Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

21. zenbakia Data 2012-02-01 140 orria

7 Udal Administrazioa

ZUMAIAKO UDALA
EZINTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO APARKALEKU TXARTELA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZAren behin betiko onarpena.

ZUMAIAKO UDALA

Gaia: Ezintasunak dituzten pertsonentzako aparkaleku txartela arautzen duen Udal Ordenantzaren behin betiko onarpena.

Udalaren osoko bilkurak, 2011ko abenduaren 2an, Ezinta­sunak dituzten per­tso­nen­tzako aparkaleku txar­tela arau­tzen duen Udal ordenan­tzari hasierako onarpena eman zion.

Araudi hori 30 eguneko epean jendaurrean jarri zen, 2011ko abenduaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako 240 zenbakidun iragarkiaren bidez, eta ez denez aurkeztu inolako erreklamaziorik zein iradokizunik, aipatu araudia behin betiko onartu­tzat ematen da.

Beraz, Toki Jaurbidearen Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honetan eranskin gisa argitara­tzen da araudiaren testu osoa.

Administrazio bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia argitara­tzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hala ere, aldez aurreko izaeraz, Udal honen Osoko Bilkuraren aurrean aukerako berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Kasu honetan ezingo da administrazioarekiko auzietako helegiterik aurkeztu berrazter­tzeko errekur­tsoa erabaki arte.

Zumaia, 2012ko urtarrilaren 30a.—Ińaki Agirrezabalaga Alkorta, Alkatea.

(192)    (991)

EZINTASUNAK DITUZTEN PER­TSO­NEN­TZAKO APARKALEKU TXAR­TELA ARAU­TZEN DUEN UDAL ORDENAN­TZA

ZIOEN AZALPENA

ATARIKO TITULUA

I KAPITULUA.    XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Helburua.

2. artikulua.    Lurralde esparrua.

II. KAPITULUA.  APARKALEKU TXAR­TELEN TITULARRAK    

3. artikulua.    Aparkaleku txar­telen titularrak.

LEHEN TITULUA.    ‑APARKALEKU TXAR­TELA LORTU,           
ERABILI ETA FUN­TZIONA­TZEKO
PROZEDURA

I. KAPITULUA.    ‑APARKALEKU TXAR­TELA LORTU ETA BERRI­TZEKO PROZEDURA        

4. artikulua.    Aparkaleku txar­tela emateko prozedura.   

5. artikulua.    Aparkaleku txar­tela berri­tzeko prozedura. 

II. KAPITULUA..    ‑TXAR­TELAREN EZAUGARRIAK,      
ERABILERA BALDIN­TZAK ETA     
FUN­TZIONAMENDUA

6. artikulua.    Aparkaleku txar­telaren ezaugarriak.

7. artikulua.    Erabilera baldin­tzak.

8 artikulua.    Fun­tzionamendua.

II. TITULUA ERREGIMEN.  ZIGOR ARAUBIDEA

I. KAPITULUA.  ‑ARAU-HAUSTEAK, ZIGORRAK,            
KAUTELAZKO NEURRIAK ETA ERAN­TZU­LEAK

9. artikulua.    Arau-hausteak.

10. artikulua.    Arau-hauste motak.

11. artikulua.    Zigorrak.

12. artikulua.    Kautelazko neurriak.

13. artikulua.    Eran­tzu­leak.

II KAPITULUA.  PROZEDURA

14. artikulua.    Zigor prozedura.

XEDAPEN GEHIGARRIA

AZKEN XEDAPENA

ZIOEN AZALPENA

Elbarriak gizartera­tzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legeak, bere 60. artikuluan, espresuki adierazten du Udalek neurri egokiak hartu behar dituztela mugi­tzeko arazo larriak dituzten elbarrien automobilak aparka­tzeko erraztasunak emateko, kolektibo horren gizartera­tzea eta lanbidera­tzea susta­tzeko tresna egokia baita hori mugi­tzeko arazo handiak izateagatik garraio publikoak erabil­tzeko muga handiak dituzten per­tsona askori esparru eta zerbi­tzu komunitarioetara sar­tzeko aukera ematen dielako, esparru horietara modu autonomoan sartuz ibilgailu partikularren bidez, eta helmugan txar­telak ematen dituen aparkaleku abantailak izanik.  


Europako Batasuneko kon­tseiluak, 1998ko ekainaren 4an, Estatu kideen­tzako gomendio bat onartu zuen ezintasunak dituzten per­tso­nen­tzako aparkaleku txar­tel bateratua ezar­tzeko, Estatu kideek elkarrekiko onarturiko eredu komunitario uniformearen arabera, txar­tel horien titularrek Europa osoan izan ditza­ten haiekin loturiko aparkaleku erraztasunak, per­tsona jakin hori dagoen lurraldean indarrean dauden arau nazionalen arabera betiere.      

Gogoan izanik Kon­tseiluaren Ebazpenaren eta 1996ko abenduaren 20an Kon­tseiluaren barnean bilduriko Estatukideen Gobernuen Ordezkarien izpirituaren arabera, ezintasunak dituzten per­tso­nen aukera berdintasunari begira, ezintasunak dituen per­tsona orok izan behar du aukera bere lanbidera­tzea eta gizartera­tzea bul­tza­tzeko neurri gehigarri eta zeha­tzez goza­tzeko.

Ekin­tza positiboko neurri horien barnean, abenduaren 4ko 20/1997 Legearen bidez, Euskadiko Irisgarritasuna Susta­tzeko, mugikortasun murriztua duten per­tso­nen ibilgailuek soilik erabil­tzeko aparkaleku erreserba egiteko betebeharra dute botere publikoek.

Euskal Autonomia Erkidegoak, aurreikuspen horiek bete­tzeko eta 5/1996 Legeak arau garapenaren eta gizarte zerbi­tzuen plangin­tza­ren alorrean emaniko eskumenen arabera, abenduaren 5ean 256/2000 Dekretua eman zuen. Bere 1. artikuluan jasota-koaren arabera, honako xede hau du dekretu horrek: «Ezintasunak dituzten per­tso­nen­tzako aparkaleku txar­tel bakarra arau­tzea eta eredu komunitariora egoki­tzea», eta 6. artikuluan xedaturikoaren arabera, per­tsona interesduna bizi den Udalaren egitekoa da txar­tel hori ematea eta Dekretu horretan arauturiko prozeduraren eta ereduaren arabera.         

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek emaniko txar­tel horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietan, lurralde espainiar osoan eta Europako Batasuneko estatu kide guztietan izango dute balioa, Udal komunitario horiek ibilgailuen antolamendu eta zirkulazioaren alorrean zehaztuta dituzten baldin­tze­tan.

Ildo horretatik, Trafiko, Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunaren inguruko Legearen Testu Artikulatua berri­tzen duen abenduaren 19ko 19/2001 Legearen Laugarren Xedapen Gehigarriak, mar­txo­aren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartuak, hau xeda­tzen du:

«Udalerriek, arau horren 7. artikuluak ematen dizkien eskumenak erabiliz eta apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 60. artikuluak xedaturikoaren arabera, Lege hori indarrean hasi eta hurrengo urtean, mugikortasun arazo larriak dituzten per­tsona ezinduen­tzako aparkaleku txar­tela emateko eta lege horretatik etorritako eskubideak eraginkor izan daitezen, beharreko neurriak hartu beharko dituzte, ezintasunak dituzten per­tso­nen­tzako aparkaleku txar­tela sor­tze­aren inguruan Europako Batasuneko Kon­tseiluak emaniko Gomendioa kontuan harturik».

Zumaiako Udalak urteak darama­tza ezintasunak eta mugi­tzeko arazoak dituzten per­tso­nei aparkaleku txar­tel horiek ematen, arau zehaztutako ereduaren arabera.     

Ordenan­tza honek legearen eskakizunak bete nahi ditu, indarrean dagoen legeriak Udal Administrazioari ematen dizkion ahalmenak erabiliz, ezintasunak eta mugi­tzeko arazoak dituzten per­tso­nen­tzako aparkaleku txar­telak eman, erabili eta fun­tziona­tze­aren inguruan.          

ATARIKO TITULUA

I. KAPITULUA.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Helburua.

Ordenan­tza honek ezintasunak dituzten per­tso­nen­tzako aparkaleku txar­tela emateko prozedura eta hura erabil­tzeko eta fun­tziona­tzeko baldin­tzak arau­tzea du xede.

2. artikulua.    Lurralde esparrua.

Ezintasunak dituzten per­tso­nen­tzako aparkaleku txar­telak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietan, lurralde espainiar osoan eta Europako Batasuneko estatu kide guztietan izango du balioa, eta txar­telaren titularrari eskubidea emango dio erreserbaturiko aparkalekuak erabil­tzeko eta ibilgailuak gelditu eta aparka­tzeko eskubide guztiak izateko, dagoen lurraldean indarrean dauden arau nazionalen arabera.         

II. KAPITULUA.  ‑APARKALEKU TXAR­TELEN TITULARRAK

3. artikulua.  Aparkaleku txar­telen titularrak.

Zumaiako Udalak emaniko ezintasunak dituzten per­tso­nen­tzako aparkaleku txar­telen titularrak izan daitezke, Zumaiako udalerrian erroldaturik egonik eta urritasun fisiko edo psikikoren bat izanik, Foru Aldundiaren balorazio eta Orientazio Unitatearen baiezko irizpena lortu duten per­tsona fisikoek, indarrean dagoen legerian zehaztutako balorazio irizpideen arabera.           

LEHEN TITULUA

APARKALEKU TXAR­TELA LORTU, ERABILI ETA
FUN­TZIONA­TZEKO PROZEDURA

I. KAPITULUA.  ‑APARKALEKU TXAR­TELA LORTU ETA BERRI­TZEKO PROZEDURA          

4. artikulua.    Aparkaleku txar­tela emateko prozedura.   

1.    Per­tsona interesdunak edo haren legezko ordezkariak eskatuta hasiko da espedientea, 40/2006 Foru Dekretuaren 6. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako baldin­tze­tan onarturiko borondatezko ordezkari­tzari kalterik egin gabe, dekretu horrek arau­tzen baitu nortasunaren ziurtapena eta ordezkari­tza Foru Administrazioaren aurreko jardueretan, inprimaki normalizatuaren bidez.

Egiten diren eskaerek, Herri Administrazioen Erregimen Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 70. artikuluak xedaturikoaz gainera, aplikatu beharreko Prozedura Eskuliburuan aipaturiko dokumentazioa eduki beharko dute, eta hura Alkate­tza­ren edo zinego­tzi delegatu ebazpenaren bidez onartuko da Gizarte Zerbi­tzuen aldeko txos­tena egin ondoren.

2.    Aparka­tzeko txar­tela lor­tzeko eska­tzaileak ezintasun balorazioa eskatuko du Zumaiako Gizarte Zerbi­tzu sailean; Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika arloan eskumena duen Sailari bidaliko dio eskaeraren kopia, Balorazio eta Orientazio Unitatearen bidez, 45 egun naturaleko epean, derrigorrezko irizpen loteslea egin dezan txar­tel hori emateko, elbarritasun maila onartu, adierazi eta kalifika­tzeko prozedura jaso­tzen duen abenduaren 23ko1.971/1999 Errege Dekretuaren III. Eranskinean jasotako irizpideen arabera. Txos­ten hori espedientean jasoko da, eta haren edukiaren arabera hartuko da interesdunaren eskaeraren gaineko erabakia.      


3.    Gipuzkoako Foru Aldundiak txos­tenaren gaineko erabakia hartu ondoren, interesdunak txos­ten hori Gizarte Zerbi­tzuetan aurkeztuko du, eta honek aparkaleku txar­tela eskatuko du Zumaiako Udalean. Interesdunaren eskaeraren erabakia, aparkaleku txar­telaren eskaera egiten denetik hasi eta, gehienez ere, 3 hilabeteko epean jakinaraziko zaio interesdun horri. Epe horretan berariazko erabakirik hartu ezean, ulertuko da eskaera onartu egin dela, hori guztia berariazko erabakia har­tzeko betebeharrari kalterik egin gabe, betiere baiezkoa izan beharko duena, baldin eta baldin­tzak bete­tzen baditu.       


4.    Udalak egoki­tzat har­tzen dituen gailuak sartu ahal izango dizkio ematen duen txar­telari hura jatorrizkoa dela ziurta­tzeko eta egin daitezkeen legez kanpoko manipulazio edo kopiak bazter­tzeko.

5.    Udal­tzaingoak egingo ditu aparkaleku txar­telen erabileraren zain­tza eta kontrol lanak.        

5. artikulua.    Aparkaleku txar­tela berri­tzeko prozedura.

1.    5 urtean behin berrituko da txar­tela, haren titularraren ezintasunaren balorazioan gerta litezkeen aldaketei kalterik egin gabe, aldaketa horiek txar­telaren indarraldiaren galera dakartenean, eta baita balorazio unitateek eginiko irizpenen kasuan ere horiek txar­tela berrikusteko muga data bost urtetik beherako epearekin ezar­tzen dutenean, kasu horretan aipaturiko irizpenean zehaztutako data hartuko da kontuan.

Onar­tzen den Prozedura Eskuliburuan aurreikusitako prozesuaren arabera berrituko da txar­tela, eta aurrekoaren zenbaki berdina izango duen txar­tela emango da. Iraungitako txar­tela eman behar da ezin bestean berria lortu ahal izateko. 

2.    Interesdunak, txar­tela iraungi baino ­gutxienez hilabete bat lehenago aurkeztu behar du aparkaleku txar­tela berri­tzeko eskaera, aurrekoaren indarraldia buka­tzean txar­tel berria eduki ahal izateko.        

3.    Txar­tela lapurtu edo gal­tze­agatik berri­tzeko, dagokion salaketaren justifikazioa aurkeztu beharko du interesdunak. Hondatu izanagatik berritu behar bada, hondatutako txar­tela aurkeztu beharko du, eta Udalak, kasu horietan guztietan, aurrekoaren zenbaki berarekin eta iraungi­tze data berarekin emango dio txar­tel berria.      

4.    Gipuzkoako Foru Aldundian eskumena duen Sailak emaniko Irizpenak betiko izaera izango balu, interesdunak eskatuta hasiko da txar­tela berri­tzeko prozedura administratiboa beste irizpenik eskatu gabe, Udalak espresuki halaxe eska­tzen duenean izan ezik.          

5.    Udal­tzaingoak eginiko ikuskapen lanen ondorioz, aparkaleku txar­telaren titularraren ezintasun maila eta hura emateko oinarri­tzat hartu dena ez datozela bat susma­tzen denean, beste irizpen bat eskatuko zaio Gipuzkoako Foru Aldundian eskumena duensailari.       

II. KAPITULUA.  ‑TXAR­TELAREN EZAUGARRIAK, ERABILERA BALDIN­TZAK ETA 
FUN­TZIONAMENDUA

6. artikulua.    Aparkaleku txar­telaren ezaugarriak.         

Abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuaren I. Eranskinean zehaztutakoak dira aparkaleku txar­telaren ezaugarriak, dekretu horrek arau­tzen baitu ezintasunak dituzten per­tso­nen­tzako aparkaleku txar­tela eta egoki­tzen baitu eredu komunitario uniformera.

Aipaturiko Dekretu horren 5. artikuluan xedaturikoaren arabera, Ezintasunak dituzten Per­tso­nen­tzako Aparkaleku Txar­tela doan egin eta emango dio Udalari gizarte zerbi­tzuen alorrean eskumena duen Eusko Jaurlari­tzako Sailak.   

7. artikulua.    Erabilera baldin­tzak.

1.    Txar­tela per­tso­nala eta besterenezina izango da, ezintasuna duen per­tsona izango da haren titularra eta titularrak, gidari gisa edo bidaiari gisa, bidaia­tzen duenean soilik erabili ahal izango da, haren jabe­tzako ibilgailuetan edo beste edozein ibilgailutan ezindua garraia­tzeko erabil­tzen bada.

2.    Aparkaleku txar­tela, jatorrizko dokumentua betiere, aurreko haizetakoan jarriko da, ibilgailuaren kanpotik haren gainaldea irakur­tzeko moduan, eta kontrolerako eraku­tsiko da, eskumena duten agintari­tza­ren agenteek eska­tzen badute.    

Inolaz ere ezin izango dira aparkaleku txar­telen kopiak erabili.

Aparkaleku txar­telen kopiak erabil­tzeak ez du inolako balio ofizialik izango, eta horrenbestez, ulertuko da, fotokopia horiek dituen ibilgailuak ez duela beharreko baimenik, eta beraz, indarrean dagoen legeriaren arabera jardungo da haren aurka.

3.    Horretarako egokituriko lekuetan aparka­tzeko balio izango du, eta baita aparka­tzea debekatua dagoen lekuetan ere behar duten denborarako, honako salbuespen hauekin:    

— Oinezkoen­tzako eremuak, nasak edo espaloiak eta oinezkoen­tzako igarobideak.

— Geldi­tzea debekatua dagoen lekuak.

— Igarobideak edo larrialdiko irtenbideak oztopa­tzen diren lekuak.

— Zirkulazio lerroak murrizten dituzten esparruak.

Ordutegi mugatua duten aparkalekuetan (TAO) aparka­tze­ari dagokionez, dagokion Ordenan­tzak xedaturikoa beteko da.

4.    Ordenan­tza honetan aparkaleku txar­telaren titularrak diren per­tso­nen­tzako zehaztutako eskubideak, Europako Batasuneko Kon­tseiluak Gomendaturiko eredura (98/376/CE1998ko ekainaren 4koa) egoki­tzen diren txar­teletarako soilik onartuko dira.   

5.    Aparkaleku txar­telaren titularraren betebeharra izango da hura garbiketa baldin­tza eta egoera egokietan eduki eta zain­tzea, txar­telean ida­tzi­tako datu espezifikoak uneoro garbi ikusi ahal izateko.

6.    Ez dute balio izango oinarrizko daturen bat irakurri ezin den txar­telek.

8. artikulua.    Fun­tzionamendua.

1.    Aparkaleku txar­telaren titularrek Udalari jakinarazi beharko diote, gehienez ere hamabost eguneko epean, hura emateko arrazoi izan ziren zirkunstan­tziak alda­tzen badira, edo txar­tela galdu, lapurtu edo honda­tzen bada.  

Herio­tza­ren kasuan, eskaerako harremanetarako per­tso­nak, txar­tela Udal Gizarte Zerbi­tzuetan entregatu beharko du herio­tzako datatik hilabeteko epean. Txar­telaren titularraren herio­tza­tik hilabete pasa eta gero, aparkaleku txar­tela entregatu ez baldin bada, Udaletik txar­tela entrega­tzeko eskatuko zaio.           

2.    Txar­tela galdu, lapurtu edo honda­tzen bada, haren titularrei emaniko eskubideak ezin izango dira erabili berria egiten ez den bitartean.

Ordenan­tza honen 4. artikuluan xedaturikoaren arabera egingo da txar­tel berriaren eskaera.

3.    Iraungitako txar­tel oro baliogabea da ondorio guztietarako.

II TITULUA

ZIGOR ARAUBIDEA

I. KAPITULUA.  ‑ARAU-HAUSTEAK, ZIGORRAK, KAUTELAZKO NEURRIAK ETA      ERAN­TZU­LEAK

9. artikulua.    Arau-hausteak.

1.    Arau-hauste administratiboa izango da Ordenan­tza honek jaso­tzen dituen xedapenak ez bete­tzea eta bertan ezar­tzen diren debekuak urra­tzea.

2.    Aplikatu beharreko berariazko araudi sektorialik izan ezean, Alkate­tza-Lehendakari­tzak edo hark aukeratutako Organoak zigortuko ditu Ordenan­tza honetan xedaturikoaren arau-hausteak, Titulu honetan zehaztutakoaren arabera, legeriak ezarritako mugen barnean eta kasu bakoi­tzean egon daitezkeen eran­tzu­kizun penalei kalterik egin gabe.

3.    Ibilgailuen aparkaleku erregimenaren inguruko arau hausteak, Trafiko, Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunaren inguruko Legearen Testu Artikulatua onar­tzen duen mar­txo­aren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilean, Zirkulazio Araudi Orokorra onar­tzen duen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuan, eta Udal Zirkulazio Ordenan­tzan xedaturikoaren arabera zigortuko dira.  

Trafiko, Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunaren inguruko azaroaren 23ko 18/2009 Legea indarrean sartutakoan, horren arabera zigortuko dira arau-hausteak.

Lege berrian, 65 eta 67. artikuluetan eta zehazki 65 - 4 d (zigorren identifikazioa) artikuluan zigor larri­tzat har­tzen du gera­tzea edo aparka­tzea autobus-erreian, bihurgunetan, sestra-aldaketan, elbarrien­tzat espresuki jarritako aparkalekuetan, tuneletan, azpiko pasaguneetan, guru­tza­guneetan edo beste edozein toki arrisku­tsuetan edo zirkulazioa larriki oztopatuko luketenetan edo arriskua sor­tzen dutenetan, bereziki oinezkoen­tzat.

Era berean, 68. artikuluak zigorren mailak ezar­tzen ditu, arau-hauslearen aurrekariak eta arau-hausteak errepikatuak izan diren ala ez kontuan hartuta.

Aurreko araudian oinarriturik, ezintasunak dituzten per­tso­nen­tzako erreserbetan baimendu gabeko ibilgailuak aparkatuz gero, dagokion zigorra jarriko da behar ez den lekuan aparka­tze­agatik, eta ibilgailua garabiak eramango du.        

Horretarako, baimendu gabeko ibilgailua izango da, aparkaleku txar­telik ez duena nahiz aparkaleku txar­tel baliogabea duena.

10. artikulua.    Arau-hauste motak.

1.    Arinak, larriak eta oso larriak izango dira arau-hausteak.

2.    Arau-hauste arinak dira Ordenan­tza honetan jasotako arauen aurka eginikoak, hurrengo ataletan larri edo oso larri gisa kalifika­tzen ez direnean. Argi eta garbi arau hauste arinak dira hauek:

a)    Aparkaleku txar­tela desegoki koka­tzea, ibilgailuaren kanpotik agiriaren aurrealdea irakur­tzeko moduan jarri gabe.

b)    Hondatutako txar­tela koka­tzea, ezinduen aparkaleku txar­telaren titularra nor den identifika­tzea zail edo ezinezko egiteko moduan.

3.    Arau-hauste larriak dira Ordenan­tza honetan sailkaturiko jarrerak, honako hauekin loturikoak:

a)    Ibilgailua iristean edo irtetean, titularra ez dagoenean aparkaleku txar­tela erabil­tzea.

b)    Jatorrizko aparkaleku txar­telaren kopiak erabil­tzea.         

c)    Udal­tzainekin ez kolabora­tzea edo/eta txar­telen zain­tza­rako beharreko egiaztapenak egiten ez uztea.         

d)    Iraungitako txar­tela erabil­tzea.

e)    Arau-hauste arin behin eta berriz egitea.

4.    Oso arau-hauste larriak dira honako jarrera hauek:

a)    Aparkaleku txar­tela, aparkaleku txar­telaren titularra garraia­tzen ez duen beste ibilgailu baten erabil­tzaile edo jabeari uztea.

b)    Txar­tel manipulatua, fal­tsu­tua, ezeztatua edo hildako per­tsona batena erabil­tzea.

c)    Datu fal­tsuak edo okerrak nahita ematea aparkaleku edo erreserba berezien txar­telen eskaeretan, txar­tel horiek emateko fun­tsez­koak direnean.  

Arau-hauste horrek txar­telaren kautelazko etenaldia ekarriko du, eska­tzeko prozedura osoa berrikusi arte.        

d)    Ordenan­tza honen aurkako arau-hausteengatik etendako txar­telak erabil­tzea.

e)    Txar­tela eteteko zigor finkoa bete­tzeko aparkaleku txar­tela ez entrega­tzea.          

f)    Arau-hauste larri bat behin eta berriz egitea.

11. artikulua.    Zigorrak.

1.    Zigorrak jar­tze­rakoan, arau-haustea ekarri duen ekin­tza­ren larritasunaren araberakoa izango da aplikaturiko zigorra, eta aplikatu beharreko zigorraren maila zehazteko bereziki kontuan hartuko da nahita egin den edo arau-haustea errepikatu den, eragindako kalteen izaera eta berriz egitea, urte batean izaera bereko arau-hauste bat baino gehiago izateagatik erabaki finkoaren bidez halaxe adierazi denean.  

2.    Arau-hauste arinengatik 100 euro arteko isuna jarriko da, arau-hauste larriengatik 101-200 euro bitarteko isuna jarriko da eta oso arau-hauste larriengatik 201-500 euro bitarteko isuna jarriko da.

3.    Arau-hauste larrien kasuan, gainera, aparkaleku txar­tela eteteko zigorra eman ahal izango da, ­gutxienez hiru hilabeterako eta gehienez sei hilabeterako.         

4.    Oso arau-hauste larrien kasuan, gainera, aparkaleku txar­tela eteteko zigorra eman ahal izango da, ­gutxienez sei hilabeterako eta gehienez urte baterako. 

5.    Oso arau-hauste larriak errepika­tzen badira, gainera, aparkaleku txar­tela eteteko zigorra eman ahal izango da, ­gutxienez urte baterako, eta txar­tela ezin berritu izatea ere ekar lezake.      

6.    Ordenan­tza honen aurkako arau-hausteengatik txar­tela eteteko zigor finkoa bete­tzeko ezintasunak dituzten per­tso­nen­tzako aparkaleku txar­tela ez entrega­tzeak txar­tela berri­tzeko aukerarik ez izatea ekarri ahal izango du.

12. artikulua.    Kautelazko neurriak.

Trafikoa zain­tzeko ardura duten agintari-agenteek berehala konfiskatu ahal izango dituzte fal­tsu­tuta daudela egiaztatutako txar­telak, jatorrikoen fotokopia manipulatuak, baliogabetuak, etenak, iraungiak edo hilik dauden titularrenak.           

Egindako arau-haustearen froga­tzat hartuko dira horiek, eta tramita­tzen den espediente administratibo edo judizialari batuko zaizkio.

13. artikulua.    Eran­tzu­leak.

Ordenan­tza honetan xedatutakoaren araberako arau-hausteen eran­tzu­kizuna arau-haustearen egitatea egin duenarena izango da zuzenean.

II. KAPITULUA.  PROZEDURA

14. artikulua.    Zigor prozedura.

Gai honetan zehapen-ahalmena gauza­tzeko ezarrita dagoen legezko edo erregelamenduzko prozeduraren arabera ezarriko dira zigorrak.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Udalerri honetan, ordenan­tza honek mugikortasun gutxi­tua dutenen­tzako ibilgailuak aparka­tzeko titularrei aitortutako eskubideak izango dituzte nazio-lurraldean bizi diren espainiarrek eta Europar Batasuneko gainerako Estatu kideetakoek, aparka­tze txar­telaren jabe baldin badira, eredu komunitarioaren arabera, Europako Komunitateko estatu kideei emandako Gomendioan xedatutakoaren arabera, Europar Batasuneko Kon­tseiluak 1998ko ekainaren 4an one­tsia baita, agintari eskudun bakoi­tzak egina.

AZKEN XEDAPENA

Ordenan­tza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta handik hamabost egunera jarriko da indarrean.