Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

244. zenbakia Data 2011-12-27 44 orria

3 Gipuzkoako Lurralde Historikoko Xedapen Orokorrak

GFA-DIPUTATU NAGUSIA
ABENDUAREN 26KO 6/2011 FORU ARAUA ONDAREAREN GAINEKO ZERGA BERREZARTZEN DUENA.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Abenduaren 26ko 6/2011 FORU ARAUA Ondarearen Gaineko Zerga berrezar­tzen duena.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako ­Batzar Nagusiek onartu dutela «abenduaren 26ko 6/2011 Foru Araua, Ondarearen gaineko zerga berrezar­tzen duena», eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agin­tzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.       

Donostia, 2011ko abenduaren 26a.—Martin Garitano Larrañaga, diputatu nagusia.

(904)    (13338)

­HITZAURREA

Abenduaren 23ko 4/2009 Foru Arauak, zenbait zergatan aldaketak sar­tzen dituenak, indargabeturik ­utzi zuen, lehen xedapen indargabe­tzailea dela medio, abenduaren 27ko 14/1991 Foru Araua, Ondarearen gaineko Zergarena, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Arrazoi bat baino gehiago izan zen foru araua une hartan indargabe­tzeko. Bat aipa­tze­arren, besteak beste nabarmendu liteke zerga hori, zenbait aspektutan, zaharkituta zegoela, eta batez ere, eta datu hau bereziki da garran­tzi­tsua, zerga hori ordurako ez zela aplikagarria, teknika juridiko desberdinak erabili arren, ez lurralde erkidean ez beste bi lurralde historikoetan. Horri gehitu dakizkioke azken alderdi horrek zekar­tzan disfun­tzioak. Horregatik guztiarengatik, ikusi zen orduan komeni zela zerga indargabe­tzea.

Hala ere, gaurko zirkunstan­tzietan, non krisi egoerak, alde askotatik, orain arte ezagutu ez den tamaina hartu baitu, zerga politikako neurriak hartu behar dira ongizate-estatuari ­eutsi ahal izateko eta zerga-bilketa maila zuhurtasunez kontrola­tzeko, hala egin ezean beharrezkoa izango baita gizarte politiketan murrizketak egitea eta, hori, jakina, talde behar­tsuenen kalterako izango da.

Aipatutako neurriak har­tzeko garaian kontuan izan behar den fun­tsezko premisetako bat da zerga sistemaren ekitatea berreskura­tzera jo behar dela, eta, alde horretatik, ideia honetan sakondu beharra dago, alegia, gehiago duenak gehiago eman behar diola sistemari. Horretarako, Ondarearen gaineko Zerga fun­tsezko tresna izan daiteke.

Zalan­tza­rik gabe, 2008. urtean diseinatuta zegoen eran (aplikazioaren azken urtea indargabetua izan aurretik), ondarearen gaineko zergak gauza asko zituen hobe­tzeko, bai justizia tributariotik begiratuta, eta bai ikuspegi teknikotik hartuta. Hala ere, zerga lehenbailehen berrezarri beharra dagoenez, hain zuzen ere 2011. urteko abenduaren 31 baino lehen, zergaren sor­tza­pena orduan gerta­tzen baita, guztiz ezinezkoa da zerga berri bat data hori baino lehen diseinatu, tramitatu eta onar­tzea.   

Horregatik, erabaki da zerga «zaharra» berrezar­tzea, baina bi urtetarako soil-soilik, hau da, 2011. era 2012. urteetarako, asmoa baita 2013an beharrezko ahaleginak egitea jabe­tza­ren gaineko zerga moderniza­tzeko.         

Aurrekoaz gain, hainbat aldaketa sartu dira, orobat, zaharkituta zeuden zergaren beste alderdi ­batzuetan. Horrela, nabarmen­tze­koa da, besteak beste, ohiko etxe­bizi­tza­gatik salbue­tsi­tako minimoa 300.000 euroraino igo­tzen dela, eta, horrez gainera, oinarri ezargarria beste 700.000 euro murrizten dela minimo salbue­tsiaren kon­tzep­tupean.

Horren asmoa da herritar kopuru handi bat zergaren aplikazio eremutik kanpo uztea, hain zuzen ere, justizia tributarioaren ikuspegitik segur aski profil egokia izan ez arren, 2008. urtera arte zerga ordain­tzera behartuta zegoena. Horrela, bada, tamainako ondarea duten per­tso­nek bakarrik tributatu beharko dute zerga honengatik.      

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Zergaren izaera eta xedea.

Ondarearen gaineko Zerga zuzeneko tributu bat da, izaera per­tso­nalekoa, per­tsona fisikoen ondare garbia foru arau honetan ezarritako eran zergape­tzen duena.        

Zerga honen ondorioetarako, per­tsona fisikoaren ondare garbia izango da haren titulari­tza­pean dauden eduki ekonomikoko ondasun eta eskubide guztiak, hauen balioa gutxi­tzen duten kargak zein per­tsona fisikoak dituen zorrak eta obligazio per­tso­nalak kenduta.

2. artikulua.    Aplikazio eremua.

Bat.  Zerga Gipuzkoako Foru Aldundiak exijituko du, foru arau honen 5. artikuluan jasotako kasuetan.  

Bi.  Aurreko apartatuan jasotakoak ez du erago­tziko Estatu Espainiarrak nazioartean sinatu eta berre­tsi­tako itun eta hitzar­menetan edo hark atxi­kimendua emandakoetan xedatutakoa.       

II. KAPITULUA

ZERGA-GAIA

3. artikulua.    Zerga-gaia.

Subjektu pasiboa, sor­tza­penaren unean, foru arau honen 1. artikuluko bigarren paragrafoan aipa­tzen den ondare garbiaren titular izatea da zerga honetan zerga-gaia.          

Aurreko sor­tza­penean subjektu pasiboarenak izandako ondasun eta eskubideak ondarearen parte direla joko da, horiek eskualdatu direla edo ondare galera egon dela froga­tzen ez bada behin­tzat.

4. artikulua.    Ondasun eta eskubide salbue­tsiak.

Zerga honetatik salbue­tsita daude honako hauek:

Bat.  Euskal Kultur Ondareko ondasunak, Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak aipatutako Kultur Ondasun Kalifikatuen Erregistroan edo Inbentario Orokorrean inskribatuta daudenean.

Bi.  Espainiako Ondare Historikoko ondasunak, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak aipatutako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistro Orokorrean edo Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean inskribatuta daudenean, eta, orobat, lege horren bigarren xedapen gehigarrian jasotakoak, baldin eta, azken kasu horretan, Kultura Ministerioak Interes Kulturaleko Ondasun­tzat kalifikatu baditu eta dagokien Erregistroan inskribaturik badaude.

Guztiarekin ere, ingurune arkeologikoen eta toki zein mul­tzo historikoen kasuan, salbuespenean ez da sartuko mugatutako perimetroaren barruan dagoen edozein ondasun higiezin, baizik eta, bakar-bakarrik, honako baldin­tzak bete­tzen dituztenak:

— Ingurune arkeologikoetan, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 20. artikuluak aipa­tzen duen hirigin­tzako plangin­tza tresnaren arabera bereziki babestekoak direnak. 

— Toki zein mul­tzo historikoetan, berrogeita hamar urte edo gehiago dituztenak eta Hirigin­tza Plangin­tzako Erregelamenduaren 86. artikuluan aurreikusitako Katalogoan erabat babesteko modukoak direnak, ekainaren 25eko 16/185 Legeak 21. artikuluan ezarritako eran.   

Hiru.  Autonomia erkidegoetako ondare historikoa osa­tzen duten ondasunak, tokian tokiko arauetan ezarritakoaren arabera kalifikatu eta inskribatu direnean.

Lau.  Arte-gaiak eta zaharkinak, euren balioa Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak 37.3 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako ezar litezkeen zenbatekoetara iristen ez denean.

Bost.  Arte-gaiak eta zaharkinak, euren balio Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak 26.4 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako ezar litezkeen zenbatekoetara iristen ez denean.

Salbue­tsita egongo dira, halaber:

a)    Foru arau honen 19. artikuluan aipa­tzen diren arte-gaiak eta zaharkinak, baldin eta euren jabeek museoei edo irabazteko asmorik gabeko kultur erakundeei gordailu iraunkorpean laga badizkiete, ­gutxienez hiru urtez, jendaurrean jar­tzeko, gordailupean dauden bitartean.          

b)    Artisten obra bera, egilearen ondarean dagoen bitartean.

Sei.    ­Etxeko ostilamendua, halako­tzat hartuta efektu per­tso­nalak eta etxe­koak, ­etxeko tresneria, eta subjektu pasiboak erabilera partikularreko dituen gainerako ondasun higigarriak, foru arau honen 18. eta 19. artikuluetan aipa­tzen diren ondasunak izan ezik.

Zazpi.    Eduki ekonomikoko eskubideak, aurrezpen tresna hauetan:

a)    Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitate bateko bazkide osoen edo arrunten eskubide kon­tso­lidatuak eta onuradunen eskubide ekonomikoak.

b)    Pen­tsio plan bateko partaideen eskubide kon­tso­lidatuak eta onuradunen eskubide ekonomikoak.

c)    Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko foru arauak aipa­tzen dituen aurreikuspen plan aseguratuei ordaindutako primengatik sor­tzen diren eduki ekonomikoko eskubideak.

d)    Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko foru arauak aipa­tzen dituen enpresen gizarte aurreikuspeneko planei subjektu pasiboak egindako ekarpenengatik sor­tzen diren eduki ekonomikoko eskubideak, har­tzailearen kontribuzioak barne.

e)    Subjektu pasiboak aseguru kolektiboko kontratuei ordaindutako primengatik sor­tzen diren eduki ekonomikoko eskubideak –kontratu horiek ez dute zer ikusirik izan behar enpresen gizarte aurreikuspeneko planekin, eta enpresek pen­tsio gaietan hartutako konpromisoak bidera­tzeko balio behar dute–, Pen­tsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratuaren lehen xedapen gehigarrian eta horren garapenerako araudian jasotako eran, eta, orobat, enpresariek aseguru kolektiboko kontratu horiei ordaindutako primetatik datozenak.          

f)    Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak 72. artikuluaren 7. apartatuan aipa­tzen dituen mendetasuna estal­tzeko aseguru pribatuei ordaindutako primei dagozkien eduki ekonomikoko eskubideak.

Zor­tzi.    Jabe­tza intelektual edo industrialetik eratorritako eskubideak, egilearen ondarean dauden bitartean, eta jabe­tza industrialaren kasuan, jarduera enpresarialei atxi­kita ez daudenean.

Bedera­tzi.    Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko apirilaren 26ko 2/1999 Foru Arauak 13. artikuluan xedatutakoaren arabera salbue­tsita dauden etekinen baloreak.     

Hamar.    1.    Per­tsona fisikoek jarduera enpresarial edo profesionala gara­tzeko behar dituzten ondasun eta eskubideak, betiere jarduera hori subjektu pasiboak ohikotasunez, per­tso­nalki eta zuzenean egiten badu eta haren errenta iturri nagusia bada. Errenta iturri nagusia kalkula­tzeko, ez dira konputatuko apartatu honetako 2. zenbakian aipatuta dauden entitateetan egiten diren zuzendari­tza fun­tzioen ordainsariak, ez eta entitate horietan parte har­tze­agatik ematen den ezein ordainsari ere.     

Halaber, salbue­tsita daude senar-emazteek edo maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikoteko kideek komunean dituzten ondasun eta eskubideak, baldin eta ezkontide edo bikote-lagunetako baten jarduera enpresarial edo profesionalean erabil­tzen badira, betiere aurreko paragrafoan aipatutako beharkizunak beteta.       

2.    Entitateetako partaide­tzen gaineko jabe­tza osoa, jabe­tza soila eta biziarteko usufruktu eskubidea, antolatutako merkatuetan kotizatuta zein kotizatu gabe, baldin­tza hauek betez gero:

a)    Entitatearen jarduera nagusia ondare higigarri edo higiezin baten kudeaketa ez izatea. Ulertuko da entitate batek ez duela ondare higigarri edo higiezin bat kudea­tzen eta, beraz, jarduera ekonomiko bat egiten duela baldin eta, Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauaren 66. artikulua aplikaturik, entitate horrek ez baditu behar diren baldin­tzak bete­tzen pen­tsa­tzeko bere aktiboaren erdia baino gehiago baloreek osa­tzen dutela edo jarduera ekonomikoei atxi­kita dagoela.

b)    Entitateak sozietate izaera duenean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauaren 66. artikuluko kasuak ez gerta­tzea.  

c)    Subjektu pasiboak entitatearen kapitalean duen partaide­tza ­gutxienez %5ekoa izatea, banaka konputatuta, edo %20koa berearekin batera ezkontidearena, maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote lagunarena, aurreko zein ondorengo ahaideena, edo bigarren mailako zeharkako ahaideena konputatuta, izan ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkon­tza, maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikotea, edo adopzioa.        

d)    Subjektu pasiboak zuzendari­tza lanak egitea benetan entitatean, eta horregatik jaso­tzen duen ordainsariak bere enpresa, lanbide edo lan etekin guztien %50 gaindi­tzea.    

Aurreko kalkulua egitean, apartatu honetako 1. zenbakian aipa­tzen diren jarduera enpresarialen etekinak ez dira konputatuko enpresa, lanbide edo lan etekinen artean.

Entitatean duen partaide­tza aurreko letran aipaturiko per­tso­netako batekin edo ­batzuekin batera duenean, zuzendari­tza fun­tzioak eta hortik datozen ordainsariak ahaidetasun taldeko per­tsona batek bederen izan behar ditu, salbuespenerako eskubidea denek izatea erago­tzi gabe.       

Foru arau honen 16.bat artikuluan jasotako erregelen arabera partaide­tzek duten balioari bakarrik aplikatuko zaio salbuespena, jarduera enpresarial edo profesionala egiteko behar diren aktiboen balioak –jardueratik datozen zorrekin gutxi­tuak– eta entitatearen ondare garbiaren balioak elkarren artean duten propor­tzioari dagokion zatian.       

3.    Erregelamendu bidez zehaztuko da:

a)    Zer baldin­tza bete behar diren jarduera enpresarial bat gara­tzeko beharrezkoak diren ondasun, eskubide eta zorrak salbue­tsita gera daitezen.

b)    Entitateetako partaide­tzek bete behar dituzten baldin­tzak.

Hamaika.    Zergadunaren ohiko etxe­bizi­tza, Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak 90.8 artikuluan definitutako eran, 300.000 euroraino gehienez.         

III. KAPITULUA

SUBJEKTU PASIBOA

LEHEN SEKZIOA.    Arau orokorrak

5. artikulua.    Subjektu pasiboa.

Bat.    Zergaren subjektu pasiboak dira:

a)    Obligazio per­tso­nalarengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadun gisa lotuta dauden per­tsona fisikoak. Haien ondare garbi osoagatik exijituko zaie zerga, zergapetu beharreko ondare elementuak zein lurraldetan dauden kontuan hartu gabe.  

b)    Obligazio errealarengatik, lurralde espainiarrean egoiliar ez den edozein per­tsona fisiko, lurralde espainiarrean dituen ondasun eta eskubideei dagokienez, baldin eta ondasun eta eskubide horien baliorik handiena euskal lurraldean egonik, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutakoen balioa beste lurralde historikoetako bakoi­tzean kokatutakoena baino handiagoa bada.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, lurralde jakin batean kokatu­tzat joko dira lurralde horretan dauden ondasun eta eskubideak, han gauzatu daitezkeenak edo bertan bete behar direnak.

Lurralde espainiarrean dauden ondasun eta eskubideengatik bakarrik exijituko zaio zerga subjektu pasiboari, foru arau honen 9. artikuluko laugarren apartatuan xedatutakoa kontuan hartuta.

c)    Ez-egoiliar batek azken egoi­tza Gipuzkoan izan badu, zerga Gipuzkoan ordain­tzea hautatu dezake obligazio per­tso­nalaren arabera. Aukera hori obligazio per­tso­nalaren aitorpena Gipuzkoako egoiliar izateari ­utzi dion lehen ekitaldian aurkeztuz egin beharko da.           

Aurreko paragrafoan aipatutako kasuetan, foru arau hau aplikatuko da.

Bi.    Ohiko egoi­tza non dagoen zehazteko, Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian ezarritako irizpideei jarraituko zaie.

Hiru.    Estatu Espainiarrak atze­rrian dituen ordezkari eta fun­tzionarioak eta atze­rriko organismo, erakunde edo estatuek Espainian dituztenak obligazio per­tso­nal edo errealarengatik egongo dira zerga honi lotuta, eta Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauetan subjektu pasibo horien­tzat ezarrita dauden zirkunstan­tzia eta baldin­tza berberen arabera jokatuko da.

6. artikulua.    Espainian egoiliar ez diren subjektu pasiboen ordezkariak.

Bat.    Lurralde espainiarrean egoiliar ez diren subjektu pasiboek, aurreko 5. artikuluaren bat apartatuko b) letran aipatuek, establezimendu iraunkorraren bidez jarduten badute edo, lurralde espainiarrean duten ondarearen tamaina eta ezaugarriengatik, Zerga Administrazioak eska­tzen badie, Gipuzkoan helbideratutako per­tsona fisiko edo juridiko bat izendatu beharko dute Zerga hau dela-eta dituzten obligazioetan Administrazioaren aurrean ordezka ­ditzan. Era berean, izendapen hori jakinarazi beharko dute, behar bezala egiaztatuta, zerga aitor­tzeko epea bukatu aurretik.       

Bi.    Artikulu honen bat apartatuan aipatutako obligazioak ez bete­tzea zerga urraketa­tzat hartuko da, eta 1.000 euroko isun finkoaz zehatuko da.

Zerga urraketak errepikatuz gero, aurreko paragrafoaren arabera ezarritako zehapena mailakatu egingo da atera­tzen den zenbatekoa 100eko 100 gehituz.

Hiru.    Edonola ere, ez-egoiliarren ondasun edo eskubideen gordailuzain edo kudea­tzaileak eran­tzule solidarioak izango dira gordailatu edo kudeatu behar dituzten ondasun edo eskubideengatik zerga honetan sortutako zerga-zorra ordain­tze­ari dagokionez, Zergen Foru Arau Orokorraren 42. artikuluak 4. apartatuan jasotako eran.

BIGARREN SEKZIOA.    ‑Titulartasuna zehaztea eta ondarea egoztea

7. artikulua.    Ondare elementuen titulartasuna.

Ondasun eta eskubideak subjektu pasiboenak izango dira titulartasun juridikoari buruz kasu bakoi­tzean aplikagarri diren arauen arabera eta haiek aurkeztutako edo Administrazioak aurkitutako frogak kontuan hartuta.

Hala dagokionean, ondasun eta eskubideen titulartasun juridikoari buruzko arau hauek ere aplikatuko dira: Ezkon­tza­ren erregimen ekonomikoa arau­tzen duten xedapenetan jasotakoak, eta familiako kideen arteko edo maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteko kideen arteko ondare harremanei kasuan kasu aplikagarri zaien legeria zibilean jasotakoak.

Ezkon­tza­ren erregimen ekonomikoa edo ondare erregimena arau­tzen duten xedapen eta itunen arabera bi ezkontideenak edo izatezko bikoteko bi kideenak diren ondasun eta eskubideen titulartasuna erdibana esleituko zaio bakoi­tzari, beste partaide­tza kuota bat froga­tzen denean izan ezik.     

Ondasun eta eskubideen titulartasuna behar bezala frogatuta ez dagoenean, zerga Administrazioak erregistro fiskal batean edo bestelako erregistro publikoetan titular gisa ageri dena har dezake titular­tzat.

Kargak, zorrak eta obligazioak aurreko paragrafoetan azaldutako arau eta irizpideen arabera ego­tziko zaizkie subjektu pasiboei.

8. artikulua.    Geroratutako prezioan edo jabari-erreserbaz eskuratutako ondasun eta eskubideak.

Bat.    Ondasun edo eskubideak eskura­tzean kontraprestazioa osorik zein zati batean geroratu bada, zergaren arauetatik atera­tzen den ondare elementuaren balioa eskura­tzaileari ego­tziko zaio bere osoan, eta eskura­tzaileak bere zorren artean sartu beharko du geroratutako kontraprestazioaren zatia.         

Sal­tzaileak, bere aldetik, bere ondareko eskubideen artean sartuko du geroratutako kontraprestazioaren zatiari dagokion kreditua.

Bi.    Ondasunak jabari-erreserbaz saldu badira, jabe­tza erosleari eskualda­tzen ez zaion bitartean, haren eskubidea zergaren sor­tza­pen egunera arte emandako kopuru guztiengatik konputatuko da, eta kopuru horiek sal­tzailearen zorrak izango dira. Zergaren arauetatik atera­tzen den ondare elementuaren balioa sal­tzaileari ego­tziko zaio.   

IV. KAPITULUA

OINARRI EZARGARRIA

9. artikulua.    Kon­tzep­tua.

Bat.    Subjektu pasiboaren ondare garbiaren balioak era­tzen du Zerga honen oinarri ezargarria.

Bi.    Ondare garbia ondorengo hauen arteko diferen­tzia izango da:

a)    Subjektu pasiboaren ondasun eta eskubideen balioa, ondorengo artikuluetako erregelen arabera zehaztua, eta,        

b)    Izaera errealeko kargak, ondasun edo eskubideen balioa gutxi­tzen dutenean, eta subjektu pasiboak dituen zorrak eta obligazio per­tso­nalak.    

Hiru.    Aurreko apartatuan xedatutakoa hala izanik ere, ondasun salbue­tsiei dagozkien kargak ez dira kenduko ondare garbia zehazteko.

Lau.    Zerga ordaindu beharra obligazio errealarengatik gerta­tzen bada, kengarriak izango dira, soil-soilik, lurralde espainiarrean dauden, han erabili daitezkeen edo bertan bete behar diren ondasun eta eskubideak uki­tzen dituzten kargak, eta ondasun horietan inbertitutako kapitalengatik sortutako zorrak.

10. artikulua.    Ondasun higiezinak.

Hiri edo landa izaerako ondasunak ondorengo apartatuetan ezarritako eran konputatuko dira:

1.    Ondoko hiru balioetarik handiena kontuan hartuta: Balio katastrala, Administrazioak beste zerga ­batzuen ondorioetarako egiaztatutakoa, edo erosketaren prezio, kontraprestazio edo balioa.

2.    Ondasun higiezinak eraiki­tze fasean daudenean, zergaren sor­tza­pen egunera arte eraikun­tza horretan benetan inbertitutako zenbatekoak gehi orubeari dagokion ondare balioa hartuko dira ondare balio­tzat. Jabe­tza horizontalaren kasuan, tituluan finkatutako por­tzen­tajearen arabera zehaztuko da zer zati propor­tzional duen higiezinak orubearen balioan. 

3.    Ondasun higiezinen gaineko eskubideak multijabe­tza kontratuak, denbora par­tzialeko jabe­tza kontratuak edo ­antzeko formulak erabiliz eskuratu badira, erregela hauen arabera baloratuko dira:

a)    Ondasun higiezinaren titulartasun par­tziala badakarte, aurreko bat apartatuko erregelen arabera.

b)    Ondasun higiezinaren titulartasun par­tzialik ez badakarte, egiaztagirien edo bestelako titulu adierazgarrien eskura­tze prezioaren arabera.

Turismo erabilerako ondasun higiezinen txan­dakako aprobe­txa­mendu eskubideei eta zerga arauei buruzko abenduaren 15eko 42/1998 Legean jasotako eskubideak letra honetan ezarritakoaren arabera baloratuko dira, haien izaera edozein dela ere.

11. artikulua.    Jarduera enpresarial eta profesionalak.

Per­tsona fisikoen ondasun eta eskubideak jarduera enpresarial edo profesionalei atxi­kita badaude Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauek dioten eran, haien kontabilitatetik atera­tzen den balioaren arabera konputatuko dira, aktibo errealaren eta pasibo exijigarriaren arteko diferen­tzia ain­tzat hartuta, betiere kontabilitatea Merkatari­tza Kodean xedatutakoarekin bat badator.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa xedatuta ere, jarduera enpresarial edo profesionalei atxi­kita dauden ondasun higiezinak 10. artikuluan adierazitakoaren arabera baloratuko dira beti, salbu eta aktibo zirkula­tzailearen parte direnean eta haien xede bakarra higiezinen eraikun­tza edo sustapena helburu duten jarduera enpresarialak egitea denean.

Kontabilitaterik ez badago, balorazioa aterako da Zerga honen gainerako arauak aplikatuta.

12. artikulua.    Kontu korronteetan edo aurrezpenekoetan, agerikoetan edo epekakoetan egindako gordailuak.

Kontu korronteetan edo aurrezpenekoetan, agerikoetan edo epekako kontuetan egindako gordailuak, hirugarrengoen konturakoak ez direnean, bai eta diruzain­tzako kudeaketa kontuak eta finan­tza kontuak eta antze­koak ere, zergaren sor­tza­pen datan ager­tzen duten saldoaren arabera konputatuko dira. Dena den, saldo hura urteko azken hiruhilekoan dagoen batez besteko saldoa baino txi­kiagoa denean, azken saldo hori aplikatuko da.

Aipatutako batez besteko saldoa kalkula­tzeko, ez dira konputatuko ondarean dauden ondasun eta eskubideak eskura­tzeko edo zorrak kitatu edo murrizteko ateratako fun­tsak.        

Mailegu edo kreditu batek eragindako zor baten zenbatekoa urteko azken hiruhilekoan lehen paragrafoan aipatutako kontuetako batean ordaindu denean, ez da batez besteko saldoa zehazteko konputatuko eta ez da kengarria izango halako zor modura.

13. artikulua.    Hirugarrengoei kapital propioak laga izana adierazten duten baloreak, merkatu antolatuetan negoziatuak.

Hirugarrengoei kapital propioak laga izanaren balore adierazgarriak, merkatu antolatuetan negoziatuak, urte bakoi­tzeko laugarren hiru hilabeteko batez besteko negoziazio balioaren arabera konputatuko dira, izendapena, ordezkari­tza eta lortutako etekinen izaera edozein izanik ere.

Ondorio horietarako, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak bur­tsan negozia­tzen diren baloreei buruz urte bakoi­tzeko laugarren hiruhilekoari dagokionez urtero argitara­tzen duen batez besteko kotizazioa aplikatuko da.

14. artikulua.    Hirugarrengoei kapital propioak laga izana adierazten duten gainerako baloreak.

Hirugarrengoei kapital propioak laga izanaren balore adierazgarriak, aurreko artikuluan aipatutakoak ez direnean, balio nominalaren arabera baloratuko dira, hala badagokio amortizazio edo itzul­keta primak barne hartuta, izendapena, ordezkari­tza eta lortutako etekinen izaera edozein izanik ere.  

15. artikulua.    Edozein motatako entitateen fondo propioetan parte har­tzea adierazten duten baloreak, merkatu antolatuetan negoziatuak.

Bat.    Merkatu antolatuetan negoziatutako edozein entitate juridikoren kapital sozialaren edo fondo propioen akzio eta partaide­tzak, salbu inber­tsio kolektiboko erakundeei dagozkienak, urte bakoi­tzeko laugarren hiru hilabeteko batez besteko negoziazio balioaren arabera konputatuko dira.

Ondorio horietarako, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak merkatu antolatuetan negozia­tzen diren baloreei buruz urte bakoi­tzeko laugarren hiruhilekoari dagokionez urtero argitara­tzen duen batez besteko kotizazioa aplikatuko da.

Bi.    Merkatu antolatuetan kotiza­tzen duten entitate juridikoek ateratako akzio berriak, kotizazio ofizialean oraindik onar­tzen ez direnak, harpide­tzen direnean, akzio horien balio­tzat harpide­tza aldiaren barruan titulu zaharrekin egindako azken negoziazioarena hartuko da.

Hiru.    Ordain­tzeko dauden kapital zabalpenen kasuetan, akzioen balorazioa aurreko arauei jarraikiz egingo da, erabat ordainduta baleude bezala, ordain­tzeko dagoen zatia subjektu pasiboaren zor moduan sarturik.       

16. artikulua.    Edozein motatako entitateen fondo propioetan parte har­tzea adierazten duten gainerako baloreak.

Bat.    Aurreko artikuluan aipatutakoak ez diren akzio eta partaide­tzen kasuan, balorazioa onartutako azken balan­tze­aren emai­tza teorikoaren balioaren arabera egingo da, betiere balan­tze hori derrigorrez edo borondatez aztertu eta egiaztatu bada eta auditoreen txos­tena aldekoa bada.         

Balan­tzea ez bada auditatu edo auditoreek aldeko txos­tena ematen ez badute, balorazioa egiteko, hiru balio hauetako handiena hartuko da: Balio nominala, onartutako azken balan­tze­tik atera­tzen den balio teorikoa edo zergaren sor­tza­pen dataren aurretik itxi­tako hiru ekitaldi sozialetako mozkinen batez bestekoa %20an kapitaliza­tze­tik atera­tzen den balioa.       

Azken ondorio horretarako, banatutako dibidenduak eta erreserbetarako esleipenak konputatuko dira mozkin gisa, balan­tzeen erregularizazio edo egunera­tze mozkinak kanpoan ­utzita.

Aurretik xedatutakoa xedatuta ere, foru arau honek 4.hamar.2 artikuluaren a) eta b) letretan jasotakoa bete­tzen ez duten entitateetan edukitako akzio edo partaide­tzak direnean, aktiboen kontabilitate balio garbiaren ordez zerga honen ondorioetarako izango luketen balioa finkatu ondoren zehaztuko da apartatu honetako lehen bi paragrafoetan aipatutako balio teorikoa.

Bi.    Inber­tsio kolektiboko erakundeen kapital sozialari edo ondare fondoari dagozkion akzio eta partaide­tzak zergaren sor­tza­pen datan duten likidazio balioaren arabera konputatuko dira; balan­tzean sartutako aktiboak erakunde horien berariazko legerian jasotako arauei jarraikiz baloratuko dira, eta hirugarrengoekin dauden obligazioak kengarriak izango dira.

Hiru.    Bazkideek kooperatiben kapital sozialean duten partaide­tzen balorazioa zehazteko, onartutako azken balan­tze­aren ondorioz atera­tzen den derrigorrezko edo borondatezko ekarpen sozial ordainduen zenbateko osoa hartuko da kontuan, hala badagokio, ­itzuli gabeko galera sozialen kenkaria eginez. 

Lau.    Artikulu honetan jasotakoaren ondorioetarako, entitateek dena delako balorazioak jaso­tzen dituzten ziurtagiriak eman beharko dizkiete bazkideei, elkartuei edo partaideei.

17. artikulua.    Bizi­tza aseguruak eta aldi baterako edo biziarteko aseguruak.

Bat.    Bizi­tza aseguruak zergaren sor­tza­pen unean duten erreskate balioaren arabera kalkulatuko dira.

Bi.    Dirutan, ondasun higigarritan edo higiezinetan jasotako kapital baten entregaren ondorioz eratutako aldi baterako edo biziarteko errentak, horiek zergaren sor­tza­pen datan duten kapitalizazio balioaren arabera konputatu beharko dira, Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan pen­tsioen eraketarako xeda­tzen diren erregela berberak aplikatuz.

18. artikulua.    ­Bitxiak, luxuzko larruak eta ibilgailu, uron­tzi eta aireon­tziak.

­Bitxiak, luxuzko larruak, ibilgailuak, 125 zentimetro kubikoko edo gehiagoko zilindrada duten bi edo hiru gurpileko ibilgailuak, aisiarako edo ur kirolerako uron­tziak, hegazkinak, hegazkin arinak, belaon­tziak eta gainerako aireon­tziak direnean, zergaren sor­tza­pen datan duten merkatu balioaren arabera kalkulatuko da beren balioa.

Merkatu balioa zehazteko, Foru Aldundiak Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren eta Oinorde­tza eta Dohain­tzen gaineko Zergaren ondorioetarako onar­tzen dituen eta zergaren sor­tza­pen datan indarrean dauden ibilgailu erabilien balorazio taulak erabili ahal izango dituzte subjektu pasiboek.

19. artikulua.    Arte-gaiak eta zaharkinak.

Bat.    Arte-gaien edo zaharkinen balioa zergaren sor­tza­pen datan duten merkatu balioaren arabera konputatuko da.

Bi.    Foru arau honek 4. artikuluaren bat apartatutik bosgarrenera bitartean jasotako salbuespena erago­tzi gabe, honelako­tzat hartuko dira:

a)    Arte-gaiak: Pinturak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, litografiak eta ­antzeko beste ­batzuk, betiere kasu guztietan jatorrizko lanak badira.

b)    Zaharkinak: Ehun urte baino gehiago duten eta azken ehun urteetan egindako aldaketa edo konponketen bidez oinarrizko jatorrizko ezaugarriak aldatu ez zaizkien ondasun higigarriak, lanabesak izan edo apaingarriak izan, salbu arte-gaiak.           

20. artikulua.    Eskubide errealak.

Gozameneko eskubide errealak eta jabe­tza soila Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan jasotako irizpideen arabera baloratuko dira; hala badagokio, foru arau honek jasotako erregelen arabera ondasunari esleitutako balioa hartuko da erreferen­tzia gisa.       

21. artikulua.    Emakida administratiboak.

Herri jabaria edo titulartasuna duten zerbi­tzu edo ondasunak ustia­tzeko emakida administratiboak, horien iraupena edozein izanik ere, Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan jasotako irizpideen arabera baloratuko dira.

22. artikulua.    Jabe­tza intelektual eta industrialetik eratorritako eskubideak.

Hirugarrengoei eskuratutako jabe­tza intelektual eta industrialetik eratorritako eskubideak eskura­tzailearen ondarean sartu beharko dira eskurapen balioaren arabera, foru arau honek 11. artikuluan jasotakoa erago­tzi gabe.

23. artikulua.    Kontratuzko aukerak.

Kontratuzko aukerak Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan xedatutakoaren arabera baloratuko dira.

24. artikulua.    Eduki ekonomikoko gainerako ondasun eta eskubideak.

Subjektu pasiboari esleitu ahal zaizkion eduki ekonomikoko gainerako ondasun eta eskubideak zergaren sor­tza­pen datan duten merkatu balioaren arabera baloratuko dira.

25. artikulua.    Zorren balorazioa.

Bat.    Zorrak zergaren sor­tza­pen datan duten balio nominalaren arabera baloratuko dira, eta behar bezala justifikatuta daudenean bakarrik izango dira kengarriak.

Bi.    Kenkaririk egin gabe ­utziko dira:

a)    Abalatutako kopuruak, harik eta abal emailea zorra ordain­tzera behartuta egon arte zordun nagusiaren aurkako eskubidea erabili eta horrek huts egitearen ondorioz. Betebehar solidarioaren kasuan, abalatutako kopuruak ezin izango dira abal emailearen aurkako eskubidea erabili arte kendu.

b)    Ondasun baten eskurapenean geroratutako prezioa berma­tzen duen hipoteka, geroratutako prezioa edo zor bermatua kengarria izatea erago­tzi gabe.

Hiru.    Inoiz ere ezingo dira kengarriak izan ondasun edo eskubide salbue­tsiak eskura­tzeko hartutako zorrak. Salbues­pena par­tziala denean, zorren zati propor­tzionala izango da kengarria, hala badagokio.

26. artikulua.    Oinarri ezargarria zehaztea.

Izaera orokorrez, oinarri ezargarria zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera zehaztuko da.

Zergen Foru Arau Orokorrak 52. artikuluan jasotako zirkunstan­tziak gerta­tzen direnean, oinarri ezargarrien zeharkako zenbatespenaren araubidea izango da aplikagarria.

27. artikulua.    Perituen tasazioa.

Zergen Foru Arau Orokorrak 129 artikuluan aipatutako perituen tasazio kontrajarria foru arau honetako 18., 19. eta 24. artikuluetan jasotako ondasun eta eskubideei bakarrik izango zaie aplikagarria, salbu foru arau honetako 18. artikuluaren bigarren paragrafoan jasotakoa erabil­tzen bada.

V. KAPITULUA

OINARRI LIKIDAGARRIA

28. artikulua.    Oinarri likidagarria.

Obligazio per­tso­nalaren kasuan, oinarri ezargarria 700.000 euro murriztuko da, minimo salbue­tsi gisa.

Aurreko apartatuan aipatutako minimo salbue­tsia zerga ordain­tzeko obligazio erreala duten subjektu pasiboei aplikatuko zaie, betiere beren ondare osoa, ondare elementuak zer lurraldetan dauden kontuan hartu gabe, 700.000 eurotik beherakoa dela froga­tzen badute eta indarrean dagoen araudian paradisu fiskal­tzat hartuta dauden edo Espainiako Erresumarekin informazio trukerako akordiorik ez duten herrialdeetan egoiliarrak ez badira.

VI. KAPITULUA

ZERGA SORTZEA

29. artikulua.    Zerga sor­tzea.

Zerga urte bakoi­tzeko abenduaren 31n sortuko da, eta subjektu pasiboak data horretan duen ondarea zergapetuko da.   

VII. KAPITULUA

ZERGA ZORRA

30. artikulua.    Kuota osoa.

Zergaren oinarri likidagarria eskala honetako tasetan kargatuko da:

 

Oinarri likidagarria (goi muga)

Base liquidable hasta

(€)

Kuota osoa

Cuota íntegra

(€)

Oinarri likidagarriaren gainerakoa (goi muga)

Resto base liquidable hasta

(€)

Tasa

Tipo aplicable

(%)

0

0

200.000

0,20

200.000

400

200.000

0,30

400.000

1.000

400.000

0,50

800.000

3.000

800.000

0,90

1.600.000

10.200

1.600.000

1,30

3.200.000

31.000

3.200.000

1,70

6.400.000

85.400

6.400.000

2,10

12.800.000

219.800

Hortik gora / En adelante

2,50

 

 

31. artikulua.    Kuota osoaren muga.

Bat.    Zerga honen kuota osoa, Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota osoarekin batera hartuta, ezin izango da izan Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren oinarri ezargarri orokorraren eta aurrezpenaren oinarri ezargarriaren %60tik gorakoa, obligazio per­tso­nala dela medio zergari lotuta dauden subjektu pasiboen­tzat. Ondorio horietarako:

a)    Ez da kontuan hartuko ondare irabazi edo galeretatik datorren aurrezpenaren oinarri ezargarriaren zatia, baldin eta zati hori badagokio eskualdatu baino ­gutxienez urtebete lehenago eskuratu edo hobetu diren ondare elementuak eskualda­tze­agatik lortutako ondare irabazi edo galeren saldo positiboari. Era berean, ez da ain­tzako­tzat hartuko aurrezpenaren oinarri ezargarriaren zatiari dagokion Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota osoaren zatia ere.

b)    Ez da kontuan hartuko haien izaera edo xedeagatik Gipuzkoako Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak zergapetutako etekinik sor­tzeko gai ez diren ondare elementuei Ondarearen gaineko Zergan dagokien zatia.  

c)    Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren oinarri ezargarriari batu behar zaio Gipuzkoako Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak 37.2 artikuluan aipatutako dibidenduen eta mozkinetako partaide­tzen zenbatekoa.           

d)    Bi kuoten baturak aurreko muga gaindi­tzen duen kasuetan, Ondarearen gaineko Zergaren kuota aipatutako mugaraino murriztuko da, baina murrizpena ez da %80tik gorakoa izan gabe.

Bi.    Familia unitate bateko kideek Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan baterako tributazioa aukeratu dutenean, aipatutako zergan eta Ondarearen gaineko Zergan batera dagokien kuota osoaren muga kalkula­tzeko, Ondare Zergan haiek sortutako kuota osoak gehitu behar dira. Hala badagokio, egin beharreko murrizpena subjektu pasiboen artean hainbanatuko da Ondarearen gaineko Zergan propor­tzionalki dagozkien kuota osoen arabera, aurreko apartatuan xedatutakoa erago­tzi gabe.

32. artikulua.    Atze­rrian ordaindutako zergak.

Bat.    Zerga ordain­tzeko obligazio per­tso­nalaren kasuan eta nazioarteko itun edo hitzar­menetan xedatutakoa erago­tzi gabe, zerga honen kuotatik, Espainiatik kanpo dauden ondasunak eta erabili daitezkeen edo bete behar diren eskubideak direla-eta, bi zenbateko hauetatik txi­kiena kenduko da:           

a)    Zergan konputatutako ondare elementuei dagokien izaera per­tso­naleko karga dela-eta atze­rrian ordaindutako benetako zenbatekoa.

b)    Atze­rrian zergapetutako oinarri likidagarriaren zatiari zergaren batez besteko tasa efektiboa aplika­tze­tik atera­tzen den emai­tza.

Bi.    Zergaren batez besteko tasa efektibo­tzat hartuko da mailaketaren aplikaziotik atera­tzen den kuota osoa oinarri likidagarriarekin zatituz lortutako zatitura 100ekin biderkatuz atera­tzen den emai­tza. Batez besteko karga tasa efektiboa bi zenbaki hamartarren bidez adierazi behar da.

33. artikulua.    Kuotako hobaria Ceuta eta Melillan.

Baldin eta oinarri likidagarria zehazteko konputatu diren ondasunen edo eduki ekonomikoko eskubideen artean Ceuta eta Melillan eta beren dependen­tzietan helbideratuta eta xede soziala duten entitate juridikoen kapital sozialaren balore adierazgarriak badaude edo beraietan kokatutako establezimendu iraunkorrak badira, aipatutako ondasun edo eskubideei propor­tzionalki dagokien kuotaren zatiak %75eko hobaria izango du.      

34. artikulua.    Ondare eran­tzu­kizuna.

Ondarearen gaineko Zergagatik hartutako zerga zorrek Kode Zibilaren 1365. artikuluan jasotako beste zorren kon­tsi­derazio bera izango dute, eta, hortaz, irabazpidezko ondasunek zuzenean zor horiengatik eran­tzungo dute Foru Ogasunaren aurrean.

VIII. KAPITULUA

ZERGA KUDEATZEA

35. artikulua.    Autolikidazioa.

Bat.    Subjektu pasiboak Ogasuneko eta Finan­tze­tako foru diputatuak zehazten dituen leku, modu eta epeetan aitorpena aurkeztera, autolikidazioa egitera eta, hala badagokio, zerga zorra ordain­tzera behartuta daude.

Bi.    Ondasun edo eskubideak emanez ordaindu ahal izango da zerga zorra, Zergen Foru Arau Orokorraren 59. artikuluko 2. apartatuan jasotakoari jarraituz. 

36. artikulua.    Aitorpena aurkeztera behartuta dauden per­tso­nak.

Aitorpena aurkeztera behartuta daude zergaren arauei jarraituz eta bidezko kenkariak eta hobariak egin ondoren zehaztutako zerga kuota ordain­tzeko duten subjektu pasiboak edo, zirkunstan­tzia hori gertatu ezean, zergaren arauei jarraituz zerga kuota hori 2.000.000 eurotik gorakoa dutenak. 

37. artikulua.    Aitorpenaren aurkezpena.

Ogasuneko eta Finan­tze­tako foru diputatuak aitorpenerako modalitate erraztu edo berezien erabilpena onartu ahal izango du.

Aitorpena, Ogasuneko eta Finan­tze­tako foru diputatuak zehazten dituen modu, epe eta ereduetan egingo da. Aitorpenak bitarteko elektronikoez aurkezteko kasuak eta baldin­tzak ezarri ahal izango ditu diputatuak.

Subjektu pasiboek aitorpenetan jasota dauden eta eragiten dieten datu guztiak bete beharko dituzte, bai eta ezarritako dokumentu eta frogagiriak eran­tsi eta Ogasuneko eta Finan­tze­tako diputatuak zehazten dituen tokietan aurkeztu ere.          

IX. KAPITULUA

URRAKETAK ETA ZEHAPENAK

38. artikulua.    Urraketak eta zehapenak.

Foru arau honetan jasotako arau bereziak erago­tzi gabe, zerga honen urraketa tributarioak Zergen Foru Arau Orokorrak IV. tituluan xedatutakoaren arabera zehatuko dira.   

X. KAPITULUA

JURISDIKZIO ORDENA

39. artikulua.    Jurisdikzio ordena.

Administrazioarekiko auzi jurisdikzioa, bide ekonomiko-administratiboa amaitu ondoren, jurisdikzio bakarra izango da Administrazioaren eta subjektu pasiboen artean gertatu daitezkeen izatezko eta zuzenbidezko gatazkak erabaki­tzeko, foru arau honetan aipa­tzen den edozein gairi dagokionez.   

XEDAPEN GEHIGARRIA

Antolamendu juridikoan Per­tsona Fisikoen Ondarearen gaineko Aparteko Zergari, Ondare Garbiaren gaineko Zergari edo Ondarearen gaineko Zergaren abenduaren 27ko 14/1991 Foru Arauari egindako aipamenak foru arau honetan araututako Ondarearen gaineko Zergari buruzkoak direla ulertu behar da.     

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

2013ko urtarrilaren 1az geroztik, foru arau hau indargabetuta geratuko da.

Aurretik xedatutakoa xedatuta ere, foru arau honetan Ondarearen gaineko Zergari buruz jasotako arauak indarrean mantenduko dira data horretatik aurrera, hartara igor­tzen duten edo zerga hori aipa­tzen duten xedapenen edukia osa­tze aldera.           

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehena.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorren Foru Arauaren bidez, honako hauek aldatu ahal izango dira: Salbuespenak, oinarri ezargarriaren murrizpenak, aitor­tzeko betebeharra dakarren muga, oinarri likidagarriaren tarteak, tarifako tasak eta Ondarearen gaineko Zergaren gainerako parametro kuantitatiboak.

Bigarrena.

Harik eta erregelamenduzko garapen berri bat onartu arte, eta foru arau honek jasotakoari aurka egiten ez dion guztian, ulertuko da 1999ko abenduaren 21eko 118/1999 Foru Dekretua, Ondarearen gaineko Zergaren salbuespenak aplika­tzeko enpresa eta lanbide jarduerek eta entitateetako partaide­tzek bete beharreko beharkizun eta baldin­tzak zehazten dituena, indarrean dagoela, betiere 2008ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazkerari jarraituz.

Hirugarrena.

Diputatuen Kon­tseiluak eta Ogasuneko eta Finan­tze­tako foru diputatuak, bakoi­tzak bere eskumenen esparruan, foru arau hau garatu eta aplika­tzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emango dituzte.

Laugarrena.

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.