Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

114. zenbakia Data 2011-06-16 145 orria

7 Udal Administrazioa

ZUMAIAKO UDALA
UR-HORNIDURA ETA SANEAMENDU SAREAK EGIKARITZEKO ARAUDI TEKNIKOAREN BEHIN BETIKO ONARPENA.

ZUMAIAKO UDALA

Gaia: Ur-hornidura eta saneamendu sareak egikari­tzeko araudi teknikoaren behin betiko onarpena.       

Udalaren osoko bilkurak, 2010eko urriaren 28an, Zumaiako Ur-hornidura eta saneamendu sareak egikari­tzeko araudi teknikoari hasierako onarpena eman zion.

Araudi hori 30 eguneko epean jendaurrean jarri zen, 2010eko azaroaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako 218 zenbakidun iragarkiaren bidez, eta ez denez aurkeztu inolako erreklamaziorik zein iradokizunik, aipatu araudia behin betiko onartu­tzat ematen da.

Beraz, Toki Jaurbidearen Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honetan eranskin gisa argitara­tzen da araudiaren testu osoa.

Administrazio bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia argitara­tzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hala ere, aldez aurreko izaeraz, Udal honen Osoko Bilkuraren aurrean aukerako berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Kasu honetan ezingo da administrazioarekiko auzietako helegiterik aurkeztu berrazter­tzeko errekur­tsoa erabaki arte.

Zumaia, 2011ko ekainaren 6a.—Ińaki Agirrezabalaga Alkorta, Alkatea.

(1023)   (6920)

ZUMAIAKO UDALEAN UR HORNIDURA ETA SANEAMENDU SAREAK EGITEKO ARAUDI TEKNIKOA

ZIOEN ADIERAZPENA

2000. urteko azaroaren 30ean, Zumaiako Udalak ohiko Udal Batza­rrean hasierako onarpena eman zion Uraren Zikloaren Kudeaketari dagokion Udal Ordenan­tzari. Behin betiko testua 43. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2001eko mar­txo­aren 1ean.

Ordenan­tza horren 3. artikuluan, hirugarren puntuan jaso­tzen da Udalak onartu ahal izango dituela, hornidura eta saneamendua kudea­tzeko beharrezko ikusten dituen ordenan­tza eta erabaki guztiak. Horiek aurreko hura osatu edo eta gara­tzeko izango dira.

Aipatutako artikuluaren arabera onartu da araudi hau. Araudiaren helburua da, Zumaiako Udalaren jarduera eremuan, hornidura eta saneamenduko instalakun­tzak egin eta proiekta­tze­rako orduan kontuan hartu beharreko jarraibide teknikoak eta irizpideak ezar­tzea.       

Araudiak bi titulu ditu, I Titulua, Hornidura Sareari buruzkoa eta II Titulua Saneamendu sareari buruzkoa. Hornidura Sareari buruzko I Tituluak bedera­tzi kapitulu aditu: I. Kapitulua kanalizazioak, II. Kapitulua Burdinurtu nodularrezko hodiak eta osagarriak, III. Kapitulua Polietilenozko hodiak eta osagarriak, IV. Kapitulua Balbulak, V. Kapitulua Probak instalatutako hodietan, Kapitulua VI. Kapitulua Instalatutako hodien garbiketa eta desinfekzioa, VII. Kapitulua Harguneak, VIII. Kapitulua kontagailuak, IX. Kapitulua Gora­tze estazioak eta taldeak. II. Tituluak Saneamendu Sareari buruzkoak bi kapitulu ditu; I. Kapitulua Kanalizazioak eta II. Kapitulua Harguneak.     

Baldin­tza Orokor hauetan ezarritakoa gorabehera, gogorarazi nahi da, kasuan-kasuan indarrean dauden lege xedapen guztiak bete beharko direla ezinbestean.

I TITULUA

UR HORNIDURA SAREA

I. KAPITULUA.  KANALIZAZIOAK

1. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

1.    Proiektuetan, hornidura sareen trazatuak jabari publikoko espaloietatik edo eremuetatik markatuko dira, ahal izanez gero. Hodien trazatuak gune jakinetan sare erakoak izango dira eta itzu­lerarik gabeko puntuak izatea saihestuko da.

2.    Hornidura sareek kota handiagoa izango dute beti beste zerbi­tzuen aldean, batik bat saneamendu sareen aldean. Zerbi­tzuen arteko tartea honakoa izango da; 40 cm horizontalean eta 30 cm bertikalean. Beste edozein xedapen Zumaiako Udalak onartu beharko du.        

3.    Banaketa sarean erabiliko den ­gutxieneko diametroa 100 mm-koa izango da, Zumaiako Udalak berariaz onar­tzen dituen hargune eta kasu berezietan izan ezik.

4.    100 mm-ko diametroa edo handiagoa duten eroanbideetan, burdinurtu nodularrezko hodiak eta osagarriak erabiliko dira juntura automatiko malguekin. Gainerako kasuetan, polietilenoa erabiliko da elektrosolda­tzez soldatu daitezkeen mahukekin edo latoi bidez eginiko loturekin. Bi material horiek erabiliz gero, dokumentu honetan adierazten dena bete beharko da.

5.    Proiektua onar­tzeko txos­tenean, Zumaiako Udalak adieraziko ditu sare orokorrei zein puntutan konektatu behar zaizkien proiektuan jaso­tzen diren hodiak eta zein baldin­tze­tan egingo den hornidura.         


6.    Sare orokorreko loturak Zumaiako Udalaren edo/eta azpikontratatutako enpresak gainbegiratuko ditu eta gastuak susta­tzaileak ordainduko ditu.

7.    Urbanizazio proiektu berrietan kontuan izango dira etorkizuneko jarduerak eta egon litekeen eskariari aurre egiteko, beharko diren dimen­tsioak. Irizpide hori bete ezean, Zumaiako Udalak ezarriko ditu errespetatu beharreko diametroak eta elementuak.

8.    Kontrolik gabe eta neurtu gabe ura isur­tzeko arriskua dagoen elementuak instala­tzea saihestuko da (balbulak, ur-ahoak eta abar). Ur-ahoak jar­tzea beharrezkoa balitz, UR-AHOA irudiko eskemaren arabera egingo da, eta kontagailuan alta emango zaio dagokion partikularrari, udalari eta abar.      

9.    Sareko sektoreek emari neurgailu sektorialak, punturik baxuenetan deskargak eta punturik garaienetan bentosak eduki beharko dituzte. Deskargak ura desbideratuta egingo dira eta deskargaren diametroak hustu beharreko sektorea erabat hustea ahalbidetuko du. Euri urak husteko, sareko ­putzu bati konektatuko zaizkio, eta ura lamina baino gorago dagoen kota batetik isuriko da nahitaez.

10.    Normalean, hodiak metro 1eko sakoneran ipiniko dira, goi sor­tzailetik neurtuta. Zangaren hondoa prestatu ondoren, harrobiko hondarra zabalduko da oinarrian, 15 cm lodierakoa. Betelanak hondarrez egingo dira eta beste 15 cm izango ditu eta gainerako materiala geruzatan ipiniko da, trinkotuta; geruzetan ez dira 4 cm-ko harriak baino handiagoak egongo. Sestratik 40 cm-ra zinta urdin adierazlea ipiniko da. Goi sor­tzailearen eta gurpildunen­tzako kotaren arteko distan­tzia 50 cm baino txi­kiagoa bada, hormigoi geruza bat sartuko da, 15 cm-ko lodiera duena, harrobiko hondar geruzan (ikusi zanga tipoaren irudiak).

 

 

II. KAPITULUA.  ‑BURDINURTU NODULARREZKO HODIAK ETA OSAGARRIAK

2. artikulua.    Deskribapena.

Burdinurtu nodularrezko hodiak eta osagarriak indarrean dagoen UNE EN 545 arauaren arabera egingo dira. Materialek (hodiek eta osagarriek) indarrean dagoen ISO 9001 araua bete­tzen dutela ziurtatu beharko da lantegiko egiaztagiriak aurkeztuta.

3. artikulua.    Araudia.

Arau hauetako zehaztapenak bete beharko dira:         

— UNE-EN 545: Burdinurtu nodularrezko hodiak, errakoreak, osagarriak eta horien junturak, ur kanalizazioetarako. Saiakun­tza eskakizuna eta metodoak.

— UNE-EN 681-1: Juntura elastomerikoak. Ur kanalizazioetan eta drainaduran erabil­tzen diren hodien estankotasun junturetan materialek bete beharreko eskakizunak.

— EN 10.204: Metalezko produktuen­tzat ikuska­tze dokumentu motak.

— UNE EN ISO 9001: Kalitatea gestiona­tzeko sistema. Betebeharrak.

4. artikulua.    Ezaugarri geometrikoak eta estaldurak.

1.    Paretaren lodiera.

300 mm-ko diametrora arte hodiak 40 edo K9 motakoak izango dira eta 5,50 m-ko luzera erabilgarria eduki beharko dute. 300 mm diametroa baino handiagoko hodiak ­gutxienez K9 motakoak izango dira. Osagarriak K12 motakoak izango dira.

2.    Barne estaldura.

Hodi guztiek barne estaldura izango dute, zementuzko morteroz eginiko geruza. Morteroa labe garaian egina izango da, sulfatoekiko erresistentea eta hodiaren zentrifuga bidez aplikatua, UNE EN 545 arauaren arabera.

3.    Kanpo estaldura.

Hodiek kanpoaldetik bi geruza izango dituzte, UNE EN 545 arauaren arabera.

 

 

Hodien kanpo estaldurak zein motatakoa izan behar duen aukera­tzeko, 40 motakoa edo K9 motakoa, irizpide nagusia hodiak zer nolako lurretan kokatuko diren izango da eta hodiek zer nolako kargak jasan beharko dituzten. Alde horretatik, Zumaiako Udalak zein motatako hodia erabili behar den eskatu dezake, erabilera edozein izanda ere. Osagarriek kanpo eta barne estaldura izango dute, UNE EN 545 arauaren arabera.

5. artikulua.    Marka­tzea.

Hodi eta osagarri guztiek ­gutxienez informazio hau eraman behar dute:

Moldeaketa edo ­hotzeko estanpazio bidez markatua:

— Fabrika­tzailearen izena edo marka.

— Fabrikazio urtea.

— Burdinurtuzko nodularra dela.

— Diametro nominala, DN.

— Presio nominala bridetan, beharrezkoa bada.

Margotuta edo bilgarriari lotuta joan daitezke:

— UNE EN 545 arauari erreferen­tzia.

— Zentrifugazio hodien lodiera mota, K9 ez denean.  

6. artikulua.    Trazabilitatea.

Fabrika­tzaileak hodien eta osagarrien trazabilitatea bermatu behar du. Horretarako, fabrikazio lotea identifikatu beharko du, irauteko moduan, eta saiakun­tze­tako emai­tzen erregistroei ­eutsi beharko die.

7. artikulua.    Juntura sistemak.

Hodiek juntura automatikoak eta malguak izan beharko dituzte; osagarriek, aldiz, mekanikoak, errazago ­lotzeko eta orienta­tzeko, presio eta/edo trazatu eskasagatik bestelako juntak erabil­tzea beharrezkoa denean izan ezik. Piezak brida bidez lotuta doazenean, ISO seriearen arabera ipiniko dira eta mugikorrak izan daitezke. Hodien eta osagarrien elastomerozko eraztunek UNE EN 681-1 araua beteko dute.

III. KAPITULUA.  ‑POLIETILENOZKO HODIAK ETA OSAGARRIAK

8. artikulua.    Deskribapena.

Polietilenozko hodiek eta osagarriek UNE EN 12201 araua bete behar dute, «Ura eramateko plastikozko materialen kanalizazio sistemei» dagokiona, Polietileno (PE). Gainera, materialak (hodiak eta osagarriak) zein fabriketatik datozen adierazten duen ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, indarrean dagoen ISO 9001 araua bete­tzen duela adierazten duena. Hodiak PE100 motakoak izango dira, ­gutxieneko 16 Atm presio nominalarekin. Bel­tzak izango dira, zerrenda urdinarekin, edo bestela, dena urdina.

9. artikulua.    Juntura sistemak.

Hodiak hauen bidez lotu daitezke:

— Osagarri elektrosoldagarrien bidez.

— Letoizko osagarri mekanikoen bidez, ­gutxieneko ezaugarri hauekin:

*    Haustura muga 450-480 N/mm˛.

*    Elastikotasun muga 290 N/mm˛.

*    Luzapen muga %18-22.

*    Gogortasuna Mín. 100 HV.

*    Erresisten­tzia bikaina deszinka­tze­aren aurrean.

*    Erresisten­tzia handia estres korrosioarekiko.

10. artikulua.    Marka­tzea.

Hodi guztiek informazio hau eraman behar dute, ­gutxienez, markatuta:

— Horni­tzailearen izena, fabrika­tzailearen izena edo izen komer­tziala.

— Fabrikazio urtea eta hilabetea.

— Erabilitako polietileno mota.

— Diametro nominala DN.

— Presio nominala, PN.

— Lodiera nominala (ez da beharrezkoa pieza berezietan).     

— Erreferen­tzia dagokion UNE arauari.

— UNE-EN 12201 araua bete­tzen duenaren egiaztagiria.

IV. KAPITULUA.  BALBULAK

11. artikulua.  Baldin­tza orokorrak.

Sare Orokorrean uhate balbulak instalatuko dira, Zumaiako Udalak edo azpikontratatutako enpresak onartutako balbulak, betiere. Balbulek gehienez 300 mm-ko diametroa izango dute. Diametro handiagoetarako, txi­meleta balbulak erabiliko dira.

Ezaugarri orokorrak:

— EN1074 araudia bete­tzea.

— Balbula ixteko, erloju orra­tzen norabide berean biratuko da.

— Gorpu­tza eta tapa: Burdinurtu nodularra, ­gutxienez GGG40.

— Obturadorea: Burdinurtu nodularra, EPDM elastomeroz estalia.

— Arda­tza: ­Altzairu herdoilgai­tza, ­gutxienez %13 Cr duena.

— Azkoina: Kobrezko aleazioa, erresisten­tzia handikoa.

— Torlojuak: ­Altzairu kadmioztatua edo biokromatua.

— Eragiteko txa­noa: Burdinurtu nodularra.

— Burdinurtuak eta ­altzairuak behar bezala babestuta joango dira korrosioaren kontra;osasunari kalterik egingo ez dioen babesa izango da.

Balbulak ipiniko dira hormigoizko kutxa­tiletan, espaloietan edo, bestela, une oro erabil­tzeko moduan egongo diren espazioetan. Zumaiako Udalak beharrezkoa dela irudi­tzen zaionean, kutxa­tilen ordez atexkak ipiniko dira.

12. artikulua.  Balbulak kutxa­tiletan.

Balbulak kutxa­tiletan ipin­tzen direnean hormigoizkoak izango dira eta kasuan kasuko neurria izango dute, beti ere, balbulei eroso hel­tzeko eta erabil­tzeko, behar diren diametroa eta korapilo bakoi­tzeko balbula kopurua kontuan hartuta. Era honetara, balbulen behealdearen eta kutxa­tilaren zolataren artean 30 cm-ko tarte bat egon beharko da eta beste 30 cm balbula bira­tzeko torlojuaren goialdearen eta kutxa­tilaren behe lauzaren artean. Kutxa­tilek derrigorrean eduki hustubide bat izan beharko dute.

Erregistro tapak burdinurtu nodularrezkoak izango dira, UNE EN 124 arauaren arabera eginak. Gainera, materialak zein fabriketatik datozen ziurtagiri bat aurkeztu beharko du.    


Erregistro kutxa­tiletan eta ­putzuetan, ­gutxienez D-400 motako tapa erresistenteak erabiliko dira: Biribilak; 60 cm-ko pasoko kotarekin; artikulatuak; 120.ş ireki­tzeko modukoak, 90.şra blokea­tzen den artikulazioarekin; bertikalean atera daitezkeenak; zaratarik atera­tzen ez duten eta mugi­tzen ez diren neoprenozko edo binilo azetatozko junturekin. Ahal den neurrian, piezak trafikoaren norabide berean ipiniko dira.

Tapa guztiek ­gutxienez informazio hau eraman behar dute markatuta:

— Fabrika­tzailearen izena.

— Erresisten­tzia mota (D-400, E-600).

— Diametro nominala, DN.

— Dagokion zerbi­tzu mota euskaraz ­gutxienez (D-400,
E-600).

— Erreferen­tzia EN 124 arauari.

— UNE EN124 araua bete­tzen duela.

 

 

Tapen markoak honela ipiniko dira:

— Zuzenean putzu­rako edo kutxa­tiletara egokitutako hormigoiaren gainean ipiniko dira.

— Kutxa­tilaren gil­tza­rekin zentratuak egongo dira.

— Kota nibela­tzeko, etorkizuneko faseetan egonkortasuna berma­tzeko moduko sistemak erabiliko dira.

— Aingura­tzeko, 14mm-ko 3 spits edo 12 mm-ko 4 erabiliko dira, azkoin bikoi­tza­rekin ­gutxienez.

— Behin kota nibelatuta eta barnealdea enkofratuta dagoela, hormigoia botako da kutxa­tilaren eta markoaren arteko tartean eta hormigoia bibratu egingo da, EHE arauaren arabera markoa eta kutxa­tila bat eginda gera daitezen, hutsu­nerik eta beste inolako elementurik gabe.

— Enkofratuak kenduko dira.

— Akabera kapa emango zaio.

 

 

13. artikulua.    Atexkan kokatutako balbulak.

Hargune eta erregistro balbulak dauden atexkak izango dira AVK-ren «Purdie» modeloak edo antze­koak, beti ere, Zumaiako Udalak onesten. Balbula orokorrak dauden atexkak izango dira AVK-ren «Pera» modeloak edo antze­koak, betiere Zumaiako Udalak onesten baditu.  

V. KAPITULUA.  ‑PROBAK INSTALATUTAKO HODIETAN

14. artikulua.    Presio proba.

Sare berria instala­tzen amaitu eta gero, sareari presio proba bat egingo zaio. Proba egin daiteke sare guztian edo, komenigarriagoa baldin bada, zenbait zatitan. Zatiak independenteak izango dira eta bakoi­tza­ren ezaugarriak (materialak, diametroak, lodierak) kontuan hartuz hautatuak. Presioa neur­tzeko erabiliko diren tresnek ahalbidetu behar dute 0,1 bar-eko presio gorabehera ondo irakur­tzea. Presioa neur­tzeko tresna ipini behar da hodien instalazioaren behe- behean. Baldin eta probak egingo diren zatian etxe­etako harguneak ipini behar badira, hargune horiek probak egingo zaizkion sareari konektatuta egongo dira eta erregistro gil­tza­raino iri­tsiko dira (erregistro gil­tza­rik egon ezean, hargune balbularaino). Erregistro gil­tza (edo hargune balbula) ­itxita egongo da, proba egiten ari den bitartean. Proban hodiek jasango duten presioa zerbi­tzua ematean jasango dutena baino 1,4 handiagoa izango da. Saiakun­tze­tan, dena den, 12 Kg/cm˛-ko presioa erabiliko da, ­gutxienez 30 minutuz, edozein kasutan ere. Zumaiako Udaleko teknikariak edo mantenurako enpresaren teknikariak egiazta­tzen badu ez dela presio galerik ikusten, froga ­ontzat emango da. Proba Zumaiako Udaleko edo mantenu enpresaren ordezkari bat aurrean dela egingo da.        

15. artikulua.    Estankotasuna.

Presio proba gaindi­tzen denean estankotasun proba egingo da. Proba horretan, presioaren balioa Zumaiko Udalako teknikariak finkatuko du eta balio hori ez da izango proba egingo den zatian dagoen presio maximo estatikoa baino txi­kiagoa. Probak bi ordu iraungo ditu.

Galera, (proba egiten ari zaion hodi zatia ponpa­txo taratua erabiliz horni­tzeko behar den ur kopurua) ez da formula honek emango duen balioa baino handiagoa izango:

V = K * L * D

Formula horretan:

— V: Proban galdu diren litroak.

— K: Materialaren araberako koefizientea (0,3 burdinurtu nodularraren­tzat).

— L: Proba egin den zatiaren luzera metrotan.

— D: Hodiaren barne diametroa.

Proba Zumaiako Udaleko edo mantenu enpresaren ordezkari bat aurrean dela egingo da.         

VI. KAPITULUA.  ‑INSTALATUTAKO HODIAK    
GARBI­TZEA ETA DESINFEKTA­TZEA

Instalatu den sare berria sare publikoei konektatu aurretik, garbitu eta desinfektatu egin beharko da.

16. artikulua.    Garbiketa.

Sare publikoko ura sartuko da, probak egiten ari diren zatitik eta zati hori hustuko da ur zikinen saneamendu sarera. Urak zirkulatuko du hodi barruko zikinkeria guztia atera dela ikusi arte. Gomenda­tzen da zirkulazio abiadura 0,75 m/s baino handiagoa ez izatea. Proba Zumaiako Udaleko edo mantenu enpresako ordezkari bat aurrean dela egingo da.


17. artikulua.    Desinfekzioa.

— Hodiaren elika­tze puntutik (bentosa, hustubidea) ura sartuko da, hipokloritoarekin, hain zuzen ere 10 ppm (10 gr Cl2/mł) edo, gauza bera, 62,50 cc hipoklorito mł ur bakoi­tzeko (kon­tzen­trazio hipoklorito honekin: 160 g Cl2/mł).

— Ziurtatuko da nahasketa sar­tzen den puntutik urrutien dagoen puntuan 2 ppm baino kloro ­gutxiago ez egotea.

— Hodia nahasketa horrekin bete­tzen denean, desinfekzioak hogeita lau orduz iraungo du ­gutxienez. Denbora hori pasa eta gero, hondar klororik ez badago laginak har­tzeko erabilitako sareko punturen batean, hustu egingo da hodia eta errepikatu egingo da eragiketa. Hondar kloroa 1 ppm baino handiagoa bada, ­ontzat emango da desinfekzioa.

— Deskarga guztiak irekiko dira eta ura berriro zirkulazioan ipiniko da, hondar kloroaren balioa, 0,50 l ppm bitartekoa izatea lortu arte.

— Ura hustuko da ur zikinen saneamendu sarera. Baldin eta ur zikinen sarerik ez badago inguruan edo dagoena egokia ez bada klorodun ura ur zikinetara bota­tzeko, ura hustuko da Zumaiako Udalak emandako aginduen arabera. 

18. artikulua.    Kontrol analisia.

Hodiak desinfektatu ondoren, ur horren kontrol analisia egingo da, eta 24 ordu inguru iraungo du. ENAC-ek one­tsi­tako laborategi batek egingo du kontrol analisia eta parametro hauek aztertuko dira: PH, konduktibitatea, arretasuna, kolorea, amonioa, fluoruroak, koliforme totalak eta E-coli. Analisitik emai­tza onak atera­tzen badira, eginiko desinfekzioa ­ontzat emango da, giza kon­tsu­morako uraren kalitatearen osasun irizpideei buruzko ­otsailaren 7ko 140/2003 Errege Dekretua bete den seinale.           

Eragiketa horiek obren kontratistak prestatuko ditu eta Zumaiako Udaleko edo mantenu enpresako ordezkari bat aurrean dela egingo dira. Kontratistak hartuko ditu bere gain honako gastuak: Laginak har­tzea eta ondorengo analisiak, bai eta desinfekzioa ­ontzat emateko behar diren eragiketa guztiak ere.    

VII. KAPITULUA.  HARGUNEAK

20. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

Harguneek elementu hauek eduki behar dituzte, ­gutxienez:     

a)  Harguneko gil­tza bat, hornidura sareko banaketa hodiaren gainean, harguneari pasoa ireki­tzeko.

b)  Hargune hodi bat, harguneko gil­tza eta ixteko gil­tza nagusia ­lotzeko.

c)  Ixteko gil­tza bat jabe­tza­ren kanpoaldean.

Eroanbide nagusitik irteten den deribazioa burdinurtu nodularrezko TE bidez instalatuko da, eta ez da inola ere onartuko lepokorik. Deribazio besarkagailua erabil­tzea baimendu daiteke oso kasu berezietan. Zumaiako Udalak aurrez onartu beharko ditu kasu horiek.

 

 

75 mm-ko diametrora arte, polietilenoz egingo dira: PE-100, PN 16. Junturetako mahuketan, ukondoetan, deribazioetan erabiliko den materiala izango da letoi estanpatua edo elektrosoldagarria. 80 mm-ko diametrokoak edo handiagoak direnean, burdinurtu nodularrezkoak izango dira. Harguneetan uhate balbulak erabiliko dira. Hargunea osa­tzen duten elementu guztiek (hodiak, balbulak, osagarriak) testu honetan aurreikusitakoa bete beharko dute. Kasu guztietan, harguneko gil­tza sare orokorraren alboan ipiniko da eta, ahal den guztietan, ezkara­tze­tan edo pabilioietan instalatuko da.

 

 

Ezkaratz edo pabilioi bakoi­tzean sare orokorrera hargune bat egingo da, bai zerbi­tzuetarako bakarrik denean bai mistoa denean ere (zerbi­tzuak eta suteak). Sute harguneen eskaerak bereziki aztertuko dira, zerbi­tzu hargunea egin ondoren eska­tzen badira. Elkarren artean distan­tzia txi­kia duten ezkaratz asko daudenean, aztertu daiteke deribazio TE berarekin hainbat hargune egitea (ikusi ABASAT-B irudiak).         


Bi lokal edo gehiago dituen industria pabilioietan hargune bakar bat (mistoa) ipiniko da pabilioi bakoi­tzean. CTE araudiko 2.12 artikuluan definitutako puntuetan ur fluxuaren norabidea ez alda­tzeko sistemak jarriko dira. Honez gain «ezingo dira loturak sortu sare publikora lotuta dauden barneko instalazio eta bestelako instalazioen artean, esaterako, sareko ura ez daramaten bestelako ur emariei probe­txu atera­tzeko. (Art.: 3.3.1.4)».

Sute sareetako harguneak sute sareen instalazioetako zati dira eta tamainari dagokionez, dagokion araudi espezifikoa beteko da. Nolanahi ere, sute sarearen diseinuaz, neurriez eta tipologiaz teknikari proiektugilea eta instala­tzaile baimendua arduratuko dira. Hargunearen neurriak proiektugileak definituko ditu, proiektuko sistemaren emariak eta presioak ziurta­tzeko moduan, hornidura sare publikoko zerbi­tzuaren baldin­tzak aldatu gabe. Baldin­tza horiek alda­tzen badira, jabeak definitu eta gauzatu beharko ditu behar diren neurriak, baldin­tzak bere horretan manten­tzeko eta ziurta­tzeko. Harguneak egiteagatik eta/edo manten­tze­agatik sor­tzen diren gastu guztiak jabeak ordainduko ditu. Sare publikoarekiko konexioak Zumaiako Udalak edo eta azpikontratatutako enpresak gainbegiratuko ditu beti.      



 

 

VIII. KAPITULUA.  KONTAGAILUAK

21. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

1.    Abonatu bakoi­tzak kon­tsumi­tzen duena neur­tzeko erabil­tzen diren kontagailuak edo emari neurgailuak baterian ipiniko dira. Gela berean instalatuko dira kon­tsumo kontagailuak eta sute kontagailuak. Sute kontagailu bat baino gehiago behar bada, horiek ere baterian ipiniko dira, kon­tsumo kontagailuen ­antzera.

2.    Ixteko gil­tza nagusiaren segidan eta kontagailuen aurretik, instalazio orokorraren iragazkia ipiniko da. Iragazkia Y motakoa izango da, 25-50 Im bitartekoa, ­altzairu herdoilgai­tzezko sarearekin eta zilar bainuarekin, bakteriak ez sor­tzeko, eta bere kabuz garbi­tzen dena.

3.    Kontagailu guztietan, edozein motatakoak direla ere, eta edozein lekutan ipin­tzen direla ere, ordena honetan ipiniko dira ixteko gil­tza – kontagailua – eusteko balbula independentea – ixteko gil­tza.

4.    Horiek zoruarekiko paraleloan instalatuko dira eta kontagailuaren eta beste edozein elementuren arteko distan­tziak izan behar dute aparatua neur­tze­rakoan onartutako errore maximoak ez gaindi­tzeko modukoak.

5.    Kontagailu guztietan nahikoa espazio geratuko da, edozein kontagailu instala­tzeko edo alda­tzeko, maniobra berezirik egiten aritu beharrik gabe, bai eta urrutiko kontrol bidez etorkizunean instalatu daitezkeen neurgailuak instala­tzeko ere
(­gutxienez, 40 cm libre kontagailuaren edozein parametrotatik).

6.    ­Gutxienez B motakoak izango dira eta aurre instalazio egokia izango dute, seinaleak bidal­tzeko konexioa egiteko, kontagailua urrutitik irakurri ahal izateko. Ur ihesen bat gerta­tzen bada gainerako eraikina ez kalte­tzeko moduan eraikiko da kontagailu gela. Horretarako, iragazgaiztu egingo da eta hustubide bat ipiniko zaio zoruan edo hondoan, hargunean aurreikusitako ur emari maximoa husteko moduko hustubidea.

7.    Kontagailuen gelen barrualdea behar bezala zarpeatu, leundu edo alikatatuko da; hondoan ez da kantoirik egongo eta aldapa bati zango du hustubidearen aldera.         

8.    ­Itxita egongo da ateekin. Ateak eguraldi txa­rrei aurre egiteko modukoak izango dira; erabilerarengatik eragindako esfor­tzu mekanikoekiko erresistenteak ere izango dira. Kontagailuen geletan zulo finkoak egingo dira edo saretak ipiniko dira, gelak behar bezala aireztatuta egon daitezen. Sarraila eta gil­tza izango dute, Zumaiako Udalak edo mantenurako enpresak homologatuak, baimenik ez duten per­tso­nek manipulatu ez ditza­ten, ez kontagailua ez gil­tzak.        


9.    Sute instalazio guztiek kontagailu bat eraman beharko dute. Kontagailuak ez intrusiboak izango dira eta Zumaiako Udalak edo mantenurako enpresak onartuak.

10.    Kontagailuen egoera koadro batean markatuko da, pintura ezabaezinaz. Kontagailuak ordena korrelatiboan ipiniko dira: 1. A, 1. B, 1. C.

11.    Kontagailuen gelak bere argia izan beharko du. 

12.    Baldin­tza partikular hauez aparte, instalazioak Eraikun­tzari buruzko Kode Teknikoa bete beharko du.       

22. artikulua.    Etxe­bizi­tza bakartuak.

Kontagailuak hargunearen hasieran ipiniko dira. Normalean, kontagailuak finkako hormaren kanpoaldetik ipiniko dira, Zumaiako Udalak onartutako erregistro edo armairu batean. Armairu berean instalatuko dira kon­tsu­moko kontagailuak eta sute kontagailuak. Hormarik ez badago, Zumaiako Udalak onartutako aurrefabrikatutako edo bertan «in situ» exekutatutako hormigoizko armairuan jarriko da erregistroa. Landa eremuetan, kontagailu armairuak «in situ» egingo dira edo Zumaiako Udalak onartutako armairu aurrefabrikatua ere ipini daiteke, kontagailuen bateria eta ureztaketa hargunea barruan dituztela. Armairua handia edo txi­kia izango da, barruan eduki behar dituen elementu kopuruaren arabera.   

23. artikulua.  Lokal komer­tzialak/Industrialak.

Kontagailuak instalatuko dira harguneari dagokion ezkara­tzeko baterian edo Zumaiako Udalak onartutako ­fatxada erregistro batean. Kasu puntualetan, kutxa­tiletan instalatuko dira, Zumaiako Udalak hala onar­tzen badu.       

24. artikulua.    Instalazioen erreformak.

Kontagailua etxe­bizi­tza edo lokal barruan duten instalazioen edozein erreforma egiteko, hura jabe­tza­tik kanpo atera behar da edo jabe­tza­tik iri­tsi daitekeen eremuetara. Kokapen berria Zumaiako Udalak onartu beharko du.   

25. artikulua.    Garapen berri handiak.

Industria edo etxe­bizi­tza garapen berri handi oro egiteko, emaria kontrola­tzeko elementu bat eduki behar da, sektore berrian izango den kon­tsu­moa kontrolatu ahal izateko. Kasu horietan erabiliko diren emari neurgailuak elektromagnetikoak izango dira, bateria bidez elika­tzen direnak, eta kutxa­tiletan egon beharko dute instalatuta, egin behar zaizkien manten­tze lanak eta irakurketak egiteko moduan.

26. artikulua.    Kontagailu orokorrak komunitateen­tzat.

Etxe­bizi­tzak eraiki­tzen direnean instalazio komunitarioekin (galdara, eguzki plakak ACS ekoizteko edo beste edozein erabileratarako), kontagailu orokor bat ipiniko da komunitateari faktura­tzeko. Horrezaz aparte, kontagailu indibidualak ipiniko dira, ur hotza­ren­tzat. Kontagailu horiek guztiak baterian edo kontagailuen gelan ipiniko dira.

 

 

IX. KAPITULUA.  ‑GORA­TZE-ESTAZIOAK ETA     -TALDEAK

27. artikulua.    Motak eta sailkapena.

— Oro har, gora­tze-talde edo -estazio bat jarri beharra dago unerik okerreneko presioa 1,5 kg/cm˛-tik beherakoa denean, hainbat zerbi­tzuko eraikin partikularraren edo urbanizazioaren lekuren batean. Kasu hauek eman daitezke: 

A.    Eraikin edo instalazio partikular batean Eraikun­tza Kode Teknikoaren HS4 atala aplikatuko da, eta bi mota hauetakoa izan daiteke:

— A-1: Konben­tzionala; hau da, elikadura-depositu lagungarri batekin. Presioa txi­kia denean edo eskaera handia denean aplikatuko da, hornidura eten daitekeelako edo beste erabil­tzaileei eragin diezaiekeelako. Depositua ipin­tzeak kontrola, erregulazioa, garbiketa eta bestelako neurri bereziak eska­tzen ditu. Horrek arazo gehiago sor­tzen ditu –beraz, salbuespen gisa bakarrik instalatuko dira–, eta partikularraren ardura izango dira erabilera, manten­tze-lana eta garbiketa.

— A-2: Eragin­tza erregularrekoa edo emari aldakorrekoa, maiztasun-erregulagailuarekin, elikadura-depositu lagungarria erabili beharrik izan gabe, zuzenean saretik xurgatuta. Gomendagarriagoa da, ez baititu modu konben­tzionalaren arazoetako asko.

B.    Udalaren hirigin­tza-planetan erabakita dagoenean eremuaren edo sektorearen ezaugarriengatik sistema orokor bat instalatu behar dela, hirigin­tza-proiektuak gora­tze-estazio edo -talde bat garatu beharko du, eta hiru mota hauetakoa izan daiteke:

— B-1: Hornitu beharreko gehienezko emaria –sutea balego beharko litza­tekeena barne– 32 l/sg gaindi­tzen duenean, eta sare orokorreko hargunearen presioa 1,5 kg/cm˛ baino txi­kiagoa denean: Xurga­tze-depositu bat proiektatuko da, egunero behar den bolumenaren %33 duena. Ponpek handik xurgatu, depositu erregula­tzaile batera bul­tzatu –egunero behar den bolumenaren gainerako %66a duena–, eta handik hornituko da eremua edo sektorea.

— B-2: Sareko hargunearen presioak 1,5 kg/cm˛ gaindi­tzen badu eta Q>32 l/sg-ko eskaera-emariak ez badie beste erabil­tzaileei arazorik sor­tzen, modu frogatuan (adibidez: 0,3 kg/cm˛-tik behera jaistea), eragin­tza erregulagarriko edo emari aldakorreko ekipo bat erabil daiteke: Sare orokorretik zuzenean xurgatu eta bul­tza­tuko du erregulazio-depositu batera, 24 ordutan behar den bolumenaren %75 duena.

— B-3: Sareko hargunearen presioak 1,5 kg/cm˛ gaindi­tzen badu eta Q<18 l/sg-ko eskaera-emariak ez badie beste erabil­tzaileei arazorik sor­tzen, modu frogatuan (adibidez: 0,3 kg/cm˛-tik behera jaistea), eragin­tza erregulagarriko edo emari aldakorreko ekipo bat erabil daiteke: Sare orokorretik zuzenean xurgatu eta bul­tza­tuko du banaketa-sarera.

Susta­tzaileak ida­tzi behar du proiektua, eta ­gutxienez alderdi hauek jaso behar dira bertan:

1.    Hornidura-sarearen eskema orokorra eta premiaren justifikazioa.

2.    Osagaien xehetasun zeha­tzak.

3.    Emariak eska­tzen duten altuera dinamiko osoa, beharrezko presioa.

4.    Estazioaren edukiera, beharrezko emaria.

5.    Kon­tsu­mitutako poten­tzia.

Horretaz gainera, diseinuko parametro hauek hartu behar dira kontuan:

1.    Emaria:

Estazioaren edukierak izan behar du etorkizunean egunero egongo den emari maximoa, daturik ezean gaur egun dagoen emariaren 1,20.

2.    Depositu lagungarria edo xurga­tze-­putzua:

Beharrezko bolumena: V= Q.t.60 = Emari max X denbora estimatua (>20 min) X 60.

1.    Hormigoizkoa izango da, horma lisoekin, estalia eta hondoa maldan hustubiderantz.

2.    Sarrerako emari-neurgailua izango du, segurtasun-buia eta ikuska­tze-kontagailua gainezka­tze-gunearen azpialdean.

3.    ­Putzuko uraren sarrerak xurga­tze-hodiko uraren mailatik behera egon behar du.

4.    Xurga­tze-hodiaren urpera­tze-ahalmen minimoak bere diametroa 2 aldiz baino handiagoa izan behar du, baina inoiz ez 0.50 m-tik beherakoa.

5.    Hondoaren, xurga­tze-ganberako hormen eta xurga­tze-hodiaren ahoaren arteko distan­tziak 0,5 eta 1.5 artean izan behar du xurga­tze-hodiaren diametroa, baina inoiz ez 0.25 m-tik beherakoa.

Xurga­tze-­putzura sar­tzeko abiadurak ez du izan behar 0.7 m/s-tik gorakoa. 0.5 m/s-ko abiadura lor­tzea gomenda­tzen da.           

3.    Ponpak:

Beharrezko edukiera eta altuera dinamikoa ematen duten ponpak aukeratu behar dira, ponpa-sistemaren eta hodi-sistemaren kurba bereizgarria ain­tzat hartuta. Ponpen neurriak eta motak erabaki behar dira bulkada-hodiekin eta biltegira­tze-tangarekin batera, betiere, kostua eta manten­tze-lanak minimoak izan daitezela bilatuta. Estazioan ipin­tzeko ponpen kopurua erabaki behar da eskatutako edukieraren arabera, irizpide hauei jarraituz:          


1.    Bi (1+1) ponpa jarri behar dira, bakoi­tzak behar den edukiera berbera duelarik.

2.    Eskaera maximoak desberdinak badira (adibidez: Horniduraren emari maximoa eta suteko emari maximoa), ­gutxienez emari minimoko bi ponpa jarriko dira, eta emari maximoko bi ponpa (2+2). Fun­tzionamendu mailakatua ere azter daiteke. Aurreikusitako emari guztien­tzat, kabitaziorik ez dela sor­tzen egiaztatu behar da.

4.    Ponpen gela:

Gelaren tamainak ponpa-motorra eta munta­tze-ekipoak sar­tzeko adinakoa izan behar du. Zirkula­tzeko eta ekipoak munta­tzeko eta desmunta­tzeko aukera eman behar du, bai eta, behar izanez gero, ponpa­tze-unitateak mugi­tzeko ere. 1 m-ko espazio librea gomenda­tzen da edozein elementutik aldameneko hormara. Maniobra-koadroak 1,5 m-ko espazio librea izango du.    

5.    Bulkada-eta xurga­tze-hodiak:

Xurga­tze-hodian onar daitekeen abiadura maximoa 1 m/sg-tik beherakoa izango da. Bestelako balioak justifikatu egin beharko dira. Bulkada-hodien abiadurak 1.0 eta 3.0 m/s artean egon behar du. Hortik kanporako balioak justifikatu egin beharko dira. Xurga­tze- eta bulkada-hodien diametroek ezin dute izan ponpa­tze-ekipoak onar­tzen duena baino txi­kiagoak. Xurga­tze-hodiaren diametroa bulkada-hodiarena baino ­gutxienez 50 mm zabalagoa izatea gomenda­tzen da. Xurga­tze-hodiaren diametroak gainditu egiten badu ponpak onar­tzen duena, murriztaile eszentriko bat jarri behar da, goiko aldea horizontalean duela.

6.    Ahari-kolpea:

Kontuan hartu behar da ahari-kolpea, energia etenak sor­tzen dituena eta ondoren emari etenak ere bai. Gain-presioak, azpi-presioak eta uhin-abiadurak kontrolatu behar dira. Emari handienarekin aztertu behar da eragiketa-mota bakoi­tzean. Ahari-kolpea leun­tzeko tresnak egon behar dute: Arin­tze-balbulak, tanga edo galdara­txo hidropneumatikoak, etab.           


7.    Balbulak eta osagarriak:

Zumaiako Udalak eta/edo azpikontratatutako enpresak homologatutako edozein motakoak izango dira, eta gainera:

1.    Ponpa­tze-unitate guztiek erregulazio-balbula bat eta ­atzera ezineko balbula bat eduki behar dute bulkada-hodian.

2.    ­Putzu lehorretan dauden eta xurga­tze-uraren mailatik behera dauden ponpek balbula bat eduki behar dute xurga­tze-lerroan.

3.    Karga positiboarekin lanean ari ez den xurga­tze-hodi batean ­atzera ezineko balbula bat ipini behar da beheko aldean, hustu ez dadin.

4.    Hutsa­ren aurkako balbulak jarri behar dira, eta beren erabilera eta zehaztapenak erabakiko dira erabiliko den ponpa-motaren, eragiketaren eta kokapenaren arabera.

Kontagailu dimen­tsionatu bat ipiniko da, bulkada-emariaren araberakoa. Mekanikoa izan daiteke (Woltman motakoa) baina bulkaden igorgailua eta erregistradorea eduki behar ditu.

— Erregulazio edo banaketa depositua:

Instalazioaren tamaina dela eta, erregulazio-deposituaren ezaugarriak beren aldetik aztertu eta garatu behar dira, eta horrek gainditu egiten du Arau Tekniko hauen helburua. Nolanahi ere, susta­tzaile eta proiektugileak proiektua garatuko du, eta azterketa-gunea horni­tzeko behar diren gainerako ekipo eta instalazioekin batera izapidetuko da.   

II TITULUA

SANEAMENDU SAREA

I KAPITULUA.  KANALIZAZIOAK

1. SEKZIOA.  Baldintza Orokorrak

28. artikulua.    Tipologia.

Saneamendu sare berriak eta berritu beharreko saneamendu sareak bananduta proiektatuko dira beti. Hala, sare bateratuak dauden eremu batean kokatutako jardueretan sare banandu bat eraiki beharko da, baita ere, behar diren behin-behineko obrekin, aldi baterako bil­tzeko ur zikinak eta euri urak. Ondorengo jarduerak sare bananduekin egingo dira. Era berean, exijitu ahal izango da trumoien aurkako tankeak ipin­tzeko, finkatutako sare bateratu bat sare banandu bihur­tzeko.       

29. artikulua.    Sareen kokalekua.

Oro har, ur zikinen sareak espaloi azpitik joango dira beti. Hori ezinezkoa bada, jabari publikoko lurretan ipiniko dira, sarrera librea eta etengabe erabil­tzeko modukoak badira betiere. Gal­tzan ipiniz gero, ez dira inoiz ipiniko erregistro ­putzuak ibilgailuen­tzako zonan. Sareetan manten­tze eta ustia­tze lanak egiteko, beste zerbi­tzuekiko distan­tzia bat mantendu behar da, ­gutxienez 30 cm kanpo sor­tzaileen artean.     

30. artikulua.    Lehendik dauden sareekiko konexioak.

Lehendik dauden saneamendu sareekiko konexio puntuak Zumaiako Udalak definituko ditu, proiektua one­tsi aurreko txos­tenean. Jarduera komer­tzialetarako edo industrialetarako ura erabil­tzen dutenek, urtean 3.000 mł baino gehiago kon­tsu­mituz, edo udalarenak ez diren beste baliabide ­batzuetako ura erabil­tzen dutenek edo 70 biztanle baino gehiagoren­tzako karga baliokidearekin erabil­tzen dutenek ur zikinak isur­tzeko baimena eskatu beharko dute, sare nagusira konektatu aurretik. Erabil­tzaile horiek kontrol kutxa­tila bat instalatu beharko dute saneamendu konexioa egin aurretik. Kutxa­tila horretan bilduko dira baimendutako isuri guztiak, hargunearen distan­tzia 200 metro baino handiagoa ez bada, betiere. Kontrol kutxa­tila bi mota hauetakoren batekoa izango da: 

 

 

Aurreko paragrafoan adierazitako eskakizunak bete­tzen ez baditu, ondorengo kasuetan, sare orokorrari konektatu aurretik isur­tzeko baimena eskatu beharko da; aplikatutako prozesuen ondorioz kolektoreetara egiten dituen isurketak eraso­tzaileak badira edo izan badaitezke, edo eta, isurketetan metal astunak joaten badira edo, arazketa prozesuetan dituzten eragin negatiboengatik, metal inhibi­tzaile­tzat har daitezkeen beste elementu ­batzuk baldin badaude.

31. artikulua.    Aurreikuspenak aurrera begira.

Saneamendu sareak aurreikusten dituzten proiektu guztiek kontuan izan beharko dituzte Zumaiako udalak sare horien­tzat har­tzen dituen erabakiak. Beraz, trazatuak (oinplanokoak eta altxa­erakoak) eta sekzioak etorkizuneko aurreikuspenen arabera proiektatuko dira.          

32. artikulua.    Diametroak eta maldak.

Erabiliko den ­gutxieneko diametroa izango da:

1.  Sare nagusietan: 300 mm.

2.  10 metro baino luzera txi­kiagoko harguneetan:
250 mm.

3.  10 metro baino luzera handiagoko harguneetan:
300 mm.

 

 

Proiektu batek diametroaren edo aldaparen inguruan ezarritako eskakizunak bete­tzen ez baditu, argi eta garbi justifikatu beharko du aukeratutako konponbidea eta hori Zumaiako Udalak one­tsi beharko du.

33. artikulua.    Desbidera­tze maximo onargarriak.

Sekzioa %5 baino gehiago murrizten duten zapal­tzeak.           

­Gutxienezko maldak %1 6 m-ko luzeran jarraian.

Ez dira onartuko inoiz junturak agerian.         

2. SEKZIOA.  PVC-zko hodiak

33. artikulua.    Deskripzioa.

PVC-zko hodiak teila kolorekoak izango dira, ­gutxienez SN 4 motakoak, eta UNE-EN 1456 araua bete beharko dute: Kanalizazio sistemak plastikozko materialetan, presioa duten lurpeko edo aireko saneamenduaren­tzat. Binilo polikloruro ez plastifikatua (PVC-U).

34. artikulua.    Markaketa.

Hodi guztiek informazio hau eraman behar dute, ­gutxienez, markatuta:

— Horni­tzailearen, fabrika­tzailearen izena edo izen komer­tziala.

— Fabrikazio urtea eta hilabetea.

— Material mota.

— Diametro nominala DN.

— Lodiera nominala (ez da beharrezkoa pieza berezietan).     

— Presio nominala, PN.

— Hodiaren luzera.

— Erreferen­tzia dagokion arauari.

— UNE-EN 1456 araua bete­tzen duela.

 

 

35. artikulua.    Instalazioa.

Hodiak instalatuko dira dagozkion sekzio tipoetan adierazitakoa kontuan hartuz. Horrela, bada, hodiaren goi sor­tzailearen eta lurzoru kotaren arteko distan­tzia 60 cm-koa edo handiagoa denean (1 m normalean), 20 cm-ko hondar oinarri bat ipiniko da, aurrena, eta horren gainean jarriko da, gero, hodia. Ondoren, harrobiko hondarraz erabat estaliko da; geruzak 15 cm-ko lodiera izango du, kanpo sor­tzaileetatik hasita.

Hodiaren goi sor­tzailearen eta lurzoru kotaren arteko distan­tzia 60 cm baino txi­kiagoa edo 3 m baino handiagoa denean, hormigoizko oinarri bat ipiniko da, aurrena, eta horren gainean jarriko da, gero, hodia. Ondoren, hormigoiaz erabat estaliko da, sekzio tipoan adierazitakoa kontuan hartuz.

Mareek edo maila freatikoak ur zikinen sareari eragiten badiote, Zumaiako Udalak behar bezalako betelanak egitea eskatuko du.

3. SEKZIOA.  ‑Dentsitate altuko polietileno korrugatuzko hodiak

36. artikulua.    Deskripzioa.

Polietilenozko hodiak SN 8 motakoak izango dira (KN/m˛) eta bete beharko dute PrEN araua: Kanalizazio sistemak termoplastikozko materialetan, presio gabeko lurpeko saneamen­duaren­tzat. Kanalizazio sistemak PVC-U, PE eta PP-zko egitura paretetan.

37. artikulua.    Markaketa.

Hodi guztiek informazio hau eraman behar dute, ­gutxienez, markatuta:

— Horni­tzailearen, fabrika­tzailearen izena edo izen komer­tziala.

— Fabrikazio urtea eta hilabetea.

— Material mota.

— Diametro nominala, DN.

— Zurruntasun mota, SN.

— Hodiaren luzera.

— Erreferen­tzia dagokion arauari.

— PrEN 13476 araua bete­tzen duela.

38. artikulua.    Instalazioa.

Hodi hauek dituzten erresisten­tzia gaitasunak direla eta, ezinbestekoa da zanga kontu handiz bete­tzea. Har­txin­txar edo harri birrinduzko oinarri baten gainean instalatuko dira; har­txin­txar edo harriek bost eta hogeita bost milimetro arteko tamaina izango dute. Oinarriak 20 cm izango ditu, eta hodiak ipini aurretik prestatuko da. Hodiak erabat estaliko dira, behar bezala ureztatuta trinkotutako har­txin­txa­rraz; geruzak 30 cm izango ditu, ­gutxienez, kanpo sor­tzaileetatik hasita.

 

 

Mareek edo maila freatikoak sareari eragiten badiote, zanga geotextil batez inguratuko da betelana egoera onean manten­tzeko.  

Normalean, hodiak 1 m-ko sakoneran ipiniko dira ­gutxienez, goi sor­tzailetik neurtuta. Goi sor­tzailearen eta gurpildunen­tzako kotaren arteko distan­tzia 80 cm baino txi­kiagoa edo 3 m baino handiagoa, hodia hormigoiaz erabat estaliko da; geruzak 15 cm-ko lodiera izango du, goi sor­tzaileaz gainetik.

Horiek kasurik oinarrizkoenak dira eta erabat beharrezkoa izango da proiektugileak kalkulu mekanikoa egitea, hodiaren portaera ezagu­tzeko eta betelan egokiak defini­tzeko. Nola kalkuluak hala betelanak Zumaiako Udalak onartu beharko ditu. 

4. SEKZIOA.  Hormigoizko hodiak

39. artikulua.    Deskripzioa.

Hormigoizko hodiek bete beharko dute UNE-EN 1916 araua: «Masa hormigoiaz, hormigoi armatuaz eta ­altzairuzko zun­tza duen hormigoiaz aurrefabrikatutako hodiak, presio gabeko eroanbideetarako» eta horren osagarri nazionala den UNE 127 916. Hormigoizko hodiak 500 mm baino diametro handiagoetan bakarrik erabiliko dira eta, ­gutxienez, 135 motakoak izango dira, UNE-EN 1916 arauak dioen legez (edo IV motakoak, ASTM/C76 arauaren arabera markatua egonez gero).

Kasu bakoi­tzean, kalkulu mekanikoa egin beharko da, ipini behar den erresisten­tzia mota justifika­tzeko; horretarako, kontuan izan beharko dira sakonera, karga motak eta erabiliko den betelan mota.

40. artikulua.    Markaketa.

Hodi guztiek informazio hau eraman behar dute, ­gutxienez, markatuta:

— Horni­tzailearen, fabrika­tzailearen izena edo izen komer­tziala.

— Fabrikazio urtea eta hilabetea.

— Hormigoi (eta zementu) mota.

— Diametro nominala, DN.

— Erreferen­tzia dagokion arauari.

— CE marka.

41. artikulua.    Instalazioa.

Hormigoizko hodia ipini aurretik (1 m-ko sakoneran, normalean), hormigoizko oinarri nibelatua prestatuko da, 10 cm-koa. Hodia, zolata gainean ipini ondoren, hormigoian ipiniko da, 120.ş-ra, eta, gero, harrobiko material pikordun trinkotuaz estaliko da, geruzetan. ­Gutxienez, 45 cm izango ditu, kanpo sor­tzaileetatik hasita. Mareek edo maila freatikoak ur zikinen sareari eragiten badiote, Zumaiako Udalak behar bezalako betelanak exijituko ditu.           

5. SEKZIOA.  Erregistro putzuak

42. artikulua.    Materialak.

Erregistro ­putzuak hormigoiaz egingo dira; izan daitezke edo aurrefabrikatuak edo «in situ» eginak. ­Putzuaren barne diametroa (edo aldeetakoren bat) 1 m baino txi­kiagoa bada, masa hormigoizkoa izango da. ­Putzuaren barne diametroa (edo aldeetakoren bat) 1 m-koa edo handiagoa bada, hormigoi armatuzkoa izango da.

­Putzuetako zolatetako zango erdiak egingo dira sor­tzaile erditik moztutako alderik aldeko hodien bidez eta handitutako alboak hormigoizkoak izango dira eta %8ko malda izango dute, sedimentuak metatu ez daitezen.

Behar diren estankotasun baldin­tzak bete beharko dituzte, bereziki saneamenduko hodiarekiko loturan.  

­Putzu guztietan egon behar dute ­altzairuzko arima duten hankak, polipropilenoz estaliak, elkarren artean 30 cm-ko tartearekin.

3,5 m baino sakonera handiagoa duten erregistro putzuen­tzat, sarbiderako berariazko konponbideak aurkeztu beharko dira. Zumaiako Udalak edo azpikontratatutako enpresak one­tsi beharko ditu konponbide horiek.

43. artikulua.    ­Putzuak ipin­tzea.

Erregistro ­putzuak honako kasuetan ipiniko dira:

— Adar bakoi­tza­ren hasieran.

— Altxa­eran ikusten diren malda aldaketetan edo oinplanoan ikusten diren eroanbide lerroan (ez dira ukondoak onartuko).

— Diametro aldaketetan edo eroanbidearen material aldaketetan.

— Adar loturetan.

— Zati zuzenetan, 40 m-koa distan­tziara gehienez.

— Harguneak sar­tzen diren guneetan.

— Harguneetan, jabe­tza­ren mugetan.

44. artikulua.    Neurriak.

Erregistro ­putzuen neurriak faktore hauen araberakoak izango dira: ­Putzuaren sakonera, eroanbide txer­tatuaren diametroa eta har­tzen dituen hargune kopurua.

Ondorengo taulan kasurik ohikoenak ager­tzen dira laburtuta:

 

 

45. artikulua.    «In situ» eginiko erregistro ­putzuak.

Aurrena, hormigoizko zolata prestatuko da eta, gero, paretak egingo dira. Paretak enkofratuta egongo dira eta hormigoia bibratu egingo da. Paretek 15 cm-ko lodiera izango dute ­gutxienez, hormigoi armatuzkoak badira, eta 20 cm-koa, masa hormigoizkoak badira.

46. artikulua.    Erregistro ­putzu aurrefabrikatuak.

1.    Orokorrean.

Hormigoi armatuzko ­putzu aurrefabrikatuak erabil­tzea erabaki­tzen bada, dena izango da hormigoi armatuzkoa: Oina, + eraztunak + lauza edo konoa). Elementu guztiek beteko dute UNE-EN 1917 araua: «Masa hormigoiaz, hormigoi armatuaz eta ­altzairuzko zun­tza duen hormigoiaz eginiko erregistro ­putzuak eta ikuskari­tza gelak» eta horren osagarri nazionala den UNE 127 917. ­Putzuak estankoa izan behar du; hortaz, ­putzuaren moduluen artean eta harguneekiko konexioetan eraztun elastomeriko bat ipiniko da, estankotasuna berma­tzeko.

2.    Markaketa.

Elementu guztiek ­gutxienez (oina, eraztuna, mehar­tzeko konoa) informazio hau eraman behar dute markatuta:

— Horni­tzailearen, fabrika­tzailearen izena edo izen komer­tziala.

— Fabrikazio urtea eta hilabetea.

— Hormigoi mota.

— Diametro nominala, DN.

— Erreferen­tzia dagokion arauari.

— CE marka.

6. SEKZIOA.  Jauzi eta irtengune putzuak

47. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

Ahal dela, ez da egingo jauzi eta irtengune putzu­rik egingo saneamendu sarean, horretarako, sarearen proiektuko abiadura maximoak kontuan hartu eta behar bada gainditu ere egingo dira, aurretik, Zumaiako Udalak horretarako baimena ematen badu.

Baldin eta hala eta guztiz ere komeni bada kota hidraulikoaren galera puntuak sor­tzea, jauzi ­putzuak (kota galera < 1,00 m) eta irtengune ­putzuak (kota galera > 1,00 m), ondorengo krokisaren arabera eraikiko dira. Hala, sarrera gela bat izango dute, 250 mm edo diametro handiagoa duen hodi bertikalarekin, hondakin ura pasa­tzeko eta zola kotako urak erregistro ­putzu batera sar­tzeko.

 

 

7. SEKZIOA.  Tapak

48. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

Erregistro tapak burdinurtu nodularrezkoak izango dira, UNE EN 124 arauaren arabera fabrikatuak. Gainera, materialak (hodiak eta osagarriak) zein fabriketatik datozen egiazta­tzeko agiri bat aurkeztu beharko du, adieraziz indarrean dagoen ISO 9001 araua bete­tzen duela.

Kutxa­tiletan eta erregistro ­putzuetan, ­gutxienez D-400 motako tapa erresistenteak erabiliko dira: Biribilak, 60 cm-ko pasoko kotarekin; artikulatuak; 120.ş ireki­tzeko modukoak, 90.ş-ra blokea­tzen den artikulazioarekin; bertikalean atera daitezkeenak; zarata atera­tzen eta mugi­tzen ez diren neoprenozko edo binilo azetatozko junturekin. Ahal den neurrian, piezak trafikoaren norabide berean ipiniko dira.

Urak har ditza­keen eremuetan, tapa ­itxiak ipiniko dira.

Hargune kutxa­tiletan, 40x40ko pasoko kotarekin duten tapak erabiliko dira, haiek espaloian baldin badaude betiere, eta C-250 motakoak izango dira.

Tapa guztiek ­gutxienez informazio hau eraman behar dute markatuta:

— Fabrika­tzailearen izena.

— Erresisten­tzia mota (D-400, E-600).

— Diametro nominala, DN.

— Dagokion zerbi­tzua (euri urak, saneamendua, edateko ura).

— Erreferen­tzia EN-124 arauari.

— Produktuaren ziurtagiria, AENOR-ek emana edo ENAC-ek one­tsita entitate batena.

Tapen markoak ondorengo krokisaren arabera instalatuko dira (ikusi krokisa):

— ­Putzuko edo kutxe­tako hormigoi saneatuaren gainean ipiniko dira zuzenean.

— Kutxa­tilaren gil­tza­rekin zentratuak egongo dira.

— Kota nibela­tzeko, etorkizuneko faseetan egonkortasuna berma­tzeko moduko sistemak erabiliko dira.

— Aingura­tzeko, 14 mm-ko 3 spits edo 12 mm-ko 4 erabiliko dira, ­gutxienez, azkoin bikoi­tza­rekin.

— Behin kota nibelatuta eta barnealdea enkofratuta, hormigoia botako da kutxa­tilaren eta markoaren arteko tartean eta hormigoia bibratu egingo da, EHE arauaren arabera, markoa eta kutxa­tila bat eginda gera daitezen, hutsu­nerik eta beste inolako elementurik gabe.

— Enkofratuak kenduko dira.

— Akabera geruza exekutatuko da.

 

 

8. SEKZIOA.  Saneamendu putzua altxatzea

49. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

Saneamendu ­putzua arras aldaketara egoki­tze­rako orduan, ­putzua ez da altxa­tuko erregistroaren estalkitik, zabalena den puntutik baizik, marrazkiaren arabera:    

 

 

II. KAPITULUA.  HARGUNEAK

50. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

1.    Euri uren sareak eta ur zikinen sareak aparte eraikiko dira, sare orokorrarekiko lotura arte, edonolakoa dela ere sare orokorra (banandua nahiz bateratua).

2.    PVC edo polietilenozko hodiak ipiniko dira. Diametro hauek erabiliko dira:

— 10 metro baino luzera txi­kiagoen­tzat: 250 mm, ­gutxienez.

— 10 metro baino luzera handiagoen­tzat: 300 mm, ­gutxienez.

 

 

3.    Etxe­etako harguneen luzera 2 m baino handiagoa bada, fatxa­daren alboan ipiniko den erregistro kutxa­tila batean egin da hargunea eta kutxa­tila horretatik sarearen putzu­raino joango dira hodiak. Gainerako kasuetan, harguneak zuzenean kolektorearen erregistro ­putzuari konektatu dakizkioke.

4.    Etxe­etako hargune kutxa­tilek neurri hauek izango dituzte barnealdetik: ­Gutxienez 40x40 cm eta gehienez 1 m-ko sakonera.

5.    Paretek eta zolak 15 cm-ko lodiera izango dute, ­gutxienez, eta zango erdia hondoan.         

6.    Paretak enkofratuta egongo dira eta hormigoia bibratu egingo da.

7.    Horien estankotasuna berma­tze aldera, hodien loturak mortero hedagarriaz zigilatuko dira.

8.    Kutxa­tilen tapak burdinurtu nodularrezkoak izango dira eta araudi tekniko honetan tapei buruz adierazten dena beteko dute.

51. artikulua.    Estankotasuna instalazio pribatuetan eta harguneetan.

Era guztietako eraikinen barruko instalazioetan estankotasuna ziurtatuko da, era horretara sor­tzen diren kalteak ezin izango zaizkio Zumaiako Udalari erreklamatu.   

 

 

52. artikulua.    Probak instalatutako saneamendu hodietan.

1.    Estankotasun probak.

Zerbi­tzua mar­txan jarri aurretik, saneamenduko sare orokorraren zati guztietan eta 15 m luze baino gehiago diren hargune guztietan estankotasun proba egingo da. Estankotasun probak egingo dira UNE EN 1610 araua kontuan hartuz. Probak urarekin edo airearekin egingo dira. Zumaiako Udalak estankotasun probak egiteko exijituko du hodietan eta ­putzuetan, instalatutako sarea maila freatikoaz behetik baldin badago edo marea korronteek sareari eragiten baldin badiote, bai eta estankotasun galera ekar dezaketen aka­tsak suma­tzen baditu ere.     

2.    Ikuska­tzea CTV kameren bidez.

Saneamendu sare orokorren zati guztiak eta 15 m baino luzera handiagoa duten harguneak ikuskatu egingo dira zirkuitu ­itxiko telebista bidez, haiek mar­txan ipini aurretik. Eroanbide garbiak ikuskatuko dira eta ura zirkula­tzen ari dela beti. Ikuska­tze lanek ziurtatuko dute hodiak eta kutxe­tak ondo instalatuta daudela; hala ez bada, Zumaiako Udalak horiek konpon­tzeko exijituko du, eta konpondutako zatiak berriro bideo bidez ikuska­tzeko ere bai.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.

Ordenan­tza hau indarrean sartuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunetik hamabost (15) eguneko epean. Hortik aurrera, indargabetu egingo dira ordenan­tza honen edukiarekin kontrajar­tzen diren gainerako xedapen guztiak.