Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

103. zenbakia Data 2011-06-01 14 orria

7 Udal Administrazioa

ARRASATEKO UDALA
Arrasateko Udalaren Kontratazioko administrazio prozedurak arautzen dituen Udal Ordenantza.

ARRASATEKO UDALA

Kontuhartzailetza

Arrasateko Udalaren Kontratazioko administrazio prozedurak arau­tzen dituen Udal Ordenan­tza. 

Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik hartu gabe, behin betiko­tzat jo da Udalba­tza­rrak 2011ko apirilaren 7an hartutako erabakia, Arrasateko Udalaren Kontratazioko administrazio prozedurak arau­tzen dituen Udal Ordenan­tza­ren hasierako onespenari buruzkoa.         

Akordio hau bi hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunetik hasita, Bilbon dagoen Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Administra­zioarekiko Auzietarako Aretoan administrazio auzigaietako errekur­tsoa aurkeztu ahal izango da.      

Toki jaurbidearen oinarrien apirilaren 2ko 7/1985 legearen 70.2 artikuluak xeda­tzen duenaren arabera, onartutako Ordenan­tza­ren testu osoa argitara­tzen da.           

Arrasate, 2011ko maia­tza­ren 27a.—Ino Galparsoro Markaide, jarduneko alkatea.         (6406

Arrasateko Udalaren kontratazioko administrazio prozedurak arau­tzen duen udal ordenan­tza.     

Noiz onartua: 2011/04/07 udalba­tza­rrean.

ATARIKOA

Sektore Publikoaren Kontratuen 30/2007 Legea, 2007ko urriaren 30ekoa, onartu eta gero, Arrasateko Udalak 2005eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran onartutako «Kontratazioko administrazio prozedurak arau­tzen dituen Udal Ordenan­tza»ren araudi berria aldatu beharra dauka Udalak eta araudi berriari egokitu beharra dauka.

Horrela, Lege berriari egokituko zaizkio kontratu txi­kiak muga­tzen dituzten zenbatekoak, sortutako kontratazio prozedura berriak sar­tzen dira, hala nola, elkarrizketa lehiakorra eta lankide­tza hitzar­men publiko pribatua dira, eta kontratazio espedienteak izapide­tzean arazo ziren Ordenan­tza­ren aspektuak egokitu dira.

Azkenik, Arrasateko Udaleko Kontratazio Mahai iraunkorraren osaera aldatu da, eta haren fun­tzionamendua erregulatu da, hori guztia Sektore Publikoaren Kontratuen 3072007 Legearen, 2007ko urriaren 30ekoa, 295. artikulua aplika­tze­aren ondorioz; lege horrek ezar­tzen du Kontratazio Mahai bat eratu behar dela kontratazio organoari lagun­tzeko, prozedura irekiaz, murriztuaz eta publizitate bidezko negoziatuetan kontratuak adjudika­tzeko. Mahai hori ere eskuduna izango da kontratazio organoari lagun­tzeko, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuetan, nahiz eta, kasu honetan, aukerakoa izan haren eraketa. Mahai hori osa­tzeko, bereziki mahai teknikoa, kontuan hartu da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa.    

Hemen jaso­tzen diren arauek administrazio kontratazioari buruz indarrean dagoen araudia gara­tzen dute, eta kontratazio publikoa behar den moduan erabil­tzea ekarriko duten prozedurak erabili ahal izango dira; kontratazio publikoa beharrezkoa da egunetik egunera, udal jarduerak behar den moduan fun­tziona­tzeko.

I. TITULUA

IZAERA OROKORREKO XEDAPENAK

1. artikulu.    Xedea.

1.    Ordenan­tza honen xedea da:

a)    Kontratazio espedienteen izapide­tze uniformea lor­tzea, ahal dela izan ez dadin kontrolik gabeko egoerarik eta segurtasun falta juridikoko egoerarik.

b)    Eraginkortasun handiagoa lor­tzea Udalaren fun­tzionamenduan, kontratazioaren eremuan administrazio kontratazioa arau­tzen duen indarrean dagoen legeriak jar­tzen dituen mekanismoak erabiliz.      

2.    Helburu horiek lor­tzeko, Ordenan­tza honek prozedura arau ­batzuk ezar­tzen ditu, hauek guztiak arau­tzeko: Arrasateko Udalak egindako obren administrazio kontratuak, obra publikoaren kon­tze­sioa, zerbi­tzu publikoen kudeaketa, hornidurak eta zerbi­tzuak, Sektore Publikoaren Kontratuen 30/2007 Legean, urriaren 30ekoa, aurreikusitako adjudikazio prozeduren eta eraren bidez.   

2. artikulua.    Aplikazio eremua.

1.    Ordenan­tza hau aplikatuko zaie hauei guztiei: Arrasateko Udalean egiten diren eta, aukerako izaeraz, erakunde autonomoetan egiten diren kontratazioko ohiko prozedurei (obra, obra publikoko kon­tze­sioei, zerbi­tzu publikoetako kudeaketari, hornidurei eta zerbi­tzuei, bai eta pribatuak edo eta administratibo bereziak direnean).

3. artikulua.    Kontrata­tzeko organo eskudunak.

Kontrata­tzeko eskumena zehaztuko du Tokiko Erregimenari buruz indarrean dagoen legerian xedatutakoak, beste udal organo ­batzuen alde legeko udal organo eskudunek ematen dituzten erabakien edo ordezko akordioen kalterik gabe.

Kontratu txi­kietan izan ezik, kontratazio organoak bere adjudikazio erabakiak hartuko ditu, Kontratazio Mahaiak lagunduta.

4. artikulua.    Kontratazio unitatea.

Kontratazio unitateari dagozkio egiteko hauek:           

a)    Kontratazio prozedura ireki, murriztu eta negoziatuen administrazio kudeaketa egitea, eta horietan hauek sartuko dira:

— Klausula Ekonomiko-Administratiboen Agiriak egitea.       

— Kontratazio espedienteetan nahitaezko txos­ten juridikoa egitea.

— Lizitazioen kudeaketa: Iragarkiak bidal­tzea, eskain­tzak har­tzea, kontratazio mahaiaren deialdiak eta aktak, kontratuak sina­tzea, fidan­tzak jarri eta itzul­tzea eta kontratuen aldaketari buruz informa­tzea, prezioak berrazter­tzea, luzapenak, mugaegunak, baliabideak izapide­tzea.

— Kontratazio mahaiaren idazkari lanak egitea.         

— Preskripzio teknikoen agiriak presta­tzeko eta jasotako eskain­tzen balorazio txos­tena egiteko izapideetan sailei lagun­tzea.

— Sailek egin beharreko izapideak bete­tzen direla kontrola­tzea.

b)    Agiri eta prozedura ereduak egitea, bai eta Udalaren­tzat jarduera irizpide erkideak finka­tzea ere.   

c)    Erosketa zentralizatu­tzat ­jotzen diren ondasunen kontratazioa, hala nola, bulegoko materiala, altza­riak, telefonia zerbi­tzuak eta beste ondasun ­batzuk.

5. artikulua.    saileko buruen egitekoak.

Udal sailetako buruen eran­tzu­kizuna izango da sailek eurek sustatutako kontratazio espedienteak bul­tzatu eta izapide­tzea. Bereziki, nahitaez hauek egin behar dituzte saileko buruek:          

a)    Aurretik egin behar diren txos­tenak eta gainon­tzeko izapideak egitea, horien arabera egin nahi dituzten kontratazioak susta­tzeko direnak. Edozelan ere, nahikoa izango da, ondorio horretarako, saileko buruek ­ontzat ematea zerbi­tzu­buruek edo teknikari eskudunek sina­tzen dituzten txos­tenak.

b)    Prozedura ireki, murriztu eta/edo negoziatuetan, lizitazioa agindu behar duten preskripzio teknikoen Agiriak egitea, bai eta Klausula Ekonomiko-administratiboen Agirietan (lizitazio mota, balorazio irizpideak,) sar­tzea komenigarri­tzat ­jotzen dituzten proposamenak ere.       

c)    Kontraturik onena lor­tzeko beharrezko diren gestioak egitea, bai eta lizitazioetan aurkeztutako eskain­tzak balora­tzeko txos­ten teknikoak egitea ere. Edozelan ere, nahikoa izango da, ondorio horretarako, saileko buruek ­ontzat ematea zerbi­tzu­buruek edo teknikari eskudunek sina­tzen dituzten txos­tenak.       

d)    Ez laga­tzea kontratuaren exekuzioa hasi dadin, xedatutako prozedura bete­tzen den edo ez egiaztatu barik, bereziki, kontratua formaliza­tzea.

e)    Sailaren esparruan egindako kontratuen exekuzioa jarraitu eta kontrola­tzea, zehazki epeei, kalitateei, prezioei eta abarri buruz. Hala badagokio, berraztertu, aldatu, iraungi, geldiarazteko behar diren espedienteak izapide­tzen hastea, eta, organo eskudunak onartu baino lehen, sinatutako kontratuei buruz egindako fakturen eta ziurtagirien berri ematea. 


f)    Kontratuen likidazioak onar­tzeko beharrezko diren txos­ten teknikoak egitea, lizita­tzaileek jarritako bermeen itzul­ketak izapide­tzeko.

g)    Kontratazio organoak eskatutako txos­tenak egitea, kontratuekin lotuta, haien exekuzioari buruz eta izan litezkeen gorabeherei buruz.

II. TITULUA

ESPEDIENTEAK IZAPIDE­TZEA ETA KONTRATUAK ADJUDIKA­TZEKO ERAK

6. artikulua.    espedienteen izapide­tzea.

1.    Ordenan­tza honetako 8. artikuluan aurreikusitako kontratuak izan ezik, kontratu txi­kien kon­tsi­derazioa izango dutenak eta oso-osorik sail bakoi­tzean izapidetuko direnak, gainon­tzeko kontratuak izapidetuko dira bai prozedura negoziatu moduan bai prozedura ireki edo mugatu moduan, elkarrizketa lehiakor moduan, Lankide­tza Kontratu Publiko Pribatu moduan, Sektore Publikoaren Kontratuen Legean aurreikusitakoaren arabera.

2.    Horiek izapidetuko dira era konpartituan kontratua susta­tzen duten sailen edo zerbi­tzuen artean eta Kontratazio Unitatearen artean, Ordenan­tza honetako 4. eta 5. artikuluetan bakoi­tzari emandako fun­tzioen arabera.

3.    Espediente horiek izapide­tzeko, alkateak ahalmena izango du, batetik, prozedura eskuliburua edo eskuliburuak eta, bestetik, bidezko­tzat ­jotzen dituen agiri normalizatu osagarriak onartu, aldatu edo deroga­tzeko, beti Ordenan­tza honetan finkatutako prin­tzi­pioen barruan.

7. artikulua.    Kontratista aukera­tzea.

1.    Kontratu txi­kiak zuzenean adjudikatu ­ditzake kontratazio organoak, eta horretarako Ordenan­tza honetako 8. artikuluan ezarrita datozen betebeharrak baino ez ditu eskatuko.

2.    Prozedura negoziatuetan kontratua adjudikatuko dio Administrazioak frogagiriez aukeratutako enpresariari, hura egiteko gaitasuna duten hiru enpresari behin­tzat, eskain­tzak eskatu eta gero, betiere ahal denean, eta aukeratutako enpresarekin finkatuko du prezioa eta jardundako guztia jasoko du espedientean.

3.    Prozedura irekietan eta mugatuetan adjudikazioa izango du, oro har, proposamenik onuragarriena egiten duen lizita­tzaileak, kontuan izanik agirietan ezarritako balorazio irizpideak, eta kontuan izanik Administrazioak eskubidea izango duela bete gabe deklara­tzeko.

4.    Elkarrizketa lehiakorrean, kontratazio organoak elkarrizketa bat egingo du aukeratutako izangaiekin, haiek hori eskatu eta gero, haien beharrei eran­tzun nahian soluziobide bat edo hainbat gara­tzeko eta soluziobideok oinarria izango dira aukeratutako izangaiek eskain­tza bat aurkeztu dezaten.

III. TITULUA

PROZEDURAKO ARAUAK

8. artikulua.    kontratu txi­kia.

Kontratu ­txiki moduan izapidetuko dira 50.000 eurotik beherako kopuruko obren kontratuak, bai eta, beste kontratu ­batzuk direnean, 18.000 eurotik beherako kopuruko kontratuak ere.

Kopuru horiek aldatu egingo dira administrazio kontratazioari buruz aplikagarria den legeriak muga horiek aldatuz gero.

Kontratu txi­kietako espedientea izapide­tzeak hauek exijituko ditu:

— Aurrekontua edo Proiektua, obra kontratuak direnean.       

— Gastua onar­tzea, udal aurrekontuak bete­tzeko arauetan ezarritakoaren arabera.      

Bestalde, 30.000 eurotik beherako zenbatekoaz obra kontratu txi­kietan espedientearen tramitazioetan, eta gainon­tzeko kontratuetan 12.000 eurotik gorako zenbatekoez, hauek egin behar dira:

— Kontratua egin beharra egiazta­tzen duen txos­ten bat.        

— Aurrekontua edo Proiektua, obra kontratuak direnean.       

— Udal kontu-har­tzaileak aldez aurretik gastuaren fiskalizazioa egitea.

— Kontratu txi­kia justifika­tzen duen Kontratazio Unitatearen txos­tena.

— Hiru aurrekontu eska­tzea, betiere ahal bada. Hala izan ezean, espedientean jasota egongo da gorabehera hori justifika­tzen duen txos­tena.

— Eta hori adjudika­tzeko erabakia, susta­tzen duen saileko buruak proposatu eta gero.

Halaber, enpresek jarduteko gaitasunaren egiaztagiria eskatu daiteke, bai eta kontratua administrazio agirian sina­tzeko ere, beharrezko­tzat ­jotzen den kasuetan.       

10. artikulua.    Prozedura negoziatua.

Prozedura negoziatuaren bidez izapidetuko dira Sektore Publikoaren Kontratuen Legean jasota datozen gorabeheretako bat duten kontratuak, zenbatekoa dela-eta kontratu ­txiki moduan tramitatu behar diren kasuetan izan ezik.       

Edozelan ere, prozedura negoziatu bidez izapidetu ahal izango dira azken horiek, salbuespenezko gorabeherek hala aholka­tzen dutenean, salbuespen horiek espedientean behar den bezala egiaztatu behar direlarik.

11. artikulua.    Prozedura irekia.

Prozedura irekiaz izapidetuko dira zenbatekoa dela-eta kontratu ­txiki moduan adjudikatu ezin daitezkeen kontratuak eta beti prozedura negoziatua aplika­tzeko kasu bat ere bil­tzen ez bada eta kontratuaren ezaugarriengatik beharrezkoa ­jotzen ez denean prozedura mugatua aplika­tzea.   

Prozedura irekian interesa duen enpresari guztiek aurkeztu dezakete proposamen bat, eta ezingo dira negoziatu lizita­tzaileekin kontratuaren terminoak.

12. artikulua.    Prozedura mugatua.

Prozedura mugatuaz adjudikatuko dira zenbatekoa dela-eta kontratu ­txiki moduan adjudikatu ezin daitezkeen kontratuak eta beti prozedura negoziatua aplika­tzeko kasu bat ere bil­tzen ez bada eta kontratuaren ezaugarriengatik beharrezkoa ­jotzen bada enpresariak aukera­tzea, haien kaudimena kontuan izanik.


13. artikulua.    Elkarrizketa lehiakorra.

Elkarrizketa lehiakorra erabili daiteke bereziki kontratu konplexuak direnean, kontratazio organoaren iri­tziz prozedura ireki edo mugatuaren erabilerak ez dakarrenean kontratuaren adjudikazio egokia.

IV. TITULUA

ARAU ESPEZIFIKOAK

14. artikulua.    eskain­tzak balora­tzeko irizpideak.

Proposamenak balora­tzeko prozedura ireki, mugatu eta negoziatuetan, kontratuaren xedeari zuzenean lotutako irizpideen arabera jokatu behar da, eta horiek mugatuko ditu kontratazio organoak eta zehaztuko ditu administrazio klausula berezien agirietan.

Lehentasuna emango zaie kontratuaren xedearen ezaugarriak aipa­tzen dituztenei, agirietan ezarritako formulak aplikatuz lortutako kopuruen edo por­tzen­tajeen bidez baloratu daitezkeenak.

Ahal den guztietan, eta kontratuaren xedearekin lotuta beti, proposamenak balora­tzeko, dagozkion agirietan sartuko dira klausula sozialak eta/edo ingurumeneko klausulak.          

15. artikulua.    Kontratuak alda­tzea.

Kontratua hobetu eta gero, aldaketak sartu daitezke kontratuan agirietan hala aurreikusi denean bakarrik edo lizitazio iragarkian jasota datorrenean bakarrik edo 30/2007 Legearen 92. quater artikuluan ezarritako kasuetan eta ezarritako mugekin. Aldaketok ezingo diete eragin kontratuaren oinarrizko baldin­tzei.

Kontratuak alda­tzeko espedienteak izapide­tzeko, arau aplikagarriek eskatutako baldin­tzez gain, eta Kontratazio Organoak onartu baino lehen, izapide edo tramite hauek egin behar dira:      

— Kontratua alda­tzeko beharra justifika­tzen duen txos­tena-proposamena, kontratuaren sail arduraduneko buruarena, bai eta proposatutako aldaketen xehetasuna eta haren balorazio ekonomikoa ere.

— Kontratazio Unitatearen txos­tena.

— Udal kontu-har­tzailearen fiskalizazioa.

16. artikulua.    Kontratuak luza­tzea eta prezioak berriro azter­tzea.

Banakako espedientekoak izango dira kontratuak luza­tzea eta prezioak berriro azter­tzea. Espediente horiek Kontratazio Mahaiak edo kontratua susta­tzen duen sailak hasiko ditu, eta kontratuaren ardura duen sailaren txos­tena-proposamena egin eta gero, organo eskudunak onartuko du, udaleko eskumen banaketaren arabera.

17. artikulua.    Penalitateak ezar­tzea eta/edo kontratuak amai­tzea.

Penalitateak ezar­tzeko eta/edo kontratuak amai­tzeko espedienteak izapide­tzeko, arau aplikagarriek eskatutako baldin­tzez gain, eta Kontratazio Organoak onartu baino lehen, izapide edo tramite hauek egin behar dira:       

— Penalitateak ezarri eta/edo kontratua amai­tzeko beharra justifika­tzen duen txos­tena-proposamena, kontratuaren ardura duen saileko buruarena.

— Kontratazio Unitatearen txos­tena.

18. artikulua.    bermeak itzul­tzea.

1.    Behin-behineko bermeak interesdunei itzu­liko zaizkie, kontratua adjudikatu eta berehala.

2.    Behin betiko bermea itzu­liko da kontratuaren likidazioa onartu eta gero, bermeari buruz erabili behar den eran­tzu­kizunik ez badago eta, hala badagokio, bermearen epea igarotakoan. Kontratazio organoak erabakiko du itzul­tzea, teknikari eskudunaren txos­tena izan eta gero; txos­ten horretan egiaztatuko du, batetik, kontratuaren exekuzioa zuzena dela eta, bestetik, egokia den edo ez itzul­tzea.

19. artikulua.    prezioa ordain­tzea.

1.    Kontratu txi­kietan adjudika­tzeko erabakiak edo Baldin­tza Ekonomiko-Administratiboen Agiriak beste era bat zehaztu ezean, kontratuen prezioa ordainduko da kontratuko xede diren lanak egin eta gero, adjudikaziodunak dagokion faktura aurkeztu eta indarrean dagoen araudia bete eta gero.       


2.    Prezioa legeek ezar­tzen duten epean ordainduko da, obra ziurtagiriak ematen dituzten egunetik hasita edo kontratua osorik edo zati bat bete izana egiazta­tzen duten agiriak ematen dituzten egunetik hasita. Dena den, obra ziurtagiria ematen badu udal teknikaria ez den beste teknikari batek, epea konta­tzen hasiko da Udalean ziurtagiriak sarrera eginda duen egunetik, eta horretarako Erregistro Orokorrean entregatu behar da.   

20. artikulua.    Komunikazioak.

Kontratazio prozeduretan ematen diren jakinarazpen, komunikazio eta errekerimendu guztiak egingo dira edozein baliabideren bidez, betiere onar­tzen badu hura jasota dagoela jasoaraztea eta, lehene­tsiz, e-postaren bidez, proposamenak aurkeztean enpresa lizita­tzaileek edo izangaiek jarri duten helbidera.

V. TITULUA

KONTRATAZIO MAHAIA

21. artikulua.    Osaera.

Kontratazio Mahaia, izaera teknikoduna eta berdina kontratu guztietarako, hauek osatuko dute:

— Mahaiburua: Alkatea edo berak delega­tzen duen zinego­tzia.

— Mahaikideak:

— Udal idazkaria edo berak delega­tzen duen fun­tzionarioa,

— Udal kontu-har­tzailea edo berak delega­tzen duen fun­tzionarioa,

— Kontratazioa susta­tzen duen saileko burua edo berak delega­tzen duen fun­tzionarioa.

— Kontratazio teknikaria edo berak delega­tzen duen fun­tzionarioa.

— Idazkaria: Kontratazio teknikaria edo berak delega­tzen duen fun­tzionarioa.

22. artikulua.    bilkuren araubidea.

1.    Mahaiak bilera egingo du, izaera arruntekoa, betiere jorratu beharreko gaiak daudenean, aste bateko maiztasunez eta gai zerrenda batez, aurreikusitako kontratazio jarduera guztiak jasoko dituena.

2.    Izaera bereziaz egingo ditu bilerak, hala behar duenean, prozedura lizita­tzaile bat egiteari buruz.     

3.    Mahaia balioz era­tzeko, bilkuran egon behar da kide guztien gehiengo osoa, eta kasu guztietan mahaiburua, udal idazkaria, udal kontu-har­tzailea eta Mahaiko idazkaria.    

4.    Kasu guztietan Kontratazio Mahaiaren fun­tzionamendua aginduko du Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean orokortasunez kide ani­tzeko organoei buruz aurreikusitakoak.

5.    Kontratazio Mahaiaren bilkuretara etorri daitezke udalba­tzako kideak, hitza­rekin baina botorik gabe.

6.    Halaber, etorri daitezke, hitza­rekin baina botorik gabe, horretara udaleko arduradun teknikari guztiak, Mahaiak eska­tzen duenean etor­tzeko, aholkulari­tza lanak egiteko.

23. artikulua.    Fun­tzionamendua.

1.    Mahaia eratu eta gero, lehenik eta behin, egin­tza pribatuan, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskain­tzen agiriak kalifikatuko ditu.

Agiriak kalifikatu eta gero, egin­tza deklaratuko da publiko, egoki kalifikatutako proposamenak ireki­tzeko.          

Administrazio Klausula berezien agiriak adjudikazio irizpideak izanez gero, horien kuantifikazioa balio epai baten araberakoa delarik eta proposamenekoa ez den gutu-nazal batean aurkeztu behar delarik, gutun-azal horiek irekiko dira banan-banan, eta horien barruan dagoen dokumentazioa emango zaio balora­tzeko ardura duen organoari.    

Irizpideei buruzko dokumentazioa baloratu eta gero, horien ponderazioa balio epai baten araberakoa izanik, Mahaiak, jendaurreko egin­tza batean, irizpide horiei esleitutako puntuazioa jakinaraziko du eta era automatikoan ebaluatu daitezkeen irizpideei dagozkien gutun-azalak irekiko ditu. Geroago, era pribatuan, bidezko­tzat ­jotzen dituen erabakiak hartuko ditu, adjudikazio proposamenak egiteko.        

Horien guztien gaineko akta egingo da, eta adjudikazio proposamenekin batera kontratazio organoari bidaliko zaio.

2.    Adjudikazio proposamena egingo da, adjudikazio irizpide bat bakarrik erabiliz gero, preziorik merkeena eskain­tzen duen lizitazio enpresaren alde, eta proposamen horrek ez du sortuko ezein eskubiderik proposatutako enpresariaren alde.

Adjudikazio irizpide bat baino gehiago erabil­tzen diren prozeduretan, adjudikazio proposamenak izan behar du administrazio klausula berezien agirietan adierazitako irizpideen ponderazioa.

3.    Egoki iri­tzi­tako eta kontratuaren helburuarekin lotutako txos­ten juridikoak eta teknikoak eskatu ahal izango ditu Mahaiak.

4.    Mahaiaren proposamenak onartuko dira joandako kideen botoen gehiengo soilez, eta berdinketa dagoenean, mahaiburuaren kalitateko botoak erabakiko du.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Ordenan­tza hau behin betiko onartu baino lehen hasitako kontratazio espedienteek tramitazioa jarraituko dute Baldin­tzen Agirietan jasota datozen tramiteen arabera, behin betiko adjudikatu arte.

XEDAPEN DEROGA­TZAILEA

Derogaturik dago Udalba­tza­rrak 2005eko azaroaren 3an onartutako Arrasateko Udalaren Kontratazioko Administrazio Prozedurak arau­tzen dituen Udal Ordenan­tza.