Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

24. zenbakia Data 2011-02-07 213 orria

7 Udal Administrazioa

LEZOKO UDALA
Lezoko Kiro gaietarako mahaiaren antolaketa eta funtzionamendu araudia

LEZOKO UDALA

Lezoko kirol gaietarako mahaiaren antolaketa eta funtzionamendu araudia. Espediente zkia. 2010KU290001.

ADIERAZPEN OROKORRA

Jarduera fisikoa eta kirola egitea osasun­tsua izateaz gain ekimen sozial garran­tzi­tsua izan da gizarte guztietan aspaldidanik.

Gure gizarteak azken urteotan izan duen bilakaeran are garran­tzi­tsuagoa bihurtu da eta besteen artean aipatutako bi alderdiak (osasunarena eta soziala) indartu egin dira.      

Hori horrela, Lezoko Udalak aspaldi garran­tzi­tsu iri­tzi zion bere eskura zituen baliabideak jar­tzea jarduera fisikoa eta kirola bul­tza­tzeko. Egindako ekimen ezberdinen artean «Lezoko Kirol Gaietarako Mahaia» dugu bat. Aipatutako mahaian herriko kirol eragile ezberdinak bil­tzea zen helburu; modu honetan denen parte-har­tze­aren lagun­tzaz herriak eta herritarrak zituzten beharrak plazaratu eta hauei eran­tzu­teko baliabideak eta ekimenak mar­txan jar­tze­rik egongo litza­teke.         


Esparru ezberdinetako agenteak bil­tzeak ere jarduera fisikoa eta kirola bere espresio ezberdinetan jaso­tzea berma­tzen zuen eta kirol jarduera parte-har­tzaile eta hezi­tzailea, herritar orori irekia susta­tzeko aukera gehiago eman.        

Mahai baten inguruan herriko talde eta agente ezberdinak lanean ari­tzeak, kohesio eta parte-har­tze­aren sustapen aukera ezin-hobea eskain­tzen du ere eta herri baten nortasunaren eraketan sendo­tzean garran­tzi­tsua aurreikusi daiteke.    

Azken urteotan lanean ibili den mahaiaren asmoak eta egitasmoak era zuzenean bidera­tzen lagunduko duen prozedura eta metodologi falta ditugu, hots, Lezoko kirol gaietarako mahaiaren antolaketa eta fun­tzionamendu araudia. Ondoren datorren araudiak ­hutsune hori bete­tzea du helburu.

Arautuko den mahaia udalaren legean «kon­tseilu sektoriala» ezagu­tzen dena izango da, eta bertatik eratorritako erabakiak gero udal organoen mende egongo dira. 

1.    Xedea

Lezon jarduera fisikoa eta kirolarekin zerikusia duen gai oro azter­tzeko eta eztabaida­tzeko, herriko kiroletako eragile guztiak osatuko duten bilgunea izango da «Lezoko kirol gaietarako mahaia». Herri bizi­tzan eragina handia duen jarduera hauen antolaketa eta izaera azter­tze­rakoan alderdi ugari hartuko dira ain­tzat: Herri bizi­tzan txerta­tzeko zailtasunak dituzten taldeei lagun­tzea, jarduera fisikoa eta kirola bere forma eta espresio ezberdinetan susta­tzea, herri guneekiko errespetua bul­tza­tzea, euskara susta­tzea, boluntarioen lana susta­tzea, kalitatezko praktika fiskoa susta­tzea, jasangarritasuna bul­tza­tzea, balioetan heztea eta belaunaldi eta kultura desberdinek elkarrekin bizi­tzen jakiten lagun­tzea antolatutako ekimenen bitartez.   


Kasu guztietan, proposa daitezken ekin­tzen izaerak parte har­tzea eta sexuen arteko berdintasuna bermatuko du. Beraz, hau errespeta­tzen ez duen gizatalde edo honen kontra bidera­tzen den ekin­tza­rik ez da onartuko.

Bestalde, Lezoko udalak duen konpromisoa euskararen erabilera soziala susta­tzeko kontuan hartuta, mahaitik sustatutako edozein ekin­tza, euskararen normalizazio lor­tzera ere bideratuak izango da. Horretarako, antolatutako ekitaldi denetan euskararen Udal Ordenan­tza, gainerako araudia, ain­tzako­tzat hartuko da. Besteak beste, alor publikoan zaindu beharko dira:           


— Propaganda, oharrak eta publizitatea.

— Jarduera bakoi­tzean, megafonia bidez emandako mezuek, hala nola musika eta abestiek, baldin­tza hori bera bete beharko dute.

KIROL GAIETARAKO MAHAIAREN FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDIA

1.    Partaideak.

— Kirol gaietarako mahaiaren lehendakaria, alkatea edo honek izendatutako zinego­tzia izango da.

— Kirol gaietarako mahaiko koordina­tzaile eta idazkaria, kirol instalazioetako zuzendaria izango da.

— Udalan ordezkari­tza duen alderdi politiko bakoi­tzeko ordezkari bat.

— Kirol elkarte eta entitate bakoi­tzeko ordezkari bat, beti ere aurrez, mahaiak berak jarritako epetan, kirol instalazioetako zuzendariari partaide izatearen nahia azalduz gero.          

— Herritar oro, beti ere aurrez mahaiak berak jarritako epetan kultur teknikariari partaide izatearen nahia azalduz gero.

2.    Helburuak.

— Herriko kirol agente eta eskain­tza sarearen azterketa eta hobekun­tza proposamenak lan­tzea.

— Herriko kirol agente ezberdinen iradokizunak mahai gainean jar­tzea.

— Herritarren artean jarduera fisikoa susta­tzeko, modu honetan herritar aktibo eta parte-har­tzaileagoak bilatuz, ekimenak bidera­tzea.

— Kirol taldeen ohiko jarduerak lagun­tzeko diru-lagun­tzak bana­tzeko arautegiaren onarpena.   

— Kirol eragile ezberdinen harreman eta koordinazio gunea izatea.

3.    Batzor­dearen maiztasun egutegia.

— Mahaiaren ­gutxieneko bilera maiztasuna bikoa izango da. Ohiko mahai hauek ikasturte hasieran bata eta bukaeran bestea deituko dira.

— Gai zerrendek eta egoerak baldin­tza­tuko dute deituko beharreko bilera kopurua.

— Bilera egunak eta ordua mahaiak berak erabakiko ditu.

— Bileren iraupena gehienez ere 2 ordukoa izango da (salbuespenak salbuespen).

4.    Deialdia egiteko modua.

— Deialdia eta dokumentazioa, partaideek adierazten duten helbidera, gutunez bidaliko da; era berean, SMSak ere bidaliko dira.

— Ingurugiroaren babesari begira, eta ahal den heinean, dokumentazioa bidal­tzeko garaian, udalak posta elektronikoa lehene­tsiko du.

— Deialdiak pren­tsara ere igorriko dira.

— Deialdia 15 egun lehenago igorriko zaie partaideei.

— Mahai ezohikoetan, partaideek 5 eguneko epea izango dute gai zerrendarako gai berriak proposa ahal izateko. Kasu hauetan deialdia berriro igorriko da bilera baino 7 egun lehenago.

— Kirol gaietarako mahaiaren deialdia eta gai zerrenda, lehendakariak erabakiko ditu.

— Kirol gaietarako mahaiaren 3 kidek sinaturik eskatuz gero mahai berezi bat deituko da.        

— Kide batek sinaturik eskatuz gero gai zerrendan gai bat sar­tzeko eskubidea izango da.         

5.    Erabakiak jaso­tzeko modua.

— Bilera bakoi­tzeko erabakiak kirol instalazioetako zuzendariak, hots, batzor­deko idazkariak akta bidez jasoko ditu.       

— Aldi berean, bilera hasi aurretik, aurreko batza­rreko akta irakurri eta egin beharreko zuzenketak egin ondoren, onartuko da.

— Bilerero, bertaratutako guztiek, bilera hasi aurretik deialdiaren orria sinatuko dute.

6.    Erabakiak har­tzeko modua.

— Bileretan ager­tzen diren gaien inguruko erabakiak partaideen artean aho-batez hartuko dira. Hauek honela har­tzeko modurik ez balego, bozkatu egingo dira eta bertan dauden partaideen artean gehiengo soilez onartuko dira.

— Legeak dionaren arabera, «kon­tseilu sektorialen» izaera informatiboa da. Kirol gaietarako mahaian har­tzen diren erabakiak, udalak bereak egiteko konpromisoa har­tzen du.          

— Deialdi batetara 3 partaide baino ­gutxiago azalduz gero, bigarren deialdia bat egingo da 30 minutu beranduago. Bigarren kasu honetan daudenekin egingo litza­teke batza­rra.         

7.    Partaideen eskubide eta bete beharrak.

Kirol gaietarako mahaiko partaideek hainbat eskubide eta betebehar izango dituzte. Besteak beste, honakook:

— Eskubideak:

*  Erabakietan parte har­tzeko ahalmena.

*  Mahaian azter­tzeko gaiak proposa ahal izatea.

*  Hartutako erabakien inguruko udalaren bete­tze mailaren kontuak eska ahal izatea eta ida­tzizko eran­tzuna jaso­tzea.    

— Betebeharrak:

*  Kirol gaietarako mahaian parte har­tzea.

*  Egiten diren gai proposamenak erregistroan sar­tzea.           

*  Kirol gaietarako mahaian hartutako erabakiak errespeta­tzea.

Araua aldatu ahal izateko, ­gutxienez, kirol gaietarako mahaiko partaideen erdiak onartu beharko du.     

Lezo, 2011ko urtarrilaren 31.—Haritz Salaberria, alkatea.

(159)    (1251)