Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

193. zenbakia Data 2010-10-07 2 orria

3 Gipuzkoako Lurralde Historikoko Xedapen Orokorrak

GFA-DIPUTATU NAGUSIA
Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzeko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arau­tzeko irailaren 28ko 23/2010 FORU DERETUA.

AURKIBIDEA

Lehen titulua.    Xedapen orokorrak.

1. artikulua.    Xedea.

2. artikulua.    Aplikazio eremua.

3. artikulua.    ‑Bitarteko elektronikoak erabil­tzean bete beharreko prin­tzi­pio informa­tzaileak.

4. artikulua.    Hizkun­tza araubidea.

5. artikulua.    ‑Bitarteko elektronikoak erabil­tze­rakoan berme orokorrak.

Bigarren titulua.    ‑Administrazio elektronikoaren araubide juridikoa.

I. Kapitulua.    Egoi­tza elektronikoa.

6. artikulua.    Identifikazioa eta eran­tzu­kizunak egoztea.

7. artikulua.    Zerbi­tzuak eta edukia.

8. artikulua.    ‑Egoi­tza elektronikoan barrena egindako jarduketen ondorio juridikoak.

9. artikulua.    ‑Egoi­tza elektronikoan publizitate ofizialaren prin­tzi­pioa bete­tzea.

II. Kapitulua.    Erregistro elektronikoa.

10. artikulua.    Erregistro elektronikoa sor­tzea.

11. artikulua.    Erregistro elektronikoan sar­tzea.

12. artikulua.    Erregistro elektronikoaren egitekoak.

13. artikulua.    ‑Eskaerak, ida­tziak eta komunikazioak aurkeztea.

14. artikulua.    ‑Eskaerak, ida­tziak eta komunikazioak bazter­tzea.

15. artikulua.    Aurkeztearen ondorioak.

16. artikulua.    Aurkezte agiria.

17. artikulua.    Epeak zenba­tzea.

18. artikulua.    ‑Zerbi­tzuaren erabilgarritasuna eta etenaldiak.

III. Kapitulua.    ‑«Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala» zerbi­tzu publiko elektronikoa.

19. artikulua.    Zerbi­tzuaren eran­tzule den organoa.

20. artikulua.    Zerbi­tzua zein baldin­tze­tan ematen den.

IV. Kapitulua.    ‑Bitarteko elektronikoak erabil­tzean nortasuna egiazta­tzea eta autentifika­tzea.

21. artikulua.    ‑Harreman elektronikoetan herritarren nortasuna egiazta­tzea.

22. artikulua.    ‑Harreman elektronikoetan herritarren jarduketak autentifika­tzeko erak.

23. artikulua.    Ordezka­tzeko moduak.

24. artikulua.    ‑Foru Administrazioko langileek herritarren nortasuna egiazta­tzea eta horien jarduketa autentifika­tzea.

25. artikulua.    ‑Sinadura elektronikoa erabil­tzeko baldin­tza gehigarriak.

26. artikulua.    ‑Harreman elektronikoetan Foru Adminis­trazioaren nortasuna egiazta­tzea eta bere eskumenen erabilera autentifika­tzea.

27. artikulua.    ‑Administrazioaren jarduera automatizaturako sinadura elektronikoko sistemak.

28. artikulua.    ‑Komunikazio ingurune ­itxietan izandako jarduketen benetakotasuna eta osotasuna.

29. artikulua.    ‑Foru Administrazioko administrazio organoen eta langileen ziurtagiri elektronikoen edukia.

30. artikulua.    ‑Foru Administrazioko administrazio organoen eta langileen ziurtagiri elektronikoak emateko, erabil­tzeko eta baliogabe­tzeko araubidea.         

31. artikulua.    ‑Ziurtagiri elektronikoak onar­tzeko araubidea.

V. Kapitulua.    ‑Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak.

32. artikulua.    Komunikazio elektronikoak, oro har.

33. artikulua.    ‑Harremanak bide elektronikoz izateko obligazioa ezar­tzea.

34. artikulua.    ‑Hasieran aukeratutako komunika­tzeko bitartekoa alda­tzea.

35. artikulua.    ‑Komunikazio elektronikoen baliozkotasuna.

36. artikulua.    Foru Administrazioaren komunikazioak.

37. artikulua.    ‑Bitarteko elektronikoak erabiliz jakinarazpenak egiteko baldin­tza orokorrak.

38. artikulua.    Nola jakinarazi.

39. artikulua.    Jakinarazpen elektronikoetarako plataforma.

VI. Kapitulua.    ‑Ziurtagiri administratibo elektronikoak eta datuen igorpena.

40. artikulua.    ‑Paperean egindako ziurtagiri administratiboak ordeztea.

41. artikulua.    ‑Ziurtagiri administratiboak bitarteko elektronikoak erabiliz eska­tzea.

42. artikulua.    Ziurtagiri administratibo elektronikoak egitea.      

43. artikulua.    ‑Ziurtagiri administratibo elektronikoak eska­tzaileen esku jar­tzea.

44. artikulua.    ‑Ziurtagiri administratiboak prestatu eta egiteko administrazio jarduera automatizatua.

45. artikulua.    ‑Bitarteko elektronikoen bidez datuak transmiti­tzeko baldin­tzak eta igorpen horren ondorioak.

46. artikulua.    ‑Datuak transmiti­tzeko baldin­tzak eta bermeak.   

47. artikulua.    ‑Foru Administrazioaren eta beste administrazio publikoen artean datuak transmiti­tzea.

48. artikulua.    Datuen igorpena arau­tzen duten prin­tzi­pioak.

VII. Kapitulua.    Agiri eta kopia elektronikoak.

49. artikulua.    ‑Kon­tsulta elektronikoa eta agiri elektronikoetan sar­tzea.

50. artikulua.    Agiri elektronikoa.

51. artikulua.    Agiri elektronikoen kopia elektronikoa.

52. artikulua.    ‑Paper formatuko jatorrizko agirien kopia elektronikoa.

53. artikulua.    ‑Paper formatuko jatorrizko agirien konpul­tsa elektronikoa.

54. artikulua.    Agiri elektronikoen paperezko kopia.

55. artikulua.    Agirien ­artxibo elektronikoa.

VIII. Kapitulua.    ‑Eskaera eredu normalizatuak eta agiriak aurkezteko formatuak.

56. artikulua.    Eskaera eredu normalizatuak.

57. artikulua.    Agiriak aurkezteko formatuak.

Hirugarren titulua.    Antolaketa eta egitekoak.

58. artikulua.    ‑Administrazio elektronikoaren gaian eskumenak eta egitekoak bana­tzea.

59. artikulua.    ‑Lehendakari­tzako eta Foru Adminis­trazioko Departamentuaren eskumenak eta egitekoak.

60. artikulua.    ‑Administrazio Elektronikoaren ­Batzorde Teknikoa.

61. artikulua.    ‑Foru departamentuen eskumenak eta egitekoak. 

Xedapen gehigarriak.

Lehen xedapen gehigarria.    ‑Uliazpi Fundazioa foru erakunde autonomoa.

Bigarren xedapen gehigarria.    ‑Sektore Publikoko kontratuei buruzko legeria.

Xedapen indargabe­tzaile bakarra.

Amaierako xedapenak.

Amaierako lehen xedapena.    ‑Administrazio elektronikoa pixkanaka ezar­tzea.

Amaierako bigarren xedapena.    Garapena.

Amaierako hirugarren xedapena.    Indarrean jar­tzea.

Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arau­tzeko irailaren 28ko 23/2010 FORU DEKRETUA.

Gipuzkoako Foru Aldundia, kezkatuta administrazio publikoak modernizatu eta eralda­tzeko beharraz eta Gipuzkoan Informazioaren eta Jakin­tza­ren Gizarteak aurrera egiteaz, hori bul­tza­tzen dabil aspalditik, beharrezko eragile papera betez, eta ildo horretatik administrazio elektronikoa gara­tzeko, kudeaketa publikoa hobe­tzeko eta herritarrei kalitate gehiagoko zerbi­tzu publikoak eskain­tzeko neurriak hartu ditu.           

Horrela bada, bere administrazio jardueran bitarteko elektronikoak erabil­tzea ez da Foru Administrazioaren­tzat arro­tza; aitzi­tik, azken urteotan hainbat ekimen gauzatu ditu zerbi­tzu publikoak eskain­tze­rakoan bitarteko elektronikoak erabil­tzeko. Hala nola, administrazio prozeduren tramitazio elektronikoa, ­gutxiago edo gehiago garatuta, dagoeneko ahalbide­tzen da administrazio alor edo jarduera garran­tzi­tsuetan, zerga aitorpenak aurkezterakoan, diru lagun­tzak eska­tze­rakoan, ziurtagiriak egiterakoan, kon­tsul­tak, kexak eta iradokizunak aurkezterakoan edo hainbat erroldatan inskriba­tze­rakoan, adibidez.

Gai honi buruzko arau aurrekariei dagokienez, 2003ko abenduaren 30eko 107/03 Foru Dekretua aipatu behar da, zerga administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketetan nortasuna eta ordezkari­tza egiazta­tzea arau­tze­koa, alegia, horren bidez ezarri bai­tzen lehen aldiz harremanetarako bide ani­tzeko sistema bat nahiz eta zerga alorrera mugatu; gero, Foru Aldundi guztira eta aldundiaren menpeko erakunde autonomo eta entitate publikoetara hedatu zuen sistema hori 2006ko irailaren 12ko 40/06 Foru Dekretuak, horrenbestez aurreko foru dekretua indargabetuz. Era berean, bitarteko elektronikoen erabilera araututa dator 2004ko maia­tza­ren 11ko 41/04 Foru Dekretuan, herritarren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko internet bidezko harremanei buruzkoan, eta 2005eko apirilaren 26ko 26/05 Foru Dekretuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren herritarren­tzako lagun­tza eta arreta zerbi­tzuei buruzkoan.

Edonola ere, 2007ko ekainaren 22ko 11/07 Legea, herritarrak zerbi­tzu publikoetan bitarteko elektronikoz sar­tzea arau­tze­koa, indarrean jar­tze­arekin behin betiko bul­tzada eman zaio jarduera administratiboan bitarteko elektronikoak erabil­tze­ari. Artikulu gehienetan oinarrizkoa den lege horrek administrazio publikoekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabil­tzeko herritarren eskubidea aitor­tzen du, eta ondorioz, administrazio publikoei eskubide hori ahalbide­tzeko obligazioa ezar­tzen die. Horrenbestez, ordurarte hautazkoa zen administrazio jarduera elektronikoa, 2007ko ekainaren 22ko 11/07 Legearen indarrez nahitaezkoa bihurtu da. Hau da, lehen aukera bat zena orain legezko obligazio bat da administrazio publiko guztien­tzat, baina era berean, zerbi­tzu publikoen eskain­tzan kalitatea eta azkartasuna eta barne kudeaketa hobe­tzeko abagunea ere bai.  

Foru dekretu honek Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoak erabil­tze­ari erreferen­tziazko arau esparrua eman nahi dio, indarrean dagoen legeriak ezarritako baldin­tzei egokitua, administrazio publikoekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabil­tzeko herritarrek daukaten eskubidea oso-osoan gauzatu ahal izatea berma­tzen duena eta Foru Administrazioko langileei eta organoei harreman elektroniko hori ahalbide­tzeko obligazioa benetan bete­tzea errazten diena. 

Ildo horretatik, administrazio elektronikoak eragindako alderdi gehienei buruzko arauketa nahikoa eta osoa bil­tzen du eta, arau­tzen ez dituen alderdiei buruz, berriz, aplika­tze­koa den araudia argi eta garbi adierazten du, hain zuzen eta bereziki foru administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketetan nortasuna eta ordezkari­tza egiazta­tzea arau­tzen duen 2006ko irailaren 12ko 40/06 Foru Dekretua, 2007ko ekainaren 22ko 11/07 Legeari egoki­tze aldera 2008ko ekainaren 24ko 61/08 Foru Dekretuak aldatu zuena.

Horrenbestez, lehenengo tituluan bitarteko elektronikoak erabil­tzean bete beharreko prin­tzi­pio informa­tzaileak eta bermeak aipatu eta azaldu ostean, bigarren tituluak administrazio elektronikoaren araubide juridikoa jaso­tzen du, besteak beste honako hauek arau­tzen direlarik: Egoi­tza elektronikoa, erregistro elektronikoa eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizial eta iragarki taula elektronikoak (I, II, eta III. kapituluak), nortasuna egiazta­tzeko eta autentifika­tzeko sistemak (IV. kapitulua), komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak (V. kapitulua), datuak bitarteko elektronikoak erabiliz transmiti­tzea eta administrazio ziurtagiri elektronikoak (VI. kapitulua), prozeduran bitarteko elektronikoen bidez sar­tzea eta espedientea eta hori osa­tzen duten agiri elektronikoak kon­tsul­tatu ahal izatea (VII. kapitulua), kopia eta konpul­tsa elektronikoak (VII. kapitulua) eta, buka­tzeko, bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko eskaera eredu normalizatuak eta agirien formatuak (VIII. kapitulua).

Foru dekretu honek administrazio elektronikoaren gaian ardurak dituen egitura administratiboa ere jaso­tzen du (hirugarren titulua), uste baita organizazioaren atal ezberdinen parte har­tze edo konpromisoa ezinbestekoa dela administrazio elektronikoaren garapenak arrakasta izan dezan. Hori horrela, aipa­tze­koa da Administrazio Elektronikoaren ­Batzorde Teknikoa sor­tzen dela, xede duena Gipuzkoako Foru Aldundian administrazio elektronikoa gara­tzeak dauzkan alderdi teknikoak, administratiboak, antolaketa mailakoak nahiz juridikoak behar bezala koordina­tzea, beti ere, administrazio elektronikoaren gai honetan eskumena duen departamentuaren egitekoen kaltetan gabe.

Buka­tzeko, amaierako lehen xedapena aipatu behar da, foru dekretu honen aurreikuspenak aplika­tzeko erritmo ezberdinak ezar­tzen baititu, hain zuzen, zerbi­tzu eta baliabide elektroniko ezberdinak materialki eta teknikoki pixkanaka-pixkanaka mar­txan jar­tzeak berak eraginda.

Hori guztia hala izan arren, beharrezkoa da honako hau argi­tzea: Foru dekretu honek erreferen­tziazko araudia izan nahi duenez, espedientearen kon­tsulta elektronikoari eta ­artxibo elektronikoari buruzko aurreikuspenak aurrera­tzen ditu. Dena den, espediente eta ­artxibo elektronikoak, horiekin lotuta dagoen agirien kudeaketa eredu edo politikarekin batera, berariazko arauketa bereizia behar dute, berekin dituzten eta bereziak diren ondorio tekniko, juridiko eta antolaketa mailakoei eran­tzu­teko, eta hori horrela, erakundean duen garran­tzia eta tamainaren neurriko trataera eman behar zaio. Beraz, etorkizunean administrazio elektronikoari buruzko arau garapen berri bat egin beharko da, honako hau osatuko duena.    

Horiek horrela, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakun­de Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko 2005eko uztailaren 12ko 6/05 Foru Arauak 31.1.f) eta 67.1.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Lehendakari­tzako eta Foru Administrazioko foru diputatuak proposatuta, Lege Aholkulari­tzako Batzor­dearekin bat etorrita eta aurretik Diputatuen Kon­tseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDA­TZEN DUT

LEHEN TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Xedea.

Foru dekretu honek Foru Administrazioaren jardueran bitarteko elektronikoak erabil­tzea arau­tzen du, bai herritarrekiko harremanetan, baita beste administrazio publikoekin izan beharrekoetan ere, betiere 2007ko ekainaren 22ko 11/07 Legeak, herritarrak zerbi­tzu publikoetan bitarteko elektronikoz sar­tzea arau­tze­koak, ezarritako esparruan.

2. artikulua.    Aplikazio eremua.

1.    Foru dekretu hau honako hauei aplikatuko zaie:

a)    Foru Administrazioari.

b)    Administrazio instituzionalari, hau da, foru organismo autonomoei eta foru enpresa-entitate publikoei (azken horiei, zuzenbide publikoari lotuta dihardutenean).         

c)    Herritarrek Foru Administrazioarekin izaten dituzten harremanei. Horri dagokionez, herritar­tzat jo behar dira per­tsona fisikoak, per­tsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak, administrazio publikoekin harremanak dituztenak edo izan ditza­ketenak.

d)    Foru Administrazioak beste administrazio publikoekin izaten dituen harremanei.

2.    Edonola ere, eta bestelakorik espresuki esan ezean, foru dekretu honek Foru Administrazioa aipa­tzen duen guztietan ulertu behar da aurreko ataleko b) letran jasotako entitateei buruz ere ari dela.

3. artikulua.    Bitarteko elektronikoak erabil­tzean bete beharreko prin­tzi­pio informa­tzaileak.

Foru Administrazioak herritarrekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabil­tzean, honako prin­tzi­pio hauek beteko ditu:

a)    Ez du abantailarik edo desabantailarik ekarriko zerbi­tzu publikoetan edo beste edozein jarduera edo prozedura administratiboetan bitarteko elektronikoak ez direnak erabil­tze­arekin alderatuz gero, bitarteko elektronikoak erabil­tzea susta­tzeko neurrien kaltetan gabe.  

b)    Doakoa izango da, hots, Foru Administrazioak ezin izango du kontraprestazio ekonomiko gehigarririk eskatu herritarrekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabil­tze­agatik.         

c)    Borondatezkoa izango da, hots, Foru Administrazioak ezin izango ditu herritarrak behartu bitarteko elektronikoak erabil­tzera berarekin harremanak izateko edo administrazio prozeduretan jarduteko.

Halaber, izapide jakin batean bitarteko elektronikoak erabil­tzeak ez du herritarra behar­tzen hurrengo izapideetan ere nahitaez bitarteko elektronikoak erabil­tzera.

Nolanahi ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuek, foru diputatuaren foru agindu bidez, eurekiko harremanak bide elektronikoz izateko obligazioa ezar­tzea erabaki ahal izango dute, beren gaitasun ekonomiko edo teknikoagatik, beren lanbideagatik edo behar bezala egiaztatutako beste arrazoi batengatik, beharrezko bitarteko teknologikoak eskura dituzten per­tsona juridikoak edo per­tsona fisikoen taldeak badira.      

d)    Bitarteko elektronikoak erabil­tzean, honako lege hauetan ezarritakoa bete beharko da: Datu Per­tso­nalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoa, 2004ko ­otsailaren 25eko 2/04 Legea, Datu Per­tso­naletarako Jabe­tza Publikoko Fitxa­tegiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sor­tze­ari buruzkoa, eta informazioaren tratamendua arau­tzen duten gainerako legeak eta euren garapen arauak, bai eta ohorerako eskubidea eta norbere eta familiaren intimitatea izateko eskubidea ere.

4. artikulua.    Hizkun­tza araubidea.

1.    Euskararen ofizialtasunaren araubide juridikoa errespetatuko da, Euskararen erabilera normaliza­tzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/82 Legean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eremuan hizkun­tza ofizialen erabilera arau­tzen duen foru dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

2.    Beharrezko neurriak hartuko dira zera berma­tzeko: Espedientea eta jakinarazpen eta ziurtagiri administratibo elektronikoak interesdunak hautatutako hizkun­tzan bideratu eta egingo direla. Beste ezer adierazi ezean, Foru Administraziora zuzen­tzeko erabilitako hizkun­tza hautatu dela ulertuko da.

5. artikulua.    Bitarteko elektronikoak erabil­tze­rakoan berme orokorrak.

1.    Foru Administrazioak honako berme hauek gauza­tzeko beharrezko neurriak hartuko ditu:

a)    Bitarteko elektronikoen bidez bideratutako informazioaren eta agirien benetakotasuna eta osotasuna, sinadura elektronikoko sistemak erabilita, bigarren tituluko IV. kapituluan ezarritakoaren arabera, eta beharrezko segurtasun neurriak hartuz datuak gal­tzea edo alda­tzea prebeni­tzeko eta informazio sistemak eta horien datuak babesteko, baimendu gabeko sarbide, atze­mate eta manipulazioen aurka.         

b)    Eskuragarritasuna, interesdun direnei espedientea osa­tzen duten informazio eta agiri elektronikoetan sar­tzeko aukera bermatuz, baita deskarga­tzeko aukera ere, hala balegokio, horien benetakotasuna eta osotasuna egiazta­tzea ahalbide­tzen duten elementuekin batera, irakur­tzea, sinadura elektronikoa egiazta­tzea eta, hala behar denean, deszifra­tzea dohainik ahalbide­tzen duten formatuetan.

c)    Konfiden­tzialtasuna, baimendutako per­tso­nek informazio sistemen eta horien datuen erabilera mugatua egitea, eta Internet bidez egindako komunikazioak zifratuta transmiti­tzea bermatuz.

d)    Kon­tser­bazioa, hau da, agiriak biltegira­tzen diren bitarteko edo euskarriek segurtasun neurriak gorde beharko dituzte, biltegiratutako agirien osotasuna, benetakotasuna, konfiden­tzialtasuna, kalitatea, babesa eta kon­tser­bazioa bermatuko dituztenak. Erabil­tzaileen identifikazioa eta sarbideen kontrola ziurtatuko dituzte bereziki, bai eta datuak babesteko legedian aurreikusitako bermeak bete­tzen direla ere. Halaber, sarbidea berma­tzen duten beste formatu eta euskarri ­batzuetan datuak gorde­tzeko aukera ziurtatuko da.   

2.    1. atalean aipatu neurri horiek har­tzean teknologiaren egoera ain­tzat hartuko da; gainera, datuen eta tratamenduen izaeraren eta horien arriskuen araberakoak izango dira neurriok.  

BIGARREN TITULUA

ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOAREN ARAUBIDE JURIDIKOA

I. KAPITULUA.  EGOITZA ELEKTRONIKOA

6. artikulua.    Identifikazioa eta eran­tzu­kizunak egoztea.

1.    2007ko ekainaren 22ko 11/07 Legeak, herritarrak zerbi­tzu publikoetan bitarteko elektronikoz sar­tzea arau­tze­koak, 10. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Gipuz­koako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoaren helbidea honako hau da: Htpps://www.GFAegoi­tza.net. Egoi­tza elektronikora sar daiteke, halaber, beste helbide honetatik: Htpp://www.gipuzkoa.net.

Hala balegokio, egoi­tza elektronikoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren titulari­tza­peko https edo baliokidea den beste sistema edo helbide seguru batera bidali ahal izango du.

2.    Ondorengo 3. atalean ezarritakoaren kaltetan gabe, Lehendakari­tzako eta Foru Administrazioko Departamentuari dagokio egoi­tza elektronikoa kudeatu eta administra­tzea.

3.    Departamentu bakoi­tza izango da egoi­tza elektronikoan jarri dituen bere eskumeneko informazio, tramite eta zerbi­tzuen osotasunaren eta egiazkotasunaren eta horiek egunera­tze­aren eran­tzule.

4.    Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoan jar daitezkeen beste administrazio publikoen egoi­tza elektronikoetarako edo egoi­tza elektroniko izaera ez duten helbide elektronikoetarako estekak eta loturak ez dira aurreko atalean aipa­tzen den eran­tzu­kizunaren baitan sar­tzen. Horrenbestez, neurriak hartuko dira herritarrek jakin ahal dezaten sartu diren informazio edo zerbi­tzu hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoari dagokion ala beste esteka edo lotura horietakoren bati.

5.    Egoi­tza elektronikoaren identifikazioa eta horrekiko komunikazio segurua teknologikoki berma­tzeko dispositibo seguruko ziurtagiriak edo horren baliokideak erabiliko dira, horien artean dagoelarik egoi­tzako ziurtagiria.

7. artikulua.    Zerbi­tzuak eta edukia.

1.    Egoi­tza elektronikoan honako zerbi­tzu hauek jarriko dira, besteak beste, herritarrek erabil ditza­ten:

a)    Foru Administrazioaren zerbi­tzu, prozedura eta tramiteei buruzko informazioa eta sarbide zein komunikazio bideei buruzkoa.

b)    Bitarteko elektronikoen bidez egin daitezkeen Foru Administrazioaren zerbi­tzu, prozedura eta tramiteetara sarbidea, baita horiei lotuta dauden inprimaki edo eredu normalizatuetara ere.

c)    Erregistro elektronikora sarbidea.

d)    Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoen sistemara sarbidea.

e)    Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren edizio elektronikora sarbidea.

f)    Iragarki taula elektronikora sarbidea.

g)    Kon­tsul­tak, kexak eta iradokizunak egiteko sistemara sarbidea.

h)    Epeak zenba­tzeko egun eta ordu ofizialaren adierazpena.

i)    Bere kasuan, espedientearen tramitazioa zertan den kon­tsulta­tzeko sarbidea.

j)    Foru Administrazioak erabil­tzen dituen zigilu elektronikoak egiazta­tzeko eta Foru Administrazioak egin eta egiaztapen kode segurua erabilita autentifikatutako dokumentuen benetakotasuna eta osotasuna egiazta­tzeko sistemetara sarbidea.      

2.    Horiez gain, egoi­tza elektronikoan jarriko dira era berean:

a)    Herritarrak identifika­tzeko eta autentifika­tzeko onar­tzen diren sistemen zerrenda eta horiei buruzko informazioa.

b)    Foru Administrazioak erabil­tzen dituen zigilu elektronikoen zerrenda eta horiei buruzko informazioa.

c)    Administrazio elektronikoari buruzko araudira sarbidea.

d)    Datu per­tso­nalen babesari buruzko informazioa.  

3.    Edonola ere, bitarteko elektronikoen bidez Foru Administrazioaren eta herritarren autentifika­tzea galda­tzen duten jarduketa, prozedura eta zerbi­tzu guztiak egoi­tza elektronikoaren barrena egingo dira.

4.    Egoi­tza elektronikoan zerbi­tzuak eta edukiak aurkezterakoan edota eskuragarri jar­tze­rakoan, emakumeak eta gizonak ikusarazten dituen hizkun­tza erabiliko da eta erabil­tzen diren irudiek ere bien presen­tzia orekatua bermatuko dute, berdintasunezkoa, aniztasunezkoa eta eredu estereotipaturik gabea, bizi­tza sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalaren esparru ezberdinetan emakumearen presen­tzia behar bezala isla­tzen dutenak.

8. artikulua.    Egoi­tza elektronikoan barrena egindako jarduketen ondorio juridikoak.

1.    Egoi­tza elektronikoaren barrena egindako jarduketek aurrez aurre egindakoen ondorio juridiko berdinak sortuko dituzte eta ez dute herritarren eskubideen inolako ­gutxiespen edo murrizketarik ekarriko, batez ere, beren datu per­tso­nalak babesteko eskubideari dagokionez.

2.    2007ko mar­txo­aren 27ko 5/07 Foru Arauak 5. artikuluan aipa­tzen duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren edizio elektronikoa egoi­tza elektronikoan argitaratuko da eta foru arau horrek 2. artikuluan Aldizkariari aitor­tzen dizkion ofizialtasun eta benetakotasun izaera edukiko du edizio elektronikoak. «Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala» zerbi­tzu publiko elektronikoa emateko baldin­tzak III. kapituluan arau­tzen dira.

3.    Legezko edo erregelamenduzko xedapen baten arabera iragarki taulan argitaratu beharreko egin­tza edo komunikazioen argitalpena ordeztu edo osatu ahal izango da egin­tza edo komunikazio horiek egoi­tza elektronikoan argitaratuz, iragarki taulako argitalpenari aitor­tzen zaizkion ofizialtasun, benetakotasun eta balio nahiz ondorio juridiko berdinekin. Egoi­tza elektronikoan egindako argitalpenak iragarki taulan egin beharrekoa ordeztuko badu, aukera hori espresuki aurreikusi behar du dagokion prozeduraren araudiak.

9. artikulua.    Egoi­tza elektronikoan publizitate ofizialaren prin­tzi­pioa bete­tzea.

1.    Zuzenbide ordenamenduak aurreikusi ondorioetarako argitalpen ofizialaren izaera izango dute egoi­tza elektronikoan argitaratutako hauek: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak eta iragarki taulan egindakoa ordeztu edo osa­tzen duenak, 8. artikuluaren 2 eta 3. atalek araututako baldin­tze­tan, hurrenez hurren. Halaber, argitalpen ofizialaren izaera edukiko dute egoi­tza elektronikoan argitaratutako informazio eta jarduketek, aplikagarria zaien araudiak Internet bidez egindako argitalpenari beste bide batez egindakoa ordezteko edo osa­tzeko ondorio juridikoak ematen edo aitor­tzen dizkionean.

2.    Edonola ere, egoi­tza elektronikoan bai baina Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetik edota iragarki taula elektronikotik kanpo, informazioa eta jarduketak argitara­tzeak, aipatu bi bitarteko horietakoren baten bidez argitaratu beharrekoak direnean, ez du ordeztuko bitarteko horien bidez egin beharreko publizitatea, eta azken publizitate hori gailenduko da kontraesanik balego.

II. KAPITULUA.  ERREGISTRO ELEKTRONIKOA

10. artikulua.    Erregistro elektronikoa sor­tzea.

1.    Foru Administrazioari zuzendutako edota berak bidali beharreko eskaera, ida­tzi eta komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez jaso nahiz igor­tzeko erregistro elektronikoa sor­tzen da eta elektronikoa ez den Erregistro Zentrala esleitua duen Foru Administrazioaren Modernizazioko Zuzendari­tza Nagusiari atxiki­tzen zaio.

2.    Erregistro elektronikoak erregistro zentralaren izaera edukiko du eta Foru Administrazioko erregistro orokorren erregistro lagun­tzailea izango da.

Erregistro elektronikoak egiten dituen idazpen guztien berri emango dio eskaera, ida­tzi edo komunikazioaren har­tzaile den organoaren erregistro orokorrari, eta horretarako, erregistro bi horiek informatikoki integratuta eta elkarrekin komunikatuta egongo dira.

3.    Ez dira erregistro elektroniko­tzat joko inola ere honako hauek:

a)    Aldundiko langileei edota unitate zein organoei esleitutako poston­tzi elektronikoak.

b)    Faxak jaso­tzeko gailuak, zuzenbide ordenamenduak espresuki onartutako kasuetan izan ezik.

11. artikulua.    Erregistro elektronikoan sar­tzea.

1.    Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikotik barrena sartu ahal izango da erregistro elektronikoan.

2.    Erregistro elektronikoan eskaerak, ida­tziak eta komunikazioak aurkeztu nahi dituenak Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako sinadura elektronikoko sistemetakoren bat erabili beharko du identifika­tzeko.

12. artikulua.    Erregistro elektronikoaren egitekoak.

1.    Erregistro elektronikoak egiteko hauek beteko ditu:          

a)    Foru Administrazioari zuzendutako eskaera, ida­tzi eta komunikazioak jaso­tzea.

b)    Foru Administrazioak egindako eskaera, ida­tzi eta komunikazioak bidal­tzea.

c)    Eskaera, ida­tzi eta komunikazioen sarrera eta irteerako idazpenak egitea eta idazpen horiek mantendu eta gorde­tzea.           

d)    16. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskaera, ida­tzi eta komunikazioen aurkezte agiriak egitea.    

e)    Eskaera, ida­tzi eta komunikazioak jaso izanaren eta bidali izanaren ziurtagiriak egitea.

2.    Erregistro elektronikoak ez ditu inola ere ez zigilatuko ezta konpul­tsa­tuko ere, eskaera, ida­tzi edo komunikazioarekin batera aurkeztutako jatorrizko agirien kopiak.

13. artikulua.    Eskaerak, ida­tziak eta komunikazioak aurkeztea.

1.    Borondatezkoa izango da eskaerak, ida­tziak eta komunikazioak erregistro elektronikoan aurkeztea, hain zuzen, beste aukera bat, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan ezarritako lekuez gain, foru dekretu honen 33. artikuluari jarraikiz, erregistro elektronikoa erabil­tzeko obligazioa ezarri den kasuetan salbu.         

Erregistro elektronikoa erabil­tzeko obligazioa ezarri den kasuetan erabil­tzen ez bada, akats hori konpon­tzeko eskatuko da eta ohartaraziko da hala egin ezean aurkezpen horrek ez duela baliorik edo eraginik izango.

2.    Erregistro elektronikoak onartuko ditu bai bitarteko elektronikoen bidez has daitezkeen zerbi­tzu, prozedura eta izapideei dagozkien inprimaki elektroniko normalizatuak erabilita aurkeztutako eskaera, ida­tzi eta komunikazioak, baita inprimaki orokor bat erabilita aurkeztutakoak ere gainerako kasuetan.       

3.    Dagozkien zerbi­tzu, prozedura eta izapideei lotutako inprimaki elektroniko normalizatuak eta horiek kudea­tzeko aplikazioetarako loturak beren tramitazio elektronikorako sarbide guneetan egongo dira eskuragarri.          

Era berean, aurkezpen inprimaki orokorra erregistro elektronikorako sarbide gunean jarriko da.

4.    57. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eskaera, ida­tzi eta komunikazioei eran­tsi­tako agiriek Foru Administrazioak onartutako formatuen araberakoak izan behar dute.        

14. artikulua.    Eskaerak, ida­tziak eta komunikazioak bazter­tzea.

Jarraian aipatu kasuetan aurkeztutako eskaerak, ida­tziak eta komunikazioak baztertu ahal izango ditu erregistro elektronikoak, eta interesdunari horren berri emango dio, bazter­tzeko arrazoia azalduta, eta hala balegokio, aka­tsa zuzen­tzeko eskatuko dio:

a)    Foru Administrazioaren eremutik at dauden organo edo erakundeei zuzendutakoak izatea.

b)    Sistemaren osotasunari edo segurtasunari eragin diezaiekeen kode mal­tzur edo gailuren bat eduki­tzea.

c)    Inprimaki normalizatu eta orokorretan bete beharreko eremu guztiak ez bete­tzea, edo inprimaki horiek trata­tzea galarazten duten hutsu­neak edo kongruen­tzia ezak eduki­tzea.      

d)    Inprimaki orokorra erabil­tzea, 13.3 artikuluan aipatu sarbide gunean zerbi­tzu, prozedura edo izapide horri lotutako inprimaki espezifikoa eskuragarri dagoenean.     

e)    Eskaera, ida­tzi edo komunikazioei eran­tsi­tako agiriak onartutako formatuen araberakoak ez izatea edo horiei ezarritako mugak ez errespeta­tzea.

15. artikulua.    Aurkeztearen ondorioak.

1.    Erregistro elektronikoan eskaera, ida­tzi eta komunikazioak aurkezteak eta elektronikoak ez diren erregistroetan aurkezteak ondorio berberak dituzte.

2.    Ezarritako epeak bete­tze­ari dagokionez, batez ere, ebazpena jakinarazteko gehieneko epeari dagokionez, erregistro elektronikoa 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 42.3.b) artikuluan aipa­tzen duen izapide­tzeko organo eskudunaren erregistroa izango da.      

3.    Erregistro elektronikoan prozedura bat hasteko eskaera aurkezten denean, prozedura hori bitarteko elektronikoen bidez bideratu eta amaituko da, bere osotasunean elektronikoki bideratu baldin badaiteke. Osorik elektronikoki bideratu ezin bada, bitarteko elektronikoez egingo dira bitarteko horiek erabilita egin daitezkeen izapide guztiak.          

4.    Edonola ere, interesdunak, eskaera egin osteko edozein unetan eskatu ahal izango du prozedura elektronikoak ez diren bitartekoak erabilita bidera­tzeko, eta onartuko zaio baldin eta organo eskudunari bitartekoen aldaketa horren berri espresuki ematen badio eta 33. artikuluan aurreikusi moduan prozedura edo izapide horri lotuta bitarteko elektronikoak erabil­tzeko obligazioa ezarri ez bada.          

5.    Interesdunak eskaera, ida­tzi edo komunikazio bera aurkezten badu bai erregistro elektronikoan baita elektronikoa ez den erregistro batean, bietatik lehenagoko sarrera zenbakia duena bideratuko da bakarrik.       

6.    Erregistro elektronikoan edozein eskaera, ida­tzi edo komunikazio aurkezteko inprimaki orokorra eskuragarri jar­tzeak edota erregistro elektronikotik barrena agiri ofizialak bidal­tzeak edo irteteak ez du esan nahi jarduketa horiei lotutako prozedurak zati batean edo osorik bitarteko elektronikoen bidez bideratu daitezkeenik.

16. artikulua.    Aurkezte agiria.

1.    Erregistro elektronikoak bitarteko elektroniko hortatik bertatik aurkezte agiri bat emango du automatikoki eduki honekin:

a)    Aurkeztutako eskaera, ida­tzi edo komunikazioaren kopia, edo horren ordez, inprimaki elektroniko normalizatuan edota inprimaki orokorrean jarritako datuen ­hitzez ­hitzeko kopia.

b)    Aurkezte eguna eta ordua eta erregistroko sarrera zenbakia.

c)    Hala balegokio, eran­tsi­tako agirien zerrenda eta izena.    

d)    3. atalean aipa­tzen den egiaztapen kode seguruari buruzko informazioa.

e)    Honako honi buruzko berariazko oharra: Alegia, aurkezte agiriak ez duela esan nahi aurkeztutakoa behin betiko onartu denik 14. artikuluan aipa­tzen diren bazter­tzeko kasuren bat gerta­tzen denean.

2.    Erabil­tzaileari ohartarazi behar zaio aurreko atalean aurreikusi aurkezte agiria ez egiteak edo igorpenaren gaineko akats edo ­hutsune mezuren bat azal­tzeak esan nahi duela ez dela ezer jaso erregistro elektronikoan, eta ondorioz, beste une batean edo beste bitarteko ­batzuen bidez aurkeztu behar duela aurkeztu nahi zuena.

3.    Aurkezte agiriaren benetakotasuna eta osotasuna berma­tze aldera, egiaztapen kode seguru bat esleituko dio sistemak, aurkezte agiri bakoi­tzari berea. Kode hori erabilita, interesdunak erregistro elektronikoan aurkeztutako agiriak kon­tsul­tatu eta ikusi ahal izango ditu ­gutxienez 6 hilabetetako epean.

Edonola ere, egiaztapen kode seguru horrek ez ditu berma­tzen interesdunak eskaera, ida­tzi edo komunikazioarekin batera aurkeztu ditza­keen agirien edukiaren benetakotasuna eta osotasuna.

4.    Interesdunak aurkezte agiria paperean inprimatu ahal izango du, baita informatikoki gorde ere.

17. artikulua.    Epeak zenba­tzea.

1.    Urteko egun guztietan eta eguneko hogeita lau orduetan aurkez litezke eskaerak, ida­tziak eta komunikazioak erregistro elektronikoan, eta horretarako, egoi­tza elektronikoko egun eta ordu ofizialaren arabera jokatuko du.           

2.    Erregistro elektronikoari aplikatu beharreko egun baliogabeen egutegia, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 48.7 artikuluan ezarritakoa bete­tze aldera, urtero Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ebazpenean Gipuzkoaren­tzat zehazten dena izango da. Erregistro elektronikora sar­tzeko egoi­tza elektronikoan egun baliogabeen zerrenda eguneratua egongo da beti.           

3.    Erregistro elektronikorako balioduna ez den egun batean aurkeztutako eskaera, ida­tzi eta komunikazioak hurrengo egun balioduneko lehenengo orduan aurkeztu direla ulertuko da. Ondorio horietarako, sarrera idazpenean benetan jaso ziren eguna eta ordua inskribatuko dira, baina hurrengo egun balioduneko zero orduak eta segundo bat izango da sarrera egun eta ordu moduan agertuko dena.

18. artikulua.    Zerbi­tzuaren erabilgarritasuna eta etenaldiak.

1.    Mantenimendu tekniko edo operatiboarekin lotutako arrazoiak tartean badira bakarrik, behar den bitartean eten ahal izango da eskaera, ida­tzi eta komunikazioen jaso­tzea. Informazio sistemek ahalbide­tzen duten neurrian, etenaldiaren berri eman beharko da egoi­tza elektronikoan, ahal besteko aurrerapenez.

2.    Erregistro elektronikoaren fun­tzionamendua ezustean eteten bada, ahal den guztietan, erabil­tzaileak mezu bat ikusiko du, horren berri ematen duena eta etenaldiaren ondorioak adierazten dituena, hala balegokio, espresuki jasoz mugaegunera­tzea berehala duten epeak luzatu egiten direla.           

3.    Hala ahalbide­tzen duten prozedura eta izapideetan, beharrezko sistemak ezarriko dira erregistro elektronikoaren zerbi­tzua eteteak ez dezan ekarri berarekin prozedura eta izapide horiek kudea­tzen dituzten aplikazioek eskaerak, ida­tziak edo komunikazioak ezin jaso­tzea.     

III. KAPITULUA.  ‑«Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala» ZERBITZU PUBLIKO ELEKTRONIKOA

19. artikulua.    Zerbi­tzuaren eran­tzule den organoa.

«Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala» zerbi­tzu publiko elektronikoaren eran­tzu­lea bere argitalpena zuzen­tzea esleitua duen Fun­tzio Publikoko Zuzendari­tza Nagusia da.           

20. artikulua.    Zerbi­tzua zein baldin­tze­tan ematen den.

1.    Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren argitalpen elektronikoaren kon­tsulta edo bertan sar­tzea uniber­tsala, doakoa eta etengabea izango da, izaera teknikoko bidezko arrazoi baten ondorioz zerbi­tzua eteten denean salbu. Zerbi­tzuan sar­tzeak dakar bila­tzeko eta aldizkariaren edukia ikusteko aukera, baita aurkitutakoa gorde eta inprima­tze­koa ere, aldizkari osoa dela edo hori osa­tzen duten xedapen, egin­tza edo iragarki bakoi­tza dela.

2.    Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren argitalpen elektronikoak aldizkariaren goialdean ager­tzen den egunean egon behar du eskuragarri egoi­tza elektronikoan, izaera teknikoko bidezko arrazoi baten ondorioz ezinezkoa denean salbu.

3.    Argitalpen elektronikoaren kon­tsulta toki berean baina aparte jarritako datu base batez osa­tzen da, doakoa dena, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako xedapenak, egin­tzak eta iragarkiak bilatu, aurkitu eta inprima­tzeko aukera ematen duena.

4.    Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren argitalpen elektronikoak sinadura elektroniko aurreratua erabil­tzen du bere edukiaren benetakotasuna, osotasuna eta aldaezintasuna berma­tzeko. Herritarrek galdapen horiek bete­tzen direla egiaztatu ahal izango dute aplikazio estandarrak edo, hala badagokio, aldizkaria argitara­tzen den egoi­tza elektronikoak eskura jarritako tresna informatikoak erabilita.

5.    Edonola ere, argitara daitezen elektronikoki bidalitako jatorrizko agirien benetakotasuna, osotasuna eta aldaezintasuna berma­tzeko sinadura elektroniko aitortua erabiliz sinatuko dituzte ahalmena edo baimena dutenek agiri elektroniko horiek.   

IV. KAPITULUA.  ‑BITARTEKO ELEKTRONIKOAK ERABILTZEAN NORTASUNA EGIAZTATZEA ETA AUTENTIFIKATZEA

21. artikulua.    Harreman elektronikoetan herritarren nortasuna egiazta­tzea.

1.    Foru Administrazioarekin dituzten harremanetan identifika­tzeko, jarduketa edo prozedura zehatz horretan nortasuna egiazta­tzea beharrezkoa denean, sinadura elektroniko aitortua, pasahi­tza edota sinadura elektronikoko bestelako sistemak erabili ahal izango dituzte per­tsona fisikoek eta juridikoek nahiz nortasun juridikorik gabeko entitateek, 2006ko irailaren 12ko 40/06 Foru Dekretuak, foru administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketetan nortasuna eta ordezkari­tza egiaztatezea arau­tze­koak (2008ko ekainaren 24ko 61/08 Foru Dekretuak aldatutakoak) aurreikusi baldin­tze­tan. Edonola ere, per­tsona fisikoek nortasun agiri nazionalari eran­tsi­tako sinadura elektronikoko sistemak erabili ahal izango dituzte.

2.    Sinadura elektronikoko sistemak erabili arren, aplikatu beharreko legeriak hala galda­tzen badu, agiri edo komunikazio elektronikoan identifika­tzeko beharrezkoak diren datuak jarri beharko ditu herritarrak. Halaber jarritako datu per­tso­nalak erabili ahal izango ditu Foru Administrazioak sinadura egiazta­tze aldera.

3.    Era berean, harreman elektroniko batean herritarrak eman dituen datu per­tso­nalak eta harremanetarako datuak herritarren datuen errolda bakarra sortu, osatu eta egunera­tzeko erabili ahal izango ditu Foru Administrazioak, baina xede jakin honetarako bakarrik: Inprimakiak bete­tze­rakoan eta, oro har, zerbi­tzu per­tso­nalizatuak eskain­tze­rakoan administrazioaren proaktibitatea bul­tza­tzeko. Edonola ere, aldez aurretik datuen jabearen berariazko baimena eskuratu behar du eta errolda horrek datu per­tso­nalak babesteko araudiak ezarritako gainerako berme eta baldin­tzak bete behar ditu.    

22. artikulua.    Harreman elektronikoetan herritarren jarduketak autentifika­tzeko erak.

1.    Herritarren jarduketen benetakotasuna eta osotasuna berma­tzeko, 21.1 artikuluan aipatu sinadura elektronikoko sistemak erabili ahalko dira oro har.       

2.    Edonola ere, 21.1 artikulu horrek aipatu pasahi­tza edota sinadura elektronikoko bestelako sistemak herritarren jarduketa autentifika­tzeko erabil­tzea ahalbide­tze aldera, Foru Administrazioak beharrezko neurriak hartu beharko ditu jarduketa horren osotasuna eta uko ezintasuna berma­tze­arren.     

23. artikulua.    Ordezka­tzeko moduak.

1.    Interesdunen izenean jarduketa elektronikoak egin ahal izateko, beharrezkoa da, dagokionaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Legezko Ordezkarien Erroldan (2006ko irailaren 12ko 40/06 Foru Dekretuan eta 2006ko irailaren 15eko 822/06 Foru Aginduan araututakoan) edo 2006ko irailaren 12ko 40/06 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz departamentuetan sortutako edo sor­tzen diren Borondatezko Ordezkarien Erroldetan izena ematea.

2.    Ordezkari­tza ez badago egiaztatuta edo ezin bada ondorioztatu, dagokion moduan egiazta­tzea eskatuko da. 

3.    Oro har, emandako ordezkari­tzak ez du balioko ordezkatuari zuzendutako Foru Administrazioaren komunikazio eta jakinarazpenak jaso­tzeko, nahiz eta interesdunaren izenean egindako jarduketaren ondorioa izan. Hori guztia, 39.4 artikuluan aurreikusitakoaren kaltetan gabe.

24. artikulua.    Foru Administrazioko langileek herritarren nortasuna egiazta­tzea eta horien jarduketa autentifika­tzea.    

1.    Bitarteko elektronikoak erabiliz edozein eragiketa egin ahal izateko herritarren nortasuna egiazta­tzea edo horien jarduketa autentifika­tzea eska­tzen bada eta ez badute 21 eta 22. artikuluek horreterako aurreikusten dituzten tresnarik, identifikazio edo autentifikazio hori Foru Administrazioaren langileek egin ahal izango dute, horrela jardun ahal izateko gaituak izan direnek, beren sinadura elektronikoko sistema erabiliz. Hori egin nahi duen herritarrak bere burua identifikatu beharko du eta baimena espresuki eman. Baimena ida­tziz jasoko da, argi gera­tzeko desadostasunik edo auzirik balego.

2.    Harreman elektronikoetan herritarren nortasuna egiazta­tzeko eta horien jarduna autentifika­tzeko langileak gai­tzea departamentu bakoi­tzari dagokio. Gaitu beharreko langileak herritarren­tzako informazio, lagun­tza eta arreta fun­tzioak bete­tzen dituztenak izango dira.

25. artikulua.    Sinadura elektronikoa erabil­tzeko baldin­tza gehigarriak.

1.    Administrazio prozeduren baitan bitarteko elektronikoz egindako jarduketetan, denbora zigilua edo marka, jarduketaren izaeraren arabera bata ala bestea, eta izenpe­tzeko erabilitako sinadura elektronikoaren indarraldiaren egiaztapena jaso behar dira.

2.    Hala ere, 1. atalean ezarritakoa gorabehera, prozeduraren arau erregula­tzaileak bestelako betekizun gehigarriak ezarri ahal izango ditu, betiere prozeduraren bermeak zain­tzeko beharrezko­tzat ­jotzen direlako.

3.    Harreman elektronikoetan erabilitako sinadura elektroniko aitortuak (nortasun agiri nazional elektronikoa barne) indarrean daudela egiazta­tzeko, dagozkien ziurtagirien egoera begiratuko da Online Certificate Status Protocol (OCSP) protokoloaren bidez edo 31. artikuluan ezarritakoaren arabera onartutako beste protokolo bat baliatuz.

4.    Erabilitako pasahi­tza indarrean dagoela egiazta­tzeko, indarrean dauden pasahi­tzen datu basean bagiratuko da.        

5.    Denbora-zigilua onartutako protokoloen bitartez egingo da, 31. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

26. artikulua.    Harreman elektronikoetan Foru Adminis­trazioaren nortasuna egiazta­tzea eta bere eskumenen erabilera autentifika­tzea.

Foru Administrazioak identifika­tzeko eta autentifika­tzeko honako sistema hauek erabiliko ditu:

a)    6.5 artikuluan aipatu dispositibo seguruko ziurtagiriak edo horren baliokideak, horien artean, egoi­tzako ziurtagiria, egoi­tza elektronikorako.

b)    Zigilu elektronikoa eta egiaztapen kode segurua, administrazio jarduera automatizaturako.

c)    Foru Administrazioaren langileen­tzat honako hauek: Nortasun agiri nazionalari eran­tsi­tako sinadura elektronikoko sistemak, xede jakin honetarako onartutako administrazio publikoetako langileen ziurtagirian oinarritutako sinadura elektronikoa edo sinadura elektronikoko beste sistema ­batzuk, sina­tzailea Foru Administrazioko langile gisa identifika­tzea ahalbide­tzen dutenak eta egindako jarduketen osotasuna eta ukaezintasuna berma­tzen dutenak.

d)    Komunikazio ingurune ­itxietako datu trukaketa elektronikoa, aldeen artean adosturiko berariazko baldin­tze­tan.        

e)    Administrazio organoaren ziurtagiri elektronikoa.

27. artikulua.    Administrazioaren jarduera automatizaturako sinadura elektronikoko sistemak.

1.    Jarduera administratibo automatizatuan identifika­tzeko eta bere eskumenen erabilera autentifika­tzeko, 2007ko ekainaren 22ko 11/07 Legeak, herritarrak zerbi­tzu publikoetan bitarteko elektronikoz sar­tzea arau­tze­koak, 18. artikuluan aipa­tzen dituen administrazio publikoen zigilu elektronikoa edo egiaztapen kode segurua erabili ahal izango ditu Foru Adminis­trazioak.

2.    Aipatu sinadura elektronikoko sistemak egoera hauetan erabili ahal izango dira besteak beste, non hala balegokio errekur­tsoak aurkezteko ondorioetarako organo arduraduna zein den zehaztu beharko den:

a)    Aldez aurreko erabaki, egitate edo egin­tza baten transkripzio edo kontaketa osoaren edo par­tzialaren bidez, erabaki, egitate edo egin­tza horiek komunika­tzeko edo adierazteko egindako jardueretan, hala nola, ziurtagiri administratiboak eta ohar soilak.

b)    Dagokion arau aplikagarrian aurreikusitako betekizunak egiazta­tzeko eta, ondoren, hala badagokio, arau horretan aurrez zehaztutako ondorio juridikoa adierazteko jardueretan.     

c)    Erregistro elektronikoak egiten dituen aurkezte agirietan edo agiri elektronikoen kopia kautotuetan.

d)    Jakinarazpen elektronikoetan.

3.    Egiaztapen kode seguruak jarduketa edo agiria organo egilearekin eta, hala badagokio, per­tsona sina­tzailearekin lotu behar ditu, eta gainera, honako hauek bermatu behar ditu:

a)    Agiri edo jarduketa bakoi­tza­ren­tzat sortutako kodea bakarra dela.

b)    Egoi­tza elektronikoan sartuta agiri edo jarduketa horren osotasuna egiaztatu daitekeela, eskuragarri egoteko jarritako epean.

c)    Eskuragarri dagoen epe hori igarota, agiri edo jarduketa horren autentifikazioaren eta osotasunaren konstan­tzia geldi­tzen dela, bere artxi­boari begira.

4.    Egiaztapen kode seguruen erabilerari lotuta honako hauek zehaztu behar dira: Zein jarduera administratibo automatizatuei aplikatuko zaien, noiz arte egongo diren jarduera horiek eskuragarri egoi­tza elektronikoan eta zein den errekur­tsoak jar­tze­ari begira organo arduraduna.

5.    Administrazioaren jarduera automatizatuan erabilitako sinadura elektronikoko sistemen zerrenda eta horiek erabili ahal diren egoerena, eta hala badagokio, ziurtagiri elektronikoen ezaugarriak eta emaileak egoi­tza elektronikoan jakinaraziko dira.

28. artikulua.    Komunikazio ingurune ­itxietan izandako jarduketen benetakotasuna eta osotasuna.

1.    Foru Administrazioaren barruan komunikazio ingurune ­itxietan datuak elektronikoki truka­tze aldera, ingurune ­itxiaren segurtasuna eta trukatutako datuen babesa berma­tzeko beharrezko baldin­tzak eta bermeak ezarri beharko dira aldez aurretik. Horrenbestez, honako hauek aurreikusi behar dira ­gutxienez: Baimendutako igorleen eta har­tzaileen zerrenda, trukatu beharreko datuen izaera eta ingurune ­itxi horietan egindako jarduketen benetakotasuna eta osotasuna berma­tzeko erabiliko diren bitartekoak.      

2.    Komunikazio ingurune ­itxietan Foru Administrazioak beste administrazio publiko ­batzuekin parte har­tzen duenean, aurreko atalean aipatu baldin­tza eta bermeak parte har­tzaileen arteko hitzar­men bidez ezarriko dira, 47. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

29. artikulua.    Foru Administrazioko administrazio organoen eta langileen ziurtagiri elektronikoen edukia.    

1.    Administrazio organoaren ziurtagiriak administrazio organoa eta horren titularra identifikatuko ditu.

2.    Foru Administrazioaren zerbi­tzuko langileen ziurtagiriak per­tsona fisikoa identifikatuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiari atxi­kitako langilea dela espresuki jasota eta, hala badagokio, bete­tzen duen lanpostua ere zehaztuko du.     

30. artikulua.    Foru Administrazioko administrazio organoen eta langileen ziurtagiri elektronikoak emateko, erabil­tzeko eta baliogabe­tzeko araubidea.

1.    Foru Administrazioak egingo ditu bere langileei eta administrazio organoei ziurtagiri elektronikoak emateko beharrezkoak diren aldez aurretiazko identifika­tze eta baldin­tzak bete­tzen direnaren egiazta­tze lanak. Langileak kudea­tzeko ardura duen organoak beteko du eginkizun hori, betiere egitura eta fun­tzionamendu arauetan bestelakorik ezar­tzen ez bada.      

Halaber, Foru Administrazioari dagokio administrazio organoei eta bere langileei emandako ziurtagiriak eten edo baliogabe­tzea, indarrean dagoen legedian aurreikusitako arrazoiren bat gerta­tzen bada ziurtagiriak etetea edo baliogabe­tzea eragin dezakeena.

2.    Ziurtagiri elektronikoetan identifikatutako per­tso­nek honako betebehar hauek izango dituzte:

a)    Ziurtagiri elektronikoari lotutako sinadura sor­tzeko datuak zain­tzea.

b)    Ziurtagiri elektronikoak erabil­tzean, horietan azal­tzen diren mugak errespeta­tzea, eta.

c)    Ziurtagiri elektronikoa etetea edo baliogabe­tzea eska­tzea, bete­tzen zen lanpostua edo kargua uzteagatik, zerbi­tzu aktiboan ez jarrai­tze­agatik, edo indarrean dagoen legedian ziurtagiriak eteteko edo baliogabe­tzeko aurreikusitako arrazoiren bat gerta­tze­agatik.

31. artikulua.    Ziurtagiri elektronikoak onar­tzeko araubidea.

1.    Foru Administrazioak onartu egingo ditu, Diputatuen Kon­tseiluaren erabaki bidez, ziurtapen zerbi­tzuen emaileen ziurtagiri elektroniko aitortuak, baldin eta ziurtapen zerbi­tzuen emaileak horretarako beharrezkoa den informazioa eta teknologia helarazi badizkio, ikuspegi teknologikotik bideragarria bada eta kosturik eragiten ez badio. 

2.    Elkarganako aitorpenaren eta elkarrekikotasunaren prin­tzi­pioei jarraituz, ziurtagiri elektroniko aitortuetan oinarritutakoak ez diren baina beste administrazio publikoetan erabili edo onartu diren sinadura elektronikoko sistemak onartu ahal izango dira.

3.    Foru Administrazioak oro har onartutako ziurtagiri elektronikoen zerrenda egoi­tza elektronikoan argitaratuko da. Zerrenda horretan informazioa emango da erabilitako identifikazio elementuei buruz eta, hala badagokio, onartutako ziurtagiri elektronikoen ezaugarriei buruz, bai eta ziurtagiri emaileei eta ziurtagiri horien bidez egin daitekeen sinadura elektronikoaren berezitasunei buruz ere.

V. KAPITULUA.  ‑KOMUNIKAZIO ETA JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOAK

32. artikulua.    Komunikazio elektronikoak, oro har.

Herritarrek beraiek aukeratu ahal izango dute betiere Foru Administrazioarekin dituzten harremanetan bitarteko elektronikoak erabil­tzea edo ez erabil­tzea, Lege mailako arau batek elektronikoa ez den bitarteko bat erabil­tzea ezar­tzen duenean edo arau horretatik halakorik ondoriozta­tzen denean izan ezik.

33. artikulua.    Harremanak bide elektronikoz izateko obligazioa ezar­tzea.

3.c)    artikuluko azken paragrafoan ezarritako kasu eta baldin­tze­tan, Foru Administrazioak erabaki dezake berekin izan beharreko harremanak bide elektronikoz izateko obligazioa ezar­tzea. Obligazio hori ezar­tzen duen foru agindua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta egoi­tza elektronikoan argitaratuko da, eta honako hauek arautu behar ditu ­gutxienez:

a)    Zein komunikazioei aplika­tzen zaien, berariaz adierazita obligazio horrek honako hauek ere barne har­tzen dituen ala ez: Administrazioaren jakinarazpenak bitarteko elektronikoez egitea edota erregistro elektronikoa erabil­tzea.

b)    Ze bide elektroniko erabili behar den.

c)    Zein sinadura elektronikoko sistema erabil daitezkeen.     

d)    Eta zein per­tsona, talde edo entitate dauden behartuta.

34. artikulua.    Hasieran aukeratutako komunika­tzeko bitartekoa alda­tzea.

1.    Borondatezkoa denean, herritarrak hasieran egin duen aukera, komunika­tzeko bitartekoarena, ez da loteslea herritarraren­tzat eta edozein unetan erabaki dezake beste bitarteko bat erabil­tzea. Edonola ere, organo eskudunari bitarteko aldaketa horren berri eman behar dio espresuki, eta halakorik egin arte, berariaz adierazitako azken bitartekoa erabiliz egindako komunikazioa baliozkoa izango da.

2.    Foru Administrazioak bitarteko elektronikoak erabiliko ditu herritarrekin komunika­tzeko, betiere hala eskatu edo one­tsi badute berariaz. Eskaera eta onespen hori bitarteko elektronikoen bidez egin edo jaso daitezke.     

3.    Aurreko ataletan aurreikusitako ondorioetarako, egoi­tza elektronikoan argitaratuko dira herritarrek kasu bakoi­tzean erabili ditza­keen bitarteko elektronikoak eta eskubide hori gauza­tzeko eredu normalizatu eta espezifiko bat jarriko da eskuragarri. Gainera, edozein prozedura administratibo hasteko eskaeretan eta prozedura administratibo horri lotutako edozein izapidetan aukera eman behar zaio interesdunari hauta­tzeko eskubidea balia­tzeko.

35. artikulua.    Komunikazio elektronikoen baliozkotasuna.

Komunikazio elektronikoak baliozkoak izan daitezen, batetik jasota gelditu behar da komunikazio hori bidali eta hartu dela, noiz bidali eta hartu den eta zein den komunikazioaren eduki osoa; eta bestetik, modu fidagarrian identifikatu behar dira bai bidal­tzailea eta bai har­tzailea.

36. artikulua.    Foru Administrazioaren komunikazioak.

Foru Administrazioak bitarteko elektronikoak lehene­tsiko ditu barne komunikazioetan baita ­Batzar Nagusiekin eta beste administrazio publikoekin komunika­tzeko ere. Komunikazio horien baldin­tzak parte har­tzaileen artean erabakiko dituzte.      

37. artikulua.  Bitarteko elektronikoak erabiliz jakinarazpenak egiteko baldin­tza orokorrak.

1.    Jakinarazpenak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dira interesdunak bide hori lehentasunezko­tzat adierazi edo berariaz haren erabilera baimendu duenean edo, 33. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, hala egiteko obligazioa ezarri denean.

Lehentasun edo baimen hori bitarteko elektronikoen bidez adierazi edo eskatu eta lortu ahal dira.

2.    Interesdunak jakinarazpen elektronikoak egiteko zein bide aukera­tzen duen adierazi behar du eta bide horrek baliozkoa izan behar du foru dekretu honen arabera. Era berean, jakinarazpena bitarteko elektronikoak erabiliz egiteko emandako baimena edo adierazitako lehentasuna baliogabetu ahal izango du; horretarako, organo eskudunari horren berri eman eta jakinarazpenak jaso­tzeko beste leku bat adierazi beharko du.

3.    Ondorengo kasu honetan interesdunak jakinarazpena elektronikoki egitea one­tsi duela ulertuko da: Prozedura jakin baten baitan, horretarako onartutako moduren bat erabilita jakinarazpen elektronikoa egin denean eta interesdunak bere jokabideaz eraku­tsi duenean ezagu­tzen dituela jakinarazi den egin­tza edo ebazpenaren edukia eta izan dezakeen eragina.

38. artikulua.  Nola jakinarazi.

1.    Jakinarazpena egindako­tzat joko da, interesduna, bere sinadura elektronikoa erabilita, jakinarazitako egin­tza­ren edukian sar­tzen denean.

2.    Hala ere, jakinarazitako egin­tza 39. artikuluan adierazten den moduan interesdunaren esku jar­tzen denetik hamar egun natural igaro badira interesduna bere edukian sartu gabe, jakinarazpena ez duela hartu nahi ulertuko da. Horrenbestez, izapidea egindako­tzat joko da, eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo har­tzaileak hala adierazita, edukian sar­tzea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiazta­tzen bada.

39. artikulua.    Jakinarazpen elektronikoetarako plataforma.

1.    Foru Administrazioak egoi­tza elektronikoan barrena jakinarazpen elektronikoetarako plataformaren bidez egingo ditu bere jakinarazpenak.

Edonola ere, jakinarazpenak egiteko beste bitarteko ­batzuk ere gaitu ahal izango ditu, hala nola, automatikoki eta har­tzailearen borondatetik at sor­tzen den jaso izanaren adierazpendun posta elektronikoko sistemak, edota beste ­batzuk, betiere har­tzaileak jakinarazpena jaso duenaren konstan­tzia uzten bada.

2.    Jakinarazpen elektronikoetarako plataformak honako ezaugarri hauek izango ditu:

a)    Interesduna, sinadura elektronikoaren bidez identifikatu ostean, jakinarazpenean sartu ahal izango da egoi­tza elektronikoan barrena. Dena den, egoi­tza elektronikotik Foru Administrazioak egindako jakinarazpen elektronikoetan bakarrik sartu ahal izango da.

b)    Jarduera administratibo automatizatuaren­tzat 27. artikuluan aurreikusten denari jarraikiz, administrazioaren sinadura elektronikoaren bidez bermatuko dira jakinarazpen horren benetakotasuna eta osotasuna.

c)    Jakinarazitako egin­tza interesdunaren esku zein egunetan eta zer ordutan jarri den egiaztatuko da. 

d)    Halaber, interesduna jakinarazitako egin­tza­ren edukian zein egunetan eta zer ordutan sartu den egiaztatuko da.

e)    Foru dekretu honetan ezarritakoaren arabera jakinarazpena egitea galarazten duen zerbi­tzuko edozein etenaldi jasota geratuko da.

f)    Zerbi­tzua etenaldirik gabe erabilgarri egongo da eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.

3.    Aurreko ataleko c) eta d) idatz-zatietan aurreikusitakoaren ondorioetarako, jakinarazpen elektronikoetarako plataforma egoi­tza elektronikoko ordu ofizialarekin sinkronizatuta egongo da; alde horretatik, beharrezko neurriak hartuko dira zerbi­tzuaren osotasuna ziurta­tzeko eta manipulazioak saihesteko.

4.    Interesdunari edo bere ordezkariari posta elektronikoz edo beste edozein bide erabiliz ohartarazi ahal izango zaio helbide elektronikoan jakinarazpenak dituela. Nolanahi ere, hori egitea hautazkoa izango da eta informa­tzea beste helbururik ez du izango; gainera, ohartarazpena egiten ez bada ere, jakinarazpena behar bezala egin dela kon­tsi­deratu daiteke.

VI. KAPITULUA.  ‑ZIURTAGIRI ADMINISTRATIBO ELEKTRONIKOAK ETA DATUEN IGORPENA

40. artikulua.    Paperean egindako ziurtagiri administratiboak ordeztea.

Paperean egindako ziurtagiri administratiboen ordez ziurtagiri administratibo elektronikoak egin ahal izango dira edo dagozkion datuak igorri, kapitulu honetan aurreikusitako baldin­tze­tan.

41. artikulua.    Ziurtagiri administratiboak bitarteko elektronikoak erabiliz eska­tzea.

Ziurtagiri administratiboak egiteko eskatu ahal izango da egoi­tza elektronikoan.

21. artikuluan aurreikusitako edozein sinadura elektronikoko sistemaren bidez identifikatu ezean, ziurtagiri administratiboa zeini buruz eskatu den, per­tsona edo entitate horri bidaliko zaio paperean bere helbidera.

42. artikulua.    Ziurtagiri administratibo elektronikoak egitea.

1.    Ziurtagiri administratibo elektronikoak ziurta­tzen diren datuak eta ziurtagiri hori egiteko eskumena duen aginte, organo edo fun­tzionarioaren sinadura elektronikoa jasoko ditu. Ziurtagiri administratibo elektronikoak egiteko eskumena duenak sinadura elektroniko aitortua erabili beharko du, oro har, administrazio jarduera automatizatuari buruz 27. artikuluan ezarritakoaren kaltetan gabe.

2.    Ziurtagiri administratibo elektronikoek paperean egindakoen ondorio berdinak izango dituzte eta paperean inprimatu ahal izango dira.

43. artikulua.    Ziurtagiri administratibo elektronikoak eska­tzaileen esku jar­tzea.

1.    Ziurtagiri administratibo elektronikoak egoi­tza elektronikoan jarriko dira eska­tzaileen esku. 

2.    Ziurtagiri administratibo elektronikoen edukia ikusteko, interesdunak identifikatu beharko dira 21. artikuluan aurreikusitako edozein sinadura elektronikoko sistema erabiliz.     

3.    Ziurtagiri administratibo elektronikoak interesdunen esku egongo dira egoi­tza elektronikoan indarrean dauden bitartean edo, bestela, sei hilabeteko epean.          

44. artikulua.    Ziurtagiri administratiboak prestatu eta egiteko administrazio jarduera automatizatua.

1.    27. artikuluari jarraikiz, prestatu eta egindako ziurtagiri administratiboa administrazio jarduera automatizatu baten emai­tza bada, ziurtagiri horren benetakotasuna eta osotasuna egiazta­tzeko organo emailearen fitxa­tegietan bitarteko elektronikoen bidez sar­tzea ahalbide­tzen duen elektronikoki sortutako egiaztapen edo balioztapen kode seguru bat erabil­tzea nahikoa izango da sinadura elektronikoko sistema gisa.

2.    Edonola ere, aurreko atalean aurreikusi ondorioetarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finan­tza Departa­mentuak egin eta ematen duen «datuak egiazta­tzeko agiria» administrazio jarduera automatizatu­tzat ­jotzen da. Datuak egiazta­tzeko agiriak frogatuta uzten du bertan ematen den zerga informazioa bat datorrela Ogasun eta Finan­tza Departa­mentuaren datu baseetan egun horretan dagoenarekin, eta informazio hori osoa eta benetakoa dela berma­tzeko «balioztapen kodea» erabil­tzen du.

45. artikulua.    Bitarteko elektronikoen bidez datuak transmiti­tzeko baldin­tzak eta igorpen horren ondorioak.

1.    Foru Administrazioaren barruan nahiz horren eta beste administrazio publiko baten edo ­batzuen artean, ziurtagiri administratiboak eskatu ordez, administrazio prozedura batean edo administrazio jarduketa batean eskumenak balia­tzeko beharrezkoak diren datuak bitarteko elektronikoen bidez transmititu ahal izango dira ondorio guztietarako eta balio eta eraginkortasun osoz, betiere igorpen hori kapitulu honetan ezarritako baldin­tze­tan eta ukanbehar eta bermeekin gauza­tzen bada.

2.    Espedientea izapide­tzen duen organoak datuen titularraren baimena eskuratu behar du, organo emaileari datuok eskatu aurretik. Datuen titularrak baimen­tzen ez badu eta datuak babesteko legeriaren arabera titularraren baimena beharrezkoa bada, ezin izango du datuak transmiti­tzeko eskatu. Baimen hori bitarteko elektronikoak erabiliz eman, eskuratu eta baliogabetu ahal izango da.        

Datuen titularraren baimena behar den kasuetan, titularrak baimenik ematen ez badu, dagokion ziurtagiri administratiboa eskatu eta aurkeztu beharko du.

3.    Datuak transmiti­tzeko eskaerak alderdi hauek jaso behar ditu:

a)    Transmititu beharreko datuak eta horien titularrak.

b)    Igorpenaren helburua.

c)    Har­tzailearen eskumena, datua eska­tzea justifika­tzen duena.

d)    Igorpenaren aldizkakotasuna, hala badagokio.

e)    Igorpena gauza­tzeko era.

f)    Datuen titularrek horiek transmiti­tzeko aldez aurretik baimena eman dutela jasota uztea, beharrezkoa denean.

4.    Informazioaren igorpenaren ondorioak igorpena egiteko ezarri ziren helburuetara mugatuko dira eta, bere kasuan, ordezten den ziurtagiriaren parekoak izango dira. Ondorioz, igorpenak ez du sortuko ez eskubiderik, ez eskubide-itxa­ropenik, emandako informazioak eragindakoen alde edo interesdunen alde; halaber, igorpenak ez du etengo informazioaren helburu ziren prozeduren ondorioz sortutako eskubide edo betebeharren preskripzioa.

46. artikulua.    Datuak transmiti­tzeko baldin­tzak eta bermeak.

1.    Datuen igorpena benetakotasuna, osotasuna, kon­tser­bazioa eta konfiden­tzialtasuna bermatuz egingo da, foru dekretu honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.    Eskaera jaso eta aurreko artikuluan ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituela egiaztatu ondoren, eskatutako datuak eman behar dituen foru organoak hamar eguneko epean transmitituko ditu oro har. Eskaeraren bat onartu gabe gera­tzen bada, espedientea izapidetu duen organoari jakinarazi beharko zaio zergatik ukatu den informazioa, interesdunari aka­tsa zuzen­tzeko eskatu diezaion, hala badagokio.

3.    Datuak ematen dituen foru organoak transmititutako datuen frogagiria gordeko du, honako hauek jasota: Igorpenaren helburua, igorpena egin den denbora, igorpenaren identifikazio-zenbakia eta datuak eskatu eta eman dituzten organoen identifikazioa.

4.    Nolanahi ere, espedientean jaso egingo da transmititutako datuen eskaera egin dela eta datuak hartu direla. Halaber, beharrezko bitartekoak jarriko dira fiskalizazioa eta kontrola egiten duten organoek datu horietan sartu eta beren jatorria eta benetakotasuna egiazta­tzeko aukera izan dezaten.

47. artikulua.    Foru Administrazioaren eta beste administrazio publikoen artean datuak transmiti­tzea.

1.    Foru Administrazioaren eta beste administrazio publikoen arteko datuen eskualdaketari kapitulu honetan, administrazio elektronikoaren eremuan elkarreragingarritasuna arau­tzen duen araudian, igorpen hori aurreikusten duen arauan eta, hala badagokio, sinatutako lankide­tza hitzar­menean ezarritakoa aplikatuko zaio.

2.    Bitarteko elektronikoak erabiliz egiten diren datu igorpenak bidera­tzeko ohiko tresna lankide­tza hitzar­mena izango da, batez ere datu igorpen hori aldizka edota jarraian egin behar bada, eta datu horiek interesdun ugariri buruzkoak badira edota datu horiek askori eragiten badiete.        

Lankide­tza hitzar­menak 45.3 artikuluan adierazitako alderdiak jaso behar ditu eta beste hauek ere bai: Informazioa ematen duen administrazio publikoan informazioa emateko baimendutako per­tso­nen kudeaketaz ardura­tzen den organoa eta informazioa jaso­tzen duen administrazio publikoan, informazioa jaso­tzeko baimendutako per­tso­nen kudeaketaz ardura­tzen dena; hitzar­menaren iraupena eta, hala badagokio, berri­tzeko edo luza­tzeko baldin­tzak.

Administrazio publiko batekin hitzar­mena sina­tzen denean, haren menpeko administrazio organoek bakarrik erabili ahal izango dituzte jasotako datu guztiak. Hala ere, berariaz aurreikusita badago, datuen azken jaso­tzailea administrazio publiko horren menpeko organismo nahiz erakunde bat izan ahalko da, datuak zertarako ematen diren fun­tzio horiek egin edo prozedura horiek bideratu behar dituena bada.

3. artikulu honetan arautu datuen igorpena egiteko, datu horiek eska­tzen eta jaso­tzen dituzten administrazio publikoek erabilitako sistemen arteko bateragarritasun teknikoa bermatu behar da, eta igorpenaren benetakotasuna, osotasuna, ez uka­tzea, segurtasuna eta konfiden­tzialtasuna berma­tzeko dagozkion neurriak hartu behar dira.

48. artikulua.    Datuen igorpena arau­tzen duten prin­tzi­pioak.

Bitarteko elektronikoak erabiliz egindako datuen igorpenak prin­tzi­pio hauek bete behar ditu:

a)    Administrazio publikoen esku dauden datu eta agiriak ez aurkezteko herritarren eskubidea benetan gauza­tzeko balio izatea. Hori horrela, har­tzaileak ez die interesdunei eskatuko igorpenaren xede den informazioari buruz emaileak egindako ziurtagiri edo agiriak aurkez ditza­ten.      

b)    Emandako datuak har­tzailearen fun­tzio eta eskumenak bete­tzeko egokiak izatea.

c)    Datuak ematea arrazoi­tzen duten helburuetarako garran­tzi­tsuak eta baliagarria izatea.

d)    Propor­tzionaltasuna egotea, zein datu ematen diren eta horiek zertarako eskatu diren.

e)    Datuak transmititu eta horietan sar­tzeko bideak seguruak izatea.

f)    Eraginkortasuna lortu eta kostuak murriztea.

g)    Informazioa jaso­tzea justifika­tzen duten helburuei zorrotz ­lotzea datuak, informazio hori inoiz ere erabili gabe interesdunaren edo ukitutako per­tso­naren kalterako.

h)    Emandako datuak besterenezinak izaki, jaso­tzaileak ezin laga­tzea, hitzar­menetan berariaz zehaztutako kasuetan, ukitutako per­tso­nak baimena ematen duenean edo legezko baimena dagoenean izan ezik.

i)    Informazio har­tzaileak datuak geroago trata­tzea debeka­tzea, eragindako per­tso­nak baimena ematen duenean edo legezko baimena dagoenean izan ezik.

j)    Datu per­tso­nalak babesteko araudia zorrotz bete­tzea.       

k)    Elkarreragingarritasuna: Bai oro har, hau da, informazio sistemek eta, ondorioz, horietan oinarri­tzen diren prozedurek, datuak partekatu eta informazioa eta ezagu­tzak truka­tzeko duten gaitasuna; baita antolaketari, semantikari, teknikari eta denborari dagozkien alderdietan ere.      

VII. KAPITULUA.  AGIRI ETA KOPIA ELEKTRONIKOAK           

49. artikulua.    Kon­tsulta elektronikoa eta agiri elektronikoetan sar­tzea.

1.    Administrazioak prozeduren tramitazio egoeraren berri emango die interesdunei egoi­tza elektronikoan. Hala egingo du prozedurak bitarteko elektronikoak erabiliz izapidetutakoak izan ala ez izan.

2.    Interesdunek amaitu gabeko administrazio prozeduren parte diren agiri elektronikoetara sar­tzeko eskubidea 5.1.b) artikuluan ezarritako moduan gauzatuko dute.     

Horretarako, interesdunak 21. artikuluan aurreikusi sinadura elektronikoko sistemaren bat erabilita identifikatu beharko dira.

3.    Amaitutako administrazio prozeduren parte diren agiri elektronikoetara sar­tzeko eskubidea indarrean den araudiari jarraikiz gauzatuko da.  

50. artikulua.    Agiri elektronikoa.

1.    Baliozkoak izateko honako baldin­tza hauek bete behar dituzte agiri elektronikoek:

a)    Edozein motako informazioa eduki­tzea.

b)    Informazio hori euskarri elektronikoan gordeta egotea, formatu zehatz baten arabera eta bereizita identifikatu eta trata­tzeko moduan.

c)    Bereiztu ahal izateko identifikazio datuak eduki­tzea, espediente elektroniko batean sar­tze­aren kaltetan gabe.          

2.    Aurreko atalean aipatu baldin­tzak bete­tzeaz gain, agiri administratibo elektronikoek 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak aurreikusi baliozkotasun baldin­tzak bete behar dituzte eta elektronikoki sinatuta egon behar dute foru dekretu honen 26-29 artikuluetan ezarritakoaren arabera. Halaber, agiri administratibo elektronikoek denbora erreferen­tzia bat jasoko dute, hau da, «denbora marka» bat ala «denbora zigilu» bat.

«Denbora marka­tzat» honako hau ­jotzen da: Bitarteko elektronikoen bidez agiri elektroniko bati data eta, hala balegokio, ordua eslei­tzea; eta erabiliko da agiriaren izaerak edo aplika­tzeko araudiak «denbora zigilua» erabil­tzea galda­tzen ez duen bitartean.

«Denbora zigilua», berriz, zera da: Bitarteko elektronikoen bidez eta ziurtapen zerbi­tzu emaile bat tarteko, agiri elektroniko bati data eta ordua eslei­tzea, ziurtapen zerbi­tzu emaile horrek ziurta­tzen duelarik agiriaren denbora markaren zehaztasuna eta osotasuna.

3. artikulu honetako 1. eta 2. ataletan ezarritakoaren kaltetan gabe, espediente elektroniko batean sar daitezkeen agiri elektronikoek metadatu ­batzuei lotuta egon behar dute, hartara dagokien testuinguruan kokatu ahal izateko, alegia, dagokien prozedura administratiboaren, fun­tzioaren eta organoaren edo erakundearen eremuan.

Gainera, agirien sinadurari buruzko informazioari eta horien denbora erreferen­tziari ere lotuta egon behar dute. 

51. artikulua.    Agiri elektronikoen kopia elektronikoa.

Jatorrizko formatua gordeta zein gorde gabe bitarteko elektronikoz egindako agiri elektronikoen kopiak kopia kauto­tzat hartuko dira, betiere jatorrizko agiri elektronikoa Foru Administrazioaren esku badago eta sinadura elektronikoaren eta, hala badagokio, denbora-zigiluaren informazioak kopia jatorrizko agiriarekin bat datorrela egiazta­tzea ahalbide­tzen badu.

52. artikulua.    Paper formatuko jatorrizko agirien kopia elektronikoa.

Foru Administrazioak jatorriz paper formatuan emandako agirien kopiak, bitarteko elektronikoak erabiliz Foru Administrazioak berak egindakoak, kopia kauto­tzat hartuko dira, baldin eta foru dekretu honetan administrazio jarduerarako aurreikusi sinadura elektronikoko sistemaren bat gehi­tzen dien ziurtatutako digitalizazio prozesuren bat aplikatuta lortutako kopiak badira.

53. artikulua.    Paper formatuko jatorrizko agirien konpul­tsa elektronikoa.

1.    Herritarrek aurkeztutako paper formatuko agirien irudi elektronikoak lortu ahal izango ditu Foru Administrazioak ziurtatutako digitalizazio prozesuen bidez eta horiek erkatutako edo konpul­tsa­tutako kopiak izango dira. Konpul­tsa­tzeko fun­tzioa esleituta duenak elektronikoki sinatu behar ditu hala lortutako irudi-agiriok foru dekretu honetan administrazio jarduerarako aurreikusi sinadura elektronikoko sistemen bidez.

2.    Elektronikoki konpul­tsa­tutako agiriek jatorrizkoen balio berdina izango dute dagokien prozeduran.   

3.    Elektronikoki konpul­tsatu ondoren, jatorrizko agiriak interesdunei edo aurkeztu zituztenei itzu­liko zaizkie, prozeduran gorde behar direnean izan ezik.

54. artikulua.    Agiri elektronikoen paperezko kopia.

Bitarteko elektronikoz emandako eta elektronikoki sinatutako administrazio agirien paperezko kopiak kopia kauto­tzat hartuko dira, baldin eta elektronikoki sortutako kode seguru inprimatu bat edo bestelako egiaztapen sistemaren bat badute, Foru Administrazioaren fitxa­tegi elektronikoetan sartuz benetakoak direla froga­tzea ahalbide­tzen dutenak.         

55. artikulua.    Agirien ­artxibo elektronikoa.

Bere administrazio prozeduren garapenean jaso, sortu eta kudeatu dituen jatorrizko agiri elektronikoak formatu elektronikoan gordeko ditu Foru Administrazioak agirion bizi zikloan zehar beren kon­tser­bazioa berma­tze aldera. Agiria sor­tzeko erabili zen formatua bera edo hori berriz sor­tzeko beharrezkoa den informazioaren identitatea eta osotasuna ziurta­tzen duen beste bat izan daiteke.

Agiriak gorde­tzeko bitarteko edo euskarriek gordetako agirien osotasuna, benetakotasuna, konfiden­tzialtasuna, kalitatea, babesa eta kon­tser­bazioa berma­tzeko segurtasun neurriak eduki beharko dituzte eta bitarteko edo euskarri horien erabil­tzaileen identifikazioa eta horietarako sarbideen kontrola ere ziurtatu beharko da, baita datu per­tso­nalen babesari buruzko legeriak ezarritako bermeak bete­tzen direla ere.

VIII. KAPITULUA.  ‑ESKAERA EREDU NORMALIZATUAK ETA AGIRIAK AURKEZTEKO FORMATUAK

56. artikulua.    Eskaera eredu normalizatuak.

1.    Dagokion prozedura arau­tzeko eskumena duen organoak onartuko du horri dagokion eskaera eredu normalizatua, eta onartutako eskaera eredu horiek herritarren eskura jarriko dira egoi­tza elektronikoan, beren tramitazio elektronikora sar­tzeko guneetan.

2.    Eskaera eredu normalizatuek emakumeak eta gizonak ikusarazten dituen hizkun­tza erabiliko dute, eta Foru Administrazioarekiko harremanetarako hizkun­tza eta hala dagokionean interesdunaren sexuaren aldagaia, estatistikak egite aldera, jaso­tzeaz gain, atal hauek izango dituzte nahitaez: 

a)    Jakinarazpenei dagokienez, atal bat jasoko da interesdunak jakinarazpenak egiteko lehenesten duen bitartekoa edo bitartekoak adierazi ­ditzan, bai eta, hala behar denean, jakinarazpena bitarteko elektronikoz egiteko baimena eman dezan foru dekretu honetan jasotako moduan.

b)    Tratamendu automatizatua izango duten eredu normalizatuko datu per­tso­nalei dagokienez, Datu Per­tso­nalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 5. artikuluan aurreikusten dituen oharrak behar bezala nabarmenduta agertuko dira.           

c)    Datuen igorpenari dagokionez, eta 45.2 artikuluan jasotakoari jarraikiz, atal bat sartuko da interesdunek baimena eman dezaten, baimen hori beharrezkoa denean, bitarteko elektronikoz beren datuak igor­tzeko organo eska­tzaileari.        

3.    Eskaeren normalizazioa lagungarria izango da bertan dauden datuak behar bezala transmiti­tzeko, foru dekretu honen bigarren tituluko VI. kapituluan ezarritakoa alde batera ­utzi gabe.

57. artikulua.    Agiriak aurkezteko formatuak.

1.    Eskaera eredu normalizatuekin batera hala behar denean aurkezten diren agiri elektronikoak dagokion prozedura arau­tzeko eskumena duen organoak onartuko dituen formatuei egokituko zaizkie. Formatuak onar­tzeaz gain, tamaina eta bestelako ezaugarriak ere mugatu ahal izango ditu, agiriak aplikazio informatikoekin teknikoki bateragarriak direla ziurta­tzeko.           

2.    Aurreko paragrafoan aipatutako agirien formatuak eta mugak egoi­tza elektronikoan emango dira argitara.  

HIRUGARREN TITULUA

ANTOLAKETA ETA EGITEKOAK

58. artikulua.    Administrazio elektronikoaren gaian eskumenak eta egitekoak bana­tzea.

Gipuzkoako Foru Aldundian, honako hauek dira administrazio elektronikoaren gaian eskumenak eta egitekoak dituzten organoak:

a)    Administrazio elektronikoa ezar­tzeko jarduerak zuzen­tzea eta koordina­tzea esleitua duen Lehendakari­tzako eta Foru Administrazioko Departamentua.

b)    Administrazio Elektronikoaren ­Batzorde Teknikoa, 60. artikuluan sor­tzen dena.

c)    Foru departamentuak.

59. artikulua.    Lehendakari­tzako eta Foru Administra­zioko Departamentuaren eskumenak eta egitekoak.

Bere egitura organiko eta fun­tzionalari buruzko foru dekretuak ego­tzi­takoez gain, aipatu departamentuak egiteko hauek izango ditu:

a)    Gipuzkoako Foru Aldundiaren Administrazio Elektro­nikoari buruzko plana prestatu, koordinatu eta haren jarraipena egitea.

b)    Administrazio elektronikoko plataformak, korporatiboak edo departamentu guztien­tzat direnak, nahiz erabaki­tzen diren izapide eta zerbi­tzu elektronikoak ezar­tzeko proiektuak susta­tzea.

c)    Zerbi­tzu elektroniko bat ezarri aurretik zerbi­tzu hori arrazionalizatu eta hobe­tzeko egin beharreko azterketa eta sinplifika­tzea egiteko metodologia ezar­tzea, baita horretarako normalizazio baldin­tzak ere.

d)    Egoi­tza elektronikoa eta zerbi­tzu korporatiboak eta tramitazio elektronikoaren euskarri diren plataforma korporatiboak kudeatu eta administra­tzea.

e)    Foru Administrazioaren jarduketetan sinadura elektronikoaren erabilera susta­tzea.

f)    Administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasuna bul­tza­tzea, eta ildo horretatik bitarteko elektronikoen bidez datu eta agirietan sartu eta horiek eskura­tzeko lankide­tza hitzar­menak susta­tzea.

g)    Bitarteko elektronikoen bidez Foru Administrazioko beste organo ­batzuetatik edota beste administrazio publiko ­batzuetatik lor daitezkeen datu eta agiri elektronikoen katalogoa kudea­tzea, hala benetan gauzatu ahal dadin herritarrek duten eskubidea prozedura jakin batean administrazioak berak eskura ditza­keen datu eta agiri horiek ez aurkezteko.

60. artikulua.    Administrazio Elektronikoaren ­Batzorde Teknikoa.

1.    Administrazio Elektronikoaren ­Batzorde Teknikoa sor­tzen da, xede duena Gipuzkoako Foru Aldundian administrazio elektronikoa gara­tzeak dauzkan alderdi teknikoak, administratiboak, antolaketa mailakoak nahiz juridikoak behar bezala koordina­tzea, beti ere, administrazio elektronikoaren gai honetan eskumena duen departamentuaren egitekoen kaltetan gabe. Aipatu bulegoak fun­tzio hauek izango ditu:

a)    Gipuzkoako Foru Aldundiaren Administrazio Elektro­nikoari buruzko plana gara­tzea bidera­tze aldera, guztien­tzako jarduera lerroak erabaki­tzea eta plan horren hedapena gainbegira­tzea.

b)    Erabaki­tzen diren izapide eta zerbi­tzu elektronikoak ezar­tzeko proiektuen jarraipena egitea.

c)    Elektronikoki izapide­tzen diren zerbi­tzu korporatiboei lotutako plataforma teknologikoak eta formatuak proposa­tzea.

d)    Zerbi­tzu elektroniko bat ezarri aurretik zerbi­tzu hori arrazionalizatu eta hobe­tzeko egin beharreko azterketa eta sinplifika­tzea egiteko metodologia proposa­tzea, bai eskatu beharreko baldin­tza eta agiriei dagokienez, bai barne kudeaketako prozesuei dagokienez.

e)    Inprimaki elektroniko normalizatuek bete beharreko baldin­tza teknikoak zehaztea.

f)    Administrazio elektronikoari lotutako foru araudia proposa­tzea.

g)    Herritarrak nahiz Foru Administrazioko organo zein langileak identifikatu eta autentifika­tzeko sistema gisa erabiliko diren ziurtagiri elektronikoen onarpena proposa­tzea.        

h)    Beren eskumenen eremuan administrazio elektronikoa heda­tzen eta ezar­tzen foru departamentuen koordinazioa, lankide­tza eta parte har­tzea indar­tzea, horretarako departamentu bakoi­tzean sor­tzen den batzor­dearen bitartez.      

2.    Honako hauek osatuko dute Administrazio Elektroni­koaren ­Batzorde Teknikoa: Administrazio elektronikoa ezar­tzeko jarduerak zuzen­tzea eta koordina­tzea esleitua duen Foru Administrazioaren Modernizazioko zuzendari nagusiak, batzor­deburua izango denak; zuzendari­tza nagusi horretako bi ordezkarik, Araubide Juridikoko Zuzendari­tza Nagusiko ordezkari batek eta IZFE, SAko bi ordezkarik.         


Halaber, bere interesekoak edo eskumenekoak direlako, departamentu bati bakarrik edo ­batzuei bakarrik edo bereziki eragiten dieten gaiei buruzko ­batzorde teknikoaren bileretan, parte hartu ahal izango dute eragiten dien departamentuko ordezkariek ere.

Edonola ere, ­Batzorde Teknikoa osa­tze­rakoan emakumeen eta gizonen presen­tzia edo ordezkari­tza orekatua bermatu beharko da.

61. artikulua.    Foru departamentuen eskumenak eta egitekoak.

Bere eskumenen eremuan foru departamentu bakoi­tzak honako egiteko hauek izango ditu, besteak beste:

a)    Egoi­tza elektronikoan jarrita dauzkan informazio, izapide eta zerbi­tzuen osotasuna eta egiazkotasuna zain­tzea eta horiek egunera­tzea, horren guztiaren eran­tzule baita 2007ko ekainaren 22ko 11/07 Legeak, herritarrak zerbi­tzu publikoetan bitarteko elektronikoz sar­tzea arau­tze­koak, 10. artikuluan ezarritako moduan.

b)    Departamentuaren zerbi­tzu eta tramitazioetan bitarteko elektronikoak erabil daitezen bul­tza­tzea, eta bere sistemak administrazio elektronikoko zerbi­tzu eta plataforma korporatiboetan ­txerta daitezen susta­tzea.

c)    Hala balegokio, bere eskumeneko prozeduretan harremanak bide elektronikoz izateko obligazioa ezar­tzea beren gaitasun ekonomiko edo teknikoagatik, beren lanbideagatik edo behar bezala egiaztatutako beste arrazoi batengatik, beharrezko bitarteko teknologikoak eskura dituzten per­tsona juridikoei edo per­tsona fisikoen taldeei.     

d)    Onartutako sinadura elektronikoko sistemen artean bere eskumeneko prozedura eta jarduketetan erabili daitezkeenak erabaki­tzea.

e)    Bere prozeduren tramitazioan eska­tzen dituzten agiri eta datuak, Foru Administrazioaren beste organo ­batzuen edota beste administrazio edo erakunde publiko ­batzuen eskuetan daudenak, identifika­tzea, informazioa truka­tzeko hitzar­menak susta­tze aldera.

f)    Bere departamentuko organo eta langileei ziurtagiri elektronikoak eman, erabili eta baliogabe­tzea susta­tzea.

g)    Hala balegokio, harreman elektronikoetan herritarren nortasuna egiaztatuko duten eta horien jarduna autentifikatuko duten bere departamentuko langileak gai­tzea.     

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.  Uliazpi Fundazioa foru erakunde autonomoa.

Dauzkan baliabide material eta teknikoen arabera bere eskumeneko zerbi­tzu, prozedura eta jarduketetan bitarteko eletronikoen erabilera ezarri ahala aplikatuko da dekretu honetan aurreikusitakoa Uliazpi Fundazioa foru erakunde autonomoaren jardun esparruan.

Bigarren xedapen gehigarria.  Sektore Publikoko kontratuei buruzko legeria.

Foru dekretu honetan ezarritakoa ulertu behar da Sektore Publikoko kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak eta hori gara­tzeko eman daitekeen araudiak kontrata­tzailearen profilari, kontratazio plataformari eta kontratazio publikoko prozeduretan bitarteko elektronikoak erabil­tze­ari buruz jasotako arau berezien kaltetan gabe.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILE BAKARRA

Indargabeturik gera­tzen da maia­tza­ren 11ko 41/2004 Foru Dekretua, herritarren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Internet bidezko harremanak arau­tzen dituena, baita maila bereko edo apalagoko xedapenak foru dekretu honetan xedatutakoarekin kontraesanean edo bertan xedatutakoaren aurka dauden heinean.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Amaierako lehen xedapena.  Administrazio elektronikoa pixkanaka ezar­tzea.

Foru dekretu hau indarrean jar­tzen den egunetik berehala aplika­tze­koa izango da egoi­tza elektronikoari, erregistro elektronikoari eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizial eta iragarki taula elektronikoei buruz bertan arau­tzen dena. Horrenbestez, foru dekretu hau indarrean jar­tzen den egunaren zero orduak eta segundo batean jarriko da mar­txan Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoa.

Foru Administrazioaren zerbi­tzu, prozedura eta tramiteei buruzko informazioa eskuragarri jar­tze­ari, komunikazio eta jakinarazpen elektronikoei, ziurtagiri administratibo elektronikoei, eta espedientearen kon­tsulta elektronikoari eta ­artxibo elektronikoari buruzko xedapenak zerbi­tzu horiek egoi­tza elektronikoan sartu ahala aplikatuko dira.

Amaierako bigarren xedapena.  Garapena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakari­tzako eta Foru Administrazioko foru diputatuari foru dekretu honetan ezarritakoa garatu eta betearazteko behar diren xedapenak emateko, bertan aurreikusten diren berariazko egiteko esleipenen kaltetan gabe.

Amaierako hirugarren xedapena.  Indarrean jar­tzea.

Foru dekretu hau 2010eko urriaren 29an jarriko da indarrean, amaierako lehen xedapenean ezarritakoaren kaltetan gabe.

Donostia, 2010eko irailaren 28a.

                                    DIPUTATU NAGUSIA,          
                                      Markel Olano Arrese.

LEHENDAKARITZAKO ETA FORU            
ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUKO           
         FORU DIPUTATUA,     
       Edurne Egańa Manterola.

(832)    (11286)