Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

187. zenbakia Data 2010-09-29 230 orria

7 Udal Administrazioa

LEZOKO UDALA
Reglamento municipal de los apartamentos tutelados

LEZOKO UDALA

Lezoko Apartamentu Babestuen Udal Araudia.         

Lezoko Udal Batza­rrak 2010ko ekainaren 2an buruturiko saioan, hasierako onarpena eman zion Lezoko etxe­bizi­tza babestuen Udal Erregelamenduari.        

Arautegi hori 30 eguneko epean jendaurrean jarri zen, 2010ko ekainaren 22an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, eta ez zenez aurkeztu interesdun aldetik inolako erreklamaziorik zein iradokizunik, aipatu araudia onartu­tzat ematen da.

Beraz, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Toki Jaurbidearen oinarriak arau­tzen dituen Legea, iragarki honetan eranskin gisa argitara­tzen da arautegiaren testu osoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean testu osoa argitaratu eta hamabost lanegunetako epea iragan arte ez dela indarrean sartuko aipatuz.      

Administrazio bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia argitara­tzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hala ere, aldez aurreko izaeraz, Udal honen Osoko Bilkuraren aurrean aukerako berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkez ahal izango da, hilabeteko epean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Kasu honetan ezingo da administrazioarekiko auzietako helegiterik aurkeztu berrazter­tzeko errekur­tsoa erabaki arte.

Hori guztia irizten diren beste edozein errekur­tso jar­tzeko kalterik gabe.

ARRAZOIEN AZALPENA

Gizarte Zerbi­tzuen Sistema publikoak, bere eran­tzu­kizunen artean, eran­tzun egokia eman behar dio familiek edo banakoek duten elkarbizi­tza per­tso­naleko beharrari, ostatuko, arropako, elikadurako, zain­tzako, afektuko eta abarreko fun­tsezko beharrak bete­tze­ari dagokionez. Gizarte Zerbi­tzuek behar horri eran­tzu­ten diote, Ostatu eta Elkarbizi­tzako Oinarrizko Zerbi­tzuaren bitartez. Bestalde, gizarteko behar eta eskaeren­tzako eran­tzu­nak herritarrengandik ahalik eta hurbilen kokatu behar dira, euren komunitatean bertan, eta eremu horretan, ohizko ingurutik alden­tzea ekarriko ez duten baliabidetan oinarritutako eskuhar­tze politika eraman behar da aurrera. Zen­tzu horretan, apartamentu babestuak alojamendu alternatiboak dira, adineko diren per­tso­nen beharretara egoki­tzen direnak. Apartamentu babestuak alojamenduak dira, non eta autonomia per­tso­nal nahikoa duten per­tsona helduen talde batek aukera­tzen du erregimen autonomoan bizi­tzea, erakunde publiko edo pribatu baten tutore­tza­pean eta lagun­tza­rekin. Ekipamendu horrek intimitatea errespeta­tzen du eta norbanakoen ahalmenak susta­tzen ditu, eta elkarbizi­tza per­tso­nalera eta gizartera­tze­aren normalizazioa berma­tzen du. Programa honetako erabil­tzailearen ezaugarriak honela definitu ditza­kegu: Beraien egoera fisiko eta psikikoarengatik nahiko autonomia duten per­tso­nak, hau da, oinarrizkoak diren ekin­tze­tarako lagun­tza ­gutxi behar dutenak, beraien etxe­bizi­tzan manten­tzeko zailtasunak badituzte, egoera txa­rrean dagoelako, edo elkarbizi­tza arazoengatik, edo etxe­bizi­tza ­utzi beharrean aurki­tzen badira edo baliabide ekonomiko, familiar edo/eta sozialik ez badituzte.         



Gainera, Lezoko herrian per­tsona nagusien kopurua nahiko altua da, konkretuki biztanlego osoaren %19,86a baino gehiago 60 urtetik gorakoak dira. Bakarrik bizi diren per­tso­nen kopurua ere gehi­tzen doa, bai hirigunean baita landa eremuan ere, azken eremu honetan per­tsona nagusien bakardadea eta isolamendua egoera areago­tzeko arriskua haundiagoa da ez baitaude giza eta bestelako baliabiderik.   


Arrazoi guzti hauetatik, eta indarrean dauden Gizarte Zerbi­tzuen arloko legeek esandakoari jarraituz udal ahalmenei dagokionez, Lezoko Udalak mendekotasunik ez duten per­tsona helduen­tzat (bereziki nagusiak direnak) apartamentu babestu ­batzuk jarri ditu abian eta Udalari dagokio haiek antolatu, kudeatu eta administra­tzea.       

I. TITULUA
APARTAMENTU BABESTUAREN ANTOLAMENDUAZ

I. ATALA.    XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Xedea.

Araudi honen xedea, Lezoko herrian kokatuta dauden apartamentu babestuen fun­tzionamendua arau­tzea da.    

2. artikulua.    Definizioa.

Gizarte izaera eta erabilera balioani­tzeko alojamenduak dira apartamentu babestuak. Autonomia izango duten ­etxe mul­tzoa, banakakoak edo bikoi­tzak, zerbi­tzu amankomunak izango dituztenak aukeran, hau da, elikadura zerbi­tzua, ­etxez ­etxeko lagun­tza, eguneko zentroaren erabilera edo/eta garbitasun zerbi­tzua.

Bereziki, nahiko autonomia duten edo menpekotasun arina duten adineko per­tso­nei (60 urte gorako per­tso­nak) ematen diete ostatu. Hala eta guztiz ere, nahiko autonomia izanik, norbere ­etxean jarrai­tzeko zailtasunak dituzten, etxe­aren egoera txa­rra delako edo elkarbizi­tza arazoak dituztelako edo/eta ­etxea ­utzi beharrean aurki­tzen diren per­tso­nen­tzat egin dira apartamentu babestuak.

Zor­tzi apartamentu babestu daude; bost indibidualak dira, bi dobleak eta bata 2 logelekoa.

3. artikulua.    Helburuak.

Helburu orokorrak:

Eguneroko bizi­tzako jardueretan arreta-premia larriak ez izan arren beren ohiko etxebi­tzan bizi­tzen jarrai­tzeko zailtasunak dituzten hirugarren adineko eta per­tsona helduei egoi­tza, mantenua eta arreta ematea da.  

Helburu zeha­tzak:

— Erabil­tzaileak ohiko ingurunean manten­tzea, lagun eta familiatik gertu, gizartera­tzea bul­tza­tuz.          

— Erabil­tzaileak dituzten gaitasunak erabil­tzen lagundu eta ahal den autonomi maila handiena manten­tzen lagun­tzea, premien araberako arreta eskainiz.

— Pixkanakako gainbehera ahal den neurrian prebeni­tzea eta gerora­tzea, jarraipen iraunkorra eginez.

— Apartamentu babestuen antolaketan eta bizimoduan erabil­tzailearen parte har­tzea susta­tzea.

4. artikulua.    Zerbi­tzuak.

Oinarrizko Zerbi­tzuak:

Apartamentu babestuen erabil­tzaileek ondorengo zerbi­tzuak izango dituzte nahitanahiez:

— Ostatua, eta eremu komuna erabil­tzea barne.

— Zain­tza eta gainbegira­tzea.

— Segurtasuna.

— Gune komunen manten­tzea.

— Informazioa.

— Bitartekari­tza, gatazkak eta kexak ager­tzen direnean.

— Komunitate zerbi­tzuak erabil­tzeko informazioa eta lagun­tza ematea.

— Erabil­tzaileen autonomia mailan gertatutako aldaketak eta haiek behar dituzten lagun­tzak eta zerbi­tzuak ikuska­tzea.

— Erabil­tzaileak har­tzea eta haiei harrera egitea.

Zerbi­tzu osagarriak:

— Eguneko zentroaren hainbat zerbi­tzu­ren erabilera: Apartamentu babestuak, eguneko zentroaren aldamenean kokatuta daudenez, nahi duten erabil­tzaileek zentroak eskein­tzen dituen hainbat zerbi­tzu erabili ditzaz­kete, hala nola, elikadura, arropa-garbi­tzea, gune-pribatuak garbi­tzea, iharduera okupazionalak, e.a. beti ere zentroaren kudeaketa organoak eskaera onartuz gero.

— ­Etxez-­etxeko lagun­tza.

5. artikulua.    Barne Araudia.

Barne Araudi (III. Eranskina) bat dago zerbi­tzuaren fun­tzionamendua eta onuradunen, beren senitartekoen eta zerbi­tzuko langileen arteko bizikide­tza-arauak ezar­tzeko helburua duena. Sar­tzeko unean, Barne Araudi honen kopia bat emango zaio egoiliarrari.

II. ATALA.    ‑GOBERNU ORGANOAK, ADMINISTRAZIOA ETA ORDEZKARI­TZA.

6. artikulua.

Lezoko Udala arduratuko da, Gizarte Zerbi­tzuetako sailaren bitartez, zerbi­tzuaren kudeaketaz, administrazioaz eta fun­tzionamenduaz, zer horretan tutore­tza ahalmena erabiliz. Ardura hori honela gauzatuko da, apartamentuak aldizka ikuskatuz eta gainbegira­tze teknikoa eginez. Apartamentuen kudeaketa zuzena edo zeharkako zerbi­tzuen bitartez eman daiteke. 

II. TITULUA
ERABIL­TZAILEEZ

I. ATALA.    SAR­TZEKO BALDIN­TZAK

7. artikulua.

Baldin­tza hauek bete­tzen dituzten per­tso­nek eduki ahal izango dute erabil­tzaile-izaera eta sar­tzeko lehentasuna:

— 60 urtetik gorakoa izatea, indarrean dagoen balorazio eskalaren arabera autonomoak direnak. Menpekotasun arina duten per­tso­nak ere onartuak izan daitezke, beti ere, beroien kabuz balia­tzeko kapazitatea dutela ziurta­tzen badute.

— Per­tsona helduak (60 urte beherakoak), autonomoak direnak, edo/eta menpekotasun arina dutenak eta arrazoi sozialengatik (­etxe falta, bakardadea, arazo ekonomikoak, ohitura egokien falta, e.a.) etxe babestuen beharra dutenak, edo/eta beren etxe­bizi­tza ­utzi beharreko egoera larrian aurki­tzen direnak arrazoi ezberdinak direla medio; tratu txa­rrak jasatearen arriskua, etxe­tik kanporatuak izatea, bizikide­tza baldin­tza kaxkarrak, e.a. Aldez aurretik, zerbi­tzu teknikoek dagokion txos­tena egin behar dute. Kasu hauek bereziak direnez, hauen plaza kopurua mugatua izango da; (ez da gomendagarria gehiengo osoaren %25a gaindi­tzea). Salbuespen hauetan ez dira onartuko interben­tzio sozial oso inten­tsi­boa behar duten per­tso­nak, zeren arrisku­tsua izan daiteke apartamentu babestuekin eta inguruan dauden hirugarren adineko bestelako zerbi­tzuekin (eguneko zentroa) elkarbizi­tza egokia manten­tzeko.


— Lezon erroldatuta egotea ­gutxienik 2 urte eskaera egin aurretik., edo azken 10 urteetan txan­dakako 8 urtez erroldatua egon dela justifika­tzea. Salbuespena gisa, Lezon jaioak izaki familian bil­tzeko edo gizarte mailako arrazoiak direla medio ­itzuli nahi duten per­tso­nak betebehar horretatik aske ­utzi daitezke. Horretarako, aldez aurretik, zerbi­tzu teknikoek dagokion txos­tena egin behar dute.


— Osasun Zentroetan etengabeko lagun­tza behar ez izatea edo osasun publikoko neurriak har­tzea eska­tzen ez duen osasun egoera ager­tzea.

— Elkarbizi­tza oztopa dezakeen arazo psikikorik ez izatea.     

— Eguneroko jarduerak inoren lagun­tza­rik gabe egiteko gai den egoera fisikoa eta psikikoa izatea edo gainbegiraketa maila txi­kia behar duten per­tso­nak izatea, salbuespen modura.

— Elkarbizi­tza normalizatua ahalbidera­tzen duten giza jarrera eta ohitura per­tso­nalak nahiz garbitasunari dagozkionak izatea.

— Goian aipaturiko baldin­tza­ren bat bete­tzen ez dutenen­tzat Tokiko Gobernu Batzor­deak edota Lezoko Udaleko Alkate­tza izango da eska­tzailearen sarrera erabakiko duena, gizarte zerbi­tzuetako teknikariaren txos­tena kontutan hartuz.      

II. ATALA.    ‑ERABIL­TZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

8. artikulua.

Erabil­tzaileek ahalik eta askatasun handiena izango dute, araudi honek eta elkarbizi­tza arauek ezar­tzen dituzten mugen barnean.

Eskubide hauek izango dituzte:

a)    Etxe­bizi­tza erabil­tzeko.

b)    Eguneroko lanetan behar duten lagun­tza profesionala jaso­tzeko.

c)    Beren etxe­bizi­tzan ezar­tzen diren orduetan bisitak jaso­tzeko.

d)    Urtean gehienez ere 45 eguneko oporrak izateko (jarraituak edo etenak) eta bitarte horretan plaza erreserba­tzea. Hala ere, etxe­bizi­tzan ez dagoen egun kopurua zenbatu egingo da egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa jakiteko hilero egin behar duen ekarpenetik %50eko beherapena egingo zaiolarik. Denbora hau, 7 egunetik aurrera kontuan hartuko da.

e)    Epe hori amai­tzean, plazaren perzio osoa ordaindu beharko du, ospitalean sartu behar denean izan ezik. Plaza erreserbatua badago ere, erabil­tzaileak gehienez bi hileko epean agertu beharko du, epe hori luza­tzeko arrazoirik justifikatu ezean; ospitalean sar­tzen bada, epea hiru hilekoa izango da.        

f)    Beharrezkoa balitz, udal gizarte langileak behar dituzten gizarte zerbi­tzu eta prestazioak bideratuko dizkie erabil­tzaileei. Erabil­tzaileen menpekotasun maila alda­tzen denean, eta beste giza baliabidetara zuzen­tzea beharrezko­tzat ­jotzen denean (zaharren egoi­tza edo eguneko zentroa, psiko/geriatria arloko edo beste edozein giza baliabidea), Udal Gizarte langileak beharrezkoak diren gestioak egingo ditu horretarako. Beste baliabide horretara zuzen­tzea berehala egitea ezinezkoa balitz, eta erabil­tzaileak zain­tza sendoagoa beharko balu, gizarte zerbi­tzua bere familia zuzenarekin harremanetan ipiniko da dagozkion neurriak har ditza­ten eta erabil­tzaileari behar duen zain­tza eskaini diezaioten. Familia zuzenik ez balego, gizarte zerbi­tzuak bidezko protokoloak abian ipiniko ditu erabil­tzaileak zain­tza egokia jaso dezan.      

g)    Beren etxe­bizi­tzako eta ate nagusiko gil­tza eduki­tzea.      

h)    Nahi dutenean etxe­bizi­tza­tik irteteko. Dena den, erabil­tzaileen segurtasuna berma­tzeko, sarrera-irteeren ordutegia ezarriko da, zentroaren bazkari-afari ordutegia errespetatuz, garaiaren arabera aldakorra izan daitezkeena (uda/negua).      

i)    Arriskuak ekiditeko erabil­tzaileek arduradunari sarrera-irteeren berri eman beharko diote.

j)    Bere intimitateari dagozkion datu per­tso­nalak isilpean gorde­tzeko.

k)    Bere intimitatea errespeta­tzeko.

l)    Beharrezko lagun­tza jaso­tzeko, behar bezala, errespetuz eta ulermenez, banaka eta per­tso­nalki.

m)    Erabil­tzaile gisa interesa dakiokeen edo eragin diezaiokeen edozein gairi buruz galdetua eta informatua izateko.

9. artikulua.

Betebehar hauek izango dituzte apartamenduaren erabil­tzaileek:

a)    Barne araudian ezarritako elkarbizi­tza-arauak beteko dituzte erabil­tzaileek, eta elkarren arteko errespetua eta toleran­tzia oinarri­tzat hartuz, behar bezalako portaera izango dute eta elkarri lagunduko diote.

b)    Etxe­bizi­tza eta bere ekipamendua modu egokian zainduko dute.

c)    Gizarte-lagun­tzaileari jakinarazi egin beharko diote, hilabete lehenago, etxe­bizi­tza uzteko nahia edo beharra, eta edozein irtenaldi egin aurretik, 48 ordu lehenago adierazi beharko diote (oporrak, egun-pasak,).

d)    Ahal duen neurrian ­etxeko lanetan lagun­tzea, etxe­bizi­tza­ren fun­tzionamendu onerako, instalazioak egoera onean mantenduz.

e)    ­Etxeko lagun­tzaileari eta udal gizarte-lagun­tzaileari bere etxe­bizi­tzan sar­tzen uztea, beharrezkoa denean eta beti aldez aurretik abisaturik.

f)    Antolakun­tza­ren arloko aldaketetara molda­tzea; etxe­bizi­tza babestuen salbuespeneko aldaketak, etab.

g)    Bere egonaldirako ezarria izan zaion diru-kopurua garaiz ordain­tzea. Zen­tzu honetan, euren diru-sarreretan egon daitekeen edozein aldaketaren berri eman beharko dute egin beharreko ekarpen ekonomikoa egokitu ahal izateko.

III. ATALA.    HUTSE­GITEAK ETA ZIGORRAK

10. artikulua.

Erabil­tzaileek apartamentuko elkarbizi­tza oztopa­tzen badute, gainerako erabil­tzaileen edo langileen eskubideak errespeta­tzen ez badituzte edo apartamentura sar­tzeko eskaera egiten denean, nahita, gezurrezko datuak ematen badituzte, zigortuak izango dira.

Araudi honen edozein arauhauste hutse­gite modura hartua izango da eta etxe­bizi­tza­tik behin betirako kanporatua izan daiteke.

11. artikulua.

Apartamendu babestuetako erabil­tzaile-izaera, ondorengo arrazoiengatik galduko da:

— Borondatez uko egiteagatik. Inoiz ez da ustezkoa izango, espresuki eta zalan­tza­rik gabe agertutakoa baizik.

— Zigor baten ondorioz bidal­tze­agatik.

— Herio­tza­gatik.

— Arrazoi justifikaturik gabe, modu jarraian edo aldizka etxe­bizi­tza­tik kanpo egoteagatik, oporraldiko urteko 45 egunetan ezik.

— Hileroko kuota ez ordain­tze­agatik (jarraian eta denboran manten­tzen bada).

— Bere sarrera eragin zuten egoera bertan behera geldi­tze­agatik edo alda­tze­agatik.

12. artikulua.    Hutse­giteak eta zigorrak.

Apartamentu babestuetako erabil­tzaileak izango dira beren instalazioetan ekin­tzaz edo omisioz egindako kalteen eran­tzu­leak, bai eta bake hausteagatik ere.   

Hori dela eta, hutse­giteak honela sailka­tzen dira: Oso larriak, larriak eta arinak.

Hutse­gite oso larriak:

a)    Hutse­gite larriak hirutan edo gehiagotan egitea.

b)    Etxe­bizi­tzako erabil­tzaileei edo gainerako langileei fisikoki eraso­tzea edo tratu txa­rrak ematea.

c)    Deklarazioak fal­tsu­tzea edo ezkuta­tzea, edo erabil­tzailearen egoerarekin lotutako datu zehazgabeak edo garran­tzi­tsuak aurkeztea, onura lor­tzeko.

d)    Etxe­bizi­tzako ondasunetan edo bizikide­tzan nabarmen kalte egitea.

Hutse­gite larriak:

a)    Hutse­gite arinak hirutan edo gehiagotan egitea.

b)    Instalaziokoak, langileenak edo erabil­tzailearenak diren ondasunak edo objektuak lapur­tzea.

c)    Tasa berandu ordain­tzea, justifikatu gabe.

d)    Apartamentua erabil­tzea, nahiz eta aldi baterako izan, egoiliarraren familiarekin ala lagunekin batera bizi­tzeko, baimenik izan gabe.

Hutse­gite arinak:

a)    Errespetu falta bera: Beste erabil­tzaileak edo zerbi­tzuko langileak zuzen ez trata­tzea, edo haienganako jarrerak edo ­hitzak begirunerik gabeak edo desegokiak izatea.

b)    Apartamentuetako altza­riak, tresneriak, objektuak edo instalazioak ez zain­tzea edo axolagabeki erabil­tzea.

13. artikulua.

Goian sailkatutako hutse­giteetakoaren bat egiten duten erabil­tzaileari honako zigor hauek jarriko zaizkie:

Hutse­gite oso larriak:

Etxe­bizi­tza­tik hilabete eta sei hilabete artean bidal­tzea; zenbait kasutan, behin betiko ere bidali ahal izango da.

Hutse­gite larriak:

— Bidal­tze ohartarazpena.

— Etxe­bizi­tza­tik bidal­tzea, baina ez hiru hilabete baino gehiago.

Hutse­gite arinak:

— ­Hitzezko edo ida­tzizko oharrak.

14. artikulua.

Hutse­gite arinak bi hilabeteren buruan preskribituko dira; hutse­gite larriak lau hilabeteren buruan, eta oso larriak urtebeteren buruan, betiere aldi horietan interesatuari jakinarazi ez bazaio espediente bat abiarazi dela edo, hutse­gite arinen kasuan, zigorrik jarri ez bazaio.

15. artikulua.

Zehapen prozedura azaroaren 26ko 30/92 Legean xedatutakoari edo berau ordeztuko edo garatuko duen Estatuko legedian nahiz aplikagarri den legedi autonomikoan xedatutakoari doituko zaio.

Alkateari edo honek eskuordetutako zinego­tziari dagokio zehapen-espedienteak abiaraztea, Gizarte Zerbi­tzuetako Arduradunak proposatuta. Berari edo Tokiko Gobernu Batzor­deari dagokio, halaber, zehapen-espedienteak ebaztea, hutse­giteak larriak edo oso larriak direnean, expedientea izapidetuko duena gizarte langilea izango delarik.

Hutse­giteak arinak direnean, ez da beharrezkoa izango espedienterik izapide­tzea, eta ahozko edo ida­tziz ohartarazpena zuzenean egingo du apartamentuen arduradunak. Zehapen hori, gainera, aurretiazko entzu­naldirik gabe jarrikdo du alkateak edo zinego­tzi ahaldunak, gizarte langileak proposatuta.

Hutse­gite larrien edo soso larrien ondoriozko zehapen –espedienteetan entzu­naldia emango zaie interesdunari.

III. TITULUA
ERREGIMEN EKONOMIKOA

16. artikulua.

Erabil­tzailearen ahalmen ekonomikoa kalkula­tzeko, honako balorazio-elementuak hartuko dira kontuan: Errenta, ondarea eta familia unitatearen per­tsona kopurua.

Errenta gisa har­tzen dira familia unitatearen sarrera guztiak:   

— Laneko mozkinak, pen­tsioak eta gizarte aurreikuspenerako sariak edo prestazioak, zeinahi erregimen dutela ere.

— Kapital higigarrien mozkina.

— Kapital higiezinen mozkina.

— Enpresako jardueren eta jarduera profesionalen mozkina.

Ondare­tzat har­tzen dira erabil­tzaileen kapital higigarri eta higiezin guztiak, saria jaso­tzen hasi aurreko lau urteetatik aurrerakoak. Ondarearen balioa erabaki­tzeko, Ondarearen gaineko Zerga xeda­tzen duten arauak jarraituko dira. Kapital higigarri gisa har­tzen dira kontu korrontean eta epeka jarritako gordailuak, inber­tsio eta pen­tsio fun­tsak, ­altzari balioak, bizi­tza-aseguruak, aldi baterako edo bizi bitarteko errentak, artelanak, gauzaki zaharrak, ­bitxiak eta baliozko beste objektu ­batzuk.  

Kapital higiezin gisa har­tzen dira landa edo hiri izaera duten ondasunak.

Familia unitate gisa har­tzen da ezkontideek osa­tzen dutena, eta, seme-alabarik izanez gero, ezkontideek eta etxe­bizi­tza berean bizi diren 18 urtetik beherako seme-alabek osa­tzen dutena. Ahalmen ekonomikoari buruzko datuak fal­tsutu edo ezkuta­tzeak ondorio­tzat ekar dezake zerbi­tzuaren saria aldi baterako edo betiko etetea.

17. artikulua.

Zerbi­tzuaren finan­tza­keta: Zerbi­tzua egoiliar bera eta udalaren ekarpenarekin osatuko da. Erabil­tzaileak, udalak ezarritako hilero kuota bat ordainduko du. Zerbi­tzuagatik ordaindu beharreko tasa egunean dagoen Udal Apartamentu babestuen indarrean dagoen tasaren udal ordenan­tza fiskal arau­tzailean zehazturik azalduko da.

18. artikulua.

1.    Zorra aitor­tzea.

Ezarritako prezio osoa ordain­tzen ez dutenek zor duten kopurua aitor­tzeko dokumentu bat izenpetu beharko dute. Aitorpen horrek baldin­tzatu egingo du beren ondasunen transmisioa, eta zorra, kitatu bitartean, ondarearen eskubideari uko egiten zaiola ere adieraziko du. Udalak erabakiko du, zor aitorpena hori zein kasuetan egin. Zor hori kitatuko da erabil­tzaileak bere ondasunetan edo ondare eskubideetan zordundutako zerbi­tzuak behin betiko har­tze­ari usten dionean. Urtero aztertuko da erabil­tzaileen ekarpena.         

2.    Beste formula ­batzuk.

Eska­tzailearen familiak, zerbi­tzuaren kostuaren eta eska­tzaileak berak ordaindutakoaren arteko diferen­tzia ordain­tzeko aukera izango du. Ordain­tzeko era (hilero, urtero, etab.) familiarekin berarekin zehaztuko da. Bai eska­tzailea, bai bere familia edota zerbi­tzuaren arduradunek, zor hori ordain­tzeko beste era ­batzuek aurkezteko aukera izango dute.

IV. TITULUA
ONAR­TZEKO PROZEDURA

19. artikulua.

Apartamentu babestuak okupa­tzeko izangaien hautapenerako prozedura, doakionak Udal Gizarte-Zerbi­tzuan eskabidea egindakoan hasiko da eta, zerbi­tzu horretan bilduko da eska­tzailearen egoera sozio-familiarrari buruzko informazioa. Gizarte Zerbi­tzuak saileko teknikariak gizarte diagnostikoa egingo du, eta ondoren, puntuazioak 1 eranskinean bildu diren sarrera baremoetara eramango ditu.      

Eska­tzaileak, kasu guztietan, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:

— Behar bezala sinatutako eskaera-orria.

— Eska­tzailearen NANaren fotokopia.

— Gizarte-Seguran­tzako kartilaren fotokopia.

— Mediku txos­tena.

— Banke­txe eta kontu korrontearen 20 zenbakiak.

— Diru/sarreren egiaztagiriak; laneko errendimenduak edo pen­tsioen ziurtagiriak eta azken errenta aitorpena.

— Eska­tzaileak banke­txe­etan dituen kapitalen frogagiriak.
           

— Ondasunen egiaztagiriak.

— Eska­tzaileak sinatutako dokumentua, bertan, Udalari, eska­tzailearen izenean ondasun edo edozein motatako eskubideen titularitate-ziurtagiriak, banke­txe­etako kontuenak barne, eska­tzeko eta azken lau urteetan egin izan diren ondasun eskualdaketen ziurtagiriak lor­tzeko baimena emanez.

20. artikulua.

Udaleko gizarte zerbi­tzuetako teknikariaren txos­tena irakurri ondoren Tokiko Gobernu Batza­rrak hartuko du erabakia. Erabakia baiezkoa bada, eska­tzaileak, eranskin modura azaldutako kontratua sinatu beharko du (II. eranskina).      

Lezoako Udaleko Gizarte Zerbi­tzuen Saila, itxa­ron-zerrendak egin eta leku libreak bete­tzeaz arduratuko da, horretarako erabil­tzaileak hauta­tzeko baremoa erabiliz. (I. eranskina).

21. artikulua.

Udalaren apartamentu babestuetan sartu eta gero, proba gisa, 90 egunean egongo da izangaia han. Aldi hori igarotakoan, hara egoki­tzeko ezintasunen bat erakusten duten gorabehera per­tso­nal edo aldaera psiko-fisikorik ikusi ezean, gizarte lagun­tzaileak egindako txos­tenaren ostean, Tokiko Gobernu Batza­rrak edota Gizarte Zerbi­tzuetako zinego­tzi ordezkariak erabakiko du hura behin betikotasunez sar­tzea.           

V.TITULUA
KUDEAKETA

22. artikulua.

Lezoko Udaleko Gizarte Zerbi­tzu Saila.         

Lezoko Udaleko Gizarte Zerbi­tzu Sailari dagozkio, besteak beste, ondorengo fun­tzioak:

— Erabil­tzaileari informazioa eta aholkulari­tza ematea programaren eduki, lagun­tza eta sarrera-baldin­tzei buruz.

— Eskaera jaso­tzea eta espedienteko datuak bete­tzea (gizarte-familiakoak, ekonomi arlokoak, bestelakoak, e.a.).

— Banakako arreta eta beste aukeraren batera bidera­tzeko kudeaketa, erabil­tzaileak edozein arrazoirengatik ere hala eska­tzen duenean.

— Itxa­ron-zerrendak antola­tzea eta bete gabe dauden plazak horni­tzea.

— Zehaztea, batetik, egonaldiaren hileko kostua eta bestetik, esku har­tzen duten alde biei ezar dakiekeen erregimen ekonomikoa.

— Zerbi­tzuaren jarduna zuzendu eta kontrola­tzea. Honakoak bil­tzen ditu:

— Barne Araudian aipatutako jarduneko protokoloak bete, ezarri eta betearaztea.

— Eginbeharrak finka­tzea eta beren jarraipena egitea, ­etxean sartu denaren arreta zuzenetik jasotakoak nahiz banakako esku-har­tze planean ezarritakoak.

— Zerbi­tzuaren fun­tzionamendu eta eginkizunen jarraipena egitea.

— Zerbi­tzua nola dagoen ezagu­tzea, onuradunen arteko elkarbizi­tza eta portaerarekin zerikusia duten arloetan. 

— Tokiko Gobernu Batzor­deari edo Ongizateko zinego­tzi ordezkariari zerbi­tzuarekin zerikusia duten gertakari guztien berri ematea, eta halaber, bidezko proposamenak egitea, hark eztabaida eta onar ­ditzan.

— Apartamentu babestuetan antze­mandako beharrez informa­tzea.

— Ezarritako tasak eta lagun­tzak jaso­tzen dituzten erabil­tzaileen egoera ekonomikoa urtero berrikusia izango da, dagozkien ekarpenak egunera­tzeko helburuarekin.

— Egoiliarren egoera urtero aztertu apartamentuetan jarrai­tzeko bideragarritasunari dagokionean.

— Aginduak izan daitezkeen beste ­batzuek.

ORDENAN­TZAKO ARAU-HAUSTEAK

23. artikulua.

Tokiko Gobernu Batzor­deak, eska­tzaileak edo haren familiako kideek alegatu dutena egia ez dela jakin eta frogatuz gero, berehala deuseztatuko du erabilera-izaera. Erabakia eska­tzaileari jakinaraziko dio, eta ordaindutako diru-kopuruak erreklamatuko dizkio.    

I. ERANSKINA

EGOILIARRAK HAUTA­TZEKO BAREMOA

Baremoak, egoiliar-izangaien egoeraren bost arlo balora­tzen ditu; gizarte- eta famili egoera, eguneroko bizi­tzako jarduerak buru­tzeko lagundu beharra, etxe­bizi­tza­ren inguruko egoera, egoera ekonomikoa, eta beste inguruabar ­batzuei buruzko beste atal bat, non profesionalek, garran­tzizko­tzat ­jotzen dituzten alderdiak azter ditza­keten. Arlo horietako bakoi­tzak, garran­tzi ezberdina du kalifikazio orokorra lor­tzeko garaian. Beraz, atal bakoi­tzean lortutako puntuazioa zuzenketa-faktore batez biderkaturik ponderatu behar da. Zuzenketa faktoreak, ondoko hauek dira:

Zuzenketa-faktoreak, ondoko hauek dira:

1.    Gizarte- eta famili egoera: 3.

2.    Eguneroko bizi­tzako jarduerak buru­tzeko lagundu beharra: 0.5.

3.    Etxe­bizi­tza­ren inguruko egoera: 3.

4.    Egoera ekonomikoa: 2.

5.    Beste egoera ­batzuk: 0.5.

1.    Gizarte- eta familia egoera.

Aldagai honetan, eska­tzaileak bizi den gizarte- eta famili ingurunean duen egoera bil­tzen da, babes-gabezia sorrarazten duten egoerak azpimarratuz bereziki:

— Behar bezalako­tzat har­tzen diren baldin­tze­tan bizi­tzea, edozein egoeratan ere azpimarra­tze­koak liratekeen arazorik ez izatea: 0 puntu.

— Bakarrik bizi­tzea, baina eska­tzaileak gizarte-baliabideak izanda: Puntu 1.

— Beren ohiko ­etxean egonik ere, osasun-arazoak edo lana eta ­antzeko arrazoiak direla bitarteko, behar bezalako arretarik eskaini ezin dioten per­tso­nekin bizi­tzea: 2 puntu.

— Bere ohiko ­etxean egonik ere, aldi berean arreta behar duten senitarteko edo per­tso­nekin bizi­tzea: 3 puntu.

— Seme-alabak herrian izan arren, bakarrik bizi­tzea, arreta edota afektibitate gabeziaz: 4 puntu.

— Herrian senitartekorik izan gabe bakarrik bizi­tzea: 5 puntu.

— Erdi-abandonaturik, bakardadean edo isolamendu afektibozko egoeran bizi­tzea: 6 puntu.

— Eskasian edo pilaketa-egoeran bizi­tzea: 7 puntu.

— Zentro, ostatu edo holakoren batean bizirik, zenbait arrazoi dela medio, joan beharra izatea: 8 puntu.

— Famili gatazka larriak jarraian jasatea edo gauak aterpe­txe nahiz ­antzeko lekuren batean pasa­tzen ari­tzea, edo ospitale plaza nahiz bere etxe­bizi­tza ­utzi beharrean egotea: 9 puntu.         

— Abandonu-egoera, babesgabetasuna, ­gutxieneko arreta eskainiko liokeen familiarik edo per­tso­narik eza, edo tratu ­txar fisiko edo psikiko larriak jasatea: 10 puntu.

2.    Etxe­bizi­tza-egoera.

Aldaera honetan, eska­tzaileak okupa­tzen duen etxe­bizi­tza­ren bizi­tzeko balioa baloratuko da, ­etxe partikularra, zentroren bat edo beste nolabaiteko egoi­tza dela ere:

— Bizi­tzeko dituen baldin­tzak bilduta, zerbi­tzu guztiak edukita eta etxe­bizi­tza­ren jabe izanda: 0 puntu.

— Baldin­tzak onargarriak izanik ere, etxe­bizi­tza­ren jabe­tza eska­tzailearen seme-alabaren batena edo senitartekoren batena denean: Puntu 1.

— Baldin­tza onargarrietan, baina erabil­tzeko utzi­tako ­etxea denean: 2 puntu.

— Baldin­tza onargarriak dituenean, baina behar izanda ere, berogailu, igogailu edo telefonorik ez badauka: 3 puntu.

— Baldin­tza onargarrietan, baina isolaturik, hirigunetik kanpo: 4 puntu.

— Berraloka­tze-egoeran dagoenean: 5 puntu.

— Bizi­tzeko baldin­tza eskasak dituen etxe­bizi­tza denean: 6 puntu.

— Baldin­tza eskasetan eta hirigunetik isolaturik, komunika­tzeko edo bertara joateko erraztasunik gabe dagoenean: 7 puntu.

— ­Gutxieneko baldin­tzak bete­tzen dituzten zentro, ostatu eta abarretan egonda, baina egoteko epe mugatuz, kostu handiz, edo kasu berezietan arreta eskain­tzen ez dutenean: 8 puntu.

— Osasungarritasunik eza, metaketa, urik eza, eta eguneroko bizimodua eragozten duten arkitektura-oztopoak dituenean:9 puntu.

— Pitza­durak hormetan, itoginak, hezetasuna eta abar tarteko direla, bizi­tzeko oso baldin­tza txa­rrak izan eta ­etxea utza­razteagatik edo ­utzi ez baina uzteko nahikoa arrazoiak direnean behin­tzat: 10 puntu.

3.    Egoera ekonomikoa.

Adineko per­tso­nak, libreki aukera dezake etxe­bizi­tza babestu batera sar­tzeko, bere egoera ekonomikoa azter­tzen ­utziko duen ala ez. Azter­tze­rik ez duela nahi erabaki eta hala jakinarazten badu, 0 puntu emango zaizkio.

— Eska­tzailearen egoera ekonomikoak, bere beharrak, bai bere etxe­bizi­tzan bai zentro pribatu batean, egoki bete­tzeko balio dio. Famili unitateko kideetako bakoi­tzak lanbide arteko ­gutxieneko soldata baino bi aldiz gehiago irabazten badu urtean edo 45.000 euro baino gehiagoko kapitala badu: Puntu 1.

— Eska­tzailearen egoera ekonomikoak, bere beharrak, bai bere etxe­bizi­tzan bai zentro pribatu batean, eskas bete­tzeko balio dio. Famili unitateko kideetako bakoi­tzak, lanbide arteko ­gutxieneko soldata baino gehiago irabazten badu urtean edo 22.500 euro baino gehiagoko kapitala badu: 3 Puntu.      

— Eska­tzailearen egoera ekonomikoak ez du balio bere beharrak bete­tzeko, eta oso era eskasean dago baloratua. Famili unitateko kideetako bakoi­tzak lanbide arteko ­gutxieneko soldata baino ­gutxiago irabazten badu urtean edo 22.500 euro baino ­gutxiagoko kapitala badu: 5 Puntu.

4.    Bestelako egoerak.

Izangaiaren egoera premia­tsua areago­tzen duten eta aurreko arloetan aurreikusi ez diren arrazoiak eta inguruabarrak, dagokion profesionalak baloratuko ditu eta gehienez 5 puntu gehitu ahal izango ditu atal honetan.   

II. ERANSKINA

KONTRATUA

Lezon, 20.. ko .............aren .............(e)an.

Batetik, .............Lezoko Udaleko Alkate/udalburua.  

Bestetik .............jauna/andrea NA zenbakiarekin

AZAL­TZEN DUTE

Lehena.  Auńamendi kaleko Udal apartamentu babestuetako apartamentuen jabe da Lezoko Udala.

Bigarrena.  .............jaunak-andreak Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuen bidez aipatutako apartamentuan sar­tzeko sarrera eskaera aurkeztu zuen; eskaera hori onartu egin du .............(e)an Gizarte Zerbi­tzuetako Batzor­dearen txos­tena aztertu ondoren.

Horregatik guztiagatik, alde biek, ondorengoa.

ERABAKI DUTE

Lehenik.  Lezoko Udalak Auńamendi kaleko Apartamentu babestuetan dagoen....... solairuko apartamendu babestuko..... zenbakia duen logela era partekatuan erabil­tzeko baimena ematen dio Lezoko Udalak .............jaunari/andreari, hurrengo artikuluetan aipa­tzen diren baldin­tze­tan.

Bigarren.  Etxe­bizi­tza hori honela erabiliko da:

— Ematen zaion bakarkako edo bi lagunen­tzako logelaren erabilera egingo du.

— Etxe­bizi­tzan denen­tzat diren gainerako gelak era partekatuan erabiliko dira.

Hirugarren.  Etxe­bizi­tza, guztiz ekipatua eta erabil­tzeko egoera ezin hobean egongo da, eta ez dago altza­ririk ekarri beharrik.

Laugarren.  Egoiliarrak, kontratu honekin batera eskuratuko duen Barne Araudia bete­tzeko ­hitza ematen du.    

Bosgarren.  Lezoko Udalari dagokio kontratu honetan ager­tzen diren xedapenak betearazi eta interpreta­tzeko ahalmen guztiak erabil­tzea, eta horien arabera hartutako erabakiak, bidezkoak badira, epaimahaian gainbegiratu ahal izango dira.      

Agiri hau irakurri ondoren, ados daudela egiazta­tzeko, kontratu hau sina­tzen dute bi aldeek, ale bitan eta eragin bakarrerako adierazita, goiburuan ida­tzi­tako lekuan eta egunean.        

Lezoko Udalaren izenean, Erabil­tzailea:

Sinadura: ..............

Sinadura: ..............

III. ERANSKINA

LEZOKO BABESPEKO ETXE­BIZI­TZEN
BARNE-ARAUDIA

Sarrera.

Apartamentu babestuen helburua, per­tsona autonomoei elkarbizi­tza alternatiboa eskain­tzea da, beraien ohiko ingurunean bizi daitezen eta herriko bizi­tzan parte har­tzeko behar duten lagun­tza izan dezaten.     

Araudiaren helburua.

Barne Araudi honek, zerbi­tzuaren fun­tzionamendua eta onuradunen, beren senitartekoen legezko arduradunen eta zerbi­tzuko langileen arteko bizikide­tza-arauak ezar­tzea du helburu.

Araudiaren erabilera.

Barne Araudia, onuradunei edo erabil­tzaileei eta beren senitartekoei ematen zaie apartamentu babestuetan sar­tzen direnean. Helburua, bertan eskain­tzen diren zerbi­tzuen berri, jarraitu beharreko arau orokorren berri eta abar ematea da.      

Aplikazio-eremua.

Barne Araudi hau, erabil­tzaileek, beren senitarteko edo legezko arduradunek, zerbi­tzuko langileek eta udalak, nahitaez bete beharrekoa da. 

Deskribapena.

Udalak 8 apartamentu dauzka, bost indibidualak dira, bi dobleak eta bata 2 logelekoa.

Erabil­tzailearen tipologia ondokoa da: Per­tsona balioduna edo autonomia nahikoa duena edo/eta dependen­tzia arina duena, orokorrean bakardade-egoerak jotakoa, abandonu per­tso­naleko egoeran dagoena, etxe­bizi­tza egoera txa­rrean duena edo etxe­rik ez duena, gizartean edo familian liskarrak dituena, familiarik ez duena edo izanda ere lagundu ezin diona.

Helburuak.

Helburu orokorra:

Eguneroko bizi­tzako jardueretan arreta-premia larriak ez izan arren beren ohiko etxebi­tzan bizi­tzen jarrai­tzeko zailtasunak dituzten hirugarren adineko eta per­tsona helduei egoi­tza, mantenua eta arreta ematea da.  

Helburu zeha­tzak:

— Erabil­tzaileak ohiko ingurunean manten­tzea, lagun eta familiatik gertu, gizartera­tzea bul­tza­tuz.          

— Erabil­tzaileak dituzten gaitasunak erabil­tzen lagundu eta ahal den autonomi maila handiena manten­tzen lagun­tzea, premien araberako arreta eskainiz.

— Pixkanakako gainbehera ahal den neurrian prebeni­tzea eta gerora­tzea, jarraipen iraunkorra eginez.

— Apartamentu babestuen antolaketan eta bizimoduan erabil­tzailearen parte har­tzea susta­tzea.

Eskain­tzen diren zerbi­tzu eta baliabideak.

Lezoko apartamentu babestuek ondorengo zerbi­tzuak eskain­tzen dituzte:

Oinarrizko Zerbi­tzuak:

Apartamentu babestuen erabil­tzaileek ondorengo zerbi­tzuak izango dituzte nahitanahiez:

— Ostatua, eta eremu komuna erabil­tzea barne.

— Zain­tza eta gainbegira­tzea.

— Segurtasuna.

— Gune komunen manten­tzea.

— Informazioa.

— Bitartekari­tza, gatazkak eta kexak ager­tzen direnean.

— Komunitate zerbi­tzuak erabil­tzeko informazioa eta lagun­tza ematea.

— Erabil­tzaileen autonomia mailan gertatutako aldaketak eta haiek behar dituzten lagun­tzak eta zerbi­tzuak ikuska­tzea.

— Erabil­tzaileak har­tzea eta haiei harrera egitea.

Zerbi­tzu osagarriak:

— Eguneko zentroaren hainbat zerbi­tzu­ren erabilera: Apartamentu babestuak, eguneko zentroaren aldamenean kokatuta daudenez, nahi duten erabil­tzaileek zentroak eskein­tzen dituen hainbat zerbi­tzu erabili ditzaz­kete, hala nola, elikadura, arropa-garbi­tzea, gune-pribatuak garbi­tzea, iharduera okupazionalak, e.a. beti ere zentroaren kudeaketa organoak eskaera onartuz gero.

— ­Etxez-­etxeko lagun­tza.

Sar­tzeko baldin­tzak.

Udaleko Gizarte Zerbi­tzuek, beharra ikusi ondoren, jaso eta balioe­tsiko dituzte jarraian adierazitako baldin­tzak bete­tzen dituzten onuradunen eskaerak:

— 60 urtetik gorakoa izatea, indarrean dagoen balorazio eskalaren arabera autonomoak direnak. Menpekotasun arina duten per­tso­nak ere onartuak izan daitezke, beti ere, beroien kabuz balia­tzeko kapazitatea dutela ziurta­tzen badute.         

— Per­tsona helduak (60 urte beherakoak), autonomoak direnak, edo/eta menpekotasun arina dutenak eta arrazoi sozialengatik (­etxe falta, bakardadea, arazo ekonomikoak, ohitura egokien falta, e.a.) etxe babestuen beharra dutenak, edo/eta beren etxe­bizi­tza ­utzi beharreko egoera larrian aurki­tzen direnak arrazoi ezberdinak direla medio; tratu txa­rrak jasatearen arriskua, etxe­tik kanporatuak izatea, bizikide­tza baldin­tza kaxkarrak, e.a. Aldez aurretik, zerbi­tzu teknikoek dagokion txos­tena egin behar dute. Kasu hauek bereziak direnez, hauen plaza kopurua mugatua izango da; (ez da gomendagarria gehiengo osoaren %25a gaindi­tzea). Salbuespen hauetan ez dira onartuko interben­tzio sozial oso inten­tsi­boa behar duten per­tso­nak, zeren arrisku­tsua izan daiteke apartamentu babestuekin eta inguruan dauden hirugarren adineko bestelako zerbi­tzuekin (eguneko zentroa) elkarbizi­tza egokia manten­tzeko.


— Lezon erroldatuta egotea ­gutxienik 2 urte eskaera egin aurretik., edo azken 10 urteetan txan­dakako 8 urtez erroldatua egon dela justifika­tzea. Salbuespena gisa, Lezon jaioak izaki familian bil­tzeko edo gizarte mailako arrazoiak direla medio ­itzuli nahi duten per­tso­nak betebehar horretatik aske ­utzi daitezke. Horretarako, aldez aurretik, zerbi­tzu teknikoek dagokion txos­tena egin behar dute.


— Osasun Zentroetan etengabeko lagun­tza behar ez izatea edo osasun publikoko neurriak har­tzea eska­tzen ez duen osasun egoera ager­tzea.

— Elkarbizi­tza oztopa dezakeen arazo psikikorik ez izatea.     

— Eguneroko jarduerak inoren lagun­tza­rik gabe egiteko gai den egoera fisikoa eta psikikoa izatea edo gainbegiraketa maila txi­kia behar duten per­tso­nak izatea, salbuespen modura.

— Elkarbizi­tza normalizatua ahalbidera­tzen duten giza jarrera eta ohitura per­tso­nalak nahiz garbitasunari dagozkionak izatea.

— Goian aipaturiko baldin­tza­ren bat bete­tzen ez dutenen­tzat Tokiko Gobernu Batzor­deak edota Lezoko Udaleko Alkate­tza izango da eska­tzailearen sarrera erabakiko duena, gizarte zerbi­tzuetako teknikariaren txos­tena kontutan hartuz.      

Fun­tzionamendu-arauak.

1.    Bisitei eta etxe­tik kanpoko egonaldiei buruzko arauak:

— Erabil­tzaileek etxe­bizi­tze­tatik/tara edozein ordutan atera edo sar daitezke.

— Etxe­tik kanpora irten edo kanpoan egun ­batzuetarako egonaldiak egin nahi izanez gero, zerbi­tzuko arduradunari jakinarazi beharko du, irten baino 48 ordu lehenago.

— Erabil­tzaileek, eguneko edozein ordutan izan ditza­kete bisitak, beti ere, gainerako erabil­tzaileen intimitatea bermatu eta norbanakoen eskubideak eta taldekoak errespeta­tzen badira.

— Ordutegi zorro­tzik ez da ezarriko, horregatik, bakoi­tzak zen­tzuz jokatu beharko du bisita-ordutegia ezar­tzeko garaian. Dena den, arazorik ez izateko, zerbi­tzuaren arduradunari informatuko diote bisita hauetaz.

— Erabil­tzaileek euren lagun edo senitartekoekin igaro ahal izango dituzte egun bereziak (jaiegunak, asteburuak, oporrak, etab.). Halakoetan, ­gutxienez, irten baino 48 ordu lehenago, gizarte-langilearekin ados jarri beharko dute apartamentu babestuetara itzul­tzeko eguna finka­tzeko.

2.    Altza­riei buruzko arauak:

— Apartamentu babestuetan dauden altza­riak, tresnak eta gainerako gauzak norberarenak balira bezala zainduko dira.

— Apartamentu babestua, ­altzari egokiz hornituta dago.  Hala eta guztiz erabil­tzaileek nahi dituzten gauzak eraman ditza­kete, beti ere Gizarte Zerbi­tzuen baimenarekin eta zerbi­tzuko arduradunarekin ados jarri eta leku-mugak kontuan hartuta.

— Gelatan ez dituzte aparailu elektrikoak erabiliko, ezta sute edo itomenerako arriskua izan dezaketen gasezko edo beste edozein motatako aparailurik ere.

— Erabil­tzaileak, gelan, telebista edo bestelako aparatuak eduki bahi baditu, zerbi­tzuko arduradunari baimena eskatuko dio, beste erabil­tzaileei eragozpenik sor­tzen dien balioesteko.

3.    Apartamentu babestuaren garbitasunari buruzko arauak:

— Erabil­tzaile bakoi­tza arduratuko da ­etxea garbi­tzeaz, hala eskatuta, ­Etxez ­etxeko lagun­tzailearen zerbi­tzua kontraturik izan ezean edo eguneko zentroarekin zerbi­tzu hau kontratatuta izan ezean.

— Geletan ezin dira elikagai galkorrak, usain txa­rrak sor­tzen dituztenak edo toxikazioak nahiz gaixotasunak eragin ditza­ketenak gorde.

— Erabil­tzaileek, ­etxea txu­kun eduki­tzen lagunduko dute. Eginkizun horretan, balio ez duen guztia, dagokion lekuan ­utziko dute.

— Erabil­tzaileek, zerbi­tzuko arduradunari edo ­etxez ­etxeko lagun­tzaileari, zerbi­tzu hau kontratatuta daukan kasuetan, jakinarazi egingo dizkiote aparatu, tresna edo altza­rien fun­tzionamenduan antze­maten dituzten akats guztiak, lehenbailehen konponarazi ­ditzan.

— Etxe­bizi­tzako eta bertako gauza guztiak zainduko dituzte.

— Geletan eta leihoetan ezin da arroparik garbitu edo eseki.

4.    Gelei buruzko arauak:

— ­Etxez ­etxeko lagun­tzaileari, gizarte-langileari eta Udaleko Gizarte Zerbi­tzuetako langileei behar den unean logeletan sar­tzeko baimena emango zaie.      

— Apartamentuak, norberaren erabilerarako izango dira eta beste erabil­tzaileak ezingo dira bertan baimenik gabe sartu.

5.    Ordutegiari buruzko arauak:

Erabil­tzaileak askatasun osoz irten daitezke Zentrotik. Eguneko zentroarekin otordu zerbi­tzua edo beste zerbi­tzu­ren bat kontratua izanez gero, hauen ordutegiak errespetatu beharko ditu.

6.    Segurtasun-neurriei buruzko arauak:

— Edozein ezbehar gerta­tzeko aukerak bazter­tze­arren, debekatuta dago logeletan su txi­kiak piztea, berogailuak, manta elektrikoak eta ­antzeko aparatuak jar­tzea, behar ez bezala erabiliz gero itomena, suteak, etab. eragin ditza­kete etab.

— Istripurik gerta ez dadin, apartamentutik irtetean iturrikanilak ­itxita eta argiak itza­lita ­utzi beharko dira.

7.    Leku komunei buruzko arauak:

Guztiek erabil­tzeko diren tokiak errespetatu eta kontu handiz erabili behar dira, beste erabil­tzaileak ain­tzat hartuz.          

8.    Norberaren gauzei buruzko arauak:

— Udala ez da apartamentuan izan ditza­keen balorezko eta per­tso­nalak diren objektuen arduradun izango.

— Erabil­tzailearen arropak bere izenarekin marka­tzea gomenda­tzen da.

9.    Erabil­tzaileek, apartamentu babestuetatik kanpo behar duten arretari buruzko arauak:

— Medikuak gaixorik dagoen erabil­tzailea ospitale batera eramateko agindua ematen duenean, senitarteko zuzenak baditu, haiek eman beharko diote arreta eta lagun­tza gaixoari.    

— Erabil­tzailearen ezgaitasunaren maila goruntz alda­tzen denean, erabil­tzailearen familia zuzenari dagokio behar duen arreta eta zain­tza ematea (zuzenean edo bitarteko zerbi­tzuak erabiliaz) erabil­tzailea beste baliabide egokiago batetara eraman bitartean.         


— Erabil­tzaileak senitartekorik ez balu edo familiakoek lagundu ezin dutenean, joan etorrietan lagunduko zaio, beharrezko­tzat ­jotzen den guztietan.

— Erabil­tzailea etxe­tik kanpo dagoen bitartean; ospitalean, oporretan, senitartekoei edo lagunei bisita egiten, etab. Apartamentu babestuen zerbi­tzua ez da haren arreta edota lagun­tzaz arduratuko.

10.    Onuradun izateari uztea:

— Borondatez uko egiteagatik. Aukera horrek ida­tziz argi eta garbi jasota gelditu beharko du.

— Zigor baten ondorioz bidal­tze­agatik.

— Herio­tza­gatik.

— Arrazoi justifikaturik gabe, modu jarraian edo aldizka etxe­bizi­tza­tik kanpo egoteagatik, oporraldiko urteko 45 egunetan ezik.

— Hileroko kuotak ez ordain­tze­agatik, arrazoitutako arrazoiengatik izan ezik.

— Bere sarrera eragin zuen egoera bertan behera geldi­tze­agatik edo alda­tze­agatik.

Zerbi­tzuaren finan­tza­keta.

Zerbi­tzua egoiliar bera eta udalaren ekarpenarekin osatuko da. Erabil­tzaileak, udalak ezarritako hilero kuota bat ordainduko du. Zerbi­tzuagatik ordaindu beharreko tasa egunean dagoen Udal Apartamentu babestuen indarrean dagoen tasaren udal ordenan­tza fiskal arau­tzailean zehazturik azalduko da.     

— Zor aitorpena:

Zor aitorpena apartamentuan sartu aurretik edo sar­tzean egin beharko da, Udalak beharrezkoa ikusten duen kasuetan.  

Agiri bat sinatuko da, non aitortutako zorra ordain­tzeko, zein ondare duen agertuko duen erabil­tzaileak, edo geroago izan ditza­keen baliabide-gehikun­tzak konpromisopean jarriko dituena.

Zor aitorpenaren agiri publikoa sina­tzea zerbi­tzua erabil­tzen duenari dagokio, edota ordezkari legalari, aurretik baimena jaso ondoren.          

Zor aitorpenean sor­tzen diren notario gastuak eta zergak, baita erregistro publikoan izena ematetik etor daitezkeenak, soilik zerbi­tzuaren erabil­tzailea zordunaren kontura izango dira.

— Eska­tzailearen familia, kostua ordain­tzeko onespena:

Eska­tzailearen familiak, zerbi­tzuaren kostuaren eta eska­tzaileak berak ordaindutakoaren arteko diferen­tzia ordain­tzeko aukera izango du. Ordain­tzeko era (hilero, urtero, etab.) familiarekin berarekin zehaztuko da.

— Beste era ­batzuk:

Bai eska­tzaileak, bere familiak edota zerbi­tzuaren arduradunak, zor hori ordain­tzeko beste era ­batzuek aurkezteko aukera izango dute.

Tasa urtero berrikusiko da, ordenan­tza fiskalen tarifekin batera.

Erabil­tzailearen eskubideak.

Zerbi­tzuak, erabil­tzaileen eskubide hauek errespetatu eta bermatu beharko ditu:

— Etxe­aren erabileraz goza­tzeko eskubidea.

— Eguneroko lanetan behar duten lagun­tza profesionala izateko.

— Bere etxe­bizi­tzan ezar­tzen diren orduetan bisitak jaso­tzeko.

— Urtean gehienez 45 eguneko oporrak eduki­tzeko.  

— Beharrezkoa balitz, behar dituzten gizarte-zerbi­tzuak eta prestazioak bideratuko dizkie erabil­tzaileei apartamentu babestuei esleitutako gizarte-lagun­tzaileak.

— Nahi dutenean etxe­bizi­tza­tik irteteko, aurrez zentroko arduradunari jakin araziz.

— Bere apartamentuko eta ate nagusiko gil­tza eduki­tzeko.     

— Edozein arrazoirengatik, erabil­tzaileak dituen menpekotasunek etxe­bizi­tzan bizi­tzen jarrai­tze­rik ez balu, Udalak behar diren kudeaketak egiteko eta beharrezko baliabideetara bidera­tzeko konpromisoa har­tzen du gizarte zerbi­tzuen bitartez.  

Erabil­tzaileen betebeharrak.

— Zerbi­tzuen kontratu ida­tzia bete­tzea.

— Barne araudian aipatutakoa ezagutu eta bete­tzea.

— Bizikide­tza-arau orokorrak errespeta­tzea eta etxe­bizi­tza­ren jardunbide ona ez eragoztea.

— Gainerako erabil­tzaileak eta zerbi­tzuko langileak errespeta­tzea.

— Elkarrekiko errespetuan, toleran­tzian eta gizalegean oinarritutako jokaera erakustea, ­etxean bizi diren guztien arteko harremanetan ahalik eta giro egokiena lor­tzeko.  

— ­Etxean antze­maten dituzten irregulartasunak edo anormaltasunak Udaleko Gizarte Zerbi­tzuei jakinaraztea.   

— Etxe­tik kanpoko egonaldiak aldez aurretik jakinaraztea (24 ordu lehenago ­gutxienez).

— Jaso­tzen dituzten zerbi­tzuen kuotak ordain­tzea.

Udalaren betebeharrak.

— Apartamentu babestuen kudeaketa.

— Apartamentu babestuak egoki­tzeko, horni­tzeko eta manten­tzeko behar den finan­tza­keta.

— Apartamentu babestuak finan­tza­tzeko dauden baliabideak koordina­tzea.

— Apartamentuaren fun­tzionamenduaren eta egoera ekonomikoaren jarraipena egitea beharrezko dokumentazioa erabiliz.

— Apartamentuaren egitura- eta manten­tze-lanen jarraipena egitea.

— Baliabide honen inguruan Udalerrian sor daitezkeen beharrak antze­matea.

— Erabil­tzaileari baliabide honen inguruko informazioa eta aholkua ematea; edukia, lagun­tzak eta sar­tzeko baldin­tzak.

— Eskaerak jaso­tzea eta berauek aztertu eta balora­tzea.       

— Erabil­tzailearen banakako edo taldeko jarraipena arlo desberdinetan egitea (osasun-arloan, gizarte-arloan,).

Erreklamazioen, iradokizunen eta kexen sistema.

Apartamentuen jardun egokirako eta erabil­tzaileari kalitatezko arreta eman ahal izateko, ezinbestekoa da kexa edo erreklamazio mota oro zuzendari­tzari berehala helaraztea, ahalik eta irtenbide azkarrena eman ahal izateko.

Erabil­tzaileek, senitartekoek edo arduradunek izan ditza­keten kexak ahoz edo ida­tziz azaldu ahal izango dira. Horretarako prozedura honako hau izango da:

1.    Ahozko edo ida­tzizko erreklamazioa.

2.    Aurreko eskabide horri ez bazaio eran­tzu­nik ematen, kexa bat aurkeztuko zaio zuzendari­tzari.

Kexa edo erreklamazioari 7 eguneko gehienezko epean eran­tzungo zaio, jaso­tzaileari jakinarazten zaion unetik konta­tzen hasita.

Diziplina erregimena.

Hutse­gite­tzat hartuko dira apartamentuetako bizikide­tza arauak urra­tzea eta horri kalte egiten dioten ekin­tzak egitea edo nagusien beharrak ez bete­tzea ondorio duten ekin­tzak egitea; jokaera horiek direla eta, administrazioko eta diziplinako zigorrak jarri ahal izango dira, legez etor daitezkeen eran­tzu­kizunez gain.

1.    Hutse­giteak:

1.1.  Oso larriak:

— Hutse­gite larriak hirutan edo gehiagotan egitea.

— Etxe­bizi­tzako egoiliarrei edo gainerako langileei fisikoki eraso­tzea edo tratu txa­rrak ematea.

— Deklarazioak fal­tsu­tzea edo ezkuta­tzea, edo egoiliarren egoerarekin lotutako datu zehazgabeak edo garran­tzi­tsuak aurkeztea, onura lor­tzeko.

— Etxe­bizi­tzako ondasunetan edo bizikide­tzan nabarmen kalte egitea.

1.2.  Hutse­gite larriak:

— Hutse­gite arinak hirutan edo gehiagotan egitea.

— Instalaziokoak, langileenak edo erabil­tzailearenak diren ondasunak edo objektuak lapur­tzea.

— Tasa berandu ordain­tzea, justifikatu gabe.

— Etxe­bizi­tza erabil­tzea, nahiz eta aldi baterako izan, erabil­tzailearen familiarekin ala lagunekin batera bizi­tzeko.           

1.3.  Hutse­gite arinak:

— Beste erabil­tzaileak edo zerbi­tzuko langileak zuzen ez trata­tzea, edo haienganako jarrerak edo ­hitzak begirunerik gabeak edo desegokiak izatea.

— Etxe­bizi­tze­tako altza­riak, tresneriak, objektuak edo instalazioak ez zain­tzea edo axolagabeki erabil­tzea.

2.    Zigorrak:

2.1.  Hutse­gite oso larriak:

Etxe­bizi­tza­tik hilabete eta sei hilabete artean bidal­tzea; zenbait kasutan, behin betiko ere bidali ahal izango da.   

2.2.  Hutse­gite larriak:

— Bidal­tze ohartarazpena.

— Etxe­bizi­tza­tik bidal­tzea, baina ez hiru hilabete baino gehiago.

2.3.  Hutse­gite arinak:

­Hitzezko edo ida­tzizko oharrak.

3.    Zigorraren preskripzioa:

Interesatuari ez bazaio jakinarazi espediente bat abiarazi dela:

— Hutse­gite arinak bi hilabeteren buruan preskribituko dira.

— Hutse­gite larriak lau hilabeteren buruan preskribituko dira.

— Hutse­gite oso larriak urtebeteren buruan preskribituko dira.

4.    Zehapen prozedura.

Zehapen prozedura azaroaren 26ko 30/92 Legean xedatutakoari edo berau ordeztuko edo garatuko duen Estatuko legedian nahiz aplikagarri den legedi autonomikoan xedatutakoari doituko zaio.

Alkateari edo honek eskuordetutako zinego­tziari dagokio zehapen-espedienteak abiaraztea, Gizarte Zerbi­tzuetako Arduradunak proposatuta. Berari edo Tokiko Gobernu Batzor­deari dagokio, halaber, zehapen-espedienteak ebaztea, hutse­giteak larriak edo oso larriak direnean, expedientea izapidetuko duena gizarte langilea izango delarik.

Hutse­giteak arinak direnean, ez da beharrezkoa izango espedienterik izapide­tzea, eta ahozko edo ida­tziz ohartarazpena zuzenean egingo du apartamentuen arduradunak. Zehapen hori, gainera, aurretiazko entzu­naldirik gabe jarrikdo du alkateak edo zinego­tzi ahaldunak, gizarte langileak proposatuta.

Hutse­gite larrien edo soso larrien ondoriozko zehapen –espedienteetan entzu­naldia emango zaie interesdunari.

5.    Graduazioa.

Hutse­giteak kalifikatu ondoren, zehapenak inten­tzionalitate mailaren edo zabarkeria mailaren araberakoak izango dira, eta kontuan hartuko dira egoera per­tso­nala, hala nola adina, prestakun­tza edo elkarbizi­tza­rekiko jarrera, gertatutakoaren larritasuna edo garran­tzia, eta damutasun-adierazpenak, sortu dituen mota guztietako kalteak konpon­tzeko asmoarekin.

6.    Errekur­tsoak:

— Hutse­gite arinengatik jarritako zigorren kasuan, errekur­tsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Zerbi­tzuetako sailaren arduradunari.

— Hutse­gite larriengatik edo oso larriengatik jarritako zigorren kasuan, Alkate­tzan jarri beharko dira errekur­tsoak.

Kudeaketa:

Apartamentu babestuen zerbi­tzua Udalak zuzenean edo zeharkako zerbi­tzuen bidez kudeatuko du. Bi kasuetan, Lezoko Gizarte Zerbi­tzuaren ardura izango da apartamentu babestuak zerbi­tzuaren gainbegiraketa.           

Lezo, 2010eko irailaren 22a.—Haritz Salaberria, Alkatea.      

(1884)   (10941)