Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

178. zenbakia Data 2010-09-16 3 orria

4 Gipuzkoako Lurralde Historikoko Administrazioa

GFA-OGASUNA ETA FINANTZAK
Jendaurrean jartzeko iragarkia, hainbat udalerritako ondasun higiezin hiritarren lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketari buruzkoa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINAN­TZA DEPARTAMENTUA

Jendaurrean jar­tzeko iragarkia, hainbat udalerritako ondasun higiezin hiritarren lurzoruaren eta eraikinen balio ponen­tzien aldaketari buruzkoa.          

2010eko irailaren 7an Diputatuen Kon­tseiluak eginiko bileran, Gipuzkoako Foru Aldundiak honako ebazpena hartu du ondasun higiezinen gaineko zerga eta ondasun higiezin hiritarren balio katastralen berrikuspena direla eta:  

«Lehena. Onar­tzea ondasun higiezin hiritarretako lurzoruaren eta eraikinen balio ponen­tzien aldaketa, udalerri hauei dagokienez: Abal­tzis­keta, ­Antzuola, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Berrobi, Deba, Elgoibar, Gabiria, Hernani, Ikaztegieta, Irun, Legazpi, Mendaro, Oiar­tzun eta Tolosa.          

Bigarrena: 15 eguneko epean ponen­tzia aldaketak jendaurrean jar­tzea, interesatuek hautazko berrazter­tze errekur­tsoa jarri ahal izan dezaten Foru Aldundian edo, bestela, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezaten Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko 1989ko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak 11. artikuluan ezar­tzen duen eran.

Hirugarrena: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal bakoi­tza­ren ediktuen bidez iragar­tzea ponen­tziak jendaurrean jarri direla aurreko bigarren apartatuan aipatu bezala».          

Agindutakoa bete­tzeko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizia­lean iragarkia argitara­tzen da ponen­tzia horiek Gipuzkoako udaletan eta Ogasun eta Finan­tza Departamentuko Udal Zergen Zerbi­tzuaren bulegoetan (Okendo kalea, 20. Donostia) jendaurrean jarri direla jakinarazteko. Erabakiaren bigarren apartatuan aipa­tzen den 15 eguneko epea iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da konta­tzen.   

Halaxe argitara­tzen da hau denen aurrean behar diren ondorioetarako.

Donostia, 2010eko irailaren 8a.—María Jesús Pérez Garciarena, idazkari teknikoa.

(6949)   (10316)