Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

142. zenbakia Data 2010-07-28 202 orria

7 Udal Administrazioa

LEZOKO UDALA
Udal etxebizitza tasatuen eskatzaileen errejistroa

LEZOKO UDALA

Udal Etxe­bizi­tza Tasatuen Eska­tzaileen Erregistroa.

Lezoko Udalak 2010eko uztailaren 13ko Tokiko Gobernu Batza­rraren bitartez, honako akordioa hartu zuen:

­HITZAURREA

Lezoko Udal etxe­bizi­tza tasatua arau­tzeko udal ordenan­tzak, 16. artikuluan ezarrita dauka Udalak edo etxe­bizi­tzak susta­tzen edo berri­tzen diharduten sozietateetako batek udal etxe­bizi­tza tasatuen eska­tzaileen erregistro iraunkorra izango duela.

Erregistro horren helburua da, batetik, datu zeha­tzak ematea udal etxe­bizi­tza tasatuen adjudikazioa kudea­tzeko eta kontrola­tzeko eta, bestetik, informazio eguneratua eduki­tzea babes publikoko etxe­bizi­tzen programazioak dagoen eskaerara egoki­tzeko.

Akordio hau har­tzen da Erregistroaren fun­tzionamendua arau­tzeko, oinarrituta batik bat Etxe­bizi­tza eta Gizarte Gaietako Sailaren araudian. Sail horrek 2008ko apirilaren 16an emandako Aginduan araututa geldi­tzen da Babestutako Etxe­bizi­tzak Eslei­tzeko Zerbi­tzu Publikoaren (Etxe­bide) etxe­bizi­tza eska­tzaileen Erregistroa.

Horren arabera, eta Lezoko Udal etxe­bizi­tza tasatua arau­tzeko udal ordenan­tzan xedatutakoarekin bat etorriz, Udal honek eska­tzaileen erregistro bat sortu du eta ondorengo artikuluetan ezarritakoaren arabera arautu du haren fun­tzionamendua

1. artikulua.    Xedea.

Agiri honen xedea da Lezoko Udal Etxe­bizi­tza Tasatuen Ordenan­tza­ren 16. artikulua gara­tzea. Artikulu hori betez, udal etxe­bizi­tza tasatuen eska­tzaileen erregistroa sortuko da.  

2. artikulua.    Inskriba­tzeko eskaerak.

1.    Etxe­bizi­tza Eska­tzaileen Erregistroan inskriba­tzeko eskabideak Lezoko udal-zerbi­tzuetan hartarako duten ereduaren arabera egin beharko dira; interesa dutenei udale­txean bertan emango zaie eredu hori. Era berean, eredua eskuragarri egongo da Lezoko Udaleko web orrian. 

Eskabide honekin batera etxe­bizi­tza-eska­tzaile izateko kasu bakoi­tzean eska daitezkeen baldin­tzak egiazta­tzeko dokumentazioa eman beharko da.

2.    Eskabideak per­tsona fisikoek egin ahalko dituzte, indibidualki edo etxe­bizi­tza berean biziko direnekin batera.           

3.    Ezin izango dituzte etxe­bizi­tza-eskaerak indibidualki egin ezkon­tza bidez lotutako per­tso­nek, legez bananduak ez baldin badaude, eta ezta izatezko bikoteek ere. 

3. artikulua.    Etxe­bizi­tza Eska­tzaileen Erregistroan alta ematea.

1.    Eskabide bati Etxe­bizi­tza Eska­tzaileen Erregistroan alta emateko eska­tzen diren baldin­tzak honako hauek dira:       

a)    Bizileku-baldin­tzak edo lan lotura udalerriarekin:  

Lezoko udal etxe­bizi­tza tasatua arau­tzeko udal ordenan­tzak honela dauka ezarrita 9. Artikuluan: «Udal etxe­bizi­tza tasatu baten onuraduna izateko beharrezkoa izango da bizikidetasun unitateko kideetako batek, ­gutxienez, hurrengo baldin­tza hauen artetik ­gutxienez bat bete­tzea:

— 3 urtez Lezon izatea ohiko bizilekua eta bertan jarraian erroldaturik egotea edo ­gutxienez 5 urtez azken 10 urtetan.   

— Azken 10 urteetan Lezon lan egitea.

— Azken 3 urteetan Lezon lan egitea eta azken 15 urteetan ­gutxienez 5 urtez ohiko bizilekua Lezon izatea eta bertan erroldaturik egotea.

— 15 urtez Lezon bizi eta erroldatua egotea.

Alokatutako udal etxe­bizi­tza tasatuen kasuan, Lezo ohiko bizilekua izateari eta bertan erroldatuta egoteari lotutako baldin­tzak urtebetetik gorakoa izan behar du, eskaera egin aurreko aldian.

b)    Eska­tzaileek etxe­bizi­tza lor­tzeko eska­tzen diren ­gutxienekoaren eta gehienekoaren arteko diru-sarrerak egiaztatu beharko dituzte, lortutako etxe­bizi­tza tasatu motaren arabera (Udal etxe­bizi­tza tasatua, erregimen orokorrekoa edo erregimen berezikoa) eta eskatutako erregimenaren arabera (errentamendua, azalera-eskubideko jabe­tza edo jabe­tza).

c)    Eska­tzaileak inskriba­tze-eskaera egin aurreko bi urteko aldian Erregistroan baja eman badu, ezin izango du eskabidea egin, Erregelamendu honen 4. artikuluko 5. eta 6. idatz zatietan ezarritako arrazoiengatik.

d)    Udal etxe­bizi­tza tasatuen onuradun guztiek –elkarbizi­tza unitateko kide guztiak sar­tzen dira onuradunen mul­tzoan– bete behar duten baldin­tza da etxe­bizi­tza­rik ez eduki­tzea era hauetakoren batean: Jabe­tzan -erabatekoan edo ez azalera-eskubideko jabe­tzan-, edota biziarteko gozameneko eskubide erreal bezala, ­etxe premia defini­tzen duen arautegi autonomikoaren terminoetan eta salbuespenekin; edo, etxe­bizi­tza edukita ere, horrek ez bete­tzea indarrean dauden arauek xedatutako bizigarritasun baldin­tza minimoak.

­Etxe premiaren baldin­tza beteko lukete, era berean, Lezon etxe­bizi­tza baten titular direnek, baldin eta etxe­bizi­tza horrek familia unitateko kide bakoi­tzeko 15 m˛ baino ­gutxiagoko azalera erabilgarria badu. Etxe­bizi­tza hori librea bada, araubide orokorrekoa bezala tasatu dela iri­tziko da, eta hura besteren­tzeko eta gainerako xedapen-egin­tzak egiteko, etxe­bizi­tza tasatua arau­tzen duen udal ordenan­tza bete beharko dute.

Beste etxe­bizi­tza bat ez eduki­tze­aren baldin­tza hau, dela jabe­tzan –jabe­tza soilean nahiz azalera-jabe­tzan–, dela bizi arteko gozamenaren eskubide errealean etxe­bizi­tza tasatuen sustapen bakoi­tzean salbue­tsia izan daiteke, Lezon Babes Publikoko Etxe­bizi­tza jabe­tzan–jabe­tza soilean nahiz azalera-jabe­tzan– dutenen­tzat. Kasu hauetan Babes Publikoko Etxe­bizi­tza­ren titularra, Udal Etxe­bizi­tza Tasatu baten esleipendun suerta­tzen bada, eskudun den Administrazioaren eskuetan ­utzi beharko du Babes Publikoko ­Etxea, eta hau legeak xeda­tzen duenaren arabera baloratuko da.          

Artikulu honen ondorioetarako, eska­tzaile­tzat hartuko dira babes publikoko etxe­bizi­tzari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera titular izan behar dutenak.

2.    Nolanahi ere, ofiziozko udalak UETen eska­tzaileen erregistroari gehituko dizkio erregimen orokorreko BOEen eska­tzaileei, etxe­bizi­tza sozialetarako gehienezko­tzat ­jotzen diren diru-sarrera berdinak edo altuagoak egiazta­tzen baldin badituzte. Hala baldin bada, UETen zozketetan esleipendun gerta­tzen badira eta etxe­bizi­tzari uko egiten badiote, ez dira erregimen orokorreko BOEen hurrengo zozketetatik kanpo ­utziko zigor­tzeko ezarritako epearengatik.

3.    Etxe­bizi­tza Eska­tzaileen Erregistroko inskripzioek 4 urteko iraunaldia izango dute gehienez ere, eta zehazki horretarako den eskabide baten bidez berritu ahalko dira.

4. artikulua.    Etxe­bizi­tza Eska­tzaileen Erregistroan baja ematea.

Etxe­bizi­tza Eska­tzaileen Erregistroan baja emateko arrazoiak honako hauek izango dira:

1.    Eska­tzaileak berak egindako baja-eskabidea.      

2.    Eska­tzailearen herio­tza, betiere herio­tza horren ondorioz eskabideak Erregistroan ezin baldin badu jarraitu.

3.    Etxe­bizi­tza eskura­tzeko baldin­tze­tako bat ez bete­tzea, ­gutxieneko diru-sarrerena izan ezik.

4.    Etxe­bizi­tza bat eslei­tzea, edo etxe­bizi­tza baten salerosketa-kontratu pribatua sina­tzea.

5.    Bi etxe­bizi­tza-esleipeni berariaz uko egitea, edo etxe­bizi­tza bakar bati isilbidez uko egitea, betiere isilbidezko uko-egite hori dagoela ain­tzat hartuz, Administrazioak esleipen hori aurreikusitako bideetatik jakinarazteko betebeharra bete ondoren, esleipenduna aurkitu ez bada edo harekin harremanetan jar­tzea ezinezkoa izan bada.

Erosteko etxe­bizi­tzei uko egitea ez da kontuan izango, esleipena jakinarazten zaion momentuan langabezian dagoen per­tso­naren kasuan, nahiz eta esleipen-prozeduran parte har­tzeko laneko diru-sarrerak jaso izan dituen.  


6.    Etxe­bizi­tza-esleipen bakar bati uko egitea, eskatutako etxe­bizi­tza mota eta erregimen bakarra baldin bada. Ez dira kontuan hartuko aurreko ataleko bigarren paragrafoan aipatutako uko egiteak.

7.    Inskripzioa egiteko iraunaldia amaitu denean, espresuki berritu izan gabe.

8.    Erregistroan inskriba­tze­aren ondorioz sortutako betebeharrak ez bete­tzea.

5. artikulua.    Ebazpenak emateko eskumena eta jakinarazpen-prozedura.

1.    Alkate­tzari dagozkio honako eskumen hauek: Etxe­bizi­tzen Eska­tzaileen Erregistroan alta emateak ebaztea, horiek uka­tzea, bajak ematea, edo jada dagoen inskripzioan ondorioak izan ditza­keen beste edozein alderdiren gainekoak.

Ebazpen honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jarri ahal izango da, eta aurretik aukerako berrazter­tze-errekur­tsoa jar daiteke.

2.    Ebazpen horien jakinarazpena per­tso­nalki eskaeragile guztiei jakinaraziko zaie baita Lezoko Udaleko iragarki-tauletan eta udaleko web orrian argitaratuz ere egingo da, beste edozein bidetatik jakinaraztea alde batera ­utzi gabe.           

6. artikulua.    Erregistroan Inskriba­tze­aren ondorioz sortutako betebeharrak.

Etxe­bizi­tzen Eska­tzaileen Erregistroan inskribatu direnek honako betebehar hauek izango dituzte:

1.    Etxe­bizi­tza-aldaketa jakinaraztea.

2.    Bizikide­tza-unitatean gertatutako aldaketak jakinaraztea.

3.    Egoera zibilean izandako aldaketak jakinaraztea.

4.    Inskripzioari eusteko eska daitezkeen baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tzeko behar den dokumentazioa emateari buruz egiten diren errekerimenduei prestasunez eran­tzu­tea.      

Lezo, 2010eko uztailaren 21a.—Haritz Salaberria, Alkatea.

(1575)   (8862)