109. zenbakia | Data 2010-06-11 | 133 orria |
ZUMAIAKO UDALA
Tasatutako Udal Etxebizitzen Ordenantzari behin betiko onespena
ematea.
Udalaren 2008ko azaroaren 6ko ezohiko osoko bildkuran Tasatutako Udal
Etxebizitzen Ordenantzari hasierako onarpena eman zion.
Ordenantza hori 30 eguneko apean jendaurrean jarri zen, 2008ko
azaroaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, eta ez zenez aurkeztu
interesdun aldetik inolako erreklamaziorik zein iradokizunik, aipatu ordenantza
behin betiko onartutzat ematen da.
Beraz, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko
7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honetan
eranskin gisa argitaratzen da ordenantzaren testu osoa.
Administrazio bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko
auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi
Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia argitaratzen
den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Hala ere, aldez aurreko izaeraz, Udal honen Osoko Bilkuraren aurrean
aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko
apean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Kasu honetan ezingo
da administrazioarekiko auzietako helegiterik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa
erabaki arte.
Zumaia, 2010eko maiatzaren 28a.—Ińaki
Agirrezabalaga Alkorta, Alkatea.
(989) (6921)
ERANSKINA
ETXEBIZITZA TASATUEN TOKIKO ORDENANTZA
I. KAPITULUA
UDAL ETXEBIZITZA TASATUEN ERREGIMENA
1. artikulua. Helburua eta aplikazio
esparrua.
1. 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza
Legearen Zortzigarren Aldi Baterako Xedapenean ondorio hauetarako
aurreikusitakoa garatzeko, tokiko ordenantza honek Zumaiako Udalerriko «Udal
Etxebizitza Tasatuen» babes publikoko erregimen juridikoa zehaztea du xede.
2. Zumaiako «Udal Etxebizitza
Tasatuek» etxebizitza babestuen izaera izango dute beti, eta horrenbestez,
eskualdatze prezio gorena mantenduko dute beti eta lehentasunez erosteko eta atzera
eskuratzeko eskubidearekin loturik egongo dira. Beraz, desjabetu ahal izango
dira daukaten helburu hori ez badute betetzen.
3. Eskrituretan eta
erregistroan jasota geratuko da higiezin horiek «Udal Etxebizitza Tasatuak»
direla, kalifikazio mugagabe eta iraunkorrarekin, etxebizitza horiek
lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidearekin loturik daudela
denbora mugagabean eta onuradunaren ohiko eta etengabeko etxebizitza izan
behar dutela.
2. artikulua. «Udal Etxebizitza
Tasatuaren» kontzeptua.
1. Zumaiako udalerrian «Udal
Etxebizitza Tasatuak (UET)» izango dira, beren salmenta edo alokairu prezioa
mugatua izateagatik eta Ordenantza honetan zehaztutako gainerako baldintzak
beterik, Udalak halakotzat hartzen dituenak. Etxebizitza bakoitzarekin
loturiko garaje eta trastelekuetara ere zabaltzen da «Udal.
Etxebizitza Babestuaren (UET)» izaera.
2. Babes erregimen honetan
sartuko dira:
A) Izaera berdineko elementuek osaturiko egoitza eraikuntza
multzo baten barnean dauden etxebizitzak, honako kasu hauetan:
1. Hirigintza plangintzak
espresuki erabilera horretarako kalifikaturiko lurzoruetan egiten badira.
2. Egoitza lurzoru libreetan
egiten direnean, etxebizitzen sustatzailearen eta Udalaren artean akordioa
edo hitzarmena badago.
3. Udal titulartasuneko
lurzoruan egiten direnean, Udalak edo, hala behar badu, kudeaketaz arduratzen
den udal elkarteak hala erabakitzen duenean.
B) Izaera berdineko elementuez osaturiko egoitza multzo
baten barnean ez egon arren, lokal bat etxebizitza bilakatu ondoko emaitza
izanik erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu gisa hartzen diren etxebizitzak.
3. artikulua. Udal Etxebizitza
Tasatuen Babes Erregimenak.
Zumaiako Udal Etxebizitza Tasatuen babes erregimenak haien salmenta
eta alokairu prezio gorenaren arabera sailkatzen dira, honako bi mota hauetan:
a) Erregimen Orokorreko Udal Etxebizitza Tasatuak (EOUET).
b) Erregimen Bereziko Udal Etxebizitza Tasatuak (EBUET).
Erregimen bereziko udal etxebizitza tasatuek babes ofizialeko etxebizitza
tasatuak ordez ditzakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari
buruzko 2/2006 Legean (2006ko ekainaren 30ekoa) jasota dauden gutxieneko
estandarrak betetze aldera.
II. KAPITULUA
UDAL ETXEBIZITZA TASATUEN EZAUGARRIAK
4. artikulua. Zumaiako Udal
Etxebizitza Tasatuen ezaugarri orokorrak.
1. Zumaiako Udal Etxebizitza
Tasatuek, erregimen orokorra eta berezia bi erregimenetan, ez dute 90 m˛(t)
baino azalera erabilgarri handiagoa izango, behar bezala egiaztaturiko arrazoi
teknikoengatik, eta Udalak aldez aurretik onartuta, 90 metro erabilgarri baino
gehiagoko etxebizitzak egin behar direnean edo bereziki familia edo bizikidetza-unitate
handientzako direnean izan ezik, kasu horretan ez dituzte 120 m˛(t) baino
gehiago izango, eta sustapen bakoitzean gehienez ere guztizkoaren 100eko 5
erabiliko da horretarako.
2. Izaera orokorrez, Udal Etxebizitza
Tasatu guztiek izango dituzte aparkaleku plaza bana eta trasteleku bana. Horiek
ez dituzte, hurrenez hurren, 30 m˛(t) eta 10 m˛(t) baino azalera handiagoak
izango, eta Jabetza-erregistroan inskribatuko da etxebizitzarekiko duten
lotura hori. Hala ere, eraikuntza zehatz batzuetan, teknikoki ezin badira
aparkaleku edo/eta trasteleku horiek egin, edo ezin bada neurri horietara
mugatu, behar bezala egiaztatu ondoren, Udal Administrazioak edo haren erakunde
kudeatzaileak baldintza hori kendu edo aldatu ahal izango du.
3. Udal Etxebizitza
Tasatuek, beren garaje eta trastelekuekin, dagokien hirigintza plangintza edo
udal araudian edo, horrelakorik ez badago, Autonomi Administrazioaren Babes
Ofizialeko Etxebizitza Tasatuetarako (BOET) zehaztutako teknika eta diseinu
baldintzak beteko dituzte betiere, eta horiek zehazten ez diren bitartean,
Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzei eskatzen zaizkienak.
5. artikulua. Prezioak eta
sarrerak Erregimen Orokorreko Udal Etxebizitza Tasatuetan.
Ordenantza honetan zehaztutako baldintza orokorrez gainera, baldintza
hauek beteko dituzte Erregimen Orokorreko Udal Etxebizitza Tasatuek:
1. EOUET etxebizitzen
salmenta prezio gorenak ezin izango du 2. indizea gainditu Udalaren
Behin-behineko kalifikazioa lortzeko unean indarrean dagoen Erregimen
Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzen prezio gorenari dagokionez.
Salbuespen gisa, Herri Administrazioak lagapen bidez eman ez dituen lurzoru edo
eskubideen gainean egiten diren sustapen pribatuko etxebizitzetan, lokal bat
etxebizitza bilakatu ondoren lortutako etxebizitzak kanpo, 2,2 indizera iritsi
ahal izango da salmenta prezio gorena. Eranskinen prezioa, berriz, erregimen
orokorreko udal etxebizitza tasatu horien oinarriko prezioa (erregimen
orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen oinarriko prezioa, kasu bakoitzean
behar denaren arabera, 2 edo 2,2 indizeaz biderkaturik lortua) 0,25 indizeaz
biderkatu ondoko emaitza izango da.
2. Izaera berdineko elementuez
osaturiko egoitza multzo baten barnean ez egon arren, lokal bat etxebizitza
bilakatu ondoko emaitza izanik erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu
gisa hartzen diren etxebizitzen salmenta prezio gorenak ezin izango du 1,7
indizea gainditu Udalaren Behin-behineko kalifikazioa lortzeko unean indarrean
dagoen Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzen prezio gorenari
dagokionez.
3. Alokairuaren kasuan,
Erregimen Orokorreko Udal Etxebizitza Tasatuen (EOUET) urteko errenta, etxebizitza
horien salmenta prezio gorenaren %2,5ri (ehuneko bi koma bost) dagokiona izango
da gehienez.
4. Erregimen Orokorreko Udal
Etxebizitza Tasatuen (EOUET) onuradunen diru-sarrera.
goren haztatuak, Euskal autonomi araudiak babes ofizialeko etxebizitzen
alorrean xedaturikoaren arabera kalkulatuak, ez dira 1,5 (bat koma bost)
indizea baino handiagoak izango Erregimen Orokorreko BOEak eskuratzeko
indarrean dauden diru-sarrera gorenei dagokienean.
5. Erregimen Orokorreko Udal
Etxebizitza Tasatuen (EOUET) onuradunen gutxieneko diru-sarrera haztatuak ez
dira etxebizitza sozialak (Erregimen Bereziko Babes Ofizialeko Etxebizitzak)
eskuratzeko zehaztutako diru-sarrera gorenak baino txikiagoak izango.
6. artikulua. Prezioak eta
sarrerak Erregimen Bereziko Udal Etxebizitza Tasatuetan.
Ordenantza honetan Udal Etxebizitza Tasatu guztietarako zehaztutako
baldintza orokorrez gainera, honako hauek bete beharko dituzte Erregimen
Bereziari dagozkienek:
1. Erregimen Bereziko Udal
Etxebizitza Tasatuen (EBUET) salmenta prezio gorena, haiekin loturiko garaje
eta trastelekuak barne, Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko Etxebizitzei
(ETBOE) aplikatu beharreko autonomi araudiak zehaztutakoa izango da. Nolanahi
ere, ezin izango dute 1,7 indizea gainditu Udalak behin-behineko kalifikazioa
ematen duen unean indarrean dagoen Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzen
prezio gorenari dagokionez. Eranskinen prezioa, berriz, erregimen bereziko udal
etxebizitza tasatu horien oinarriko prezioa (erregimen orokorreko babes
ofizialeko etxebizitzen oinarriko prezioa 1,7 indizeaz biderkaturik lortua)
0,25 indizeaz biderkatu ondoko emaitza izango da.
2. Alokairuaren kasuan,
Erregimen Bereziko Udal Etxebizitza Tasatuen urteko errenta, etxebizitza
horien salmenta prezio gorenaren %2,5ri(ehuneko bi koma bost) dagokiona izango
da gehienez.
3. Erregimen Bereziko Udal
Etxebizitza Tasatuen onuradunen diru-sarrera goren haztatuak, autonomi
erregimeneko etxebizitza tasatuetarako autonomi araudian jasotakoak izango
dira eta, horrelakorik ez badago, ez dira 1,3 indizea baino handiagoak izango
Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzak eskuratzeko indarrean
dauden diru-sarrera gorenei dagokienean.
4. Erregimen Bereziko Udal
Etxebizitza Tasatuen onuradunen gutxieneko diru-sarrera haztatuak ez dira
etxebizitza sozialak (Erregimen Bereziko Babes Ofizialeko Etxebizitzak)
eskuratzeko zehaztutako diru-sarrera gorenak baino txikiagoak izango.
III. KAPITULUA
UDAL ETXEBIZITZA TASATUEN SUSTAPENA
7. artikulua. Erakunde sustatzaileak.
Honako hauek sustatu ahal izango dituzte Zumaiako Udal Etxebizitza
Tasatuak, edozein motakoak izanik ere:
a) Udalak; «Zumaia Lantzen» Elkarte Publikoak edo Zumaiako
Udal Administrazioaren mendeko beste erakunde publikoek, hala aginduta
dutenean.
b) Beste Herri Administrazioek edo/eta haien erakunde
instrumentalek.
c) Edozein izaerako enpresek, publiko nahiz pribatuak,
Udalak, «Zumaia Lantzen» Elkarte Publikoak edo Zumaiako Udal Administrazioaren
mendeko zeregin horretarako beste erakunde publikoek, osorik edo zatika, lurrak
edo eraikigarritasuna ematen dietenean, bai jabetzan, azalera eskubidean edo
zuzenbidearen arabera baliozkoa den beste edozein modutan.
d) Enpresa, kooperatiba edo beste erakunde pribatuek beren
titulartasuneko lurretan.
8. artikulua. Sustapen
itunduak.
1. Sustapen bat Zumaiako Udal
Administrazioak edo haren elkarte instrumentaletako batek bultzatu duenean,
bai elkarte publiko bai pribatuen alde, eta azalera eskubidea eratuz edo
zuzenbidearen arabera baliozkoa den beste edozein modutan, sustapen itundutzat
hartuko da.
2. Lizitazio prozedura irekian
eta lehiaketa bidez esleituko dira sustapen itunduak erakunde pribatuen alde.
3. Hala ere, eta 2/2006
Legearen 117. artikuluak aurreikusitako baldintzetan, sustapen itunduen
esleipena zuzenean egin ahal izango da herri administrazioen arteko edo horien
eta beren erakunde instrumentalen arteko hitzarmenetatik datozenean; eskaera
egileak irabazi asmorik gabeko laguntza edo gizarte izaerako erakundeak
direnean; edo eraikuntza erakunde publikoek edo erakunde instrumentalek sustatzen
dutenean beren xede espezifikoarekin bat.
IV. KAPITULUA
UDAL ETXEBIZITZA TASATUEN KALIFIKAZIOA
9. artikulua. Udal etxebizitza
tasatuen kalifikazioa.
1. Kalifikazioa administrazio
prozedura bat da, eta haren bidez, udal etxebizitza tasatuetarako legea eta
eskatutako ezaugarriak eta baldintzak betetzen ote diren egiaztatzen da, eta
era berean, hala behar badu, adierazpena egiten da dagozkion ondorioekin,
ordenantza honen eta aplikatu beharreko araudiaren arabera.
2. Udal Etxebizitza Tasatuen
bi mota horien (Erregimen Orokorra eta Erregimen Berezia) kalifikazioa, eraikuntzarako
eta lehen aldiz erabiltzeko lizentziak baino lehen edo aldi berean
tramitatuko da, eta eskumena duen udal organoaren ebazpenaren bidez gauzatuko da,
sustatzaileak eskatuta.
Lizentzia horiek ez dira emango kalifikazioa ez bada eskatzen edo
kalifikazioa bidezkoa ez bada.
3. Kalifikazio eskaerarekin
batera, honako dokumentazio hau aurkeztuko da gutxienez:
a) Sustatzailearen identifikazioa (elkartearen izena,
identifikazio fiskala eta helbidea) zuzenbidearen araberako dokumentuaren
bidez.
b) Etxebizitzen kategorizazioa, Erregimen Orokorrari edo
Erregimen Bereziari dagokion.
c) Kalifikatu eta eraiki beharreko etxebizitzen zerrenda,
etxebizitza, garaje eta trastelekuen azalera erabilgarria zehazturik eta
elementu desberdinen arteko lotura adierazita.
d) Etxebizitzen erregimena eta hasierako erabileraren
zehaztapen espresa, etxebizitza horien helburua eta xedea esleipendunen ohiko
eta etengabeko etxebizitza izatea dela adierazi eta onartuta.
e) Elementu bakoitzaren salmenta edo alokairu prezioa;
hori ez da araudian zehaztutako salmenta edo/eta alokairu prezio gorena baino
handiagoa izango.
f) Babes erregimenaren kalifikazioa iraunkorra dela dioen
konpromiso idatzia. Horrenbestez, eskualdatze prezio gorena mantenduko dute
beti eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidearekin loturik
egongo dira, lehenengo, Udalaren alde, eta subsidiarioko, Eusko Jaurlaritzaren
alde.
4. Kalifikaziorako
administrazio prozedura honako administrazio ekintza hauek osatuko dute gutxienez:
a) Behin-behineko kalifikazioa
hasieran, eskariaren ondoren.
b) Behin betiko kalifikazioa obrak
amaitu ondoren.
c) Kontratuen bisa.
Araudi honi jarriki onar daitekeen edozein
tituluren arabera, edozein eskritura publiko edo eskualdatze, alokairu edo
lagapen dokumentu egin aurretik, beharreko dokumentu pribatua sinatuko da
Udalak ikus-onetsia eman diezaion.
Etxebizitzen eta haien eranskinen jabetza
inter vivos eskualdatzeko eskubide errealak osatzen edo eskualdatzen dituen
edozein dokumentu eskritura publiko bihur dadin, Notarioek egiaztatu beharko
dute jarduera horiek beharreko ikus-onetsia lortu dutela. Ikus-onetsi hori ez
badute, eskualdatzeak ezin izango dira eskritura publikoan jaso eta ezin
izango dira Jabetza Erregistroan inskribatu.
Era berean, aldez aurretik ikus-onetsia lortu
behar ez denean, Notarioek, etxebizitza tasatuen titulartasunean gertatzen
diren aldaketak jakinaraziko dizkiote Udalari, honako kasu hauetan:
a) Jabetza, azalera eskubide edo beste edozein eskubide
erreal mortis causa eskualdatzean.
b) Banantze edo dibortzio epai judizial finkoaren bidezko
esleipenak direnean.
5. Zeregin honetarako 2/2006
Lurzoru eta Hirigintza Legearen zazpigarren atalaren zortzigarren aldi
baterako xedapenean aurreikusitakoaren arabera, kalifikazioa iraunkorra izango
da eta bere izate osoan lotuko zaie etxebizitzari eta bere eranskinei.
10. artikulua. Kalifikazioaren
gutxieneko edukia.
Hala behin-behineko onarpenean nola behin betiko onarpenean, honako
alderdi hauek jasoko dira gutxienez:
a) Sustatzailearen identifikazioa (elkartearen izena,
identifikazio fiskala eta helbidea).
b) Etxebizitza mota, Erregimen Orokorrari edo Bereziari
dagokion kontuan harturik.
c) Etxebizitza bakoitzaren, garajeen eta trastelekuen
azalera erabilgarria, etxebizitzarekiko lotura zehaztuta.
d) Etxebizitzekiko sarbidea eta hasierako erabilpena,
haien helburu eta xedea esleipendunen ohiko eta etengabeko etxebizitza izatea
dela espres azalduta.
e) Salmenta edo/eta errenta prezioa; hori ez da salmenta
edo/eta errenta prezio gorena baino handiagoa izango.
f) Babes erregimenaren kalifikazioa iraunkorra da.
Horrenbestez, eskualdatze prezio gorena mantenduko dute beti eta lehentasunez
erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidearekin loturik egongo dira,
lehenengo, Udalaren alde, eta subsidiarioki, Eusko Jaurlaritzaren alde.
11. artikulua. Kalifikazioa
eta erregistroan inskribatzea eta Notario eta Erregistratzaileen Kontrola.
Udal etxebizitza tasatuen Behin betiko Kalifikazioaren berri emango
dio Zumaiako Udalak Jabetza-erregistroari, eragindako ondasunetan jasota gera
dadin eta horrekin erregistro publizitatea eman diezaien bidezkotzat hartzen
den moduan, bai lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari,
lehenengo Udalaren edo Administrazio jardulearen alde, eta betiere,
subsidiarioki Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde, bai ordenantza
honen arabera zehaztutako transmisio prezio gorenari modu iraunkorrean loturik
egoteko mugari.
Notarioek edozein kontratu eskritura publikoan jasotzeari uko egingo
diote Udalak bere ikus-onetsiaren bidez behar bezala baimendua ez badago edo,
hala behar badu, Administrazioak lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzeko
epeak iraungi direla egiaztatzen ez bada.
Jabetza Erregistratzaileek ere edozein erosketa titulu inskribatzeari
uko egingo diote Udalaren baimena, berariazkoa edo epea iraungi izateagatikoa,
behar bezala egiaztatzen ez bada.
V. KAPITULUA
UDAL ETXEBIZITZA TASATUAK ESKURATZEKO ERREGIMENA
12. artikulua. Udal etxebizitza
tasatuak eskuratzea.
1. Zumaiako Udal etxebizitza
tasatuen eskuratzea, dagokion deialdian zehaztutako baldintzetan egingo da,
eta honako modu edo titulu hauetakoren baten arabera:
a) Jabetza edo jabari osoa.
b) Alokairua.
c) Azalera eskubidea.
d) Legeria zibilean aurreikusitako beste edozein modu.
2. Udal Etxebizitza Tasatuak
esleitzeko prozedura, edozein dela ere haien sustapen mota edo modua, Zumaiako
«Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroaren» bidez egingo da,
publizitate, gardentasun, lehiaketa aske eta diskriminazio ezaren printzipioak
guztiz errespetatuz. Araudian, ordenantza honetan eta deialdian aurreikusitako
baldintzak betetzen dituztenen artean aukeratzeko modua zozketa izango da.
Zozketa hori egiteko lekua, eguna eta ordua Udalaren Web orriaren bidez
jakinaraziko dira beharreko iragarkiaren bidez eta baita Udalaren
iragarki-taulan ere. Gipuzkoako Lurralde Historikoko egunkari hedatuenetako
batean argitaratuko da, halaber.
3. Salbuespen gisa, sustapen
bakoitzetik etxebizitza kopuru bat kanpo uzteko erabakia hartu ahal izango
da Zumaiako Udalak gizarte beharrei erantzun ahal izateko, babespeko
alokairuaren edo prekarioan egindako lagapenaren bidez, hori guztia kopuru
horretatik kanpo egongo diren berriz ostatu emateko espedienteei kalterik egin
gabe.
4. Beheko solairuko lokalak
etxebizitza bilakatzeagatik udal etxebizitza tasatutzat hartzen direnek
ez dute beteko artikulu honetan aurreikusitako esleipen prozedura publikoa,
haien titulartasuna erabilera aldaketa sustatu duen pertsona fisikoak mantentzen
badu edo eskualdatzea bere guraso, seme-alaba, biloben edo anaien alde egiten
bada edo dibortzio edo ezkontza elkartearen kitapen prozeduraren emaitza
bada.
13. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak.
1.
Dagozkion oinarrietan edo deialdian zehaztutakoa kontuan harturik, udal
etxebizitza tasatu baten esleipenean onuradun izateko, eskatzaileek honako
baldintza hauek bete beharko dituzte gutxienez:
a) Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
b) Etxebizitza beharra izatea.
c) Gutxienez azken bi urteetan herrian erroldatua egotea,
edo azken 5 urteetan gutxienez 3 urte Zumaian erroldatua egon izana, baina
eskaera egiten den egunean ez da Zumaiako Biztanleen Udal Erroldan inskribatua
egon beharrik.
d) Diru-sarrera gorenak eta gutxienekoak.
e) Aurreko bi urteetan babes publikoko beste etxebizitza
baten esleipendun ez suertatu izatea.
2. Etxebizitza beharra
izateko baldintza horrek esan nahi du bizikidetza-unitateko kide bakar batek
ere ez duela etxebizitzarik izan behar jabetzan, azalera eskubidean,
usufruktuan edo jabetza soilean, deialdia sustatuko duen ebazpena edo erabakia
hartu aurreko bi urteetan. Babes ofizialeko etxebizitzen alorrean autonomia
araudian aurreikusitakoak izango dira salbuespen egoerak.
14. artikulua. Udal etxebizitza
tasatuak okupatzeko betebeharra.
1. Zumaiako Udal Etxebizitza
Tasatuak titularren edo maizterren ohiko eta etengabeko etxebizitza izango
dira, eta etxebizitza horiek ezin izango dira, inolaz ere, beste pertsona batzuen
esku utzi, hutsik eduki edo bigarren etxebizitza moduan eta egoitza ez den
eta duten berariazko helburuarekin bat ez datorren beste edozein xederako
erabili, araudian eta udal ordenantza honetan zehaztutakoaren arabera.
2. Zumaiako Udalak jarduteko
gaitasuna du aurreko paragrafoan adierazitako baldintza horiek betetzen
direla egiaztatzeko, eta ez badira betetzen, kontratua deuseztatuko da eta
etxebizitzaren eta haren eranskinen jabe edo onuradun izaera galduko da,
hori guztia indarrean dagoen legeriaren arabera bidezko diren zigor edo
kalte-ordain ondorio guztiei kalterik egin gabe.
3. 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza
Legearen laugarren xedapen gehigarriak aurreikusitakoaren arabera, udal etxebizitza
tasatu baten onuradun orok duen esleituriko etxebizitza hori ohiko eta
etengabeko etxebizitza gisa erabili eta mantentzeko baldintza ez betetzea,
Udal Administrazioak desjabetzeko legezko arrazoi izango da.
15. artikulua. Eskualdatzeko
aukera eta prezioaren muga.
1. Zumaiako Udal Etxebizitza
Tasatuen bigarren edo geroagoko «Inter vivos» eskualdatze bat egiteko prezio
gorena, irizpide hauek aplikatu ondoren sorturikoa izango da:
a) Erregimen Orokorreko Udal Etxebizitza Tasatuen (EOUET)
kasuan, prezioak ezin izango du 2. indizea gainditu bigarren edo geroagoko
eskualdatze hori egiten den unean indarrean dagoen Erregimen Orokorreko Babes
Ofizialeko Etxebizitzen prezio gorenari dagokionez. Sustapen pribatuaren
kasuan, 2,2 indizera iritsi ahal izango da prezio gorena. Eranskinen prezioa,
berriz, erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu horien oinarriko prezioa
(erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen oinarriko prezioa, kasu
bakoitzean behar denaren arabera, 2 edo 2,2 indizeaz biderkaturik lortua) 0,25
indizeaz biderkatu ondoko emaitza izango da.
b) Izaera berdineko elementuez osaturiko egoitza multzo
baten barnean ez egon arren, lokal bat etxebizitza bilakatu ondoko emaitza
izanik erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu gisa hartzen diren etxebizitzen
salmenta prezio gorenak ezin izango du 1,7 indizea gainditu Udalaren
Behin-behineko kalifikazioa lortzeko unean indarrean dagoen Erregimen
Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzen prezio gorenari dagokionez.
c) Erregimen Bereziko Udal Etxebizitza Tasatuen (EBUET)
kasuan, prezio gorena ez da Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko Etxebizitzei
aplikatu beharreko autonomi araudiak zehaztutakoa baino handiagoa izango, eta
horrelakorik ez badago, ezin izango dute 1,7 indizea gainditu bigarren edo
geroagoko eskualdatzea egiten den unean indarrean dagoen Erregimen Orokorreko
Babes Ofizialeko Etxebizitzen prezio gorenari dagokionez. Eranskinen prezioa,
berriz, erregimen bereziko udal etxebizitza tasatu horien oinarriko prezioa
(erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen oinarriko prezioa 1,7
indizeaz biderkaturik lortua) 0,25 indizeaz biderkatu ondoko emaitza izango
da.
2. Hala ere, etxebizitzak
azalera jabetzaren erregimenean ematen direnean, bigarren edo geroagoko
eskualdatzeen prezio gorena hasierako erosketarako onartutakoa izango da, Kontsumoaren
Prezioen Indizearen aldaera aplikatuta eguneratua eta honako murrizketa
hauekin.
I: Urtean 100eko 0,5 lehenengo 30 urteetan.
II: Urtean 100eko 1 hurrengo 20 urteetan.
III: Urtean 100eko 2,6 azken urteetan.
16. artikulua. Lehentasunez
erostea eta atzera eskuratzea.
1. Udal etxebizitza tasatuen
titularrek, edozein dela ere haien erregimena, Udalari edo Administrazio
jarduleari eta, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko titular subsidiario
gisa, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko diete
besterentzeko erabakia, proiektaturiko prezioa eta ordaintzeko era eta
aurreikusitako eskualdatzearen gainerako funtsezko baldintzak azalduta, eta
baita helbidea ere jakinarazpenak bidaltzeko ondorioetarako, atzera eskuratzeko
eskubidea gauzatzeko aukera izateko. Eskubide hori bi hilabeteko epean gauzatu
beharko da, jakinarazpena Udalaren, Administrazio jardulearen eta Autonomi
Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroan sartzen den egunaren
hurrengotik aurrera kontatuta.
2. Aurreko paragrafoak aipagai
duen epe hori igaro ondoren, atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzearen
inguruan berariazko erabakia hartu dela jakinarazi ezean, proiektaturiko besterentzea
egin ahal izango da.
3. artikulu honetan eskaturiko jakinarazpena ez bada egin eta hartan
legeak derrigorrezkotzat hartzen duen edukiren bat ez bada jaso, eskualdatzeak
ordaindutako prezioa txikiagoa bada edo baldintzak dagokion Administrazioari
jakinarazitakoak bezain handiak ez badira, administrazio horrek atzera eskuratzeko
eskubidea erabili ahal izango du besterentzearen erabateko berri izan duen
egunaren hurrengo bi hilabeteen barnean.
Erosleak eginiko eskritura publikoaren edo kontratu pribatuaren kopia
aurkeztu beharko du Udalean hogeita hamar eguneko epean, eskriturak edo
kontratua formalizatzen diren egunetik aurrera kontatuta. Dokumentu horietan
jasoko dira eskualdatzearen funtsezko baldintza guztiak eta baita etxebizitza
horren prezioa eta eskaintza ere, zehaztutako baldintzetan lehentasunez
erosteko edo atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeari begira.
17. artikulua. Eskatzaileen
Udal Erregistroa eta Udal Etxebizitza Tasatuen Erregistroa.
1. Zumaiako Udalak bere kabuz,
«Zumaia Lantzen» Sozietate Publikoaren bidez, edota Zumaiako Udal
Administrazioaren mendeko zeregin horretarako beste erakunde publikoek, «Etxebizitza
Babestuen Eskatzaileen Erregistroa» mantenduko du eta hura ere ordenantza
honetara egokituko da, eta ezinbesteko tresna izango da benetan dagoen eskaria
ezagutzeko eta udal etxebizitza tasatuen eroslegaiak aukeratzeko.
2. Era berean, eta dagokion
hitzarmenaren bidez, Udalak udal etxebizitza tasatuen eskatzaileen
egiaztapena eta eguneratzea egiteko eskatu ahal izango dio Eusko Jaurlaritzari.
3. Udalak Erregistro bat
sortuko du eta bertan inskribatuko dira UETen erregimenaren pean sustaturiko
etxebizitzak.
18. artikulua. Bizilekutzat hartzeko betebeharra.
Salerosketako kontratuetan zein alokairu kontratuetan baldintzazko
klausula bat gehituko da. Klausula horren arabera, onuradunak etxebizitzan
bizitzeko eta han erroldatzeko betebeharra hartzen du. Horretarako, bi
hilabeteko epea izango du, dokumentua sinatzen duenetik zenbatzen hasita.
Baldintza hori betetzen ez bada, kontratua suntsitu egingo da, eta etxebizitzaren
jabe edo onuradun izatea kenduko zaio onuradunari.
19. artikulua. Bizilekutzat
hartu gabeko etxebizitzen desjabetzea.
Udal etxebizitza tasatuen onuradun orok du esleitutako etxebizitzan
bere ohiko bizilekua ezarri eta mantentzeko betebeharra. Onuradunen batek
betebehar hori betetzen ez badu, Udalak gauzatu egingo du nahitaez desjabetzeko
eskubidea, indarrean den legedian onartua.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehenengoa. Lurzoru
urbanizatuaren kostuaren eragin gorenak ez du Udal Etxebizitza Tasatuen
salmenta prezio gorenaren 100eko 25 gaindituko, eta ezta Erregimen Orokorreko
Udal Etxebizitza Tasatuen salmenta prezio gorenaren %30 ere. Horren inguruan
beste daturik ezean, ulertuko da, kopuru berdinekoak direla urbanizatu gabeko
lurzoruaren balioa eta etxebizitza horien urbanizazio kostuak.
Bigarrena. Ordenantza
honen ondorioetarako, Zumaiako Udalerriko udal etxebizitza tasatuek etxebizitza
babestuen kalifikazioa izango dute beti, Euskal Herriko 2/2006 Lurzoru eta
Hirigintza Legearen zortzigarren Xedapen Gehigarrian aurreikusitako baldintzetan.
Hala ere, berriz ostatu emateko etxebizitzek eta indarkeria kasu
berezietarako eta antzekoetarako erabiltzen direnek, etxebizitza
babestuaren kalifikazioa izango dute, etxebizitza babestuen alorrean legeriak
jasotzen duen modu eta kasuetan.
Hirugarrena. Udal etxebizitza
tasatuetara salbuetsitako egoeretan sartu ahal izateko, nahiz erregimen
orokorrean, nahiz erregimen berezian, etxebizitza beharren egoeran, Etxebizitza
eta Gizarte Gaietarako Kontseilariaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 3 eta
4 artikuluen xede diren etxebizitzak Zumaiako udal Administrazioaren esku utzi
behar direnean, Agindu horretan araututakoa izango da ezargarria. Alokairu
erregimenean etxebizitza bat uztea onartzen denean, Zumaiako Udal
Administrazioak garatutako Etxebizitza Hutsen Programan (Bizigune) edo
Programa Orokorrean eta/edo Zehatzean barneratuko da.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honetan aurreikusi ez den guztian, eta geroago egin
daitezkeen aldaketa edo/eta garapenerako xedapenei kalterik egin gabe, Babes
Ofizialeko Etxebizitzen alorrean indarrean dagoen autonomi araudia aplikatuko
da.
Ordenantza hau, Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta ondorengo egunetik zenbatzen hasita, 15
eguneko epean jarriko da indarrean.