104. zenbakia | Data 2010-06-04 | 211 orria |
ZUMAIAKO UDALA
Gaia: Bide publikoan ibiak jartzea arautzen duen ordenantzari behin
betiko onespena ematea.
2010eko martxoaren 12an Udal Batzak, bide publikoan ibiak jartzea
arautzen duen ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena eman zion.
Ordenantza hori 30 eguneko apean jendaurrean jarri zen, 2010eko
apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, eta ez zenez aurkeztu
interesdun aldetik inolako erreklamaziorik zein iradokizunik, aipatu ordenantza
behin betiko onartutzat ematen da.
Beraz, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren
arabera, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legea, iragarki honetan
eranskin gisa argitaratzen da ordenantzaren testu osoa.
Administrazio bidean behin betikoa den akordio honen aurka
administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia
Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean,
iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Hala ere, aldez aurreko izaeraz, Udal honen Osoko Bilkuraren aurrean
aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko
apean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Kasu honetan ezingo
da administrazioarekiko auzietako helegiterik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa
erabaki arte.
Zumaia, 2010eko maiatzaren 27a.—Ińaki Agirrezabalaga Alkorta,
Alkatea.
(870) (6646)
ERANSKINA
IBIEN UDAL ORDENANTZA ERREGULATZAILEA
ATARIKO TITULUA
Ordenantza honen xedea, Zumaiako udal mugartean ibien ordenazioa da,
bai eta berau eman dezaten lizentzien indar eta iraupen baldintzena ere.
Espaloietatik zehar ibilgailuak sartzeagatiko eta edozein motatako
merkantzien aparkaleku esklusibo, karga edo deskargarako bide publikoaren
erreserbagatiko tasa erregulatzen duen Ordenantzaren bidez osatzen da
Ordenantza hau eremu fiskalean.
I. TITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Ibia partikularrei bide publikoaren gainean emandako baimena da,
espaloiaren eta zintarriaren egitura aldatzea ekar dezakeena, ibilgailuen
pasabidea uzteko higiezinetara eta higiezinetatik eta edozein eratako salgaiak
kargatzeko eta deskargatzeko.
2. artikulua.
Ibien eraiketak ez ditu gutxituko bide publikora iristeko baldintzak.
3. artikulua.
Finken eta negozio lokalen jabeek edo maizterrek eska dezakete ibi
lizentzia eta berauen titular izan daitezke.
Ibi lizentziak ekartzen dituen obligazio guztien erantzulea,
beronen titularra izango da beti.
4. artikulua.
Ibien lizentzia alkatetzako erabakiaren bidez emango da edo honek
eskuordetutako organoaren bidez, Hirigintza batzordearen aldez aurreko txostenarekin,
baina beti prekarioan eta gainontzekoen kalterik gabe, Ordenantza Fiskaletan
ezarritako dagokion tasa sortuz.
Lizentzia eskaera aurkeztu denetik hilabeteko epea igaro bada ebazpena
adierazi gabe, lizentzia ukatutzat joko da.
5. artikulua.
Ibi lizentziak ez du eskubide subjektiborik sortzen, titularrak hau
ezabatu eta espaloia eta zintarria bere aurreko egoeran eta bere kontura utzi
beharko duelarik, Udalak hori egin dezan eskatzen dionean.
6. artikulua.
Ibian ezarritako ordutegiaren barruan, ezingo da bertan ibilgailurik
aparkatu edo geratu ezta ibiaren titularraren ibilgailua ere.
7. artikulua.
Ibiak erabilera iraunkorrerako edo ordukako erabilerarako eman ahal
izango dira.
Ibi iraunkorraren eta ordukako ibiaren ezaugarriak bereizgarri batean
agertuko dira, zeinaren eredua Udalaren ofiziala izango den eta honek
emandakoa, lizentzia ematen den une berean.
Erabilera iraunkorreko ibiek, ibilgailuen igarotzea baimenduko dute
egunaren 24 orduetan zehar.
Ordukako erabilerarako ibiek, ibilgailuen igarotzea baimenduko dute
gehienez eguneko 12 orduetan zehar, behar bezala justifikatutako salbuespenak
izan ezik.
Ibiaren erabilera orduak Udalak seinalatuko ditu interesatutako pertsonen
eskariz.
Ordukako ibiaren erabilerak ez ditu larunbat arratsaldeak eta
jaiegunak hartzen, beharrezko balioesten den kasuetan izan ezik.
8. artikulua.
3.500 kg baino karga txikiagoko ibilgailu turismo edo furgonetentzako
gutxienezko azalera librea, 20 m˛/ibilgailuko izango da.
3.500 kg baino karga handiagoko kamioi edo furgonetentzako gutxienezko
azalera librea, 40 m˛/ibilgailuko izango da.
II. TITULUA
LIZENTZIA EMAKIDAREN PROZEDURA
9. artikulua.
Ibi lizentzia lortzeko, eskatzaileek ondorengoa kreditatu beharko
dute:
9.1. Merkatal edo industri jarduera batetara dedikatutako
lokalen eta ibilgailuen kasuan:
a) Burutzen duten jarduera
egikaritzeko jarduerarako udal lizentzia edukitzea.
b) Jarduera honen izaerak
derrigorrez ibilgailuen sarrera eta irteera exijitzea.
c) Eskabideak ibia ezarri nahi
den denboraldia modu zehatzean edukitzea, Ordenantza honen 7. artikuluan
xedatutakoari jarraituz.
d) Ordenantza honen
8.artikuluaren arabera, espazio nahikoa eta iraunkorki librea edukitzea eta
beste destinorik gabe, jardueraren biltegiko karga eta deskargari lotutako ibi
bat denean, izan ezik.
9.2. Ibilgailuen garajea:
a) Ibilgailuen garaje jardueratzat
hartzen da, hiru ibilgailu edo gehiago gordetzeko ahalmena duena.
b) Ibilgailuak gordetzeko
jarduerarako udal lizentzia edukitzea, salbuetsitako jardueren 165/99
Dekretuaren arabera.
c) 3.500 kg baino karga txikiagoko
hiru ibilgailu edo furgoneta baino gehiagorentzat edo karga gehiagoko kamioi
batentzako azalera librea edukitzea.
Beharrezkoa izango da lokalaren okupazio iraunkorra ibilgailu
guztiekin.
d) Ordenantza hau onartu
aurretik ibia duten garajeak, aparkatzeko edo garaje jarduerarako udal lizentziarekin,
beraien beharren arabera, ibia eska dezakete beti ere Ordenantza honetan eta
segurtasuna arautzen duen arautegian ezarritakoa betetzen denean.
9.3. Aurreko artikuluetan
aurreikusten ez diren kasuetan, ibiak, iraunkorrak nahiz ordukako erabilerakoak,
eman ahal izango dira interesatuak aldez aurretik eskatuta. Horretarako Txosten
Teknikoa ikusi beharko da eta gauzatzen den jardunbidea, sortutako beharra,
kokapena eta salbuespen izaera kontuan izan beharko dira. Ibiak emateko
eskumena alkatearena izango da, edota Gobernu Batzordearena eskuordetze
kasuetan.
9.4. Ibilgailuen gordelekua
familia bakarreko etxebizitzetan.
Familia bakarreko etxebizitzen kasuan, gutxienezko azalera librearen
derrigorrezkotasuna salbuetsi ahal izango da, lizentzia eman daitekeelarik,
garajearen edukiera edozein izanik ere.
9.5. Ibilgailuen gordelekua
gune historikoko eraikinetan.
Zumaiako Arau Subsidiarioen artikulatuaren arabera, oro har, ez da
garaje pribaturako erabilera onartuko.
10. artikulua.
Udalak ibiak eman ahal izango ditu zentro ofizialak eta Estatuaren
menpekoak direnean, Autonomi Elkartea, Probintzia edo Udalerria, Entitate eta
Erakundeak eta Osasun eta Asistentzi Zentroak, kasu bakoitzean eman daitezken
interes orokor eta publikoko arrazoiengatik eta aldez aurretik aipatu
Organismoek eskabidea egin ondoren.
11. artikulua.
Lizentzia eskatuz egindako instantzia, ondorengo dokumentuez
lagundurik bideratuko da:
a) Lokala aipatzen den
erabilerara dedikatzeko udal lizentziaren jabe izatearen frogagiria.
b) Eskatzailearen aitorpena,
lokala instantzian aipatutakoez gain beste jardueretarako ez erabiltzeko
konpromisoa hartuz.
c) Eraikinaren kokaleku
planoa, 1:500 eskalan.
d) Lokalaren planoa 1:1000
eskalan, hala balegokio, ibilgailuei destinatzen zaien espazioa eta honen
azalera m˛tan argiro seinalatuz. Halaber, sarbideak eta bere ezaugarriak
adieraziko dira.
e) Negoziorako lokala denean,
beronen jardueren deskribapen labur bat aurkeztuko da, sartu eta irteten diren
ibilgailuen batezbestekoa adieraziz.
f) Lokal guztiek bete beharko
dituzte Legeak eskatutako segurtasun neurriak.
12. artikulua.
Ibi lizentziaren titularrak direnak, Udalaren baimena beharko dute,
bertan edozein aldaketa egiteko.
13. artikulua.
Handitzeek eta lekualdaketek, lizentzia baten gai izango den aldaketa
eratuko dute, bere lorpenerako beharrezko tramite eta baldintza guztiak bete
beharko direlarik, bai eta eskubideengatiko tasen sortzapena ere.
14. artikulua.
Bere titularraren eskariz egindako ibi ezabapenak, behin hau burutu
dela egiaztatu ondoren, deuseztapena gauzatuko du.
Era berean, urte batetan zehar ibi lizentziatik datozen eskubideen
erabilera eza, deuseztapen kausa izango da.
Tasa bat ez ordaintzeak berau berehala erretiratzea suposatuko du.
15. artikulua.
Ibiak urtebeteko eperako emango dira eta epea berez luzatzen eta
eguneratzen joango da, Udal Zerbitzuen aurkako txostenik ez dagoen bitartean
edo ibiaren lizentzia eskuratzeko baldintzetakoren bat betetzen ez den
bitartean.
Ibiaren lizentzia iraungitzen bada, Udaleko Zerbitzuek horren plaka
adierazleak erretiratu egingo dituzte.
III. TITULUA
IBI INSTALAZIOEN BALDINTZAK
16. artikulua.
Ibi lizentzia lortu aurretik, eskatzaileak ondorengoa justifikatu
beharko du:
a) Indarrean dagoen legezko
Ordenantzak seinalatzen dituen eskubideak Udalari ordaindu izana.
b) Beharrezko kasuetan,
zintarria beheratzeko eta ibia sendotzeko lanak bere kontura egin izana udal
ikuskapenaren menpean.
c) Udal Zerbitzuetako txostena,
trafiko eta aparkamendu beharrentzako elementu asaldatzaile bat ez dela
justifikatuz.
17. artikulua.
Ibiak eraiki, aldatu edo ezabatzeko obrak, titular denak izendatutako
pertsona aditu batek burutuko ditu, aldez aurretik lizentzia eskuratuz eta
Udal Zerbitzuen oniritziarekin.
Behin obrak osorik bukatu ondoren, Udal Zerbitzuei jakinaraziko zaie
egindako lanen ikuskapena egin dezaten, bere aldeko txostenaren ondoren,
titular denari ibiaren plaka adierazleak emango zaizkiolarik.
18. artikulua.
Ordenantza fiskalak izango dira urtero ezarriko dutenak ibi lizentziagatik
ordaindu behar den kopurua.
Atal ezberdinak ezarri dira garajera sar daitezken ibilgailu kopuruaren
arabera eta atal bakoitzean kopuru ezberdina kobratuko da:
— Hiru ibilgailu arte.
— Lautik hamar ibilgailura.
— Hamaikatik hogeita hamar ibilgailura.
— Hogeita hamarretik berrogeita hamar ibilgailura.
— Berrogeita hamarretik ehun ibilgailura.
— Ehun ibilgailutik gora.
IV. TITULUA
OBLIGAZIOAK ETA INFRAKZIOEI SANTZIOAK
19. artikulua.
Ibiaren titularra derrigorrez ondorengora obligaturik dago:
a) Zoladura eta disko
adierazlea egoera egokian kontserbatzera.
b) Zoladura eta lizentziaren
gainontzeko seinale edo adierazleak pintatzera.
c) Zoladura edo pintura berritzera,
Udalak agintzen duenean.
d) Udalak agintzen dituen
obra arrunta eta aparteko guztiak egitera ibian.
e) Espaloia eta zintarria bere
hasierako egoeran uztera, emandako ibi lizentzia deuseztatu ondoren.
20. artikulua.
Ibi bat eraikitzen denean beharrezko baimena eskuratu gabe, Udalak
horren titularra izatea dagokion pertsonari eskatuko dio espaloia bere
aurreko egoeran jartzea, 15 eguneko epean eta bere kontura.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, ibiak Ordenantza
honetan ezarritako baldintzak biltzen baditu, arau-hausleak epe berean ibi
lizentzia eskatu ahal izango du, bidezko diren Tasen bikoitzaren ordainketa
egin ondoren.
Aipaturiko epea iragan eta lizentzia eskatu ez badu, ez eta espaloia
bere aurreko egoerara birjarri ere, Udal Agintaritzak arau-hausteak dirauen
egun bakoitzeko sei euroko isuna ezarriko dio arau-hausleari.
21. artikulua.
Ibi lizentziak automatikoki deuseztaturik geratuko dira Ordenantza
honetan ezarritako obligazioren bat betetzen ez bada. Espresuki ondorengoak
seinalatzen dira:
a) Zoladura edo pintura egoera
egokian ez kontserbatzea.
b) Beronen erabilera eza edo
erabilera desegokia.
c) Lokalak eskatutako edukiera
ez edukitzea.
d) Lokala aitortutako
helburuak ez direnetara destinatzea.
e) Emakida sortu zuten
zirkunstantzien aldaketa.
22. artikulua.
Ordenantza honek biltzen dituen kasu guztietan eta beharrezkotzat
hartzen direnetan, betearazte subsidiarioari ekin ahal izango zaio, espaloia
hasierako egoeran jartzeko.
XEDAPEN DEROGATZAILEA
Materia honetan erregulatzaile diren Ordenantza honen aurreko udal
xedapen guztiak indargabeturik geratzen dira eta deuseztatuta dauden ibien
lizentzia guztiak.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Lehenengoa.
Ordenantza hau indarrean sartu baino lehen onartutako ibi guztiek
tratamendu berezia izango dute, ondorengo kasu hauetan:
a) Garaje izateko eraikitako
garajeak, 165/99 Dekretuaren araberako jarduera-lizentziarekin eta ibia
dutenak: Hauen titularrek ibiaren lizentzia eska dezakete lokalaren azalera
edozein izanda ere.
b) Garaje izateko eraikitako
garajeak, 165/99 Dekretuaren araberako jarduera-lizentziarik gabe eta ibia
dutenak: Hauen titularrek ibiarentzat lizentzia eska dezakete lokalaren
azalera edozein izanda ere, baina aldez aurretik jarduera-lizentzia izapidetu
beharko dute, Dekretu horretan ezarritakoaren arabera.
Bigarrengoa.
Gaur egun dauden ibien titularrak direnek, Ordenantza hau indarrean
sartu denetik sei hilabeteko epearen barruan, ibia berritzeko eskaera egin
beharko dute, eta arautegi honi loturik izapidetuko da. Arautegi honen ale bat
emango zaio interesatu bakoitzari.
Eskaera hori ez aurkezteak aurrez emandako ibi-lizentzia automatikoki
deuseztatzea suposatuko du.
Epe honetan bertan, partikularrek, behar bezala emandako ibiak ez
direlako herritarren artean nahasketa sor dezaketen «aparkatzea debekatuta»
jartzen duten seinale guztiak kendu beharko dituzte, eta horrela ez bada
egiten, Udal zerbitzuek bidezko neurriak hartuko dituzte.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau indarrean sartuko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean bere argitalpen
osoaren hurrengo egunetik hasi eta 15 lanegun iragan ondoren.