Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

52. zenbakia Data 2010-03-18 124 orria

7 Udal Administrazioa

LEZOKO UDALA
BEHIN BETIKO ONARPENA: Tomas Garbizu Lezoko Musica Eskolako Barne Araudi Berriaren (EBA)onartzeko proposamena

LEZOKO UDALA

Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolaren Barne Araudi Berriari (EBA) behin betiko onarpena ematea 2009KU290003.        

Udalba­tza­rrak, 2009ko abenduaren 2an egindako ohizko bilkuran, Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolaren Barne Araudi Berria (EBA) behin betikoz onartu zuen. 

Ondoren transkiba­tzen da:

AURRE-TITULUA

1. artikulua.       

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskola Lezoko Udalba­tzak sortu zuen 1986ko abenduaren 22ko osoko bilkuran.

Irakaskun­tza arautu gabearen helburuak bere egiten ditu kultura sortu, kritikatu eta heda­tze­ari dagokienez, musika diziplinen alorra berezi­tzat eta lehentasunezko­tzat edukita. 

Ardura­tzat diru ikasketa antola­tzea, irakaskun­tza bidera­tzea eta Eskolaren Heziketa Proiektuan dauden diziplinen ikerketa gara­tzea, baita bere alorreko zerbi­tzu publikoa emateari berez dagokion administrazio gestioa.       

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskola arau­tzeko kontuan hartuko dira Barne Araudi hau, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Musika Eskolak, musika irakaskun­tza arautu gaberako ikaste­txeak nola sortu eta antolatu arau­tzen duten arauak eta aplikatu beharreko gainerako arauak.     

2. artikulua.   

1.    Musika eskola baten jardunbidearen eta autonomiaren oinarria da Eskolaren Heziketa Proiektuko programazioak eta helburuak koordina­tzea.

2.    Autonomia horri esker, irakasleek eta ikasleek beren eran­tzu­kizunak bete ditza­kete Lezok dituen kultur beharrak ase ahal izateko.

3. artikulua.   

Araudi honen aplikazio eremua «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskola da eta Eskolaren titularra den Lezoko Udalaren menpe dago.

4. artikulua.   

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolan sar­tzeak Barne Araudi hau eta Eskolaren Heziketa Proiektua onar­tzea dakar.  

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

5. artikulua.   

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolaren helburu nagusia da Lezon musika jarduerak susta­tzea. Horretarako, musikarako orientazioa gorabehera, musika ikasteko aukera ematen die adin guztietako afizionatuei, betiere eskain­tza eta eskaria, Eskolaren ezaugarriak eta Udalaren aurrekontua kontuan hartuta.           



6. artikulua.   

Hauek izango dira eskain­tza­ren helburuak:

— Irakaskun­tza arautu gabea eta praktikoa izango da, talde jarduerak egiteko eta ikasleengan ahozko taldeetan eta talde instrumentaletan parte har­tzeko interesa pizteko.

— Irabazi asmorik gabeko eskain­tza izan arren, baliabideak optimizatuko ditugu.

— Ikasleei zuzenduta dago, adina kontuan hartu gabe, haur­tza­rotik zahar­tza­rora.

— Musika Klasiko tradizionala, herri musika eta joera berriak jorratuko ditu, bere osotasunean.

— Irakaskun­tza­ren programazioa ikaslearen interesetara, dedikaziora eta erritmora egokituko da.

— Hainbat motatako kon­tzertu eta ikuskizun artistikoetara joateko gogoa bul­tzatu eta izaera kritikoa garatuko du ikasleen eta herritarrengan. 

— Talentu eta bokazio berezia izanez gero, ikasleak irakaskun­tza profesionalera bideratuko ditu.          

— Ikaslearen parte-har­tze aktiboa sustatuko du, banaka nahiz taldeka, publikoari zuzendutako barruko eta kanpoko entzu­naldi eta emanaldietan, eta Eskolaren eta gizarte eremuaren elkar eragina bul­tza­tuko du. Norberaren baitan hasi eta amai­tzen den eta, ondorioz, gizartera zabal­tzen ez den irakaskun­tzak ez du zen­tzu handirik.

— Herriko eta eskualdeko ohiturak bildu, sistematizatu eta zabalduko ditu.

— Herriko kulturan eragin positiboa izango du, bai ikasleen bidez, bai musika taldeen etengabeko jarduera publikoa dela-eta musikak gizartean duen heda­tzeko ahalmen zuzenaren bidez.

II.TITULUA

GESTIO, ORDEZKARI­TZA ETA GOBERNU ORGANOAK

7. artikulua.   

Hauek dira «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako organoak:

a)  Eskola Kon­tseilua.

b)  Irakasleen Klaustroa.

c)  Zuzendaria.

I. KAPITULUA.  ESKOLA KON­TSEILUA

8. artikulua.   

Eskola Kon­tseiluak bere gain hartuko du «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako Gestioa eta Gobernua eta honako hauek izango dira kideak:

a)  Kon­tseilu burua. Lezoko Udaleko Alkatea edo bera ordezka­tzeko izendatutako per­tsona.

b)  Kon­tseiluko kideak. Ordezkari bat Udalean ordezkari­tza duen alderdi politiko bakoi­tzeko.

c)  Ikasleen gurasoen ordezkari bat.

d)  Ikasleen ordezkari bat.

e)  Irakasleen ordezkari bat.

f)  «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendaria.

9. artikulua.   

Eskola Kon­tseiluaren zereginak izango dira:

a)    Udal organo eskudunak onartu beharreko plan orokorrak eta aldizkako jarduera programak proposa­tzea.   

b)    Organo eskudunari proposa­tzea agintari­tza administratiboen, gubernatiboen eta judizialen aurrean erreklamazioak eta akzioak jar ­ditzala, bere jarduera eremuaren barruan.      

c)    Udal organo eskudunari proposa­tzea mota guztietako ekin­tzak eta kontratuak, bere jarduera eremuaren barruan.

d)    Udal organo eskudunari proposa­tzea «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako langileen plantilla onar dezala.

e)    Udal organo eskudunari proposa­tzea Eskolaren Heziketa Proiektua onar dezala, ondoren udal organo eskudunak berresteko.

f)    Eskolaren Urteko Proiektua eta Urteko Memoria onar­tzea, ondoren udal organo eskudunak berresteko.     

g)    «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolaren aurrekontua proposa­tzea, Udalaren Aurrekontu Orokorrean sar­tzeko.

h)    Eskolako Barne Araudiaren aldaketak proposa­tzea, udal organo eskudunak onar­tzeko.      

i)    Matrikulazioaren prezio publikoak proposa­tzea, udal organo eskudunak onar­tzeko.

j)    TGLUME ko Barne Araudiak onartu.

10. artikulua.   

Eskola Kon­tseilua urtean hirutan bilduko da.

Kon­tseilu buruak beharrezko­tzat ­jotzen duenean edo ­gutxienez bi kon­tseilu kideek ida­tziz eska­tzen dutenean, ezohiko kon­tseilu bat deitu ahal izango da.

­Gutxienez bi kon­tseilukidek ida­tziz eska­tzen dutenean, eskatu zenetik konta­tzen hasita hamabost egun natural baino lehen deitu beharko da.

11. artikulua.   

Bileran parte har­tzen duten kideen gehiengo soilez hartuko dira Eskola Kon­tseiluaren erabakiak. Erabaki baten aldeko eta aurkako boto kopurua berdina izanez gero, Kon­tseiluburuak erabakiko du, bilera horretan bertan, bere kalitate botoa baliatuz.

Alderdi politikoen ordezkarien botoa zenba­tzeko, alderdi horrek udalean dituen haute­tsiak kontuan hartuko dira. 

Quoruma: Bileran hartutako erabakiek balioa izango badute, kideen erdiak eta bat gehiago egon behar dute. Lehen deialdian ­gutxieneko kide kopurua ager­tzen ez bada, handik hamabost minutura bigarren deialdia egingo da. Horrelakoetan, nahikoa izango da kideen herena bertara­tzea eta, nolanahi ere bertaratutakoen kopurua ez da hiru kidetik beherakoa izango.

12. artikulua.   

— Eskola Kon­tseiluaren bileretan idazkari lanetan arituko da Udal idazkaria edo bera ordezka­tzeko izendatutako per­tsona. Idazkariak Eskola Kon­tseiluaren bileren aktak egingo ditu eta, bertan, alderdi hauek ida­tziz jasoko ditu:      

— Bileraren eguna eta hasiera ordua eta amaiera ordua, bertaratutako kideak, aztergaiak, bozka­tzeko modua eta emai­tza, eta onartutako erabakien edukiak.          

— Eskola Kon­tseiluko kideek lau urteko agintaldia izango dute, izendapena jaso eta kargua har­tzen duten egunetik konta­tzen hasita, eta kargua ­utziko dute agintaldia buka­tzean, edo karguari uko egin diotelako edo kargutik kendu dituztelako. 

— «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako guraso eta ikasleen ordezkariak hauta­tzeko, horretarako onartu den araudi espezifikoa hartuko da kontuan.   

— Aktak behar bezala artxi­batuko dira eta kon­tseiluburuak eta idazkariak izenpetuko dituzte, eta hurrengo bileran onartuko dira.

Akta horiek publikoak izango dira eta eskola komunitateko edozein kideren esku egongo dira.

13. artikulua.   

Kon­tseiluburuaren zereginak izango dira:       

a)    «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskola legalki ordezka­tzea, mota guztietako agintari eta organismoen aurrean.

b)    Eskola Kon­tseiluaren bilerak dei­tzea, zuzen­tzea, bertan behera uztea eta amaitu­tzat ematea.

II. KAPITULUA.  IRAKASLEEN KLAUSTROA

14. artikulua.   

1.    Irakasleen Klaustroa da irakasleek eskolan parte hartu ahal izateko organoa eta bere zeregina da irakaskun­tzari lotutako alderdi guztiak planifika­tzea, koordina­tzea, erabaki­tzea eta, hala badagokio, alderdi horien berri ematea.

2.    Klaustroaren burua «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendaria izango da eta eskolan lan egiten duten irakasle guztiek osatuko dute.

3.    Klaustroak ohiko bilkura egingo du hiru hilean behin eta ikasturtearen hasieran eta amaieran, eta ezohiko bilkurak egingo ditu Eskolako zuzendariak eska­tzen duen bakoi­tzean, edo ­gutxienez, Klaustroko kideen herenak zuzendariari ida­tziz eska­tzen dionean.

Kide guztiek nahitaez joan behar dute Klaustroaren bilkuretara. Joaten ez badira, aurretik, behar bezala justifikatu beharko dute zuzendariaren aurrean.

15. artikulua.   

Irakasleen Klaustroaren zereginak izango dira:

1.    Eskolako Zuzendariari proiektuak gara­tzeko proposamenak egitea.

2.    Eskolaren Curriculum Proiektuak eta irakaskun­tza alderdiak onar­tzea eta ebalua­tzea, Eskolaren Hezkun­tza Proiektuaren eta Eskolaren Urteko Programazioaren arabera.

3.    Ekimenak susta­tzea esperimentazio eta ikerketa pedagogikoaren eremuan eta Eskolako irakasleen trebakun­tza­ren arloan.

4.    Ikasleen orientazio, ebaluazio eta errekuperazio fun­tzioak koordina­tzea.

5.    Hezkun­tza Administratiboak Eskolari buruz egiten duen ebaluazioaren gaineko emai­tzak edo Eskolaren fun­tzionamenduaren gaineko edozein agiri azter­tzea eta balora­tzea.

16. artikulua.   

1.    Klaustroaren bilkuretara joaten direnek hitz egiteko eta bozka­tzeko eskubidea izango dute, zuzendariak eztabaida moderatu eta antola­tzeko eskumena duen arren. 

2.    Jorratutako gaiek, 15. artikuluan jasotako eskumenen artean ez badaude, kon­tsulta izaera izango dute eta bozketek klaustrokideen kezkak baino ez dituzte adieraziko.           

3.    Hartutako erabakiaren aurkako botoa eta hala bozka­tzeko arrazoiak jasoaraz ditza­kete klaustrokideek. Hala bada, erabakiaren ondorioz izan litezkeen eran­tzu­kizunetik salbue­tsi­rik geratuko dira.

17. artikulua.   

1.    Klaustroaren ohiko bilerak, ­gutxienez, astebete lehenago deitu behar dira, gai zerrenda barne, eta ohiz kanpokoak, bi egun lehenago. 

2.    Eskolako zuzendariaren eginkizuna izango da gai zerrenda egitea eta baita gai zerrendako aztergaien gaineko dokumentu guztiak Eskolako Administrazioari bidal­tzea ere, Klaustroko kide guztien eskura egoteko.  

3.    Ohiko bilkuretako gai zerrendako azken puntua «Galde-eskeak» izango da. Puntu horretan, bertaratutakoek nahi beste galdera eta iradokizun egin diezaiokete zuzendariari, baina horrek ez du biderik emango landutako gaiak berriro azter­tzeko. 

4.    Ezin izango da gai zerrendan ez dagoen gairik aztertu, Klaustroko kideen gehiengo absolutuak presazko­tzat jo eta bilkuran aurkezten diren mozioak salbu.  


18. artikulua.   

1.    Zuzendariak bilkuraren akta egingo du, honako hauek jasota: Eguna, ordua, tokia, aztergaiak eta erabakien edukia.  


2.    Aktak irakasleen ordezkariak izenpetuko ditu eta zuzendariak ­ontzat emango, eta bilkuran bertan edo hurrengoan onartuko dituzte.

III. TITULUA

GIZA BALIABIDEAK

19. artikulua.   

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolak beharrezkoak diren langileak izango ditu. Langile horien kopurua, kategoria eta fun­tzioak Udalba­tzak onartutako Lanpostuen Zerrendan zehaztuta egongo dira.

20. artikulua.   

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako langileen plantilla horrela egongo da osatuta:

a)    Fun­tzionarioak.

b)    Lan kontratudun langile finkoak.

c)    Langile kontratudunak.

I. KAPITULUA.  ‑«TOMAS GARBIZU» LEZOKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO ZUZENDARIA

1. ATALA.  Funtzio administrativoak

21. artikulua.   

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendaria udal organo eskudunak izendatuko du.

22. artikulua.   

Zuzendariaren eginkizun administratiboak izango dira: 

1.    Eskolaren legeak eta gainerako xedapenak bete­tzea eta betearaztea.

2.    Zerbi­tzua zuzen­tzea eta bere gain har­tzea, Kon­tseiluburuaren (alkatearen)    edo bera ordezka­tzeko izendatutako per­tso­naren zuzendari­tza eta ikuskari­tza­pean.

3.    «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako aurrekontu orokorra Eskola Kon­tseiluari aurkeztea.

4.    Musika Eskolara atxi­kitako langileen eta bulegoaren buru izatea.

5.    Diru sarreren eta gastuen eragiketak bere gain har­tzea eta Eskolaren kontabilitatea egunean eramatea.

6.    Eskolaren izenean izenpe­tzea ordainagiriak eta barruko gutunak eta, oro har, Kon­tseiluburuak (alkateak) edo bera ordezka­tzeko izendatutako per­tso­nak sinatu behar ez dituen agiriak.

7.    Eskola Kon­tseiluari jakinaraztea egindako kudeaketak eta egoera ekonomikoa –horretarako, «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako kontabilitate eta diruzain­tza eragiketak egiaztatuko ditu– eta baita kontuan hartu beharreko aurreikuspenak ere.

8.    Eskola Kon­tseiluak erabakitako kudeaketak zuzen­tzea eta zerbi­tzuaren fun­tzionamendurako beharrezko­tzat ­jotzen dituen neurriak har ­ditzan proposa­tzea.

9.    «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolari agindutako zerbi­tzuen eta udal administrazioaren eta Musika Eskolaren xede soziala den irakaskun­tza, arte eta kultur jardueraren artean beharrezkoa den koordinazioa berma­tzea.

10.    Eskola Kon­tseiluan jorratu beharreko gaiak antola­tzea eta presta­tzea.

11.    Musika Eskolako barne aurreproiektuak egitea, jarduera programak, aurrekontuak, baliabide materialen eta giza baliabideen beharrak barne.

12.    Eskola Kon­tseiluari irakasleen, ikasleen eta, oro har, Eskolako langileen eskabideak jaso­tzen dituen txos­tena helaraztea, baldin eta txos­ten horrek Kon­tseiluaren egitekoarekin zerikusia baldin badu.

13.    Bere ardurapeko irakasle, ikasle eta zerbi­tzuengan dituen eginkizun akademikoak eta diziplinazko zereginak bete­tzea.

14.    «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolaren irizpideak abian jar­tzea eta politika kulturala eta musikala gara­tzea, eta egoki­tzat ­jotzen dituen ekimen guztiak Udalari proposa­tzea.

15.    Harremanak izatea eta elkarlanean ari­tzea beste zentro ­batzuekin.

16.    Parte har­tzea ikasleak onar­tzean, irakasleak hauta­tzean eta egiaztagiri akademikoak eta ez akademikoak ematean, eta baita Eskolako gainerako ekin­tze­tan eta kultura musikalarekin zerikusia duten beste jarduera ­batzuetan ere, indarrean dauden Legezko Xedapenek ezarritako moduan.

17.    Bere kargu dauden zerbi­tzuak eta establezimenduak antola­tzea, zuzen­tzea eta ikuska­tzea, eta, batetik, irakaskun­tza, arte eta kultur alderdiak oro har eta, bestetik, alderdi ekonomiko, administratibo eta teknikoak eta kudeaketa alderdiak koordina­tzea.

18.    Eskolan eragina duten lagun­tza zerbi­tzuetako ekin­tzak koordina­tzea.

19.    Bulego administratiboko lana antola­tzea, planifika­tzea eta kudea­tzea.

20.    Bulego administratiboko lana egitea, bidera­tzea eta koordina­tzea.

21.    Obren, zerbi­tzuen eta horniduren kontratazioa proposa­tzea, indarrean dagoen xedapenarekin bat etorriz.

22.    Eskola Kon­tseiluari urtero memoria bat bidal­tzea irakaskun­tzen egoerari, ikasturtean egindako hobekun­tzei eta ikasleek eta irakasleek lortutako emai­tzei buruzkoa, eta Eskola hobe­tzeko baliagarria eta onuragarria izan daitekeen guztia proposa­tzea.

23.    Kon­tseiluburuari proposa­tzea Barne Araudia alda dezala.

24.    «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako liburu ofizialak eta artxi­boak zain­tzea.

25.    «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako inbentario nagusia, material didaktikoa eta ibilgetua egunera­tzea.

26.    Eskola materiala behar bezala erabil­tzen dela zain­tzea.

27.    «Lesoinu» Aste Pedagogiko Musikala zuzen­tzea eta koordina­tzea.

28.    Beharrezkoak diren harremanak izatea pren­tsa­rekin eta komunikabideekin (iragarkiak, pren­tsa oharrak, elkarrizketak,) eta baita folklore eta bizi­tza lezoarrari lotutako elkarteekin ere.

29.    Beharrezkoak diren harremanak izatea beste sail eta erakunde ­batzuekin, informazioa bil­tzeko eta kudeaketak koordina­tzeko.

30.    Erosketen kudeaketa egitea eta koordina­tzea.

31.    Eskolari buruzko arau berriak lor­tzea eta aplika­tzea.      

2. ATALA.  ‑Irakaskuntzaren arloko funtzioak

23. artikulua.   

1.    Zuzendariaren ahalmenak, «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako irakaskun­tza arloari dagokionean, gaiari buruz nahitaez bete beharreko Legezko Xedapenek horri buruz diotenaren kalterik gabe ulertuko dira.          

24. artikulua.   

Hauek izango dira irakaskun­tza­ren arloari dagozkion fun­tzioak:

1.    Klaustroan jorratu beharreko gaiak antola­tzea eta presta­tzea.

2.    Eskolaren Plan Pedagogikoa egitea.

3.    Eskolaren Urteko Plana egitea.

4.    Eskola egutegia egitea.

5.    Koordina­tzea eta zain­tzea behar bezala bete­tzen direla Eskolaren Urteko Planarekin zerikusia duten irakasleen eta ikasleen eskola jarduerak.

6.    Eskola ekitaldiak eta bilerak dei­tzea eta zuzen­tzea.          

7.    Eskolako irakaskun­tza eskain­tza­ren irizpideak proposa­tzea, eskain­tza­ren eta eskariaren arabera, legeak eta Eskolako gainerako xedapenak kontuan hartuta.

8.    Eskola Kon­tseiluari proposa­tzea plaza ­hutsak sor­tzea edo alda­tzea, irakaskun­tza­ren beharren arabera.       

9.    Klaseen ordutegiari eta jardueren plan orokorrari buruzko irizpideak finka­tzea eta irizpide horiek zorrotz bete­tzen direla berma­tzea.

10.    Eskolaren Heziketa Proiektuan ezarritako irizpide pedagogikoak bete­tzea.

11.    Ikasketa orientazioko jarduerak koordina­tzea.

12.    Jarduera osagarriak eta zerbi­tzuetakoak programa­tzea eta koordina­tzea.

13.    Eskolako material didaktikoa zain­tzea eta antola­tzea.     

14.    Eskolako harremanak susta­tzea eta bul­tza­tzea inguruko instituzioekin, eta koordinazio egokia erraztea ondoko heziketa zerbi­tzuekin.

15.    Halaber, agin­tzen dizkioten bestelako eginkizunak, lanpostua eskura­tzeko eta bete­tzeko eskaturiko kualifikazioarekin bat datozenak bete­tzea, lehen aipatutakoez gain.

16.    Beste edozein zeregin, bere eskumenen arabera beste organo kolegiatu bati espresuki ez dagokiona.        

II. KAPITULUA.  IRAKASLEAK

1. ATALA.  Lan arloko araudia

25. artikulua.   

Irakasleek araudi hau, indarrean dauden xedapen orokorrak eta Lezoko Udaleko lan kontratudun langileen hitzar­men kolektiboa bete beharko dituzte.

2. ATALA.  Eskubideak eta betebeharrak

26. artikulua.   

Lan alorreko legeek onarturikoez gain, irakasleek honako eskubide hauek edukiko dituzte:

1.    Instalazioak bakoi­tzak bere eginkizunerako erabil­tzea eskola zabalik dagoen bitartean.

2.    Ordutegiak presta­tzea eskolaren irizpideen arabera.        

3.    Bere eginkizunak ondo bete­tzeko behar duen materiala eduki­tzea.

4.    Segurtasun eta higiene baldin­tza egokietan irakastea.       

5.    Eskola Kon­tseiluan ordezkatuko duen per­tsona aukera­tzea.

27. artikulua.   

Lan harremanaren ondoriozkoez gain, irakasleak honako hauek bete­tzera behartuta daude:

1.    Eskola ordutegia atze­rapenik gabe bete­tzea.

2.    Eskoletan ordenari, diziplinari eta aprobe­txa­menduari eustea eta zuzendariari gerta­tzen diren gorabehera guztien berri ematea.

3.    Ikasleei eman beharreko txos­tenak, ikasleen bilakaerari buruzkoak, egitea erakasleak, ikasturtearen edozein unetan, ikasleen jarrerari eta gaitasunari buruzko txos­ten bat egin ahal izango du, beharrezko­tzat joz gero.

4.    Ikasleak, eta hala badagokio, gurasoak eta tutoreak har­tzeko hitzor­duak finka­tzea.

5.    Lanari buruz eska­tzen dizkioten txos­tenak presta­tzea.      

6.    Irakasleen Klaustroetara eta irakasle lana dela-eta deituriko bestelako bilkuretara joatea.

7.    Eskolaren arauak bete­tzea. Hala ere, instan­tzia egokietara ­jotzeko eskubidea izango dute, kalteren bat jaso dutela iri­tziz gero.

8.    Dagozkion gaiei buruzko Curriculum Proiektua egitea.

9.    Espezialitateko eskolak eta, beharrezkoa izanez gero, baita irakasgai osagarriak ere ematea eta antola­tzea.

10.    Taldeen­tzako eskolak ematea eta antola­tzea, zuzen­tzea, horien­tzako pieza sorta egokia aukera­tzea eta horien ezaugarriak (adina, interesak, mailak eta abar) kontuan izatea, eskolan zein eskolaz kanpo, emanaldi egunetan.       

11.    Eskatuz gero, Eskolaren Urteko Planak onartutako kon­tzertu pedagogikoetan parte har­tzea.

12.    Halaber, agin­tzen dizkioten bestelako eginkizunak, lanpostua eskura­tzeko eta bete­tzeko eskaturiko kualifikazioarekin bat datozenak bete­tzea, lehen aipatutakoez gain. 

3. ATALA.  Trebakuntza

28. artikulua.   

Irakasleak treba­tzeko ikastaroetarako, horretarako onartu den araudi espezifikoa hartuko da kontuan. «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako langileak treba­tzeko ikastaroei buruzko araudia).

4. ATALA.  Musika tresnak bermatzea

29. artikulua.   

Lezoko Udalak irakasleen musika tresnak ordezka­tzen edo konpon­tzen direla bermatuko du, baldin eta musika eskolako klaseetan erabil­tze­rakoan edo tokiz alda­tze­rakoan hondatu baldin badira.  

III. KAPITULUA.  IRAKASLE EZ DIREN LANGILEAK

30. artikulua.   

Irakasle ez diren langileek araudi hau, indarrean dauden xedapen orokorrak eta Lezoko Udaleko lan kontratudun langileen hitzar­men kolektiboa bete beharko dituzte.

31. artikulua.   

1.    «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako irakasle ez diren langileek lanpostuari dagozkion eginbeharrak bete beharko dituzte, udal organo eskudunak onartutako lan egutegiaren arabera.

2.    «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako irakasle ez diren langileek bete beharko dituzte lanpostuan egiten dizkieten eskakizunak, direla zuzendariak berak adierazitakoak, direla araudi honetatik berez datozenak.     

3.    Urtero, zuzendariak lan egutegia prestatuko du lan hitzar­menaren irizpideen arabera, eta Eskola Kon­tseiluak txos­tena egin beharko du, ondoren Lezoko udal organo eskudunak onar­tzeko.        

IV. KAPITULUA  IKASLEAK

1. ATALA.  Eskubideak eta betebeharrak

32. artikulua.   

1.    Ikasle guztiak dira eskubide eta betebehar berberen jabe. Haiek erabil­tze­rakoan ikasleon adina, zikloa eta irakasmaila kontuan izango dira.

2.    «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako kide guztiek aitortu eta errespetatu behar dituzte araudi honek ikasleei aitor­tzen dizkien eskubideak.

3.    Hezkun­tzako administrazioak eta «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako Gobernu Organoek bermatuko beharko dute araudi honetan jasotako ikasleen eskubide eta eginkizunak behar bezala bete­tzen direla.        

33. artikulua.   

Eskolako ikasleek honako eskubide hauek edukiko dituzte:

1.    Kalitateko irakaskun­tza jaso­tzea eta eskolan helburu hori lor­tzeko dauden bitartekoak erabil­tzea.

2.    Eskolako irakaskun­tzari buruzko alderdi guztien eta Eskolako gaien gaineko argibideak jaso­tzea.    

3.    Eskola etekina objektibotasunez balora­tzea.        

4.    Ekimen, iradokizun eta erreklamazio mota guztiak egin ahal izatea, horretarako bulegoan dagoen inprimakiaren bidez.           

5.    Finkatutako eskola ordutegia errespeta­tzea eta irakaskun­tza bertan behera ­utzi edo aldatuz gero, ­gutxienez ere astebete lehenago argibideak jaso­tzea, ezinbestekorik gertatu ezean.

Dena delakoagatik halako egun jakin ­batzuetan eskolara ikasle ­gutxi etorri arren, Musika Eskolak eta irakasleek, halere, eskolak eman beharko dituzte.

6.    Aldian-aldian norberaren ikasketen bilakaeraren gaineko argibideak jaso­tzea.

Halaber, gurasoei eta tutoreei ohar ida­tzien bitartez gelako gorabeheren berri eman ahal izango zaie.

7.    Eskola Kon­tseiluan ordezkatuko duen per­tsona aukera­tzea.

34. artikulua.   

Ikastea ikasleen oinarrizko eginbeharra da, eta honako betebehar hauek ditu muin­tzat:

1.    Eskoletara garaiz iristea eta ikasketa planak gara­tzeko jardueretan parte har­tzea.

2.    Ikasleak adingabeak baldin badira, gurasoek edo tutoreek ekarri eta jaso beharko dituzte, Eskolak eta bertako langileek ez baitute inolako eran­tzu­kizunik.           

Eskola orduetatik kanpo antolatutako ohiz kanpoko ekin­tze­tan parte har­tzen duten ikasle adingabeek gurasoen edo tutoreen baimena beharko dute.  

Ez da Musika Eskolako langileen betebeharra eskola orduetatik kanpo ikasleez ardura­tzea.

3.    Eskolaren araudia onar­tzea eta bete­tzea.

4.    Eskolak finkatutako epeetan tasak eta ordainketak behar bezala ordainduta eduki­tzea.

5.    Eskolaren ondasun higiezinak, instalazioak eta materiala errespeta­tzea eta behar bezala erabil­tzea. Behar ez den moduan erabil­tze­aren ondorioz kalterik eraginez gero, kalteak konpondu edo ordaindu beharko dira.

6.    Eskolak antolatutako ekin­tze­tan parte har­tzea, irakasleak edo zuzendariak eskatuz gero.    

7.    Eskolak antolatutako kon­tzer­tuetara eta entzu­naldietara joatea komenigarria da –pedagogikoki oso interesgarriak direlako– bai parte hartu behar duten ikasleen­tzat bai Eskolako irakasleek edo zuzendariak aukera­tzen dituztenen­tzat.        

Horrelakoetan, eskola ez da errekuperatuko, kon­tzer­tura edo entzu­naldira joatea, eskolara joatea bezain pedagogikoa delako, hezkun­tza prozesuaren zati baita.

2. ATALA.  Diziplina araubidea eta zigorrak

35. artikulua.   

Jasotako irakaskun­tzak ez dituztela bat ere aprobe­txa­tzen eta interesik ez dutela erakusten duten ikasleak Eskolatik bota ahal izango dira.

Hona hemen prozedura:

Irakasleen klaustroak txos­tena egin ondoren, irakasleak ikasleari eta/edo bere gurasoei edo tutoreei dei egingo die egoera azal­tzeko eta beren argudioak eta alegazioak entzu­teko. Hiruhileko bat igaro ondoren ez bada hobekun­tza­rik suma­tzen, berriro dei egingo zaie, Eskolatik berehala kanporatuko dutela edo hurrengo ikasturtean ez dutela onartuko jakinarazteko.  

3. ATALA.  Eskolara ez joatea

36. artikulua.   

Eskolara joan beharra berma­tzeko, ondoko arauak hartuko dira kontuan:

1.    Irakasleak ikasleak eskolara joaten diren ala ez kontrolatu beharko du. Joaten ez badira, gurasoei eta/edo tutoreei jakinarazi beharko die, gerta­tzen den unean bertan, eta hutse­gite horri buruzko argibideak eskatuko dizkie.

2.    Ikasturteko ordu guztien %15 justifikatu gabeko hutse­gite eginez gero, ikasleek matrikula berri­tzeko eskubidea galduko dute.

3.    Ikasturteko ordu guztien %20 huts eginez gero, justifikatu arren, Ez Aurkeztua kalifikazioa jasoko du zuzenean.      

4.    Irakasleak eskola ­hutsen ondorioak jakinaraziko dizkio ikasleari, guztira egin daitezkeen hutse­giteen mugara heldu aurretik.

5.    Ikasleak justifikatu gabeko hutse­gite kopurua agortu eta araudi honetan aurreikusitako zigorrik jaso behar balu, Eskolak interesatuei jakinaraziko die hori.           

6.    Hutse­gite justifikatu­tzat joko dira honako hauek:  

a)    Gaixotasun aldi baterakoa edo luzea.

b)    Gertaera edo egokiera larri edo ohiz kanpokoak. 

c)    Musika Eskolaren beste edozein ekin­tza­rekin bat etor­tzea.

7.    Adin txi­kikoen hutse­giteak ida­tziz justifikatu beharko dituzte gurasoek edo tutoreek, eta irakasleari eman beharko diote.           

Ikasle adindunek berek zurituko dituzte egindako hutse­giteak.

8.    Ez dira justifikatutako hutse­gite­tzat joko eskolaz kanpoko jarduera hauek: Hizkun­tza eskolak, kirol jarduerak,          

IV. TITULUA

MATRIKULA EGITEA ETA IKASLEAK ONAR­TZEA

37. artikulua.   

Matrikula da izangaia «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako ikasle bihur­tzen duen dokumentu formala, eta haren bitartez beregana­tzen ditu dagozkion eskubide eta betebehar guztiak. Horrez gain, ikasleak Eskolako barne arauek xedaturikoa bete beharko du.

38. artikulua.   

Urte naturalaren barruan 4 urte bete dituzten edo beteko dituzten ikasleek eska dezakete Eskolan sar­tzea, Lezon erroldatuta egon ala ez.

Dena den, plazak mugatuak izanez gero, horretarako onartu den araudi espezifikoa hartuko da kontuan.

39. artikulua.   

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako kide izan nahi duenak Eskola Kon­tseiluak onartutako baldin­tzak bete beharko ditu, baita indarrean dauden araudiek xeda­tzen dituzten beste guztiak ere.

40. artikulua.   

Eskolak ikaslearen behin-behineko matrikulazioa gauzatuko du hurrengo ikasturterako: Batetik, Eskolako ikasle ofiziala izanda, espezialitate berean ikasten jarraituko duen ikaslearena, eta bestetik, onartutako ikasle berriarena.  

Horrez gain, atxi­kitako ikasleak kontuan hartuko dira.

Matrikulazio egutegia finka­tzeko eta ikasle ofizialak eta berriak matrikula­tzeko, horretarako onartu den araudi espezifikoa hartuko da kontuan.

Atxi­kitako ikasleen­tzat, horretarako onartu den araudi espezifikoa hartuko da kontuan.

V. TITULUA

ESKOLA KUDEA­TZEA ETA EBALUA­TZEA

I. KAPITULUA.  ESKOLAREN URTEKO PLANA

41. artikulua.   

1.    «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolak Urteko Plana prestatuko du ikasturtea hasi aurretik, hezkun­tza ekin­tza guztiak era koordinatuan egitea, eskudun­tzak behar bezala erabil­tzea eta kolektibo guztien partaide­tza berma­tzeko asmoz.

2.    Urteko programazio orokorra Eskolako zuzendariak egingo du eta aurreko ikasturte bukaerako Klaustroan aurkeztuko da. Ondoren, azaldu eta Eskola Kon­tseiluak onartuko du.

3.    Eskola Kon­tseiluak Urteko Plana onartutakoan, jendaurrean jarriko da, eta eskola komunitate osoaren esku egongo da.

42. artikulua.   

Eskolaren Urteko Planak zati hauek izango ditu:

a)    Irakaskun­tza Plana edo Eskola Jardueren Plana.

b)    Programen Estrategiak.

c)    Eskolaz kanpoko Jardueren eta Jarduera Osagarrien Plana.

d)    Jardueren Egutegia.

e)    Ordutegiak.

II. KAPITULUA.  URTEKO MEMORIA

43. artikulua.   

1.    Urteko Memoria Eskola ebalua­tzeko tresna da. Eskolaren Urteko Planaren bilakaera ebaluatuko du, eta baita ikasturtean izan diren gorabehera guztiak eta hurrengo Urteko Planean jaso beharreko hobekun­tza proposamenak ere.

2.    Dokumentuak honako hauek jaso beharko ditu:

a)    Egindako berrikun­tza eta hobekun­tza proiektu guztiei buruzko txos­tena.

b)    Programen Estrategien zerrenda eta balorazioa.  

c)    Hurrengo Urteko Planari eran­tsi beharreko hobekun­tza proposamenak.

d)    Amaitutako ikasturtean «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolak eginiko lana jaso­tzeko behar beste eranskin (irakasle txos­tenak, matrikula datuak, sustapenak, bileren aktak, pren­tsan argitaratutako berriak,).

44. artikulua.   

1.    Zuzendariak egingo du Urteko Memoria, eta Eskola Kon­tseiluak onartu beharko du, ikasturtearen azken deialdian. 

2.    Eskola Kon­tseiluak onartutakoan, Urteko Plana jendaurrean jarriko da, eta eskola komunitate osoaren esku egongo da.

VI. TITULUA

BALIABIDE MATERIALAK

45. artikulua.   

1.    Eskolaren instalazioak zabalik egongo dira astelehenetik ostiralera, eskola ordutegiarekin eta bulego ordutegiarekin bat etorriz.

2.    Ohiko eskola jarduera guztiek nahitaez bete beharko dute aipatutako ordutegia. Bestelako proposamenek zuzendariaren baimena beharko dute, eta instalazioak ireki­tzeko eta ixteko araudia eta Araudi honetan xedaturikoa bete beharko dute.      

3.    Ohiz kanpoko ekin­tzak izanez gero, instalazioak erabil litezke «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak hartarako baimenik emanez gero, baldin eta «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolaren helburuekin bat etor­tzen badira. Hartarako, zuzendariak behar beste baliabide jarriko du Eskolaren instalazioak eskola komunitate osoak erabili ahal izateko.

4.    Instalazioak eta materiala erabil­tzeko eta musika tresnak mailega­tzeko, hartarako onar­tzen den araudi espezifikoa hartuko da kontuan.

VII. TITULUA.

ONDAREA

46. artikulua.   

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako ondarea Lezoko Udalak haren helburuetarako jar­tzen duena izango da.           

47. artikulua.   

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolak, Eskola Kon­tseiluaren bidez, udal ondasunak jar­tzeko eska diezaioke Lezoko Udalari. Hartara, «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskola ez da ondasun horien jabe izango, baizik eta haren esku egongo dira, eta Udalak zehaztutako helburuetarako baino ez ditu erabiliko.  

VIII. TITULUA

BANAN­TZEA ETA KITA­TZEA

48. artikulua.   

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskola banandu ahal izango da:

1.    Eskola Kon­tseiluak hala eskatu duelako. Kon­tseiluaren erabakia aho batez hartu beharko da eta Udalba­tzak berre­tsi beharko du kideen gehiengo osoaren bidez.        

2.    Udalba­tzak horixe erabaki­tzen duenean, Udalba­tzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren quorumarekin.  

49. artikulua.   

«Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskola banan­tzen bada, jarritako ondasunak Lezoko Udalaren esku geratuko dira.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

50. artikulua.   

Indargabetuta gera­tzen dira Araudi honekin bat ez datozen maila bereko edo beheragoko arau guztiak. 

LEHEN AZKEN XEDAPENA

51. artikulua.   

Kon­tseiluburuari ahalmena ematen zaio Araudi hau aplika­tzeko eta gara­tzeko beharrezkoak diren arau guztiak emateko.           

BIGARREN AZKEN XEDAPENA

52. artikulua.   

Araudi hau indarrean sartuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egun baliodunera.

Ordenan­tza hau, bere betiko onarpena eta testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Lezo, 2010eko martxoaren 10a.—Haritz Salaberria, Alkatea.

(594)    (3145)