Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

51. zenbakia Data 2010-03-17 155 orria

7 Udal Administrazioa

LEZOKO UDALA
BEHIN BETIKO ONARPENA: Festa Batzordearen antolaketa eta funtzionamendurako araudia

LEZOKO UDALA

Festa Batzor­dearen antolaketa eta fun­tziona­mendurako araudiari behin betiko onarpena ematea 2009KU290001.

Udalba­tza­rrak, 2009ko abenduaren 2an egindako ohizko bilkuran, festa batzor­dearen antolaketa eta fun­tziomandurako araudia behin betikoz onartu zuen.         

Ondoren transkriba­tzen da:

LEZOKO UDALEKO FESTA BATZOR­DEAREN ANTOLAKETA ETA FUN­TZIONAMENDU ARAUDIA

ADIERAZPEN OROKORRA

Herriko festen antolaketa Udala eta herri ekimenaren lankide­tza­ren emai­tza izan dira Lezon hamarkada luzetan. Lezon ez dago festaren antolaketa uler­tze­rik lankide­tza eta parte har­tze zabalik gabe, eta gure herriko festen antolaketaren historia da horren lekuko.  

Festa bizi eta ospa­tzeko moduak alda­tzen joan diren neurrian, Udala eta herri ekimenaren arteko lankide­tzak aldaketa horiei eran­tzu­teko ahalegina egin du. Horri esker, gaur egun, izaera eta zaletasun desberdineko gizataldeen ekarpenaz osatutako egitarau aberats bezain konplexua dugu antolaketari dagokionez.

Konplexutasun horren erakusgarri da, halaber, Lezoko Udalak egiten duen ahalegin ekonomiko eta logistikoa herriko taldeek eskura izan ditza­ten behar dituzten baliabideak. Udalaren­tzat festaren antolaketak planifikazio gero eta handiagoa eska­tzen du.

Festaren antolaketak berarekin dakar­tzan konplexutasuna eta aberastasuna elkarrekin ­lotzeak, ordea, lanerako prozedura sendo eta argiak eska­tzen ditu; bai behar bezala antola­tzeko, bai herri ekimenaren parte har­tzea errazteko.

Festaren antolaketan parte har­tzen duten guztien interesak, ahalmenak eta ideiak bidera­tzen lagunduko duen prozedura eta metodologi argia falta ditugu, hots, Batzor­dearen antolaketa eta fun­tzionamendu araudia. Ondoren datorren araudiak ­hutsune hori bete­tzea du helburu.           

1.  Xedea

Alor ugari landu nahi dugu herrian diharduten gizarte eragileekin batera. Hona horietako helburuetako ­batzuk: Herriko bizi­tzan txerta­tzeko zailtasunak dituzten taldeei lagun­tzea, kultur garapena eta kultur jarduerak susta­tzea, herri guneekiko errespetua bul­tza­tzea, euskara susta­tzea, herritarrek gizarteari dagozkion alor guztietan esku har­tzea, boluntarioen lana susta­tzea, jasangarritasuna bul­tza­tzea, balioetan heztea eta belaunaldi eta kultura desberdinek elkarrekin bizi­tzen jakitea.        

Aldi berean, Lezoko Udalak gestiona­tzen dituen diru lagun­tzak eta bestelako lagun­tzak jarraitu beharreko prozedura orokorra arautu nahi duten oinarriak era­tzea eta herritarren ekimenak bul­tza­tzea du helburu.

Kasu guztietan ekin­tzen izaerak parte har­tzea eta sexuen arteko berdintasuna bermatuko du. Beraz, hau errespeta­tzen ez duen gizatalde edo honen kontra bidera­tzen den ekin­tza­rik ez da onartuko.

Bestalde, Lezoko udalak duen konpromisoa euskararen erabilera soziala susta­tzeko kontuan hartuta, ekin­tza hauek euskararen normalizazio lor­tzera ere bideratuak izango dira. Horretarako, antolatutako ekitaldi denetan euskararen Udal Ordenan­tza, gainerako araudia ain­tzako­tzat hartuko da. Besteak beste, alor publikoan zaindu beharko dira: 

— Propaganda, oharrak eta publizitatea.

— Jarduera bakoi­tzean, megafonia bidez emandako mezuek, hala nola musika eta abestiek, baldin­tza hori bera bete beharko dute.

JAI BATZOR­DEAREN FUN­TZIONAMENDURAKO ARAUDIA

1.    Jai batzor­deko partaideak

— Jai batzor­dearen lehendakaria, alkatea edo honek izendatutako zinego­tzia izango da.

— Jai batzor­deko koordina­tzaile eta idazkaria, kultur teknikaria izango da.

— Udalan ordezkari­tza duen alderdi politiko bakoi­tzeko ordezkari bat.

— Elkarte bakoi­tzeko ordezkari bat, beti ere aurrez, batzor­dea berak jarritako epetan, kultur teknikariari partaide izatearen nahia azalduz gero.       

— Herritar oro, beti ere aurrez batzor­deak berak jarritako epetan kultur teknikariari partaide izatearen nahia azalduz gero.           

2.    Batzor­dearen maiztasun egutegia.

— Batzor­dearen maiztasuna jai egutegiak baldin­tza­tuko du.    

— Urte hasieran, urte osoko batzor­deen bilera egutegia adostuko da.

— Hala ere, urtean 10 ­batzorde ­gutxienez burutu beharko direla aurre ikusten da.

— Bilera egunak eta ordua jai batzor­dea berak erabakiko ditu.

— Bileren iraupena gehienez ere 2 ordukoa izango da. (salbuespenak salbuespen).

3.    Deialdia egiteko modua.

— Deialdia eta dokumentazioa, partaideek adierazten duten helbidera, gutunez bidaliko da, era berean, SMSak ere bidaliko dira.

— Ingurugiroaren babesari begira, eta ahal den heinean, dokumentazioa bidal­tzeko garaian, udalak posta elektronikoa lehene­tsiko du.

— Deialdiak pren­tsara ere igorriko dira.

4.    Erabakiak jaso­tzeko modua.

— Bilera bakoi­tzeko erabakiak kultur teknikariak, hots, batzor­deko idazkariak akta bidez jasoko ditu.    

— Aldi berean, bilera hasi aurretik, aurreko batza­rreko akta irakurri eta egin beharreko zuzenketak egin ondoren, onartuko da.

— Bilerero, bertaratutako guztiek, bilera hasi aurretik deialdiaren orria sinatuko dute.

5.    Erabakiak har­tzeko modua.

— Bileretan ager­tzen diren gaien inguruko erabakiak partaideen artean aho-batez hartuko dira. Hauek honela har­tzeko modurik ez balego, bozkatu egingo dira eta bertan dauden partaideen artean gehiengo soilez onartuko dira.

— Legeak dionaren arabera, Udal Batzor­deen izaera informatiboa da. Batzor­dean har­tzen diren erabakiak udalak, berea egiteko konpromisoa har­tzen du.

— Deialdi batetara 5 partaide baino ­gutxiago azalduz gero, bigarren deialdia bat egingo da 30 minutu beranduago. Bigarren kasu honetan daudenekin egingo litza­teke batza­rra.         

6.    Partaideen eskubide eta bete beharrak.

Jai Batzor­deko partaideek hainbat eskubide eta betebehar izango dituzte. Besteak beste, honakook:

a)  Eskubideak:

— Erabakietan parte har­tzeko ahalmena.

— Elkarteak, prozedurak bete ondoren, eta Jai Batzor­dean onartuz gero, ekin­tzak izango duen diru gastuaren %60 onartuko da.       

— Elkarteek antolatutako ekin­tza denetan - jai batzor­dearen adostasunez- udal azpiegitura elkartearen esku jar­tzea onartuko da.       

— Urtean zehar eta jaietatik kanpo udalak egiten duen kultur eskain­tza­ren inguruan, jai batzor­deak bere iri­tzia eta proposamena azal­tzeko eskubidea izango du.      

b)  Betebeharrak:

— Antola­tzen diren ekitaldi denetarako, eskaria udal erregistroan edota jai batzor­dean egingo da. Beti ere, erregistra­tzeko beharrezkoak diren datu guztiak ekarriz. 

— Eskaerak garaiz egin behar dira. Jai batzor­deak berak urteko markatuko ditu egutegiak.

— Dirulagun­tzak bi zatitan ordainduko dira. Bigarren zatia %40 kobratu ahal izateko, elkarteak aldez aurretik adierazitako epe barruan memoria aurkeztu behar du. Horretarako gastuaren egiaztagiri originalak edo fotokopia konpul­tsa­tuak ekarriko ditu. Egiaztagiri hauek, ezinbestez, diru-lagun­tza helburu eta ekin­tzei dagozkien gastuei buruzkoak beharko dira izan. eman zeneko Ez dira onartuko beste helburu ­batzuetarako egindako gastuen egiaztagiriak. 


7.    Diru lagun­tzak bana­tzeko irizpideak.

— Udalerriaren­tzat interesgarria izatea.

— Jarduera berdinak, diru kopuru berdinaz lagunduko da. Kon­tzep­tuak zehaztu behar dira.

— Bazkari, afariak ez dira diruz lagunduko.   

— Ekin­tza­ren batean herritarrei sarrera eska­tzen bazaie, sarrerekin lortutako kopurua ekin­tza­ren kosteari kenduko zaio.

— Adin desberdinetarako ekin­tzak lehene­tsiko dira.   

— Diru arazoen aurrean urteko bi jai egitarauetan errepika­tzen den ekimena ez da diruz lagundua izango.         

— Halere, diru arazoak baleude, udalak zein partaideek proposamenak aurkeztuko dituzte, hauek batzor­dean bozkatu eta onartuko direlarik.         

Aldatu nahi izatera, ­gutxienez, jai batzor­deko partaideen erdiak onartu beharko du.       

Ordenan­tza hau, bere betiko onarpena eta testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Lezo, 2010eko martxoaren 10a.—Haritz Salaberria, Alkatea.

(595)    (3146)