Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

144. zenbakia Data 2009-08-04 2 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA-DIPUTATU NAGUSIA
25/2009 FORU DEKRETUA, uztailaren 21ekoa: 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako prestazio ekonomikoak arautzen dituena.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Uztailaren 21eko 25/2009 FORU DEKRETUA, 2006ko abenduaren 14ko 39/06 Legeak, autonomia per­tso­nala susta­tze­ari eta besteen beharrean dauden per­tso­nak zain­tze­ari buruzkoak, ezarritako prestazio ekonomikoak arau­tzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

2007ko azaroaren 20ko 133/2007 Foru Dekretuak, prestazio ekonomiko hauek zer baldin­tza­tan emango diren arau­tzen du: Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoa, lagun­tza per­­tso­nalerako prestazio ekonomikoa, eta zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoa. Autonomia per­tso­nala susta­tze­ari eta besteen beharrean dauden per­tso­nak zain­tze­ari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak 17., 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako prestazio ekonomikoak dira horiek.

Urte bat baino gehiago iragan da aipatu Foru Dekretua onar­tu zenetik, eta hura aldatu egin behar dela ikusi dugu. Izan ere, aldi horretan aurkeztu diren eskaerak ebaztean jaso dugun esperien­tziak zera eraku­tsi digu: 133/200 Foru Dekretuaren egungo idazketak hainbatetan interpretazio desberdinak eragiten dituela eta Foru Dekretuak ez diela gizarte egoera ­batzuei eran­tzu­ten.

Hori dela eta, Diputatuen Kon­tseiluak, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuak proposatuta eta gaur egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, zera

XEDA­TZEN DUT

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1 artikulua.  Xedea.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen lagun­tza eta zain­tza­rako prestazio ekonomikoak arau­tzen ditu Foru Dekretu honek.         

2. artikulua.  Aplikazio eremua.

Foru dekretu hau aplikagarria izango zaio mendekotasun egoeran dagoen eta Autonomia per­tso­nala susta­tze­ari eta besteen beharrean dauden per­tso­nak zain­tze­ari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera eskubidea duen edonori.

3. artikulua.  Prestazio ekonomikoak.

Foru dekretu honetan arau­tzen diren prestazio ekonomikoak 39/2006 Legeko 17, 18 eta 19. artikuluetan jasotakoak dira; zehazki, hauek: 

a)  Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoa: Mendeko­tasunean dagoen per­tso­nari bere familia ingurunean zain­tzaile ez profesionalek lagundu diezaioten ezar­tzen da.

b)  Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa: Men­de­ko­tasun handiko per­tso­nei hezkun­tza edo lana eskuragarri egin­go dien eta eguneroko bizi­tzako oinarrizko jardueretan autonomia handiagoa emango dien lagun­tzaile per­tso­nal bat kontrata­tzeko ezar­tzen da.

c)  Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoa: Mendeko­tasuna duen per­tso­naren lagun­tza eta zain­tza­rako zerbi­tzu bat eskura­tzeko ezar­tzen da. Ezarritako eskakizun guztiak bete arren zerbi­tzu publiko edo itundurik lortu ezin izan den kasuetan bakarrik aitortuko da prestazio honetarako eskubidea.

4. artikulua.  Prestazio bateragarriak eta bateraezinak, eta kenkariak.

1.  Foru dekretu honetan arau­tzen diren prestazio ekonomikoak elkarrekin bateraezinak dira; hau da, horietako edozein jasoz gero, besteetako bat bera ere ezin da jaso.         

2.  Hala ere, Foru Dekretu honetan arau­tzen diren prestazio ekonomikoak bateragarriak dira onuraduna gizarte zerbi­tzu­ren bateko itxa­ron zerrendan egotearekin, edozein zerbi­tzu publiko edo itundu izanda ere, egoi­tza barne.          

3.  Prestazio ekonomiko horiek jaso­tzea eta, aldi berean, beste gizarte zerbi­tzu publiko edo itunduren bat ere jaso­tzea bateragarria edo bateraezina den, taula honetan azal­tzen da:

 

 

Zerbitzuak /
Servicios

Prestazio Ekonomikoa /
Prestación Económica

Egoitza arreta iraunkorra /
Atención Residencial Permanente

Bateraezina /
Incompatible

Etxez Etxeko Zerbitzu Intentsiboa, 1989ko abenduaren 5eko 58/1989 Foru Dekretuan arautua /
Servicio Intensivo a Domicilio regulado en el Decreto Foral 58/1989, de 5 de diciembre

Bateraezina /
Incompatible

Eguneko zentroa /
Centro Atención Diurna

Bateragarria /
Compatible

Arreta okupazionala /
Atención ocupacional

Bateragarria /
Compatible

Denboraldirako egonaldiak /
Estancias temporales

Bateragarria denboraldi batean /
Compatible temporalmente

Teleasistentzia /
Teleasistencia

Bateragarria /
Compatible

Gizarte eta osasun zentroak, psikiatria zentroak eta antzekoak /
Centro sociosanitario, psiquiátrico o similares

Bategarria denboraldi batean /
Compatible temporalmente

 

 

 

 

4.  Zerbi­tzu iraunkorra egoi­tza zentro pribatuan jaso­tzen duenean ere mendeko per­tso­nak ezingo du lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikorik jaso.      

5.  Prestazio ekonomikoak eta beste zerbi­tzu hauetakoren bat aldi berean jasoz gero (eguneko zentroko zerbi­tzua; arreta okupazionala; aldi baterako egonaldiak; zentro sozio-sanitarioko egonaldiak; psikiatria zentroetako egonaldiak; eta antze­koak), prestazioa eten egingo da edo, bestela, prestazio ekonomikoari kenketa hau egingo zaio:

— Eguneko zentroko zerbi­tzua eta arreta okupazionala: %50eko kenketa.

— Aldi baterako egonaldiak; zentro sozio-sanitarioko egonaldiak; psikiatria zentroetako egonaldiak; eta antze­koak:

Bi hilabete baino gehiagoko egonaldiak etenik gabe: Aldi baterako etetea.

6.  Gizarte babeseko sistema publikoan ezarrita dagoen izaera eta xede berdin­tsuko beste prestazioren bat jaso­tzen bada, haren zenbatekoa ere kendu egingo da, 39/2006 Legeko 31. artikulua betez. Zehazki, kenkari­tzat hartuko dira hauek:          

a)  Erabateko ezintasun iraunkorreko pen­tsioaren baliaezintasun handiaren osagarria (1994ko ekainaren 20ko Gizarte Seguran­tzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateratua onar­tzen duen 1/1994 Legegin­tzako Errege Dekretua –labur, Gizarte Seguran­tza­ren Legea–, 139.4 artikulua).

b)  Norberaren kargura 18 urtetik gora eta %75 edo gehiagoko minusbaliotasuna duen seme-alabengatik ematen den diru kopurua (arestian aipatutako Gizarte Seguran­tza­ren Legeko 182 bis 2.c artikulua).

c)  Beste norbaiten beharragatik ematen den baliaezintasuneko kotizatu gabeko pen­tsioaren osagarria (arestian aipatutako Gizarte Seguran­tza­ren Legeko 145.6 artikulua).

d)  Beste norbaiten lagun­tza beharragatik emandako subsidioa, 13/1982 Legearen araberakoa (1982ko apirilaren 7koa, Minusbaliatuak gizartera­tze­ari buruzkoa).

5. artikulua.  Onuradunak.

1.  Foru dekretu honetan arau­tzen diren lagun­tzak jaso­tzeko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen eta 39/2006 Legearen arabera eskubidea duen per­tsona izateaz gainera, eskaera aurkezteko egunean eskakizun hauek bete­tzea:           

a)  Nazionalitate espainola izatea eta Estatuko lurraldean bizi izatea ­gutxienez bost urtez, horietatik bi behin­tzat eskaera aurkeztu aurreko biak izanda.    

Bost urtetik beherako umeen kasuan, eskakizun hori umea zain­tzeko ardura dutenek bete beharko dute.

b)  Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bertan bizi­tzea.  

c)  39/2006 Legeko zerbi­tzu eta prestazioak benetan jaso­tzeko eskubidea ematen duten gradu eta mailaren batean baloratua egotea, lege hori ezar­tzeko egutegiaren barnean.

d)  Foru ddekretu honen gai diren prestazio ekonomiko ba­koi­tze­rako ezarrita dauden eskakizunak bete­tzea.

2.  Estatura itzu­litako emigrante espainiarrek ez dute a)  ataleko eskakizuna bete beharrik onuradun izateko.     

Nazionalitate espainola izan gabe beste eskakizun horiek guztiak bete­tzen dituztenei, indarrean dagoen araudia, nazioarteko itunak eta jatorrizko herrialdearekin egindako hitzar­menak aplikatuko zaizkie. Atze­rritar adingabeei dagokienez, adingabeei buruzko legeetan eta nazioarteko itunetan xedatutakoa beteko da.

6. artikulua.  Prestazio ekonomikoen zenbatekoa.

1.  Urtero Diputatuen Kon­tseiluaren erabaki bidez ezarriko dira Foru Dekretu honetan arau­tzen diren prestazio ekonomikoen gehieneko zenbatekoak, prestazio mota bakoi­tze­rako eta mendekotasun gradu eta maila bakoi­tze­rako.       

2.  Onuradun bakoi­tzari dagokion prestazioaren zenbatekoa kalkula­tzeko, Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpeneko etekinak hartuko dira kontuan. Kalkulu horretan, Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudiak ain­tzat har­tzen dituen oinarri zergagarri guztietako etekinen batura kontuan hartuko da. Etekin horiek Ogasun Publi­koak egiazta­tzen baditu, errendimendu egiaztatuak hartuko dira ain­tzat, eta ez aitortuak.     

Ondorio hauetarako, eskaerari buruzko ebazpena emateko garaian interesatuari ezagu­tzen zaion Ogasun eta Finan­tza Departamentuan aurkeztutako –edo aurkeztu gabeko– egutegiaren araberako azken aitorpena kontuan hartuko da, baldin eta Gizarte Politikako Departamentuak aitorpeneko datuetara sarbiderik badu.           


Prestazioak eguneratu egin behar direnez Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aitortutako etekinen arabera, urtean behin, urtarrilean, berrikusi egingo dira onartuta dauden prestazio guztiak, aurreko urteko Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aitortutako etekinak kontuan hartuta.      


Zerga horren aitorpenik egin behar ez dutenek, egiaztatu egin behar dute hala dela.

Foru Dekretu honetan adierazitako edozein elkarbizi­tza unitateko kideek ez badute errenta aitorpenik egiten eta ez badute zerga horretatik salbue­tsita daudela egiazta­tzen, lanbide arteko ­gutxieneko soldataren %400 baino handiagoko urteko errenta ego­tziko zaie.

Baldin eta prestazioaren hasierako eskaera ebaztean edo prestazioaren urtarrileko berrikuspena egitean onuradunari egozten bazaio lanbide arteko urteko ­gutxieneko soldataren % 400 baino handiagoko urteko errenta, errenta aitorpenik ez duelako egin eta zerga horretatik salbue­tsita egotea ez duelako egiaztatu, eta baldin eta geroago jakinarazten badu errenta aitorpena egin duela eta aitorpen horren arabera prestazioa aldatu behar baldin bazaio, jakinarazpena egin eta hurrengo hiletik hasita ordainduko zaio prestazio berria.

Onuradunak ezkontidea edo maia­tza­ren 7ko 2/2003 Le­gearen araberako izatezko bikotekidea baldin badauka, bi bikotekideen sarreren baturaren erdia hartuko da errenta per­tso­nal­tzat.           

Onuradunak bere kargu eta kontura bizi diren guraso edo aurrekoak edo 30 urtetik beherako edo ezgaitutako ondorengoak baldin badauzka, haren ahalmen ekonomikoa kalkula­tzeko, bera gehi ezkontidea edo 2/2003 Legearen araberako bikotekidea, gehi bere kontura bizi direnak zenbat diren, hainbesteren artean zatituko da errenta.          


Gorago definitu diren elkarbizi­tza unitateak zernahi direlarik ere, adingabeen gaitasun ekonomikoa jakiteko kalkulu hau egingo da: Onuraduna gehi berekin bizi diren gurasoak eta anaia-arreba adingabeak zenbat diren, hainbesteren artean zatituko dira guztienak batuta atera­tzen diren etekinak.          

3.  Ondorengo taularen arabera jasoko da prestazioaren zenbatekoa osorik edo gutxi­tuta. Hor aipa­tzen den Lanbide arteko ­Gutxieneko Soldata (LGS), prestazioaren kalkulua egiterakoan kontuan hartutako Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren urtekoa da.

 

 

Onuradunaren etekinak /
Rendimientos de la persona beneficiaria

Gehieneko diru kopuruaren portzentajea /
Porcentaje de la cuantía máxima

LGS baino %400 handiagoa /
Superior al 400% SMI

%70 / 70%

LGSko %300,01 eta %400 bitartekoa /
De 300,01% a 400% SMI

%80 / 80%

LGSko %250,01 eta %300 bitartekoa /
De 250,01% a 300% SMI

%90 / 90%

LGSko %250 edo txikiagoa /
250% SMI o inferior

%100 / 100%

 

 

 

7 artikulua.  Prozedura.

1.  Eskaera aurkezteko tokia mendekotasun egoera duen per­tsona bizi eta erroldatuta dagoen udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzua da.

Eskaera interesatuak berak nahiz haren ordezkari batek aurkez dezake. Ordezkari batek aurkeztekotan, horrek bere Nortasun Agiriaren fotokopia eta ordezkari­tza egiazta­tzen duen agiri bat eraman behar ditu eskaerarekin batera.    

2.  Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuak egiaztatuko du eska­tzaileak bete­tzen dituen ala ez Foru Dekretu honetan arau­tzen diren prestazioak jaso­tzeko ezarritako eskakizunak, eta, hala bada, egokitasun txos­tena egingo du.

3.  Eskaera, behar bezala beteta, eta prestazio bakoi­tzari dagozkion eskakizunak bete­tzen direla egiazta­tzen duten agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departa­men­tura bidaliko dira.

4.  Espedientea osa­tzean, eta Gizarte Politikako Departa­men­tuko zerbi­tzu teknikoek aztertu eta irizpena eman ondoren, eskumena duen zuzendari nagusiak ebazpena emango du eskatutako prestazioa emanez edo ukatuz.

Prestazio ekonomikoaren eskaera aurkeztu eta ondorengo hiru hilabeteen barruan eba­tzi eta jakinarazi beharko da ebaz­pena. Epe hori bukatu eta ez bada ebazpenik jakinarazi, interesatuek isiltasun administratiboaren bidez eskaera eze­tsi dela ulertu beharko dute.   

Ebazpenaren aurka gora ­jotzeko errekur­tsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako foru diputatuari zuzendua.

8. artikulua.  Prestazioak jaso­tzeko eskubidea aitor­tzea. Ondorio ekonomikoak.

1.  Behin norbaiti prestazioa eman zaionean, prestaziorako eskubidea aitortuko zaio hura emateko arrazoiek dirauten bitartean eta horretarako dauden eskakizunak bete­tzen dituen bitartean, bai Foru Dekretu honetan ezarritakoak, bai bestelako araudi aplikagarriak ezar­tzen dizkionak.

2.  Prestazioen sor­tza­pena erregimen honen araberakoa izan­go da:

a)  Prestazio ekonomikoaren eskaera aurkezten den egunean eskakizun guztiak bete­tzen badira, hurrengo hilaren lehen egunean sortuko da prestazioa jaso­tzeko eskubidea.        


b)  Prestazio ekonomikoaren eskaera aurkezten den egunean eskakizun guztiak ezin izan badira egiaztatu, eskakizun guztiak egiazta­tzen diren egunaren hurrengo hilaren lehen egunean sortuko da prestazioa jaso­tzeko eskubidea.      

c)  Mendekotasuna balora­tzeko baremoak emandako mendekotasun gradua edo maila alda­tzen bada, dela ofizioz berrikusi ondoren, dela onuradunak eskatuta, orduan, gradua edo maila igo­tzen den kasuetan, mendekotasun gradua edo maila berrikusteko eskaeraren edo ofiziozko berrikuspenaren dataren hurrengo hileko lehen egunean sortuko da prestazio aldatua jaso­tzeko eskubidea, eta, gradua edo maila jaisten den kasuetan, mendekotasuna balora­tzeko baremoaren emai­tza berriari buruzko ebazpenaren dataren hurrengo hileko lehen egunean.      

d)  Mendekotasuna duen norbaitek, erabaki honetan arau­tzen diren prestazioetakoren bat jaso­tzen ari dela, beste bietako bat eska­tzen badu, aurreko prestazioaren zenbatekoa jaso­tzen jarraituko du, eskatu berriari dagokion ebazpena ematen den arte, hartarako eskubidea aitor­tzeko balio izan zuten eskakizunak artean bete­tzen baditu. Eskaera ebazten denean, eskaera hori egin den hilaren ondorengo hileko lehen egunean sortuko da prestazio berria jaso­tzeko eskubidea, baldin eta eskatutako baldin­tza guzti-guztiak bete­tzen badira egun horretan.       

3.  Prestazio ekonomikoak urtean hamabi hilabetetan, hila burututa, ordainduko dira, onuradunak adierazten duen kontura banku transferen­tzia eginez.

4.  Salbuespenez, interesatuak berak edo haren ordezka­riak eskatuta, Foru Aldundiak erabaki dezake prestazioa beste per­tsona edo erakunde bati ordain­tzea; segidan zehazten da zein kasutan eta nori ordainduko zaion:

a)  Adingabea denean: Gurasoei edo legezko tutoreei.

b)  Onuraduna legez ezgaituta dagoenean: Tutoreari.  

c)  Zerbi­tzuari lotutako prestazioetan: Zerbi­tzua ematen duen erakundeari.

d)  Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoan: Zain­tzaile ez profesionalari.

9. artikulua.  Prestazioaren eskubidea alda­tzea. Etenak.  

1.  Prestazioa alda­tzeko kausa izango da prestazioa emateko oinarri izandako hasierako egoera aldarazten duen geroko edozein gertaera.          

2.  Prestazioa alda­tzeko kausa gertatu eta hurrengo hileko lehenengo egunean hasiko da aldaketa eragina izaten, non eta delako prestazioa edo zerbi­tzua ez den hilaren lehen egunean onartu edo amaitu, kasu horretan hil horretan bertan izango baitu eragina.           

3.  Prestazioa aitor­tzeko eska­tzen diren baldin­tzak ez ba­dira aldi batean beteko, prestazio hori jaso­tzeko eskubidea etetea erabaki daiteke.

4.  Prestazioa emateko eskumena duen organoak prestazioa kautelaz eten dezake, emateko oinarri izandako hasierako egoeran aldaketarik nabaritu badu, eta hiru hilabeteren barruan eba­tzi behar du eskubideak iraungo duen, etengo den, edo iraun­giko den.          

10. artikulua.  Onuradunen betebeharrak.

1.  Prestazio ekonomikoak emandako xederako baino ez era­bil­tzea.

2.  Eska­tzen zaien informazioa eta dokumentazioa ematea, prestazioak kudea­tzeko baliagarria denean. 

3.  Konpromisoa har­tzea prestazioaren xede den zerbi­tzua benetan bete dadin. Xede horretarako, hilabeteko epean jakinarazi beharko da gertatu den edozein aldaketa, horrek lagun­tza alda­tzea, edo behin-behinekoz edo behin betikoz amai­tzea eragiten badu. Zerbi­tzuak ematen dituen per­tsona edo erakundearen aldaketa edo izen aldaketa ere jakinarazi beharko da, nahiz eta aldaketa hori erabakigarria ez izan.        

4.  Oker jasotako prestazioak edo okerreko zenbatekoan jasotakoak itzul­tzea.

5.  Gipuzkoako Foru Aldundiari baimena ematea fitxa­tegi automatizatuetan dauden datu per­tso­nalak, ekonomikoak, sanitarioak eta sozialak erabil ­ditzan Gizarte Politikako Departa­mentuaren eginkizunetarako nahiz beste xede ­batzuetarako, hala nola, estatistikak egiteko eta ikerketa zientifikorako, datu per­tso­nalen babeserako araudiak aurreikusten duenaren barnean. 

6.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Depar­ta­mentuari baimena ematea beste departamentu edo administrazio publiko ­batzuek fitxa­tegietan duten informazioa eskatu ahal izateko, eska­tzaileak emandako datuak egiazta­tze aldera, eta Foru Dekretu honetako prestazioak eskura­tzeko eskakizunak bete­tzen direla egiazta­tzeko behar beste kon­tsulta egiteko.

7.  Prestazio mota bakoi­tza­ren helburu eta xedeetatik eratorritako gainerako betebehar guztiak.

11. artikulua.  Okerbidez jasotako prestazioak.

Oker jasotako zenbatekoa itzul­tzeko beharra izanda, ez bada ezarritako epean itzul­tzen, Foru Aldundiak dagokion prestazioaren %50 ­atxiki ahal izango du hilero.   

12. artikulua.  Eskubidea amai­tzea. Ondorio ekonomikoak.

1.  Prestazioa jaso­tzeko eskubidea amaitu egingo da ho­na­ko arrazoi hauengatik:

a)  Onuraduna hil­tzen bada.

b)  Prestazioa jaso­tzeko ezarritako eskakizunen bat bete­tze­ari uzten bazaio.

c)  Onuradunak uko egiten badio.

d)  Foru dekretu honetan eta aplikagarriak diren gainerako arauetan jasotako betebeharrak bete­tzen ez badira.  

e)  12 hilabete baino gehiagoan jarraian etenda badago.          

2.  Prestazioaren eskubidea amai­tzeko kausa gertatu eta hurrengo hileko lehengo egunetik aurrera hasiko dira amaieraren ondorioak, non eta kausa hori ez den hilaren lehen egunean gertatu, orduan ondorioak hil horretan bertan hasiko dira.         

II. KAPITULUA

FAMILIA INGURUNEKO ZAIN­TZE­TARAKO ZEIN PROFESIONALAK EZ DIREN ZAIN­TZAILEEI LAGUN­TZEKO PRESTAZIO EKONOMIKOA

13. artikulua.  Xedea.

Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoaren bitartez, familia inguruneko zain­tzaile ez profesionalak mendeko per­tso­nari ematen dion arretaren gastuak ordain­tzen la­gundu nahi da.

14. artikulua.  Baldin­tza bereziak.

a)  Prestazio horren egokitasuna baieztatuta egotea Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuak egindako txos­tenaren bitartez.           

b)  Mendekotasun egoerarako beharrezkoak diren arreta eta zain­tza ­etxean ematea eta egokiak izatea mendekotasun gradu eta mailaren beharretarako.       

c)  Beharrezko zain­tza ondo emateko ­etxeko elkarbizi­tza eta bizigarritasun baldin­tzak egokiak izatea.    

d)  Profesionala ez den zain­tzaileak honakoak bete be­harko ditu:

— Mendeko per­tso­naren ezkontidea edo maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legearen araberako izatezko bikotekidea, edo odol, ezkon­tza edo adopzio bidez senidea izatea hirugarren ahaidetasun graduraino, eta mendeko per­tso­narekin bizi­tzea eta ­etxe berean erroldatuta egotea. Foru dekretu honen ondorioetarako, familia lotura hori ez da eskatuko zain­tzaileak onuradunaren komunitateko erlijiosoak edo beste motako kideak direnean.        

— 18 urtetik gorakoa izatea eta legez Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi­tzea.

— Gizarte Seguran­tzak mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen zain­tzaileen­tzat duen afiliazio, alta eta kotizazioari buruzko araudira egoki­tzen dela ziurta­tzea.

e)  Prestazio honen ondorioetarako, profesionala ez den zain­tzaileak ezingo dizkio bere zerbi­tzuak eskaini ­etxe berean edo beste batean mendekotasun egoeran bizi diren bi per­tsona baino gehiagori.

III. KAPITULUA

LAGUN­TZA PER­TSO­NALERAKO
PRESTAZIO EKONOMIKOA

15. artikulua.  Xedea.

Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren bitartez, mendekotasun handiko per­tso­nen autonomia susta­tzeko lagun­tzaile per­tso­nalen kontratazioak ekarritako gastuak ordain­tzen lagundu nahi da. Hezkun­tza­rako eta lanerako sarbidea erraztea da helburua, eta, era berean, eguneroko oinarrizko jardueretan bizimodu autonomoagoa izatea.      

16. artikulua.  Baldin­tza bereziak.

a)  Prestazio horren egokitasuna baieztatuta egotea Oina­rrizko Gizarte Zerbi­tzuak egindako txos­tenaren bitartez.           

b)  Onuradunak honakoak bete beharko ditu:

— Mendekotasun handiari dagokion 3. graduan baloratua iza­­tea, edozein mailatan.

— Hiru urte baino gehiago izatea.

c)  Lagun­tzaile per­tso­nalek honakoak bete beharko di­tuzte:

— 18 urtetik gorakoa izatea eta legez Estatuan bizi­tzea.         

— Onuradunarekin senitartekoa ez izatea eta per­tsona egokia izatea lagun­tza per­tso­nalak eska­tzen dituen zerbi­tzuak emateko. Odol, ezkon­tza edo adopzio bidezko laugarren ahaidetasun gradutik aurrera, ahaidetasunik ez dagoela ulertuko da.           

— Gizarte Seguran­tza­ren afiliazio, alta eta kotizazioari bu­ruzko araudira egoki­tzen dela ziurta­tzea.

— Zerbi­tzuak emateko kontratua duela egiazta­tzea, nahiz enpresa baten bitartez nahiz zuzenean, onuradunarekin edo onuraduna ordezka­tzen duen per­tsona edo erakundearekin.         

Egiaztapen hori oinarrizko frogagiriak aurkeztuz egingo da (fakturak, nominak, kontratua, eta abar).      

d)  Prestazioaren zenbatekoa zerbi­tzuaren kostu errealaren arabera zehaztuko da, eta muga Diputatuen Kon­tseiluak urte hartarako onartutako gehienezko zenbatekoa izango da. Hori horrela, prestazioaren onuradunek lagun­tzaile per­tso­nalaren kontratazio gastuak ordain­tzeko erabili beharko dute presta­zioaren zenbateko osoa –kenkariak egin ondoren gera­tzen dena–. Hori dela eta, urtero adierazpen bat aurkeztu beharko dute prestazioa jaso­tzeko eskakizunak artean bete­tzen direla frogatuko duena. Adierazpen horrekin batera, beharrezko dokumentuak eta aurreko urtean izandako benetako gastuak frogatu behar dituzte eta gastu horiek ezingo dira jasotako prestazioa baino txi­kiagoak izan.

Adierazpena eta froga horiek urtearen lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko dira. Betebehar hori bete­tzen ez bada, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bete­tzeko eskatu ondoren, prestazioa jaso­tzeko eskubidea amai­tzeko eta okerbidez jasotako zenbatekoak itzul­tzeko prozedurari ekingo zaio.

IV. KAPITULUA

ZERBI­TZUARI LOTUTAKO PRESTAZIO EKONOMIKOA

17. artikulua.  Xedea.

Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren bitartez, eguneko zentroetako eta egoi­tza arreta iraunkorreko zerbi­tzuen kostua ordain­tzen lagundu nahi da.       

18. artikulua.  Baldin­tza bereziak.

a)  Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbi­tzu bakoi­tze­rako ego­ki­tzat emandako zerbi­tzu publiko edo itunduren batean eskaera egin, baina ezin eskuratu izatea Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Zerbi­tzua eskuratu ezin dela ulertuko da dagokion lurraldean baliabide hori ez dagoenean edo, egonda ere, eska­tzaileak itxa­ron zerrendan hiru hilabete baino gehiago darama­tza­nean.           

Prestazio horri begira, lurralde esparru egokia honako hau da:

 

Zerbitzua /
Servicio

Lurralde Esparrua/
Ambito Territorial

Adinekoentzako eguneko zentroak /
Centros de día para personas mayores

Eskualdea/
Comarca

65 urtez behetikoentzako eguneko zentroa /
Centro de día para menores de 65 ańos

Eskualdea/
Comarca

Arreta espezialduko eguneko zentroa /
Centro de día de atención especializada

Eskualdea/
Comarca

Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitza zentro iraunkorra /
Centro residencial permanente para personas mayores en situación de dependencia

Eskualdea/
Comarca

Mendeko pertsonentzako egoitza arretako zentroa, ezgaitasun mota desberdinak kontuan hartuta /
Centro de atención residencial permanente para personas dependientes en razón de los distintos tipos de discapacidad

Lurralde Historikoa/
Territorio Histórico

 

 

b)  Prestazioarekin lotuta dagoen zerbi­tzua/k eskura­tzeko eskakizunak bete­tzea.

c)  Zerbi­tzua zentro batean jaso­tzen duela kredita­tzea eta zentro hori Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasunaren arretarako behar bezala homologatuta egotea. Salbues­penez, Gizarte Politikako Departamentuak baimendu ahal izan­go du zerbi­tzua Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpoko zentro batean ematea, sei hilabetez gehienez.

Zerbi­tzuaren egiaztapena denboraldi guztiari dagozkion fak­turak aurkeztuz egingo da.

d)  Ematen zaion zerbi­tzuaren benetako kostuarengatik onuradunak ordain­tzen duena ordainduko da gehienez prestazioaren kon­tzep­tuan, eta Diputatuen Kon­tseiluak urteko onartuko duen gehieneko zenbatekoa gainditu gabe, beti ere. Hori horrela, prestazioaren onuradunek ematen zaien zerbi­tzuaren gastuak ordain­tzeko erabili beharko dute prestazioaren zenbateko osoa –kenkariak egin ondoren gera­tzen dena-. Hori dela eta, urtero adierazpen bat aurkeztu beharko dute prestazioa jaso­tzeko eskakizunak artean bete­tzen direla frogatuko duena. Adierazpen horrekin batera, beharrezko dokumentuak eta aurreko urtean izandako benetako gastuak frogatu behar dituzte eta gastu horiek ezingo dira jasotako prestazioa baino txi­kiagoak izan.

Adierazpena eta froga horiek urtearen lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko dira. Betebehar hori bete­tzen ez bada, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bete­tzeko eskatu ondoren, prestazioa jaso­tzeko eskubidea amai­tzeko eta okerbidez jasotako zenbatekoak itzul­tzeko prozedurari ekingo zaio.

XEDAPEN GEHIAGARRIAK

Lehena.  Foru Aldundiak berrikun­tza eta ikerketa bul­tza­tuko ditu mendekotasun egoeran daudenen bizi kalitatearen eta arretaren aldeko atal guztietan, eta, horregatik bada, Foru Dekretu honetako prestazioak noraino iristen diren aztertuko du aldian behin.

Bigarrena.  Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau gara­tzeko behar diren xedapenak eman ­ditzan.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.  Udalek ­Etxeko Lagun­tza erabat eta modu bakar batean osatu arte, hori baita Gizarte Zerbi­tzuei buruzko 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak 42.2 artikuluan xeda­tzen duena, prestazioei kenketa hauek egingo zaizkie zerbi­tzu hori dela eta:      

— ­Etxeko lagun­tza: %20ko kenketa.

— Eguneko zentroa + ­Etxeko lagun­tza: %60eko kenketa.

Bigarrena.  Etxeko lagun­tza inten­tsi­boa arau­tzen duen 1989ko abenduaren 5eko 58/1989 Foru Dekretuko lagun­tzen onuradun denak jaso­tzen badu Foru Dekretu honetako prestazio ekonomikoetatik bateren bat, edo jaso­tzeko eskaera egin badu Foru Dekretu hau indarrean sartu aurretik, Foru Dekretua indarrean sartu eta bi hileko epean erabaki beharko du edo prestazio hauetakoren batez baliatu, edo ­etxeko zerbi­tzu inten­tsi­boko lagun­tzak har­tzen jarraitu. Epea amai­tzen bada aukerarik egin gabe, amaitu­tzat emango da ­etxeko zerbi­tzu inten­tsi­boko lagun­tza jaso­tzeko eskubidea.  

Hirugarrena.  Lagun­tza per­tso­nalen prestazio ekonomi­koa eta zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoa jaso­tzen dute­nek bi hileko epea izango dute, Foru Dekretu hau indarrean sar­tzen denetik hasita, jaso­tzen duten zerbi­tzuaren kostu erreala justifika­tzeko. Epea amai­tzen bada kostua justifikatu gabe, eskaerarekin batera aurkeztutako kontratuan ager­tzen den kostua ordainduko du ofizioz Administrazioak, kostu horri KPI gehituta, behar izanez gero.   

XEDAPEN INDARGABE­TZAILE BAKARRA

Indargabetuta gera­tzen dira 2007ko azaroaren 20ko 133/2007 Foru Dekretua, besteen beharrean dauden per­tso­nen autonomia per­tso­nala susta­tze­ari eta haiek zain­tze­ari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeko prestazio ekono­mikoak arau­tzen dituena, eta Foru Dekretu honetan xedatutakoaren aurka egiten duten maila bereko eta apalagoko xeda­pen guztiak.

AMAIERAKO XEDAPENA

Foru dekretu hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete batera jarriko da indarrean.

Donostia, 2009ko uztailaren 21a.

                                    DIPUTATU NAGUSIA,          
                                      Markel Olano Arrese.

      GIZARTE POLITIKAKO  
        DEPARTAMENTUKO   
         FORU DIPUTATUA,     
      Maite Etxaniz Balentziaga.

(4332)   (9608)