Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

80. zenbakia Data 2009-05-04 85 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ARRASATEKO UDALA
BEHIN BETIKO ONARPENA: Udal Planeamenduaren aholku Kontseilua.

ARRASATEKO UDALA

Hirigintza

Iragarkia

Udal Plenoak 2009(e)ko ­otsailaren 5(e)an egindako bilkuran Arrasateko Udal Planeamenduaren Aholku Kon­tseilua eratu eta bere fun­tzionamendua arau­tzeko erregelamendua hasiera baten onartu zuen.

Kontuan izanik, Ordenan­tza hori jendaurrean jarri den epean ez dela ez alegazio ez iradokizunik aurkeztu, Toki Araubidearen Oinarri-Arauak arau­tzen dituen 7/1985 Legearen 49. Artikuluko azkeneko paragrafoak ezarritakoaren arabera, Ordenan­tza behin-betikoz onartu­tzat joten da.           

Adierazten da, Ordenan­tza honen aurka, administrazio auzigaietako errekur­tsoa aurkeztu ahal izango dela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Adminis­trazio Auzigaietako Aretoan, bi hileko epean iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Toki Araubidearen Oinarri-Arauak arau­tzen dituen 7/1985 Legearen 70,2 artikuluan xedatutakoaren eraginetara, aipatu Ordenan­tza­ren testu osoa ematen de argitara.    

Arrasate, 2009ko apirilaren 22a.—Ino Galparsoro Markaide, Alkatea.

(1803)   (5201)

ARRASATEKO UDAL PLANEAMENDUKO AHOLKU BATZOR­DEARI DAGOKION ERREGELAMENDUA

ZIOAK AZAL­TZEA

Botere publikoei dagokie erraztea herritar guztiek parte har­tzea politika, ekonomia, kultura eta gizarte eremuko bizi­tzan, ordena politikoaren eta bake sozialaren oinarria den nortasuna aske gara­tzeko tresna moduan. Bai zuzenean bai ordezkarien bidez herritarrek gai publikoetan parte har­tzeko duten eskubidea sustatu behar da eta agertu eremu guztietan, nahiz per­tso­nak bakarka harturik nahiz talde moduan. Ildo horretan, Toki Araubidearen oinarriak arau­tzen dituen Legearen 69. artikuluari jarraitu behar zaio, xeda­tzen baitu tokiko udalba­tzek erraztu egingo dutela herritar guztien parte har­tzea herriko bizi­tza.       


2/2006 Legeak, ekainaren 30ekoa, EAEko Lurzorua eta Hirigin­tzari buruzkoa, jaso­tzen du bere prin­tzi­pioen artean hitzar­men sozialarena, herritarrek parte har­tze­arena eta informazio publikoarena, eta ezar­tzen du Plan Orokorrak behin betiko onar­tzeko eskumen propioa eta ordezkatua duten udalerrien­tzat, Udal Planeamenduko Aholku ­Batzorde bat era­tzeko betebeharra, kon­tsul­tatu eta erabaki­tzeko herri organo moduan, eta horren helburua da hirigin­tza planak hitzar­tzea gizarte eragileekin. Aholku ­Batzorde horren helburua da lagun­tzea herri erakundeari hirigin­tza antolamenduko tresna nagusiak formulatu eta onar­tzen eta, are zeha­tzago, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko zehaztasunei buruz. Hori guztia gehitu behar zaio hirigin­tza informazioa jaso­tzeko eskubideari, udaleko hirigin­tza planeamenduaren osotasuna eta koheren­tzia ziurtatuz, lurralde eta arlokako antolamendu tresnei buruz.        

Lege horren 110. artikuluak, bestalde, ager­tzen du Aholku Batzor­dea era­tzea eta horren oinarrizko ezaugarriak defini­tzea, udal bakoi­tzak Erregelamendua egin, izapidetu eta onartu behar duelarik.

Helburu horrekin, Arrasateko Udalak, Erregelamendu honen bidez, proposa­tzen du Arrasateko Udal Planeamen­duaren Aholku Batzor­dea sor­tzea eta haren fun­tzionamendua arau­tzea taldeko organo moduan, kon­tsulta eta erabaki organo moduan, hirigin­tza plangin­tzan jendeak parte hartu dezan artikula­tzeko, hirigin­tza ondarea eta ingurumen, gizarte, kultura eta ekonomia balioak babesteko irizpideak erabiliz, udalerriaren garapen arrazional eta iraunkor batean.  

Erregelamendu honen bidez zehazten dira ere hainbat aspektu, hala nola, Aholku Batzor­dearen antolaketa, fun­tzioak eta araubide juridikoa.

Horren ondorioz, EAEko Lurzoruaren eta Hirigin­tza­ren 2/2006 Legearen 110. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Erregelamendu hau eman dute.

I. KAPITULUA

IZAERA ETA FUN­TZIOAK.

1. artikulua.    Udal Planeamenduaren Aholku Batzor­dea sor­tzea.

EAEko Lurzoruaren eta Hirigin­tza­ren 2/2006 Legearen 110. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Erregelamendu honen bidez sortu eta arau­tzen da Arrasateko Udal Planea­menduaren Aholku Batzor­dea.

2. artikulua.    Atxiki­tzea.

Udal Planeamenduaren Aholku Batzor­dea atxiki­tzen zaio hirigin­tzari buruz eskumena duen udal sailari.

3. artikulua.    Izaera juridikoa.

1.     Udal Planeamenduaren Aholku Batzor­dea konfiguratu da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 22. artikuluan eta hurrengoetan erregulatutakoen taldeko organo bat moduan, EAEko Lurzoruaren eta Hirigin­tza­ren 2/2006 Legearen 108. artikulutik 110.era doazenetan eta horiei buruzkoetan aurreikusitako berezitasunekin.

2.     Aholku Batzor­dea da espazio iraunkor bat informatu, eztabaidatu eta adosteko, gizarte, ekonomia, ingurumen eragileek eta herritarrek oro har, hirigin­tza gaiei buruz.      

3.     Aholkuak eman eta gaiak erabaki­tzeko taldeko organo bat da, Udalerriko egiturazko antolamendu planeamenduaren aldaketa eta azterketak formulatu, izapidetu eta onar­tzeko prozedurari buruzko adostasun sozialeko egitekoak bete­tzeko sortua, 2/2006 Legearen 53. eta 59. artikuluetan jasota datorren sailkapenaren arabera.   

4. artikulua.    Egitekoak eta helburuak.

1.     Udal Planeamenduaren Aholku Batzor­deari egokituko zaio egiteko hauek gara­tzea:

a)    Udalerriko egiturazko planeamenduari buruz Udalak egiten dituen jarduera azterketa, programa, norabide eta lerroen berri jakitea, bai eta horiei buruzko txos­tenak egitea ere. 

b)    Halaber, hala eskatuz gero Udalba­tza­rrak, beste edozein hirigin­tza antolamendu plan edo tresnaren txos­tena lortu, jakin eta egin ahal izango du Batzor­deak. Bereziki, egiturazkoa izan eta bereziki babestekoak diren elementuei eragiten dieten antolamendu plan edo tresnak aipa­tzen dira, Arrasateko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrean jasota datozen Ondare Historiko –arkitektoniko, Arkeologiko edo natura intereseko Katalogoetan sartuta egoteagatik.      

c)    Udalaren informazioa jaso­tzea hirigin­tzari buruz eta hori zabal­tzea inplikaturik egon daitezkeen herritar entitateen artean.

d)    Udalari lagundu eta aholkuak ematea, herritarren parte har­tze­ari eta hiri iraunkortasunari buruz azterketak egitean eta txos­tenak eta proposamenak egitean.

e)    Udalak iri­tzia eman dezan proposatu dizkioten hirigin­tza antolamenduko zehaztapenei buruzko ekimenak, iradokizunak, proposamenak eta alternatibak azter­tzea, dagozkion txos­tenak egitearen bidez.

f)    Herritarren parte har­tzea susta­tzea eta lagun­tzea hirigin­tza planeamenduko agiriei atxi­kitako Herritarrek parte har­tzeko Programaren aurreikuspenak ahalik eta ondoen bete daitezen.

g)    Proposatutako hirigin­tza antolamenduko zehaztapenetan hainbat elkarteren eta entitateren lagun­tza eta konpromisoa sustatu eta bul­tza­tzea.

2.     Batzor­dearen esku-har­tzea ager­tzen da kontuan har­tzen dituen gaiak azter­tzeko agirietan, eta horiek izan ditza­kete administrazio publikoen­tzat lotesleak ez diren proposamenak edo alternatibak.

3.     Batzor­deak Udalean aurkeztutako proposamena edo alternatibak, eta planeamendu agiria behin betiko onar­tzeko erabakian ager­tzen ez direnak, arrazoituz eran­tzun beharko dira.

5. artikulua.    Txos­tenak egitea.

1.     Planeamenduaren Aholku Batzor­deak nahitaez informatu beharko du lehen formulazioko espedienteetan, osoa edo zati bat berrazter­tzen denean edo aldaketa puntualen bat egiten denean, egiturazko edozein antolamendu tresnari buruz –Sektorizazio Plana eta Bateragarri­tze Plana barne- eta, hala badagokio, antolamendu xehatuko planei buruz.

a)    Egiturazko planeamenduaren lehen formulazioari edo osorik edo zati bat berrazter­tze­ari buruzko espedienteetan, nahitaez behar da Aholku Batzor­dearen txos­tena, Aurrerapen agiriaren edukiari buruzkoa, eta hasiera batean onar­tzeko agiriei buruzkoa.

b)    Egiturazko antolamenduaren aldaketa puntualaren eta, hala badagokio, antolamendu xehatuaren espedienteetan, jende aurrean jar­tzen den lehen agiriari buruzko txos­tena emango du.

2.     Halaber, Aholku Batzor­deak, hala eska­tzen duenean zinego­tzi ez diren kideen herenak eskatu ahal izango du, txos­tena egiteko, hirigin­tza antolamenduko beste plan edo tresna ­batzuen berri jakitea eta horien berri eman ahal izango du. Halako kasu batean, txos­tena egiteko epea bat etorriko da espediente hori jende aurrean jar­tzeko epearekin.

3.     Artikulu honetako lehen atalean aipatuta datozenetatik edozein espediente hasi izanaren berri emango die ofizioz Udalak Aholku Batzor­deko kideei, jende aurrean jarri baino lehen.

4.     Aholku Batzor­dearen nahitaezko txos­tenak egiteko, gehienez ere hilabeteko epea dago, Aurrerapenaren jende aurreko aldia buka­tzen denetik hasita eta planeamendua hasiera batean onar­tzen denetik hasita. Txos­ten horiek epean egin ezean, udal organo arduradunek onar­tzea izango dute, espedienteak izapide­tzen jarrai­tzeko.    

5.     Hirigin­tza espedientea behin betiko onar­tzeko egin­tzan, Udalak justifikatu egin beharko du Aholku Batzor­deak planteatutako irtenbideak ez diren beste ­batzuk hartu izana.         

II. KAPITULUA

UDAL PLANEAMENDUAREN AHOLKU BATZORDEAREN OSAERA

6. artikulua.    Osaera eta kideak.

Aholku Batzor­dea kide hauek osatuko dute:   

— Udaleko alkateak.

— Hirigin­tza Batzor­deko zinego­tzi ordezkariak edo batzor­deburuak. Arduradun hori alkatea bada, ordezko bat izendatuko du ­batzorde horretako zinego­tzi kideen artean.        


— Udal talde bakoi­tzak aukeratutako ordezkari bat.

— Udal ordezkari­tza­rik ez daukaten alderdi politikoen ordezkari batek, betiere presen­tzia badute Arrasaten.

— Hiri eta baserri auzoetako alkateak. Bileretara deituko ditu batzor­deak dagokion espedienteak uki­tzen dituen auzoetako alkateak bakarrik.

— Udalerrian esku har­tzen duen erakunde ekologista baten ordezkari batek.

— Hirugarren adineko elkarteen ordezkari batek.

— Industria sareko ordezkari batek.

— Gazteen elkarteetako ordezkari batek.

— Arrasateko merkatari­tza eta ostalari­tza elkarteko ordezkari batek.

— Emakumeen Kon­tseiluko ordezkari batek.

— Eskola komunitateko ordezkari batek.

— Ezintasuna duten per­tso­nen elkarteetako ordezkari batek.

— Kirol taldeetako ordezkari batek.

— ­Etxea izateko eskubidearen aldeko elkarteetako ordezkari batek.

— Sindikatuen eta kooperatibetako Kon­tseilu Sozial Nagusiko ordezkari batek.

— Auzokoen elkarteetako ordezkari batek.   

— Arrasateko kultura ondarearen aldeko elkarteren baten ordezkari batek.

— Besaide Mendi elkarteko ordezkari batek.

— Abel­tzainen eta nekazarien elkarteetako ordezkari batek.

— Eraikun­tza enpresetako eta ondasun higiezinen susta­tzaileen ordezkari batek.

Gizon eta Emakumeen Berdintasuneko 4/2005 Legean xedatutakoa bete­tzeko, dagozkion neurriak hartuko dira gizon eta emakumeen artean oreka bat lor­tzeko Udal Planea­menduaren Aholku Batzor­dean.          

7. artikulua.    Kideak izenda­tzea eta Batzor­dea era­tzea.  

1.     Alkatearen Dekretuaren bidez izendatuko dituzte kide titularrak, eta proposamena egingo du, ordezkari­tza kasuetan, atal hauetan ezarritakoaren arabera: 

a)    Udaleko talde politikoetako ordezkariak, talde horien proposamenez.

b)    Gainerako ordezkariak, dagozkion entitateen ordez­kari­tza organoen proposamenez.

2.     Entitateen kopurua ordezkariena baino handiagoa izanez gero, ordezkari­tza komun bat erabaki beharko dute, ­txanda sistema bat ezarri edo, bestela, zozketaz erabakiko da.    

3.     Kargu bakoi­tzeko titular bat eta bi ordezko izendatuko dira.

8. artikulua.    Teknikariek eta adituek parte har­tzea bileretan.

Batzor­deburuak, batzor­deburuordeak edo edozein kidek proposaturik, Batzor­dearen bileretan parte hartu ahal izango dute, nahiz eta ez izan horko kideak, hitza­rekin baina botorik gabe:

— Bidezko­tzat ­jotzen dituzten Hirigin­tza eta Ingurumen sailetako udal teknikariek.

— Hirigin­tza planak idazteko ardura izan duten teknikariek.

— Hirigin­tzari nahiz Ingurumenari buruz adituak eta ain­tzat harturik diren per­tso­nak.

9. artikulua.    Kide izaera iraungi­tzea.

Aholku Batzor­deko kide izaera daukaten per­tso­nen agintaldia iraungiko da udal hauteskundeak egiten direnean. Edozelan ere, kide izaera galdu dezakete zergati hauengatik:          

a)    Ida­tziz berariaz uko egin duelako.

b)    Epai judizial irmo batengatik kargu publiko bat bete­tzeko ezintasuna edo desgaikun­tza deklaratu dutelako.

c)    Erregelamendu honetan jasota datozen betebeharrak behin beta berriro bete ez dituelako.

d)  Erakundetik mugiarazi dutelako (kargua kendu).   

e)    Hil egin delako.

f)    Karguaren arabera kide izaera daukaten per­tso­nek izaera hori galdu dutelako.      

10. artikulua.    Plaza ­hutsak bete­tzea.

Plaza ­hutsak beteko dira izenda­tzeko ezarrita dagoen era berberean.

11. artikulua.    Ordainketa.

Aholku Batzor­deko kide izaera daukaten per­tso­nek ez dute izango eskubiderik ordainsaririk jaso­tzeko, beren egitekoak gauza­tze­agatik.

III. KAPITULUA

ANTOLAKETA

12. artikulua.    Batzor­dearen antolaketa.

Udal Planeamenduaren Aholku Batzor­dearen fun­tziona­mendu organoak.

a)    Batzor­deburua eta batzor­deburuordea.

b)    Osoko bilkura.

13. artikulua.    Batzor­deburua.

1.     Aholku batzor­deburua izango da Udal Korporazioko alkatea.

2.     Egiteko hauek izango ditu batzor­deburuak:

a)    Aholku Batzor­dearen helburuak bete daitezen berma­tzea.

b)    Aholku Batzor­dearen helburuak bete daitezen ziurta­tzea.

c)    Aholku Batzor­dearen osoko bilkurak hartutako akordioak bete daitezen zain­tzea.

d)    Aholku organoaren ordezkari­tza gauza­tzea erakundeetan, entitateetan eta batzor­deetan, eta ordezkari­tza hori delegatu egin daiteke.

e)    Aholku Batzor­dearen osoko bilkuretako deialdiak egitea eta gai zerrenda finka­tzea.

f)    Aholku Batzor­dearen osoko bilkuretan buru izatea eta horiek zuzen­tzea, ordena manten­tzea bilkuran eta, hala badagokio, bilkurak bertan behera uztea, arrazoi justifikatuei jarraituz.

g)    Dagokion udal organoaren aurrean bidera­tzea Aholku Batzor­dearen osoko bilkurak onartutako eskaera, errekerimendu eta jarduera guztiak.

h)    Bidezko­tzat ­jotzen dituen per­tso­nak gonbida­tzea, aztertu beharreko gaiengatik, Aholku Batzor­dearen osoko bilkuretara etorri daitezen, edo sortu daitezkeen lan batzor­deetako bilkuretara, hitza­rekin baina botorik gabe.

i)    Batzor­deburuaren izaerari datxez­kion egitekoak gauza­tzea.

j)    Ematen dizkioten beste ­batzuk.

14. artikulua.    Batzor­deburuordea.

Batzor­deburuordea izango da Hirigin­tza Batzor­deko burua edo batzor­dekide bat.         

Batzor­deburua ez dagoenean, edo hark berariaz delegatu duelako, batzor­deburua izango da batzor­deburuordea. 

15. artikulua.    Aholku Batzor­dearen osoko bilkura.

1.     Osoko bilkura da Udal Planeamenduaren Aholku batzor­dearen erabaki organo gorena eta Erregelamendu honetako 6. artikuluan aipa­tzen diren kideek osatuko dute.     

2.     Hauek dagozkio Aholku Batzor­dearen osoko bilkurari:

a)    Batzor­dearen lan programa egitea eta jarduera lehentasunak ezar­tzea.

b)    Dei­tzen dutenean azter­tzen dituen gai guztiei buruz iri­tziak ematea edo erabaki­tzea.

c)    Udalba­tzei bere jarduerei buruz informatu eta aholkuak ematea.

d)    Onar­tzea, hala badagokio, osoko bilkuraren aurreko bilkura akta eta plantea­tzea hurrengo gai zerrendan sartu beharreko intereseko gaiak.

e)    Aholku Batzor­deko buruak eskaturik, organo espezifikoek egindako txos­tenen berri jakitea.

f)    Udal Gobernuaren organoek eskatu eta bere eskumenen eremuan sar­tzen diren txos­tenak eta azterketak egitea.    

g)    Beste organo bati egokitu ez eta Udal Planea­menduaren Aholku Batzor­deari dagokion beste edozein egiteko edo fun­tzio.

16. artikulua.    Idazkaria.

1.     Aholku Batzor­dearen idazkaria izango da Hirigin­tza saileko AOT bat, edo berak delegatutako per­tsona bat.

2.     Idazkariak, Aholku batzor­deburuak zuzenduta, egiteko hauek gauzatuko ditu:

a)    Osoko bilkuraren deialdiak bidera­tzea, eta horiekin batera joango dira gai zerrenda eta aurreko bilkurari dagokion akta.

b)    Joatea, hitza­rekin baina botorik gabe, Aholku Batzor­dearen osoko bilkuretara eta horien akta egitea.

c)    ­Artxibo eta erregistro zereginak bete­tzea, bai eta bere izaerari datxez­kion guztiak ere.

IV. KAPITULUA

KIDEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

17. artikulua.    Aholku Batzor­dearen kideen eskubideak.

Aholku Batzor­dearen kideen eskubideak dira:

a)    Osoko bilkuretara joatea eta horietan parte har­tzea, hitza­rekin eta botoarekin.

b)    Egiten diren jarduerei buruzko informazioa jaso­tzea, Aholku Batzor­dearen osoko bilkurak hartutako akordioak bete­tzeko.

c)    Aholku Batzor­dearen aktak edo dokumentazioa eskura­tzea.

d)    Aholku Batzor­dearen eremuan ekimenak eta interesak aurkeztu eta defenda­tzea.

e)    Aholku Batzor­dearen bidez eska­tzea Udaleko Zerbi­tzu Teknikoen eskura dagoen informazioa eta proposamen bat gara­tzeko beharrezko duen informazioa.

f)    Erregelamendu honek edo aplika­tze­koa zaion eta indarrean dagoen legeriak eman ditza­keen beste ­batzuk.  

18. artikulua.    Aholku Batzor­dearen kideen betebeharrak.

Aholku Batzor­dearen kideen betebeharrak dira:

a)    Parte har­tzea osoko bilkuretan eta sor­tzen diren lan batzor­deetan, Aholku Batzor­deak sustatutako jardueretan lagun­tzeaz gain, hartuko akordioak bete­tzeko. 

b)    Aholku Batzor­dea ondo garatu dadin eta sustatu dadin lagun­tzea.

c)    Aholku Batzor­dearen edozein ordezkari­tza saihestea, haren berariazko baimenik izan gabe.

d)    Erregelamendu honetan xedatutakoa errespetatu eta bete­tzea.

e)    Elkarte, talde edo kolektiboen kasuan, jakinaraztea Udalari haien estatutuetan egindako aldaketak, horrek eraginez gero Udalba­tza­rrak izenda­tzeko erabil­tzen dituen irizpideei.     

f)    Erregelamendu honetatik edo indarrean dagoen legeriatik etor daitezkeen beste betebehar ­batzuk.

V. KAPITULUA

JARDUTEKO ARAUAK

19. artikulua.    Bilkurak.

1.     Planeamenduaren Aholku Batzor­dea deituko dute eta bilera egingo du behar den guztietan, Aholku Batzor­deak nahitaez informatu behar dituen planeamenduko espedienteei dagokienez, Erregelamendu honetako 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.     Aholku Batzor­deak bilkurak egin ahal izango ditu komeni zaionean, eta horiek deituko ditu batzor­deburuak bere ekimenez, edo ­gutxienez Batzor­deko kideen herenak eskatuta.    

20. artikulua.    Asisten­tziaren quoruma.

1.     Bilkurak balioaz egiteko, batzor­deburua eta idazkaria egon behar dira –edo haien ordez diharduten per­tso­nak– eta ­gutxienez Batzor­deko kideen kopuruaren erdia.  

2.     Quorum hori lor­tzen ez denean, Batzor­dea bigarren deialdian eratuko da, ordu erdi geroago, eta ez da behar izango quorumik, betiere bertan egonez gero Aholku batzor­deburua eta idazkaria.           

21. artikulua.    Bilkurak dei­tzea eta egitea.

1.     Nahitaezko txos­tena egiteko Aholku Batzor­dearen bilkuren deialdia egingo da Aurrerapen agiria jende aurrean jar­tzeko aldia ireki baino lehen, edo, hala badagokio, hasiera batean onar­tzeko agiria jende aurrean jarri baino lehen.

Deialdia egingo da hura egin baino hiru egun baliodun lehenago, eta harekin batera joango da, kasu guztietan, bilkurako gai zerrenda. Gai zerrendan ager­tzen diren gaiei buruzko informazioa jarriko da Aholku Batzor­deko kideen eskura, deialdia egiten den unetik.

2.     Ezingo da deliberatu edo erabaki gai zerrendan ager­tzen ez den gairik, Aholku Batzor­deko kide guztiak bertan ez badira behin­tzat eta gaia urgen­tziazko deklaratu ezean, kideen bi herenaren aldeko botoez.          

3.     Aholku Batzor­dearen bilkurak egingo dira udale­txean.

22. artikulua.    Deliberazioak.

Aholku Batzor­dearen buruak zuzenduko ditu bilkurak, ordenatuko ditu eztabaidak eta komeni diren neurriak hartuko ditu, bilkuren ordena egokia berma­tzeko.

23. artikulua.    Akordioak har­tzea.

1.     Aholku Batzor­dearen akordioak hartuko dituzte bertan diren kideen gehiengo soilez. Parra eginez gero, beste botazio bat egingo dute, eta hala jarraituz gero, kalitateko botoa erabiliko du batzor­deburuak. Edozein modutan ere, boto partikularrak erabaki daitezke eta ados ez daudenen aldetik planteatutako kontrako arrazoiak jasoko dituzte.

2.     Aholku Batzor­deko idazkariak egingo duen Aktan sartuko dira hartutako akordioak eta azter­tzen ari diren hirigin­tza espedientean egongo da.

24. artikulua.     Aktak.

Idazkariak Aholku Batzor­dearen bilkura bakoi­tza­ren akta bat egingo du eta kide guztiei bidaliko die. Hurrengo bileran onartuko du Akta hori.

25. artikulua.    Lan batzor­deak.

1.     Lan batzor­deak eratu daitezke, hirigin­tza planeamenduarekin lotuta doazen gai puntualak jorra­tzeko, Aholku Batzor­deko oso bilkuraren gehienek hala irizten diotenean.    

2.     Aholku Batzor­deak berak zehaztuko ditu lan batzor­deen osaera eta fun­tzionamendua.

3.     Jorratutako gaien eta horien konklusioen berri emango diote lan batzor­deek Aholku Batzor­dearen osoko bilkurari.

VI. KAPITULUA

HERRI KON­TSULTA

26. artikulua.    Herri kon­tsulta.

Udalerriaren alkateak, Aholku Batzor­dearen osoko bilkurak gehiengo absolutuaz erabakia hartu ondoren eta Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituen 7/1985 Legearen 71. artikuluan ezarritakoari loturik, herri kon­tsul­tan jar­tzea proposatu ­ditzake herritarren artean garran­tzi­tsuak diren edo eztabaida sor­tzen duten hirigin­tza arloko gaiak.

Aholku Batzor­deak proposatu dezake gehiengo absolutuaz bere txos­tena izan duen gai batek bil­tzen dituela herri kon­tsul­tan jar­tzeko aurreko paragrafoan ezarritako baldin­tzak.         

VII. KAPITULUA

BATZOR­DEAREN INDARRALDIA ETA DESEGITEA

27. artikulua.    Indarraldia eta desegitea.

Aholku Batzor­dearen indarraldia bat etorriko da dagokio Udalba­tza­ren legealdiarekin.

Udal Planeamenduaren Aholku Batzor­dea desegingo da udal hauteskundeak egiten diren unean.

Udalba­tza berria eratu eta gero, Aholku ­Batzorde berria eratuko da.

Lehen xedapen gehigarria.

Erregelamendu honetan berariaz jasota ez datorren guztian, Udal Planeamenduaren Aholku Batzor­dea gidatuko du, jarduteko arauei dagokienez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen II. Tituluaren II. Kapituluan xedatutakoak. Osagarri gisa, Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituen 7/1985 Legean eta Toki Erakundeen Antolaketa, Fun­tzionamendua eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onar­tzen duen 2568/1986 Errege Dekretuan ezarritakora egongo da.        


Azken xedapena.

Erregelamendu hau indarrean sartuko da testua osorik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.