Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

34. zenbakia Data 2009-02-20 6099 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA-OGASUNA ETA FINANTZAK
Hitzarmena Gipuzkoako Udalekin, O.H.Z. eta J.E.Z.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINAN­TZA DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udalek Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kudeaketarako izenpeturiko hitzar­menak.

1994ko urriaren 18ko erabakiaren bidez Diputatuen Kon­tseiluak hitzar­men eredu ­batzuk onartu zituen, Gipuzkoako udalek delegazio edota lankide­tza maila desberdinen artean aukeratu ahal izan zezaten, zergak ordain­tzeko borondatezko epean nola epe exekutiboan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudea­tzeko.          

Udalek eta Aldundiak hitzar­men horiek sinatu ondoren, ereduak oso-osorik eman ziren argitara, aukera egin zuten udalen zerrendarekin batera 1995eko ­otsailaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 

2008an ondorioak izateko sinatu ziren hitzar­men guztiak 2009. urterako luzatu­tzat har­tzen dira honako hauek izan ezik: Lazkaoko eta Villabonako udalekin hitzar­tutakoak, izan ere, honako hitzar­men hauek izenpetu baitute Gipuzkoako Foru Aldundiarekin:

— Lankide­tza-Eskuorde­tze hitzar­mena Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudea­tzeko (Testua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko hitzar­menak onar­tze­ari buruzko iragarkiaren I. eranskin moduan argitaratu zen)

— Lankide­tza-Eskuorde­tze hitzar­mena Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kudea­tzeko (Testua aurreko paragrafoan aipatu den iragarkiaren V. eranskin moduan argitaratu zen)

Hau guztia jakinarazten da uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, bigarren xedapen gehigarrian esandakoa eta apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratua onar­tze­koak, bigarren xedapen gehigarrian jasotakoa betez.

Donostia, 2009ko ­otsailaren 3a.—María Jesús Pérez Garciarena, idazkari teknikoa.

(1192)   (1948)