Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

32. zenbakia Data 2009-02-18 5848 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

PASAIAKO UDALA
Behin betiko onartzea, jabari publikoaren erabilera pribaturako tramitazio, kontzesioa e.a. arautzen duen ordenantza, ibilgailuak garajeetara sartzeko eta aparkalekua gordetzeko.

PASAIAKO UDALA

Behin betiko onar­tzea jabari publikoaren erabilera pribaturako tramitazioa, kon­tze­sioa eta seinalizazioa arau­tzen duen ordenan­tza, ibilgailuak. garajeetara sar­tzeko eta aparlakeku erreserbak egiteko.  

Udalba­tzak 2009ko ­otsailaren 2an izandako bilkuran aho batez ondoko Hiri Mugikortasuneko Informazio Batzor­deako diktamina onartu du.

1.    «Jabari publikoaren erabilera pribaturako tramitazioa, lizen­tzia ematea eta seinalizazioa arau­tzen duen Ordenan­tza»ren hasierako onarpenari buruzko iragarkia argitaratu ondoren eman zen 30 eguneko epea bukatu da, eta herritarrek ez dute alegaziorik aurkeztu; beraz, ordenan­tza hori behin betiko onartu­tzat emango da. Hala ere, ­batzorde honek, batzor­deburuaren proposamena ain­tzat hartuta, gaurko bileran onartu du 19. artikuluaren 5. atala ia osorik ken­tzea. Artikulu horren testua hau zen:           

«lizen­tzia baliogabe­tzea eta seinaleak berehala ken­tzea. Gertakarien larritasunaren arabera, aztertuko da eska­tzailea gaitasunik gabe uztea, etorkizunean ordenan­tza honetan araututako baldin­tzak eska­tzeko, bi urtez».           

Ondorioz, Ordenan­tza horren 19.5 artikulua honela gera­tzen da:

«5. Ordenan­tza honen arau-hausteak isunekin zigortuko dira. Isunak eskala honen arabera ezarriko dira:

— Arau-hauste arinak: 50 € eta 150 € bitarteko isunak.

— Arau-hauste larriak: 150,01 € eta 300 € bitarteko isunak.»

2.    Behin betiko onar­tzea Jabari publikoaren erabilera pribaturako tramitazioa, lizen­tzia ematea eta seinalizazioa arau­tzen duen Ordenan­tza ibilgailuak garajeetara sar­tzeko eta aparkaleku erreserbak egiteko; aurreko puntuan adierazitako puntua kenduta.

Ordenan­tza­ren testu osoa ondokoa da:

Jabari publikoaren erabilera pribaturako tramitazioa, lizen­tzia ematea eta seinalizazioa arau­tzen duen ordenan­tza; ibilgailuak garajeetara sar­tzeko eta aparkaleku-erreserbak egiteko.

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK
ATARIKO ARTIKULUA

Udal ordenan­tzen hizkun­tza­ren generoa dela eta, inor ez diskrimina­tzeko helburuarekin, oro har gaztelaniako ber­tsioan femeninoa erabiliko da per­tso­nez ari garenean; herritar, biztanle, erabil­tzaile, eska­tzaile, titular edo beste edozein substantibo edo adjektiborekin doala ere.           


1. artikulua.  Helburua.

Ordenan­tza honen helburua da jabari publikoaren erabilera pribaturako tramitazioa, lizen­tzia ematea eta seinalizazioa arau­tzea; ibilgailuak gorde­tzeko lokaletara sar­tzeko, eta ezintasunen bat duten per­tso­nen ibilgailuetarako gune publikoak erreserba­tzeko.

2. artikulua.  Definizioak.

Ibilgailuak sar­tzea esaten dugunean uler­tzen da: Espazio publiko bat erabil­tzea bide publikotik ibilgailuak gorde­tzeko lokaletara sar­tzeko, aparkaleku-erreserba izan edo ez izan.          

Aparkaleku-erreserba esanda uler­tzen da: Bide publikoan espazio bat mugatu eta seinaleak jar­tzea, eta adierazten den aldian ibilgailuak bertan aparka­tzeko debekua ezar­tzea.

Ezinduen­tzako aparkaleku-erreserba esanda uler­tzen da: Bide publikoan espazio bat mugatu eta seinaleak jar­tzea, eta bertan baimena duen edo bereizgarri egokia duen ibilgailuak ez beste guztiek aparka­tzeko debekua ezar­tzea.

3. artikulua.  Izapide­tzeko baldin­tza orokorrak.

Lizen­tzia eskura­tzeko, eskaera Alkate­tzari egin behar zaio eta ida­tziz aurkeztuko da udal erregistroan.

Eskaera horrekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

— Eska­tzailearen izen-abizenak, nortasun agiria, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia. Inoren izenean ari bada, hori egiaztatu beharko du.

— Lizen­tzia edo baimena eska­tzen den lokalen irekiera-lizen­tzia.

— Lokalen planoak. Horietan adieraziko da ibilgailuak non gorde­tzen diren; edo, hala badagokio, zama-lanak non egiten diren.

— Eska­tzaileak datu hauek adierazi behar ditu: Jardueraren ordutegia, eskatutako espazioa, zein motatako zama-lanak eta zein maiztasunekin egiten diren. 

— Ezinduen ibilgailuetarako eska­tzen diren berariazko agiriak –aurrerago zehazten dira.          

II. KAPITULUA

1. ATALA.

4. artikulua.  Espazio publikoa erabil­tzeko baimena, ibilgailuak gorde­tzeko lokaletara sar­tzeko, espazio-erreserbarik ez dutenean.

Udalak lizen­tzia emango du ibilgailuen joan-etorrirako ez den espazio publiko bat erabil­tzeko, ibilgailuak gorde­tzeko lokaletara sar­tze­arren, horietan erreserba beharrik ez dagoenean; baldin eta lokalak dagokion irekiera-lizen­tzia badu. 

5. artikulua.  Lizen­tzia ematea.

1.    Dagokien zerbi­tzuek egindako txos­tena kontuan hartuta, Alkate­tzak edo ordezko organoak, arrazoitutako ebazpen baten bitartez, lizen­tzia eman edo ukatuko du; eta Zerga Ordenan­tze­tan ezarritako tasa ordaindu beharko da.      

2.    Behar bezala betetako eskaera aurkeztu eta hilabete pasa­tzen bada berariazko ebazpenik jaso gabe, lizen­tzia ukatu­tzat hartuko da.

6. artikulua.  Lizen­tziaren indarraldia.

Lizen­tzia abenduaren 31 arte emango da, eta automatikoki luzatuko da; non eta udalak edo interesdunak ez dioten beste alderdiari jakinarazten luzatu nahi ez dutela, ­gutxienez bi hilabete lehenago.

Nolanahi ere, lizen­tzia bukatu egingo da, lokalari irekiera-lizen­tzia eman ­zitzaion jarduera eteten denean.           

7. artikulua.  Seinaleak.

Kasu honetan lizen­tziak ez du seinalerik izango.

2. ATALA

8. artikulua.  Gune-erreserbak, ibilgailuak lokaletara sar­tzeko.

Udalak ibilgailuak pasa­tzeko gune publiko baten erreserba eman dezake, eta bertan aparka­tzeko debekua ezarri; kasu hauetan:

1.    Lau gurpileko ibilgailuetarako aparkalekuak dituzten eta ezaugarri hauek bete­tzen dituzten garajeen jabe direnek: 3.500 kg-tik beherako zama duten hiru automobil edo furgoneten­tzako ahalmena, baldin eta kanporako irteera librea badute, lokal berean dauden beste ibilgailuen aparkalekua erago­tzi gabe.

Ordenan­tza honen aplikazioa dela-eta, lau gurpileko automobil baten aparkalekuaren baliokide izango dira 75 mł-tik beherako ahalmena duten sei motor edo 75 cmł-tik gorako ahalmena duten lau motor.

Mugakide diren garaje partikularretarako lokaletan, ibilgailu bakarra gorde­tzen bada bertan, eta ahalmena aurreko atalean aipatutako ezaugarriak dituzten hiru ibilgailuetarako edo gehiagotarako badu. Kasu horretan, lokal horien aurrean aparka­tzeko debekua badago, lokalei pasabide-lizen­tzia eman ahal izango zaie banaka.

Bi kasu horietan pasabide-erreserba izango dute, hau da, eguneko 24 orduetan, laneguna nahiz jaieguna izan.

2.    Industria eta merkatari­tza-establezimenduen jabeek; baldin eta haien jarduerarako beharrezkoa bada automobilak sar­tzea eta atera­tzea, edo zamalanak oso maiz egitea edo zama handien zamalanak egitea, edo establezimendu-motagatik barnean nahitaez zamalanak egin behar izatea.    

Industria edo merkatari­tza-jardueren titularrei pasabide-erreserba ematen zaienean, pasabide hori industria-ordutegirako izango da, hau da: Lanegunetan (astelehenetik ostiralera)    8etatik 13etara eta 16etatik 20etara.

Soilik arran­tza-jarduera duten enpresei emango zaie 24 orduko pasabide-erreserba, pasabidearen beharra behar bezala justifika­tzen badute.

9. artikulua.  Erreserba-lizen­tzia ematea.

1.    Udal­tzaingoak egindako txos­tena kontuan hartuta, Alkate­tzak edo ordezko organoak, arrazoitutako ebazpen baten bitartez, lizen­tzia eman edo ukatuko du; eta Zerga Ordenan­tze­tan ezarritako tasa ordaindu beharko da.      

2.    Behar bezala betetako eskaera aurkeztu eta hilabete pasa­tzen bada berariazko ebazpenik jaso gabe, lizen­tzia ukatu­tzat hartuko da.

3.    Pasa­tzeko erreserba-lizen­tzia emateko baldin­tza orokorrak:

— Espazioa lokalera sar­tzeko atearen zabaleraren berdina izango da, oro har, eta gehienez 5 metro izango ditu; muga hori zabaldu ahal izango da, baldin eta ibilgailuek bertara sar­tzeko bira-erradio handiagoa behar dutela justifika­tzen bada, esaterako sar­tzeko eta atera­tzeko ate bereiziak dituzten lokaletan.

— Denborari dagokionez, lizen­tzia eman ahal izango da:         

— Soilik laneko orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera 8etatik 13etara eta 16etatik 20etara.

— 24 orduko pasabideetan ibilgailuak sartu eta atera­tzeko baimena dago eguneko 24 orduetan.

Bi kasuetan, onartutako ordutegiaren barruan ezingo da ibilgailurik aparkatu edo geratu, ezta pasabide-erreserbaren titularrarena ere.

10. artikulua.  Erreserba-lizen­tziaren indarraldia.

Erreserba-lizen­tziaren indarraldia urtebetekoa izango da, eta automatikoki luzatuko da; non eta udalak edo interesdunak ez dioten beste alderdiari jakinarazten luzatu nahi ez dutela, ­gutxienez bi hilabete lehenago.    

Nolanahi ere, lizen­tzia bukatu egingo da, lokalari irekiera-lizen­tzia eman ­zitzaion jarduera uzten denean. 

11. artikulua.  Seinaleak.

1.    Udalak pasabide-erreserbaren titularrei emango dizkie aparka­tzeko debekua eta mugaren amaiera adierazten dituzten plakak, titularrek ordaindu ondoren.

Eraikinaren fatxa­dan eta ibilgailuen­tzako erreserbatutako pasabidearen bi muturretan bi plaka (R-308) jarriko dira, eta horietan honako argibide hauek zehaztuko dira: Lizen­tzia-zenbakia, erreserbaren erabil­tzaile-mota, eta zein egun eta ordutarako balio duen.

Zenbaitetan, hainbat arrazoi direla medio, ez bazaio egoki irizten fatxa­dan pasabide-plakak jar­tze­ari, euskarri bertikal galbanizatuan jarri ahal izango dira plakak; zirkulazio-seinaleen­tzako eredu estandarraren araberakoak izango dira, eta plaken beheko aldearen ­gutxieneko altuera 2 metrokoa izango da, espaloiaren zoladuratik gora neurtuta.

2.    Interesdunak ibilgailuak pasa­tzeko zintarriak beheratu ahal izango ditu, bai ordutegi mugatuko pasabidea denean, eta baita 24 orduko pasabidea denean ere. Horretarako, aurrez obra-lizen­tzia eskatu beharko du, indarrean dagoen araudian arau­tzen denaren arabera. Zintarria behera­tzean, gal­tza­daren sestratik 3-5 cm-ra jarriko da, ez da kalterik eragingo euri-urak husteko arekan, eta alboko bide publikoko zoladura eta zintarri mota bera erabiliko da.

3.    Gal­tza­daren eta arekaren arteko muga zehazteko; 15 cm zabaleko zerrenda edo laukizuzen hori bat margotu beharko da, eta bi zerrenda diagonal, zabalera eta kolore berekoak.

4.    Pasabide-erreserbaren titularrak pasabidearen segurtasun-baldin­tzak mantendu behar ditu, oinezkoen segurtasuna berma­tze­arren; eta zoladura bere kontura berritu beharko du, udalak egoki deri­tzo­nean.

5.    Lizen­tzia iraungi­tzen denean; titularrak udalari erreserbaren seinaleak entregatu beharko dizkio, 30 eguneko epean; eta udalaren jabari publikoa leheneratu behar du, hau da, espaloia beheratu baldin bazuen, hori goratu, lehen adierazitako epe berean.

III. KAPITULUA

12. artikulua.  Ezinduen ibilgailuetarako aparkaleku-erreserba.

1.    Oro har, ezinduek izango dute aparkaleku-erreserba eskura­tzeko aukera, mugi­tzeko gurpildun aulkiak, makuluak edota auto egokitua erabil­tzen dituztenek, alegia. Pasaiako udalerriko biztanle izango dira egitez eta zuzenbidez eta artikulu hauetan zehazten diren baldin­tzak bete beharko dituzte. Horrez gain, ez dute bizi diren eraikinean garajerik izan behar, edo garajeak ez ditu bete behar ezarritako irisgarritasun-baldin­tzak.

2.    Salbuespen gisa, erreserba eskuratu ahal izango dute egitez eta zuzenbidez Pasaiako biztanle izan eta euren ardurapean mugi­tzeko gurpildun aulkia behar duen norbait dutenek (adinekoa, seme edo alaba, bikotekidea); baldin eta hura ere eska­tzailearen ­etxe berean bizi bada egitez eta eskubidez, eta artikulu hauetan zehaztutako baldin­tzak bete­tzen baditu.   

3.    Aparkaleku-erreserba eskuratu ahal izango dute Azkuene eta Eskalantegi kaleetako Donostiako aldean bizi diren ezinduek, Pasaian erroldatuta ez daudenek; betiere zehaztutako gainerako baldin­tzak bete­tzen badituzte.

Bi eska­tzaile edo gehiago daudenean, lehentasuna emango zaie bizilekua gertuen dutenei, hau da, Pasaian erroldatutakoen aldeko diskriminazio positiboa gauzatuko da.

13. artikulua.  Ezinduen ibilgailuetarako aparkaleku-erreserba eskura­tzeko baldin­tzak.

1.    Nahikoa ezintasun-maila duen egiazta­tzeko, honako irizpide hau erabiliko da: «garraio publikoak erabil­tzeko zailtasunak zehazteko baremoa»; abenduaren 23ko 1.971/1999 Errege Dekretuaren 3. Eranskinean jasota dagoena; ezintasuna aztertu, aitortu eta kalifika­tzeko prozedurari buruzkoa.    

Eska­tzailearen ezintasunak eranskin horren A, B edo C motakoa izan behar du; edo D eta H kasuetan hamabi puntu batu.

2.    Ezintasunen bat duten per­tso­nen ibilgailuetarako aparkaleku-erreserba eskura­tzeko, interesdunek agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

a)    3. artikuluan jasotako agiri orokorrak.

b)    Ezinduaren edo haren arduradunaren gida-baimenaren originala eta fotokopia.

c)    Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren originala eta fotokopia.

d)    Ibilgailuaren aseguru-poliza eta azken ordainagiria.

e)    Artikulu honen lehenengo atalean aipatutako ezintasun-maila duela ager­tzen duen ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko organo eskudunak egina, aurrez balorazio- eta orientazio-unitateak egindako balorazioaren arabera.       

3.    Agiri guztietan helbide bera agertuko da.

4.    12. artikuluko bigarren atalean aipatutako kasuan; aurreko agiriez gain, ezintasuna duen per­tso­naren nortasun-agiri originala eta horren fotokopia aurkeztu behar dira, eta bertako helbidea ere aurreko agiri guztietako bera izango da.

5.    Erreserba eska­tzailearen etxe­tik ahalik eta gertuen jarriko da, tokiaren ezaugarriak kontuan hartuta.           

14. artikulua.  Lizen­tziaren indarraldia.

Lizen­tziak lau urterako emango dira.

Ez dago adierazi gabeko luzapenik, beraz, epe hori bukatu ondoren erreserbak iraungi­tzat emango dira, non eta interesdunek aurrez luzapena eska­tzen ez duten.

15. artikulua.  Seinaleak.

Udalak aparkaleku-erreserba seinaleztatuko du, eta erreserba eskuratu duen ibilgailuaren matrikula ida­tziko du. 

16. artikulua.  Lizen­tziak alda­tzea.

Udalak erreserbak kendu, tokiz mugitu edo murriztu (espazioa nahiz denbora) ­ditzake, baldin eta ez badira nahikoa erabil­tzen, trafikoa oztopa­tzen badute edo ibilgailua ez bada erabil­tzen aparkaleku-erreserba eman zaion helburuarekin.          

IV. KAPITULUA

17. artikulua.  Aurreko lizen­tzia edo baimenen titularrek dauzkaten betebeharrak.

1.    Ezinduen ibilgailuetarako erreserbei dagokienez; titularrek edozein aldaketa jakinarazi behar dute; bai ibilgailu edo matrikula aldaketak, eta baita lizen­tzia emateko edozein baldin­tza­ren aldaketa. Adierazitakoa bete­tzen ez badute, lizen­tzia ezeztatu egingo da.       

2.    Ibilgailuak gorde­tzeko irekiera-lizen­tzia duten lokalei dagokienez; titularrak udal­tzainei eta udal teknikariei lokalera sar­tzen ­utziko die, egin beharreko egiaztapen eta/edo ikuskapenak egiteko.   

3.    Halaber, udalari jakinaraziko dizkio lokal, industria-establezimendu edo merkatari­tza-establezimenduaren titularitate aldaketak edo lizen­tzia emateko baldin­tzen aldaketak. Bestela, lizen­tzia baliogabetu egingo da.       

4.    Halaber, pasabide-erreserbari uko egiten badiote, jakinarazi egin behar dute.

5.    Titularitatea aldatuz gero, edo erreserba zabaldu, murriztu eta tokiz aldatuz gero; emandako lizen­tzia berrikusi egingo da.

6.    Ekitaldi bakoi­tzean indarrean dauden Zerga Ordenan­tze­tan jasotako tasak ordaindu behar dituzte.

18. artikulua.  Lizen­tzia amai­tzea, baliogabe­tzea, ezezta­tzea eta iraungi­tzea.

1.    Lizen­tziak amaituko dira horiek emateko baldin­tzak alda­tzen direnean, eta nolanahi ere, lokalaren jarduera edo helburua alda­tzen denean.

2.    Lizen­tziak baliogabetu ahal izango dira:

— Dagokion Zerga Ordenan­tzan adierazitako tasa ordain­tzen ez bada.

— Oro har, ordenan­tza honetan jasotako arauetan titularrari ezar­tzen zaion edozein betebehar bete­tzen ez bada.           

3.    Pasabide-erreserbako lizen­tziak baliogabetu ahal izango dira:

— Ibilgailuen pasabidea hobe­tzeko edo eraiki­tzeko obrak egiten ez badira edo gaizki egiten badira.

— Erabilitako zoladura behar bezala manten­tzen ez bada.      

— Ibilgailuen pasabidea gaizki erabil­tzen bada edo ez bada erabil­tzen.

— Lokalak eskatutako baldin­tzak ez baditu edo titularrak adierazitako helburuekin erabil­tzen ez bada.

4.    Pasabide-erreserbako lizen­tzia baliogabe­tzeko, aldebiko espedientea bideratu beharko da, eta interesdunari ­entzuna izateko aukera emango zaio. Espedientea lizen­tzia eman zuen organoak erabakiko du.

5.    Lizen­tziaren indarraldia amai­tzean, udalak seinaleak kenduko ditu, hamabost eguneko epean.

6.    Ezinduen ibilgailuetarako aparkaleku-erreserba automatikoki indarrik gabe geratuko da, eta udalak seinaleak kenduko ditu; titularra hil­tzen bada edo lizen­tzia eskura­tzeko baldin­tza­ren bat desager­tzen bada.      

V. KAPITULUA

19. artikulua.  Zehapen-prozedura.

1.    Ordenan­tza honen arau-hauste izango dira: Aurreko artikuluan zerrendatu ditugun amai­tzea, baliogabe­tzea, ezezta­tzea eta iraungi­tzea dakarten arrazoiak; eta baita ordenan­tza honen 17. artikuluan aipa­tzen diren betebeharrak ez bete­tzea ere.

2.    Arau-hauste arinak dira:

— Ezinduen­tzako aparkaleku-erreserbaren titularrak udalari ez jakinaraztea ibilgailu eta matrikula aldaketa, edo lizen­tzia emateko eska­tzen den edozein baldin­tza­ren aldaketa.      

— Lokaletara sar­tzeko erreserbaren titularrak udalari ez jakinaraztea lokalaren titularitate aldaketa, edo lizen­tzia emateko eska­tzen den edozein baldin­tza­ren aldaketa.       

— Udal­tzainei eta udal teknikariei ibilgailuak sar­tzeko lokaletara, merkatari­tza-lokaletara edo industria-lokaletara sar­tzen ez uztea; egin beharreko egiaztapen eta/edo ikuskapenak egiteko.

— Pasabide-erreserbari uko egin zaiola ez jakinaraztea.

— Ibilgailuen pasabidea eraiki­tzeko obrak ez egitea edo gaizki egitea, edo seinaleak ez jar­tzea edo gaizki jar­tzea.

— Erabilitako zoladura behar bezala ez manten­tzea.  

— Emandako lizen­tzia amaituz gero, espaloia eta zintarria ez lehenera­tzea.

3.    Arau-hauste larriak dira:

— Ordenan­tza honetako edozein lizen­tziaren iruzurrezko erabilera.

4.    Ordenan­tza honetan jasotako arauak urra­tze­agatik zehapenak ezar­tzeko bideratu behar den prozedura abuztuaren 4ko 1.398/1993 Errege Dekretuan aurreikusitakoa da; eta Errege Dekretu horretan araututa ez dauden kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legea, edo horren ordezko araua aplikatuko da.

5.    Ordenan­tza honen arau-hausteak isunekin zigortuko dira. Isunak eskala honen arabera ezarriko dira:

— Arau-hauste arinak: 50 € eta 150 € bitarteko isunak.

— Arau-hauste larriak: 150,01 € eta 300 € bitarteko isunak.

6.    Bidera­tzailea udal­tzainburua edo berak izenda­tzen duen ordezkoa izango da, eta errefusatu egin ahal izango da, 30/1992 Legeko 28. eta 29. artikuluetan ezarritako kasuetan.       

7.    Ordenan­tza hauetan jaso­tzen diren arauen urra­tzea zigor­tzeko eskudan­tzia Alkate­tzari dagokio; eta eskudan­tzia hori eskuordetu ahal izango du, aplika­tze­koa den legeriarekin bat.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Ordenan­tza hau indarrean sar­tzen denean, udalak idazki bat bidaliko die pasabide-erreserbako lizen­tzia duten per­tso­nei; eta sei hilabeteko epea emango die, ordenan­tza honetako artikuluetan jasotakoari egoki­tzeko. 

Ezinduen ibilgailuetarako aparkaleku-erreserbei dagokionez; aurreko ordenan­tzan xedatutakoaren arabera (1999ko maia­tza­ren 17an argitaratua), ordenan­tza honetan ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituztela egiaztatu ez badute, hilabeteko epea emango zaie baldin­tza horiek bete­tzen dituztela egiazta­tzeko. Hori egin ezean, emakida ezeztatu eta seinaleak kenduko dira.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Indargabetu egiten da ezinduek aparkaleku-erreserba eskura­tzeko araudia, 1999ko maia­tza­ren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena.    

AZKEN XEDAPENAK

Alkate­tzak dekretu bidez eguneratu ­ditzake ordenan­tza honen 19. artikuluan aurreikusitako zehapenen zenbatekoak, Gipuzkoan Kon­tsumo Prezioen Indizeak duen aldaketaren arabera.

Ordenan­tza hau indarrean sartuko da udalak behin betiko onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean testu osoa argitara­tzen denetik hamabost lanegunera, Toki Jaurbidearen Oinarrien 7/1985 Legearen (apirilaren 2koa) 70. artikuluan eta horrekin lotutako 65.2. artikuluan adierazitakoaren arabera.         

Pasaia, 2009ko ­otsailaren 10a.—Alkatesa.

(356)    (1677)