Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

25. zenbakia Data 2009-02-09 4202 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA
Udalaren eta bere ardurapeko erakundeen diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorra hasera batean onartzea.

ELGOIBARKO UDALA

Iragarkia

Elgoibarko Udalak, 2008ko azaroren 25ean egindako ezohiko Udalba­tzan, Elgoibarko Udalaren eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeen diru-lagun­tzei buruzko Ordenan­tza Orokorra lehendabizikoz onar­tzea erabaki zuen. Aldi berean, Araudia jendeaurrean jar­tzeko epe bat eman zuen, per­tsona orok alegazioak edo iradokizunak egiteko aukera izan dezan.

Epea bukatuta eta erreklamaziorik egon ez denez, behin-betiko ­ontzat ematen da eta ­hitzez hitz ematen dira argitara Erregimen Lokaleko Oinarriak Arau­tzen dituen Legearen 70.2 artikuluak dioena betez.     

Akordio honek amaiera eman dio administrazio bideari, eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzie­tarako epaitegian. Horretarako bi hilabeteko epea izango da iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elgoibar, 2009ko u rtarrilaren 29a.—Alfredo Etxeberria Murua, Alkatea.         (1307)

ELGOIBARKO UDALAREN ETA BERE ARDURAPEKO AUTONOMIADUN ERAKUNDEEN DIRU-LAGUN­TZEI BURUZKO ORDENAN­TZA OROKORRA

ZIOEN AZALPENA

Elgoibarko Udala eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeak zeregin garran­tzi­tsua buru­tzen ari dira diru-lagun­tzen esparruan; per­tsona fisiko eta juridikoek eta erakunde publiko eta pribatuek gizartearen eta ekonomiaren arloetan dituzten beharrizanei eran­tzun ahal izateko.

Horiek horrela, diru-lagun­tzak Administrazio honen eta partikularren arteko lankide­tza susta­tzeko teknika, eta zenbait kasutan, lankide­tza­rako prozedura ere badira. Lankide­tza hori guztion interesekoak diren jarduerak gestiona­tzeko izan ohi da, eta besteak beste, honako esparru hauetan gauza­tzen da: Gizarte-ekin­tza, per­tso­nen eta herrien arteko lankide­tza eta elkartasuna, etxe­bizi­tza, kultura, hezkun­tza, gazteria, kirola, ingurumena, merkatari­tza, herri interesekoak diren hainbat jarduera pribaturen sustapena, aisialdia edo herritarren partaide­tza, gizarte-estatu eta zuzenbideko estatu demokratikoaren eskakizun gisa.

Diru-lagun­tzei buruzko Ordenan­tza Orokor hau prin­tzi­pio Orokor ­batzuen inguruan gorpuzten da. Prin­tzi­pio horiek (berdintasuna, publizitatea, gardentasuna, objektibotasuna, efikazia eta eraginkortasuna), une oro, diru-lagun­tzen jarduera sustatu behar dute.

Elgoibarko Udalari eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeei Diru-Lagun­tzei buruzko azaroaren 30eko 38/2003 Lege Orokorra ezar dakieke, 3.1.b. eta 3.2. artikuluetan xedatutakoari jarraiki. Lege horrek zera dio bere 9.2. artikuluan: Diru-lagun­tzak eman aurretik, horiek emateko oinarri arau­tzaileak onartu beharko direla, eta dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko direla, Lege horretan ezarritakoaren arabera. Bestalde, Lege horren 17.2 artikuluan agindutakoaren ildotik, tokiko korporazioen diru-lagun­tzak arau­tzen dituzten oinarriak, aurrekontua bete­tzeko oinarrien baitan onartu beharko dira, Diru-Lagun­tzei buruzko Ordenan­tza Orokor baten bidez, edo bestela, gainerako diru-lagun­tzak onar­tzeko egingo den berariazko ordenan­tza­ren bidez.

Arestiko paragrafoan adierazitakoa bete ahal izateko, ezinbestekoa da, Elgoibarko Udalaren eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeen esparruan, diru-lagun­tzak emateko oinarriak arautuko dituen marko juridiko egoki bat onar­tzea. Marko horrek bat etorri beharko du azaroaren 30eko Diru-lag ­untzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrarekin eta Legea gara­tzen duen Araudiarekin. Araudia, halaber, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen. Hori guztiori Diru-lagun­tzei buruzko Ordenan­tza Orokorraren bidez egingo da.

Ordenan­tza Orokor hau diru moduan ematen diren lagun­tza publikoetan oinarri­tzen da, eta arau egokiak ezar­tzen ditu, efikazia eta eraginkortasun handiagoa lor­tzeko, eta aldi berean, duten izaera publikoaren ondorioz, lagun­tza ekonomiko hauek ezinbestekoa duten kontrola eta gardentasuna areago­tzeko.         

Bestalde, komenigarria eta beharrezkoa da diru-lagun­tzak bidera­tzeko eta justifika­tzeko irizpide homogeneoak ezar­tzea, eta aldi berean, diru-lagun­tza­ren xedea bete ahal izateko, Udalaren sailek eta Kontu-har­tzaile­tzak berak egiten duten egiazta­tze lana erraztea.

Horrela bada, Ordenan­tza Orokor honen xedea da Elgoi­barko Udalak eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeek diruz lagun­tzen dituzten jarduera guztiak bateratu ahal izatea.

Urtero, organo eskudunak dagokion deialdia onartuko du. Horretaz gain, Udaleko sail bakoi­tzak eta Udalaren ardurapeko Autonomiadun Erakundeek gestiona­tzen dituzten diru-lagun­tzen oinarri espezifikoak onartuko ditu.

Ordenan­tza hau honako titulu eta xedapen hauek osa­tzen dute:

ATARIKO TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

I. KAPITULUA.  EZARPEN EREMUA

1. artikulua.    Ordenan­tza­ren xedea

Ordenan­tza honen xedea da Elgoibarko Udalak eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeek ematen dituzten diru-lagun­tzen araubide juridikoa arau­tzea, honako lege eta arau hauetan ezarritakoaren arabera: Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Diru-Lagun­tzei buruzkoa (17. artikulua) eta Lege hori gara­tzen duen araudia onar­tzen duen 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa.

2. artikulua.    Diru-lagun­tza kon­tzep­tua.

1.    Diru-lagun­tza­tzat joko dira Elgoibarko Udalak eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeek, per­tsona publiko edo pribatuen alde egiten dituzten diru ezarpen guztiak. Horretarako, honako baldin­tza hauek bete beharko dira.

a)    Emandako diruaren ondorioz, onuradunek zuzeneko ordainik ez jaso­tzea.

b)    Emandako dirua eginda edo egiteke dagoen helburu jakin bat bete­tzeko, proiektu bat buru­tzeko edo jarrera berezi bat har­tzeko izan beharko da, edo aldi berean egoera bat baino gehiago gerta­tzen baldin bada. Horretaz gain, onuradunak ezarritako betebehar materialak eta formalak bete beharko ditu.      

c)    Finan­tza­tutako jardueraren, ekin­tza­ren, jarreraren edo egoeraren xedea herri intereseko edo gizarte intereseko edo helburu publikoa duen jarduera bat bul­tza­tzeko izatea.

2.    Ondoren zehaztuko diren diru-ekarpenak Ordenan­tza honen ezarpen eremutik kanpo daude:

— Kanpo utzi­tako ustezkoak:

a)    Zerga legediaren edo ezar daitekeen arloko legediaren (hobariak, salbuespenak) bidez araututako diru-lagun­tza inpropioak.

b)    Zerbi­tzu publikoren baten emakidadunari emandako diru-lagun­tzak, Zerbi­tzuaren fun­tzionamenduaren ordain gisa jasotakoak.

c)    Bestelako administrazioek emandako diru-lagun­tzak, baldin eta Udalak bitartekari soil gisa jarduten badu.

d)    Udalaren ekarpenak, ondoren zehaztuko diren erakunde har­tzaileen jarduerak osorik finan­tza­tzeko helburua dutenak: Autonomiadun erakundeak, enpresa-erakunde publikoak, kon­tsor­tzioak, mankomunitateak, fundazioak, elkarteak, e.a. Udalak ordezkari­tza izango du erakunde horietan; eta urtero, ekarpen ekonomikoak egingo dira beraien aurrekontuak finan­tza­tzeko.

e)    Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituen 7/1985 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian aipatutako elkarteen aldeko diru-lagun­tzak (Federazioak eta Udal-Elkarteak).

f)    Fun­tzionamendu gastuei aurre egiteko, Korporazioan ordezkari­tza duten talde politikoei ematen zaizkien diru-lagun­tzak.

g)    Onuradunak aldez aurretik eskatu gabe ematen diren sariak.

3. artikulua.    Ezarpen eremua.

Ordenan­tza hau Elgoibarko Udalean aplikatuko da; baita, gaur egun Udalaren menpe dauden, edo etorkizunean menpe egon litezkeen organismo edo erakundeetan ere.

4. artikulua.    Diru-lagun­tzen araubide juridikoa.

Diru-lagun­tzen emakida, nahiz emailearen eta erakunde onuradunaren arteko harremana, Udal Ordenan­tza honek, diru-lagun­tza lerro bakoi­tza arau­tzen duten oinarri espezifikoek eta diru-lagun­tza ematerako orduan indarrean dauden gainerako arauek arautuko dute.

Ordenan­tza honetan eta oinarri espezifikoetan aurreikusi ez diren kasu guztietan, Diru-Lagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 18koa) eta ezar daitezkeen gainon­tzeko xedapenak ezarriko dira.     

II. KAPITULUA.  ‑ELGOIBARKO UDALAK ETA BERE ARDURAPEKO AUTONOMIADUN ERAKUNDEEK EMATEN DITUZTEN DIRU-LAGUNTZA GUZTIENTZAKO XEDAPENAK

5. artikulua.    Prin­tzi­pio Orokorrak.

1.    Diru-lagun­tza guztiak Tokiko Administrazioak bul­tzatu behar dituen interes orokorreko edo gizarte intereseko helburuei lotuta egongo dira.

Zuzenbide osoz deusez izango dira eskuzabaltasun ­hutsari zor zaizkion diru-lagun­tzak emateko har­tzen diren akordioak.

2.    Diru-lagun­tzak borondatezkoak eta aldi baterakoak izango dira, eta edozein unetan, ezeztatu edo txi­kitu ahal izango dira, lege edo arau bidez xedatutakoa salbu. Diru-lagun­tza emateko kontuan izan diren baldin­tza­ren bat alda­tzen bada, eta nolanahi ere, arauetan baimendutako kasuetatik kanpo beste ekarpen ­batzuk lor­tzen badira, emakidari buruzko ebazpena aldatu ahal izango da.        

3.    Diru-lagun­tza­ren zenbatekoak, bakarrik edo beste lagun­tza edo diru-lagun­tza ­batzuekin batera, inola ere ezingo du gainditu diruz lagundutako lan edo jardueraren kostua. Ezin izango da eman deialdian zehaztutako diru kopurua gaindi­tzen duen diru-lagun­tza­rik, Legea gara­tzeko Araudian aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.

4.    Diru-lagun­tzen gestioa honako prin­tzi­pio hauen menpe egongo da:

a)    Publizitatea, gardentasuna, norgehiagoka, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminazio eza.

b)    Efikazia, Udalak edo bere ardurapeko Autonomia Erakundeek finkatutako helburuak bete­tze­rako orduan.

c)    Eraginkortasuna, baliabide publikoak esleitu eta erabil­tze­rako orduan.

d)    Diru-lagun­tzen emakida justifika­tzen duten bitartekoen eta xedeen arteko kongruen­tzia.

Diru-lagun­tzak norgehiagoka edo zuzeneko emakida bidez emango dira.

5.    Diru-lagun­tzen har­tzaileek, dirua jaso aurretik, aldez aurretik jaso dituzten diru-lagun­tzak justifikatu dituztela egiaztatu beharko dute. Era berean, Udalarekiko zerga bete beharrak bete­tzen dituztela egiaztatu beharko dute. Diru-lagun­tza jaso ostean, hartutako dirua zertarako erabili duten justifikatu beharko dute.

6.    Jasotako dirua zertarako erabili den justifika­tzeko betebeharra bete­tzen ez bada, diru-lagun­tza beste helburu ­batzuk bete­tzeko erabili bada, edo onuradunek beraiei ezarritako betebeharrak bete­tzen ez badituzte, ­itzuli egin beharko da jasotako diru-kopurua, eta horri diru-lagun­tza eman zenetik ­itzuli den arte sortu diren berandu­tza-interesak gehitu beharko dizkiote, Ordenan­tza honen III. Tituluan ezarritako prozedurarenaren arabera.

7.    Ordenan­tza honen bidez araututako diru-lagun­tzak borondatezkoak dira, ez dute sortuko hurrengo urteetan ere diru-lagun­tza­ren bat jaso­tzeko eskubiderik (baldin eta urte ani­tze­tako gastuetarako eman ez badira), eta ezin izango dira aurrekari bezala alegatu.

8.    Diru-lagun­tza hauek emakidan baldin­tza gisa ezarri zen helburua lor­tzeko izango dira, eta ez dira ­itzuli beharko. Dena dela, emakidarako egin­tzan ezarritako baldin­tzak eta kargak bete­tzen ez badira, diru-lagun­tza ­itzuli egin beharko da.           

9.    Nolanahi ere, Udala edo honen ardurapeko erakundeak salbue­tsita egongo dira diruz lagundutako per­tso­nek edo erakundeek buru­tzen dituzten jardueren ondorioz sor­tzen den eran­tzu­kizun zibiletik, merkatari­tza eta lan arloko eran­tzu­kizunetik edo beste edozein motatako eran­tzu­kizunetik.

6. artikulua.    Diru-lagun­tzen plan estrategikoa.

1.    Udalak eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakun­deek, diru-lagun­tzak ezar­tzen dituztenean, diru-lagun­tzei buruzko plan estrategiko batean zehaztu beharko dute, diru-lagun­tza horiekin zein helburu eta eragin lortu nahi dituzten, horiek lor­tzeko zein epe behar den, aurreikusitako kostuak eta finan­tza­zio iturriak, beti ere, aurrekontuaren egonkortasuna kontuan izanik.

2.    Plan estrategiko hori Aurrekontuak Onar­tzen direnean egin ahal izango da, eta aurrekontua osa­tzen duen dokumentazioan txer­tatuko da. Dena dela, diru-lagun­tzak onartu edo aldatu aurretik, edo onar­tzen edo alda­tzen diren une berean, plan estrategiko hori onartu edo aldatu egin beharko da.

7. artikulua.    Diru-lagun­tzak emateko baldin­tzak.

1.    Diru-lagun­tzak eman baino lehen, emakida arautuko duten oinarrietan ezarritako arauak onartu beharko dira, Ordenan­tza honetan ezarritako baldin­tzen arabera.

2.    Diru-lagun­tza mota bakoi­tza arau­tzen duten oinarriak «Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean» argitaratuko dira.

3.    Gainera, diru-lagun­tza bat eman ahal izateko, honako baldin­tza hauek bete beharko dira:

a)    Ematen duen organoaren ahalmena.

b)    Diru-lagun­tza ematearen ondorioz sor­tzen diren obligazio ekonomikoei eran­tzu­teko, egokia eta nahikoa den kreditua izatea.

c)    Diru-lagun­tzak emateko prozedura Ordenan­tza honi eta ezar daitezkeen gainerako arauei jarraiki tramita­tzea.        

d)    Aldez aurretik, izaera ekonomikoa duten egin­tza administratiboak fiskaliza­tzea.

c)    Organo eskudunak gastua onar­tzea.

8. artikulua.    Diru-lagun­tzak emateko eskumena duten organoak.

1.    Elgoibarko Udalaren esparruan, Alkateak edo Tokiko Gobernu Batza­rrak izango dute diru-lagun­tza lerro bakoi­tza­ren deialdia egiteko eta ebazteko eskumena, baita zuzeneko diru lagun­tzak ematekoa ere, bakoi­tza­ren eskumenen arabera, eta administrazioaren antolamenduan, une oro, indarrean egon daitezkeen eskuorde­tzen arabera.

2.    Autonomiadun Erakundeen eta beste udal erakunde ­batzuen esparruan, eskumena izango dute beraien estatutuetan eskumen hori esleituta duten organoek.

9. artikulua.    Onuradunak.

1.    Diru-lagun­tzen onuradun­tzat joko da emandako diru-lagun­tza­ren oinarri den jarduera burutuko duen per­tsona, edo emakida hori legitima­tzeko moduko egoeran dagoena.     

Diru-lagun­tza lor­tzeko aukera izango dute beraien egoi­tza edo ordezkari­tza iraunkorra Elgoibarren duten per­tsona edo elkarte guztiek.

Elkarteek eta fundazioek dagokien erregistro ofizialean inskribatuta egon beharko dute, diru-lagun­tzen onuradun izateko.

Baita ere, per­tsona juridikoek zein fisikoek eta erakunde publikoek zein pribatuek izango dute dirula-lagun­tzak eska­tzeko aukera, betiere, lagun­tza horien bidez erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jardueraren bat gauza­tzeko asmoa badute edota helburu publikoren bat lor­tzeko lanean badihardute.

Onuradun izateko aukera izango dute per­tsona fisiko edo juridikoen taldeek, publikoek zein pribatuek; ondasun erkidegoek edo edozein eratako elkarte ekonomikoek, izaera juridikorik izan ez arren, diru-lagun­tza ematera bul­tza­tzen duten proiektuak, jarduerak edo jarrerak burutu ahal badituzte, edo diru-lagun­tza ematera bul­tza­tzen duen egoeran aurki­tzen badira; baldin eta hori deialdi bakoi­tzean aurreikusten bada.

2.    Onuraduna per­tsona juridikoa bada, eta oinarri arau­tzaileetan hala aurreikusiz gero, onuradunarekin elkartutako kideek, onuradunaren izenean eta bere kontura, diru-lagun­tza ematerako orduan ezar­tzen diren jarduerak osorik edo zatika egingo dituztela hitz ematen badute, horiek ere onuradun­tzat hartuko dira.

3.    Oinarri arau­tzaileetan hala aurreikusten bada, onuradun izateko aukera izango dute per­tsona fisiko edo juridikoen taldeek, publikoek zein pribatuek; ondasun erkidegoek edo edozein eratako elkarte ekonomikoek; izaera juridikorik izan ez arren, diru-lagun­tza ematera bul­tza­tzen duten proiektuak, jarduerak burutu edo jarrerak hartu ahal badituzte, edo diru-lagun­tza ematera bul­tza­tzen duen egoeran aurki­tzen badira.           

Izaerarik gabeko per­tsona fisiko edo juridikoen talde publiko edo pribatuen kasuan, berariaz jaso beharko dira, bai eskabidean, bai emakidaren ebazpenean, taldeko kide bakoi­tzak bere gain hartu dituen konpromisoak, baita bakoi­tzari ezarri beharreko diru-lagun­tza­ren zenbatekoa ere. Kide bakoi­tza, halaber, onuradun­tzat hartuko da. Edonola ere, taldean ordezkari edo apoderatu bakarra izendatu beharko da. Horrek nahikoa ahalmen izango du, onuradun den aldetik, taldeari dagozkion betebeharrak bete ahal izateko. Taldea ezin izango da desegin, 50. eta 68. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro aurretik.           

Kasu hauetan, ordezkari edo apoderatu bakarra izendatu beharko da. Ordezkari edo apoderatuak nahikoa eskumen izango ditu diru-lagun­tza bete­tzeko konpromisoa har­tzeko, diru-lagun­tza­ren zenbateko guztia aplika­tzeko eta onuradunari dagozkion gainerako betebehar guztiak bete­tzeko. Hala eta guztiz ere, elkarteko kide guztiei eskatu ahal izango zaizkie onuradunei eskatutako baldin­tzak eta betebeharrak. Elkarte horiek ezin izango dira desegin ordenan­tza honetan, edo ezar litekeen legedian, aurreikusitako preskripzio-epeak igaro arte.        

4.    Ezin izango dituzte diru-lagun­tzak eskuratu, indarrean dagoen legedia dela-eta, eskubide hori mugatuta edo kenduta duten per­tso­nek edo erakundeek. Era berean, ezin izango dituzte diru-lagun­tzak eskuratu ebazpen irmo baten bidez zigorra jaso dutenek. Diru-lagun­tzak jaso­tzeko eskubidea ebazpenean ezarritako eperako galduko da. Diru-Lagun­tzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan adierazitako gainon­tzeko ustezkoetan daudenek ere ezingo dituzte diru-lagun­tzak jaso.

5.    Bestalde, Elgoibarko Udalarekiko zorrak direla-eta, behar­tze-bidez kobra­tzeko prozeduretan sartuta dauden partikularrei edo erakundeei ere ezin izango zaie diru-lagun­tza­rik eman, ezta toki erakunde honekiko zerga betebeharrak bete­tzen ez dituztenei ere; harik eta, zor horiek behar bezala kita­tzen edo ordain­tzen dituzten arte.       

10. artikulua.    Onuradun edo erakunde lagun­tzaile izaera lor­tzeko baldin­tzak.

1.    Onuradun edo erakunde lagun­tzaile izaera lortu ahal izango dute diru-lagun­tza emateko hartu den erabakiaren oinarrian zehaztutako egoeran aurki­tzen diren per­tso­nek edo erakundeek, edo oinarri arau­tzaileetan eta deialdian aurreikusitako egoeretan aurki­tzen diren per­tso­nek edo erakundeek.

2.    Ezin izango dute onuradun edo erakunde lagun­tzailearen izaera lortu, ondoko gorabeheraren batean dauden per­tso­nek edo erakundeek, baldin eta diru-lagun­tza­ren izaera dela-eta, oinarri arau­tzailean hori salbuespen gisa ager­tzen ez bada.

a)    Epai irmo bidez, diru-lagun­tzak edo lagun­tza publikoak lor­tzeko aukera gal­tzeko zigorra jaso badute.           

b)    Konkur­tso deklarazioa eskatu badute; edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratu badituzte; konkur­tsoan sartuta badaude; esku-har­tze judizialaren pean badaude; edo konkur­tsoa sailka­tzeko epaian ezarritako gaitasun-gabe­tze epea igaro gabe, Konkur­tso Legearen arabera ezgaitu badituzte.      

c)    Administrazioarekin sinatutako edozein kontraturen iraungipen irmoa eragin badute, kausaren batean errudun­tzat jo dituztelako.

d)    Per­tsona fisikoak, merkatari­tza elkarteen administra­tzaileak edo beste per­tsona juridiko ­batzuen lege-ordezkari­tza dutenak kontrata­tzeko bateraezintasun ustezkoren batean egotea. Ustezko horrek kasu bakoi­tzean ezar daitekeen legedia espezifikoan jasota egon beharko du, edo bestela, Hautes­kundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu haute­tsietariko bat ­itzan beharko da.

e)    Zerga betebeharrak edo Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharrak, diru-lagun­tza eslei­tzeko ebazpenari buruzko proposamena ematen den unean indarrean dauden xedapenek ezarritakoak, ez bete­tzea.

f)    Egoi­tza fiskala, erregelamendu bidez, paradisu fiskal gisa izendatutako herrialde edo lurralde batean izatea.

g)    Elgoibarko Udalak edo bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeek emandako diru-lagun­tzak itzul­tzeko obligazioa ez bete­tzea.

h)    Diru-lagun­tzen eta lagun­tza publikoen arloko arau-hausteak eta zerga arau-hausteak egiteagatik bideratu den administrazio-prozeduraren ondorioz, ebazpen irmo bidez, diru-lagun­tzak lor­tzeko aukera galdu badute.      

3.    Ezin izango dute onuradun edo erakunde lagun­tzailearen izaera lortu Elkar­tzeko Eskubidea Arau­tzen duen mar­txo­aren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluan aurreikusitako debeku arrazoietan sartuta dauden elkarteek. 

1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa bete­tzeko, elkarteek ezin izango dute onuradun edo erakunde lagun­tzailearen izaera lortu, baldin eta ez-zilegitasun penalaren zan­tzu arrazionalak aurkitu dituztelako, inskripziorako adminis­trazio prozedura eten baldin bada; harik eta inskripzioa dagokion erregistroan egiteko aukera ematen duen epai judizial irmoa ematen den arte.

4.    Bestalde, Elgoibarko Udalarekiko zorrak direla-eta, behar­tze-bidez kobra­tzeko prozeduretan sartuta dauden partikularrei edo erakundeei ere ezin izango zaie diru-lagun­tza­rik eman, ezta toki erakunde honekiko zerga betebeharrak bete­tzen ez dituztenei ere; harik eta, zor horiek behar bezala kita­tzen edo ordain­tzen diren arte.           

5.    Per­tso­nek edo erakundeek honako era hauek izango dituzte onuradun izaera lor­tzeko debekuren batean sartuta ez daudela justifika­tzeko: Testigan­tza judiziala, egiaztagiri telematikoak edo datuen transmisioa, Estatuaren Administrazio Orokorrak edo Autonomia Erakundeek teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabil­tzeko araudian ezarritakoaren arabera. Kasuen arabera, administrazioaren egiaztagiria ere aurkeztu ahal izango da; eta agintari­tza ahaldunak agiri hori egin ezin badu, horren ordez, administrazio-agintari­tza­ren edo notario publikoaren aurrean egindako eran­tzu­kizunezko aitorpena aurkeztu ahal izango da.

11. artikulua.    Onuradunen betebeharrak.

Oinarri espezifikoetan jasotakoez gain, honako hauek ere izango dira onuradunen betebeharrak:

a)    Diru-lagun­tza ematerako orduan ezarri den helburua bete­tzea, proiektua buru­tzea, jarduera egitea edo jarrera har­tzea.           

b)    Diru-lagun­tza eman duen organoaren aurrean, diru-lagun­tza jaso­tzeko baldin­tzak bete direla, ezarritako jarduera burutu dela eta diru-lagun­tza emateko edo dirulagun­tzaz goza­tzeko helburua bete dela justifika­tzea.

c)    Diru-lagun­tza ematen duen organoak edo finan­tza kontrolaren ardura duten organoek egiaztapenerako eta finan­tza kontrolerako burutu ditza­keten jarduerei men egitea. Organo horiek nazio nahiz erkidego mailakoak izango dira, eta jarduera horien baitan eska­tzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

d)    Diru-lagun­tza eman duen organoari, diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzeko, beste diru-lagun­tza, lagun­tza, sarrera edo baliabide ­batzuk lortu direla adieraztea. Adierazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta nolanahi ere, jasotako diruak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen.

e)    Diru-lagun­tza­ren emakidari buruzko ebazpena eman aurretik, zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak bete­tzen direla egiazta­tzea. Elgoibarko Udalarekiko zerga betebeharrak bete­tze­ari dagokion egiaztapena ofizioz egingo da.        


f)    Kontabilitate liburuak, diligen­tziatutako erregistroak eta gainerako dokumentuak behar bezala ikuskatuta eduki beharko dira, onuradunari ezar dakiokeen merkatari­tza legedian eta sektoreko legedian eskatutako baldin­tzen arabera. Era berean, egiaztapen eta kontrol eskumenak behar bezala erabiliko direla bermatu ahal izateko, Kontabilitateko egoera-orriak eta diru-lagun­tzen oinarri arau­tzaileek eska­tzen dituzten erregistro espezifikoak ere behar bezala ikuskatuta egon beharko dira.

g)    Jasotako dirua zertarako erabili den egiazta­tzen duten dokumentuak gorde­tzea, baita dokumentu elektronikoak ere, egiaztapen eta kontrol jardueretan erabili ahal izan daitezen.        

h)    Diru-lagun­tzen bidez finan­tza­tzen diren programen, ekin­tzen zein beste edozein jardueraren izaera publikoa dela-eta, legez ezarritako zabalkunde neurriak har­tzea. Bereziki, jendaurrean eragina duten jarduerak izanik, Elgoibarko Udalaren eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeen babesa adierazi beharko da.

i)    Ordenan­tza Orokor honetan aurreikusitako ustezkoetan, jasotako dirua itzul­tzea.

j)    Per­tsona onuradunak euskara edo euskara eta gaztelania erabili beharko ditu diruz lagundutako programa edo jarduera susta­tzeko egingo dituen karteletan, testuetan eta dokumentuetan. Diruz lagundutako jarduera egin dela justifika­tze­rako orduan, egiaztatu egin beharko da obligazio hau bete dela.           

k)    Per­tsona onuradunak indarrean dagoen eta ezar daitekeen araudia errespetatu beharko du. Bereziki, 4/2005 Legea, Gizonen eta emakumeen arteko Berdintasunari buruzkoa.

12. artikulua.    Emandako diru-lagun­tzen publizitatea.

1.    Udalak eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeek emandako diru-lagun­tzen publizitatea egingo dute. Hori dela-eta, emandako diru-lagun­tzei buruzko iragarkia jarriko dute Iragarki Taulan eta Udalaren web gunean. Iragarkian diru-lagun­tzari dagozkion deialdia, programa, aurrekontuko kreditua, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-lagun­tza­ren xedea edo xedeak adieraziko dira.

2.    Era berean, arestiko paragrafoan zehaztutako datuak Iragarki Taulan argitara­tzeko agindua ematen duen ebazpenaren laburpena argitaratu behar izango da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

3.    Ondoren zehaztuko diren kasuetan, ez da beharrezkoa izango emandako diru-lagun­tzak argitara­tzea:

a)    Udalaren eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakun­deen aurrekontuetan, diru-lagun­tzak izendunak badira.

b)    Onuradun jakin baten alde emandako diru-lagun­tza eta horri dagokion zenbatekoa lege mailako arau baten bidez ezar­tzen badira.

c)    Diru-lagun­tzen zenbatekoak, banan-banan hartuta, 3.000 eurotik beherakoak badira; edo hala badagokio, ekitaldi bakoi­tzean, Elgoibarko Udalaren­tzat eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeen­tzat egiten diren Aurrekontu Orokorretan ezarritakoa baino txi­kiagoak baldin badira, ez dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko. Ustezko honetan, diru-lagun­tzen onuradunen publizitatea bermatuko duten beste zenbait prozedura aurreikusi beharko dira oinarri arau­tzaileetan.

d)    Ez da diru-lagun­tza argitaratuko, per­tsona onuradunaren datuak argitara­tzea errespetuaren, ohorearen, per­tso­naren intimitatearen edo per­tsona fisikoen senideen intimitatearen aurkakoa bada, maia­tza­ren 5eko 1/1982 Lege Dekretuan, ohorearen, familiaren eta norbanakoaren intimitatearen; eta norberaren irudi eskubideen babes zibilari buruzkoan ezarritakoa bete­tzeko; betiere, hori araudi arau­tzailean aurreikusi baldin bada.

4.    Onuradunek behar bezala iragarri beharko dute, diru-lagun­tzen xede diren programek, ekin­tzek eta mota guztietako jarduerek finan­tza­zio publikoa izan dutela; horretarako, arau bidez edo emakida arau­tzen duten oinarrien bidez ezarritako baldin­tzak beteko dituzte.

13. artikulua.    Diruz lagundutako jardueren finan­tza­zioa.         

Diru-lagun­tza bakoi­tza arau­tzen duten oinarrietan berariaz aukakorik jaso­tzen ez bada, onuradunei ez zaie eskatuko beraiena den dirutik por­tzen­taje bati dagokion ekarpena egin dezatela; hala eta guztiz ere, inguruabar hori diru-lagun­tza ematen den unean baloratu ahal izango da.

Elgoibarko Udalak edo bere ardurapeko Autonomiadun Erakunderen batek emandako diru-lagun­tzak bateragarriak izango dira jarduera bererako jaso­tzen den beste edozein diru-lagun­tza, lagun­tza edo diru-sarrerarekin; baldin eta diru-lagun­tza­ren oinarrietan besterik ezar­tzen ez bada.

Diru-lagun­tzen zenbatekoek, bakarrik edo beste diru-lagun­tza, lagun­tza edo diru-sarrera ­batzuekin batera, inola ere ezingo dute gainditu diruz lagundutako lanen edo jardueren kostua.         

Diru-lagun­tza emateko kontuan izan diren baldin­tza­ren bat alda­tzen bada, eta nolanahi ere, arauetan baimendutako kasuetatik kanpo, diru-lagun­tzaz gain, beste ekarpen ­batzuk lor­tzen badira, emakidari buruzko ebazpena aldatu ahal izango da, diru-lagun­tza arau­tzen duen araudiaren baldin­tze­tan ezarritakoaren arabera.

14. artikulua.    Diru-lagun­tzen gestioari buruzko informazioa.

1.    Udalak edo bere ardurapeko Autonomiadun Erakun­deek Estatuko Kontu-har­tzaile­tza Orokorrari edo agintari­tza autonomiko eskudunei gestiona­tzen dituzten diru-lagun­tzei buruzko informazioa emango diete, xede estatistiko eta informa­tzaileetarako soilik erabil­tzeko. Datuak arauz ezarritako baldin­tze­tan emango dira, honako helburu hauetarako: Estatu edo autonomia mailako datu base bat osa­tzeko, eta Europako Erkidegoak diru-lagun­tzen efikazia hobe­tzeko, diru-lagun­tzen konkurren­tzia eta pilaketa kontrola­tzeko eta kontrolerako jarduerak planifika­tzeko eta horien jarraipena egiteko egin duen eskaera bete­tzeko.

2.    Aurreko atalean ezarritakoari jarraiki, Estatuko Kontu-har­tzaile­tza Orokorrari datu per­tso­nalak eman behar bazaizkio, ez da beharrezkoa izango dagokionaren baimena izatea.

3.    Udalaren eta bere ardurapeko Autonomia Erakun­deetako agintariek eta langileek era horretako datuen berri baldin badute, lanbide-sekretuaren ondorioz, erabat isilpean gorde beharko dituzte datu horiek.

I. TITULUA

DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO ETA GESTIONATZEKO PROZEDURA

I. KAPITULUA.  ‑DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA. PROZEDURA DESBERDINEN SAILKAPENA

15. artikulua.    Diru-lagun­tzak emateko prozedurak: Norgehiagoka, bakarkako ebaluazioaren araubidea eta zuzeneko emakida.

1.    Diru-lagun­tzak emateko ohiko prozedura norgehiagoka araubidearen bidez tramitatuko da. Norgehiagoka prozedura izango da, diru-lagun­tzak emateko, aurkeztutako eskabideen konparaketa egiten duena. Konparaketari esker, eskabideen arteko hurrenkera zehaztuko da, oinarri arau­tzaileetan eta deialdi bakoi­tzean, aldez aurretik ezarritako balorazio irizpideei jarraiki. Horiek horrela, irizpide horiek ezarri ostean, balorazio handiena lortu duten eskabideei diru-lagun­tza emango zaie, beti ere, deialdi bakoi­tzean izendatu eta baimendu den gehienezko kopuruarekin.

Organo kolegiatu batek diru-lagun­tzak emateko proposamena egingo dio organo emaileari. Organo kolegiatu honek diru-lagun­tzak arau­tzen dituzten oinarriak ezarriko ditu.

Organo kolegiatu edo balorazio ­batzorde honen fun­tzionamendua organo kolegiatuen­tzako ezarritako araubideari egokituko zaio. Araubide hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen II. kapituluan jaso­tzen da. Organo kolegiatuak proposamena egiteko txos­ten arrazoitu bat aurkeztu beharko du, eta bertan, egindako ebaluazioaren emai­tza zehaztu beharko da.

Salbuespen gisa, eta oinarri arau­tzaileetan horrelakorik aurreikusi baldin bada, organo eskudunak diru-lagun­tzak emateko jarri den gehienezko diru kopuru osoaren hainbanaketa egingo du diru-lagun­tza­ren onuradun diren per­tso­nen artean.

2.    Salbuespen gisa, eta onuradun diren per­tso­nen ezaugarriengatik edo diru-lagun­tza­ren xedearen edo izaeraren ondorioz, diru-lagun­tza norgehiagokaren bidez eman ezin bada, oinarri arau­tzaileetan zehaztu egin beharko da jarraitu beharreko prozedura norgehiagokarik gabekoa dela.

Horrela bada, norgehiagoka gabeko prozedura izango da, prozedura bakarrean, eskabide guztien arteko konparaketa egitea eta hurrenkera zehazteko beharra ezar­tzen ez duena. Halaber, norgehiagoka gabeko prozedura izango da dirua banaka, eskabideak jaso ahala, bana­tzen denean, nahiz eta eskabideak aurkezteko epea bukatu gabe egon.

Diru-lagun­tza­ren izaera kontuan izanik, konkurren­tzia baldin badago, baina konkurren­tzia hau norgehiagokari dagokiona ez bada (hau da norgehiagoka gabeko ustezkoak), «banakako ebaluazioaren araubidea» ezarriko da.  

«Banakako ebaluazioaren araubidea» norgehiagokarik gabeko konkurren­tzia-prozedura izango da, espedienteak, aurkeztu ahala eta horretarako aurrekontuko kreditua dagoen bitartean, tramita­tzen eta ebazten dituena.     

«Banakako ebaluazioaren araubideari» norgehiagokaren arau orokorrak, ordenan­tza honetan jasotakoak, ezarri ahal izango zaizkio; mota honetako diru-lagun­tzen izaera dela eta, «norgehiagokaren» ezaugarri berezien alderdiak edo eskabideak ezarri ezin diren kasuetan izan ezik.     

Araudi berezi honetan, ez da beharrezkoa izango arestian aipatutako balorazio ­batzorde kolegiatua era­tzea. Aitzi­tik, izapide­tzen duen organoaren zeregina izango da eskabideen ebaluazioa ofizioz egitea, deialdian, hitzar­menean, ebazpenean edo ordenan­tza berezian ezarritako irizpideen, formen eta baloraziorako lehentasunen arabera.

3.    Honako diru-lagun­tza hauek zuzenean eman ahal izango dira:

a)    Elgoibarko Udalaren eta bere ardurapeko Autono­miadun Erakundeen aurrekontuetan aurreikusitako diru-lagun­tza izendunak.

b)    Lege mailako arau bidez, Udalari emateko agin­tzen zaizkion diru-lagun­tzak edo kopuruak. Horiek emateko, beraien araudi propioan ezarritako emakida prozedura jarraituko da.        

c)    Salbuespen gisa, herri intereseko arrazoiak; hezkun­tza, kultura eta zien­tzia arloko arrazoiak; arrazoi humanitarioak edo har­tzailea zein den kontuan izanik, behar bezala justifikatutako arrazoiak egiazta­tzen dituzten diru-lagun­tzak, baldin eta, diru-lagun­tza­ren xedea bete­tzeko onuradun edo onuradun talde bakarra dagoelako, konkurren­tzia publikoa egitea ezinezkoa bada.

4.    Norgehiagokari nahiz zuzeneko emakidari dagokien araubidearen barruan, ezin izango dira eman deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean zehaztutako zenbatekoa gaindi­tzen duten diru-lagun­tzak.

II. KAPITULUA.  ‑DIRU-LAGUNTZAK NORGEHIAGOKA BIDEZ EMATEA       

1. ATALA.  Oinarriak onar­tzeko espedientea

16. artikulua.    Edukia eta tramitazioa.

1.    Diru-lagun­tza eman aurretik, espedientea egingo da. Espedienteari ofizioz emango zaio hasiera beti.

Espedientea ofizioz hasteko, deialdia egin beharko da beti. Deialdia ordenan­tza honetan zehaztutako organo eskudunak onartuko du.

Aurrekontuko programaren ardura duen per­tso­nak txos­ten bat egingo du, kasuan kasuko diru-lagun­tza ematearen legaltasunari, egokitasunari eta komenien­tziari buruz. Diru-lagun­tza emateko aurreikuspena, diru-lagun­tza­ren xedea, baldin­tzak eta helburua Diru-lagun­tzen Plan Estrategikoan eta dagokion aurrekontuko kredituetan jaso beharko dira. Horri guztiorri Oinarriei buruzko proiektua eran­tsi beharko zaio. Aurrekontuan erabilgarri dauden kredituen artetik beharrezko kreditua ­atxiki ostean, eta Udalaren Kontu-har­tzaile­tzak txos­tena egin ostean, ardura duen per­tso­nak deialdiaren proposamena egingo dio organo eskudunari, onar dezan.

2.    Diru-lagun­tzak emateko Oinarri Arau­tzaileek izan behar duten ­gutxieneko edukia honakoa da:

a)    Diru-lagun­tza­ren xedearen eta helburuaren definizioa.

b)    Diru-lagun­tza­ren onuradunak eta eskatutako baldin­tzak.

c)  Eskabideak aurkezteko era eta epea.

d)    Diru-lagun­tzak emateko prozedura.

e)    Diru-lagun­tzak emateko irizpide objektiboak, eta hala badagokio, irizpideen ponderazioa.

f)    Epaimahai kalifika­tzailea.

g)    Diru-lagun­tza­ren banakako zenbatekoa edo zenbatekoa zehazteko irizpideak.

h)    Diru-lagun­tza emateko prozedura hasteko, izapide­tzeko eta ebazteko eskumena duen organoa; ebazpena jakinarazteko epea eta administrazioko isiltasunaren eraginak.  

i)    Onuradunen betebeharrak, Ordenan­tza honetan xedatutakoaren arabera.

j)    Onuradunak diru-lagun­tza behar bezala erabili duela, eta jasotako dirua eman zen xedearekin erabili duela justifika­tzeko era eta epea.

k)    Diru-lagun­tzak emateko kontuan izan diren baldin­tzak aldatu direlako, ebazpena aldarazi ahal izango duten gorabeherak.

l)    Helburu berberarekin emandako beste diru-lagun­tza, lagun­tza, sarrera edo baliabide ­batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna; horiek nazio mailako, Europako Erkidegoko edo nazioarteko erakundeetako edozein Administraziotako erakunde publiko edo pribatuek emandakoak izango dira.

m)    Organo emailearen, eraketa bitartekoen eta deusezta­tze prozeduren aldeko berme neurriak, baldin eta horiek era­tzea beharrezko­tzat ­jotzen bada.

n)    Emandako diru-lagun­tzen ondorioz jarritako baldin­tzen hauspenak mailaka­tzeko irizpideak.

o)    Zehaztu egin beharko da, Elgoibarko Udalaren Diru-lagun­tzei buruzko Ordenan­tza Orokorra zein plenotako akordioaren bidez onartu den behin betiko. Era berean, akordioa argitaratu deneko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren data eta zenbakia ere aipatu beharko dira; diru-lagun­tza­ren espezifikotasunaren ondorioz, oinarri arau­tzaileak deialdian bertan txerta­tzen diren kasuetan izan ezik.

p)    Diru-lagun­tza hauek aurrekontuko zein kredituri dagozkion; diru-lagun­tzen gehienezko zenbakia, kreditu erabilgarrien baitan.

q)    Diru-lagun­tzak norgehiagoka bidez ematen direla adieraztea.

Gehigarri gisa, diru-lagun­tzen emakida arau­tzen duten oinarriek honako eduki hauek izan ditza­kete:

a)    Norberaren finan­tza­zioaren bidez edo beste zenbait diru-lagun­tza­ren bidez, onuradunak, proiektuaren aurrekontutik zein por­tzen­taje finan­tza­tuko duen.

c)    Ordainketa era, finka­tzea eta justifika­tzea barne. Hala badagokio, konturako ordainketak eta ordainketa aurreratuak egiteko aukera ere zehaztu beharko da.

c)    Diru-lagun­tza­ren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

d)    Justifika­tzeko era, dagokion dokumentazioa aurkezteko epea eta ebaluazio txos­tenean jaso beharreko gorabeherak.

e)    Hala badagokio, bermeen araubidea, bermeak era­tzeko bitartekoak, onuradunek edo erakunde lagun­tzaileek eratu behar dituztela erabaki­tzen diren gordailuak eta ezerezteak.

f)    Hala badagokio, diruz lagundutako jarduerari buruzko dokumentazio eta propaganda ida­tziz­koan edo grafikoan, jarduera hori Udalak diruz lagun­tzen duela aipa­tzeko betebeharra.

3.    Espedienteari Kreditua Atxiki­tzeko dokumentazioa eran­tsiko zaio. Espedientea Fun­tsen Kontu-har­tzaile­tzak egin beharko du.

4.    Dagokion arloak proposamena egingo du.

5.    Espedientea egingo da Arloko Zuzendariaren proposamenarekin eta, gaiaren ondorioz, eskumena duen ­Batzorde Informa­tzailearen irizpenarekin. Irizpena nahitaezkoa eta ez-loteslea izango da.

6.    Espedientea eta hori onar­tzeko proposamena fiskaliza­tzeko tramitepean jarriko dira. Zeregin hori Udaleko barne-kontrolerako organoarena izango da.

7.    Alkateak edo Tokiko Gobernu Batza­rrak izango dute diru-lagun­tzak emateko oinarriak onar­tzeko eskumena, bakoi­tza­ren eskumenen arabera, eta une oro, administrazioaren antolakun­tzan indarrean egon litezkeen eskuorde­tzen arabera.

Autonomiadun Erakundeen eta beste udal erakunde ­batzuen esparruan, eskumena izango dute beraien estatutuetan eskumen hori esleituta duten organoek.

Ebazpen hori organo kolegiatuaren gehiengoaren iri­tziaren aurkakoa baldin bada, ebazpenean arrazoitu egin beharko da, zergatik ez datorren bat organo horren iri­tziarekin.

2. ATALA.  Diru-lagun­tzak emateko espedienteak tramita­tzea   

17. artikulua.    Deialdia.

1.    Diru-lagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko da beti, Alkate-Lehendakariak edo Tokiko Gobernu Batza­rrak onartutako deialdiaren bidez, bakoi­tzak dituen eskumenen arabera, eta une oro, administrazioaren antolakun­tzan indarrean egon litezkeen eskuorde­tzen arabera. Autonomiadun Erakun­deen eta beste udal erakunde ­batzuen esparruan, eskumena izango dute beraien estatutuetan eskumen hori esleituta duten organoek. Organo hauek izango dira diru-lagun­tza emateko eskumena dutenak.

2. oinarriak, behin onartu ondoren, argitaratu egingo dira, «Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, jarriko diren iragarkien bidez. Oinarrien testu osoa Iragarki taulan eta diru-lagun­tza ematen duen erakundearen web gunean jarriko dira, onar­tzen diren egunetik eskabideak aurkezteko azken egunera arte.       

3.    Deialdiaren ­gutxieneko edukia honakoa izango da:           

a)    Aipatu egin beharko da oinarri arau­tzaileak ezar­tzen dituen ebazpena, eta ebazpen hori zein aldizkari ofizialetan argitaratu den; oinarrien espezifikotasuna dela-eta, oinarriak deialdian bertan txer­tatu diren kasuetan izan ezik.

b)    Diru-lagun­tza hauek aurrekontuko zein kredituri dagozkion; diru-lagun­tzen gehienezko zenbatekoa, kreditu erabilgarrien baitan. Hori hala egin ezean, diru-lagun­tzen ­gutxi gorabeherako zenbatekoa.

c)    Diru-lagun­tzak zein xederekin, baldin­tza­rekin eta helbururekin ematen diren.

d)    Diru-lagun­tzak norgehiagoka bidez ematen direla adieraztea.

e)    Diru-lagun­tza eska­tzeko baldin­tza, eta horiek egiazta­tzeko era.

f)    Prozedura izapide­tzeko eta ebazteko eskumena duten organoak zehaztea.

g)    Eskabideak aurkezteko epea.

h)    Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea:

i)    Eskabideari eran­tsi behar zaizkion dokumentuak eta informazioa.

j)    Ebazpenak administrazio bideari amaiera ematen dion zehaztea, eta hala ez bada, gora ­jotzeko errekur­tsoa zein organori aurkeztu behar zaion adieraztea.

k)    Eskabideak balora­tzeko irizpideak.

l)    Jakinarazteko edo argitara­tzeko bidea, Herri Adminis­trazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.

m)    Per­tsona interesdunek deialdiaren oinarriak zein lekutan lor ditza­keten.

n)    Berariazko edo ustezko ezestearen aurka jar daitezkeen errekur­tsoak.

18. artikulua.    Eskabideak aurkeztea.

1.    Interesatuen eskabideak ida­tziz bidaliko zaizkio diru-lagun­tza ematen duen erakundearen Lehendakariari. Eskabideari oinarrietan eskatutako dokumentazioa eran­tsiko zaio. Eskabideek administrazio prozedura erkideari buruzko legedian ezarritako baldin­tzak eta urra­tsak bete beharko dituzte, eta deialdiaren oinarrietan jarritako epean aurkeztuko dira. Berariazko eperik ez bada, hamabost laneguneko epea emango da, dagokion iragarkia «Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2.    Eskabideak eta dokumentazio osagarria baliabide telematikoen bidez aurkezteko, administrazio prozedura erkideari buruzko araudian aurreikusitako baldin­tzak izango dira kontuan.

3. oinarrietan zein dokumentazio eran­tsi behar den aurreikusten ez bada, aurkeztu beharreko agiriak honakoak izango dira:

a)    Interesatuaren NANaren edo IFZren fotokopia, eta hala badagokio, bere legezko ordezkariarena.

b)    Zinpeko aitorpena, jarduera buru­tze­rakoan irabazi asmorik izango ez dela adierazteko.

c)    Erakundearen edo elkartearen estatutuak, baldin eta irabazi asmorik gabeko elkarteak badira.

d)    Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharrak bete­tzen dituela egiazta­tzen duen egiaztagiria.

e)    Hala badagokio, aurreko ekitaldian egin diren jardueren gaineko memoria.

f)    Memoria, diruz lagun­tzen den helburua, proiektua eta jarduera bete­tzeko edo jarrera har­tzeko egin nahi diren ekin­tzei buruzkoa. Horretaz gain, sarreren eta gastuen behin-behineko aurrekontua zehaztu beharko da, eta ekin­tzak buru­tzeko aurreikusitako epeak eta datak. Txos­tenean helburuak, metodologia, ekin­tzak zein biztanle-talderi zuzen­tzen zaizkion, eta ekin­tza horiekin lortu nahi diren eraginak ere azaldu beharko dira.

g)    Beste administrazio, instituzio edo erakunde publiko edo pribatu ­batzuei eskatutako edo haiengandik lortutako diru-lagun­tzen gaineko zinpeko aitorpena.

h)    Diru-lagun­tza emateko aurkeztutako merezimenduen agiri bidezko justifikazioa.

4. oinarrietan zehaztu ahal izango da, hainbat dokumentu aurkeztu ordez, eska­tzailearen aitorpen eran­tzu­lea aurkeztu ahal izango dela. Kasu horretan, diru-lagun­tza emateko ebazpenaren proposamena egin aurretik, aitorpen horretan jasotako datuak egiazkoak direla egiazta­tzen duten agiriak aurkezteko eskatu beharko da. Horretarako epea, gehienez, hamabost egunekoa izango da.

5. oinarrietan eskatutako agiriak, eta horiek izan ezean, artikulu honen 3. paragrafoan eskatutakoak, jarduten duen Erakundearen esku baldin badaude, eska­tzaileak ez ditu berriz ere aurkeztu beharko. Horretarako, eskabidean agiri horiek zein egunetan, zein organoren aurrean edo zein sailetan aurkeztu ziren adierazi beharko da. Betiere, agiri horiek aurkeztu zireneko prozedura bukatu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez badira.

6.    Eskabideak deialdian eta oinarrietan ezarritako betebeharrak bete­tzen ez baditu, interesatuari, gehienez ere, hamar eguneko epea emango zaio eskabidean dauden aka­tsak zuzen ­ditzan. Horretaz gain, interesatuari adieraziko zaio, hala egin ezean, eskabideari uko egiten diola uste izango dela, administrazio prozedura erkideari buruzko legedian ezarritako baldin­tzei jarraiki.

19. artikulua.    Izapide­tzea.

1.    Deialdian zehazten den organoari dagokio norgehiagoka bidezko prozedurak izapide­tzea.   

2.    Izapide­tzen duen organoak ofizioz burutuko ditu, ebazpen proposamena egiterako orduan, erabiliko dituen datuak zehazteko, ezagu­tzeko eta egiazta­tzeko egoki­tzat ­jotzen dituen jarduera guztiak.

3.    Izapide­tzeko ekin­tza­ren baitan, ezinbestean, honako jarduera hauek burutu beharko dira:

a)    Ebazpena emateko ezinbesteko­tzat ­jotzen diren edo diru-lagun­tza arau­tzen duten oinarrietan eskatutako txos­ten guztiak eska­tzea. Txos­tenak aurkezteko 10 eguneko epea izango da, baldin eta izapide­tzen duen organoak, eskatutako txos­tenaren ezaugarrien edo prozeduraren beraren ondorioz, txos­tena aurkezteko epe motza­goa edo luzeagoa ematen ez badu. Azken kasu honetan, epea ez da bi hilabetekoa baino luzeagoa izango.

b)    Eskabideak ebalua­tzea. Ebaluazioa egiteko, diru-lagun­tza arau­tzen duen araudian ezarritako irizpideak, formak eta lehentasunak izango dira kontuan, edo hala badagokio, deialdian bertan ezarritakoak

Araudian aurre ebaluaziorako fase bat aurreikusi ahal izango da. Bertan egiaztatuko da diru-lagun­tza­ren onuradun izaera lor­tzeko baldin­tzak bete­tzen direla.

Izapide­tzen duen organoak eskabideak ebaluatu eta gero, horretarako propio sortuko den balorazio batzor­deak (organo kolegiatua)    txos­ten arrazoitua egingo du, egindako ebaluazioaren emai­tza zehazteko. Balorazio batzor­dearen osaera Oinarri arau­tzaileetan ezarritakoa izango da.

Oinarrietan besterik adierazi ezean, diru-lagun­tza­ren xedearen ondorioz, eskumena duen ­Batzorde Informa­tzailearen kide guztiek osatuko dute organo kolegiatu hori. Batzor­deko idazkaria, berriz, organo kolegiatuaren idazkari izango da.

4.    Izapide­tzen duen organoak, espedientea eta Balorazio Batzor­dearen txos­tena egin ostean, ebazpen proposamena egin beharko du. Proposamena behar bezala arrazoituko da, eta ebazpena emateko eskumena duen organoari helaraziko zaio.

5.    Ebazpen proposamenak ez du inolako eskubiderik sortuko Elgoibarko Udalari proposatu zaion onuradunaren alde, emakidaren ebazpena jakinarazten ez zaion bitartean.     

6.    Behin betiko ebazpen proposamenean honako hauek aipatu beharko dira:

— Diru-lagun­tza jaso­tzeko proposatutako eska­tzaileen zerrenda.

— Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

— Ebazpena emateko egin den ebaluazioa eta kontuan izan diren jarraibideak zehaztea.

Izapide­tze fasean, onuradun gisa proposatu dituztenei behin betiko ebazpen proposamena jakinarazi ahal izango zaie. Horiek, hamar eguneko epean, diru-lagun­tza onar­tzen dutela adierazi beharko dute.

20. artikulua.    Ebazpena.

1.    Gainerako espedientearekin batera, ebazpen-proposamena jaso ostean, organo eskudunak prozedura eba­tziko du. Hori egin aurretik, Udaleko Kontu-har­tzaile­tzak ebazpen-proposamena fiskalizatuko du, proposamena egin eta hamabost eguneko epean.

2.    Ebazpena bat etorriko da Epaimahai Kalifika­tzaileak egindako proposamenarekin. Hala ere, salbuespeneko kasuren batean, organo eskudunak, behar bezala arrazoiturik, prozeduran arau-hauste larriren bat egin dela ikusiz gero, prozeduran ­atzera egiteko agindua emango du, arau-haustea edo legaltasunaren aurkako ageriko arau-hauste larria egin zeneko unera arte. Kasu horretan, egoki­tzat ­jotzen duen eta Zuzenbidearekin bat datorren oinarrizko ebazpena emango du.

3.    Ebazpena diru-lagun­tza arau­tzen duen Ordenan­tza honetan, oinarri espezifikoetan eta deialdian zehaztutakoaren arabera emango da; eta prozeduran, ebazpenaren oinarriak egiaztatu egin beharko dira.

4.    Ebazpen horretan diru-lagun­tza jasoko duten eska­tzaileen zerrenda jasoko da. Era berean, diru-lagun­tza­ren zenbatekoa, ordain­tzeko era, justifika­tzeko era eta Ordenan­tza Orokorrean eta oinarri espezifikoetan ezarritako gainerako baldin­tzak eta betebeharrak zehaztuko dira. Horretaz gain, onuradunen betebeharrak, eze­tsi egin diren gainerako eskabideak eta horiek ezesteko arrazoiak aipatu beharko dira.

5.    Prozedura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, Lege mailako arau batek edo Autonomia Erkidegoko araudian aurreikusitakoak epe luzeagoa eman ezik. Epe hau deialdia argitara­tzen den unetik hasiko da konta­tzen, baldin eta deialdian epearen eragina beranduagoko egun batera atzera­tzen ez bada. Epe hori igaro eta berariazko ebazpena jakinarazten ez bada, diru-lagun­tzak eskatu dituzten per­tso­nek edo erakundeek uste ahal izango dute, beraien diru-lagun­tza eskabideak eze­tsi egin dituztela.

6.    Ebazpena administrazio erkidearen prozedurari buruzko araudiaren arabera egingo da. Horretarako, hamar eguneko epea izango da, ebazpena ematen denetik hasita. Horretaz gain, legezkoak diren errekur­tsoak aurkeztu beharko dira.

7.    Gehienezko epea igaro, eta ebazpena jakinarazten ez bada, interesatuak legitimatuta egongo dira, administrazio isiltasunaren bidez, beraien eskabideak ese­tsi egin dituztela uste izanik, egoki­tzat ­jotzen dituzten administrazioarekiko errekur­tsoak edo errekur­tso judizialak azter­tzeko.

21. artikulua.    Publizitatea.

1.    Emakidari buruzko ebazpena diru-lagun­tza ematen duen erakundearen iragarki taulan eta web gunean argitaratu beharko da. Deialdia, programa, diru-lagun­tzek aurrekontuko zein kredituri eragiten dioten, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-lagun­tza­ren xedea aipatu beharko dira.

Halaber, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ebazpenaren laburpena argitaratuko da, eta aldi berean, adierazi egin beharko ebazpenaren eduki osoa zein tokitan dagoen.

2.    Hala ere, ez da diru-lagun­tza argitaratuko, per­tsona onuradunaren datuak argitara­tzea errespetuaren, ohorearen, per­tso­naren intimitatearen edo per­tsona fisikoen senideen intimitatearen aurkakoa bada, maia­tza­ren 5eko 1/1982 Lege Dekretuan, ohorearen, familiaren eta norbanakoaren intimitatearen; eta norberaren irudi eskubideen babes zibilari buruzko Lege Dekretuan, ezarritakoaren arabera.

3.    Elgoibarko Udalak edo bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeek emandako diru-lagun­tza guztiek berez dakarte, diruz lagundutako jarduerari buruzko dokumentazio eta propaganda ida­tziz­koan edo grafikoan, jarduera horrek Udalaren diru-lagun­tza jaso­tzen duela aipa­tzeko betebeharra. Horiek horrela, propagandan Elgoibarko Udalaren eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeen logotipoa txer­tatu beharko da.

III. KAPITULUA.  ‑IZENDUN DIRU-LAGUNTZAK ZUZENEAN EMATEKO ARAUBIDEA ETA PROZEDURA

1. ATALA.  ‑Udalaren aurrekontuan aurreikusitako izendun diru-lagun­tzak zuzenean emateko araubidea eta prozedura

22. artikulua.    Araubidea.

1.    Honako hauek izango dira Udalaren Aurrekontuan aurreikusi diren izendun diru-lagun­tzak: Aurrekontuen gastuei buruzko egoera-orrian, dirulagun­tza­ren xedea, aurrekontuko izendapena eta onuraduna berariaz adierazten dituztenak.

2.    Udalaren Aurrekontuan aurreikusitako izendun diru-lagun­tzak emakida-ebazpenaren eta horiek bidera­tzen dituzten hitzar­menaren bidez arautuko dira. Bertan ezarriko dira aplika daitezkeen berariazko baldin­tzak eta konpromisoak, Ordenan­tza honen xedapenetan eta Diru-lagun­tzei buruzko Ordenan­tzan eta Legean aurreikusitakoaren arabera, publizitate eta konkurren­tzia prin­tzi­pioei dagokienean izan ezik.

3.    Hitzar­mena idazterakoan, ­gutxienez, honako arlo hauek aipatu beharko dira:

a)    Hitzar­mena egiten duten alderdiak. Onuraduna identi­fika­tzen duten datuak ere zehaztuko beharko dira.

b)    Xedearen deskribapena.

c)    Aurreikusitako jarduerak eta alderdien arteko konpromisoak.

d)    Diru-lagun­tzak aurrekontuko zein kredituri eragiten dion.

e)    Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa eta Norberaren finan­tza­zioaren bidez edo beste zenbait diru-lagun­tza­ren bidez, onuradunak, proiektuaren aurrekontutik zein por­tzen­taje finan­tza­tuko duen.

f)    Justifika­tzeko era, dagokion dokumentazioa aurkezteko epea eta ebaluazio txos­tenean jaso beharreko gorabeherak.

g)    Onuradunak aurkeztu beharreko dokumentazioa.

h)    Indarraldia, betebeharrak eta baldin­tzak.

i)    Diru-lagun­tza­ren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

j)    Hitzar­menaren bete­tze mailari dagokion jarraipena egiteko mekanismoak.

k)    Araubide juridikoa

l)    Hitzar­menaren izaera administratiboa. Hitzar­menaren edukiari edo ezarpenari buruz sor litezkeen auziak administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren menpe jarriko direla adieraziko da.

m)    Hala badagokio, onuradunek bete behar dituzten bermeen araubidea, bermeak era­tzeko bitartekoak, gordailuak eta ezerezteak.

n)    Hala badagokio, diruz lagundutako jarduerari buruzko dokumentazio eta propaganda ida­tziz­koan edo grafikoan, jarduera hori Udalak diruz lagun­tzen duela aipa­tzeko betebeharra.

o)    Ordainketa era, finka­tzea eta justifika­tzea barne. Hala badagokio, konturako ordainketak eta ordainketa aurreratuak egiteko aukera ere zehaztu beharko da.

23. artikulua.    Hasiera.

Diru-lagun­tza emateko prozedura ofizioz hasiko da, gestioa egiten duden Udaleko Sailaren proposamenaren bidez. Ezinbestekoa izango da, diru-lagun­tza jasoko duen per­tso­naren alde, udalaren aurrekontuan berariazko diru-izendapena egitea.           

Udalaren aurrekontuan honako hauek zehaztu beharko dira: Diru-lagun­tza izendunaren onuraduna, zenbatekoa eta xedea. Horretaz gain, gestiona­tzen duen organoak behar bezala justifikatu beharko du ezinezkoa dela norgehiagokaren prin­tzi­pioa erabil­tzea.

Aurrekontuko partida Udalaren aurrekontuan sar­tzeak ez du sortuko inolako eskubiderik onuradunaren alde, baldin eta ezarritako prozeduraren aurretik, organo eskudunak emakidaren aldeko ebazpena eman ez badu.

Era berean, aurrekontuko ekitaldi jakin batean diru-lagun­tza bat izendatuta egoteak ez du esan nahi datozen urteetarako ere diru-lagun­tza izendatuta egongo denik.

24. artikulua.    Izapide­tzea.

1.    Diru-lagun­tza gestiona­tzen duen arloko arduradunari dagokio diru-lagun­tza emateko prozedura izapide­tzea.

2.    Izapide­tzeko ekin­tza­ren baitan, ezinbestean, honako jarduera hauek burutu beharko dira:

a)    Diru-lagun­tza arautuko duen hitzar­menari buruzko testua presta­tzea. Testu horrek Udaleko zerbi­tzu juridikoen oniri­tzi juridikoa izan beharko du. Horretaz gain, zerbi­tzu horiek txos­ten juridiko bat egingo dute hitzar­mena zuzenbidearekin bat datorrela adierazteko.

b)    Udaleko Kontu-har­tzaile­tza­ren txos­ten bat ere egin beharko da.

c)    Izapide­tzen duen organoaren txos­tena. Bertan jaso beharko da, bere esku dituen datuen arabera, onuradunak bete­tzen dituela diru-lagun­tza lor­tzeko baldin­tzak.

3.    Izapide­tzea bukatu ondoren, organo eskudunari emakidarako proposamena egingo zaio, onar dezan.

25. artikulua.    Ebazpena.

Emakidarako proposamena eta gainerako espedientea bidali ondoren, organo eskudunak diru-lagun­tza emateko prozedura eba­tziko du.

Ebazpena ordenan­tza honetan eta indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera egingo da, eta onuradunari jakinarazi beharko zaio, Herri Administrazioei eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 58. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

26. artikulua.    Diru-lagun­tza onar­tzea.

Diru-lagun­tza­ren onarpena formaliza­tzeko, bi alderdien arteko hitzar­mena sinatu beharko da.

2. ATALA.  ‑Gainerako diru-lagun­tzak salbuespenez zuzenean emateko araubidea eta prozedura

27. artikulua.    Araubidea.

Salbuespen gisa, honako diru-lagun­tza hauek zuzenean eman ahal izango dira: Herri intereseko arrazoiak; hezkun­tza, kultura eta zien­tzia arloko arrazoiak; arrazoi humanitarioak edo har­tzailea zein den kontuan izanik, behar bezala justifikatutako arrazoiak egiazta­tzen dituzten diru-lagun­tzak, baldin eta, diru-lagun­tza­ren xedea bete­tzeko onuradun bakarra edo onuradun talde bakarra dagoelako, norgehiagoka publikoa egitea ezinezkoa bada.

Kasu honetan diru-lagun­tza­ren erabilgarritasuna, gizarte interesa eta xede publiko jakin baten lorpena arrazoi­tzeaz gain, espedientean, arrazoitutako txos­ten baten bidez, justifikatu egin beharko da ezinezkoa dela publizitateari eta norgehiagokari buruzko prin­tzi­pio arau­tzaileak ezar­tzea.

28. artikulua.    Hasiera, izapide­tzea eta instrumentazioa.

1.    Gestiona­tzen duen organoak hasiera emango dio dagokion espedienteari. Bertan, nahitaez eran­tsi beharko da aurreko gorabehera guztiak batera gerta­tzen direla justifika­tzen eta arrazoi­tzen duen txos­tena.

2.    Diru-lagun­tza gestiona­tzen duen arloko arduradunari dagokio diru-lagun­tza emateko prozedura izapide­tzea.

3.    Izapide­tzeko ekin­tza­ren baitan, ezinbestean, honako jarduera hauek burutu beharko dira:

a)    Diru-lagun­tza­ren ebazpenari buruzko testua edo diru-lagun­tza arautuko duen hitzar­menari buruzko testua presta­tzea. Testu horrek Udaleko zerbi­tzu juridikoen oniri­tzi juridikoa izan beharko du, eta zuzenbidearekin bat datorrela adierazi beharko du.

b)    Udaleko Kontu-har­tzaile­tza­ren fiskalizazioa.

c)    Izapide­tzen duen organoaren txos­tena. Bertan jaso beharko da, bere esku dituen datuen arabera, onuradunak diru-lagun­tza lor­tzeko baldin­tzak bete­tzen dituela.

4.    Izapide­tzea bukatu ondoren, organo eskudunari emakidarako proposamena egingo zaio, onar dezan.

5.    Aurreko artikuluan xedatutakoari jarraiki ematen diren diru-lagun­tzak, oro har, hitzar­menen bidez instrumentatuko dira. Hitzar­menetan berariazko baldin­tzak eta betebeharrak zehaztuko dira.

29. artikulua.    Hitzar­menaren edukia.

1.    Hitzar­mena idazterakoan, ­gutxienez, honako arlo hauek aipatu beharko dira:

a)    Hitzar­mena egiten duten alderdiak. Onuraduna identifika­tzen duten datuak ere zehaztuko dira.

b)    Diru-lagun­tzen xedearen definizioa. Diru-lagun­tza horien izaera berezia aipatu beharko da, eta diru-lagun­tza horiek emateko herri intereseko arrazoiak; hezkun­tza, kultura eta zien­tzia arloko arrazoiak; arrazoi humanitarioak edo har­tzailea zein den kontuan izanik, diru-lagun­tza ematea behar bezala justifika­tzen duten arrazoiak ere badaudela adierazi beharko da. Horretaz gain, diru-lagun­tzen xedea bete­tzeko onuradun edo onuradun talde bakarra dagoelako, norgehiagoka publikoa egitea ezinezkoa dela egiaztatu beharko da.

c)    Aurreikusitako jarduerak eta alderdien arteko konpromisoak.

d)    Diru-lagun­tzak aurrekontuko zein kredituri eragiten dion.

e)    Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa, eta norberaren finan­tza­zioaren bidez edo beste zenbait diru-lagun­tza­ren bidez, onuradunak proiektuaren aurrekontutik zein por­tzen­taje finan­tza­tuko duen.

f)    Justifika­tzeko era, dagokion dokumentazioa aurkezteko epea eta ebaluazio txos­tenean jaso beharreko gorabeherak.

g)    Hala badagokio, onuradunak aurkeztu beharreko dokumentazioa.

h)    Indarraldia, betebeharrak eta baldin­tzak.

i)    Diru-lagun­tza­ren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

j)    Hitzar­menaren bete­tze mailaren jarraipena egiteko mekanismoak.

k)    Araubide juridikoa.

l)    Hitzar­menaren izaera administratiboa. Hitzar­menaren edukiari edo ezarpenari buruz sor litezkeen auziak administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren menpe jarriko direla adieraziko da.

2.    Eduki osagarri gisa, Hitzar­menak honako puntu hauek jaso ahal izango ditu:

a)    Hala badagokio, konturako ordainketak eta ordainketa aurreratuak egiteko aukera finka­tzea eta justifika­tzea.

b)    Hala badagokio, Diru-Lagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 30/2003 Lege Orokorrean ezarritako arau orokorren salbuespen gisa jaso­tzen diren espezifikotasunak.

c)    Bermeen araubidea, bermeak era­tzeko bitartekoak, eta hala badagokio, onuradunek edo erakunde lagun­tzaileek eratu behar dituzten gordailuak eta ezerezteak.

d)    Hala badagokio, diruz lagundutako jarduerari buruzko ida­tzizko dokumentazio eta propaganda grafiko guztietan, jarduera hori Udalak diruz lagun­tzen duela aipa­tzeko betebeharra.

30. artikulua.    Ebazpena.

1.    Beharrezko kreditua ­atxiki ondoren, eta Udalaren Kontu-har­tzaile­tzak txos­tena egin ostean, diru-lagun­tza gestiona­tzen duen Udalaren Arloak, diru-lagun­tza emateko proposamena egingo dio organo eskudunari, onar dezan.

2.    Ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da. Epe hau emakidaren prozedurari hasiera ematen dion ebazpena onar­tzen den unetik hasiko da konta­tzen, baldin eta ebazpenean epearen eragina beranduagoko egun batera atzera­tzen ez bada.

3.    Emakidari buruzko akordioaren motibazioari, edukiari, jakinarazpenari, errekur­tsoen araubideari eta emakidaren akordioa iragar­tze­ari dagokionean, Ordenan­tza honen 21. eta 22. artikuluetan aurreikusitakoa ezarriko da.

4.    Ebazpenen publizitateari dagokionean, Ordenan­tza honen 22. artikuluan aurreikusitakoa izango da kontuan.

31. artikulua.    Prozeduraren salbuespenak.

Salbuespen gisa, ez da aipatutako hitzar­menak egiteko beharrik izango, atal honetako lehenengo paragrafoan jasotako gorabeherez gain, beste bi baldin­tza hauek gerta­tzen badira:        

a)    Onuradun berberak, jarduera berarengatik eta ekitaldi berean, 3.000 eurotik gorakoa ez den diru-lagun­tza jaso­tzea. 

b)    Jarduera burutuko duen per­tsona fisiko edo juridikoaren nahiz erakundearen ezaugarriak direla medio, norgehiagoka publikoa egitea ezinezkoa bada, diru-lagun­tza­ren xedea bete­tzeko gaitasuna duen onuradun edo onuradun talde bakarra dagoelako.

Kasu honetan, emakidari buruzko ebazpenean bertan jarriko dira deialdia norgehiagokaren bidez egitea ezinezkoa dela justifika­tzen duten arrazoiak. Era berean, ebazpenean adierazi egin beharko dira onuradunak edo onuradunek jaso duten diru-lagun­tza­ren baldin­tzak, konpromisoak edo diru-lagun­tza­ren erabilerari buruzko justifikazioa egiteko era, Ordenan­tza honetan ezarritakoaren arabera.

Nolanahi ere, diru-lagun­tzen emakidari buruzko espedientea egin beharko da. Horretaz gain, espedientean txos­ten teknikoa jaso beharko da, norgehiagoka egitea ezinezkoa dela eta salbuespenezko prozedura hau ezinbestean ezarri behar dela adierazteko. Era berean, hori zuzenbideari egoki­tzen zaiola adierazi beharko da.

II. TITULUA

GESTIOAREN PROZEDURA ETA DIRU-LAGUNTZEN JUSTIFIKAZIOA

I. KAPITULUA.  ‑DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK, AZPI-KONTRATAZIOA ETA FINANTZAZIOA

32. artikulua.    Diruz lagun daitezkeen gastuak.

1.    Diruz lagun daitezkeen gastuak izango dira, zalan­tza­rik gabe, diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak; eta diru-lagun­tzen, deialdien edo hitzar­menen oinarri berezietan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagun daitezkeen gastuen eskura­tze kostua inola ere ez da izango merkatuko balioa baino handiagoa.

2. oinarri arau­tzaileetan, deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean beste zerbait ezar­tzen ez bada, egindako gastu­tzat joko da, benetan, justifika­tzeko aldia bukatu aurretik ordain­tzen dena. Justifikazio aldia oinarri arau­tzaileetan, deialdian edo hitzar­menean zehaztuko da.

3.    Obra exekuzioaren kostuen kasuan, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada; eta ekipamenduko ondasunak horni­tzeko kasuan, edo aholkulari­tza zein lagun­tza teknikoko enpresek eskain­tzen dituzten zerbi­tzuen kasuan, gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, onuradunak, ­gutxienez, hiru horni­tzaileren eskain­tzak eskatu beharko ditu, zerbi­tzua eskain­tzeko edo ondasuna entrega­tzeko konpromisoa hartu aurretik. Ez da horrelakorik egin beharko, diruz lagun daitezkeen gastuak bereziak direlako, merkatuan ondasuna hornitu edo zerbi­tzua eskainiko duten nahikoa erakunde ez badaude, edo gastua diru-lagun­tza eskatu aurretik egin bada.  

Aurkeztutako eskain­tzen aukeraketa eraginkortasunezko eta ekonomiazko irizpideen arabera egingo da. Aukeraketa ekonomikoki egokiena den eskain­tza­ren aldekoa ez bada, hori berariaz aipatu beharko da txos­ten batean. Era berean, aurkeztutako eskain­tzak justifikazioarekin batera, edo hala badagokio, diru-lagun­tza­ren eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira.

4.    Ondasun inbentariagarriak eskura­tzeko, eraiki­tzeko, birgai­tzeko eta hobe­tzeko honako arau hauek jarraituko dira:    

a)    Oinarri arau­tzaileetan, deialdian edo hitzar­menean zehaztu egin beharko da, onuradunak zein epetan erabiliko dituen ondasun horiek, diru-lagun­tzak ezar­tzen duen xede zeha­tza bete­tzeko. Epea ez da bost urtetik beherakoa izango, erregistro publikoren batean inskriba daitezkeen ondasunen­tzat; gainerako ondasunen­tzat, berriz, epea ez da bi urtetik beherakoa izango.

Erregistro publikoetan inskriba daitezkeen ondasunak badira, gorabehera hau eskrituran jaso beharko da, baita emandako diru-lagun­tza­ren zenbatekoa ere. Gorabehera hauek dagokion erregistro publikoan inskribatu beharko dira.

b)    Goiko paragrafoan adierazitako xedea bete­tzen ez bada, diru-lagun­tza ­itzuli egin beharko da, Diru-Lagun­tzei buruzko Lege Orokorrean ezarritako baldin­tze­tan. Xedea ez da beteko, nolanahi ere, ondasuna besteren­tzen bada edo ondasuna baimenik gabe karga­tzen bada. Horiek horrela, ondasuna, ­itzuli beharrekoa ordain­tzeko obligazioari lotuta geratuko da, jabea edozein dela ere. Hori ez da gertatuko, jabea erregistroko fede publikoak babestutako hirugarrengo bat bada, ondasunak fede onez eta titulu zuzenez eskuratu zirela justifika­tzen badira, edo inskriba ez daitezkeen ondasun higigarriak merkatari­tza edo industria establezimendu batean eskuratu zirela justifika­tzen bada.

5.    Honako kasu hauetan ez da aurreko 4. paragrafoan zehaztutako xedearen bete beharra bete gabeko­tzat joko:

a)    Erregistro publiko batean inskriba ezin daitezkeen ondasunak badira, eta ­antzeko baldin­tze­tan, diru-lagun­tza­ren xedea bete­tzeko erabil daitezkeen beste ondasun ­batzuekin ordezka­tzen badira, eta erabilera hori ezarritako epea bukatu arte manten­tzen bada; baldin eta diru-lagun­tza ematen duen Administrazioak ordezkapen horretarako baimena ematen badu.

b)    Erregistro publikoren batean inskriba daitezkeen ondasunak badira, xedea alda­tzeko, ondasuna besteren­tzeko edo karga­tzeko baimena diru-lagun­tza ematen duen Adminis­trazioak ematen badu. Kasu honetan, eskura­tzaileak ondasunen xedea bete beharko du geldi­tzen den aldirako, eta xedea bete­tzen ez badu, diru-lagun­tza ­itzuli beharko du.

6.    Amortizazio gastuak ere diruz lagun daitezkeenak izango dira, baldin eta honako baldin­tza hauek ematen badira:

a)    Diru-lagun­tzak ondasunak erosteko lagungarri ez izatea.

b)    Amortizazioa guztiek onartutako kontabilitate arauen arabera kalkula­tzea.

c)    Kostua diruz lagun daitekeen aldiari dagokiona soilik izatea.

7.    Finan­tza gastuak, aholkulari­tza juridiko edo finan­tza­rioaren gastuak, notari­tzako eta erregistroko gastuak, diruz lagundutako proiektua buru­tzeko adituen gastuak eta administrazioko gastu bereziak diruz lagun daitezkeenak izango dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute, eta jarduera ongi presta­tzeko edo buru­tzeko ezinbestekoak badira.

Honako gastu hauek inola ere ezingo dira diruz lagundu:

a)    Bankuko kontuetako interes zordunak.

b)    Interesak, gainkarguak, eta administrazio eta zigor arloko zehapenak.

c)    Prozedura judizialei dagozkien gastuak.

d)    Tokiko zergak, baldin eta legeak aurreikusitako zerga salbuespenak edo tokiko haziendarekiko zorrak gutxi­tzea suposa­tzen badute.

8.    Zergak ez dira diruz lagun daitezkeen gastuak izango, baldin eta diru-lagun­tza­ren onuradunak zuzenean ordain­tzen baditu. Honako gastu hauek inola ere ezingo dira diruz lagundu:   

a)    Zeharkako zergak, baldin eta horiek berreskura­tzeko edo konpen­tsa­tzeko aukera badago.

Hain zuzen ere, Balio Eran­tsiaren Gaineko Zergari dagokionez, honako hauek baino ez dira izango diruz lagun daitezkeen gastuak: Onuradunak ordaindu eta gastu erreala dakarten zenbatekoak. Hau da, zenbateko hori, benetan, onuradunak ordaindutakoa izan beharko du, eta ez da kengarria izango; izan ere, kengarria izatekotan, onuradunak zerga berreskura­tzeko aukera izango luke, eta onuradunak hori sinesgarritasun osoz justifikatu beharko luke.

b)    Errentaren gaineko zerga per­tso­nalak.

9.    Onuradunak diruz lagundutako jarduerari ego­tziko dizkio zeharkako kostuak, horri zen­tzuz dagokion zatian, eta guztiek onartutako kontabilitate prin­tzi­pioen eta arauen arabera. Edonola ere, kostu horiek, benetan, jarduera buru­tzen den aldiari dagozkionak izan beharko dute. 

33. artikulua.  Azpi-kontratazioa.

1.    Onuradun batek azpi-kontratu bat egiten duela uste izango da, diru-lagun­tza­ren xede den jardueraren exekuzioa, osorik edo zatika, beste ­batzuekin hitzar­tzen badu. Kon­tzeptu honetatik kanpo geratuko dira, onuradunak diruz lagundutako jarduera berez egiteko egin behar dituen gastuak.

2.    Azpi-kontratuak egin ahal izango dira, baldin eta oinarri arau­tzaileetan, diru-lagun­tzen deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean, berariaz, horretarako baimenik ematen ez bada. Oinarri arau­tzaileetan, deialdian, ebazpenean edo hitzar­menean zehaztuko da, gehienez ere, diruz lagundutako jardueraren zein por­tzen­taje azpikontratatu ahal izango den beste ­batzuekin. Arestian aipatutakoetan ezer esaten ez bada, azpikontratatutako gehienezko por­tzen­tajea ezin izango da diru-lagun­tza­ren zenbatekoaren ehuneko 50 baino gehiago.

Ezin izango dira azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua handi­tzen duten jarduerak, baldin eta horiek diruz lagundutako jarduerari balio eran­tsi­rik ematen ez badiote.

3.    Beste ­batzuekin azpikontratatutako jarduerak diru-lagun­tza­ren ehuneko 20 gaindi­tzen badu, eta 60.000 eurotik gorakoa bada, kontratua ida­tziz egin beharko da, eta Udal honek, aldez aurretik eta berariaz, kontratu hori egiteko baimena eman beharko du.

4.    Ezin izango da kontratu bat zatikatu, horren zenbatekoa gutxi­tzeko eta aurreko paragrafoan eskatutako baldin­tzak bete­tzeko obligaziorik ez izateko asmotan.

5.    Kontratistek onuradunarekiko betebeharrak baino ez dituzte izango. Onuradunak izango ditu Administrazioarekiko eran­tzu­kizun guztiak, diruz lagundutako jarduerari dagokionean.

6.    Arestiko paragrafoan aurreikusitakoa bete­tzeko, onuradunak izango dira, beste ­batzuekin hitzar­tutako jarduera bete­tze­rakoan, oinarri arau­tzaileetan, deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean, diruz lagun daitezkeen gastuen izaera eta zenbatekoa direla-eta, ezarri diren muga errespeta­tzeko ardura dutenak. Kontratistek lagun­tza eskain­tzeko betebeharra bete beharko dute, baldin­tza horiek bete direla era egokian egiaztatu ahal izateko.

7.    Nolanahi ere, onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jardueren exekuzio osoa edo par­tziala ­hitzartu jarraian zehaztuko direnekin:

a)    Diru-Lagun­tzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako debekuren batean sartuta dauden per­tsona edo erakundeekin.

b)  Kontratatu den jarduera egiteko beste zenbait diru-lagun­tza jaso duten per­tso­nekin edo erakundeekin.

c)    Operazio osoaren kostuaren por­tzen­taje gisa definitutako ordainketetan diharduten bitartekariekin edo aholkulariekin, baldin eta ordainketa hori, egindako lanak edo eskainitako zerbi­tzuak duten merkatuko balioa dela eta, justifikatuta ez badago.

d)    Onuradunarekin zerikusia duten per­tso­nekin edo erakundeekin, honako gorabeheraren bat gertatu ezik:

— Kontratazioa merkatuko baldin­tza normalen arabera egitea.

— Aldez aurretik, diru-lagun­tza ematen duen organoaren baimena izatea.

e)    Deialdi eta programa berean, baldin­tzak bete­tzen ez dituztelako edo behar besteko balorazioa lortu ez dutelako, diru-lagun­tza lortu ez duten per­tsona edo erakunde eska­tzaileekin.

34. artikulua.    Diruz lagundutako jardueren finan­tza­zioa.         

1.    Oinarri arau­tzaileetan, diru-lagun­tza­ren deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean, diruz lagundutako jarduera bete­tzeko, zenbateko bat edo por­tzen­taje bat norberaren dirutik ordain­tzeko eskatu ahal izango da. Finan­tza­zio horren zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa justifikatu egin beharko dira.

2.    Oinarri arau­tzaileetan, diru-lagun­tza­ren deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean zehaztu egin beharko da, helburu bera bete­tzeko, beste diru-lagun­tza, lagun­tza, sarrera edo baliabide ­batzuk jaso­tzea bateragarria den ala ez. Horiek edozein Administraziok, erakundek edo per­tso­nak emandakoak izango dira. Hala ere, ondoko paragrafoan ezarritakoa bete beharko da.

3.    Diru-lagun­tzen zenbatekoak, bakarrik edo beste diru-lagun­tza, lagun­tza, sarrera edo baliabide ­batzuekin batera, inoiz ere ezin izango du gainditu diruz lagundutako jardueraren kostu osoa.

4.    Diru-lagun­tza emateko kontuan izandako baldin­tza­ren bat alda­tzen bada, eta nolanahi ere, oinarri arau­tzaileetan, deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean baimendutako kasuetatik at, beste ekarpen ­batzuk lor­tzen badira, emakidaren ebazpena aldatu ahal izango da.

5.    Onuradunei emandako diruaren ondorioz sortutako finan­tza etekinak emandako diru-lagun­tza­ren zenbatekoari gehituko zaizkio, eta era berean, diruz lagundutako jarduerari aplikatuko zaizkio, baldin eta diru-lagun­tza­ren oinarri arau­tzaileetan edo deialdian kontrakorik ezar­tzen ez bada.  

Atal hau ezin izango da aplikatu onuraduna herri Administrazioren bat den kasuetan.

6. oinarri espezifikoetan, deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean horretarako bide ematen bada, aldaketak sartu ahal izango dira proiektuan, aurreikusi ez diren gorabeheren ondorioz. Kasu horretan, gestioa daraman Udal-sailak dagokion balorazioa egin aurretik, organo eskudunak aldaketa horiek onartu egin beharko ditu.

7.    Defizit erreala edo gastu errealak eskaera egin zen unean aurkeztu ziren aurrekontuetan zehaztutakoak baino txi­kiagoak badira, gorabehera hori kontuan izango da, azkenik, ordaindu beharreko kopurua propor­tzionalki gutxi­tzeko, aurrekontuko diru-kopuruen arabera zehaztu bai­tzen, hasiera batean, diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

II. KAPITULUA.  ‑AURREKONTU GESTIOAREN PROZEDURA

35. artikulua.    Gastua onar­tzea.

1.    Diru-lagun­tzen deialdia edo diru-lagun­tzak zuzenean eman aurretik, nahiz emateko une berean, organo eskudunak gastua onartu beharko du, aurrekontuen arloan ezar daitekeen araudiarekin bat etorriz.     

2.    Diru-lagun­tzak emateko edo hitzar­menak onar­tzeko ebazpena dela-eta, dagokion gastua onar­tzeko erabakia edo konpromisoa hartu beharko da.

3.    Aurreko aurrekontu aldiak metatu ahal izango dira, zuzenean ematen diren diru-lagun­tzak direnean.

36. artikulua.    Diru-lagun­tza ordain­tzea.

1.    Diru-lagun­tza­ren ordainketa egin aurretik, onuradunak diruz lagundutako jarduera, proiektua, helburua, edo jarrera aldaketa justifikatu beharko du, diru-lagun­tza arau­tzen duten Ordenan­tza honetan eta deialdian, hitzar­menean eta ebazpenean aurreikusitako baldin­tzen arabera.          

Diru-lagun­tza osoa edo diru-lagun­tza­ren zati bat kobra­tzeko eskubidea galduko da, behar bezala justifika­tzen ez bada, edo Diru-Lagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan zehaztutako arrazoiren bat gerta­tzen bada:

2.    Salbuespen gisa, eta diru-lagun­tza­ren izaerak horretarako bide ematen badu, konturako ordainketak egin ahal izango dira. Ordainketa horiek egiteko, baliteke ordainketa zatikatuak egin behar izatea. Horiek horrela, ordainketak diruz lagundutako jarduerak egin ahala egingo dira, eta aurkeztutako justifikazioarekin bat datorren zenbatekoa ordainduko da.

Salbuespen gisa, ordainketa aurreratuak ere egin ahal izango dira. Horrela bada, justifikazioa egin aurretik dirua emango da, diru-lagun­tza­ren baitan jasotako jarduerak aurrera eraman ahal izateko.

Hala konturako ordainketak, nola ordainketa aurreratuak diru-lagun­tzak arau­tzen dituzten oinarrietan, deialdian eta diru-lagun­tzak arau­tzen dituzten hitzar­menetan jaso beharko dira.

Ordainketa aurreratuak egiten baldin badira, bermeak aurkezteko eskatu ahal izango da. Horretarako, indarrean dagoen legedian araututako gordailuak, abalak, kauzio-aseguruak edo berme per­tso­nalak eta solidarioak eta bermeen eskubide errealak aurkeztu ahal izango dira. Hori diru-lagun­tza bakoi­tza arau­tzen duten oinarrietan, deialdian edo hitzar­menean jaso beharko da. Berme horiek ezinbestean eratu beharko dira aurreratutako diruaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, onuraduna Sektore Publikoa era­tzen duen erakunde bat den kasuetan izan ezik.

3.    Nolanahi ere, ezin izango zaie onuradunei dirurik aurreratu, konkur­tso deklarazioa eskatu badute; edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratu badituzte; konkur­tsoan sartuta badaude; esku-har­tze judizialaren pean badaude; edo konkur­tsoa sailka­tzeko epaian ezarritako gaitasun-gabe­tze epea igaro gabe, Konkur­tso Legearen arabera ezgaitu badituzte; kiebra egin dutela deklaratu badute; har­tze­kodunen konkur­tsoan badaude; edozein prozeduratan kaudimengabe kobraezin deklaratu badituzte edo esku-har­tze judizialaren pean badaude; kita eta espera edo ordainketa-etendura espedienteari hasiera eman badiote edo kiebra edo har­tze­kodunen konkur­tso­rako eskabide judiziala aurkeztu badute; baldin eta horiek indarrean dauden bitartean birgaitu ez badituzte.

4.    Onuradunak zerga betebeharrak edo Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharrak bete­tzen ez dituen bitartean, edo itzu­lera egiteko jatorriaren ebazpenean zordun bada, ezin izango da diru-lagun­tza ordaindu.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa ezin izango da aplikatu Elgoibarko Udalaren gizarte zerbi­tzuetako sistemaren bidez babestutako taldeetan sartuta dauden per­tsona fisikoen­tzako diru-lagun­tzen kasuan.

37. artikulua.    Ordainketak atxiki­tzea.

1.    Behin diru-lagun­tza itzul­tzeko prozedurari hasiera ematea erabaki ostean, kautelazko neurri gisa, organo emaileak erabakia har dezake, per­tsona onuradunari edo erakunde lagun­tzaileari ordain­tzeke dauden zenbatekoak ordain­tzeko aginduak eteteko. Dena dela, inola ere ezin izango da gainditu itzu­lera espedienteari hasiera emateko proposamenean edo ebazpenean zehaztutako zenbatekoa. Horri une horretara arte sortutako berandu­tza interesak gehituko zaizkio.

2.    Kautelazko neurri hori ezar­tzeko erabakia arrazoitutako ebazpenaren bidez hartu beharko da. Ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, eta bertan, aurkez daitezkeen errekur­tsoen berri emango da.

3.    Edonola ere, bidezkoa izango da ordainketa etetea, ordaina jaso­tzea ezinezkoa izango dela aurreikusten duten arrazoizko zan­tzuak baldin badaude, edo ordaina jaso­tzea zapuzten bada, edo oso zaila gerta­tzen bada; eta bereziki, diru-lagun­tza jaso­tzen duen per­tso­nak bere ondasunak ezkuta­tzeko, karga­tzeko edo har­tzeko ekin­tzak egiten baditu.

4.    Aurreko kasu guztietan, ordainketak eteteko honako araubide juridiko hau jarraitu beharko da:

a)    Etendurak propor­tzionala izan behar du lortu nahi den helburuarekiko, eta inola ere ez da atxiki­tzeko erabakia hartuko, konpon­tzeko zailak edo konponezinak diren eraginak sortu ahal baditu.

b)    Etendura mantendu egingo da itzu­lera espedienteari amaiera emango dion ebazpena eman arte. Atxi­kipenak ezin izango du gainditu tramitaziorako ezarriko den gehienezko epea, luzapenak barne.

c)    Arestian adierazitako paragrafoan ezarritakoaz gain, etendura bertan behera ­utziko da, sorrarazi duten gorabeherak desager­tzen direnean, edo bestela, interesdunak, kautelazko neurri horren ordez, nahiko­tzat joko den bermea jar­tzeko proposamena egiten duenean.

III. KAPITULUA.  DIRU-LAGUNTZAK JUSTIFIKATZEA

38. artikulua.  Diru-lagun­tzak justifika­tzea.

1.    Diru-lagun­tza emateko egin­tzan ezarri ziren baldin­tzak bete direla eta aurreikusitako helburuak bete direla justifika­tzeko, ordenan­tza honetan aurreikusitako baldin­tzak bete beharko dira, diru-lagun­tza arau­tzen duten oinarrietan, deialdian edo lankide­tza hitzar­menean araubide espezifiko bat ezar­tzen den kasuetan izan ezik, eta diru-lagun­tza­ren edukiarekin bateraezina ez bada.

2.    a)    Justifikazioa diru-lagun­tza ematen duen organoaren aurrean egingo da. Diru-lagun­tzak justifika­tzeko era oinarri arau­tzaileetan, diru-lagun­tza­ren deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean zehaztu beharko da, eta horretarako honako bideren bat jarraitu beharko da:

a)    Egindako gastua justifika­tzen duen kontua.

— Gastuen frogagiriak eran­tsita.

— Auditore-txos­tena eran­tsita.

— Sinplifikatua.

b)    Gastua moduluka egiazta­tzea.

c)    Kontabilitateko egoera orriak aurkeztea.

Oinarri arau­tzaileetan, deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean erabili behar den justifikazio mota zehazten ez bada, kontu-arrazoiak emateko frogagiria aurkeztuko da.       

3.    Har­tzailearengan egoera jakin bat gerta­tzen delako, ematen diren diru-lagun­tzak justifika­tzeko nahikoa izango da, zuzenbidean onar daitekeen edozein bitarteko erabiliz, egoera hori diru-lagun­tza eman aurretik existi­tzen zela egiazta­tzea. Hala ere, hori horrela dela egiazta­tzeko kontrolak ezarri ahal izango dira. Beraz, justifikazioa ez da izango diru-lagun­tza ematearen ondorioz sor­tzen den karga edo betebeharra; diru-lagun­tza emateko baldin­tza baizik.

4.    Diru-lagun­tza justifika­tzeko obligazioa bete­tzen ez bada, edo diru-lagun­tza behar bezala justifika­tzen ez bada, diru-lagun­tza ­itzuli egin beharko da, Diru-lagun­tzei buruzko Legearen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera.

39. artikulua.    Diru-lagun­tza justifika­tzea, egindako gastuari buruzko kontuen arrazoiak ematearen bidez.

1.    Kontu-arrazoiak emate bidezko justifikazioa diru-lagun­tza ematen duen organoaren aurrean egin behar da, eta onuradunak edo erakunde lagun­tzaileak ezinbestean bete beharreko egin­tza da. Horretarako, izandako gastu eta sarrera guztiak justifikatu beharko dira (urte jakin bateko jarduerak egiteko diru-lagun­tzen kasuan), edo bestela, diruz lagundutako jarduera zein programa berezi baten ondorioz egindako gastu guztiak. Hau da, ez dira justifikatuko diru-lagun­tza­ren zenbatekoa bete arteko gastuak bakarrik (diru-lagun­tza jarduera edo programa jakin bat buru­tzeko eman bada). Justifikazioa aitorpena egiten duenaren eran­tzu­kizunpean egingo da, eta horretarako, gastuaren zuzeneko frogagiriak aurkeztu beharko dira. Gastuak fakturen bidez eta fakturen pareko froga-balioa duten gainerako agirien bidez egiztatuko dira. Agiri horiek balioa izango dute trafiko juridikoan, edo bestela, efikazia administratiboa; eta horien bitartez, diru-lagun­tza­ren xedea bete dela egiaztatu ahal izango da.

2.    Kontu-arrazoiak ematearen bidezko justifikazioa ondoren aipatuko diren agiriek osatuko dute:

a)    Diru-lagun­tza­ren bidez burutu den jarduerari buruzko Jarduera Txos­tena. Diru-lagun­tza­rekin finan­tzatu eta egin diren jardueren deklarazio zeha­tza egin beharko da, eta kostua ere adierazi beharko da.

Memoriaren edukia, ­gutxienez, honakoa izango da:

— Programaren edo proiektuaren izena.

— Diru-lagun­tza zein helbururekin eman zen, aurkeztutako aurrekontuaren eta proiektuaren arabera.

— Burututako jarduerak, proposatutako helburuen eta lortutako emai­tzen azalpena.

— Jarduera edo proiektua bidera­tze­rako orduan egindako aldaketak.

— Finan­tza­bideen azalpena: Diru-lagun­tza­rekin finan­tzatu diren jardueren azalpena eta kostua. Norberaren diruarekin edo beste diru-lagun­tza ­batzuekin finan­tza­tutako jardueren deskribapena eta kostua.

— Ondorioak.

b)    Egindako jardueren kostua justifikatuko duen Memoria Ekonomikoa. Bertan, ­gutxienez, honako dokumentazio hau jaso beharko da:

— Diruz lagundutako jarduerei dagozkien sarreren eta gastuen balan­tze laburtua, erakundeko Idazkariak sinatua, eta behar duen zigiluarekin.

— Egindako gastuen eta lortutako sarreren zerrenda, hurrenez hurren sailkatua eta zenbatua, kon­tzep­tuka sailkatua eta kopuruak guztira adierazita. Gastuen zerrendan honako hauek jasoko dira:

Har­tze­kodunaren identifikazioa.

Agiriaren identifikazioa.

Zenbatekoa.

Jaulkipen-data.

Ordainketa-data.

— Merkatari­tzako trafiko juridikoaren pareko froga-balioa duten fakturak edo agiriak edo efikazia administratiboa dutenak. Horiek goiko paragrafoan aipatutako zerrendan jasoko dira, eta hala badagokio, ordainketa egiazta­tzeko dokumentazioan. Dokumentu horiek fotokopiatu egingo dira, eta gestio-zerbi­tzuak konpul­tsa­tutakoak eta ­ontzat emandakoak ­utziko dira. Originalak interesdunei itzu­liko zaizkie. Dokumentu horien jatorrizkoak edo konpul­tsa­tutako kopiak gordeta geldituko dira onuradun den erakundean, ­gutxienez, lau urteko epean.

— Diruz lagundutako jarduera finan­tzatu duten sarreren edo diru-lagun­tzen egiaztapen zeha­tza. Horien zenbatekoa eta jatorria zehaztu egin beharko da, baita diru horiek diruz lagundutako jardueretarako erabili direla ere.

Aurrekoaz gain, gastuei dagokienez, honako baldin­tza hauek bete beharko dira:

— Fakturak jaulki­tzen dituen erakunderen bat BEZ ordain­tze­tik salbue­tsita badago, organo eskudunak egindako egiaztagiria aurkeztu beharko da, benetan zein salbuespen dagokion egiazta­tzeko.

— Per­tso­nal gastuak soldaten kostu gisa egiaztatu ahal izateko, lan kontratuen kopiak, har­tzaileek sinatutako eta ordaindutako nominak edo, hala badagokio, bankuko ordainagiria. Gizarte Seguran­tza­rekiko kotizazioei dagozkien frogagiriak ere aurkeztu beharko dira.  

— Har­tze­kodunei ordaindu zaiela egiazta­tzeko honako hauek aurkeztuko dira: Bankuko zordunketa agiria, behar bezala sinatutako jaso agiria edo aurkeztutako fakturak ordainduta daudela egiazta­tzen duen beste edozein agiri.

40. artikulua.    Ondasun higiezinak erosteko erabili diren diru-lagun­tzak justifika­tzea.

Aurreko artikuluan ezarritako kontu-arrazoien justifikazioaz gain, bertan zehaztutako frogagiriekin batera, tasa­tzaile independentearen egiaztagiria, kostuari eta merkatuko prezioari dagokiona, aurkeztu beharko da. Egiaztagiria behar bezala egiaztatuta eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egon beharko da.

Era berean, ondare eskualdaketen gaineko zergaren likidazioa aurkeztu beharko da. Bertan, erosketaren kopuruarekiko adostasuna adierazi beharko da.

41. artikulua.    Modulu bidezko justifikazioa.

1.    Modulu bidezko araubidea ezarri ahal izango da, diru-lagun­tza­ren xedea dela-eta, unitatetan neur daitezkeen jardueren bete­tze maila egiaztatu behar baldin bada.

2.    Diru-lagun­tzak modulu bidez justifikatu ahal izateko, oinarri arau­tzaileetan, diru-lagun­tza­ren deialdian edo lankide­tza hitzar­menean, nahitaez, justifika­tzeko era hori ezarri beharko da

Kasu horretan, oinarri arau­tzaileetan, deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean, modulua osatuko duten unitateak, unitate bakoi­tza­ren kostuak eta beharrezkoak diren gainerako baldin­tzak ezarriko dira.

42. artikulua.    Kontabilitateko egoera orrien bidezko justifikazioa.

Helburu generikoetarako dirua ematen den kasuan (elkarte bat manten­tzea, elkarte baten jardueren gestio generikoa), edo ustiapen defizitak estal­tzeko ematen diren diru-lagun­tzen kasuan, nahikoa izango da kontuak edo finan­tza egoera-orriak aurkeztea. Bertan defizita ageri beharko da, edo diruz lagundu den jarduera edo programa zatika burutu dela jaso beharko da; onuradunari diru-lagun­tza ordaindu ahal izateko.

Ordenan­tza hau dela-eta, honako hauek hartuko dira kontu­tzat edo finan­tza egoera-orri­tzat: Ofizialak direnak eta erakunde bakoi­tzari dagozkion organoek onartutakoak.

Eta hori, finan­tza kontrolaren fun­tzioa kontuan izan gabe edo, hala badagokio, auditoria pribatu bat eskatu gabe.

43. artikulua.  Erakunde lagun­tzaileek kudeatutako diru-lagun­tzak justifika­tzea.

Erakunde lagun­tzaileek kudeatutako diru-lagun­tzak justifika­tzeko, alde batetik, egiaztatu egin beharko da dagozkien diruak onuradunei eman zaizkiela; eta horretarako, diru-lagun­tza eman duen organoari onuradunek emandako frogagiria aurkeztu beharko zaio. Frogagirian adierazi egin beharko da onuradunek dirua zertarako erabili duten. Era berean, onuradunek dirua kobra­tzeko baldin­tzak bete­tzen dituztela justifikatu beharko dute, lankide­tza hitzar­menean ezarritakoaren arabera.

Erakunde lagun­tzaileak, halaber, obligazioa izango du, Udalaren fun­tsen gestioa dela eta, diru-lagun­tza ematen duen organoak erabaki­tzen dituen egiaztapen jarduerak onar­tzeko. Horretaz gain, egiaztapenerako eta finan­tza kontrolerako egiten diren jarduera guztiak onartu beharko ditu, eta jarduera horien baitan eska­tzen zaion informazio guztia emango du.

44. artikulua.    Justifika­tzeko epea.

Oinarri arau­tzaileetan, diru-lagun­tza­ren deialdian, eta hala badagokio, lankide­tza hitzar­menean edo ebazpenean diru-lagun­tzen justifikazioa egiteko epearen berri emango da.

Oinarri arau­tzaileetan, deialdian, hitzar­menean edo ebazpenean diru-lagun­tza justifika­tzeko epea zehazten ez baldin bada, gehienez ere, hiru hilabeteko epea ezarriko da jarduera buru­tzeko epea buka­tzen denetik hasita.    

45. artikulua.    Justifika­tzeko obligazioa ez bete­tze­aren ondorioak.

Diru-lagun­tza justifika­tzeko obligazioa bete­tzen ez bada, edo justifikazioa behar bezala egiten ez bada, diru-lagun­tza osorik edo diru-lagun­tza­ren zati bat ­itzuli beharko da, ez bete­tzea zer nolakoa izan den eta gainerako gorabeherak kontuan izanda.

46. artikulua.    Diru-lagun­tzak egiazta­tzea.

1.    Diru-lagun­tza justifika­tzeko dokumentazioa epe barruan aurkeztu ostean, oinarri arau­tzaileek, deialdiak, hitzar­menak eta ebazpenak aurreikusitako lekuan, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa bete­tzeko, honako jarduera hauek egingo dira:

1.— Kudeaketa zerbi­tzuak egiaztapen materiala egingo du, aurkeztutako dokumentazioak, Ordenan­tza honetan, oinarri arau­tzaileetan, diru-lagun­tza­ren deialdian, lankide­tza hitzar­menean eta ebazpenean jasotako baldin­tzak bete­tzen dituela froga­tzeko.

2.— Kudeaketaz ardura­tzen den Udal arloak bere adostasuna adierazi beharko du, eta hala badagokio, txos­tena egin beharko du, ikuspuntu material batetik, diru-lagun­tza­ren xedea bete dela egiazta­tzeko.

Txos­ten horretan Udalaren ekarpena zehaztu beharko da, eta hala badagokio, onuradunak izan dituen gainerako baliabideak ere bai. Onuradunak datu horiek aipatu beharko ditu jarduera memorian.

Aldi berean, txos­ten horretan, onuradunak gastuen eta sarreren justifikazioari buruzko balorazioa jaso beharko du.         

3.— Espediente osoa Udalaren Kontu-har­tzaile­tzara bidali beharko da, dagokion fiskalizazio txos­tena egin dezan. Fiskalizazio honek aurretiazko jarduera mugatuaren eragina izango du, eta bertan, gainera, aurkeztutako justifikazioarekiko adostasun txos­tena badagoela egiaztatu beharko da.     

2.    Justifikazio hori, behin fiskalizatu ostean, diru-lagun­tza eman zuen organo eskudunak onartu beharko du.    

3.    Diru-lagun­tze­tan, konturako ordainketak egiten diren kasuan, horiek zatikatutako ordainketa­tzat hartuko dira, aurkeztutako justifikazioaren pareko diru kopuruari dagokionean bakarrik. Justifikazio hori diru-lagun­tza osoa justifika­tzeko aurreikusi den ­antzeko eran egin beharko da. Justifikazioa egiteko araudi honetan aurreikusitako baldin­tzak kontuan izango dira.

III. TITULUA

ITZULKETAK

I. KAPITULUA.  DIRU-LAGUNTZAK ITZULTZEA

47. artikulua.    Diru-lagun­tza­ren emakidari buruzko ebazpenaren baliogabetasuna.

1.    Emakidari buruzko ebazpena baliogabe­tzeko honako arrazoi hauek izango dira:

Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 62.1 artikuluan adierazitakoak.

Krediturik ez egotea, edo kreditua nahikoa ez izatea; Aurrekontuei Buruzko Lege Orokorraren 60. artikuluan ezarritakoaren eta aurrekontuaren arloko gainerako araudiaren arabera.

2.    Emakidari buruzko ebazpena deusezta­tzeko arrazoiak izango dira antolamendu juridikoan egiten diren gainerako arau-hausteak, eta bereziki, Diru-lagun­tzei buruzko Lege Orokorrean jasotako arauen hausteak, aldez aurretik aipatutako 30/1992 Legearen 63. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.    Emakida egin­tza aurreko paragrafoetan aipatutako kasuren batean sar­tzen baldin bada, organo emaileak emakida ofizioz berraztertuko du edo, hala badagokio, emakida kaltegarri­tzat joko du, eta ondoren, inpugnatu egingo du, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 102 eta 103 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

4.    Emakida deusezta­tzeko aitorpen judiziala edo administratiboa egiten bada, jasotako diru-kopuruak ­itzuli egin beharko dira.

5.    Ez da bidezkoa izango emakida egin­tza ofizioz berrazter­tzea, ondoren aipatuko den artikuluan jasotako itzul­tzeko arrazoiren bat gerta­tzen bada.

48. artikulua.    Ordainketak itzul­tzeko eta atxiki­tzeko arrazoiak.

1.    Jarraian zehaztuko diren kasuetan, jasotako diru-kopuru osoa edo jasotakoaren zati bat ­itzuli beharko da. Horretaz gain, diru-lagun­tza eman den unetik, diru-lagun­tza itzul­tzea bidezkoa dela erabaki­tzen den egunera arte sortu diren berandu­tza interesak eskatu ahal izango dira:

a)    Diru-lagun­tza lor­tzeko, eskatutako baldin­tzak fal­tsutu badira, edo diru-lagun­tza eskura­tzea ezinezkoa egingo luketen baldin­tzak ezkuta­tzen badira.

b)    Diru-lagun­tza­ren emakidan ezarritako helburua, jarduera edo proiektua bete­tzen ez badira, edo diru-lagun­tza­ren emakidaren oinarrian jaso­tzen den jarrera ez har­tzen ez bada.

c)    Justifika­tzeko obligazioa ez bete­tzea edo behar bezala ez justifika­tzea.

d)    Finan­tza egoera konproba­tzeko eta kontrola­tzeko jarduerei aurka egitea, horiek ez egiteko aitza­kiak jar­tzea edo horiei uko egitea. Era berean, kontabilitatea eramateko, erregistroan inskriba­tzeko eta dokumentuak gorde­tzeko obligazioak ez bete­tzea, baldin eta horren ondorioz, jasotako diruak nola erabili diren egiazta­tzea ezinezkoa bada. Diruz lagundutako jardueren xedea, benetakotasuna eta erregulartasuna ez bete­tzea, edo jasotako diru-lagun­tza­rekin batera, edozein Administraziok edo erakunde publiko edo pribatuk emandako diru-lagun­tzak jaso­tzea.

e)    Administrazioak onuradunei edo erakunde lagun­tzaileei ezarritako obligazioak eta beraiek hartutako konpromisoak ez bete­tzea, baldin eta diru-lagun­tza emateko erabakia oinarri­tzen duten helburuak lor­tzeko, jarduerak egiteko, proiektua buru­tzeko edo jarrera har­tzeko moduari eragiten badiete.    

f)    Administrazioak onuradunei edo erakunde lagun­tzaileei ezarritako obligazioak, eta emandako diru-lagun­tza­ren ondorioz, beraiek hartutako konpromisoak, arestian aipatu ez direnak, ez bete­tzea, baldin eta jasotako dirua zertan erabili den egiazta­tzea ezinezkoa bada; edo diru-lagun­tza emateko erabakia oinarri­tzen duten helburuak lortu, jarduerak egin, proiektua burutu edo jarrera hartu den ala ez egiazta­tzea ezinezkoa bada; edo jasotako diru-lagun­tza­rekin batera, helburu berberarekin, edozein Administrazioren edo erakunde publiko edo pribaturen baten diru-lagun­tza, lagun­tza, sarrera edo bitartekoren bat eskuratu bada.

g)    Udal honek diruz lagundu dituen jardueraren publizitaterako eta dokumentazioaren zabalkunderako jarri diren neurriak bete­tzeko obligazioa ez bete­tzea, betiere, baldin­tza hori ezarri den ustezkoetan.     

h)    Diru-Lagun­tzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako gainerako ustezkoetan.

2.    Onuradunaren, edo hala badagokio, erakunde lagun­tzailearen bete­tze maila, hein handi batean, bete­tze-maila osora hurbil­tzen bada, eta onuradunak nahiz erakunde lagun­tzaileak, inolako zalan­tza­rik gabe, beraien konpromisoak bete­tzeko joera dutela egiazta­tzen baldin bada, ­itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, propor­tzionaltasunaren irizpidea aplikatuko da. Horrela bada, onuradunak, diruz lagundutako bete­tze mailaren por­tzen­tajearen parekoa den diru-lagun­tza­ren por­tzen­tajea jasoko du. Erabaki hori organo emaileak hartuko du, dagokion espedienteari hasiera eman ondoren.

3.    Era berean, diru-lagun­tza, lagun­tza, sarrera edo baliabide bat baino gehiago jaso­tzen bada, eta horiek diruz lagundutako jardueraren kostua gaindi­tzen badute, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetik eskuratutako zenbatekoa ­itzuli beharko da. Horretaz gain, dagokion berandu­tza interesa eskatuko da.

4.    Diru-lagun­tza ordaindu den egunetik diru-lagun­tza itzul­tzeko erabakia har­tzen den egunera arteko berandu­tza interesa eskatuko da. Ezar daitekeen berandu­tza interesa diruaren interes legala izango da, diru-lagun­tza ordain­tzen den egunean indarrean dagoena, eta ehuneko 25 gehituta; urte bakoi­tze­rako Estatuko Aurrekontuen Legeak beste interes bat ezarri ezean.

5.    Ez dira diru-lagun­tzak ­itzuli behar izango, dagozkion justifikazioak epez kanpo aurkezte hutsa­gatik; betiere, emandako epea bukatu eta sei hilabete igaro ez badira; hala ere, ezin izango dira diru-lagun­tzak jaso dagozkion justifikazioak aurkezten ez diren artean.     

49. artikulua.    ­Itzuli beharreko kredituaren izaera.

1.    ­Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko sarrera­tzat hartuko dira, eta horiek kobra­tzeko Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitakoa ezarriko da

2.    Jasotako zenbatekoa itzul­tzeaz gain, berandu­tza interesa ere eskatu ahal izango da. Ezar daitekeen berandu­tza interesa diruaren interes legala izango da, ehuneko 25 gehituta, urte bakoi­tzeko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak beste interes bat ezarri ezean. Berandu­tza interesak diru-lagun­tza ordaindu zen unetik, diru-lagun­tza hori itzul­tzea erabaki­tzen den egunera arte ordaindu beharko dira.

3.    Diru-lagun­tzak itzul­tzeko eskaeren prozedurek izaera administratiboa izango dute beti.

50. artikulua.    Preskripzioa.

Lau urtera preskribituko da Administrazioak itzu­lera onar­tzeko edo zuri­tzeko duen eskubidea. Epea zenba­tzeko eta preskripzioa eteteko, Aurrekontuei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 39. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

51. artikulua.    Itzul­tzeko betebeharra dutenak.

1.    Onuradunek eta erakunde lagun­tzaileek, Aurrekontuei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako ustezkoetan, diru-lagun­tza osoa edo zati bat ­itzuli beharko dute. Horri berandu­tza interesak gehitu beharko dizkiote. Obligazio honetaz gain, hala badagokio, eska daitezkeen zigorrak ezarri ahal izango dira.

2.    Onuradunak, diruz lagundutako jarduerak egiteko konpromisoa hartu duelako, diru-lagun­tza itzul­tzeko obligazioa badu, Ordenan­tza honen 9. artikuluaren 2. atalean eta 3. atalaren 2. paragrafoan aipatutako per­tso­nen eta erakundeen kideek obligazio horren gaineko eran­tzu­kizun solidarioa izango dute.       

Per­tsona onuradunak jarduteko gaitasunik ez badu, horren ordezkari legalek diru-lagun­tza itzul­tzeko eran­tzu­kizun solidarioa izango dute.

3.    Honako hauek diru-lagun­tza itzul­tzeko eran­tzu­kizun subsidiarioa izango dute: Merkatari­tzako sozietateen administrariek edo beste per­tsona juridiko ­batzuen lege-ordezkari­tza dutenek, baldin eta per­tsona horiek, beraien ardurapekoa izanik, hau­tsi­tako obligazioak bete­tzeko beharrezko egin­tzak egiten ez badituzte. Horiek bete gabeko obligazioak ahalbideratuko dituzten akordioak hartu beharko dituzte, edo horien menpekoena onartu beharko dute.

Era berean, beraien jarduera eten duten per­tsona juridikoen lege-ordezkari­tza dutenek, nolanahi ere, per­tsona horiek diru-lagun­tza itzul­tzeko duten obligazioaren gaineko eran­tzu­kizun subsidiarioa izango dute ezar daitezkeen lege- edo estatutu-xedapenen arabera.

4.    Indargabetutako eta likidatutako sozietateen edo erakundeen kasuan, diru-lagun­tza itzul­tzeko obligazioa oraindik bete ez bada, kapitalean partaide­tza duten bazkide edo partaideengana igaroko da obligazio hori. Horiek obligazio horren gaineko eran­tzu­kizun solidarioa izango dute, esleitu zaien likidazio kuotari dagokion zenbatekoaren mugarekin.

5.    Diru-lagun­tza itzul­tzeko obligazioa duena hil­tzen bada, itzul­tzeke dauden zenbatekoak ordain­tzeko obligazioa bere kausadunengana igaroko da. Horretaz gain, hainbat ustezkotan, eta bereziki, heren­tzia inbentario-onuraren arabera onartu behar den ustezkoetan, aplika daitekeen zuzenbide zibilean ezarrita dagoena izango da kontuan.

II. KAPITULUA.  ‑DIRU-LAGUNTZA ITZULTZEKO PROZEDURA

52. artikulua.  Itzul­ketarako prozedura.

1.    Diru-lagun­tzak itzul­tzeko prozedura Herri Adminis­trazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. Tituluan jasotako xedapen orokorrei jarraiki arautuko da. Horretaz gain, Diru-Lagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean ezarritako xedapen bereziak ere izango dira kontuan.

2.    Diru-lagun­tzak itzul­tzeko prozedura ofizioz hasiko da, organo eskudunak dagokion akordioa hartu ostean. Akordioa organoaren ekimenez edo Epaimahai Kalifika­tzaileak, diru-lagun­tza­ren emakida izapidetu duen Organoak edo Udalaren Osoko bilkurak hala eskatuta hartuko da. Era berean, salaketa baten ondorioz, edo Kontu-har­tzaile­tzak nahiz fun­tzio hori ematen zaion organoak egindako kontrol eta fiskalizazio txos­tenaren ondorioz ere hartu ahal izango da.

3.    Behin diru-lagun­tza itzul­tzeko prozedurari hasiera ematea erabaki ostean, kautelazko neurri gisa, organo emaileak erabakia har dezake, per­tsona onuradunari edo erakunde lagun­tzaileari ordain­tzeke dauden zenbatekoak ordain­tzeko aginduak eteteko. Dena dela, inola ere ezin izango da gainditu itzu­lera espedienteari hasiera emateko proposamenean edo ebazpenean zehaztutako zenbatekoa. Horri une horretara arte sortutako berandu­tza interesak gehituko zaizkio.

Kautelazko neurri hori ezar­tzeko erabakia arrazoitutako ebazpenaren bidez hartu beharko da. Ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, eta bertan, aurkez daitezkeen errekur­tsoen berri emango da.

Horrela bada, bidezkoa izango da ordainketa etetea, ordaina jaso­tzea ezinezkoa izango dela aurreikusten duten arrazoizko zan­tzuak baldin badaude, edo ordaina jaso­tzea zapuzten bada edo ordaina jaso­tzea oso zaila gerta­tzen bada, eta bereziki, diru-lagun­tza jaso­tzen duen per­tso­nak bere ondasunak ezkuta­tzeko, karga­tzeko edo erabil­tzeko ekin­tzak egiten baditu.

Aurreko kasu guztietan, ordainketak eteteko honako araubide juridiko hau jarraitu beharko da:

a)  Propor­tzionala izan behar du lortu nahi den helburuarekiko, eta inola ere ez da atxiki­tzeko erabakia hartuko, konpon­tzeko zailak edo konponezinak diren eraginak sortu ahal baditu.

b)  Etendura mantendu egingo da espedienteari amaiera emango dion ebazpena eman arte. Atxi­kipenak ezin izango du gainditu tramitaziorako ezarriko den gehienezko epea, luzapenak barne.

c)  Arestian adierazitako paragrafoan ezarritakoaz gain, etendura ­utzi egin beharko da hori sorrarazi duten gorabeherak desager­tzen direnean, edo bestela, interesdunak, kautelazko neurri horren ordez, nahiko­tzat joko den bermea jar­tzeko proposamena egiten duenean.

4.    Prozedura tramita­tze­rako orduan, une oro, interesdunak entzu­naldia egiteko duen eskubidea bermatuko da. Onuradunari jakinarazi egin beharko zaio prozedurari hasiera eman zaiola. Honek 15 eguneko epea izango du, jakinarazpena jaso­tzen duenetik hasita, bere eskubideak babesteko egoki irizten diona alega­tzeko edo edozein motatako dokumentazioa aurkezteko. Jakinarazpena posta zertifikatu bidez egingo da, eta eskabidean jarritako helbidera bidaliko da. Jakinarazpena ematea ezinezkoa bada, edo jakinarazpena emateko bi saiakera egiten badira, ebazpena, akordioa edo dekretua argitaratuko da Udale­txeko iragarki taulan, hamar egunez. Epe hori igaro ondoren, jakinarazi­tzat emango da prozedurari hasiera eman zaiola, eta alegazioak edo dokumentuak aurkezteko eman den hamar eguneko epea abian jarriko da.

5.    Aurkeztutako alegazioak edo dokumentuak aurkeztu eta gero; edo emandako epea igarota, alegaziorik edo dokumenturik aurkeztu ez bada, organo emaileak dekretu, akordio edo ebazpen bat emango du, administrazio bideari amaiera ematen diona. Bertan egoki irizten diona aginduko du.

6.    Organo emaileak eskumena izango du diru-lagun­tza itzul­tzeko prozedura ebazteko. Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, 12 hilabetekoa izango da, hasiera emateko akordioa har­tzen den egunetik aurrera. Epe hori eten edo luzatu ahal izango da Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluaren 5 eta 6 ataletan aurreikusitakoaren arabera.

Ebazpena emateko epea bukatu, eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, prozedura iraungi egingo da. Dena dela, jarduerek prozedura bukatu arte jarraituko dute, eta epe hori bukatu arte, ez da egindako jardueren preskripzioa etengo.     

7.    Diru-lagun­tza itzul­tzeko obligazioa dutenek, dagokion ebazpenean xedatuko denari jarraiki, jasotako zenbatekoa osorik edo jasotakoaren zati bat ­itzuli beharko dute. Horri berandu­tza interesak gehituko zaizkio. Obligazio honek ez du loturarik izango hala badagokio eska litezkeen zigorrekin.

Azkenean onuradunak ­itzuli beharko duen zenbatekoa zehazteko, kontuan izan beharko dira obligazioak bete ez izana gradua­tzeko irizpideak. Arestian aipatutakoari dagokionez, irizpideek, nolanahi ere, propor­tzionaltasun prin­tzi­pioa bete beharko dute.

8.    Diru-lagun­tza itzul­tzeko prozedurari buruzko ebazpenak amaiera emango dio administrazio bideari.

IV. TITULUA

DIRU-LAGUNTZEN FINANTZA-KONTROLA

53. artikulua.    Finan­tza kontrolaren helburua.

1.    Udalak emandako diru-lagun­tzak direla eta, Kontu-har­tzaile­tza Sailaren bitartez, emandako diru-lagun­tzen finan­tza-kontrola ezarriko zaie onuradunei, eta hala badagokio, erakunde lagun­tzaileei ere bai:

2.    Diru-lagun­tzen finan­tza-kontrolaren helburua izango da honako hau egiazta­tzea:

a)    Diru-lagun­tza modu egokian eta zuzenean lortu dela egiazta­tzea.

b)    Onuradunek jasotako dirua gestionatu eta erabil­tze­aren ondorioz jarritako obligazioak bete dituztela.           

c)    Diru-lagun­tza modu egokian eta zuzenean justifikatu dela egiazta­tzea.

d)    Aurkeztu den justifikazioaren arabera, diru-lagun­tza­rekin finan­tzatu diren jardueren benetakotasuna eta erregulartasuna.

e)    Diruz lagundutako jarduerak modu egokian eta zuzenean finan­tzatu direla; diru-lagun­tzen zenbatekoa, bakarrik edo beste diru-lagun­tza; lagun­tza, sarrera edo baliabide ­batzuekin batera, inola ere, diruz lagundutako jardueraren aurrekontua baino handiagoa izan ez dadin.

f)    Diruz lagundutako jardueraren finan­tza­zioari; diru-lagun­tza era egokian eta zuzenean lor­tze­ari; erabil­tze­ari; goza­tze­ari edo justifika­tze­ari; eta diru-lagun­tza­ren bidez finan­tza­tutako jardueren benetakotasunari edo erregulartasunari eragin diezaioketen gertaerak, gorabeherak edo egoerak gertatu diren ala ez.

2.    Arestiko paragrafoan adierazitakoa bete­tzeko, finan­tza-kontrola honako hauetaz osatuko da:

a)    Kontabilitateko erregistroen, kontuen edo finan­tzako egoera-orrien eta horien euskarri den dokumentazioa azter­tzea.

b)    Emandako diru-lagun­tze­kin zerikusia duten edo diru-lagun­tzari eragin diezaioketen banakako jarduera zeha­tzak azter­tzea.

c)    Elkarren arteko zerikusia duten edo emandako diru-lagun­tzei eragin diezaioketen hainbat ekin­tza­ren arlo par­tzialak eta zeha­tzak egiazta­tzea.

d)    Finan­tza­tutako inber­tsioen egiazta­tze materiala.

e)    Kasu bakoi­tze­rako diru-lagun­tza arau­tzen duen araudian, lankide­tza hitzar­menean, edo hala badagokio, emakidaren ebazpenean ezarritakoaren arabera, kontrolerako burutu beharreko jarduera zeha­tzak.

f)    Diruz lagundutako jardueren ezaugarri bereziak kontuan izanik, beharrezkoak diren bestelako egiaztapenak.

3.    Onuradunak, eta hala badagokio, erakunde lagun­tzaileak kontrolerako araubide honen pean geratuko dira. Lagun­tza eskain­tzeko, eta organo eskudunak fun­tzio horiek bete­tze­rakoan eska­tzen duen dokumentazio guztia emateko obligazioa izango dute, baldin eta dokumentazio hori Administrazio honen esku ez badago. Hori dela eta, bere langileek Diru-Lagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako ahalmenak eta betebeharrak izango dituzte.

Obligazio hau bete­tze­ari ezetz esaten bazaio, uste izango da kontrol jarduerak egiteko zailtasunak, aitza­kiak eta oztopoak jar­tzen direla, edo kontrol jarduerak egiteari ezetz esaten diotela. Hori diru-lagun­tza itzul­tzeko arrazoia izan daiteke, ordenan­tza honetan aurreikusitako eraginak bete­tzeko. Horretaz gain, bidezkoa bada, dagozkion zigorrak jarriko dira.

4.    Finan­tza-kontrolak onuradunekin bat egin duten per­tsona fisikoei edo juridikoei eragin ahal izango die, baita helburuak bete­tzeko, jarduerak egiteko, proiektuak buru­tzeko edo jarrerak har­tzeko interesa eraku­tsi ahal izan duen beste edozein per­tso­nari ere.           

54. artikulua.    Lankide­tza­rako obligazioa.

1.    Onuradunek edo diru-lagun­tza­ren xedearekin edo justifikazioarekin zerikusia duten gainerakoek kontrolerako lagun­tza eskaini beharko dute, eta Kontu-har­tzaile­tza Sailak, berari dagozkion kontrol fun­tzioak bete­tze­rakoan, eska­tzen dizkien dokumentu guztiak eman beharko dituzte. Horrela bada, Kontu-har­tzaile­tzak honako eskumen hauek izango ditu:

a)    Egiaztatu nahi den dokumentazioa oztoporik gabe lor­tzea, baita euskarri informatikoetan dauden programak eta fitxa­tegiak ere.

b)    Diruz lagundutako jarduera buru­tzen den negozio-lokaletara eta gainerako establezimendu edo lekuetara sar­tzeko oztoporik ez izatea, edo diru-lagun­tza­ren kontura finan­tza­tutako jardueren benetakotasuna eta erregulartasuna egiazta­tzeko aukera izatea.

c)    Fakturen, fakturen baliokideen, fakturen ordezkoen eta jarduerei buruzko beste edozein agiriren kopiak lor­tzea, edo agiri horiek atxiki­tzea; baldin eta diru-lagun­tza modu okerrean lortu, gozatu edo erabili deneko zan­tzuak baldin badaude. 

d)    Diru-lagun­tza kobra­tzeko erabili ahal izan diren edo dirua eskura­tzeko erabili diren bankuko kontuen gaineko informazioa oztoporik gabe lor­tzea.        

2.    Obligazio hau bete­tze­ari ezetz esaten bazaio, uste izango da kontrol jarduerak egiteko zailtasunak, aitza­kiak eta oztopoak jar­tzen direla. Hori diru-lagun­tza itzul­tzeko arrazoia izan daiteke, ordenan­tza honetan aurreikusitako eraginak bete­tzeko. Horretaz gain, bidezkoa bada, dagozkion zigorrak jarriko dira.

55. artikulua.    Finan­tza kontrolerako prozedura.

1.    Udalak eta bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeek emandako diru-lagun­tzen finan­tza-kontrola egiteko eskumena Udaleko Kontu-har­tzaile­tza­ren esku egongo da.

2.    Onuradunei, eta hala badagokio, erakunde lagun­tzaileen gaineko finan­tza-kontrolerako jarduerei hasiera emateko, jakinarazpena bidaliko zaie horiei. Bertan, burutuko diren jardueren izaera eta eragina; hasiera batean, Udaleko Kontu-har­tzaile­tza­ren esku jarri behar den dokumentazioa eta beharrezkoak diren gainon­tzeko elementuak jakinaraziko dira. Onuradunei, eta hala badagokio, erakunde lagun­tzaileei jardueren baitan izango dituzten eskubideen eta obligazioen berri eman beharko zaie, jarduerei hasiera ematen zaienean.        

3.    Jarduera hauek, gehienez ere, 12 hilabeteko epean bukatu beharko dira, jarduerei hasiera eman zaiela jakinarazten denetik hasita.

4.    Onuradunen, eta hala badagokio, erakunde lagun­tzaileen gaineko finan­tza-kontrolerako jarduerei amaiera emateko, agerian geratu diren ekin­tzak eta horietatik atera daitezkeen ondorioak jaso­tzen dituzten txos­tenak egingo dira.       

5.    Txos­tenak kontrolpean jarri diren onuradunei edo erakunde lagun­tzaileei jakinaraziko zaizkie. Txos­tenaren kopia bat bidaliko da diru-lagun­tza­ren gestioaz ardura­tzen den, edo hala badagokio, diru-lagun­tza eman zuen Udalaren sailera edo Autonomiadun Erakundera. Bidezkoa bada, itzu­lera espedienteei eta zigor espedienteei hasiera eman behar zaiela adieraziko da.

6.    Udaleko Kontu-har­tzaile­tzak egindako txos­tenean aipa­tzen bada bidezkoa dela diru-lagun­tza osoa edo diru-lagun­tza­ren zati bat itzul­tzea, organo emaileak, txos­ten hori oinarri­tzat hartuta, eta hilabeteko epean, itzu­lera-espedienteari hasiera emateko akordioa hartu beharko du. Era berean interesatuari hori jakinaraziko dio. Interesatuak 15 eguneko epea izango du, bere defen­tsa­rako egoki­tzat ­jotzen duen guztia alega­tzeko.

V. TITULUA

DIRU-LAGUNTZEN ARLOKO ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK. ZIGORTZEKO PROZEDURA

I. KAPITULUA.  ADMINISTRAZIOKO ARAU-HAUSTEAK           

56. artikulua.    Arau-hauste kon­tzep­tua.

Diru Lagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56, 57 eta 58. artikuluetan, eta Ordenan­tza honetan zehaztutako ekin­tzak eta hutse­giteak diru-lagun­tzen arloko administrazioko arau-hausteak izango dira. Eta axolagabekeria ­hutsa badira ere, zigor­tzeko modukoak izango dira.

57. artikulua.    Eran­tzu­leak.

1.    Diru-lagun­tzen arloan, administrazioko arau-hausteen eran­tzule izango dira, ekin­tza edo hutse­giteren baten ondorioz, arau-hauste gisa zehaztutako ustezkoetan eror­tzen diren per­tsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, eta bereziki honako hauek:

a)    Diru-lagun­tzen onuradunak, diruz lagundutako jardueraren bat bete­tzeko konpromisoa hartu dutenak.         

b)    Erakunde lagun­tzaileak.

c)    Diru-lagun­tzen onuradunen lege-ordezkaria, baldin eta onuradunek jarduteko gaitasunik ez badute. 

Diru-lagun­tza­ren xedearekin edo justifikazioarekin zerikusia duten per­tso­nak edo erakundeak, Diru Lagun­tzei Buruzko Lege Orokorraren 46. artikuluan xedatutakoa bete­tzeko, lagun­tza eskain­tzeko eta eska­tzen zaien dokumentazio guztia emateko obligazioa dutenak.

2.    Ondasun-erkidegoen kasuan, edo beste edozein motatako unitate ekonomikoen edo banatutako ondarearen kasuan, diruzko zigorraren gaineko eran­tzu­kizun solidarioa izango dute erakundeetako kideek, partaideek edo titularkideek. 

3.    Merkatari­tzako sozietateen administrariek edo beste hainbat per­tsona juridikoren gaineko lege-ordezkari­tza dutenek diruzko zigorraren gaineko eran­tzu­kizun subsidiarioa izango dute, ezar daitezkeen lege- edo estatutu-xedapenen arabera; baldin eta, beraien ardurapekoak izanik, hau­tsi­tako obligazioak bete­tzeko beharrezko egin­tzak egiten ez badituzte, hausteak bete­tzeko beharrezkoak diren akordioak har­tzen ez badituzte, edo horien menpekoek hartutakoak onar­tzen ez badituzte.

4.    Indargabetutako eta likidatutako sozietateen edo erakundeen kasuan, legeak bazkideen, partaideen edo titularkideen ondare-eran­tzu­kizuna muga­tzen badu, bete­tzeke dauden zigorrak horiengana igaroko dira, eta eran­tzu­kizun solidarioa izango dute, esleitu zaien edo esleitu behar ­zitzaien likidazio kuotari dagokion zenbatekoaren mugarekin. Legeak eran­tzu­kizuna mugatu ez duen sozietateen edo erakundeen kasuan, bete­tzeke dauden zigorrak bazkide, partaide edo titularkideengana igaroko dira, eta horiek zigorra bete­tzeko eran­tzu­kizun solidarioa izango dute.

58. artikulua.    Eran­tzu­kizunetik salbuesteko ustezkoak.

Ordenan­tza honetan zehaztutako ekin­tzen edo hutse­giteen ondorioz, ezin izango da administrazioko arau-hausteagatiko eran­tzu­kizunik eskatu.

a)    Jarduteko gaitasunik ez dutenek egiten badituzte.

b)    Ezinbesteko arrazoiren bat gerta­tzen denean.

c)    Taldeko erabaki baten ondorio bada, botoa salbatu dutenak edo erabakia hartu zeneko bileran izan ez zirenak eran­tzu­kizunetik salbue­tsita geldituko dira.

59. artikulua.    Zigorren jurisdikzioaren esparruan jarduerak batera gerta­tzea.

1.    Prozedura tramita­tze­rako orduan, agerian geldi­tzen bada per­tsona onuraduna delitua izan daitekeen egin­tza edo hutse­giteren batean sartuta egon litekeela, Udalak erruduntasun-testigan­tza pasatuko dio eskumena duen jurisdikzioari; eta agintari­tza judizialak epai judizial irmoa ematen ez duen bitartean, jarduerak artxiba­tzen edo amai­tzen diren ez diren bitartean edo fiskal­tzak espedientea itzul­tzen ez duen bitartean, zigor jarduera aurrera eramateari ­utziko dio.

2.    Hori dela eta, zigor-prozedura izapide­tzen duen agintariak edo fun­tzionarioak, delitua egon daitekeelako arrazoizko zan­tzuak izan bezain laster, txos­ten arrazoitu bat egingo du, bere ustez, zan­tzu horiek gerta­tzeko zein arrazoi dauden esateko. Txos­ten hori espedienteari eran­tsiko dio, eta espediente osoaren testigan­tza bidaliko dio, behar bezala foliatuta eta koadernatuta, Guardiako Epaitegiari edo Fiskal­tzari.

3.    Agintari­tza judizialak zigorra jar­tzen badu, egin­tza berberengatik, ez da administrazio-zigorrik jarriko.

4.    Deliturik ez dagoela uste izanez gero, Administrazioak zigor-espedienteari hasiera emango dio edo espedientearekin jarraituko du, epaitegiek frogatu­tzat jo dituzten egin­tzak oinarri­tzat hartuta.

60. artikulua.    Arau-hausteen sailkapena.

Ordenan­tza hau dela-eta, arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izango dira.

61. artikulua.    Arau-hauste arinak.

Arau-hauste arina izango da Diru-Lagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean, Ordenan­tza honetan eta diru-lagun­tzak arau­tzen dituzten oinarrietan jasotako obligazioak bete­tzen ez badira. Obligazio horiek ez bete­tzea ez da arau-hauste larria edo oso larria izango, eta ez da zigorra gradua­tzen duten elementua izango. Jarraian zehaztuko direnak, bereziki, arau-hauste arinak izango dira:

a)    Jasotako diruari eman zaion erabilera justifika­tzeko kontuak epez kanpo aurkeztea.

b)    Zuzenak edo osoak ez diren justifikazio-kontuak aurkeztea.

c)    Artikulu honen gainerako paragrafoetan berariaz zehaztuta egon ez arren, emandako diru-lagun­tza­ren ondorio gisa onar­tzen diren betebehar formalak ez bete­tzea.         

d)    Bereziki, kontabilitate edo erregistro arloko betebeharrak ez bete­tzea.

1.    Kontabilitatean eta legeak eskatutako erregistroetan operazioren bat zuzena ez izatea, edo operazio hori ez egitea.

2.    Kontabilitateaz, legeak ezarritako erregistroez, horien euskarri diren programa eta fitxa­tegi informatikoez eta erabilitako kodifikazio sistemez ardura­tzeko edo horiek gorde­tzeko obligazioa ez bete­tzea.

3.    Jarduera eta ekitaldi ekonomiko berberetarako hainbat kontabilitate eramatea, eta horien ondorioz, erakundearen benetako egoera ekonomikoa zein den jakitea ezinezkoa izatea.

4.    Beraien izaeraren arabera, kontuak beraiena den esanahiarekin ez erabil­tzea, eta horren ondorioz, diruz lagundutako jarduerak benetakoak izan direla egiazta­tzeko zailtasunak izatea.

e)    Frogagiriak edo horien baliokideak diren dokumentuak erabil­tzeko obligazioa ez bete­tzea.

f)    Finan­tza kontrolerako jarduerak egiteko zailtasunak, oztopoak edo aitza­kiak jar­tzea, edo jarduera horiei ezetz esatea. Inguruabar hauek gerta­tzen direla uste izango da, diru-lagun­tzen arloko arau-hauste administratiboen eran­tzu­leak, beharrezko jakinarazpenak jaso ondoren, hainbat jarduera egin baditu, Kontu-har­tzaile­tza Sailak finan­tza-kontrolerako bete behar dituen fun­tzioak atzera­tzeko, eragozteko edo oztopa­tzeko. Besteak beste, honako hauek izango dira zailtasunak, oztopoak edo aitza­kiak jar­tzeko edo jarduera horiei ezetz esateko egin­tzak:

Dokumentuak, txos­tenak, aurrekariak, liburuak, erregistroak, fitxa­tegiak, frogagiriak, programak, fitxa­tegi informatikoak, sistema operatiboak, kontrol sistemak edo egiaztapenerako erabil daitekeen beste edozein datu ez ematea edo horiek azter­tzen ez uztea.

Eskaeraren bati ez eran­tzu­tea.

Justifikatutako arrazoirik izan ezean, adierazitako lekuan eta orduan ez ager­tzea.

Onuradunak jasotako fondoak behar bezala justifika­tzeko edo diruz lagundutako jardueraren benetakotasuna eta erregulartasuna justifika­tzeko, froga-indizioak dauden negozio-lokaletara, gainerako establezimenduetara edo lekuetara sar­tzen ez uztea eta bertan egoten ez laga­tzea.

Kontrola egiten ari diren langileak her­tsa­tzea.

g)    Ordenan­tza honetan aipatutako per­tso­nek eta erakundeek lagun­tzeko duten obligazioa ez bete­tzea, baldin eta horren ondorioz, onuradunak emandako informazioa kontrasta­tzea ezinezkoa bada.

h)    Europako Erkidegoaren araudian, diru-lagun­tzen arloan, arau-hauste arin gisa zehaztuta dauden gainerako jokabideak.

i)    Erakunde lagun­tzaileek Diru-Lagun­tzei buruzko Lege Orokorraren 15. artikuluan ezarritako obligazioak, artikulu honetako gainerako ataletan berariaz aurreikusi gabekoak, ez bete­tzea.

62. artikulua.    Arau-hauste larriak.

Honako jokabide hauek arau-hauste larriak izango dira:

a)    Diru-lagun­tza eman duen organo eskudunari Ordenan­tza honetan aipatutako helburu berbererako diru-lagun­tzak, lagun­tza publikoak, sarrerak edo baliabideak lortu direla jakinarazteko obligazioa ez bete­tzea.

b)    Ezarritako baldin­tzak ez bete­tzea, eta diru-lagun­tza ematerako orduan ezarri ziren xedeak nabarmen alda­tzea.        

c)    Justifikazioa aurkezteko epea igaro ondoren, jasotako diruak nola erabili diren ez justifika­tzea.       

d)    Erakunde lagun­tzaile izaera lor­tzeko, diru-lagun­tza­ren oinarri arau­tzaileetan eskatutako baldin­tzak fal­tsu­tzea, edo diru-lagun­tza oztopatuko zuketenak ezkuta­tzea.

e)    Erakunde lagun­tzaileak, hala badagokio, diru-lagun­tzak emateko erabakigarriak izan diren baldin­tzen eraginkortasuna egiazta­tzeko eta baldin­tza horiek bete direla egiazta­tzeko obligazioa ez bete­tzea.   

h)    Europako Erkidegoaren araudian, diru-lagun­tzen arloan, arau-hauste larri gisa zehaztuta dauden gainerako jokabideak.

63. artikulua.    Arau-hauste oso larriak.

Honako jokabide hauek arau-hauste oso larriak izango dira:

a)    Diru-lagun­tza lor­tzeko, eskatutako baldin­tzak fal­tsutu badira, edo diru-lagun­tza eskura­tzea ezinezkoa egingo luketen baldin­tzak ezkuta­tzea.

b)    Jasotako zenbateko osoa edo zenbatekoaren zati bat, diru-lagun­tza ematerakoan ezarri ziren xedeetarako ez erabil­tzea.

c)    Diru-Lagun­tzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluko 1. atalaren c) paragrafoan eta 15. artikuluko 1. atalaren d) paragrafoan aurreikusitako kontrol-jarduerei zailtasunak jar­tzea, horiek ez egiteko aitza­kiak jar­tzea edo horiek eragoztea; baldin eta horren ondorioz, ezinezkoa bada jasotako dirua zertan erabili den, diruz lagundutako jardueren xedea, benetakotasuna eta erregulartasuna bete diren edo helburu berbererako erakunde publiko eta pribatuetako, estatuko, Europako Erkidegoko edo nazioarteko erakundeetako diru-lagun­tzak, lagun­tzak, sarrerak edo baliabideak jaso diren egiazta­tzea.        

d)    Hala erabaki­tzen denean, erakunde lagun­tzaileek onuradunei jasotako diruak ez ematea, diru-lagun­tza arau­tzen duten oinarrietan edo deialdian aurreikusitako irizpideen arabera.          


e)    Europako Erkidegoaren araudian, diru-lagun­tzen arloan, arau-hauste larri gisa zehaztuta dauden gainerako jokabideak.

II. KAPITULUA.  ZIGORRAK

64. artikulua.    Zigor motak.

1.    Diru-lagun­tzen arloko arau-hausteak zeha­tzeko diruzko zigorrak jarriko dira, eta hala dagokionean, diruzkoak ez diren zigorrak ere jarriko dira.

2.    Diruzko zigorrak isun finkoak edo propor­tzionalak izango dira. Diruzko zigor propor­tzionala behar ez bezala lortu, aplikatu edo justifikatu den zenbatekoari ezarriko zaio.    

Isun finkoak 75 eta 6.000 euro artekoak izango dira, eta isun propor­tzionalak, behar ez bezala lortu, aplikatu edo justifikatu den zenbatekoaren pareko kopurua eta halako hiru artekoak. Erakunde lagun­tzaileen kasuan, behar ez bezala aplikatutako edo justifikatutako diruei ezarriko zaie.

Diruzko isunak ez du Ordenan­tza honetan aipatutako itzul­tzeko obligazioarekin loturarik izango, eta isuna kobratu ahal izateko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Tokiko Administrazioan indarrean dagoen araudian, zuzenbide publikoko sarrerak kobra­tzeko aurreikusita dagoen araubide juridikoa aplikatu ahal izango da.

3.    Hona hemen arau-hauste larrien edo arau-hauste oso larrien kasuan ezarri ahal izango diren diruzkoak ez diren isunak:

a)  Gehienez ere bost urteko eperako, Elgoibarko Udalaren, bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeen eta Udalaren menpeko gainerako erakunde publikoen diru-lagun­tzak, lagun­tzak eta bermeak jaso­tzeko aukera gal­tzea.

b)  Gehienez ere bost urteko eperako, Ordenan­tza honetan araututako diru-lagun­tzei dagokienean, erakunde lagun­tzaile gisa jarduteko aukera gal­tzea.

c)  Gehienez ere bost urteko eperako, Elgoibarko Udalarekin, bere ardurapeko Autonomiadun Erakundeekin eta Udalaren menpeko gainerako erakunde publikoekin kontratuak egiteko debekua izatea.

Zigorrak mailakatu egingo dira, eta kasu bakoi­tzean, Diru-Lagun­tzei buruzko Lege Orokorraren 60. artikuluan jasotako inguruabarrei erreparatuko zaie.

Arau-hauste mota bakoi­tzari ezarriko zaien isunen zenbatekoak Diru-Lagun­tzei buruzko Lege Orokorraren 61, 62 eta 63. artikuluetan ezarritakoak izango dira.

65. artikulua.    Arau-hauste arinengatiko zigorrak.

1.    Arau-hauste arin bakoi­tzari 75 eta 900 euro arteko isuna ezarriko zaio, hurrengo atalean xedatutako kasuetan izan ezik.

2.    Jarraian zehaztutako arau-hausteei 150 eta 6.000 euro bitarteko isuna jarriko zaie:

a)    Kontabilitatean eta legeak eskatutako erregistroetan operazioren bat edo operazio ­batzuk zuzenak ez izatea, edo operazio horiek ez egitea.

b)    Kontabilitatean eta legeak eskatutako erregistroak bidera­tzeko obligazioa ez bete­tzea.

c)    Jarduera berbererako hainbat kontabilitate eramatea, eta horien ondorioz, erakundearen benetako egoera ekonomikoa zein den jakitea ezinezkoa izatea.

d)    Beraien izaeraren arabera, kontuak berez duten esanahiarekin ez erabil­tzea, eta horren ondorioz, diruz lagundutako jarduerak benetakoak izan direla egiazta­tzeko zailtasunak izatea.

e)    Kontrol organoek eskatutako frogak eta dokumentuak ez ematea, edo horiek erakusteko eskatu eta ezetz esatea.

f)    Ordenan­tza honetan aipatutako per­tso­nek eta erakundeek lagun­tzeko duten obligazioa ez bete­tzea, eta diru-lagun­tzen finan­tza-kontrola egiteko fun­tzioak jaso dituzten organoei dokumentazioa ez ematea; baldin eta horren ondorioz, onuradunak emandako informazioa kontrasta­tzea ezinezkoa bada.     

66. artikulua.    Arau-hauste larriengatiko isunak.

1.    Isun larriak zigor­tzeko diruzko isuna jarriko da. Isuna behar bezala lortu, aplikatu edo justifikatu ez den zenbatekoaren pareko kopuruan hasi eta kopurua bikoiztu artekoa izango da.

2.    Arau-hauste larriari dagokion kalte ekonomikoaren zenbatekoa emandako dirulagun­tza­ren ehuneko 50 baino handiagoa bada, eta 30.000 euroko diru-kopurua gaindi­tzen badu, eta horretaz gain kontrol-jarduerak egiteko zailtasunak, ezezkoak edo oztopoak egon badira, edo iruzurrezko bitartekoak erabili badira, arau-hausleei, gainera, honako zigor hauek jarri ahal izango zaizkie:

a)    Gehienez ere hiru urtera arteko epean, administrazioaren edo beste erakunde publiko ­batzuen diru-lagun­tzak, lagun­tzak edo bermeak jaso­tzeko aukera gal­tzea.

b)    Gehienez ere hiru urteko eperako, administrazioarekin edo beste erakunde publiko ­batzuekin kontratuak egiteko aukera gal­tzea.

67. artikulua.    Arau-hauste oso larriengatiko isunak.

1.    Zigor oso larriak diruzko isunarekin zigortuko dira. Isuna behar bezala lortu, aplikatu edo justifikatu ez den zenbatekoarekiko propor­tzionala izango da, eta zenbatekoaren halako bi edo halako hiru artekoa ordaindu beharko da. Dena dela, Ordenan­tza honen 63.b) artikuluan jasotako arau-haustea ez da zigortuko, arau-hausleek, aldez aurretik eskatu gabe, zenbatekoak eta berandu­tza interesak ­itzuli badituzte.

2.    Arau-hauste oso larriari dagokion kalte ekonomikoaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, eta horretaz gain, kontrol-jarduerak egiteko zailtasunak, ezezkoak edo oztopoak egon badira, edo iruzurrezko bitartekoak erabili badira, arau-hausleei, gainera, honako zigor hauek ere jarri ahal izango zaizkie:

a)    Gehienez ere bost urtera arteko epean, administrazioaren edo beste erakunde publiko ­batzuen diru-lagun­tzak, lagun­tzak edo bermeak jaso­tzeko aukera gal­tzea.

b)    Gehienez ere bost urteko eperako, administrazioarekin edo beste erakunde publiko ­batzuekin kontratuak egiteko aukera gal­tzea.

68. artikulua.    Arau-hausteak eta zigorrak preskribi­tzea.

1.    Arau-hausteak lau urteko epean preskribituko dira, arau-haustea egiten den egunetik hasita.

2.    Arau-hausteak lau urteko epean preskribituko dira, zigorra jar­tzeko ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo egunetik hasita.

3.    Preskripzio epea eten egingo da Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132 artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.    Preskripzioa ofizioz ezarriko da, interesdunak eska dezakeenari kalterik eragin gabe.

III. KAPITULUA.  ‑ZIGORTZEKO ESKUMENA ETA PROZEDURA

69. artikulua.    Zigorrak jar­tzeko eskumena.

Diru-lagun­tzen arloko zigorrak Tokiko Gobernu Batza­rrak erabaki eta jarriko ditu. Horretarako, diru-lagun­tza eman duen Udalaren Sailak, aldez aurretik, izapidetu egin beharko du zigorra. Hori dela-eta, tramita­tzen duen organoak egoki iri­tzi­tako txos­tenak eta Kontu-har­tzaile­tza Sailaren lagun­tza eskatu ahal izango ditu.

Autonomiadun Erakundeek emandako diru-lagun­tzen kasuan, zigorrak erakunde horien Zuzendari­tza Batzor­deek erabaki eta jarriko dituzte.

70. artikulua.    Zigor­tzeko prozedura.

1.    Diru-lagun­tzen arloko zigorrak administrazio-espedientearen bidez jarriko dira. Espedientearen baitan, hala ere, entzu­naldia egiteko aukera eskainiko zaio interesdunari, dagokion akordioa eman aurretik. Espedientea Herri Adminis­trazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen IX. Tituluaren II. Kapituluan xedatutakoaren arabera, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zeha­tzeko Ahalmenari buruzko ­otsailaren 20ko 2/1998 Legean ezarritakoaren arabera tramitatuko da.

2.    Prozedura ofizioz hasiko da, diru-lagun­tza organoak edo lankide­tza erakundeak konproba­tzeko egin duen jarduera baten ondorioz; baita Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Finan­tzen eta Aurrekontuen Araubideari buruzko Foru Arauan, finan­tza-kontrolerako aurreikusitako jardueren ondorioz ere.         

3.    Zigorrak jar­tzeko akordioek amaiera emango diote administrazio bideari.

71. artikulua.    Arau-hausteak egiteagatik sor­tzen den eran­tzu­kizuna iraungi­tzea.

Arau-hausteak egiteagatik sor­tzen den eran­tzu­kizuna iraungi egingo da zigorra ordain­tzen edo bete­tzen denean, nahiz arau-hauslea hil­tzen denean.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Indargabetuta gera­tzen dira maila bereko edo txi­kiagoko arau guztiak, baldin eta Ordenan­tza honetan xedatutakoa ezezta­tzen badute, edo ordenan­tza honen aurka badaude.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengo azken xedapena.

Izaera orokorreko Ordenan­tza honetan jaso gabeko gauza guztietarako honako lege-dekretu hauetan ezarritakoa aplikatuko da: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-Lagun­tzei buruzkoa; eta 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-Lagun­tzei buruzko Araudia onar­tzen duena.

Bigarren azken xedapena.

Ordenan­tza hau, behin betiko onartu ondoren, osorik argitaratuko da «Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean», eta Toki Araubidearen Oinarriak Arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 65.2 artikuluan ezarritako hamabost eguneko epea igaro ostean jarriko da indarrean.