Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

12. zenbakia Data 2009-01-21 1484 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

PASAIAKO UDALA
Trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bide-segurtasuna arautzeko ordenantza orokorraren behin betiko onarpena.

PASAIAKO UDALA

Iragarkia

Pasaian trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bide-segurtasuna arau­tzeko ordenan­tza orokorraren 18. artikuluaren 3. ataleko aldaketa one­tsiz Udal Batza­rrak 2008ko azaroaren 6an hartu zuen erabakia jendaurrean egon den arauzko epean inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, aipatu erabakia behin betiko­tzat jo da eta testu osoa argitara eraman, toki-Jaurpideko Oinarriak Arauzko­tzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legeak bere 70.2 artikuluan adierazten duena beteaz.     


Pasaia, 2009ko urtarrilaren 9a.—Alkatea.

(34)      (266)

Pasaian trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bidesegurtasuna arau­tzeko ordenan­tza orokorra.

I. TITULUA

OROTARIKOAK

Generoa dela-eta inor ez diskrimina­­tze­arren, udal ordenan­­tze­tan, oro har, gaztelerako testuan genero femeninoa erabiliko da per­­tso­nei buruz ari garela: Herritarrak, bizilagunak, erabil­tzaileak, eska­tzaileak, titularrak edo beste edozein izen, eta horiekin batera doazen adjektiboak.        

1. artikulua.    Araudiaren helburua.

Ordenan­­tza honen bitartez ondorengoak arautuko dira: Zirkula­tzean herri barruko bideak erabil­tzea, zirkulazioa antola­tzea, zain­tzea eta kontrola­tzea, arau-hausteak salatu eta zigor­tzea, eta ibilgailuak ibilge­­tzeko, herri barruko bidetik ken­tzeko eta gorde­­tzeko zuhurtasunezko neurriak har­tzea; eta beraz, trafikoa hobe­­tzea, herriko erabilera publikoko bide eta aparkalekuetan ibilgailuak aparka­tzea arautuz, fun­tzioa, espazioa eta denbora kontuan hartuta.      

Pasaiako Udalaren iri­tzian herri barruko aparka­­tzeko guneak ondasun urria dira, eta horien probe­txua interes orokorra da eta ibilgailu erabil­­tzaile guztiek dute eskubidea horiek berdintasunean erabil­tzeko.

Horren ondorioz, udalak lortu beharreko lehentasunezko helburu bat jarri da trafikoari dagokionez: Herriko kale ­batzuetan gainazalean erabilgarri diren aparkalekuen denboraren araberako banaketa egiterakoan, zuzentasun handiena lor­tzea; izan ere, erabilera publikoko jabarien aprobe­txa­mendu inten­tsi­boa egiten da; horrela, hiritar guztiei aukera ematen zaie ibilgailua darabilten bitartean sor­tzen zaizkien premiazko beharrak konpon­tzeko, inork edozein arrazoi erabilita, gune horren erabilera pribatu eta pribilegiaturik ez duela egingo bermatuz, bereziki kronologikoki aurretik okupa­tzea, denboraren eta espazioaren inolako mugarik gabe, beste erabil­tzaileak kaltetuz; hori dela eta aparkalekuen erabilera, bertan egotea eta bertatik ibilgailuak erretira­tzea Pasaiako Udalak emango duen Zerbi­tzu Publikoa dela arau­tzen da.         


2. artikulua.    Aplikazio eremua.

Udal Ordenan­tza honetan adierazitakoa Pasaiako udalerrian aplikatuko da, eta zirkulaziorako egokiak diren hiriko bide eta lur publikoen jabeak eta erabil­tzaileak behartuko ditu, eta baita zirkulaziorako egokiak diren udal bideen eta lurren erabil­tzaileak ere.

II. TITULUA

ZIRKULAZIOA

I. ATALA.  Zirkulazioaren mugak

3. artikulua.    Gehienezko abiadura.

Ordenan­­tza honen xede diren herri barruko bideetan ibilgailu guztien­tzako gehienez ere 30 km/h-ko abiadura baimen­tzen da. Udalerriko hirigune guztien sarreran hori adierazteko seinaleak jarriko dira.

Oinezkoen­tzako kaleetan eta oinezkoen­­tzako eta ibilgailu­en­­tzako kaleetan gehienezko abiadura 10 km/h-koa izango da.

4. artikulua.    Zirkulazioaren beste muga ­batzuk.

Udalerri barruko bideetatik zirkulatu ahal izateko, ibilgailuek gehienez ere ondorengo neurriak eta baimendutako gehienezko pisua izango dituzte:

— 2,50 metro zabal, 4,00 metro garai, 16,50 metro luze eta 16 Tn; Donibane kalean izan ezik, han: 2,50 metro garai eta 1,80 metro zabal.

Adierazitako neurri horiek gaindi­­tzen dituzten ibilgailu guztiak bereziak dira, eta Pasaiako bideetatik zirkula­tzeko baimen berezia beharko dute. Baimen horiek Udal­tzaingoan eskatuko dira, eta horretarako eska­­tzaileak zein ibilbide egin nahi duen adierazi, ibilbidea egiaztatu eta bere gain hartuko du bideragarritasunaren eran­tzu­kizuna.   

II. ATALA.  ‑Bizikleta, patin, monopatin eta ­antzekoen zirkulazioa

5. artikulua.    Bizikleta, patin, monopatin eta ­antze­koen zirkulazioa.

1.    Aglomeraziorik ez dagoenean, bizikletak, patinak eta monopatinak oinezkoen­­tzako guneetatik eta pasealeku eta espaloi zabaletatik ibil daitezke, horien lehentasuna errespetatuz, arrisku eta trabarik sortu gabe, ezarritako gehienezko abiadura errespetatuz (10 km/h), eta oinezkoen kopuruaren arabera abiadura egokituz.       

2.    Zazpi urte arteko adingabeek espaloietatik ibil daitezke bizikletaz, adin nagusiko baten ardurapean, oinezkoen abiadura berean ibil­­tze­kotan eta oinezkoei eragozpenik ez sor­tze­kotan.

3.    Gal­­tza­datik baldin badoaz, bizikletak eskuineko bidetik zirkulatuko dute, eta bidearen erdialdean ibil­­tzeko aukera izango dute.

4.    Bizikleta-gidariek eta ziklomotore-gidariek debekatuta dute beste ibilgailu ­batzuk eskuinetik aurrera­­tzea, aurreratu nahi duten ibilgailuaren eta her­tza­ren artean 1,5 metro baino ­gutxiago badaude.

5.    Bizikletek ­txi­rrina eta indarreko legerian ezarritako distiragailu eta argigailuak izan behar dituzte.  

6. artikulua.    Bizikleten erregistroa.

1.    Udalak bizikleten erregistroa sor dezake, eta bertan izena ematea borondatezkoa izango litza­teke. Erregistro horren bitartez, bizikleten lapurreta edo galerak saihestuko lirateke, eta bizikleten bilaketa erraztuko litza­teke. Udal­tzaingoak kudeatuko luke. Erregistro horretan serie-zenbakia duten bizikletak jaso ahal izango dira, eta izena emateko ondorengo datuak eman beharko dira:

— Titularraren izen-abizenak.

— Harremanetarako telefono-zenbakia.

— Nortasun agiriaren zenbakia.

— Bizikletaren serie zenbakia.

— Bizikletaren marka, modeloa eta kolorea.

Hamalau urtetik beherakoen bizikletak euren guraso edo legezko tutoreen izenean jarriko dira.

Ibilgailua erregistroan inskriba­tzean, titularrak jasoarazi ahal izango du borondatezko asegurua duen.

2.    Erregistroaren fun­tzionamendurako arauak organo eskudunaren akordio edo ebazpenaren bitartez ezarriko dira.     

III. TITULUA

APARKATZEARI BURUZKO ZEHAZTAPENAK

7. artikulua.    Zamalanak.

1.    Bide publikoan zamalana egitea hau da: Merkan­tziak eramatea finka batetik aparkatuta dagoen ibilgailu batera, edo alderan­tziz.

2.    Zamalanak egiteko baimena dute, autoak ez diren eta merkan­tziak garraia­­tzeko baimena duten ibilgailuek, Zirkulazio Baimenean hala sailkatuta daudenek edo garraio txar­tela dutenek.           

3.    Merkan­­tzien zamalana egingo da:

a)  Ahal dela, merkatari­tza eta industria lokalen barrualdean, lokalek eta bertako sarbideek horretarako aukera ematen badute.

b)  Horretarako gordetako guneetan, seinaleetan adierazita dagoen ordutegian.

4.    Baimendutako ibilgailuak zamalanak egiteko bakarrik aparkatu ahal izango dira lan horretarako gordetako guneetan, eta ibilgailua kendu egin beharko da lanak amai­tzen direnean.           

5.    Zamalanak behar diren arretazko neurriak hartuta egingo dira: Ez da beharrezko ez den zaratarik egingo, eta bide publikoa garbi ­utziko da. Halaber, inolaz ere ezingo da merkan­tzia aldi baterako bide publikoan ­utzi.

6.    Merkan­­tziak espaloitik gertuen dagoen atetik kargatu eta deskargatuko dira, eta ez da zirkulazioa oztopatuko, ez ibilgailuena eta ezta oinezkoena ere.

7.    Zamalanak ahalik azkarren buka­­tzeko, behar adina langilerekin eta bitarteko materialekin egingo dira. Gune horietan gehienez ere 30 minutuz aparkatu ahal izango da.           

Salbuespen gisa, denbora gehiagorako baimena eman daiteke, behar bezala justifikatutako eta lan jakin baterako eskaera egin ondoren.

8. artikulua.    Aparkaldi mugatuko guneak.

1.    Aparkaldi mugatuko guneak arautuko dira, seinale egokiak jarriz. Gune horietan gehienez ere 30 minutuz aparkatu ahal izango da, 8etatik 13etara, eta 16etatik 20etara, egunero, larunbat arra­­tsalde, igande eta jaiegunetan izan ezik.       

Hala ere, artikulu honen aplikazioa denbora tarte jakin baterako eten daiteke, gune guztietan edo ­­batzuetan; trafikoan edo aparkalekuan eragina duten arrazoi bereziengatik.           


2.    Debekatuta dago aparkaldi mugatuko gune gisa gaitutako tokietan aparka­tzea, hori baimen­tzen duen txar­tela jarri gabe, hala eska­tzen denean; edo ibilgailua Ordenan­tza honetan baimen­tzen dena baino denbora luzeagoz aparka­tzea.      

3.    Baimendutako gehienezko denbora buka­tzean, debekatuta dago kale edo gune berean aparka­tzea, ordubete igaro arte.

9. artikulua.    Baimendutako gehienezko pisua 3.500 kgr-tik gorakoa duten ibilgailuak eta ibilgailu bereziak aparka­­tzea.

Debekaturik dago ibilgailu hauek aparka­­tzea: Baimen-
dutako gehieneko pisua 3.500 kgr-tik gorakoa duten merkan­tzia garraiorako ibilgailuak, edo 9 plaza baino gehiago dauzkatenak, ibilgailu bereziak, nekazari­tza edo herri lanetakoak; horretarako baimendutako guneetan edo zamalanetarako izan ezik, betiere baimendutako ordutegiaren barruan.      


10. artikulua.    Motozikleta eta ziklomotorrak aparka­tzea.

1.    Udalak bide publikoan gune edo espazio ­batzuk seinalatuko ditu, motozikleta eta ziklomotorrak aparkatzeko.           

2.    Motozikleta eta ziklomotorrak aparka­tzeko guneak seinaleztatu dituzten udalerriko kaleetan, ibilgailu horiek soilik gune horietan aparkatu ahal izango dira.         

3.    Bereziki horietarako gunerik ez duten kaleetan bakarrik, aparkatu ahal izango dute beste edozein motatako ibilgailuetarako gaitutako tokietan.          

IV. TITULUA

BAZTERRE UTZI­TAKO IBILGAILUAK

11. artikulua.    Bazterrera ­utzi­tako ibilgailuak.

1.    Ordenan­­tza honek barne har­­tzen dituen kaleetan, debekatuta dago ibilgailuak hilabete bat edo denbora luzeagoz toki berean uztea eta narriadura egoera nabaria duten ibilgailuak uztea, edo kalteen eraginez berez mugitu ezin diren ibilgailuak edo matrikulazio plakak ez dituzten ibilgailuak uztea.  

2.    Halaber, bazterrera ­utzi­tako ibilgailu­­tzat hartuko da, autoritate eskudunak bide publikotik kendu eta biltegian bi hilabete baino gehiago daramana, titularra ez delako bere ibilgailuaz arduratu.       

12. artikulua.    Bazterrera ­utzi­tako ibilgailuak besteren­tzea.

1.    Aurreko artikuluan jaso­­tzen diren kasuetan, titularra nor den jakiterik badago, eta dagozkion epeak pasatu ondoren; titularrari eskatuko zaio hamabost egunetan ibilgailua biltegitik eraman dezala; eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, hiri hondakin solido­tzat hartuko dela eta halakoei ematen zaien tratamendua emango zaiola.

2.    Ibilgailuaren titularrak ez badu ibilgailua bide publikotik ken­tzen; hiri hondakin solido hori desku­tsatu, berrerabili eta birzikla­tzeko entregatu aurretik; udalak Industria Ordezkari­tza­rekin edo Trafikoko Probin­tzia Buruzagi­tza­rekin bideratuko ditu indarreko legerian ibilgailu mota horretarako dauden betebeharrak.          

3.    Aurreko xedapenak ez dira aplikatuko ibilgailuak prozedura judizial baten menpe baldin badaude, prozedura hori izapidetu arte.

13. artikulua.    Ibilgailuak laga­tzea.

Titularrek berariaz adierazi badute ibilgailuak udal administrazioari laga­tzen dizkiotela, hark erabakiko du ibilgailuekin zer egin.    

14. artikulua.    Titularraren eran­tzu­kizuna.

Bazterrean ­utzitako ibilgailuak besteren­tzeko prozedurak ez die titularrei eran­tzu­kizunik ken­tzen, ibilgailua uzteagatik edo titularitatea zuenean hartutako betebeharrengatik.           

V. TITULUA

ZARATA- ETA GAS-MAILAK ETA BESTELAKO ­KUTSATZAILEEN MAILAK

15. artikulua.    Zarata egiteko debekua.

1.    Ke hodi librea duten motordun ibilgailuak eta ziklomotorrak zirkula­tzeko debekuaz gain; ezin dira ibilgailuen mar­txak behartu, zaratak sortuz; eta ezin da etengabe eraikin, ­etxadi edo kaleak inguratuz ibili, zarata edo nahasmenduak sortuz.     

2.    Debekatuta dago hirigunean bozinak edo bestelako seinale akustikoak erabil­tzea, inor harrapa­tzeko edo ezeren aurka talka egiteko arriskua izan ezean, edo lehentasunezko ibilgailu publikoak edo larrialdi zerbi­tzuan doazen ibilgailu publikoak izan ezean.

16. artikulua.    Ibilgailuek zirkula­tzean egin dezaketen gehienezko zarata.

Neurketaren emai­tza, erreferen­tziazko maila hauekin alderatu beharko da, zilindradaren arabera (cmł).

Ibilgailua               Zilindrada Baloreak db (A)

Ziklomotorrak                  50 cc                  71

                                   Ł 80 cc                  75

Motorrak       > 80 eta Ł 175 cc                  77

                                  > 175 cc                  80

17 artikulua.  Ibilgailuen kontrola.

1.    Zarata maila neur­tzeko egiten den lehenengo neurketan ibilgailu batek. 16. artikuluko taulan jaso­­tzen den 6 db-ko maila gaindi­­tzen badu, bigarren neurketa bat egingo da.          

Bigarren neurketa horretan ere baimendutako 6 db-ko gehienezko maila hori gaindituko balitz (16 artikuluko koadroan adierazitakoa), udal­tzainak ziklomotorraren edo motozikletaren titularrari salaketa jarriko dio, ibilgailuaren zirkulazio baimena edo lizen­tzia kenduko dio, eta horren ordez, lehenengo matrikulazioaren matrikula eta data jaso­tzen dituen ­txartela emango dio; halaber, ibilgailua ibilgetu ere egin dezake.          


2.    Arau-hauste horiek gauez (22etatik 07etara) eta bizitegi guneetan gerta­tzen badira, ezarrita dutena baino maila bat goragoko zehapena jarriko zaie. 

3.    Arau-haustea eragin duen anomalia konpondu dela egiazta­tzen denean –azterketa egin duen tailerraren ziurtagiria aurkeztuz–, kendutako zirkulazio baimena edo lizen­tzia itzu­liko da.

4.    Epea pasatu eta ibilgailua azter­­tzera eraman dela justifika­tzen ez bada, udal­tzainek ibilgailua zigilatu dezakete, edo zuzenean bide publikotik kendu eta udal biltegira eraman. Horrez gain, salaketa jarri beharko dute, dagokion arau-hausteagatik.           

V. TITULUA

ZEHAPEN PROZEDURA

18. artikulua.    Arau orokorrak.

1.    Ordenan­tza honetan jasotako arauak urra­tze­agatik zehapenak jar­tzeko, eta, oro har, zirkulazio, trafiko eta bide segurtasuneko araudian aurreikusitako arau-hausteak zeha­tzeko, ondorengo arauetan aurreikusitako prozedura bideratuko da: ­­otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretua, horren bitartez onartu zen gai horietarako Zehapen Prozeduraren Araudia; mar­txo­aren 2ko 339/1990 Legegin­­tzako Errege Dekretuko VI. tituluko I. atala; eta 30/1992 Legearen IX. Titulua, 4/1999 Legeak aldatua, edo hori ordezka­­tzen duen araua.         

2.    Arau-hauste arinak, 90 euro bitarteko isunekin zehatuko dira; larriak, 91 eurotik 300 eurora bitarteko isunekin; eta oso larriak, 301 eurotik 600 eurora bitarteko isunekin (339/1990 Legegintzako Errege Dekretuko i, j, k, l, m, n eta ń paragrafoetan aurreikusitako arau-hausteak izan ezik; horiek 301 eurotik 1.500 eurora bitarteko isunekin zehatu ahal izango dira); edo oro har aplika­tze­koa den araudian adierazten diren kopuruekin.

3.  Isun zehapenek %30eko beherapena izango dute, udal­tzainak salaketa agirian adierazitako zenbatekoan edo espedientearen bidera­tzaileak salaketa horren jakinarazpenean adierazitako kopuruan, baldin eta salaketaren jakinarazpena jaso eta 30 egun naturaletan ordain­tzen bada; baina ordainketa arau haustea egin ondorengo hiru lanegunetan ordain­tzen bada, beherapena %60koa izango da. 


19. artikulua.    Isunak kobra­tzea.

Isunak udalaren zergabilketako organoetan ordaindu behar dira, arauz ezarritako bitartekoen bidez; horretarako 15 egun izango dira, horien irmotasuna erabaki­­tzen den egunetik konta­tzen hasita. Ordainketa egitean datu hauek adierazi behar dira beti: Espediente zenbakia, salaketaren data eta salatutako ibilgailuaren matrikula.

20. artikulua.    Eskudan­tziak.

Bidera­­tzailea udal­tzainburua edo berak izenda­­tzen duen ordezkoa izango da, eta errefusatu egin ahal izango da, 30/1992 Legeko 28. eta 29. artikuluetan ezarritako kasuetan.

Bideetako zirkulazio arauen urra­tzea zeha­­tzeko eskudan­tzia Alkate­tzari dagokio; urtarrilaren 17ko 339/1990 Legegin­tzako Errege Dekretuaren 68.2. artikulu, eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuko (­otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuak aldatua) 15. artikuluarekin bat. Eta eskudan­­tzia hori eskuordetu ahal izango du, aplika­tzekoa den legeriarekin bat.  

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Indargabetuta gera­tzen da Pasaiako udalerrian trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasuneari buruzko ordenan­tza orokorra, 2002ko abenduaren 30ean onartua eta 2003ko apirilaren 24an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua.

Halaber, indargabetuta gera­tzen da Zumalakarregi kalea oinezkoen­tzako kale izenda­­tzeko ordenan­tza arau­tzailea, 1999ko ­­otsailaren 22ko bilkuran onartua eta 1999ko maia­­tza­ren 17an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua; hala ere, kale horrek oinezkoen kale izaten jarraituko du, ondorio guztietarako.

AZKEN XEDAPENA

Ordenan­­tza hau indarrean sartuko da, udalak behin betiko onartu eta testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, hamabost lanegun pasa­­tzen direnean, Toki Jaurbidearen Oinarrien 7/1985 Legearen (apirilaren 2koa) 70.2. artikuluan eta horrekin lotutako 65.2. artikuluan adierazitakoaren arabera.

            (266)