Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

219. zenbakia Data 2008-11-13 34270 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

LEZOKO UDALA
Etxebizitzetako irisgarritasun ordenantza.

LEZOKO UDALA

Lezoko bizileku-erabilerarako eraikinetan dauden etxe­bizi­tzen irisgarritasuna susta­tzeko udal ordenan­tza. Espediente Kodea 2008H0290002.   

Udalba­tza­rrak, 2008/06/04 datan egindako ohizko bilkuran, hasiera batez onartu zuen bizileku-erabilerarako eraikinetan dauden etxe­bizi­tzen irisgarritasuna susta­tzeko udal ordenan­tza.    

Ondoren aipa­tzen den moduan onarpen hori jendaurrean jarri zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2008 uztailaren 22an zk. 140.

Beraz, 7/1985 Legeko 49.artikuluaren arabera, eta kontuan izanik ezen, jendeaurreko azalpen epean zehar, hogeita hamar lanegunez, iradokizunik eta erreklamaziorik ez dela aurkeztu, Ordenanza Arau­tzaile hori behin-betiko onarturik gera­tzen da.

Ondoren transkriba­tzen da.

LEZOKO BIZILEKU-ERABILERARAKO ERAIKINETAN DAUDEN ETXE­BIZI­TZEN IRISGARRITASUNA
SUSTA­TZEKO UDAL ORDENAN­TZA

ZIOEN AZALPENA

Indarrean dagoen irisgarritasuna susta­tzeko legediak ain­tzat har­tzen du, per­tsona ezinduen aukera berdintasunaren eskubidea berre­tsi eta horien desabantaila eta zailtasunak aurreikusi edota konpen­tsa­tzeko ekin­tza positiboko neurrien beharra. Aldi berean, aginte publikoei eta, orokorrean,, gizarte osoari eska­tzen die honako erabaki egokiak har ditza­ten: Beste hainbat helbururen artean, per­tsona horien­tzat ingurune fisikorako (zen­tzu zabal batean ulertuta: Hiri-ingurunea, espazio publikoak, eraikinak, e.a.)    sarbidea ahalbide­tzea eta berma­tzea, modu eraginkor eta erreal batean.

Une honetan Lezon, egun dauden eraikinetan kokaturiko etxe­bizi­tza askok, nahiz eraikin horiek beraiek ere, ahalmen urritasuna dutenen­tzako irisgarritasun arazoak eta zailtasunak dituzte. Irisgarritasuna oztopatu edota eragozten duten hirigin­tza- edota arkitektura-trabak.

02/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigin­tzari buruzko legearen 177. artikuluak, desjabe­tzeko hirigin­tza-arrazoien artean, ondorengoa zehazten du: Erabilera nagusia bizitegikoa duten eraikinetan, sektoreari dagokion legedian aurreikusitako irisgarritasuna bermatu ahal izateko beharrezkoak diren zerbi­tzuak eta instalazioak egunera­tzeko eginbeharra bete­tzen ez denean. Horrelakoetan, administrazio desjabe­tzailea udala izango da, eta onuraduna, berriz, jabeen elkartea edo kasuan kasuko obrak egikari­tzeko gehiengo nahikoa duena. Onuradunak desjabe­tzea eskatu beharko du honako hauek egiaztatuz: Batetik, udalaren baimena duen edo izan dezakeen proiektu bat susta­tzen duela, eta bestetik, aipaturiko obrak ezin dituela hasi, obrek eragindako ondasun eta eskubide guztiak baliatu ezin dituelako.

Ordenan­tza­ren helburua da, indarrean dagoen legedia eta hirigin­tza planeamenduaren testuinguruaren baitan, ahalmen urritasuna dutenen eta horiekin pareka daitezkeenen sarbidea ahalbidetu eta bermatuko duten esku-har­tzeko irizpide nahiz neurriak xeda­tzea eta arau­tzea. Etxe­bizi­tza eta bizileku erabilerarako eraikinetarako sarbide hori ahalbidetu eta berma­tzeko beharrezko­tzat har­tzen diren obra eta jarduketak buru­tze­aren bidez, igogailuak eta arrapalak jar­tzea barne.

Ordenan­tza honela dago banaturik: I. Kapitulua, irizpide orokorrei buruzkoa, II. Kapitulua, obra eta jarduketen baldin­tza materialei buruzkoa, III. Kapitulua, obra proiektu teknikoaren eduki eta tramitazioari buruzkoa, IV. Kapitulua, obrak eta jarduketak buru­tzeko epeei buruzkoa, eta V. Kapitulua, Lurzati, eraikun­tza eta etxe­bizi­tze­tarako sarreraren egoki­tza­pena berma­tzeko, desjabe­tze­aren bidezko jarduketari buruzkoa. Ordenan­tza hau 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigin­tzari buruzko legearen xedapenez baliatu da, lege horrek Hirigin­tza Antolamenduaren Udal Ordenan­tza Osagarriak tramita­tzea tokiko legediaren esku jar­tzen baitu.

I.KAPITULUA

IRIZPIDE OROKORRAK

1. artikulua.    Ordenan­tza­ren helburua.

Ordenan­tza­ren helburua da, indarrean dagoen legedia eta hirigin­tza planeamenduaren testuinguruaren baitan, ahalmen urritasuna dutenen sarrera ahalbidetu eta bermatuko duten esku-har­tzeko irizpide nahiz neurriak xeda­tzea eta arau­tzea. Ohiko bizileku diren eta Lezon egun dauden bizileku erabilerarako eraikinetan kokaturiko etxe­bizi­tze­tarako sarbide hori ahalbidetu eta berma­tzeko beharrezko­tzat har­tzen diren obra eta jarduketak buru­tze­aren bidez, instalazioak (igogailua, arrapala, e.a.) jar­tzea barne.

2. artikulua.    Ordenan­tza­ren eta bere aurreikuspenen aplikazio eremua. Eragindako lursail eta eraikun­tzak. Ordenan­tza­ren aplikazio baldin­tzak.

1.    Ordenan­tza hau eta bere aurreikuspenak, orokorrean, aplikagarriak dira obra eta jarduketek eragindako lursail edota eraikinetan. Obra eta jarduketa horiek, kasu bakoi­tzean, aurreikusi eta baimendu egin dira Lezon dauden bizileku erabilerarako eraikinetan kokaturiko etxe­bizi­tze­tarako sarbidea egoki­tzeko. Eraikin horiek ondorengoak dira:

Hain zuzen ere, obra eta jarduketa horiek, kasuan kasu, dagokien proiektu teknikoan (6. artikuluan adierazitako irizpideen araberakoa)    aurreikusitakoak eta udal lizen­tzia egokiaren bidez baimendutakoak dira.

2.    Ordenan­tza­ren aplikazioa, aipaturiko etxe­bizi­tza eta bizileku-erabilerarako eraikinei dagokienean, ondorengo baldin­tza guztiak bete­tze­aren menpe egongo da:

A)    Eraikun­tza horiek finkatuta egongo dira eta bizileku-erabilera izango dute, nagusiki, indarrean dagoen hirigin­tza planeamenduan. Ez diete kalterik egingo eraikin horietan sarbide-arazo fisikoa duten bestelako erabilerei, etxe­bizi­tzen osagarri izan ala ez. Etxe­bizi­tza horiek berriak izanez gero, ez lukete horrelako arazorik izango, irisgarritasuna susta­tzeko indarrean dagoen legedian ezarritako irizpideetara derrigorrez atxi­kitu beharko bailukete, proiketua eta eraikun­tza hasten den unetik.  


B)    Eraikin horietan kokaturiko etxe­bizi­tzak (bertan bizi direnek irisgarritasun arazoak dituztenean, behin­tzat) indarrean dagoen hirigin­tza planeamenduan finkatuta egongo dira.  

C)    Etxe­bizi­tza horiek, edo horiei loturiko eraikin eta lurzatiek ere, irisgarritasun arazoak edo zailtasunak izan beharko dituzte, Lezoko bizileku-erabilerarako eraikun­tze­tan dauden etxe­bizi­tze­tako irisgarritasuna susta­tzeko Ordenan­tza hau aplika­tzea justifika­tzen duten baldin­tze­tan.  

D)    Horien titulartasun-, erabilera- eta gozamen-erregimena edozein delarik ere, ezintasuna duen (edo duten) per­tso­naren batek / ­batzuk okupatu beharko du / dute, legez, aipatutako etxe­bizi­tza horietako bat / ­batzuk.

E)    Ahalmen urritasuna duten horiek ohiko bizilekua ­etxe horietan bertan izango dute eta Lezon erroldaturik egongo dira.           

3.    Helburu horrekin aurreikusitako obra eta jarduketek ondorengoetan izan dezakete eragina:

A)    ­Etxe horiek dauden eraikinen barruko lokal eta espazioetan (osorik nahiz zati batean). Sestrapekoak zein sestra gainekoak eta horien erabilera edozein delarik ere.          

B)    ­Etxe horien osagarri diren eraikinen barruko lokal eta espazioetan (osorik nahiz zati batean). Aipatutako etxe­bizi­tzak dauden eraikin horiei loturiko bizileku-erabilerarako lurzati berean daudenak.

C)    Bizileku-erabilerarako eraikin horri loturiko bizileku-erabilerarako lurzatian integraturiko eraiki gabeko orubeetan.

D)    Bizileku-erabilerarako lurzati horretatik kanpo dauden eta bereak ez diren orubean, irisgarritasun arazoa duten etxe­bizi­tzek osatutako bizileku-erabilerarako eraikinaren nahiz lurzatiaren mugakide direnak.

Nolanahi ere, ez dira baimenduko haiek eragindako eraikinetan dauden etxe­bizi­tze­tan (edo zati batean) ondorioak izango dituzten obra eta jarduketak, indarrean dagoen hirigin­tza planeamenduan ezarritako irizpideen arabera eta zein solairutan dauden kontuan izan gabe.

4.    Lurzati ­batzuetan dauden hainbat eraikinetako etxe­bizi­tze­tako sarrera ahalbide­tzeko helburuarekin plantea daitezke zenbait obra eta jarduketetan.

3. artikulua.    Ordenan­tza hau aplika­tzeko, zer den ahalmen urritasuna izatea.

Ordenan­tza honi eta ordenan­tza­ren xedapenei dagokienean, ahalmen urritasuna duen per­tsona­tzat hartuko da mugikortasuna modu iraunkorrean murriztua duen per­tsona oro, ezintasuna dagokion administrazio eskudunak kalifikatu eta balioztatua dutenak. Kalifikazio horretan zehaztuko da etxe­bizi­tzara iristeko duen ezintasun mota eta maila.      

Per­tsona ezindu­tzat har daitekeela ezar­tzen duen lege aurreikuspenaren arabera, etxe­bizi­tza duin batez goza­tzeko trabak ken­tze­arren eta, helburu horrekin, Ordenan­tza honetan arauturiko neurriak aplika­tze­arren, hirurogeita hamar urtetik gorako guztiak halako­tzat hartuko dira.  

15/1995 Legea, maia­tza­ren 30ekoa, ahalmen urritasuna duten per­tso­nei arkitektura-oztopoak ken­tzeko ondasun higiezinen jabari-mugak zehazten dituena).

II. KAPITULUA

OBREN ETA JARDUKETEN BALDIN­TZA
MATERIALAK

4. artikulua.    Irizpide orokorra.

Orokorrean eta hurrengo artikuluetan zehaztutakoari kalterik egin gabe, ordenan­tza honek eragindako eraikin eta etxe­bizi­tzen sarrera egoki­tze­arren nahiz helburu horretarako beharrezkoa diren elementuak (igogailua barne)    jar­tze­arren burutu beharreko obrak egokituko zaizkio hirigin­tza planeamenduan ezarritako hirigin­tza baldin­tzei nahiz baldin­tza teknikoei eta planeamenduaren garapenerako emandako xedapenei (eraikun­tza­rako ordenan­tzak eta abar). Hirigin­tza planeamendua, proiektu hau baino lehenago egongo da indarrean.

5. artikulua.    Indarrean dagoen hirigin­tza planeamenduan eta horren garapenerako zehaztutako xedapenetan ezarri diren baldin­tzak birdoi­tzea.

1.    Indarrean dagoen hirigin­tza planeamenduan eta horren garapenerako zehaztutako xedapen guzti-guztien arabera, ordenan­tza honek eragindako eraikinen ezaugarri fisikoek eta materialek, eraikin horietako etxe­bizi­tzen sarrera egoki­tze­arren beharrezkoak diren obrak buru­tzea eta elementuak instala­tzea (igogailua barne) galaraziko balute, ondorengo irizpideen arabera jardungo da:     

1.1)    Etxe­bizi­tza horien sarrera egoki­tze­arren burutu beharrezko obrak eta instalatu beharreko elementuak, indarrean dauden xedapen haietara egokituko dira; hots, xedatutako helburua erago­tzi nahiz zail­tzen ez duten gai eta arlo guztietan.    

1.2)    Bestalde, xedatutako helburua (eraikin horietako etxe­bizi­tzen sarrera fisikoa ematea) erago­tzi nahiz zail­tzen duten aurreikuspenek araututako gai eta arloei dagokienean, ondorengo irizpide eta baldin­tzen arabera jardungo da:         


A)    Lehentasun-ordena:

Aipatutako helburuarekin burutu beharreko obrak eta instalatu beharreko elementuak, ondorengo eremu nahiz espazioetan burutuko dira. Baita honako lehentasun orden honetan ere:          

— Eskailera zuloa, ahal izanez gero, beste edozein aukera baino bidezkoagoa denean.

— Eraikinaren ingurakariaren barruan, patioa barne, aurreko aukera ezinezkoa denean, edo beste aukeren artean egokiena denean. Geletako argitasuna eta aireztapena bermatu beharko dira.

— Fatxa­dan, eraikinari loturiko lurzatiaren barruan, aurreko irtenbideak bidezkoak edo gomendagarriak ez direnean. Bai eta beste aukeraren bat baino egokiagoa denean.     

— Fatxa­dan, eraikinari loturiko lurzatitik kanpo, aurreko irtenbideak bidezkoak edo gomendagarriak ez direnean eta Irtenbide hau espresuki hirigin­tza planeamenduan espresuki debekaturik ez balego.

— Justifika daitezkeen beste aukera ­batzuk:

B)    Berme orokorrak:

Gai horren inguruan proposaturiko irtenbidea edozein delarik, oinarrizko baldin­tzen mantenimendua eta zain­tza bermatu beharko dira. Alde batetik, eta egungo ezaugarriren baten aldaketa kaltetu gabe, zuzenean eragindako eremu nahiz espazioek – sotoa, eskailerak, patioa, ­fatxada - helburu horretarako egokiak izaten eta horiei dagokien zerbi­tzua ematen jarrai dezaten. Beste aldetik, eremu horietaz balia­tzen diren etxe­bizi­tza nahiz lokalek, dagokien erabilera edo jarduera eslei­tzeko, beharrezkoak diren oinarrizko baldin­tzak izaten jarrai dezaten.          

Zehaztutako baldin­tzak beteko direla bermatu ahal izateko, kasuan kasu ebaluatuko dira eta aipaturiko espazio edo eremuetan planteaturiko proposamenek sor ditza­keten edonolako eragin edo kaltearen ezinbesteko xehetasunak eran­tsiko zaizkio. Eragin edo kalte horiek zuzendu edo deusezta­tzeko beharrezkoak diren tresnak zehaztuko dira, helburu horretarako egoki­tzat har­tzen diren material eta makineria barne.      

C)    Etxe­bizi­tze­tarako sarrera, bai eskailera zulotik, bai patiotik, bai beste irtenbideren batetik (fatxa­dan eragiten dutenak barne). Sarbidea egoki­tze aldera emandako irtenbideak ondorengo irizpideei egokituko zaizkie:

Burutu beharreko obrak eta instalatu beharreko elementuak honako honetan ezarritako irizpideei egokituko zaizkie:

— 68/2000 Dekretuaren (apirilaren 11koa) V. Erans­kinari, edo hori ordezka­tzeko aurreran­tzean eman daitekeen beste legezko xedapen bati.

— Suteen aurka babesteko ­gutxieneko baldin­tzak zehaztuko dira, besteak beste, DB-SI («Documento Básico S.I. Seguridad en caso de Incendio») delako dokumentuaren III. Atalean (Aplikatu beharreko irizpide orokorrak) xedatutakoaren arabera, DB-SI delako dokumentuan bildutako irtenbideak ez ezik, beste ­batzuk ere erabil­tzea baimen­tzen duena. Horrelakoetan Eraikun­tza Kode Teknikoaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio eta proiektuan oinarrizko eskakizunak bete­tzen direla dokumentatu beharko da. Hain zuzen ere, eskaileraren ­gutxieneko zabalera izango da araudi horrek bil­tzen dituen xedapenak, III. Atalean adierazitakoak (Aplikatu beharreko irizpide orokorrak)    barne, aplika­tze­aren ondorioa.

— Antze­kotasunagatik, Indarrean dagoen Ondare Urba­nizatu eta Eraikia Birgai­tzeko Jarduketa Babestuei buruzko araudian (2002ko abenduaren 30eko 317. Dekretua) zehaztutako irizpideak ere aplikagarriak izango dira.

D)    Indarrean dagoen hirigin­tza araudiko beste xedapen ­batzuk birdoi­tzea.

Aipatutako eraikin eta etxe­bizi­tze­tarako sarrera fisikoa egoki­tzeko irtenbideak bidezkoak eta egokiak diren guztietan, horiekin mugakide diren lursailei eragiten dietenean, haien garapenak eta buru­tza­penak indarrean dauden beste xedapen ­batzuk (lursail horien hirigin­tza kalifikazio erregimena, lurzati­tze eta jabari baldin­tzak, horien izaera juridikoa barne, eraikinaren lerrokadurak, behar bezala justifikatutako bestelakoak)    birdoitu behar direnean, birdoi­tze horien edukia eta eskumena honako hauetatik ondorioztatuko da:

— Bai, zuzenean, proiektu hau eta aipatutako erabakiak era bateratuan kontuan har­tze­tik, edo

— Bai Plan Berezi edo Xehetasun Azterlanetik. Hau da, hala badagokio eta balizko kasu bakoi­tza­ren egoera bereziak kontuan harturik, helburu horretarako, susta­tzea erabaki­tzen den azterlanetik.

Kasuan kasuko arazo eta egoera bereziak kontuan harturik, ondorengoa erabakiko da: Bai birdoi­tze horiek proiektu hau nahiz proposatu eta onartutako irtenbideak era bateratuan har­tze­aren ondorio direla, bai horretarako beharrezkoa dela Plan Berezia edo Xehetasun Azterlana aurretik idaztea eta onar­tzea, birdoi­tze horien eskumen eta izaeraren arabera.    

E)    Proiektu teknikoen edukia:

Aipaturiko eraikin eta etxe­bizi­tze­tarako sarrera egoki­tzeko irtenbideak, kasu bakoi­tzean, dagokien proiektu teknikoan jasoko dira, beharrezkoa den zehaztasunaz. Horretarako, proiektu horrek berari dagozkion xedapen orokorrak ez ezik, irtenbideak defini­tzeko beharrezkoak diren xedapen zeha­tzak ere bilduko ditu. Horien edukia zein tramitazioa, proiektu hau gara­tzeko ida­tzi eta onar­tzen diren dokumentuetan, horren inguruan xedatutako irizpideei egokituko zaizkie.           

1.3)    Aipaturiko eraikin eta etxe­bizi­tze­tarako sarrera fisikoa ematea helburu duten eraikin, instalazio eta elementuak (igogailua barne)    ez dira konputagarriak izango eragindako lurzati edo eremuaren eraikun­tza aprobe­txa­mendua zehaztean.           

1.4)    Artikulu honetan azaldutako proposamen eta baldin­tza teknikoak aplikagarriak izango dira eragindako etxe­bizi­tze­tan eraberri­tze –eta birgai­tze– obrak eginez gero eta haien indarraldia eta aplikazioa horiek manten­tze­ari loturik daudela ulertuko da.

Eraikin horiek ordezkatu eta erabat eraberrituz gero, aurreikusitako eraikin berria, proiektu hau indarrean jarri aurretik indarrean zeuden hirigin­tza xedapenei eta xedapen tekniko guztiei egokituko zaie. Hala gertatuz gero, orain proposatutako xedapen horien birdoi­tzeak eragingarritasun osoa galduko dute.   

2.    Ildo berean, indarrean dagoen hirigin­tza planeamenduaren xedapenak eta horren garapenerako ezarri diren xedapenak (5. artikuluak aipa­tzen dituenak) birdoi­tzeak, antolamendu xehatuaren planeamenduan aurreikusitako Ordenan­tzen barne daudenetaraino iri­tsi direla ulertuko da.   

Horrela, 5. artikuluan ezarritako irizpideak aplika­tze­aren emai­tzek ordezkatuko dituzte Ordenan­tza horietan dauden xedapenak. Beti ere, irizpide horien aplikazioa justifika­tzean, bi helburu hauetako oreka osoa eta beharrezkoa lortuko dela berma­tzen bada:

— Sarrera etxe­bizi­tzei dagokien araudiari egokitua izatea.      

— Eragindako eremu edo espazioak –eskailera zuloa, patioa, ­fatxada, e.a.– dagokion zerbi­tzua emateko egokiak diren ezaugarri eta baldin­tzak izatea.

3.    Aipaturiko etxe­bizi­tza eta eraikinetarako sarrera egoki­tzeko irtenbideak, kasuan kasu, dagokien obra proiektu teknikoan edota eraikun­tza proiektuan definituko dira. Proiektu horiek udal obra lizen­tzia egokia lor­tzeko egin beharrekoak dira.

4.    Ordenan­tza honetan adierazitako hirigin­tzako aurreikuspen eta aurreikuspen teknikoen aplikazioa, eragindako eraikinetan egin litezkeen birgai­tze eta eraberri­tze obrei eta horiek manten­tzeko lanei dagokiela ulertuko da. Ez, ordea, horiek ordezka­tzeko nahiz osotasunean eraberri­tzeko lanei.    

5.    Hirigin­tza Ondarearen Katalogoaren barne dauden ondasunak eta eraikinak direla kontuan harturik, obra horietarako baimena ondorengo baldin­tzen menpe egongo da: Ondasun eta eraikin horiek baldin­tza egokietan babesteko eta manten­tzeko, kasu bakoi­tzean beharrezkoak diren neurriak zehaztea eta buru­tzea. Ondasun eta eraikin horiek degradatu eta ahulduko duten obrak buru­tzea edo instalazioak ezar­tzea ez da inolaz ere baimenduko.

III.KAPITULUA

OBRA PROIEKTU TEKNIKOAREN EDUKIA ETA TRAMITAZIOA

6. artikulua.    Obra proiektu teknikoaren edukia.

Proiektuaren xedapen orokorrez gain, 5. artikuluan aipaturiko obra proiektu teknikoak, bestek beste, zehaztasun egokiaz azalduko ditu ondorengoak:

A)    Ordenan­tza honetan ongi ezarritako irizpideetara egoki­tzea, proiektua justifika­tzen duten egoeren azalpena barne.

B)    Proposatutako irtenbidearen logika eta zen­tzua, bai berezkoak, bai plantea litezkeen bestelako irtenbideen aurrean, 3. eta 5. artikuluetan ezarritako irizpideen testuinguruan.     

C)    Proposatutako irtenbideak, horrek eragindako eremuan, sor ditza­keen edozein motako eragin eta afekzioak (fisikoak, estetikoak, akustikoak eta abar) ebalua­tzea.

D)    Eragin eta afekzio horiek zuzen­tzeko edo desager­tzeko proposamenak, baita helburu horretarako egokiak diren material eta makinak erabil­tze­ari dagokionean ere.

E)    Hala badagokio, proposaturiko irtenbideak sortuko dituen eragindako lursailen, horien lurzati­tze-baldin­tzen, eraikun­tza­ren lerrokaduren, lursail horien izaera juridikoaren eta abarren hirigin­tza araudiaren egoki­tza­penetara eta ordenan­tza honetan ezarritako irizpideetara egoki­tzea.

F)    Proposaturiko irtenbideak eragindako ondasun eta eskubide guztien zerrenda, ezaugarrien deskribapena eta titularren identifikazioa. Bai eta, hala balegokio, desjabetu beharreko ondasunen eta eskubideen balorazioa ere.

G)    Obrak buru­tze­aren eta instalazioak ezar­tze­aren kostua, horiek eragindako eraikinaren lursailak edota lokalak eskuratu edota erabil­tze­aren kostua barne, hala dagokionean.        

H)    Indarrean dagoen planeamenduan adierazitakoaren arabera, beharrezkoak diren beste edozein egoera eta alderdi. 

7. artikulua.    Proiektu teknikoa tramita­tzeko eta onar­tzeko baldin­tzak.

1.    Proiektu teknikoa tramitatu eta onartu egingo da, indarren dauden lege xedapenetan ezarritako irizpideei jarraiki, obrak buru­tzeko eta instalazioetarako udal lizen­tzia egokia eskatu eta eskura­tze­aren ondorioetarako.       

Ildo horretan, udal zerbi­tzu teknikoek zehatz-mehatz aztertuko dituzte eragindako etxe­bizi­tza eta eraikinetara sar­tzeko proiektuan proposaturiko irtenbideak.     

Azterketa horretan agertuko dira behar bezala arrazoiturik, besteak beste, proposatutako irtenbidearen arrazoizkotasunari buruzko ebaluazioa eta irtenbideak sor ditza­keen eragin eta afekzioena, Ordenan­tza honetan eta indarrean dagoen hirigin­tza planeamenduan ezarritako baldin­tza eta irizpideen baitan.

2.    Proiektu hori jendaurrean jarriko da 20 eguneko epean, ­gutxienez, aurreikusitako obra eta jarduketek eragindako guztiei, banan-banan, jakinarazi ondoren; bai aurreikusitako obra eta jarduketek eragindako ondasun eta eskubideen titularrei, bai horien jabeei eta erabil­tzaileei (maizter eta abarrei) dagokion legezko agiriaren bidez.

Tramita­tzeko epe horretan, proiektuan azaldutakoari iradokizun edota proposamen alternatiboak aurkeztu ahal izango zaizkio.

3.    Tramitazioa amaitu eta proposaturiko iradokizun eta proposamenak aztertu ondoren, Udalak dagokion lizen­tzia emateko ala ez emateko erabakia hartuko du.      

IV. KAPITULUA

OBRAK ETA JARDUKETAK BURU­TZEKO EPEAK

8. artikulua.    Proiektatu eta baimendutako obrak eta jarduketak buru­tzeko epeak.

1.    Oro har, proiektu teknikoan proposatu eta, dagokion udal lizen­tziaren bidez, baimendutako obrak eta jarduketak buru­tzeko epea hiru hilabetekoa izango da, lizen­tzia ematen den unetik aurrera.           

2.    Epe orokor hori moldatu egin ahal izango da, luzatuz nahiz laburtuz, udal lizen­tzia ematearen arabera, kasu bakoi­tza­ren egoera eta ezaugarri zeha­tzak kontuan harturik. Obra burutu ahal izateko, ondasun edo eskubideen desjabe­tzea beharrezkoa izanez gero, epe hori onuradunak ondasunak bere esku dituen unean hasiko da.    

V. KAPITULUA

LURSAIL, ERAIKUN­TZA ETA ETXE­BIZI­TZE­TARAKO SARRERA BERMA­TZEKO, DESJABE­TZE­AREN BIDEZKO JARDUKETA

9. artikulua.    Desjabe­tze­aren bidezko jarduketa arrazoi­tzea. Irizpide orokorrak.

1.    Onura publiko eta interes orokorreko­tzat hartuko da, eragindako etxe­bizi­tza eta bizileku-erabilerarako eraikinetan sarrera fisiko egokia jar­tzea helburu duten obren eta jarduketen buru­tza­pena, behin betiko nahiz aldi baterako desjabe­tze­ari edo horrek eragindako lursail edota etxe­bizi­tzen zatiei dagokienean ere. Lursail eta etxe­bizi­tza horiek gaur egun dauden baldin­tzen ondorioz, ahalmen urritasuna dutenen eta horiekin pareka daitezkeenen sarrera arazoak dituztenak izango dira.

2.    Aurreikusitako obra eta jarduketen buru­tza­pena 8. artikuluan aipaturiko epeetan hasiko ez balitz, eta horren arrazoia eragindako ondasunak osotasunean zein zati batean ez eduki­tzea bada, Udalak desjabe­tze espedientea hastea erabaki lezake, indarrean dagoen lege irizpideen arabera, bai obra susta­tzaileak edo susta­tzaileek, bai beste per­tsona fisiko nahiz juridiko batek edo ­batzuk hala eskatuz gero.    



3.    Obra eta jarduketen susta­tzaile­tzat hartuko da izaera hori izan dezakeen edozein per­tsona fisiko edo juridiko, beti ere indarrean dagoen lege irizpideen arabera izaera hori izan badezake.

4.    Desjabe­tze eskaera 10. artikuluan ezarritako irizpideei egokituko zaie.

5.    Ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tzari buruzko legearen «177.j» artikuluan ezarritakoaren arabera, abeen elkartea edota, indarrean dagoen legediak horretarako jar­tzen dituen irizpideen arabera, obra horiek egiteko ahalmena eta eskumena dutenak izango dira desjabe­tze­aren onuradun eta horri dagozkion kostu eran­tsi guztiak ere beraiek ordainduko dituzte.        


Horretarako, desjabe­tze proiektuak bereziki identifikatu beharko du desjabe­tze­aren onuradun izango diren jabeen elkartea, jabeen elkartearen zatia edo per­tso­nak.  

6.    Oro har, desjabe­tzeak eragina izango du aurreikusi eta baimenduta dauden sarrera egoki­tzeko obra eta jarduketek eragindako lursail osoetan edota eraikinaren zati ­batzuetan.

Nolanahi ere, desjabe­tze horrek, ezarritako epeetan obra eta jarduketen susta­tzaileen esku ez dauden ondasunei baino ez die eragingo.          

10. artikulua.    Desjabe­tzeko eskaera.

1.    Desjabe­tze espedientea hasteko eskaera honako hauek egin dezakete: Bai adierazitako helburua duten obra eta jarduketen susta­tzaileak edo susta­tzaileek, bai beste edozein per­tsona fisiko edo juridikok, indarrean dauden lege xedapenetan ezarritako irizpideen arabera, horretarako gaitasuna baldin badu.

2.    Aurreko artikuluan adierazitako helburuarekin egindako desjabe­tze bidezko esku-har­tzeko eskaera oro beharrezko zehaztasunez azaldu eta arrazoitu beharko da dagokion, eta helburu horretarako egingo den, proiektuan. Bertan, besteak beste, ondorengo aurreikuspenak jasoko dira::

A)    Hainbat obra eta jarduketa buru­tzeko beharra justifika­tzea eta, hala badagokio, eragindako instalazio mekaniko edo bestelakoak ezar­tzea (igogailua barne), kasuan kasu, helburua eraikin eta etxe­bizi­tze­tarako sarbidea ahalbide­tzea bada.      

Justifikazio horrek jasoko ditu, besteak beste, ordenan­tza honetako 2. artikuluan azaldutako baldin­tzak bete­tze­arekin eta proposatutako sarrera irtenbidearen egokitasunarekin ere erlazioa dutenak. Bai baldin­tza teknikoei, bai eragindako eraikun­tza eta inguruko zatian dituen afekzioei dagokienean ere.      

Edonola ere, justifikazio hori loturik egongo da helburu horrekin egin den proiektu teknikoan aurreikusitako obra eta jarduketak buru­tzeko dagokion udal lizen­tzia aurretik ematearekin.

B)    Kasu bakoi­tzean, desjabe­tze­aren bidezko esku-har­tze­aren oinarri diren arrazoien azalpen eta justifikazio zeha­tzak, batez ere, honako hauek kontuan harturik:       

— Eragindako etxe­bizi­tza­ren batean ahalmen urritasuna duen per­tso­naren bat bizi­tzea.

— Aurreikusitako obra eta jarduketek eragindako ondasunak eskuratu edo lor­tzeko zailtasuna edo ezintasuna.  

— Obra eta jarduera horiek hasteko ezarrita zeuden, eta bete ez diren, epeen iraupena, honako hauen adierazpena barne: Susta­tzaileak nahiz susta­tzaileek helburu horrekin buruturiko kudeaketa guztien adierazpena, horren inguruan onarturiko edozein akordio barne; obra eta jarduketa horiek, denbora- eta material-baldin­tza egokietan, buru­tzeko bestelako tresna nahikorik edo inolako tresnarik ez izatea, eragindako ondasun eta eskubideen titularrekin eginiko akordioak barne, eta abar.         

— Interesa izan dezakeen bestelakorik.

Horrenbestez, desjabe­tze esku-har­tzea justifikaturik egongo da, baldin eta ezarritako gainerako baldin­tzak egiaztatu eta ezarritako epea pasa ondoren, aurreikusi eta baimenduriko obra eta jarduketen susta­tzaileak edo susta­tzaileek eragindako ondasunak eskuratu ez badituzte, sarbide arazoari konponbidea emateko beharrezkoak diren une eta baldin­tze­tan burutu ahal izateko.

Aldi baterako baldin­tza hori bete­tzat hartuko da 8. artikuluan aipaturiko epeak igaro baldin badira.         

C)    Proposatutako desjabe­tzeak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda, desjabe­tze horrek ondasun horien erabileran izan ditza­keen eraginak eta ondasun horien titularren jarduera.

D)    Obrak susta­tzeko baldin­tzak, jabeen elkartearen nahiz beste edozein per­tsona fisiko edo juridikoaren aldetik. Sustapen hori eragin duten egoerak ezagu­tzea ahalbide­tzen duen beharrezko informazioa barne, bereziki eragindako per­tso­nen artean desadostasunik balego.  

Era berean, elkarte horrek obra eta jarduketak buru­tze­aren edo ez buru­tze­aren inguruan hartutako erabakien berri emango da eta akordioaren kopia bat eran­tsiko da.

E)    Proposaturiko desjabe­tzeak eragindako ondasun eta eskubide guztien balio ekonomikoa; ondasun, eskubide eta titularren zerrenda onartu ondorengo egoki­tza­pen edota osaketei kalterik egin gabe.

F)    Desjabe­tze­aren onuradunak desjabe­tzeak berak eragindako ondasun eta eskubideen balio ekonomikoa ordain­tzeko konpromisoa, balio hori edozein delarik ere.

3.    Aurreko atalean aipatutako proiektua egin eta aurkeztu aurretik, obra eta jarduketen susta­tzaileak kon­tsulta bat aurkeztu ahal izango dio Udalari. Kon­tsulta honek ondorengo datuak jasoko ditu: Alde batetik, kasu bakoi­tzean desjabe­tze­aren bideragarritasuna ezagu­tzeko beharrezkoak diren datuak eta, bestetik, kasuan kasu, desjabe­tze­aren bideragarritasuna egokitu beharreko egoerak

Kon­tsulta hori egin ahal izango da, aurreikusitako sarrera obra eta jarduketak buru­tze­arren, Udalak dagokion lizen­tzia eman aurretik nahiz ondoren.  

Kon­tsulta horrek, bereziki, desjabe­tzeak eragindako ondasun eta eskubideen balio ekonomikoari buruzko estimazio teknikoa jasoko du.

11. artikulua.    Desjabe­tzeko eskaera balora­tzea. Espedientea tramita­tzea.

1.    Udal zerbi­tzu egokiek aztertuko dituzte bai desjabe­tzeko eskaera, bai gai horren inguruan indarrean dauden xedapenetan eta Ordenan­tza honetan ezarritako irizpideen arabera eginiko proiektua. Azterketa horretan, besteak beste, ondorengoak aztertuko dira:  

A)    Aipaturiko irizpideak bete diren ala ez, eskatutako desjabe­tze­aren justifikazioari dagozkionak barne.          

B)    Kasuan kasuko proposamenei buruzko erabakiak, behar bezala justifikaturik, hurrengo gai hauen inguruan:

a)    Desjabe­tze­aren bidezko esku-har­tze eskaera ez onar­tzea, horretarako beharrezkoak diren baldin­tzak bete edo justifikatu ez direlako.

b)    Eskaera eta proiektua tramita­tzea, horren inguruan indarrean dagoen legedian ezarritako irizpideen arabera egingo dira.

Proiektua egiteari nahiz tramita­tze­ari dagokionean, aipaturiko legedian xedatutakoari jarraitu beharko zaio. Era berean, beharrezkoa den guztietan, bereizi egingo dira ondorengoak xeda­tze­ari dagozkion faseak edo eginkizunak: Alde batetik, eragindako ondasun, eskubide eta titularren zerrenda eta, bestetik, ondasun eta eskubide horien balio ekonomikoa.

Hartara, eragindako ondasun eta eskubideen zerrendari dagokionean, nahitaezko desjabe­tze­aren inguruan indarrean dagoen legediak ezarritako trataera eman ahal izango zaio 10.2. artikuluan aipaturiko proiektuari eta horrela tramitatu eta halako­tzat hartuko da.

2.    Aurreko edozein kasutan, Udalak egoki deri­tzon erabakia/erabakiak hartuko du/ditu.         

Desjabe­tzeko espedientea tramita­tzea onartuz gero, Udalak zehaztu egingo du, kasuan kasu, zeini atxi­kituko zaion jarduketa: Tasazio bateratuaren prozedurari edo banakako tasazioarenari.

12. artikulua.    Desjabe­tzea atxiki­tzea, indarrean dagoen legediak horren inguruan ezarritako irizpideetara.

Ordenan­tza honetan adierazitakoaren osagarri gisa, ordenan­tza honen helburu den desjabe­tzea indarrean dagoen legediak horren inguruan ezarritako irizpideei egokituko zaie, oro har. Besteak beste, desjabe­tze­ari hasiera ematea nahiz tramita­tzea eta prezio zuzena zehaztea arau­tzen dutenak barne.

Desjabe­tze­aren onuradunak ­atzera eginez gero, aipaturiko irizpideak aplika­tze­aren ondorioei ere egokitu beharko zaizkie.           

Halakoetan, desjabe­tze­aren onuradunak ordaindu beharko ditu horrek sortutako kostu guztiak Betebehar horrek ere ain­tzat har­tzen ditu desjabe­tze jarduketak eta desjabe­tze­aren onuradunak ­atzera egiteak desjabetuari sortutako kalteak ordain­tzea.

Kostu horien ordainketa berma­tze­arren, helburu horretarako Udalak egoki deri­tzon abala edo bermea gordailuan jar­tzea eskatu ahal izango dio desjabe­tze­aren onuradunari. Oro har, gordailuan jar­tzea komeni den guztietan, 10.2. artikuluan aipaturiko ondasunen balio ekonomikoaren %20koa izango da abal hori. Hala ere, behar bezala justifikaturiko hainbat kasu jakinetan, handiagoa edo txi­kiagoa izan daitekeen zenbateko horri kalterik egin gabe.           

13. artikulua.    Ordenan­tza­ren aurreikuspenak interpreta­tzea eta aplika­tzea.

Ordenan­tza honek jaso­tzen dituen aurreikuspenak irakurri eta aplika­tzean plantea daitezkeen zalan­tza eta galderei, Lezon indarrean dauden Hirigin­tza Planeamenduko Hirigin­tza Arauetako adierazitako irizpide eta helburuen arabera eran­tzungo zaie.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.

Ordenan­tza hau indarrean jarriko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost (15) eguneko epean. Hortik aurrera, indargabetu egingo dira ordenan­tza honen edukiarekin kontrajar­tzen diren gainerako xedapen guztiak.

Lezo, 2008ko azaroaren 3a.—Haritz Salaberria, Alkatea.       
            (12583)