Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

85. zenbakia Data 2008-05-06 14308 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA-GIZARTE POLITIKA
Apirilaren 23ko 603/2008 FORU AGINDUA, 1999ko martxoaren 23ko 35/1999 Foru Dekretuak ezarritako zenbatekoak eguneratzen dituena.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Apirilaren 23ko 603/2008 FORU AGINDUA, 1999ko mar­txo­aren 23ko 35/1999 Foru Dekretuak ezarritako zenbatekoak egunera­tzen dituena.

Adingabeen babesa, garapen per­tso­nala eta gizartera­tzea bul­tza­tzeko diru lagun­tzak 1999ko mar­txo­aren 23ko 35/1999 Foru Dekretuak arau­tzen ditu. Aipatu 1999ko mar­txo­aren 23ko 35/1999 Foru Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak baimena ematen dio Gizarte Politikako departamentuko diputatuari Foru Dekretu bereko 3. artikuluko A) eta B) ataletan erabakitako lagun­tzen zenbatekoak ezar ­ditzan urtero.           

Gizarte Politikako departamentuaren iri­tziz eguneratu egin behar dira aipatu foru dekretuan ezarritako lagun­tzen zenbatekoak.

Hori guztia dela eta, 1999ko mar­txo­aren 23ko 35/1999 Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz, ondokoa,

XEDATU DUT

Lehenengo.

Alda­tzea, 2008ko urtarrilaren 1etik hasitako ondorioz, 1999ko mar­txo­aren 23ko 35/1999 Foru Dekretuak 3. artikuluko A) 1-2 eta 3 eta B) 2–2a-2b eta 2c ataletan ezarritako lagun­tzen zenbatekoak, eta honela uztea:

A.1.  Familian har­tzea: 600,00 euro hileko, adingabe eta famili unitate bakoi­tzeko.

A.2.  Adingabe ezgaituak familian har­tzea: 718,60 euro hileko, adingabe ezgaitu bakoi­tzeko eta famili unitate bakoi­tzeko.

A.4.  Familian aparteko arretaz artesa (arreta handia edo familia bizi­tza normal batean ohiz kanpokoa den arreta behar duten adingabeak direnean, hau da, normaltasunez gizartera­tzea eragozten duten portaera arazoak edo arreta berezia eskain­tzea eska­tzen duten beharrizanak dituzten adingabe eta famili úntate bakoi­tzeko direnean: 1.238,60 euro/hileko adingabe bakoi­tzeko eta famili unitate bakoi­tzeko.

B.2.  18 urtetik gorako gazteak desinstituzionaliza­tzeko lagun­tzak: Bere familiarekin edo hartu duen familiarekin bizi ez diren gazteei zuzenduta daude lagun­tza hauek. Hilean gehienez 700,00 eurokoak izan daitezke, eta ondoren ager­tzen diren kon­tzep­tuengatik eman ahal izango dira, kon­tzeptu bateragarriak direla:

B.2.a.  Egoi­tza eta otorduetarako pen­tsioa: Gehienez 543,27 euro/hileko.

B.2.b.  Lanik gabe egonez gero edo lanean egonda ere diru sarrerak Lanbidearteko ­Gutxieneko Soldata baino txi­kiagoak badira: Gehienez 313,43 euro/hileko.

B.2.c.  Lanbide heziketa, prestakun­tza okupazionala edo uniber­tsi­tate mailako ikasketak egiten ari diren gazteen­tzat: Gehienez 313,43 euro/hileko.

Bigarren.

Indargabe­tzea honen aurka doan edozein arau eta baita ezezta­tzea ekainaren 15eko 517/2007 Foru Agindua, zeinaren bidez egunera­tzen baitira, mar­txo­aren 23ko 35/1999 Foru Dekretuak, ezarritako lagun­tza zenbatekoak bere 3. artikuluko A) 1-2-3 eta B) 2 eta 2a ataletan.

Hirugarren.

Foru agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamonetik aurrera jarriko da indarrean.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek foru agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekur­tsoa Adminis­trazioarekiko Auzietako Donostiako epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, aukera dute horren aurretik berrazter­tzeko hautazko errekur­tsoa aurkezteko foru diputatu honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke.         

Donostia, 2008ko apirilaren 23a.—Maite Etxa­niz Balen­tziaga, foru diputatua.   (5069)