Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

186. zenbakia Data 2007-09-21 25052 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ASTEASUKO UDALA
Teleasistentziako udal erregelamendua. Behin betiko onespena.

ASTEASUKO UDALA

Iragarkia

Udalba­tzak 2007ko mar­txo­aren 29an egindako bilkuran ha­sierako onespena eman zion «Teleasisten­tzia zerbi­tzuaren Udal Araudia»ri. Onespenari dagokion espedientea alegazioetarako jendaurrean ­utzi zen (2007-6-18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 119. alea eta Ediktuen Oholean) eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, Udal Araudia behin betiko onartu­tzat ematen da eta, Toki Jaurbidearen Oinarriak arau­tzen dituen Legearen 70.2. artikuluak eskatu bezala, behar den zabalkundea ematen zaio.

Asteasu, 2007ko irailaren 12a.—Ińaki Amenabar Aramburu, Alkatea.

(722)    (10311)

AKORDIO OROKORRAREN 1. ERANSKINA

TELEASISTEN­TZIA ARAU­TZEKO UDAL ERREGELAMENDUA

ZIOEN AZALPENA

Teleasisten­tzia zerbi­tzuaren helburua arrisku, babesik eza, mendekotasun edota urritasuna duten per­tso­nak beren ­etxean jarrai­tzea da, beren eskaerari eran­tzu­nez eta beren autonomia eta segurtasuna indartuz. Gizarte izaera duen zerbi­tzu tekniko honek erabil­tzaileak larrialdien arretarako zerbi­tzuekin ­lotzen ditu, esparru horretan dauden komunitate baliabideak mugiaraziz.           

2001.eko uztailaren 30eko 155/2001 Dekretuak, gizarte zerbi­tzuei dagozkien eginkizunak zehaztekoak, lehenengo paragrafoaren 4.1.2. eta 3. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, teleasisten­tzia udal eskumeneko zerbi­tzu bat da. Beraz, bidezkoa da zerbi­tzua arau­tzea Toki Erregimeneko Oinarriak onar­tzeko 1985.eko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.1.a) artikuluan aurreikusitakoa betez, erregelamendu hau onartuz.          

Hala ere, mendekotasuna duten adinekoen zein urritasuna duten zerbi­tzuko erabil­tzaileen arreta eta zain­tza Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa izanik, eta, bestalde, zerbi­tzua lurralde osoan eraginkortasun eta berdintasunez ematea ziurta­tzea komenigarri egiten duten arrazoi teknikoak izanik, erakunde honek Eusko Jaurlari­tzako Barne Sailarekin harremanetan dagoenez (SOS-Deiak larrialdi zerbi­tzuan sartuz), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Asteasuko Udalaren artean, foru erakundeak teleasisten­tzia zerbi­tzuaren kudea­tzeko gomendioa ­hitzartu egiten du.       

Aurreko paragrafoan ezarritakoa kontuan hartuta, Astea­suko udalean teleasistenzia zerbi­tzuaren araudia udal erregelamendu honetan onar­tzen bada ere, aipatutako gomendioaren iraunaldiaren araberakoa izango da.

Erregelamendu honen edukiari dagokionez, hiru titulutan egi­tura­tzen da:

a)  Lehenengo tituluak erregelamenduaren xedea ezar­tzen du eta teleasisten­tziaren edukia definitu eta ezar­tzen du.

Bere edukian, erabil­tzaileek sortutako larrialdiaren ondoriozko zerbi­tzuaren kudeaketa integralez gain, sistema erabili duten per­tso­nekin egingo den jarraipena jaso­tzea ere azpimarra­tze­koa da.

b)  Bigarren tituluak, bere lehenengo kapituluan, teleasis­ten­tzia zerbi­tzuaren prestaketarekin lortu nahi diren helburuak zein horretarako aurrera eraman behar diren eginkizunak adierazten ditu.

Bigarren kapituluak teleasisten­tzia zerbi­tzuaren alderdi subjektiboa estal­tzen du, erabil­tzaileen esparrua arau­tzen baitu.   

Zerbi­tzuaren onura eslei­tzeko, bosgarren artikuluan des­kriba­­tzen diren egoeretakoren batean egotea aitor­tzea, ez, ordea, ezaugarri per­tso­nalen bat izatea, izango da ezaugarri erabakigarria. Beraz, per­tsona esparru zabalago baten alde, modu objektibo batean har­tzen da gaia.

Ondoren, sarbide baldin­tzak eta zerbi­tzu­tik salbuesteko ka­suak deskriba­tzen dira, baita zerbi­tzuaren erabil­tzaileen eskubide eta betebeharrak ere.

Hirugarren kapituluan prozedura arau­tzen da, hasieran udaleko oinarrizko gizarte zerbi­tzuan eskaera egiten denetik, Gi­puz­koako Foru Aldundiak hornitu arte, baita zerbi­tzuaren prestaketan izandako gertaerak aurreikusiz ere.       

c)  Hirugarren tituluan zerbi­tzuaren prestaketako erregimen ekonomikoa aurreikusten da ondoriozko erabil­tzaileen ekarpen sistemarekin, gehienetan, gaur egun dagoen ekarpen le­gea errespeta­tzen duena, hain zuen ere.

Arauzko testua aplikazio zuzenerako beharrezkoak diren xedapen gehigarri, indargabe­tzaile eta azken xedapenarekin ixten da.

I. TITULUA

ZERBI­TZUAREN XEDEA, EDUKIA ETA DEFINIZIOA

1. artikulua.  Xedea.

Erregelamendu honen xedea Asteasuko udalean Teleasis­ten­tzia zerbi­tzua arau­tzea da.

2. artikulua.  Definizioa eta edukia.

Definizioa: Teleasisten­tzia zerbi­tzua gizarte izaera duen zerbi­tzu tekniko bat da, eta, erabil­tzaileei telefono linearen bidez eta komunikazioen eta informatika ekipamendu berezi bat erabiliz arreta zentro batekin harremanetan jar­tzea ahalbide­tzen die. Zentro hori berez edo bestelako baliabide komunitario ­batzuk mugiaraziz aurkeztutako gizarte larrialdi edo behar egoeraren araberako eran­tzuna emateko bereziki prestatutako per­tso­nalak zainduta dago.

Edukia: Teleasistenzia zerbi­tzua urteko egun guztietan eta eguneko 24 ordutan emango da, eta, ­gutxienez, ondorengo prestazioak jasoko ditu:

a)  Erabil­tzaileen helbidetan kokatutako teleasisten­tzia ekipoen instalazioa eta manten­tze lana.

b)  Erabil­tzaileei ekipoen erabilera eta ezaugarriei buruzko arreta eta informazioa ematea.

c)  Erabil­tzaileen balizko larrialdi egoeren arreta (osasun egoerak edota bestelakoak: Sutea etxe­tan, lapurretak, etab.), bidezko baliabide komunitarioak mugiaraziz.       

d)  Gizarte arretako oinarrizko baliabideetarako orientazioa.

e)  Larrialdi kasu batengatik artatutako erabil­tzaileen egoeraz interesa ager­tzeko telefono dei baten bidezko jarraipen berezia.

f)  Urtean bi telefono dei ­gutxienez erabil­tzaile guztiei beren helbidean instalatutako ekipoaren fun­tzionamendua zein per­tso­nak erabil­tzeko gaitasuna egiazta­tzeko. Dei horretan bertan, erabil­tzaile ­fitxan jasotako datuak egiaztatutako dira.   

II. TITULUA

TELEASISTEN­TZIA ZERBI­TZUA

I. KAPITULUA.  HELBURUAK ETA EGINKIZUNAK

3. artikulua.  Helburu orokorra eta helburu bereziak.

Teleasisten­tzia zerbi­tzuak orokorrean erabil­tzaileen bizi­tza kalitatea hobe­tzea du helburu, beren autonomia eta segurtasunaren sentimendua indartuz.

Era berean, teleasisten­tzia zerbi­tzuak honako helburu bereziak ditu:

a)  Adin edo urritasun arrazoiak direla eta, beren familia edo gizarte ingurunean gizarte eta osasun egoera arriskugarrian dauden per­tso­nen iraupena eta integrazioan lagun­tzea, deserro­tze eta egoi­tza zerbi­tzuetan beharrik gabe sar­tzea saihestuz. 

b)  Beren ­etxean erabil­tzaileen autonomia eta independen­tziaren ahalik eta mailarik handiena eman eta manten­tzea.

c)  Adineko edota urritasuna duten per­tso­nen zain­tza bere gain har­tzen duten familiei lagun­tzeko bide bat izatea.

d)  Erabil­tzaileei larrialdi kasuetan berehalako segurtasun eta arreta eskain­tzea, eta, erabil­tzailearen arretarako bestelako beharren kasuetan ahalik eta azkarren eran­tzu­tea.          

e)  Erabil­tzaileei arreta integrala eskain­tzea, erabil­tzaileen eta gizarte eta asisten­tzia sarearen arteko etengabeko lotura bermatuz, gai diren erabil­tzaileei zein erabil­tzaileak lagun­tzeko sare informalari antze­mandako egoeraren berri emanez.      

4. artikulua.  Eginkizunak.

Teleasisten­tzia zerbi­tzuak bi eginkizun ditu, fun­tsean:  

1.  Sorospena ematea: Erabil­tzaileak larrialdi egoeran daudenean, berehala ematen die behar den lagun­tza.       

2.  Lasaitasuna ematea: Erabil­tzaileei, behar larriaren ka­suan soilik ez, baizik eta, larrialdiak ez izanda ere, beste per­tsona ­batzuen babesa behar duten beste hainbat egoeratan ere, lagun­tza jasoko dutela ziurta­tzen die, horrekin eguneroko garapenean lasaitasun eta segurtasuna emanez.        

II. KAPITULUA.  ERABIL­TZAILEEI BURUZ

5. artikulua.  Erabil­tzaileak.

Teleasisten­tzia zerbi­tzuaren erabil­tzaileak izan daitezke:

a)  Bakarrik bizi diren edo egunaren denbora gehiena bakarrik igaro­tzen duten per­tso­nak, arrisku, babesik eza, mendekotasun edota urritasun egoeran egonik, eta, hala balegokio, beren zain­tzaileak ere izan daitezke.

b)  Era berean, teleasisten­tzia zerbi­tzuaren erabil­tzaileak udaleko gizarte zerbi­tzuen iri­tziz, babesik eza, mendekotasun edota urritasun egoeran dauden beste per­tsona ­batzuk ere izan daitezke, eta, egunaren denbora gehiena bakarrik bizi edo egoten ez badira ere, bizikide­tza mul­tzo edo unitate baten zati direnak, bere kideak, era berean, babesik eza, mendekotasun edota urritasun egoeran egonik.

6. artikulua.  Teleasisten­tzia zerbi­tzuko sarbide baldin­tzak.

Eska­tzaileen sarbide baldin­tzak honako hauek izango dira:

1.  Asteasuko udalerrian erroldatuta egotea.  

Aurreko baldin­tza bete­tzen ez badute ere, honako egoeretakoren batean dauden per­tso­nek eskuratu ahal izango dute zerbi­tzua:

a)  Asteasura lekualda­tzen den per­tsona, jatorrizko udalerrian, lekualda­tzeko datara arte, teleasisten­tzia zerbi­tzuaren onuraduna izanik. Eska­tzeko unean, Asteasun erroldatu be­harko da eta jatorrizko udalerriko Gizarte Zerbi­tzuetako ziurtagiria aurkeztu beharko du. Bertan, teleasisten­tzia zerbi­tzuko erabil­tzailea dela jaso beharko da. Gainera, lekualda­tzeko unera arte zeukan teleasisten­tzia ekipoari baja eman beharko dio.    

b)  Udaleko gizarte zerbi­tzuen ustez, arrisku handi edo aparteko egoeran egotea.

2.  Bere ­etxean telefono linea eduki­tzea.

3.  Teleasisten­tzia ekipoa zuzen eta egoki erabil­tzeko gai izatea.

4.  Larrialdi kasuetan, mugiarazitako baliabide komunitarioetako per­tso­nalari eta, era berean, ekipoen instalazio, manten­tze lan eta ken­tzeko kasuetan, zein zerbi­tzua presta­tzea ezar­tzen duen gizarte eta osasun egoera arriskugarriaren jarraipen eta egiaztapen jardunen kasuetan, gizarte zerbi­tzuek hala eskatuta, bidalitako per­tso­nalari bere ­etxeko sarbidea ahalbide­tzeko konpromisoa bere gain har­tzea.

5.  Udaleko gizarte zerbi­tzuei erabil­tzaileei dagokien espedientean jasotako datu eta dokumentuak, osasunekoak barne, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlari­tzari, Osakide­tzari, eta, hala balegokio, teleasisten­tzia zerbi­tzuaren erakunde esleipendunari, eman ahal izateko baimena ematea, 1. Eranskinean ezarritako baldin­tza­tan zerbi­tzua zuzen eta egoki ematearren.     

6.  Gizarte zerbi­tzuei aitortutako datu ekonomikoak egiaz­ta­tzeko eta zerga izaerako eta gizarte seguran­tza­koekin pareka­tzeko baimena ematea, hala balegokio, ezar­tzen den ekarpenaren kitapenari ekitearren.

7. artikulua.  Bazterketak.

Teleasisten­tzia zerbi­tzuaren erabil­tzaile izaeratik teleasis­ten­tzia ekipoa zuzen eta egoki erabil­tzeko ezintasuna edo zailtasun larria duten per­tso­nak baztertuko dira.    


8. artikulua.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileen eskubideak.

Teleasisten­tzia zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Erregelamendu honetan araututako prestazioak jaso­tzeko eskubidea izango dute, eta, oro har, 2004.eko apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuz onartutako «EAEko gizarte zerbi­tzuetako erabil­tzaile eta profesionalen eskubide eta betebeharren kartan eta iradokizun eta kexuen erregimenean adierazitako guztiak».   

9. artikulua.  Zerbi­tzuko erabil­tzaileen betebeharrak.       

1.  Teleasisten­tzia zerbi­tzuaren erabil­tzaileen betebeharrak, oro har, apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuz onartutako «EAEko gizarte zerbi­tzuetako erabil­tzaile eta profesionalen eskubide eta betebeharren kartan eta iradokizun eta kexuen erregimenean adierazitako guztiak» izango dira.           

2.  Era berean, eta, bereziki, teleasisten­tzi zerbi­tzuaren erabil­tzaileak honako honetara behartuta egongo dira:

a)  Teleasisten­tzia zerbi­tzua eman eta zuzen eskain­tzeko behar diren datu guztiak zuzen ematera zein horien egiazkotasunaz ardura­tzera ere.

b)  Udaleko gizarte zerbi­tzuei zerbi­tzu prestaketaren baldin­tze­tan zein dagokien ekarpenaren kitapenean eragina izan dezaketen inguruabar per­tso­naletan eta ekonomiko eta ondarekoetan ezein aldaketaren berri ematera.       

c)  Larrialdi egoera baten aurrean, bertara­tzen diren baliabide komunitarioetarako per­tso­nalari sarbidea erraztera.

d)  Udaleko gizarte zerbi­tzuetako per­tso­nalari, hala balegokio, teleasisten­tzia zerbi­tzuaren garapenaren erakunde esleipenduneko per­tso­nalari, ­etxeko sarbidea erraztera, aldez aurretik, bisitaren berri emanda, ekipoak instalatu, mantendu eta ken­tze­ari ekitearren, baita zerbi­tzuaren prestaketa dakarren gizarte eta osasun egoera arriskugarriaren jarraipen eta egiaztapen jardunak egiteari ere.    

e)  Gehienez ere, bere izenean alta emandako teleasisten­tzia ekipo bakar bat eduki­tzera.

f)  Inola ere, teleasisten­tzia ekipoaren instalazio eta programazioa ez manipulatu ez alda­tzera, eta erabilera baldin­tza onetan mantendu zein jasotako erabilera jarraibideen arabera erabil­tzera ere.

g)  Jasotako teleasisten­tzia zerbi­tzuaren prestazioengatik dagokion ekarpena ordain­tzera, arau­tzen duen araudiari ja­rraiki.

h)  Oinarrizko gizarte zerbi­tzuari bajaren berri eman zein hilabeteko epean teleasisten­tzia ekipoari itzul­tzera ere.

III. KAPITULUA.  SARBIDE PROZEDURAZ

10. artikulua.  Eskaera eta dokumentazioa.

Interesatuek edo beren ordezkariek dagokien gizarte zerbi­tzuko bulegoetan aurkeztuko dituzte eskaerak, horretarako normalizatutako inprimakia betez (Erregelamendu honen 2. Eranskina)  eta ondorengo dokumentazioa eran­tsiz:      

1.  Eskaera egiten duenaren, eta, hala balegokio, bere ordezkariaren NAren fotokopia.

2.  Eskaera egiten duenaren osasun txar­telaren fotokopia.      

3.  Osasun ­fitxa. Bertan, osasun arriskuaren balizko egoera jaso behar da, zerbi­tzua eska­tzen duen per­tso­nak dituen patologiei dagozkien diagnostikoen zein larrialdi egoera batean garran­tzi­tsuak diren tratamenduen deskribapenarekin.          



4.  Urritasuna duten per­tso­nei dagokienez, dagokien minusbaliotasun ziurtagiria eran­­tsi beharko da, zerbi­tzua eska­tzen duen per­tso­narena zein urritasun egoera alega­tzen duten bizikide­tza mul­tzo edo unitatea osa­tzen duten beste per­tso­nena ere.

5.  Eska­tzaile bakoi­tzeko familia unitatearen datu ekonomikoei buruzko dokumentazioa, erabil­tzailearen ekarpena kalkula­tzeko erabakigarria dena, erregelamendu honen 18. artikuluan aurreikusitakoa betez.

Erregelamendu honi dagokionez, familia unitatea indarrean dagoen araudian Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zer­garen araudiak definitutakoa da, edota, edonola ere, haren or­dezkoa dena.

Aipatutako dokumentazioak honako hauek jasoko ditu:

a)  Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenaren fotokopia. Edo, hori izan ezean, Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko salbue­tsita egoteko ziurtagiria.

b)  Eguneratutako dirusari edota bestelako prestazio edo diru sarreren ziurtagiria, higigarrien zein higiezinen kapitalaren errendimenduak barne.

c)  Zerbi­tzuarengatiko ekarpenaren ordainketaren banke­txe helbidera­tzeko dokumentua.

Eskaera egiten duen per­tso­nak bere egoera balora­tze­rik nahi ez badu, edo modu frogagarrian justifika­tzen ez badu, bere egoera ekonomikoa itxa­ron zerrenda osa­tzen duen baremoan, halako zerrenda balego, kontuan hartua izateari edota ezarritako lagun­tzei uko egiten diela iri­tziko da. Beraz, zerbi­tzu prestaketarako ezarritako ekarpena ordain­tzera derrigortuta egongo da bere osotasunean, eta hori dagokion dokumentuan formaldu egingo du.

Eskaerak erabat formaldu ezean edo exijitutako dokumentuetako baten bat falta izanez gero, eskaera egiten duenari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, errekerimendua egingo zaio, hamar egun balioduneko epean, faltak zuzendu eta derrigorrezko dokumentuak erants ­ditzan, horrela egin ezean, bere eskaera ­atzera egin­tzat joko dela adieraziz, aldez aurretik ebazpena emanda. Ebazpena aipatutako 30/1992 Legearen, azaroaren 26koaren, 42. artikuluan aurreikusitako baldin­tza­tan eman beharko da.

Beharrezko­tzat ­jotzen den kasuetan, prozeduran zehar edozein unetan eskaera egiten duenari egoki­tzat ­jotzen den dokumentazio osagarri guztia eskatu ahal izango zaio, baita formaldutako eskaeren ebazpenari ekiteko egoki­tzat ­jotzen den beste edozein baldin­tza edo tramite bete­tzeko ere, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, 76. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, horretarako, jakinarazpen egunaren ondoren konta­tzen hasita, hamar egun balioduneko epea emanez, berariaz horrela egin ezean, aurreko atalean finkatutako baldin­tza berdinetan, bere eskaera ­atzera egin­tzat joko dela ohartaraziz.


Eskaera egiten duenak Udalari kudeaketa egokiak egiteko baimena emango dio, dagozkion datuak egiaztatu edo bil­tze­arren. Datu horiek eskaera egiten duenak erregelamendu honetan ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituen egiazta­tze­ari buruzkoak izango dira soilik, eta, hala balegokio, zerbi­tzua fi­nan­­tza­tzeko baldin­tza eta baliabide ekonomikoen egiaztapenari buruzkoak.           

Datuak fal­tsutu edota ezkuta­tzeak zerbi­tzuaren eska­tzaile baldin­tza gal­tzea ekarriko du, bere gain har ditza­keen eran­tzu­kizunen kaltetan gabe.

11. artikulua.  Eskaerak tramita­tzea.

Teleasisten­tzia zerbi­tzuko sarbiderako, Asteasuko Udaleko sarrera erregistroko eskaerei emandako orden kronologikoa kon­tuan hartuko da, eta, aurrekontu eza dela eta itxa­ron zerrenda bat sortuz gero, bosgarren zenbakia duen erregelamendu honen eranskineko baremoaren arabera kudeatuko da. 

12. artikulua.  Espedientea tramita­tzea.

Behin udaleko gizarte zerbi­tzuek aurreko artikuluak aipa­tzen dituen eskaera eta dokumentazioa jasoz gero, eskaera egiten duenaren egoera zein teleasisten­tzia zerbi­tzuan jaso­tzeko edo ez jaso­tzeko beharra baloratuko dira, erregelamendu honetan jasotako irizpide eta baldin­tzei jarraiki eta derrigorrezko gizarte txos­tena prestatuz.

13. artikulua.  Ebazpena.

Behin eskaera aztertu eta baloratuta, eskumena duen udal organora igorriko da, eta hark arrazoitutako ebazpena emango du, eskatutako zerbi­tzuko sarbidea ain­tzat hartuz edo eze­tsiz.

Ebazpena udal erregistroetakoren batean eskaera jaso­tzen denetik gehienez ere bi hilabeteko epean eman beharko da. Epe hori eskaerak osa­tzea eska­tzen denean eten egingo da jakinarazpenaren eta bete­tze­aren arteko denboran, edo, bestela, emandako epean zehar, edota eskaera egiten duenaren autonomiaren balorazioari buruz Gipuzkoako Foru Aldundiaren derrigorrezko txos­tena eskatu behar denean.      

Aurreko atalean aurreikusitako epea berariazko ebazpenik eman gabe eta ebazteko betebeharraren kaltetan gabe igarota, eskaera eze­tsi­tzat jo ahal izango da, interesatuari aukerako berrazter­tzeko errekur­tsoa edota administrazioarekiko auzi errekur­tsoa jar­tzea ahalbide­tze­arren.    

Aldeko ebazpenak ­gutxienez honako edukia izan beharko du:

— Prestazioa ematea zerbi­tzua emateagatiko tarifa eta era­bil­tzaileari dagokion ekarpen ekonomikoa bereiziz.   

— Hala balegokio, eskaera Asteasuko Udaleko itxa­ron ze­rrendan jaso­tzea, erregelamendu honetako 5. eranskineko baremoan jasotako lehentasun irizpideen arabera ordenatuta, zerbi­tzua berehala emateko modurik ez dagoenean.   

Aurkako ebazpenak zioak jaso beharko ditu eta bidezkoa izan­go da eskaera egiten duena honako kasu hauetakoren batean dagoenean:

— Erregelamendu honetan jasotako sarbide baldin­tzak ez bete­tzea.

— Erregelamendu honetan aurreikusitako bazterketak.

— Behar bezala arrazoitutako bestelako arrazoiak.

Legeak exijitutako epeetan eta formaltasunez jakinarazitako ebazpenaren aurka, eskumena duen organoaren aurrean aukerako berrazter­tzeko errekur­tsoa jarri ahal izango da, edota legez ezarritako epeetan eta baldin­tza­tan, administrazioarekiko auzietako jurisdikzioaren aurrean zuzenean aurkatu.        


Ain­tzat har­tzeko ebazpena Gipuzkoako Foru Aldundiari ere jakinarazi beharko zaio, eta Aldundiak exekutatu beharko du erregistroko sarreraren orden kronologikoari jarraiki, jakinarazpen datatik konta­tzen hasita gehienez 15 eguneko epean, itxa­ron zerrendan jaso­tzen ez denean salbu, zerbi­tzua aurrekontu falta edo ekipo falta dela eta, berehala emateko modurik ez izanda. Eskaera egiten duena ekipoak edota dagokion aurrekontu zuzkidura izan arte egongo da egoera horretan.  

14. artikulua.  Larrialdiko prozedura.

Apartekotasunez, eta, aparteko behar larriaren kasuan, udaleko gizarte zerbi­tzuek horrela arrazoituta, teleasisten­tzia zerbi­tzua berehala emateari ekingo zaio, izaera hori berariaz azal­tzen duen dagokion ebazpena emanez.

Udaleko gizarte zerbi­tzuek Gipuzkoako Foru Aldundiari emateko ebazpena jakinaraziko diote, larrialdiko prozedura bat dela adieraziz, Aldundiak, edonola ere, zerbi­tzua gehienez ere 24 orduko epean emateari ekin diezaion. 

15. artikulua.  Zerbi­tzu prestaketaren iraungi­tzea.

Teleasisten­tzia zerbi­tzuaren prestaketa honako kasu hauetan iraungi egingo da:

a)  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak uko egiteagatik.

b)  Zerbi­tzuaren erabil­tzailearen herio­tza dela eta.

c)  Zerbi­tzuaren erabil­tzailea egoi­tza batean modu iraunkorrean sar­tze­agatik.

d)  Erabil­tzailea Gipuzkoako Lurralde Historikoko edo kanpoko beste udalerri batera lekualda­tze­agatik. 

e)  Erregelamendu honetako 9. artikuluan jasotako erabil­tzaileen betebeharrak ez bete­tze­agatik.

f)  Zerbi­tzuaren erabil­tzaile izaera ain­tzat har­tzea ekarri zuten inguruabarrak alda­tze­agatik.

g)  Ezar­tzen den ekarpenaren ordainketa falta dela eta.

h)  Erabil­tzailea batbatean ezinduta edo teleasisten­tzia ekipoaren erabilera zuzen eta egokirako zailtasun larrian egoteagatik.

e), f), g) eta h)  paragrafoetan jasotako kasuetan, erabil­tzailea zerbi­tzuan baja emateari ekin aurretik, derrigorrezko entzu­naldi tramitea jakinarazi beharko da, zioak eta alegazioetarako epea adieraziz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, 84. artikuluan aurreikusi bezala.  

IV. TITULUA

ZERBI­TZUKO ERREGIMEN EKONOMIKOA

16. artikulua.  Teleasisten­tzia tarifa.

2007.eko ekitaldian tarifa hirurogeita hamasei euro eta ho­geita sei zentimotan (76,27 euro) zehazten da, erabil­tzaile bakoi­tzari teleasisten­tzia aparatua horni­tzeko kon­tzep­tuan eta urtero laurogeita bat euro eta hogeita sei zentimotan (81,26 euro) manten­tze lanen kon­tzep­tuan.

Elementu gehigarri baten horniketa, 2007.eko ekitaldian hiru euro eta hirurogeita hamabi zentimotan (3,72 euro) zehazten da eta manten­tze lanak hamabi euro eta berrogeita bat zentimotan (12,41 euro).

Tarifa urtero eguneratuko da (urtarrilaren 1etik eragina izanik) Euskal Autonomia Erkidegoko aurreko urtekoarekiko TDA (aurreko abenduaren gainean aplikatutako igoera tasa) aplika­tze­ari dagokion igoerarekin.

17. artikulua.  Finan­tza­keta.

Teleasisten­tziaren kostuaren finan­tza­keta honako hauen kargura izango da:

a)  Onuraduna: Zerbi­tzuaren finan­tza­ketan parte hartu be­harko du, eskumena duen organoaren ebazpenean ezar­tzen den kopurua emateko sinatutako konpromisoa onartuz, dituen baliabide ekonomikoak kontuan hartuz, zerbi­tzuaren prestaketa abiarazteko eta hitzar­men honetako 4. eranskinean jasotako bal­din­tza­tan. 

b)  Asteasuko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia: Bakoi­tzak onuradunari ordain­tzea dagokion ekarpena ken­tzean ondoriozta­tzen den kopuruaren %50eko ekarpena egingo du, hain zuzen ere, zerbi­tzu prestaketaren kostuari 18. artikuluaren arabera eta 4. Eranskinean ezarritako ekarpenaren baremoaren arabera kalkulatuta.

18. artikulua.  Zerbi­tzuaren erabil­tzailearen ekarpena.    

Erregelamendu honetan araututako zerbi­tzuaren erabil­tzaileak zerbi­tzuaren tarifa osoa edo zati bat ordaindu beharko du. Bere ekarpena, aipatutako tarifaren por­tzen­taiaren moduan, espedientea tramita­tzean behin kalkulatuko da, bere ahalmen ekonomikoa kontuan hartuta.

Aipatutako ahalmen ekonomikoa zehazteko, familia unitateko kideen per capita errenta kontuan hartuko da. Errenta­tzat familia unitateko per­tso­naren edo per­tso­nen diru sarrera guztiak ­jotzen dira, hain zuzen ere, honako hauetatik ondorioztatutakoak:

— Lan errendimenduak, gizarte aurreikuspeneko dirusari eta prestazioak, beren erregimena edozein delarik ere.

— Higigarrien eta higiezinen kapitalaren errendimendua.

— Enpresa edo lanbide jardueren errendimenduak.    

Behin ekonomia ahalmena zehaztuta, erabil­tzaileen ekarpena 4. Eranskinean ezarritako baremoaren arabera ezarriko da.           

Ekonomia ahalmenari buruzko datuak fal­tsutu edota ez­kuta­tzeak zerbi­tzuaren eskaeraren artxiba­tzea ekarriko du, edo iraungi­tzea emana baldin bazegoen, egin­tza horietatik etor litezkeen eran­tzu­kizunen kaltetan gabe. Udalak erabil­tzaileei nolabaiteko lagun­tza edo prezioko onura emana dien kasuan, lagun­tzak emateko udal ordenan­tzan araututako suben­tzioak itzul­tzeko dagokion prozedura abiaraziko da. 

Zerbi­tzuen erabil­tzaileek, eta, hala balegokio, beren le­gezko ordezkariek, Udalari, errentan edota familia unitateko per­tsona kopuruan izandako edozein fun­tsezko aldaketa jakinarazi behar diote, gerta­tzen denetik konta­tzen hasita 30 eguneko epean, baita banako ekarpenaren ezarpenean eragina izan dezaketen gorabehera guztiak ere.

Udal teknikariek erabil­tzaile bakoi­tza­ren­tzako banako ekarpena berrikusi ahal izango dute, ofizioz zein erabil­tzaileek edota beren ordezkariek hala eskatuta, ekarpenen aldaketa ekar dezaketen baldin­tza edo gorabeheretako edozeinetan aldaketaren bat gerta­tzen denean, eta hurrengo hilabetean izango ditu dagozkion ondorioak.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Erabil­tzaileei emateko, Erregelamenduaren beraren laburpen bat prestatuko da.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Erregelamendu honek teleasisten­tzia zerbi­tzua eskura­tzeko prozedura berezia ezar­tzen badu ere, hala ere, aurreikusita ez dagoen guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa­ren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak kontuan hartuko da subsidiarioki aplika­tzeko araudi­tzat.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Erregelamendu honetan xedatutakoaren kontraesanean dauden edo aurka­tzen duten maila bereko edo beheragoko arau guztiak indargabetuta gera­tzen dira.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENA

Toki Gobernuko Batza­rrari ahalmena ematen zaio erregelamendu hau aplika­tzeko eta gara­tzeko behar diren arau guztiak eman ­ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Erregelamendu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo hamabost egun igarota jarriko da indarrean.

 

 

 

 

4.  ERANSKINA

 

 

ERABILTZAILEEN EKARPEN BAREMOA (17 ETA 18. ART.) / BAREMO DE APORTACIONES DE LA PERSONA USUARIA (ART. 17 y 18)

 

Urteko per capita errenta *( 2006. Urtea)

Renta anual per cápita*(ańo 2006)

Tarifaren gaineko ekarpenaren %

% aportación sobre la tarifa

6.332,62 €tara arte / Hasta 6.332,62 €

10

6.332,63 eta 9.498,93 € bitartean / De 6.332,63 a 9.498,93 €

25

9.498,94 eta 12.665,24 € bitartean / De 9.498,94 a 12.665,24 €

50

12.665,25 eta 15.831,55 € bitartean / De 12.665,25 a 15.831,55 €

75

15.831,55 €tik gora / Más de 15.831,55 €

100

 

 

 

A)  Teleasisten­tzia zerbi­tzuaren eska­tzaile eta onuradunen ekonomia ahalmenaren kalkulua:

Eska­tzaile edota onuradunen ahalmena bere familia unitatearen urteko per capita errenta kontuan hartuta kalkulatuko da, erregelamendu honetako 18. Artikuluan xedatutakoaren arabera.

Horretarako honako aldagaiak kontuan har­tzen dira:

1.  Familia unitatea: Erregelamendu honen arabera, indarrean dagoen Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergen araudian, edota, edozein kasutan ordezka­tzen duenak hala definitutakoa.

2.  Errenta: Familia unitateko per­tsona edo per­tso­nen diru sarrera garbi guztiek osatutakoa, hain zuzen ere, honako hauetatik ondorioztatutakoak:

— Lan errendimenduak, gizarte aurreikuspeneko dirusari eta prestazioak, beren erregimena edozein delarik ere.

— Higigarrien eta higiezinen kapitalaren errendimendua.

— Enpresa edo lanbide jardueren errendimenduak.    

B)  Erabil­tzaileek onartutako tarifaren gainean egindako ekar­penaren por­tzen­taiaren kalkulua:

Kalkulu hori aurreko taularen arabera egingo da, urteko per capita errentaren kuantifika­tze­aren arabera bertan ezarritako tarteak kontuan hartuz.

2006.eko ekitaldirako taula horretan aurreikusitako urteko per capita errenta urtero IPREMen (ondorio ani­tze­tako errentaren adierazle publikoa) arabera eguneratuko da.

5.  ERANSKINA

ITXA­RON ZERRENDAREN BAREMOA (11. ARTIKULUA)

Itxa­ron zerrenda kudea­tzeko baremoak ondorengo alderdiak baloratuko ditu, horietako bakoi­tzari eta aldagaietako bakoi­tzari zenbakizko balio bat ezarriz, era honetan:           

1.  Osasun egoera, larrialdi baten kontuan hartu beharreko gaixotasunak eta mugikortasun zailtasunak, traumatismoen susperraldi egoerak direla eta, eta aurretik jasandako larrialdi egoerak. 25 puntutara arte.  

2.  Bizikide­tza egoera ondorengo hiru egoera hauek bereiziz (25 puntutara arte):

— Bakarrik bide den per­tsona (10 puntutara arte).

— Beste adineko batekin bizi den per­tsona (8 puntutara arte).

— 65 urtez beheko beste per­tsona ­batzuekin bizi den arren, denbora luzez bakarrik egoten den per­tsona (7 puntu).

3.  Adina (17 puntutara arte):

— 65 eta 74 urte bitartean (0 puntu).

— 75 eta 79 urte bitartean (4 puntutara arte).

— 80 eta 84 urte bitartean (6 puntutara arte).

— 85 urtez goitikoak (7 puntutara arte).

4.  Etxe­bizi­tza­ren kokapena (8 puntutara arte):

— Landa gunea (8 puntutara arte).

— Hiri gunea (0 puntu).

5.  Urritasuna edota mendekotasuna duten beste per­tsona ­batzuk zain­tzen duten per­tso­nak (25 puntutara arte):

1, 2 eta 3. ataletan puntuazio gehiena lor­tzen duten per­tso­nena zerbi­tzua eskura­tzeko egoera larri eta lehentasunezko­tzat joko da.