Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

127. zenbakia Data 2007-06-28 18214 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ASTEASUKO UDALA
Hirigune historikoan zirkulazioa arautzeko ordenantza.

ASTEASUKO UDALA

Iragarkia

Udalba­tza­rrak, 2005eko apirilaren 28an ospatutako Udalba­tza­rrean, Asteasuko parte zaharreko trafikoa gobernatuko duen Ordenan­tzari hasierako onespena eman zion.

Erabaki horren berri eman eta hogeita hamar egunez jendaurrean egon ondoren, ohar nahiz erreklamazioak aurkeztu ez direnez gero, behin-betiko onarturik gelditu da. Hona hemen Araudiaren testua:

Asteasuko parte zaharreko trafikoa gobernatuko duen ordenan­tza.

ARRAZOI AZALPENA

Ordenan­tza honen bidez nahi da ibilgailu motordunen joan-etorria muga­tzea Asteasuko parte zaharrean, hain zuzen ere kale Nagusian, Iturri kalean eta Errementari kalean, ahaztu gabe bertan bizi direnen, zona horretan dauden ezinbesteko zerbi­tzu publikoen eta lokaletako jardueren beharrei behar bezala eran­tzun behar zaiela, zamalanei eta bezeroen sartu-irtenei dagozkien beharrei alegia. 

Ain­tzat hartuz Toki Jardunbidearen Oinarriak arau­tzen dituen 7/85 Legeko 25.2 b) artikuluan hiriko kaleetako ibilgailuen eta per­tso­nen zirkulazioaren ordenazioaren inguruan aitor­tzen zaizkidan eskumenak eta trafikoari, motordunen ibilgailuen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko mar­txo­aren 2ko 339/90 LED-ko 7 b) artikulua, zeinak Udalari ematen dizkion hiriko kaleen erabilerak arau­tzeko eskumenak, zirkulazioari buruzko Udal Ordenan­tza hau eman da.       

1. artikulua.  Helburua.

Ordenan­tza honen helburua da arau­tzea oinezkoek Asteasuko kale Nagusia, Iturri kalea eta Errementari kaleei ematen dieten erabilera eta ibilgailu motordunen trafikoa uzten edo onar­tzen diren kasuak.

Ordenan­tza honetan, hiriko bideak izango dira Ordenan­tzak har­tzen duen eremuan dauden kaleak, plazak edo espazioak, publikoak nahiz pribatuak, eta, oro har, Ordenan­tza honek babesten duen oinezkoen erabilerarako interes orokorra eta baimen­tzen den kasuetan eta zirkunstan­tzietan sor daitekeen ibilgailuen trafikoa aurka azal­tzen litezkeen espazioak.          

2. artikulua.  Aplikazio eremua.

Ordenan­tza hau hasiera batean aplikatuko da hiri bideetan, hau da, kale Nagusian, Iturri kalean eta Errementari kalean. 

Mugatutako eremu hori alde batera ­utzi gabe, Ordenan­tza hau etorkizunean oinezkoen­tzat izatea aurreikusita dauden espazioetan ere aplikatu ahal izango da, osoz edo zatiz.

3. artikulua.  Oinezkoen eremua.

Asteasu udalerrian oinezkoen eremuak dira kale Nagusia, Iturri kalea eta Errementari kalea.

Oinezkoen eremua deklara­tzeak esan nahi du mugatutako eremu osoan oinezkoak lehene­tsiko direla eta debekatua egongo dela ibilgailuen trafikoa eta ibilgailuak aparka­tzea eta gera­tzea, argi eta garbi baimendutako kasuetan izan ezik. Ondorengo artikuluetan arau­tzen dira kasu horiek.

4. artikulua.  Ibilgailuen trafikoa.

Baimendutako ibilgailuen trafikoak zirkulazio arau berezi hauek hartuko ditu ain­tzat:

*  Ibilgailuen gehieneko abiadura 20 km/h izango da.  

*    Gidariek oinezkoei emango diete lehentasuna; oinezkoak pasa­tzean abiadura murriztu egingo dute, eta baita geratu ere, behar izanez gero.

*    Ibilgailuak geratuko dira bakarrik bidaiariak igo­tzeko eta jaisteko edo merkan­tziak karga­tzeko eta deskarga­tzeko.

5. artikulua.  Zirkulazio baimendua.

Ibilgailu hauek izango dute parte zaharrean zirkula­tzeko baimena:

*    Eremuko auzotarren ibilgailuek.

*    Eremuko merkatarien ibilgailuek.

*    Su, salbamendu, polizia, anbulan­tzia eta, oro har, zerbi­tzu publikoak emateko baimena duten ibilgailuek; eta baita per­tso­nal sanitarioen ibilgailu partikularrek ere, per­tso­nal hori bere zereginetan ari bada. 

*    Denden horni­tzaileen eta eremuko auzotarren ibilgailuek, baimendutako leku eta orduetan.

*    Ekitaldi jakin ­batzuk direla-eta baimen­tzen zaien ibilgailuek.

Parte zaharrean zirkula­tzeko baimena duten ibilgailuek Ordenan­tza honetan kasu bakoi­tze­rako aurreikusitako moduan eta baldin­tze­tan ibiliko dira.

Debekatua dago ziklomotorren zirkulazioa eremu osoan, auzokoen­tzat eta bana­tzaileen­tzat izan ezik; auzokoek ziklomotorra jaso­tzera parte zaharrera joan behar dute eta bana­tzaileek, berriz, beren zereginetan aritu behar dute.

Txi­rrinduek, patinek eta monopatinek oinezkoen­tzako eremuan ibil daitezke, baldin eta jende­tzak ahalbide­tzen badu. Oinezkoak lehene­tsiko dituzte eta abiadura egokiari ­eutsiko diote; ez dute inoiz 20 km/h gaindituko.

Udal agintariek mugatu diezaiekete zirkula­tzea edo aparka­tzea, duten pisuagatik edo tamainagatik, oinezkoen espazioen kon­tser­baziorako edo erabilerarako kalte garran­tzi­tsua ekar lezaketen ibilgailuei.

6. artikulua.  Geraldi eta aparkaldi baimenduak.

Debekatua dago, oro har, kale Nagusian, Iturri kalean eta Errementari kalean aparka­tzea edo gera­tzea, salbuespen hauekin:

*    Kale horietako auzokideek eta merkatariek baimendua dute ibilgailua geldi­tzea eta aparka­tzea, bidaiariak jaisteko edo igo­tzeko eta merkan­tziak karga­tzeko eta deskarga­tzeko, inolako ordutegi murrizketarik gabe.

*    Saltokiak merkan­tziez horni­tzen dituztenek eta auzokideek baimendua dute geldi­tzea eta aparka­tzea, zamalanetarako, baimendutako leku eta orduetan.

*    Zerbi­tzu publikoetako ibilgailuek baimendua dute geldi­tzea eta aparka­tzea, mugarik gabe, egokitutako zerbi­tzu publikoa buru­tzeko behar duten denboran.           

*    Mugatutako eremuan ibilgailuek baimendua dute geldi­tzea eta aparka­tzea hileta-elizkizunetarako, ezkon­tze­tarako edo baimendutako beste ekitaldietarako. Oro har, baimendutako ibilgailuek eremura sartu ahal izango dute ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago, eta eremua ­utzi beharko dute, gehienez, ekitaldia bukatu eta ordu erdira.     

Geldialdiak eta aparkamentuak ezingo dute izan ordu erdi baino gehiagokoa.

Debekatua dago ziklomotorren zirkulazioa eremu osoan, auzokoen­tzat eta bana­tzaileen­tzat izan ezik; auzokoek ziklomotorra jaso­tzera parte zaharrera joan behar dute eta bana­tzaileek, berriz, beren zereginetan aritu behar dute.

7. artikulua.  Ordutegia.

Asteasuko kale Nagusia, Iturri kalea eta Errementari kalea irekita egingo dira astelehenetik ostiralera goizeko 8.30etik eguerdiko 12.45orduetara eta arra­tsal­dez 17.30 ordutatik 19.30 orduetara; larunbatak 8.30 ordutatik 12.45 orduetara eta igandeak 9.00 etatik 11.00etara. Kaleak merkatuan eskura dauden baliabide mekaniko edota elektronikoekin ireki eta ­itxiko dira. Kaleak ­itxita dauden garaian txar­tela erabili beharko da sar­tzeko. Autoen aparkamentua eremu guztian debekatua egongo da.

8. artikulua.  Txar­tel-banaketa.

Asteasuko kale Nagusia, Iturri kalea eta Errementari kalea ­itxita dauden garaian, ibilgailuak sar­tzeko txar­tela erabili beharko da. Txar­telak era honetan banatuko dira:


A)  Kale Nagusiko, Iturri Kaleko eta Errementari Kaleko garajeen jabeak eta errentariak, kale horietan bizi ez direnak: Kale Nagusiko, Iturri kaleko eta Errementari kaleko garajeen jabeek eta errentariek, kale horietan bizi ez badira, egun duten ibilgailu bakoi­tzeko txar­tel bana izango dute.       

B)  Kale Nagusian, Iturri Kalean eta Errementari Kalean bizi diren ibilgailu-jabeak: Ibilgailu bakoi­tzeko txar­tel bana banatuko da; betiere, ibilgailuak Asteasuko ibilgailuen erroldan erregistratuta egon behar du.

C)  Kale Nagusiko, Iturri Kaleko eta errementari kaleko etxe­bizi­tzak: Kale Nagusian, Iturri kalean eta Errementari kalean bizi direnei baina ibilgailurik ez dutenei etxe­bizi­tza bakoi­tzeko txar­tel bana emango zaie.

Txar­tela ematearekin bat, eskura­tzaileak eta Asteasuko Udalak kontratu bat sinatuko dute.

Kale Nagusian, Iturri kalean eta Errementari kalean tabernak, dendak edo antze­koak dituztenek kaleak ­itxita dauden garaian sar­tzeko txar­tel bana izango dute.

Halaber, Osasun Zentroak, txar­tel bat izango du, kaleak ­itxita dauden garaian sar­tzeko.

9. artikulua.  Trafikoaren kontrola.

Baimendutako trafikoa modu eraginkorrean kontrola­tzeko eta goberna­tzeko, Udalak elementu mugikorrak edota piboteak erabiliko ditu, eremu osoan sarrera eta zirkulazioa kontrola­tze aldera. Halaber, merkatuan eskura dauden baliabide mekaniko edota elektronikoak erabiliko ditu, Ordenan­tza hau bete­tzea errazten eta oinezkoen lehentasuna berma­tzen dutenak.

10. artikulua.  Seinaleztapena.

Udalak behar bezala seinaleztatuko ditu, Zirkulazio Araudi Orokorrari jarraiki, oinezkoen­tzako eremuak, karga­tzeko eta deskarga­tzeko zonak, baimendutako ordutegiak eta zirkula­tzeko debekuak.           

11. artikulua.  Arau-hausteak.

Ordenan­tza honen kontrako ekin­tzak edo ez-egiteak administrazio arau-hauste­tzat hartuko dira eta, beraz, zehaztutako kasuetan, moduan eta neurrian zigortuko dira, baldin eta ez badira lege penaletan tipifikatutako delituak edo faltak. Hala badira, Udalak eskumena duen ordena jurisdikzionalari pasako dio erruduntasun-testigan­tza eta ez du zigor-prozedura aurrera eramango aginte judizialak epai irmoa ematen ez duen arte.

Arau-hauste­tzat joko da kale Nagusian, Iturri kalean eta Errementari kalean ibilgailuak aparka­tzea.

Horregatik, udaleko langileek beharrezko diren baliabideekin zainduko dute, egun osoan, kale Nagusian, Iturri kalean eta Errementari kalean ibilgailuak ez aparka­tzea.

12. artikulua.  Trafiko ­batzorde berezia.

Trafiko ­Batzorde Berezi bat osatuko da, Udalba­tzako kide guztiekin, kale Nagusia, Iturri kalea eta Errementari kalea erabil­tzen dutenek egindako arau-hausteak azter­tzeko eta dagozkien zigorra jar­tzeko.   

13. artikulua.  Zigorrak.

Txar­telak hiru puntu balioko ditu. Txar­tel horren erabil­tzaileari, egiten duen lege-hauste bakoi­tza­gatik, eta behin Trafiko ­Batzorde Bereziak lege-hauste hori aztertuta, puntu bat kenduko zaio. Hala, hiru puntu kenduz gero, txar­tela ezingo da erabili.

Erabil­tzaileak txar­tela berriz erabili ahal izateko, udalaren diru-­kutxan 100 euro jarri beharko ditu. Isun hori ordaindu ondoren baliogabetutako txar­tela aktibatu egingo da eta kale Nagusian, Iturri kalean eta Errementari kalean sar­tzeko erabil­tzeko moduan egongo da.

14. artikulua.  Zeha­tzeko prozedura.

1.    Ordenan­tza honetako aginduak hausteagatik jarritako zigorrak Ordenan­tzan bertan aurreikusitako arauei jarraiki bideratuko dira. Aurreikusi gabeko kasuetan, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulaziori eta bide-segura­tsu­nari buruzko Zehapen Prozeduraren gaineko Araudia aplikatuko da (otsailaren 25eko 320/94 Errege Dekretua). 

2.    Zeha­tzeko prozedurari ofizioz emango dio hasiera Ordenan­tza honetako aginduak hau­tsi direnaren berri izan duen agintari­tza eskudunak. Halaber, prozedura has daiteke norbaitek arau-hausteren bat sala­tzen badu.           

Trafikoa zain­tzen duten Udaleko langileek bideko zirkulazioa zain­tzen eta kontrola­tzen ari direnean antze­maten dituzten lege-hausteak salatu egin behar dituzte.         

3.    Espedientea Trafiko ­Batzorde Bereziak bideratuko du. Halaber, arau-hausleari salaketaren berri emango dio eta arau-hausleak 15 egun izango ditu defen­tsa­rako egoki irudi­tzen zaizkion alegazioak eta frogak aurkezteko.         

Salatuaren alegazioak Trafiko ­Batzorde Bereziari ezagu­tzera emango zaizkio eta Batzor­deak 15 egun izango ditu txos­tena egiteko.

Aurreko ataletan aipatutako epeak bete­tzen direnean, sala­tzaileak eta salatuak alegatu eta frogatutakoaren arabera eta, gertakariak azter­tzea eta balioestea beharrezkoa den kasuetan, proba egin ondoren eta interesatuek esan beharrekoa ­entzun ondoren, dagokion ebazpena egingo da.  

4.    Zehapen-espedienteetako ebazpenek bide administratiboa agortuko dute. Espedienteen kontrako helegiteak administrazioarekiko auzietako ordena jurisdikzionalean aurkez daitezke; hori horrela izanik ere, aukerako berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkez daiteke zigorra jarri duen organoan.

5.    Ordenan­tza honi dagozkion lege-hausteak zigor­tzeko ekin­tza hiru hilabeteren buruan preskriba­tzen da, lege-haustea gertatutako egunetik konta­tzen hasita.

Preskripzioa eten egingo da administrazioak edozein jarduera burutu eta horren berri salatuak izaten badu edo jarduera hori salatuaren nortasuna edo helbidea jakitera zuzendua badago, edo eginiko jakinarazpenagatik, 30/1002 Legean ezarritakoaren arabera.

Zigorrak, behin irmoak direnean, urte beteren buruan preskribatuko dira; preskripzio hori etengo da, bakarrik, zigorra egikari­tzera bideratutako ekin­tzen­gatik.

15. artikulua.  Aplika daitekeen araubide juridikoa.

Ordenan­tza honek aurreikusten ez dituen kasu guztietan dagokien araudia aplikatuko da, indarrean dagoena, hau da, Zirkulazio Araudi Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ordenan­tza hau indarrean jarriko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egunera, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraiki.

Ordenan­tza hau pixkanaka aplika­tzen joango da, eremu guztirako aurreikusitako urbaniza­tze-obrak egin ahala, oinez­koen­tzako espazioak sor­tzen eta ibilgailuen trafikoa murrizten den neurrian.     

Zamalanetarako ordutegiak eta lekuak udaleko agintarien ebazpen baten bidez ezarriko dira, momentuko egoeren arabera. Alde horretatik, beti emango da hartutako erabakien berri.          

Apirilaren 2ko 7/1985 legearen 70.2 artikuluak dioen moduan, Ordenan­tza hau indarrean sartuko da, bere testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egunetara.

Asteasu, 2007ko ekainaren 8a.—Ińaki Amenabar Aram­buru, Alkatea.

(532)    (7512)