Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

204. zenbakia Data 2006-10-26 24062 orria

3 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GFA - DIPUTATU NAGUSIA
Urriaren 20ko 7/2006 FORU AGINDUA, Gipuzkoako Mendiei buruzkoa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Gipuzkoako Mendien urriaren 20ko 7/2006 FORU ARAUA.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «Gipuzkoako Mendien urriaren 20ko 7/2006 Foru Araua», eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.         

Donostia, 2006ko urriaren 20a.—Joxe Juan Gonzalez de Txabarri Miranda, diputatu nagusia.

(9380)   (10720)

GIPUZKOAKO MENDIEN FORU ARAUA

­HITZAURREA

I. TITULUA.       XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.          Xedea.

2. artikulua.          Aplikazio eremua.

3. artikulua.          Lurralde Historikoaren eskumenak.

3. bis artikulua.     Gipuzkoako Baso Kon­tseilua.

4. artikulua.          Mendi kon­tzep­tua.

5. artikulua.          Mendien zeregin soziala eta ekologikoa.          

6. artikulua.          Basozain­tza eta jagole­tza.

7. artikulua.          Mendiaren titularra.

II. TITULUA.      ‑MENDIEN SAILKAPENA ETA
ARAUBIDEA

I. KAPITULUA. MENDIEN SAILKAPENA

8. artikulua.          Mendi publikoak eta mendi pribatuak.

9. artikulua.          ‑Herri jabariko mendiak eta ondareko mendiak.

10. artikulua.        Herri onurako­tzat jotako mendiak.

II. KAPITULUA.         MENDI PUBLIKOEN ARAUBIDEA

11. artikulua.        Herri jabariko mendien araubidea.

12. artikulua.        ‑Basoko herri jabariaren erabilerak. Baimenak.

13. artikulua.        Herri Onurako Mendien Katalogoa.

14. artikulua.        Herri jabariko mendien desa­txi­kipena.

15. artikulua.        ‑Mendiak Herri Onurako Mendien Katalogoan sar­tze­aren ondorio juridikoak.

16. artikulua.        Lehentasun espedienteak.

17. artikulua.        Bateragarritasun espedienteak.

18. artikulua.        ‑Herri jabariko mendietan intereseko baso azpiegiturak herri onurako­tzat ­jotzea.

19. artikulua.        Ondareko mendien ezaugarri juridikoak.          

III. KAPITULUA.        ‑MENDI PUBLIKOEN EDUKI­TZA BERRESKURA­TZEA ETA MUGAKETA EGITEA

20. artikulua.        ‑Herri jabariko mendien eduki­tza ikertu eta berreskura­tzea.

21. artikulua.        Herri jabariko mendien mugaketa.      

22. artikulua.        Mendia mugaketa egoeran deklara­tzea.          

23. artikulua.        Mugaketaren tramitazioa.

24. artikulua.        Mugarriak jar­tzea.

25. artikulua.        Mugarriak aldian behin berrikustea.

IV. KAPITULUA.       KATALOGOKO MENDIEN KARGAK          

26. artikulua.        Kargak.

27. artikulua.        Zortasunak.

28. artikulua.        Zortasunak iraungi­tzea.

29. artikulua.        Zortasunak onar­tzea.

30. artikulua.        Mendia har­tzea eta erabil­tzea.

31. artikulua.        Mendia har­tzeko baimena.

32. artikulua.        ‑Mendia herrilan eta herri zerbi­tzuetarako har­tzea.

V. KAPITULUA.         MENDI PRIBATUEN ERREGIMENA

33. artikulua.        Mendi pribatuen erroldako idazpenak.

34. artikulua.        Mendi pribatuen kudeaketa.

35. artikulua.        Mendi babesgarriak deklara­tzea.

36. artikulua.        Mendi babesgarrien errolda.

37. artikulua.        Mendi babesgarrien kudeaketa.

VI. KAPITULUA.       ‑LEHENTASUNEZ ESKURA­TZEKO ESKUBIDEA, ­GUTXIENEKO JARDUKETA UNITATEAK ETA BASO SAILEN ELKARKETA

38. artikulua.        ‑Lehentasunez eskura­tzeko eskubidea. Tantea­tzea eta ­atzera eskura­tzea.

39. artikulua.        Mendi bereizketaren muga.

40. artikulua.        Baso sailen elkarketa.

41. artikulua.        Lur sailak batera­tzea.

III. TITULUA.    BASOEN KUDEAKETA IRAUNKORRA

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

42. artikulua.        Prin­tzi­pio orokorrak.

43. artikulua.        Errolda administratiboak.

44. artikulua.        Baso ustiapenen erregimen orokorra.  

45. artikulua.        Planak eta proiektuak.

46. artikulua.        Basoak ustia­tzeko betekizunak.          

47. artikulua.        Baso ziurtapena.

48. artikulua.        Planak eta proiektuak ida­tzi eta onar­tzea.        

LEHEN ATALA.                     Katalogoko mendietan

49. artikulua.        Ustiapen planak katalogoko mendietan.           

50. artikulua.        Ustiapen moduak katalogoko mendietan.         

51. artikulua.        Hobekun­tza eta birsor­tze ehunekoak.

BIGARREN ATALA.  Gainerako mendietan

52. artikulua.        ‑Planak eta proiektuak katalogatu gabeko gainerako mendi publikoetarako eta mendi partikularretarako.

53. artikulua.        Ustiapen baimenak.

54. artikulua.        Murrizketak eta zehaztapenak.

55. artikulua.        ‑Erabateko mozketa egin ondoren basoberritu beharra.

56. artikulua.        Toki erakundeei jakinaraztea.

HIRUGARREN ATALA.         ‑Abereak larra­tzea herri onurako katalogoko mendietan

57. artikulua.        Abereak larra­tzea katalogoko mendietan.

58. artikulua.        Auzolarreak ustia­tzea.           

59. artikulua.        ‑Ahun­tzak eta txe­rriak larra­tzeko debekua eta abandonatutako azienda ken­tzea.

60. artikulua.        ‑Abereen errolda kontrola­tzea eta nekazari­tzako jarduera onak eska­tzea.

LAUGARREN ATALA.          ‑Herri onurako katalogoko mendien aisialdiko erabilera

61. artikulua.        ‑Herri onurako katalogoko mendien aisialdiko erabilera.

62. artikulua.        Aisialdiko erabileretarako baldin­tzak.

II.KAPITULUA. ‑NATURAGUNE BABESTUETAKO MENDIAK

63. artikulua.        ‑Naturagune babestuetako mendien erregimena.

64. artikulua.        ‑Naturagune babestuetako mendiei buruzko neurriak.

IV. TITULUA.    ‑MENDIEN ARTAPENA ETA
DEFEN­TSA

I. KAPITULUA. PRIN­TZI­PIO OROKORRA

65. artikulua.        Prin­tzi­pio orokorra.

II. KAPITULUA.         ‑MENDIEN ARTAPENA ETA
DEFEN­TSA

LEHEN ATALA.         Mendien artapena

66. artikulua.        Mendien artapena.

67. artikulua.        ‑Basoberri­tze eta hobekun­tza proiektuak azpiegiturek eragindako mendietan.

BIGARREN ATALA.  Erabilera aldaketa

68. artikulua.        Erabilera aldaketak.

69. artikulua.        ‑Mendien zuzenbide arauak eta hirigin­tzako kalifikazioak.

HIRUGARREN ATALA.         Ur-basoen defen­tsa      

70. artikulua.        Ur-basoen defen­tsa.

71. artikulua.        ‑Ur-basoak zain­tzeko lagun­tzak.         

72. artikulua.        Beharrezko lanetarako lurrak.

73. artikulua.        Ur-basoei buruzko azterketak eta proiektuak.

III. KAPITULUA.        MENDIEN BABESA

LEHEN ATALA.                     ‑Basoko izurriteak eta gai­tzak eta airearen eta lurren kutsa­dura   

74. artikulua.        Baso Administrazioaren eginkizunak.  

75. artikulua.        Jakinarazi beharra.

76. artikulua.        Hartutako neurriak gauza­tzea.

77. artikulua.        Lagun­tzak.

78. artikulua.        Agente kaltegarrien jarraipena eta kontrola.

BIGARREN ATALA.  Basoko suteak. Arrisku guneak 

79. artikulua.        Basoko suteak.

80. artikulua.        Arrisku guneak.

81. artikulua.        Suteak eragozteko neurriak.

82. artikulua.        Suteak eragozteko neurriak gauza­tzea.

83. artikulua.        ‑Erretako lur sailen baso izaerari eustea eta basoberri­tzea.

84. artikulua.        ‑Erreketak egiteko baimenak. Suaren aisialdiko erabilera ondareko mendietan eta mendi pribatuetan.

85. artikulua.        Suteak itzal­tzea.

V. TITULUA.     ‑MENDIAK BASOBERRITU ETA HOBE­TZEA ETA BASOLANAK SUSTA­TZEA          

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

86. artikulua.        Xedapen orokorrak.

87. artikulua.        Nahitaezko basoberri­tzeak.

88. artikulua.        Zerga onurak.

89. artikulua.        Hobekun­tza plana.

90. artikulua.        Basoberri­tze baimenak eta kontrola.

91. artikulua.        ‑Basoen eta finka mugakideen arteko ­gutxieneko tarteak.

II. KAPITULUA.         ‑KATALOGOKO MENDIEN ETA MENDI BABESGARRIEN BASOBERRI­TZEA ETA HOBEKUN­TZA

LEHEN ATALA.                     Baso Administrazioa partaide dela         

92. artikulua.        ‑Basoberri­tze lanak Baso Administrazioa partaide denean.

BIGARREN ATALA.  ‑Baso Administrazioa partaide ez dela

93. artikulua.        ‑Basoberri­tze eta hobekun­tza lanak Baso Administrazioa partaide ez denean.    

94. artikulua.        ‑Proiektuak eta hitzar­menak eta Baso Administrazioaren eginkizunak.

95. artikulua.        Proiektu eta hitzar­menen edukia.        

III. KAPITULUA.        BASO LANAK SUSTA­TZEA 

96. artikulua.        Baso lanak eta ekin­tzak susta­tzea.      

VI. TITULUA.    BASO PLANGIN­TZA

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

97. artikulua.        Baso plangin­tza­ren prin­tzi­pioak.

98. artikulua.        Baso antolaketako jarraibideak.

II. KAPITULUA.         ‑BASO BALIABIDEEN ANTOLAKETA PLANAK (BBAP), ANTOLAKETA PROIEKTUAK ETA BASO KUDEAKETA IRAUNKORREKO PLAN TEKNIKOAK (BKIPT)

99. artikulua.        Horrelako planen beharra.

100. artikulua.       ‑Baso baliabideen antolaketa planak (BBAP).

101. artikulua.       Baso antolaketako proiektuak.

102. artikulua.       Baso antolaketako proiektuen edukia. 

103. artikulua.       ‑Baso kudeaketa iraunkorreko plan teknikoak (BKIPT).

VII. TITULUA.   ZIGOR ARAUAK

I. KAPITULUA. URRAKETAK

104. artikulua.       Tipifikazioa.

105. artikulua.       Sailkapena.

106. artikulua.       Urraketen eran­tzu­leak.

107. artikulua.       Urraketen preskripzioa.

II. KAPITULUA.         ZIGORRAK

108. artikulua.       Zigor­tzeko ahalmena.

109. artikulua.       «Non bis in idem».

110. artikulua.       Sailkapena.

111. artikulua.       Propor­tzionalitatea.

112. artikulua.       Zigorren preskripzioa.

113. artikulua.       Zigorra murriztea eta isuna alda­tzea.  

114. artikulua.       Eran­tzu­kizuna iraungi­tzea.

III. KAPITULUA.        NEURRI OSAGARRIAK

115. artikulua.       Kaltea konpon­tzea eta kalte-ordaina.

116. artikulua.       ‑Behar­tzeko isunak eta subsidiarioki betearaztea.

117. artikulua.       Konfiskazioa.

LEHEN ATALA.                     Xedapen orokorrak

118. artikulua.       Prin­tzi­pioak.

119. artikulua.       Bateratasuna auzibide penalarekin.

120. artikulua.       Sarbide iraunkorraren prin­tzi­pioa.

121. artikulua.       Organo eskudunak.

122. artikulua.       Interesdunak.

123. artikulua.       Kautelazko neurriak.

124. artikulua.       Egozpen aka­tsa.

BIGARREN ATALA.  Tramitazioa.

125. artikulua.       Ofizioz hastea.

126. artikulua.       Aldeetako batek eskatuta hastea.

127. artikulua.       Hasteko erabakia.

128. artikulua.       Froga.

129. artikulua.       Ebazpen proposamena.

130. artikulua.       Entzu­naldia interesdunari.

131. artikulua.       Epeak murriztu eta luza­tzea.

132. artikulua.       Errekur­tsoak.

133. artikulua.       Jarduketa osagarriak.

134. artikulua.       Prozedura ebaztea.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

LEHENA.           ‑Araba eta Bizkaiko lurralde historikoekiko eta Nafarroako Foru Erkidegoarekiko mugak.

BIGARRENA.     Bidasoako nazioarteko zatiko jarduketak.        

HIRUGARRENA.        Mezenasgoa.

LAUGARRENA. Ohiturazko erabilerak.

BOSGARRENA. ‑Kontratazio publikoetan ziurtagiridun egurraren erabilera bul­tza­tzea.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

LEHENA.           ‑Foru arau hau onartu aurretik herri onurako­tzat jotako mendiak.

BIGARRENA.     Jabari tituluen eraginkortasuna.

HIRUGARRENA.        Aurrez hasitako prozedurak.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

BAKARRA.        Xedapenak indargabe­tzea.

AMAIERAKO XEDAPENAK

LEHENA.           Erregelamenduak emateko ahalmena.

BIGARRENA.     Isunak egunera­tzea.

HIRUGARRENA.        Foru Araua indarrean sar­tzea.

­HITZAURREA

Euskal Herriko Autonomia Estatutuak, 1979ko abenduaren 18ko 3/79 Lege Organikoak onartutakoak, 10.8 artikuluan xedatutakoaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du, besteak beste, mendi, baso ustiapen eta zerbi­tzu, abelbide eta larre gaietan; nolanahi ere, Estatuaren esku geldi­tzen da Konstituzioaren 149.1. 23. artikuluak ezar­tzen duen mendi, baso ustiapen eta abelbideei buruzko oinarrizko legedia.

Halaber, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 37.3 d) artikuluak lurralde historikoetako foru organoei eskumen osoa aitor­tzen eta eslei­tzen die, dagokien lurralde esparruaren barruan, probin­tzia eta udaletako ondasunen erregimenaren alorrean, ondasun horiek herri jabarikoak nahiz ondarezkoak, edo propioak, eta komunalak izan.

Aurrerago, 1983ko azaroren 25eko 27/83 Legeak, Autonomi Elkarte Osoko Erakundeen eta Herrialde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzkoak, 7a)7 eta 9 artikuluetan lurralde historikoetako foru organoei eskumen osoa aitor­tzen die, bakoi­tzak bere lege erregimenaren barruan gauzatuko duena, ondorengo alorretan: Probin­tzia eta udaletako ondasunen erregimenaren alorrean, ondasun horiek herri jabarikoak nahiz ondarezkoak, edo propioak, eta komunalak izan, baita mendi, baso ustiapen eta zerbi­tzu, abelbide eta larre alorretan eta basozain­tza eta nekazari­tza eta baso lurrak zaindu eta hobe­tze­koetan ere.           

Gaur egungo eskumen banaketaren aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1937. urtera bitartean bere gain zituen mendien administrazio, plangin­tza eta ekonomia alorreko eskudun­tzak eta araugin­tza­rako ahalmen propioa zuelarik gauza­tzen zituen lege eta ordenan­tza orokorrekiko kontraesanik sortu gabe.     

Erregimen Zaharrean zehar ­Batzar Nagusiek onartutako hainbat ordenan­tzen bitartez Gipuzkoan bul­tzatu zen baso sustapena, 1876tik aurrera, Diputazioaren eskuetara pasako da eta honek 1901ean Basozain­tza Zerbi­tzuaren oinarriak sortuko ditu, gero 1905etik aurrera sendotuko dena desamortizaziotik kanpo gelditutako mendi publikoen gaineko eginkizunak bere gain har­tzeko.

Handik aurrera Zerbi­tzuaren ahaleginak izango dira dauden zuhaiztiak zaindu eta hobe­tzea eta basoberri­tze lanak bul­tza­tzea, batez ere ibai arroen sorburuetan, baita egur ustiapena antola­tzea eta mendia bezalako ondasun baten inguruan bil­tzen diren era askotako beharrak bateragarri egitea ere. Behar horiek, nagusiki, nekazari­tza, abel­tzain­tza eta industria garapenaren, eta hiriko jendearen atse­den eta aisialdi premiaren ondorio dira.     

Araugin­tza­ren alorrean, Gipuzkoako Diputazioak onartu eta separata modura argitaratuko ditu 1923ko «Herri Mendien Ordenan­tzak», 71 artikulu zituena, eta 1927ko «Mendien Ordenan­tzak», orokorragoak eta osatuagoak, 135 artikulurekin.

Ordenan­tza horiek indarrean egon ziren 1937ra arte, orduan Estatuko Gobernuaren lege-dekretu bidez erabaki bai­tzen Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioekin hitzar­tutako erregimena indarrik gabe uztea eta haien esku zeuden basogin­tza zerbi­tzuak Estatuari eskualda­tzea.

Gai horien inguruko foru erregimenaren egunera­tzea Gipuzkoako Mendiei buruzko 1994ko uztailaren 8ko 6/94 Foru Arauaren bidez egin zen. Foru arau horretan Gipuzkoako Foru Aldundiari eslei­tzen zaio mendien plangin­tza eta kudeaketa iraunkorra egiteko eskumena, herri erakunde eta partikularrekin lankide­tzan, betiere ingurumen, ekonomia eta gizarte alorrak kontuan hartuta, Helsinkin (Finlandia), 1993an, egindako Europako Basoen Babeserako Ministroen Bil­tza­rraren H1 Ebazpenean zehaztu zen moduan. Hala, ebazpen horren ondorioetarako, baso kudeaketa iraunkorra izango da: Basoen eta baso lurren administrazio eta erabilera moduak eta inten­tsi­tateak aukera ematea mendiek beren biodiber­tsi­tateari, produktibitateari, birsor­tzeko gaitasunari, bizitasunari eta gaur egun eta etorkizunean maila lokal, nazional nahiz globalean fun­tsezko zeregin ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak bete­tzeko duten ahalmenari eusteko, beste ekosistema ­batzuei kalterik eragin gabe.

Hamabi urte igaro dira orain indarrean dagoen foru araua onartu zenetik, bestalde, lurraldearen antolaketan, naturaren zain­tzan eta landa garapenean eragina duten xedapen ugari onartu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, besteak beste, akordio eta arteztarau paneuroparretan eta Europar Batasunaren baso estrategiako ebazpen, hitzar­men eta protokoloetan emandako gomendioak; horrez gain, Estatuak 2003ko azaroaren 21eko 43/03 Legea, Mendiena, onartu zuen; horrenbestez, horiek guztiak kontuan hartua, beharrezkoa ikusten da Gipuzkoako Lurralde Historikoko mendien foru arau berri bat egitea.

Lurralde historikoko foru organoei mendien gaineko eskumen osoa eskualdatu ­zitzaienetik, hogei urte hauetan Gipuzkoako mendien bilakaera oso positiboa izan da Foru Aldundiak egindako sustapen lanari esker. Hori lor­tzeko teknikari eta basozainen kopurua nabarmen handitu zuen, baita aurrekontu xedapena ere mendi publiko nahiz partikularretan areago­tzen ari ziren inber­tsio eta manten­tze premiei aurre egiteko.

Horri guztiari esker lortu da zuhaizti azalerari eustea, zer­txo­bait areagotuz, lurralde osoaren %62 har­tze­raino heldu delarik, Estatuko handiena eta, alderdi kualitatiboari dagokionez, espezieen aniztasuna areago­tzea eta gure mendietan duten banaketa oreka­tzea lortu da, horrela bada, 1986ko baso inbentarioan hostozabal espezieek 34.000 hektarea har­tzen zituzten, 2005eko inbentarioan berriz, 54.000 hektarea.      

Gaur egun, etekin ekonomiko handia ematen ari diren koniferoen 70.000 hektarea daude, gehienak mendi pribatuetan, kontuan izanda mendi partikularretan bil­tzen dela lurraldeko zuhaiztien %80.

Foru arau hau idazterakoan, aurrekoaren egiturari eustea erabaki da, beharrezkoak diren egoki­tza­penak eginda, horrela baso kudeaketa iraunkor aurreratuenaren oinarrian dauden prin­tzi­pioak eta gomendioak jaso eta indartu baitaitezke, hala nola: Mendien zeregin soziala eta ekologikoa, eskain­tzen dituzten ondasun eta zerbi­tzuen fun­tzionaltasun ani­tza, baso plangin­tza lurralde antolaketaren barruan sar­tzea, baso ustiapenen eta landa garapenaren sustapena, basoko biodiber­tsi­tatea zain­tzea eta basogin­tzako baliabideen antolaketa eta kudeaketan eta baso ingurunearen gaineko erabakietan interesatutako gizarte eragile, udal eta partikularren partaide­tza bidera­tzea.      


Foru Arauak 134 artikulu ditu zazpi titulutan banatuta, horrez gain bost xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor, xedapen indargabe­tzaile bat eta amaierako bi xedapen ditu.          

I. tituluan zehazten dira arauaren xedea, aplikazio eremua, eskumenen banaketa, mendiaren lege kon­tzep­tua, mendien fun­tzio soziala eta ekologikoa titularitate edozein izanik ere, Basozain­tza Zerbi­tzuaren eginkizuna eta espediente administratiboak tramita­tzeko mendiaren titular izango direnak.     

II. titulua mendi publiko nahiz pribatuen sailkapen eta araubideari buruzkoa da. Bertan bil­tzen dira mendiak herri onurako­tzat ­jotzea eta Katalogoan sar­tzea eragiten duten sailkapen eta ezaugarriei buruzko kapituluak eta katalogoko mendien araubidea, basokoa ez den beste herri jabariko izaera eman diezaiokeen espediente batean sartuta dauden katalogoko mendien kasuan jarraitu beharreko prozedura eta ondareko mendien ezaugarri juridikoak lan­tzen dituztenak. Era berean, II. titulu horretan arau­tzen da mendi publikoen eduki­tza berreskura­tzea eta mugaketa egitea, katalogoko mendien zortasunak, okupazioak eta erabilerak, mendi pribatuen erregimena, mendi babesgarrien deklarazioa eta kudeaketa eta Foru Aldundiak edo herri erakundeek lehentasunez eskura­tzeko duten eskubidea.  


III. titulua basoen kudeaketa iraunkorrari buruzkoa da eta baso ziurtapeneko sistemak gara­tzea bul­tza­tzen du, lurraldeko basogin­tzako baliabideen antolamendu eta kudeaketa egokirako beharrezkoak diren plangin­tza agiriak adierazten ditu, eta mendi publiko nahiz partikularretako baso ustiapenen, auzolarreen ustiapenen, mendien aisialdiko erabileraren eta naturagune babestuetako mendien erregimena ezar­tzen du. Era berean, ehuneko hogeian finka­tzen da katalogoko mendien erakunde titularrek, era guztietako ustiapenak besterendu ondoren, Hobekun­tza Fondorako jarri beharko duten zenbatekoa.   


Mendien artapena eta defen­tsari buruzko IV. tituluan mendien erabilera aldaketa arau­tzen da, baldin­tza murriztaileak ezarrita, azpiegiturek eragindako mendiak lehengora­tzeko eta hobe­tzeko, ur-basoen defen­tsa­rako eta basoko izurrite eta gai­tzen aurrean babesteko neurriak aurreikusten dira. Titulu honetan jaso­tzen da hirigin­tzako kalifikazioek mendietan duten eragina eta mendiei eragin diezaiokeen edozein hirigin­tza agiri behin-behineko onartu aurretik Baso Administrazioari kon­tsulta egiteko obligazioa. Era berean, arreta berezia jar­tzen du basoko suteen preben­tzioan eta defen­tsan, horretarako arrisku guneak izenda­tzeko aukera ezar­tzen du, eta nekazari­tza eta basogin­tza xedeko erreketak egiteko baimenak, txa­gozaleek sua egitea eta suteak itzal­tzeko lanetako jarraibideak arau­tzen ditu. Erretako lur sailen baso izaerari ­eutsi eta basoberri­tzeko, titulu honetan berariaz debeka­tzen da mendiak edo baso sailak birkalifika­tzeko edozein erabaki har­tzea sutea gertatu eta 30 urteko epean, ­gutxienez.           


Basoberri­tze eta hobekun­tzei buruzko V. tituluak mendi partikularretan landaketak edo basoberri­tze lanak egiten hasi aurretik baimena eskatu behar dela ezar­tzen du, lan horiek egiteko basoen eta finka mugakideen arteko ­gutxieneko tarteei eta makineriaren erabilerari buruz kontuan hartu behar diren kautelazko neurriak zehaztuz. Halaber, titulu honetan arau­tzen dira herri onurako katalogoko mendietako basoberri­tze eta hobekun­tza lanak, Baso Administrazioaren nahiz entitate titularren kontura egindakoak. Hemen ere aipa­tzen dira udaletako ondareko mendien eta partikularrenak diren mendi pribatuen zeregin ekonomikoak, ekologikoak eta sozialak mantendu eta gara­tzen lagunduko duten inber­tsioak, azterketak eta proiektuak susta­tzeko bideak. Lagun­tza horien bidez, gainera, landa eremuko ekonomia eta soziologia eta baso jabe­tza orekatu nahi dira, inber­tsio gastu handiak eta gero eta murrizpen handiagoak baitituzte mendien ingurumen eta gizarte eginkizuna dela eta.      


VI. titulua baso plangin­tzari buruzkoa da eta baso baliabideen antolaketa planak arau­tzen ditu, lurralde antolaketaren barruan txerta­tzen diren eskualde mailako baso plangin­tzako agiri direlarik; horrela, baso plangin­tza eta kudeaketa lurralde antolaketaren arlo erabakigarriarekin ­lotzen da. Basoko antolaketa proiektuak, nagusiki jabe­tza publikokoa den mendi bateko edo mendi mul­tzo bateko kudeaketaren plangin­tza egiteko fun­tsezko oinarri dira. Ondareko mendietan eta mendi pribatuetan nahitaezkoak dira baso kudeaketa iraunkorreko plan teknikoak par­tzela bakarrean hogei hektareatik gorako azalera duten mendietan edozein jarduera egiteko eta, betiere baso ziurtapena eskuratu nahi duten mendien kasuan.


VII. tituluak, zigor arauei buruzkoak, mendietan gerta daitezkeen urraketak tipifika­tzen ditu, eragin mailaren arabera sailkatuz, eran­tzu­kizun motak eta mendia lehengora­tzeko betebeharra zehaztuz; era berean, zigorrak kuantifika­tzen ditu, zigorra alda­tzen duten inguruabarrak azal­tzen ditu eta zigor prozedura zehazten du.          

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Xedea.

Foru Arauaren xedea da Gipuzkoako mendiak hobetu eta zain­tzea beren diber­tsi­tatea eta ekoizpena bermatuz, eta horretarako nahitaezkoa da:

1.    Erabilerak antola­tzea, mendiaren ustiapen iraunkorra bul­tza­tzea eta ingurumenari dagozkion alderdiak ekonomia, gizarte eta kultura alorreko jarduerekin batera­tzea.

2.    Oreka manten­tzea mendiaren eginkizun ekonomikoaren eta, izadiaren ondarea, giroa, ur hezetasunak, airearen garbitasuna, lurzoruaren egonkortasuna eta emankortasuna, paisaia, nekazari­tza egitura eta gainerako azpiegiturak zain­tzeko duen herri eginkizunaren artean, bai eta herritarren astialdirako gune izateko duen eginkizunarekin ere.

3.    Basogin­tzako ekonomia, enplegua eta landa ingurunearen garapena susta­tzea eta baso jabeei foru arau honetan zehaztutako eginbeharrak bete ditza­ten lagun­tza ematea, interes orokor eta partikularrak modu orekatuan uztartuz. 

4.    Baso jabe­tza publikoa susta­tzea, sendo­tzea eta areago­tzea.

5.    Mendiei buruzko usadiozko eta ohiturazko arauak zuzenbidearen antolamendura egoki­tzea, haien arabera jarduten duten erakundeak, ustiaketak eta ohiturak eguneratu ahal izateko.

6.    Mendia begirune handiagoz erabili eta ustiatu dadin jabearazteko eta informa­tzeko lanak bul­tza­tzea beste herri administrazio ­batzuekin nahiz gizarte agenteekin batera, behar diren jarrerak alda­tzea posible egiteko bai mendiak ematen dituen ondasun eta zerbi­tzuen erabil­tzaile eta kon­tsumi­tzaileengan bai eta izadiaren baliabideetaz balia­tzen diren komunitate, enpresa eta profesionalengan ere.

2. artikulua.    Aplikazio eremua.

Foru arau hau Gipuzkoan dauden mendi guztietan bete behar da.

3. artikulua.    Lurralde Historikoaren eskumenak.

1.    Lurralde Historikoak eskumen osoa duenez mendi gaietan, Estatuko oinarrizko legediak autonomia erkidegoei egiten dizkien erreferen­tziak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan bertako foru erakundeei egindako­tzat hartuko dira.           

Horrenbestez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ahalmena izango da Lurralde Historikoaren araudia garatu eta betearaztea ondorengo gaietan: Baso politika eta plangin­tza, mendien artapena, zain­tza eta babesa, basoberri­tze lanak, ustiapenak, baso zerbi­tzuak, larreak, abelbideak eta basoko eraikun­tzak eta azpiegiturak; basozain­tza­ren erregulazioa eta kudeaketa, nekazari­tza eta basogin­tzako lurren zain­tza eta hobekun­tza, baita herri erabilerako mendien eta probin­tziako nahiz udal mailako gainerako herri jabariko mendien eta mendi pribatuen erregimena eta kudeaketa, eta zigor ahalmena.

2.    Betearazte ahalmen hori gauza­tzeko, aurreko puntuan zehaztutako gaietan eskumenak dituzten Foru Aldundiko organoek osatuko dute Gipuzkoako Baso Administrazioa.

3. bis artikulua.    Gipuzkoako Baso Kon­tseilua.

1.    Gipuzkoako Baso Kon­tseilua sor­tzen da, basoen gaineko gaien aholkulari­tza­rako eta kon­tsul­tarako organoa izango dena. Kon­tseiluan, Foru Aldundiko ordezkariekin batera, Gipuzkoako udalek, nekazari­tza erakundeek, basoen jabeen ordezkari­tzek eta basoen alorrean kualifikazio onartua duten per­tso­nek osatuko dute. Foru dekretu baten bidez erabakiko da Kon­tseiluaren osaera eta jarduteko araubidea.

2.    Gipuzkoako Baso Kon­tseiluaren egitekoak hauek izango dira:

a)    Foru Arau honetako VI. tituluan basoen plangin­tza egiteko aurreikusi diren tresnak nola ari diren gara­tzen eta bete­tzen jakitea, eta horiei buruzko aholkuak eman eta txos­tena egitea.

b)    Kon­tseiluaren iri­tzi­pean uzten diren basoen alorreko gaiei buruzko txos­tenak egitea.

c)    Foru Arau hau gara­tzeko erabaki­tzen diren guztiak.        

4. artikulua.    Mendi kon­tzep­tua.

1.    Foru arau honen ondorioetarako, mendia da zuhaitz, sastraka edo belar landareak hazten diren lur oro, baldin eta nekazari­tza landaketaren ezaugarri edo horren gai ez badira eta hirietako espazio edo parkeetan eta lorategietan ez badaude.           

2.    Era berean, Foru Arauaren ondorioetarako mendi­tzat joko dira mozketak eta entresakak egindako lursailak eta otalurrak, mendiko zerbi­tzuetarako eraikun­tzak eta azpiegiturak, banaketa edo segurtasun zerrendak, basoko soilguneak, larre eta basoar­tzan­tzako lur sailak, egur pilaketarako lurrak, mendiko mintegiak, mendiarekin lotutako aparkalekuak eta aisialdiko instalazioak, baita ibai, urtegi, ubide eta zingira ertz eta ibarretako zuhaitz, sastraka edo belar espezieak hazten diren lurrak ere.           


3.    Halaber, mendi izendapenaren barruan sar­tzen dira, aurreko bi puntuetan zehaztutako baldin­tzak ez bete arren birlandatu edo basotuak izateko hautatu diren edo hautatuko diren nekazari­tza lurrak, beti ere Batasuneko Nekazari­tza Politikaren erreformaren ondorioz ezarriko diren neurriak aplikatuz, edota indarrean dagoen legediaren arabera emango den beste edozein ebazpen administratibo betez eta xedapen horietan zehaztuko den denboraz, inola ere landatutako espezie edo espezieen basoaldia baino laburragoa izango ez dena.         

5. artikulua.    Mendien zeregin soziala eta ekologikoa.   

1.    Mendiek, titularitatea edozein izanik ere, baliabide naturalen iturri izateaz gain, badute zeregin sozial eta ekologikoa ere, besteak beste: Ondare naturala, klima, ur baliabideak, aire garbitasuna, karbono maila, lurzoruaren egonkortasun eta lurraren emankortasuna zain­tzea, paisaiari, nekazari­tza egitura eta azpiegiturei bere horretan eustea, eta herritarren aisialdi fun­tzioa bete­tzea.    

2.    Baso Administrazioari dagokio mendien erabilera eta ustiaketa antola­tzea, susta­tzea, eta zain­tzea, lehengai berriztagarrien sorburu izaki, mendien fun­tsa genetikoaren eta biodiber­tsi­tatearen zain­tza bermatuz garapen iraunkorreko irizpideak erabilita eta bete­tzen duten zeregin soziala eta ekologikoa errespetatuta.

6. artikulua.    Basozain­tza eta jagole­tza.

1.    Baso Administrazioari dagokio lurralde historikoko mendietan foru arau honek ezarritako guztia behar bezala bete­tzen dela zain­tzea eta kontrola­tzea.   

2.    Hala, bere zeregina bete­tzeko behar beste eskuran­tza izango dituen Basozain­tza Zerbi­tzua izango du. Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainak, beren zereginak bete­tzen ari direnean, agintari­tza­ren agente­tzat hartuko dira ondorio guztietarako.

3.    Basozain­tzak bere zereginak bete­tzen ari dela egindako ikuska­tzaile­tza eta salaketa aktak, dokumentu publikoak izaki, egiazko­tzat joko dira bertan jasotako egin­tzei dagokienez, interesdunek beren eskubide eta interesen defen­tsan aurkez ditza­keten probak baztertu gabe.   

7. artikulua.    Mendiaren titularra.

Foru arau honen ondorioetarako, mendiaren titular izango da, izaera juridikoa kontuan hartuta, jabe­tza, administrazio, errentamendu edo usufruktu titulua duena, eta oro har, erabaki eskubidea duena. Titularitatearen ­itxura juridikoa aurkezten dutenak edo eduki­tza dutenak titular­tzat hartuko ditu Baso Administrazioak espediente administratiboak tramita­tze­rakoan.


II. TITULUA

MENDIEN SAILKAPENA ETA ARAUBIDEA

I. KAPITULUA.          MENDIEN SAILKAPENA

8. artikulua. Mendi publikoak eta mendi pribatuak.

1.    Titularitatearen arabera mendiak publikoak edo pribatuak izan daitezke.

2.    Mendi publikoak dira Estatu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio, Gipuzkoako Lurralde Historiko, tokiko erakunde eta zuzenbide publikoko beste entitateren batenak direnak.

3.    Mendi pribatuak dira zuzenbide pribatuko per­tsona fisiko edo juridikoenak direnak, banaka nahiz jabekide­tzan izanik ere.

9. artikulua.    Herri jabariko mendiak eta ondareko mendiak.

1.    Honako hauek herri jabariko mendiak edo demanialak dira eta basoko herri jabaria osa­tzen dute:

a)    Zerbi­tzu publikoko arrazoiengatik, Foru Araua indarrean sar­tzean Herri Onurako Mendien Katalogoan jasota dauden mendiak, eta jasoko direnak.

b)    Toki erakundeen jabe­tzako herri mendiak, baldin eta herritarrek ustia­tzen badituzte, usadio eta ohituren arabera eta dagokion toki erakundeak onartutako ordenan­tzen arabera. Herritarrek ustiapen berezi ­batzuk egiteak ez dio herri izaera ematen mendiari.          

c)    Aurreko ezaugarriak ez bete arren, herri erabilerakoak edo zerbi­tzu­koak diren gainerako mendiak.

2.    Ondareko edo erabilera libreko mendiak dira, herri jabarikoak ez diren herri jabe­tzako mendiak.

10. artikulua.    Herri onurako­tzat jotako mendiak.

Dituzten ezaugarri bereziak direla-eta, herri onurako­tzat jo ahal izango dira egoera hauetakoren batean dauden mendi publikoak:

a)    Higadura prozesuen aurrean lurra babesteko fun­tsez­koak direnak.

b)    Ibai arroen sorburuetan daudenak eta erregimen hidrologikoa erregula­tzeko ezinbestekoak direnak, elur-jausiak, uhaldiak eta uholdeak ekidinez edo gutxi­tuz eta herriak, laboreak eta azpiegiturak babestuz.

c)    Lur edo harri-jauziak eta urtegien lurrezta­tzea eragozten edo gutxi­tzen dituztenak eta laboreak eta azpiegiturak haizetik babesten dituztenak.

d)    Orain duten egoeran a), b) edo c) puntuetako ezaugarriak guztiz ez bete arren basoberritu edo egokitu nahi direnak lehen aipatutako babes helburuak bete ditza­ten.  

e)    Aniztasun biologikoa zain­tzeko lagungarriak direnak, sistema ekologikoei ­eutsiz, flora eta fauna babestuz eta aniztasun genetikoa zainduz eta, bereziki, naturagune babestu, hegaztien­tzako babesgune berezi, kon­tser­bazio gune berezi edo bestelako babes eremuetakoak direnak, edota paisaiaren elementu garran­tzi­tsuak direnak.   


f)    Foru arau honetako 80. artikuluan xedatutakoaren arabera sute arriskuko eremuetan daudenak.     

II. KAPITULUA.    MENDI PUBLIKOEN ARAUBIDEA      

11. artikulua.    Herri jabariko mendien araubidea.

Herri jabariko mendiak besterenezinak, preskribaezinak eta bahiezinak dira eta ez daude jabe­tza zergape­tzen duen inongo zergari lotuta.

12. artikulua.    Basoko herri jabariaren erabilerak. Baimenak.

Baso Administrazioaren aldez aurreko baimena beharko da herri jabariko mendien zeregin sozial eta ekologikoan eragina duten jardueretarako, mendiak arriskuan jar ditza­ketenean edo mendien erabilera inten­tsibo­tzat edo basoko herri jabariaren erabilera pribatibo­tzat har daitezkeenean.

13. artikulua.    Herri Onurako Mendien Katalogoa.

1.    Herri onurako­tzat jotako herri jabariko mendiak Gipuzkoako Herri Onurako Mendien Katalogoan sartuko dira.       

2.    Mendi bat herri onurako­tzat ­jotzeko Diputatuen Kon­tseiluaren Foru Dekretua behar da, Baso Administrazioaren ardura duen Departamentuko diputatuak proposatuta edo mendiaren titularrak hala eskatuta.       

14. artikulua.    Herri jabariko mendien desa­txi­kipena.

1.    Katalogatutako mendiak basoko herri jabaritik desa­txiki­tzeko aurrena katalogotik atera behar dira, 16 eta 17. artikuluetan aurreikusitakoa erago­tzi gabe.

2.    Katalogatutako mendi batean garran­tzi­tsua ez den zati bat katalogotik atera­tzeko edo truka­tzeko baimena eman ahal izango da Baso Administrazioak edo mendiaren titularrak proposatuta, baldin eta mendiaren azalera hobeto zehazteko edo mendiaren zain­tza eta kudeaketa hobe­tzeko balio badu.

3.    Salbuespen gisa, Baso Administrazioaren eta, mendi jaberik izanez gero, haren txos­tena jaso ondoren, baimena eman ahal izango da katalogatutako mendiaren zati bat katalogotik atera edo truka­tzeko, aurreko puntuan aurreikusi ez diren arrazoiak medio.

4.    Gainerako herri jabariko mendien desa­txi­kipena titularra den erakundeak tramitatuko du eta Baso Administrazioaren aldeko txos­tena beharko da.

5.    Desa­txi­kipen espedientean behar diren txos­ten tekniko guztiak bilduko dira, entzu­naldi tramitea eskainiko zaie mendi jabeei beharrezkoa den epea emanez, hogeita hamar egun ­gutxienez, eta aurkeztutako alegazioen txos­tenekin batera jarduketa guztiak Baso Administrazioaren ardura duen Departamentuko diputatuari bidaliko zaizkio, ondoren diputatuak desa­txi­kipena onar dezake zuzenean, baldin eta txos­tenak aldekoak badira eta mendiaren titularra aurka azaldu ez bada. Txos­tenak, mendiaren titularra edo biak aurka azaldu badira, espedientea Diputatuen Kon­tseiluari aurkeztuko zaio eta honek desa­txi­kipenari buruzko erabakia hartuko du.     

15. artikulua.    Mendiak Herri Onurako Mendien Katalo­goan sar­tze­aren ondorio juridikoak.

1.    Katalogoan mendi bati eslei­tzen zaion titularitatearen aurka ­jotzeko bide bakarra auzitegi zibilen aurrean egindako deklarazioko epaiketa arrunta da, eta ezingo dira Auzipera­tze Zibileko Legeak 250.1.7 artikuluan aurreikusten dituen ekin­tza errealak gauzatu.

2.    Katalogatutako mendien jabe­tza auzitegi zibilera eraman aurretik administrazio bidean erreklamazioa aurkeztu beharko zaio erakunde titularrari eta Baso Administrazioari.         

3.    Aurreko puntuan aipa­tzen den aldez aurreko erreklamazio hori Baso Administrazioak eba­tziko du, erakunde jabeari 30 laneguneko epean entzu­naldia eskaini ondoren bidezko ­jotzen dituen alegazioak aurkezteko; halere, ohartarazten da tramite hori ez bete­tzea erreklamazioaren aurkako erabaki­tzat hartuko dela.

Erakunde jabea berariaz edo tazituki erreklamazioaren aurka azal­tzen bada, bere aldeko ebazpena emango da eta auzibide zibila zabalik geldituko da.

Erakunde jabeak erreklama­tzailearen asmoa onar­tzen badu, Baso Administrazioak egoki den ebazpena emango du onarpen horri lotu behar izan gabe.

4.    Foru Aldundiaren epa­tze­rik ez badago jarduketak baliogabetuta geldituko dira, prozedura zein tramitetan dagoen kontuan hartu gabe, baldin eta egoera hori lege prozesaletan aurreikusten diren kasu, baldin­tza eta modutan zuzen­tze­rik ez badago.

5.    Erakunde titularrak Jabe­tza Erroldan inskribatuko ditu katalogatutako mendiak eta horien gaineko eskubideak edo kargak, mendiaren plano topografikoarekin edota mugaketarako egindako planoarekin batera (eskala egokian) aurkeztutako ziurtagiriaren bidez. Inskripzioa egiteko prestatutako ziurtagirian katalogatutako mendia osa­tzen duten higiezinaren edo higiezinen katastroko erreferen­tzia jasoko da.

16. artikulua.    Lehentasun espedienteak.

1.    Herri onurako mendi jakin bat bestelako herri onura aitor diezaiokeen espediente batek afekta­tzen badu eta herri onurako mendia izatearekin bateraezina bada, lehentasunezko pieza banandua tramitatu beharko da, eskumena duten administrazioek mendi horren lehentasunezko herri onura zein den erabaki­tzeko lankide­tza bideak ezar ditza­ten.     

Horrela bada, Katalogoko mendiak lehentasunezko­tzat ­jotzen diren herri onurako obra, erabilera edo afekzioetarako bakarrik desjabetu ahal izango dira.         

2.    Lehentasun espedientea, hori aitor­tzea nahi duen administrazioaren organoak eskatuta hasiko dena, Baso Adminis­trazioak tramitatuko du eta herri jabariko mendiak desa­txiki­tzeko 14.3 artikuluan zehaztutako prozedura jarraituko du.         

17. artikulua.    Bateragarritasun espedienteak.

1.    Herri onurako mendi jakin bat bestelako herri onura aitor diezaiokeen espediente batek afekta­tzen badu eta herri onurako mendia izatearekin bateragarria bada, bateragarritasunezko pieza banandua tramitatu beharko da, bi herri onura horiek egoki­tzeko.

2.    Bateragarritasun espedientea, herri onurako aitorpen berria lortu nahi duen administrazioaren organoak eskatuta hasiko dena, Baso Administrazioak tramitatuko du eta herri jabariko mendiak desa­txiki­tzeko 14.3 artikuluan zehaztutako prozedura jarraituko du.

18. artikulua.    Intereseko baso azpiegiturak herri onurako­tzat ­jotzea.

Baso Administrazioak, herri jabariko mendiak eta mendien ekoizpenak egoki kudea­tzeko behar diren azpiegiturak, ekipamenduak eta instalazioak jarri edo egiteko herri onurako­tzat ­jotzeko espedienteak tramitatuko ditu, ofizioz edo erakunde titularren ekimenez.      

Espedientea Diputatuen Kon­tseiluaren erabakiz eba­tziko da.

19. artikulua.    Ondareko mendien ezaugarri juridikoak.

1.    Ondareko mendien preskripzio eskura­tzailea soilik gertatuko da jabe gisa mendiaren eduki­tza izanez modu publikoan, bake­tsuan eta 30 urtetan etenik gabe.

2.    Preskripzioaren ondorioetarako, eduki­tza eten egingo da mendiaren titularra den erakundeak baso ustiaketak egitean, zigor espedienteak ireki­tzean edo bestelako edozein eduki­tza egin­tza gauza­tzean.

III. KAPITULUA.    ‑MENDI PUBLIKOEN EDUKI­TZA BERRESKURA­TZEA ETA MUGAKETA EGITEA

20. artikulua.    Herri jabariko mendien eduki­tza iker­tzea eta berreskura­tzea.

1.    Herri jabariko mendien entitate titularrek, eta katalogatutako mendien kasuan Baso Administrazioak, basoko herri jabarikoak izan daitezkeela uste diren lursailen egoera ikertuko dute, eta horretarako beharrezko irizten dituzten datu eta txos­ten guztiak bildu ahal izango dituzte.

2.    Herri jabariko mendien entitate titularrek, eta katalogatutako mendien kasuan Baso Administrazioak, hirugarrengoek bidegabeki hartuta dituzten lurren eduki­tza berreskura­tzeko ahalmena erabili ahal izango dute, inolako eperik gabe eta eduki­tza horri dagokionez ez da onartuko bestelako eduki­tza egin­tza ez eta prozedura berezirik ere.

21. artikulua.    Herri jabe­tzako mendien mugaketa.         

1.    Foru Aldundiaren eskumena da administrazio bidean katalogoko mendien mugaketa egitea eta horrekin zerikusia duten gaiak erabaki­tzea.

2.    Mendien herri erakunde titularrek eskatuz gero, Foru Aldundiak katalogoan ez daude herri mendien mugaketa egin ahal izango du. Horrek eragindako gastuak eskatu duenaren kargura izango dira.

3.    Katalogoko mendi baten mugaketa lerroren bat udalerrien arteko muga bada, kontuan hartu beharko da Gipuzkoako Udal Barrutiak erregula­tzeko araudia.    

22. artikulua.    Mendia mugaketa egoeran deklara­tzea.  

1.    Mendi jakin bat mugaketa egoeran deklara­tzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitekoa izango da eta Baso Administrazioaren ardura duen Departamentuak emandako foru aginduaren bidez egingo da, ofizioz nahiz erakunde titularrak eskatuta.

2.    Mendia mugaketa egoeran ­jotzen duen foru aginduak zehaztuko ditu eragindako eremu mugakideak eta prozedurak irauten duen bitartean ustiapenei ezarriko zaizkien murrizpenak.

23. artikulua.    Mugaketaren tramitazioa.

1.    Herri mendien mugaketa honako urrats hauen arabera egingo da:

a)    Mugaketa arrazoi­tzen duen txos­tena prestatuko da, mendiaren azalpen orokorra eginez eta muga, barruti, mugakin, perimetro eta azalerak zehaztuz, baita titularitateei eta gozamen eskubideei buruzko datuak ere.

b)    Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udale­txe­etako iragarki tauletan mugaketari hasiera ematen dion foru aginduaren iragarkia argitaratuko da. Iragarki horretan, terreno mugakideen jabeei eta mugen neurketan parte har­tzeko interesatuei aukeratutako lekura bil­tzeko deia egingo zaie, ezagunak badira per­tso­nalki ere deituko zaie. Bertara ager­tzen ez badira, mugaketa egiten segituko da, baina interesatuek nahi dutenean bertaratu ahal izango dute, nahiz eta horrek ez duen emandako urra­tse­tan ­atzera egitea ekarriko.

c)    Neurketa Baso Administrazioak izendatuko duen baso teknikari baten zuzendari­tza­pean egingo da. Horretarako perimetroaren lerroa urratuko da eta behar diren zuinak jarri, muga lerroak ezarri eta zalan­tza edo ezadostasuna sor­tzen duten auzien behin-behineko oharpenak hartuko dira. Baso teknikaria geroago erreklamazioa sor dezaketen diferen­tziak konpon­tze­arren interesatuak bat etor­tzera edo elkar adi­tzera iri­tsi daitezen saiatuko da, eta mugei buruzko gorabehera guztiak eta terreno mugakideen jabeek eta interesatuek adierazten dituzten adostasunak eta ezadostasunak jasoko ditu neurketako aktan. Parte hartu duten guztiek sinatuko dituzte mugen neurketa aktak eta ekarritako edozein agiri eran­tsi ahal izango zaio.      

d)    Neurketarako bakarrik balio izango dute Jabe­tza Erroldan jasotako jabari agiriek edo nahi diren lur sailen eduki­tza publikoa eta bake­tsua jabe gisa ­gutxienez hogeita hamar urtetan izan dela egiazta­tzen duten frogek.           

e)    Neurketa egin ondoren, espedientea jendaurrean jarriko da, hilabeteko epean erreklamazioak aurkeztu ahal izan daitezen.

f)    Diputatuen Kon­tseiluak mugaketa espedienteak eba­tziko ditu eta administrazio bideari amaiera emango zaio, kapitulu honetan aurreikusten diren eduki­tza ondorioekin.

g)    Ebazpen horren aurka interesatuek nahiz lur sail mugakideen jabeek errekur­tsoa aurkez dezakete administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren aurrean, administrazio bidea agortu ondoren, eskumen edo prozedura kontuak ebazteko; eta jurisdikzio zibilaren aurrean jabaria, eduki­tza edo beste eskubide errealen bat auzitan jar­tzen bada.

h)    Mugaketa espedientearen behin betiko ebazpena nahikoa titulu izango da, kasuen arabera, mendia inmatrikula­tzeko, eragindako finken deskribapenaren zuzenketa inskriba­tzeko eta mugatutako menditik kanpo utzi­tako finketan egindako mugaketetan jasotako oharpenak deusezta­tzeko. Ebazpen hori, ordea, ez da nahikoa titulu izango Hipoteka Legearen 34. artikuluan aipa­tzen diren hirugarrengoen alde lehendik inskribatutako eskubideak zuzen­tzeko.

24. artikulua.    Mugarriak jar­tzea.

1.    Mendietako mugarriak neurketarekin batera eta horren datuen arabera jarri ahal izango dira. Mugarri jar­tze hori behin-behinekoa izango da, espedientea behin betiko ebaztean berre­tsi edo zuzendu arte.           

2.    Bestela, mugarriak mugaketa espedientea amaitutakoan jarri ahal izango dira. Horretarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udale­txe­etako iragarki tauletan iragarriko dira mugarriak jar­tzeko lanen toki-egunak.    

3.    Baso Administrazioak zehaztuko ditu mugarrien ezaugarriak.

4.    Mugarriak jarritakoan espedientea jendaurrean ikusgai ipiniko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udale­txe­etako iragarki tauletan iragarkia jarrita, hilabeteko epean erreklamazioak aurkeztu ahal izan daitezen. Erreklamazioak mugarri jar­tze­ari buruzkoak izango dira, eta inola ere ez mugaketari buruzkoak.    

5.    Gipuzkoako Foru Aldundiak erreklamazioak eba­tziko ditu eta horrekin amaiera emango zaio administrazio bideari.

25. artikulua.    Mugarriak aldian behin berrikustea.

Udalek, batasunek, par­tzuergoek eta herri mendien titular diren gainerako elkarteek aldian behin berrikusi beharko dituzte beren katalogoko mendi guztietako mugarriak, eta gorabehera guztien berri eman beharko diote Baso Administrazioari.      

IV. KAPITULUA.    KATALOGOKO MENDIEN KARGAK 

26. artikulua.    Kargak.

Foru arau honen ondorioetarako karga­tzat joko dira zortasunak eta gainerako eskubide errealak, okupazioak eta erabilerak.

27. artikulua.    Zortasunak.

1.    Gipuzkoako Foru Aldundiak katalogoko mendiek dituzten zortasunen eta jabariaren gainerako eskubide murriztaileen edukia eta hedadura zehaztuko ditu, Katalogoan jasota gera daitezen.

2.    Aurretik diren datuen arabera zortasuna edo eskubide erreala ez bada behar bezala zurituta geldi­tzen, Foru Aldundiak espediente bat irekiko du bere ekimenez edo titular den erakundearen eskariz, interesatuei entzu­nak izateko 30 laneguneko epea emanez, eta bidezko dena erabakiko du. 

28. artikulua.    Zortasunak iraungi­tzea.

Kode Zibilak 546. artikuluan aurreikusten dituen zortasunak iraungi­tzeko kasuez aparte, Foru Aldundiak ahalmena izango du katalogoko mendietan ezarritako edozein zortasun, behar bezala one­tsi­takoa edo jasoa bada ere, iraungi­tzat emateko edo aldi baterako etenik uzteko, irudi­tzen bazaio beste era batera erregulatuta ere bateraezina dela karga hori duen mendiaren fun­tsezko ezaugarriekin edo duen herri onurarekin. Halakoetan, derrigorrezko desjabe­tze­etarako ezarrita dagoen prozedura erabiliko da.           

29. artikulua.    Zortasunak onar­tzea.

Herri onurako mendietan zortasunen baten edo bestelako eskubide errealen baten titular dela uste izanda halaxe onar­tzea eta Katalogoan jaso­tzea nahi duenak foru arau honetako 15. artikuluan xedatutako moduan jokatu beharko du.

30. artikulua.    Mendia har­tzea eta erabil­tzea.

1.    Salbuespenez, Foru Aldundiak Katalogoko mendiak har­tzeko edo erabil­tzeko baimena eman ahal izango du argindarra edo komunikazioak sortu eta garraia­tzeko instalazioak eta isurkien eroanbideak jar­tzeko nahiz herri eta gizarte intereseko bestelako erabileretarako, bai eta herrilan edo herri zerbi­tzuetarako, ur, meha­tze edo bestelako kon­tze­sio administratiboetarako, edota mendiari uztartutako interes pribatuko bestelako erabileretarako, esate baterako, erlaun­tzak, produktuak atera­tzeko kableak eta horrelakoak jar­tzeko baldin bada.

2.    Eska­tzaileei baimena emateko, gauzatu nahi den mendiaren har­tze edo erabilera hori mendiak duen herri onurarekin bateragarria dela egiazta­tzeko espedientea irekiko da, eta eska­tzaileei eta entitate titularrari entzu­nak izateko hamabost eguneko epeak emango zaizkie hurrenez hurren. Baimena emateko derrigorrezkoa izango da entitate titularrak ­ontzat ematea.

3.    Eskaeran zehaztu eta arrazoitu beharko diren premiazko salbuespen egoerak gerta­tzen direnean, Baso Administrazioak, aldez aurretik ordaindu beharko den kalte-ordaina edo kanona, eta karga gauza­tzeko baldin­tzak behin-behinean finkatuta, behin-behineko baimena eman ahal izango du mendiaren titular den erakundearen adostasunarekin, katalogoko mendiak hartu edo zortasunak jar­tzeko, baldin eta aurrez eska­tzaileek onar­tzen badituzte behin betiko har­tzea erabaki­tzen denean zehaztuko diren baldin­tza teknikoak eta ekonomikoak.

4.    Mendia hartu eta erabil­tzeko baimenetan, mendia harturik dagoen bitartean nola zaindu behar den eta amaieran nola lehengoratu behar den aipatuko da, eta hori berma­tzeko sistemak jarri ahal izango dira.     

31. artikulua.    Mendia har­tzeko baimena.

1.    Mendia har­tzeko edo erabil­tzeko baimenak baimenaren epea eta baldin­tzak jarriko ditu, onuradun denak jabeari urtean ordaindu beharko dion kanona edo tasa zehaztuko du, eta emandako baimena gainditu eta urratuz gero izango diren eran­tzu­kizunak aipatuko ditu.

2.    Mendia 30 urte baino gehiagorako hartu edo erabil­tze­koa bada, urteko kanonaren ordez, balio justua ordainduko da, behin bakarrik eta kalte-ordain gisa.

3.    Kalte-ordaina kobra­tzeak ez du ekarriko hartutako zatiaren jabe­tza gal­tzea ez eta aitortuta duen herri onura baliogabe­tzea. Mendiaren titularra ez da kobratutakoa itzul­tzera behartuta egongo, har­tze-aldia har­tzailearen borondatez iraungi­tzen bada, baimeneko baldin­tzak ez bete­tze­agatik indargabe­tzen bada edo eman zen epea igaro­tzen bada.

32. artikulua.    Mendia herrilan eta herri zerbi­tzuetarako har­tzea.

1.    Mendia har­tzeko edo erabil­tzeko baimena herrilan, herri zerbi­tzu edo kon­tze­sio administratibotik eratorritako jarduerarako eska­tzen bada, baimena lan, zerbi­tzu edo kon­tze­sio hori eslei­tze­aren baldin­tza­pean ematen dela ulertuko da beti.

2.    Baso Administrazioak baimenik ez duten lanak geldiarazi eta erabilerak, hartutako lurrak eta ustiapenak eten egingo ditu; era berean, debekatu egingo du lanetan erabilitako makinak, materialak eta gaiak mendian uztea.       

V. KAPITULUA.    MENDI PRIBATUEN ERREGIMENA

33. artikulua.    Mendi pribatuen erroldako idazpenak.

1.    Herri jabariko mendi baten mugakide den edo herri jabariko mendiak dauden udalerri batean dagoen mendi edo finka bat Jabe­tza Erroldan inmatrikulatu edo gehiegizko azalera inskriba­tzeko, aurrez Baso Administrazioaren eta mendi horien titularren aldeko txos­tena behar da.          

2.    Txos­tenak aldeko­tzat joko dira jabe­tza­ren erregistra­tzaileak eskaera egiten duenetik hiru hilabete igaro­tzen badira inolako eran­tzu­nik jaso gabe. Aurkezpenaren albo-oharrak lau hilabeteko balioa izango du.

3.    Katalogoko mendien kasuan, aldeko txos­tenak edo 2. puntuko administrazioaren isiltasun positiboa jaso arren, Baso Administrazioak beharrezko diren egin­tzak gauza ­ditzake erroldako idazpena zuzen­tzeko.  

34. artikulua.    Mendi pribatuen kudeaketa.

1.    Mendi pribatuen kudeaketa haien titularrei dagokie.         

2.    Jabeek mendi horien kudeaketa kontratatu ahal izango dute zuzenbide publiko nahiz pribatuko per­tsona fisiko edo juridikoekin.

3.    Mendi horien kudeaketa, foru arau honetan aurreikusitako mendien kudeaketa edo plangin­tzako agiriak erabiliz egingo da. Baso Administrazioak gainbegiratuko du agiri horien erabilera.           

35. artikulua.    Mendi babesgarriak deklara­tzea.

1.    Foru arau honen 10. artikuluan azaldutako kasuen artean dauden mendi pribatuak mendi babesgarri izendatu ahal izango dira.

2.    Mendiak babesgarri­tzat ­jotzeko Diputatuen Kon­tseiluaren foru dekretua behar da, Baso Administrazioak espedientea tramitatu ondoren, beti ere mendi jabeei eta mendia kokatuta dagoen toki erakundeei entzu­naldia eskainita. Bide bera jarraituko da sailkapen horretatik atera­tzeko, babesgarri­tzat ­jotzeko kontuan hartu ziren baldin­tzak desager­tzen direnean.

36. artikulua.    Mendi babesgarrien errolda.

1.    Baso Administrazioak mendi babesgarrien errolda sortuko du, eta izaera administratiboko errolda publikoa izango da.

2.    Mendi babesgarrien erroldan jasoko dira bertan zerrendatutako mendiek dituzten kargak, zergak eta gainerako eskubide errealak.

37. artikulua.    Mendi babesgarrien kudeaketa.

1.    Mendi babesgarrien kudeaketa haien titularrei dagokie, eta eremu horretan baliabide naturalak nahiz basokoak planifikatu eta antola­tzeko agiririk ez badute, Mendien Antolaketa Proiektua edo Kudeaketako Plan Teknikoa aurkeztu beharko diote Baso Administrazioari, foru arau honetako VI. tituluan aurreikusitako moduan.         

2.    Mendi babesgarriek bete­tzen dituzten eginkizun ekologiko, sozial edo babesekoak direla-eta, horien kudeaketarako ezar­tzen diren mugapenen truke ordain ekonomikoak emango dira, gehienez ere basoak zaindu eta inber­tsioak egiteko neurrien artean aurreikusitako zenbatekokoak.

VI. KAPITULUA.    ‑LEHENTASUNEZ ESKURA­TZEKO ESKUBIDEA, ­GUTXIENEKO JARDUKETA UNITATEAK ETA BASO SAILEN ELKARKETA   

38. artikulua.    Lehentasunez eskura­tzeko eskubidea. Tantea­tzea eta ­atzera eskura­tzea.

1.    Gipuzkoako Foru Aldundiak erosteko lehentasun eskubidea izango du, 2. puntuan xedatutako kasuan izan ezik, ordain trukeko ondorengo eskualdaketak direnean:

a)    150 hektareatik gorako mendiak.

b)    35. artikuluaren arabera babesgarri­tzat jotako mendiak.

2.    Katalogoko mendi bateko finkak edo mendiak badira edo haien mugakideak, mugakide den mendiaren edo finka dagoen mendiaren titular den administrazioak izango du erosteko lehentasun eskubidea.

Herri administrazio ezberdinetakoak diren katalogatutako beste mendi ­batzuekin mugakide diren mendien kasuan, lehentasunez eskura­tzeko eskubidea izango du aipatu mendiarekin muga zabalena duen mendiaren jabe den administrazioak.           

3.    Ez da lehentasunez eskura­tzeko eskubiderik egongo elkarte bati espeziean egindako kapital ekarpena denean, non eskualda­tzaileek bost urtez ­gutxienez gehiengo partaide­tza izango baitute.

4.    Tanteoa erabiliz lehentasunez erosteko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskualda­tzaileak agiri bidez jakinarazi beharko dio Baso Administrazioari eta eskubide horren titular den erakundeari, egonez gero, proiektatutako eskualdaketaren prezio eta ezaugarriei buruzko datuak. Administrazioak hiru hilabeteko epea izango du, jakinarazpena jaso­tzen duenetik, eskubidea gauza­tzeko, adierazitako baldin­tze­tan eskualdaketaren prezioa ordainduz edo dagokion diru izendapena eginez.

5.    Notarioek eta erregistra­tzaileek ez dituzten baimenduko ez eta inskribatuko ere eskualdaketa eskriturak aipaturiko jakinarazpen hori egin dela agiri bidez egiazta­tzen ez zaien bitartean.

6.    Aldez aurreko jakinarazpen hori egin gabe, edo bertan jasotako baldin­tzak bete gabe, eskualdaketa gauza­tzen bada, lehentasunez erosteko eskubidea duen administrazioak ­atzera eskura­tzeko eginbideari ekin ahal izango dio eskualdaketa Jabe­tza Erroldan inskriba­tzen denetik edo, bestela, Administrazioak eskualdaketaren benetako baldin­tzen berri ofiziala jaso­tzen duenetik hasi eta urtebeteko epean.         

7. artikulu honetan aipa­tzen den ­atzera eskura­tzeko eskubideak lehentasuna du beste edozeinen aurrean.

39. artikulua.    Mendi bereizketaren muga.

Hektarea bat baino azalera txi­kiagoko mendi sailak banaezinak izango dira, Nekazari­tza Ustialekuak Moderniza­tzeko 1995eko uztailaren 4ko 19/95 Legeak aurreikusten dituen salbuespenak izan ezik.

40. artikulua.    Baso sailen elkarketa.

Baso Administrazioak mendi edo baso sail pribatuak elkar­tzea bul­tza­tuko du plangin­tza­ren eta kudeaketaren antolaketa orokorra lor­tze­arren, eraginkortasuna eta iraunkortasuna areagotuz.

41. artikulua.    Lur sailak batera­tzea.

1.    Inguru jakin bateko mendi edo baso sailen ustiapenaren plangin­tza eta kudeaketa hobetu eta zen­tzuz­koago bihur­tzeko jabe­tza­ren erregimen juridikoan aldaketak egitea beharrezko ikusten bada, Baso Administrazioak lur sailak batera­tzea sustatu dezake ofizioz, eta gaiari buruzko legediak xedatutakoaren arabera gauzatuko da.

2.    Lur sailak batera­tzeko proiektu guztietan zehaztuko dira gorde beharreko landare­tza unitateak.

III. TITULUA

BASOEN KUDEAKETA IRAUNKORRA

I. KAPITULUA.    XEDAPEN OROKORRAK

42. artikulua.    Prin­tzi­pio orokorrak.

1.    Mendi publiko nahiz pribatuen ustiapena eta erabilera natura ondasun direla ain­tzat hartuz egingo da, iraunkortasun eta gehieneko erabilera prin­tzi­pioen arabera, mendien arrazoizko erabilera natura ingurunea behar bezala zain­tze­arekin eta basoen egonkortasunik handiena lor­tze­arekin bateragarri eginez, era horretan mantendu ahal izateko mendien biodiber­tsi­tatea, produktibitatea, birsor­tzeko gaitasuna, bizitasuna eta gaur egun eta etorkizunean Gipuzkoako toki, eskualde zein lurralde mailako fun­tsezko zeregin ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak bete­tzeko duten ahalmena, beste ekosistema ­batzuei kalterik eragin gabe.

2.    Gipuzkoako baso baliabideak behar bezala antolatu eta kudea­tzeko, foru arau honetan xedatutakoaren arabera, Baso Administrazioak baso plangin­tzako honako agiri hauek ida­tzi eta onartuko ditu:      

— Gipuzkoako Agrologia Motetako Mapa.

— Baso antolaketako jarraibideak.

— Baso baliabideen antolaketa planak (BBAP).

— Katalogoko mendien ustiapen planak.

— Baso antolaketako proiektuak eta baso kudeaketa iraunkorrerako plan teknikoak (BKIPT).

3.    Mendien ustiapena eta erabilera, edozein izaerakoa izanik ere, Baso Administrazioaren esku har­tze­ari lotuta egongo da, foru arau honetan eta garatuko duten xedapenetan jasotakoaren arabera.

4.    Baso Administrazioak Ingurumen Eraginaren Azterke­taren araudia betearaziko du, ustiapen, plan eta programen izaera eta ezaugarriek kontuan hartuta, beharrezkoa den kasuetan.

43. artikulua.    Errolda administratiboak.

1.    Baso kudeaketa iraunkorra gauza­tzeko, Baso Adminis­trazioak honako errolda administratibo hauek edukiko eta eguneratuko ditu:

a)    Gipuzkoako Herri Onurako Mendien Katalogoa.

b)    Mendi Babesgarrien Errolda.

c)    Kudeaketa mugapenak dituzten ondareko mendien eta mendi pribatuen errolda.

d)    Gipuzkoako Baso Inbentarioa, eskumena duten beste administrazio ­batzuekin lankide­tzan.

e)    Tasa­tzaileen Errolda.

f)    Basoberri­tze lanetan lur saila presta­tzeko makineria erabil­tzen duten zerbi­tzu enpresen errolda.

2.    Gipuzkoako Foru Aldundiak errolda administratibo horien edukia, tramitazioa eta berezitasunak erregelamendu bidez gara­tzeko ahalmena dauka.

44. artikulua.    Baso ustiapenen erregimen orokorra.      

1.    Foru arau honen ondorioetarako baso ustiapenak dira mendian interes ekonomikoko produktuak sor­tzen dituztenak, hala nola: Zurak, egurrak, azalak, larreak, fruituak, landare usain­tsuak eta sendabelarrak, perre­txi­koak eta erlezain­tzako produktuak, meategi eta harrobietako erauzketak, etab., lehengai iturriak, gehienetan, ondasun pribatuen alorrean.        

2.    Baldin eta mendian bildu ohi diren fruitu, landare usain­tsu eta sendabelar, perre­txiko, erlezain­tzako produktu eta gainerako produktu naturalen baso ustiapenek arriskuan jarriko balute ekosistemaren oreka edo espezieen iraupena, Baso Administrazioak ustiapen horiek arautu ahal izango ditu, aldez aurreko baimena eska­tze­rik izango duelarik, betiere, eragindako mendien titularrak kontuan izanda.

3.    Zuhaiztiak dituzten mendiak ustia­tze­rakoan erreka, ibai, urtegi, komunikazio bide eta intereseko beste gune ­batzuetako landaredia errespetatuko da, eta zuhaizti horiei ­eutsi eta hobe­tzeko mozketak bakarrik baimenduko dira, baita segurtasun arrazoiengatik egin behar direnak ere.    

4.    Egurra atera­tzeko lehendik dauden bideak eta pistak erabiliko dira. Bide berriak ireki­tzeko Baso Administrazioak zehaztuko dituen eraikun­tza baldin­tzak bete beharko dira. Garraiolariek egoera onean eduki beharko dituzte bideak eta pistak, eta Baso Administrazioak bideetan eta basoguneetan egon eta bertatik igaro­tzeko zehaztuko dituen arauak bete beharko dituzte.           

5.    Basogin­tzako produktuak atera eta garraia­tzeko makineria Gipuzkoako mendi eta bideen ezaugarrietara egokituta egongo da eta, ahal izanez gero, baldin­tza atmosferikoak aldekoak direnean bakarrik erabiliko da, ondare historikoaren azpiegitura eta elementuei kalterik ez eragiteko.  

6.    Oro har, debekatuta daude baso soilketa edo matarrasako mozketak, baldin eta zuhaitz espezieen eta mendiko ezaugarrien arabera, berez birsortu badaitezke. Basoa bere kasa berri­tzea ezinezkoa delako erabat moztea komeni denean, teknika egokiak erabiliz egingo da lurzoruak irautea, ur kantitatea eta kalitatea, eta komunikabideen segurtasuna berma­tzen den ustiaketa eremuetan.     


7.    Era berean, debekatuta dago ustiaketa lanetarako erabili diren materialak eta produktuak biltegira­tzea eta uztea lanak bukatutakoan.

8.    Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta kon­tsor­tzioetako mendien baso ustiapenetako produktuak besteren­tzeko kontratazio espedienteak tramita­tzeko eskumena Baso Adminis­trazioaren ardura duen Departamentuarena izango da, horiek onar­tzeko eskumena izango duelarik zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko 6/2005 Foru Arauak, uztailaren 12koak, xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera.           


45. artikulua.    Planak eta proiektuak.

1.    Mendien ustiapena egiteko, titularrek baso antolaketako proiektuak edo baso kudeaketa iraunkorrerako plan teknikoak aurkeztu ahal izango dituzte; beharkizun hori nahitaezkoa izango da katalogoko mendiak ustia­tzeko.

2.    Baso teknikari eskudunek ida­tzi beharko dituzten baso antolaketako proiektuak eta baso kudeaketa iraunkorrerako plan teknikoak presta­tze­rakoan kontuan hartuko dira Baso Administrazioak edo, bestela, baso baliabideen antolaketa planek (BBAP)    emandako jarraibideak, baita naturagune babestuak izendatu eta kudea­tzeko idazten diren baliabide naturalen antolaketa planek eta erabilera eta kudeaketa plan gidariek emandakoak ere, nekazari­tza eta basogin­tza sektoreko elkarte eta erakunde adierazgarrienei ­entzun ondoren.

46. artikulua.    Egur ustiapena egiteko baldin­tzak.          

1.    Gipuzkoako mendietan enborrak eta egurra ustia­tzen ari­tzen diren enpresek Eusko Jaurlari­tzako Nekazari­tza, Arran­tza eta Elikadura Sailak emandako «Baso ustiaketak» edo «Enborren zerra­tzea» izeneko enpresa kalifikazioko agiria, bat ala beste, izan beharko dute, eta laneko arriskuen preben­tziorako araudia bete beharko dute.

2.    Egiaztagiri hori nahitaezkoa da Foru Aldundiaren edo udalen aurrean katalogoko mendietako ustiaketak enkantera atera­tzen direnean lehiatu ahal izateko.

3.    Halaber, katalogoko mendietan ustiaketak edo baso lanak egiteko enkanteetara aurkezten diren enpresek ingurumeneko eran­tzu­kizun zibileko aseguru nahikoa eduki beharko dute.

4.    Mendien titularrek zuzenean egindako ustiapenen kasuan ez da beharrezkoa izango aipaturiko enpresa kalifikazioko agiria.

47. artikulua.    Baso ziurtapena.

Baso Administrazioak baso ziurtapenen sistema bul­tza­tuko du, baso ziurtapenak emateko prozedura borondatezkoa, gardena eta ez diskrimina­tzailea izatea bermatuz. Halaber administrazioaren ardura izango da baso ziurtapenen sistemak ingurumen, ekonomia eta gizarte alorreko irizpideak ezar­tzea, nazioarte mailan homologatuak izan daitezen.    

48. artikulua.    Planak eta proiektuak ida­tzi eta onar­tzea.           

1.    Proiektuak eta planak mendien titularren ekimenez edo Baso Administrazioaren beraren ekimenez ida­tziko dira, azken kasu horretan erakunde titularrei jakinaraziko zaie mendiak herri onurakoak badira.          

2.    Baso Administrazioari dagokio baso baliabideen antolaketa planak, baso antolaketako proiektuak eta baso kudeaketa iraunkorreko plan teknikoak onar­tzea.    

3.    Era berean, Baso Administrazioari dagokio toki erakundeek bere jabe­tzako mendiak, herri onurakoak izan ala ez, ustiatu, zaindu eta susta­tzeko idatz ditza­ten plan eta proiektuak onar­tzea.

LEHENENGO ATALA.    Katalogoko mendietan

49. artikulua.    Ustiapen planak katalogoko mendietan.  

1.    Katalogoko mendien titularrek antolaketa proiektu edo plan tekniko jakinik onarturik ez duten bitartean, beren eskumeneko mendietan egin nahi diren ustiaketa guztiak bil­tzen dituen baso espedientea aurkeztuko diote Baso Adminis­trazioari, onar dezan. Mendien ezaugarriengatik edo ustiaketa motagatik hala komeni bada, planak urtebetetik gorako aldietarako ida­tzi ahal izango dira.           

2.    Onartutako antolaketa planetan, plan teknikoetan edo urteko planetan jasota ez dauden enbor edo egur ustiaketak baimendu ahal izango dira, halabeharrezko arrazoiak badaude.     

50. artikulua.    Ustiapen moduak katalogoko mendietan.

1.    Katalogoko mendien ustiaketa foru arau honetan eta udalei buruzko legedian ezarritakoaren arabera egingo da, eta xehetasunetan udal ordenan­tzak edo usadioz gordetako ohiturazko arauak edo Baso Administrazioak ematen dituenak bete beharko dira.

2.    Arboladiak dituzten katalogoko mendietan tarteko ustiaketak egiterakon, fun­tsean baso hazkun­tza­rako tratamendua direnez, inguruko landa komunitateetako biztanleak oso ain­tzat hartuko dira eta enplegu elkarteak sor ditza­ten sustatuko da, mendiei ahalik eta gizarte eta ekonomi errentagarritasunik handiena atera­tzeko. Halakoetan, Baso Administrazioari lankide­tza eskatu ahal izango zaio langileak hauta­tzeko eta presta­tzeko.

3.    Udal ordenan­tze­tan ohiturazko usadioak jaso ahal izango dira, hala nola, auzo egurketak, eta Baso Adminis­trazioak egingo du horien seinaleztapena, basoberri­tzeko egokienak diren mozketa eta atera­tze aldiak zehaztuta.     

51. artikulua.    Hobekun­tza eta birsor­tze ehunekoak.

1.    Katalogoko mendien titularrek, ustiaketetan eskura­tzen dituzten era guztietako diru sarreren ehuneko hogei beren mendietako basoak hobe­tzeko erabiliko dituzte eta Hobekun­tzako Fondoa izango da. Aurreko horretatik salbuespen izango dira egun Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kon­tsor­tziatuta dauden mendietako egur ustiaketetatik lortutako diru sarrerak.           


2.    Enkantez esleitutako ustiaketak direnean, erremata­tzaileek ustiaketa baimena eskatu beharko diote aurrez Baso Administrazioari, eta horretarako, behin betiko esleitu eta hogei eguneko epean, honako hauek aurkeztu beharko dituzte: Esleipenaren zenbateko osoaren ehuneko hogei Hobekun­tza Fondoan sartu izanaren eta dagozkion tasak ordaindu izanaren egiaztagiriak, baita udalak edo entitate titularrak ezarritako baldin­tza ekonomikoak bete izanarenak ere.     

3.    Azken mozketen ustiapen balioaren ehuneko hogei, lehentasunez, ustiatutako mendiaren berezko birsor­tzea edo basoberri­tzea bul­tza­tzeko erabiliko da.

4.    Hobekun­tza Fondoan saldo positiboa duten udalek Katalogoko bere mendietan hobekun­tzako baso inber­tsioetarako erabili ahal izango dute, eta baita mendiak erosi edo truka­tzeko ere barrendegiak ezabatu edo baso ondarea areago­tze­arren, nahitaezkoa den Baso Administrazioaren txos­tena eskuratu ondoren. Trukeen bidez gehitutako azalera herri onurako­tzat jo beharko da.

BIGARREN ATALA.    Gainerako mendietan

52. artikulua.    Planak eta proiektuak katalogatu gabeko gainerako mendi publikoetarako eta mendi partikularretarako.

1.    Garran­tzi ekonomiko, ekologiko edo sozial berezia duten katalogatu gabeko mendi publikoetan eta mendi partikularretan Foru Administrazioak Antolaketa Proiektua edo Plan Teknikoa eska diezaieke titularrei ustia­tzeko, foru arau honetako VI. tituluko II. kapituluan xedatutakoa erago­tzi gabe.


2.    Fauna eta florako espezien babeserako araudiaren arabera baso lur edo zuhaiztiei eragiten dieten edo, kokapen, espezie, tamaina, edo paisaiaren aldetik ezaugarri bereziren bat duten ustiaketetan, mozketa muga­tzeko edo, are gehiago, debeka­tzeko erabakia hartu ahal izango du Baso Adminis­trazioak zuhaiztiaren zain­tza bermatu ahal izateko. Horrelako­etan, hitzar­men bidez, konpen­tsa­zioak ezarriko dira.     


3.    Konpen­tsa­zio horiek ez dira ezarriko, foru arau honen 44. artikuluak xedatu bezala, ustiapenetan oro har bete beharrekoak diren murrizketen kasuan.  

53. artikulua.    Ustiapen baimenak.

1.    Baso Administrazioaren baimena beharko da herri ondareko mendietan edo partikularretan enbor eta egur ustiaketak egiteko, nahiz eta baso kudeaketa iraunkorrerako plan teknikoak edo baso antolaketako proiektuak onartuak izan. Baso Administrazioak bi hilabeteko epean erabakiko ditu egur ustiaketak egiteko eskaerak, baimendutako tasa­tzaile batek egindako neurketarekin batera aurkeztuko direnak, behar izanez gero.        

2.    Basoak ustia­tzeko baimenetan mozketa egin eta egurra atera­tzeko ezaugarri teknikoak eta baldin­tza administratiboak finkatuko dira, baimenek urtebeteko indarraldia izango dute ematen direnetik aurrera, beste eperen bat ezarri ezean.          

3.    Ustiaketa egingo den mendiaren titularrak, Ustialekuen Erroldan izena emanda egongo denak, erosle edo esleipendunaren izena eta identifikazio datuak emango dizkio Baso Administrazioari. Eroslea edo esleipenduna jakinarazpenaren edo baimenaren egiaztagiria erakustera behartuta egongo da ustiaketaren edozein unetan, eta ustiaketa mendiaren titularra ez den norbaitek egina bada, baita 46.1 artikuluan aipa­tzen den enpresa kalifikazioaren agiria ere.      


4.    Ustiaketa baimenek ez dute inolako jabe­tza eskubiderik aurreirizten. Auzi edo mugaketa kasuetatik erator daitezkeen eran­tzu­kizunak justizia auzitegi arrunten eta ustiaketaren eska­tzaileen esku geldituko dira, beste ­batzuek izan ditza­ketenak erago­tzi gabe.   

54. artikulua.    Murrizketak eta zehaztapenak.

1.    Baso Administrazioak, ebazpen arrazoituaren bitartez, mozketarako baimenetan aurreikusitako egur ustiaketak debekatu, errebokatu edo atze­ratu ahal izango ditu konponezineko kalte fisikoak edo ekonomikoak ekar ditza­ketela baderi­tzo.           

Mozketarako baimena errebokatu edo eten izanak ekarritako galeraren kalte-ordaina, halakorik balegokio, Baso Administrazioaren aurrean tramitatutako espedientean zehaztuko da.

2.    Baso Administrazioak erabakiko du, industri usadio eta erabilerak ain­tzat hartuta eta baso hazkun­tza­ren eskakizunekin bat etorrita, baso bateko zuhai­tzek moztu ahal izateko eduki behar dituzten ­gutxieneko diametro arrunta, adina edo gainerako ezaugarri dendrometrikoak.

Horretarako, izaera orokorreko ebazpen administratiboak hartu eta argitaratuko ditu.

55. artikulua.    Matarrasako mozketaren ondoren basobe­rri­tzea egin beharra.

1.    Matarrasako mozketetan, mendiaren titularrak, edozein jabe­tza edo titularitate mota duela ere, soildutako terrenoak bi urteko epearen barruan basoberritu beharko ditu, eta galarazita egongo da behar den adina denboraz bertan abereak larra­tzea sortutako arboladiari kalterik ez egiteko. 

2.    Aurreko paragrafoan aipa­tzen den basoberri­tzeko betebehar horrek ez du erago­tziko mendiaren antolamendu, artapen edo hobekun­tza­ren beharrez Baso Administrazioak bestelako erabakiak hartu ahal izatea, batik bat erabilera alda­tze­koak, beti ere foru arau honetako 68. artikuluak xedatutakoa betez.

56. artikulua.    Toki erakundeei jakinaraztea.

Baso Administrazioak aurreko artikuluetan aipatutako jakinarazpenen eta baimenen berri emango die toki administrazioei, udalek aldez aurretik ezagutu ditza­ten beren udalerriko mendietan egingo diren jarduketak.

HIRUGARREN ATALA.    ‑Abereak larra­tzea herri onurako katalogoko mendietan

57. artikulua.    Abereak larra­tzea katalogoko mendietan.

1.    Ganadu larraketa, dauden larreak antola­tzen eta aurrerako manten­tzen saiatuta egingo da, baita basolarraketa inten­tsi­boa ere, baina betiere arboladien artapen eta hobekun­tza­rekin bateragarria delarik.

2.    Larra­tzea mendia birsor­tzeko edo basoberri­tzeko kaltegarria denean, arboladiaren eskakizunei emango zaie lehentasuna eta abereak mendian egotea mugatu edo, are, debekatu ahal izango da.

3.    Modu berean jokatuko da terreno higagarrietan edo ­kutsa daitezkeen akuiferoen errekargako lekuetan, lurzorua eta ura arta­tzeko Baso Administrazioak mendiaren titularrari agin diezazkiokeen obrak edo lanak erago­tzi gabe.    

4.    Mendian identifikatu gabe aurki­tzen diren abereak jabe gabeko­tzat joko dira eta Foru Aldundiak edo mendiaren titularrak harrapatu eta eraman ahal izango ditu abere horien ardura bere gain hartuz edo gordailu har­tzaile bat izendatuz hamabost eguneko epean zaindu ­ditzan, epe horretan jabeak berreskuratu ahal izango ditu, baldin eta abereen jabe dela egiazta­tzen badu, betiere abereek eragindako gastu, kalte eta galerak ordaindu ondoren, eta ezar dakizkiokeen zigorrak erago­tzi gabe. Aipatutako epe hori igaro ondoren, abereak enkante publikoan besterenduko dira. ­Antzeko prozedura jarraitu ahal izango da larra­tzeko eskubiderik ez duten identifikatutako abereen kasuan. Menditik eraman ezin diren abandonatutako abereak ken­tzeko 59.2 artikuluan aurreikusitako prozedura erabiliko da.

58. artikulua.    Auzolarreak ustia­tzea.

1.    Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondareko mendietan eta herri jabarikoetan, beren ordenan­tzen arabera auzoz ustia­tzen diren larreak baldin badaude, lehentasuna emango zaio jarduera nagusia nekazari­tza duten edo tokiko nekazari­tza elkarteko kide diren auzoen ganaduari, eta soberako larreak, halakorik bada, enkantean esleituko dira. Enkanteak aldez aurreko onarpen tramitea izango du, ezarritako Baldin­tzen Agiriaren arabera kudeaketa plan egokia duten proposamenak hauta­tzeko.          




2.    Auzolarreen ustiaketak Ustiaketa Planean sartu beharko dira, eta entitate titularra beharturik egongo da mendi bakoi­tzeko honako datuok ematera: Auzolarreen azalera osoa –larre ­hutsak eta basolarreak bereiztuta–, kanpaina horretan larrean egongo diren abelburuen kopurua –abere motak bereiztuta–, abereak larrera igo­tzeko eta jaisteko egutegia eta, bertako ordenan­tzen arabera, ustiaketei buruz eta bertan diren azpiegiturak –txa­bolak, bideak, edantokiak, eta abar– arrazoiz erabil­tzeko dauden gainerako usadiozko arauak.      



3.    Katalogoko mendietako larre eta bideen Udal Ordenan­tzek nahitaezkoa den Baso Administrazioaren aldeko txos­tena eskuratu beharko dute.

4.    Auzolarre eskubideak erabili ahal izateko, abel­tzainek jabe­tzan nahiz froga­tzeko modukoa den errentamenduan izan beharko dituzte teknikaren eta ingurumenaren aldetik abereen­tzat nahikoak eta egokiak diren lursailak eta/edo egonlekuak, bertan egon eta bazka baliabide propioekin elikatu ahal izateko abereak mendian larratu ezin diren urte sasoietan, larre ustiaketako espezieen hazkun­tza geldituta dagoelako edota osasun arrazoiengatik berrogeialdia ezarri delako.         

5.    Larreak hobetu edo sor­tzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak egin ditza­keen inber­tsioak erabilera ordenan­tzak onartu eta abel­tzain elkarte bat sor­tzeko baldin­tza­pean egingo dira.

6.    Beren izaeragatik edo bestelako arrazoiengatik hamar urte jarraian erabili ez diren larreek auzoz ustia­tzeko izaera galdu ahal izango dute. Larreak auzo ustiaketatik desa­txiki­tzeko erabakia erakunde titularrak hartuko du, jendaurrean jarri eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren onarpena eskuratu ondoren.          


59. artikulua.    Ahun­tzak eta txe­rriak larra­tzeko debekua eta abandonatutako azienda ken­tzea.

1.    Erabat debekatua gera­tzen da ahuntz eta txe­rri azienda libre eta inolako kudeaketarik gabe larra­tzea Gipuzkoako Herri Onurako Katalogoko mendietan.

2.    Mendi horietan abandonaturik dauden ahuntz aziendak ken­tzeko, entitate titularrak, erretiratu behar diren abereen jabeak identifikatu eta aurki­tzeko modu guztiak agortu ondoren, ehiza legean aurreikusten dena erabiliko du eta, ­etxe animalien izaera galdu duen ehiza­tzat hartuko du. Hala, animaliok ken­tzeko ehizaldiak eskatuko ditu eta kasuan kasu Baso Administrazioak ezarritako baldin­tzen arabera gauzatuko ditu.     

3.    ­Antzeko prozedura erabili ahal izango da, salbuespen modura, herri onurakoak ez diren mendien kasuan, animali horiek sortutako alarma eta eragindako kalteak ikusita komenigarri­tzat ­jotzen bada. Horrelakoetan erakunde titularra dagokion udala izango da.

60. artikulua.    Abereen errolda kontrola­tzea eta nekazari­tzako jarduera onak eska­tzea.

1.    Gipuzkoako Katalogoko mendietan larra­tzen den azienda guztia behar bezala identifikaturik eta Ustialekuen Erroldan sarturik egongo da, eta abereen osasunari eta mugimenduei buruz indarrean dagoen arautegia bete beharko du.     

2.    Abel­tzain eta ­artzainek nekazari­tzako jarduera onen erabilerari buruzko kudeaketarako baldin­tza eta beharkizunen araudia beteko dute larreen iraunkortasunari ­eutsi eta habitaten narriadura ekiditeko.        

LAUGARREN ATALA.    ‑Herri onurako katalogoko mendien aisialdiko erabilera

61. artikulua.    Herri onurako katalogoko mendien aisialdiko erabilera.

1.    Mendiaren aisialdiko erabilera­tzat hartuko dira aisi eta astialdiko aktibitateak, sar­tzeko bidea eta zirkulazioa behar dutenak, eta ehiza eta arran­tza aktibitateak, ­batzuetan aisiarako ez ezik ustiaketa ekonomikorako izan daitezkeenak eta herri ondasun­tzat har daitezkeenak.   

2.    Baso Administrazioak, alor bakoi­tza­ren eskumena duen herri administrazioarekin koordinatuta, herri mendien espazio jakin ­batzuk berorien artapenarekin bateragarriak diren aisia, heziketa, kultura, zien­tzia eta ikerketako jardueretarako kalifika­tzea eta erabil­tzeko egoki­tzea sustatuko du.   

62. artikulua.    Aisialdiko erabileretarako baldin­tzak.

Naturagune babestuetarako ezarritako araudi berezia erago­tzi gabe, katalogoko mendietan gauzatuko diren aisialdiko jarduerek ondorengo baldin­tzak bete beharko dituzte:      

a)    Mendiak garbi eta gauza arro­tzik gabe mantenduko dira eta bisitariak eta txan­gozaleak berak arduratuko dira sor­tzen dituzten hondakinak bil­tzeaz eta erretira­tzeaz.

b)    Debekatuta dago txan­gozaleek sua egitea berariaz egokitutako lekuetatik kanpo. Nolanahi ere, guztiz debekatuta dago sua piztea baldin­tza meteorologiko txa­rretan (haize handia eta lehorte luzea).        

c)    Debekatuta dago hots elementuak erabil­tzea, soinua sor­tzen duten jarduerak egitea eta ohiko larre eremuetan zakurrak aske ibil­tzea, erabil­tzaileei enbarazurik ez sor­tzeko eta abereen nahiz basanimalien ohiturak ez eragozteko. 

d)    Mendian aisialdirako edozein ibilgailu, motoreduna nahiz bizikleta, erabil­tzea edo aparka­tzea baimendutako bideetan, sakabideetan eta aparkaguneetan bakarrik egin ahal izango da, eta per­tso­nei eragozpenak sortuz gero erabil­tzea mugatu edo debekatu ahal izango da zien­tzia, ekologia edo kulturako arrazoiengatik, sutea sor­tzeko arriskua dagoenean, abereei eragozpenak sor dakizkiekeenean edo, mendiak edozein tratamendu edo ustiaketa fasean daudela eta, segurtasunez edo kudeaketaren eraginkortasunez.         

Motordun ibilgailuak lautik gora karabanan zirkula­tzea erabilera berezi­tzat joko da eta erakunde titularraren edo Baso Administrazioaren baimena beharko du. 

e)    Katalogoko mendietan kanpa­tzeko eskaera oro, dagokion araudi bereziaren arabera erregulatuko dena, Baso Administrazioari jakinarazi beharko zaio beharrezkoa den txos­tena egin dezan.

f)    Astialdiko erabilerek beti libre eta oztoporik gabe ­utziko dituzte iturriak, urbegi eta errekak, arran­tzan legez ari­tzen denean izan ezik, eta ezin izango da kanpaldirik egin iturri nahiz urbegietatik berrogeita hamar metrora baino gertuago, ez eta aipatu akuiferoen errekarga lekuetan ere.

II. KAPITULUA.    ‑NATURAGUNE BABESTUETAKO MENDIAK

63. artikulua.    Naturagune babestuetako mendien erregimena.

Naturagune babestuetan dauden mendiak foru arau honetan jasotako xedepenez arautuko dira ustiaketa baimenak tramitatu eta lor­tzeko, beren xede eta helburuetan naturaguneak babesteko espediente bereziek eraginda gera­tzea erago­tzi gabe.      


Naturaguneen babes eta kudeaketarako ezarritako ingurumen kalitateko mailak hartuko ditu Baso Administrazioak.       

64. artikulua.    Naturagune babestuetako mendiei buruzko neurriak.

1.    Naturagune babestuen mugaketa, aitorpena, baliabideen antolamendu planak eta erabilera eta kudeaketa plan zuzendariak eta espezie meha­txa­tuei dagozkien kudeaketa planak egiteko espedienteetan, prozeduraren hasierako fasean, Baso Administrazioaren derrigorrezko txos­tena beharko da.     


2.    Erabilera eta kudeaketa plan zuzendarietan, foru arau honetan aurreikusitako baso plangin­tzako agiriak eta zehaztapenak jaso beharko dira, naturagune babestuetan dauden katalogoko mendiei dagokienez.

IV. TITULUA

MENDIEN ARTAPENA ETA DEFEN­TSA

I. KAPITULUA.    PRIN­TZI­PIO OROKORRA

65. artikulua.    Prin­tzi­pio orokorra.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Baso Administrazioak, Gipuzkoako mendien eta basolurren artapena eta defen­tsa berma­tzea zainduko du, zoruaren higadurak, basogabe­tzeak, erabilera aldaketa arrazoitu gabeak, biodiber­tsi­tatearen galerak, ustiaketa desegokiak, izurrite eta gai­tzek, baso suteek eta kutsa­durak dakar­tza­ten arriskuei aurre eginez.

II. KAPITULUA.    ‑MENDIEN ARTAPENA ETA DEFEN­TSA

LEHENENGO ATALA.    Mendien artapena

66. artikulua.    Mendien artapena.

1.    Gipuzkoako basoak beren luze-zabalera eta aniztasun osoan artatu behar dira, basoek dituzten babes, ekoizpen eta gizarte eginkizunak bete ditza­ten.

2.    Katalogoko mendien kasuan baso kudeaketak, aurreko puntuan adierazitako eginkizunak berma­tzeaz gain, biodiber­tsi­tatea areagotu eta paisaia hobe­tzeko irizpideak hartuko ditu oinarri, Baso Administrazioaren eta mendien titularren arteko lankide­tza­ren bitartez.

67. artikulua.    Basoberri­tze eta hobekun­tza proiektuak azpiegiturek eragindako mendietan.

1.    Azpiegiturak eta interes orokorreko lanak egiteko proiektuetan, katalogoko mendietako zuhaiztiei eragiten badiete, eragindako gunea basoberri­tzeko proiektua jaso beharko da, azpiegiturak sor dezakeen eragina ­gutxitu eta/edo konpen­tsa­tze­arren.

2.    Eragindako guneak basoberri­tzeko proiektuek Baso Administrazioaren onarpena beharko dute.

BIGARREN ATALA.    Erabilera aldaketa

68. artikulua.    Erabilera aldaketak.

1.    Erabilera aldaketa­tzat hartuko da lurzoruaren egoera fisikoan edo dagoen landare­tzan fun­tsezko aldaketa dakarren edozein jarduera, bai eta mendien edo baso lurren kalifikazioa alda­tzen duen edozein erabaki ere. Edozein erabilera aldaketa egiteko, mendien titularrek baimena eskatu beharko diote Baso Administrazioari.

2.    Katalogoko mendietan erabilera aldaketak egiteko 30.2 artikuluan mendiak hartu eta erabil­tzeko aurreikusten den prozedura bera jarraituko da. Horrelakoetan, Baso Administrazioak epearen barruan eran­tzu­ten ez badu eskaera eze­tsi­tzat hartuko da.

3.    Katalogoan ez dauden mendietan, eska­tzaileak dagokion baimena eskatu beharko du erabileraz alda­tzeko arrazoiak behar adina zuri­tzen dituen memoria aurkeztuta, Baso Administrazioak irizpideak izan ­ditzan proposa­tzen den aldaketak mendian izan ditza­keen ondorio kaltegarriak eragozteko, leun­tzeko edo kontrola­tzeko.

4.    Mendiaren lurzoruaren egoera fisikoa edo landaredia nabarmen alda­tzen duten sute, ingurumenean eragindako kalte edo legez kanpo egindako mozketen kasuan, eragindako eremua lehengoratu egin beharko da. Horretarako, eragindako mendien titularrek proiektuak edo proposamenak ida­tziko dituzte, foru arau honetako V. tituluan aurreikusitakoaren arabera, Baso Administrazioak onar ­ditzan.      

69. artikulua.    Mendien zuzenbide arauak eta hirigin­tzako kalifikazioak.

1.    Hirigin­tzako kalifikazioen ondorioz mendien erabilerak edo baso ustiaketak alda­tzen badira, mendi izaera izaten segituko dute kalifikazio aldaketa irmoa egiten den arte.   

2.    Hirigin­tza plangin­tzako agirien arabera, herri jabariko mendiak eta mendi babesgarriak baso erabilerako lurzoru hiritarrezin­tzat hartuko dira eta hirigin­tza plangin­tzako txos­ten eta planoetan jaso beharko dira.      

3.    Hirigin­tzako agiri orokorretan edo horiek gara­tzeko, berrikusteko edo alda­tzeko agirietan, plan berezietan, edota horiei dagokien aurrerapenetan, mendiei eta herri uraren zorguneetan dagoen landare­tzari eragiten badiete, derrigorrezkoa izango da Baso Administrazioak irizpena ematea behin-behingoz onartu baino lehen.

Onar­tzeko jardunbidean behin-behineko onarpenik aurreikusten ez denean, informea behin betiko onarpenaren aurretik eskatu behar da, informea eskatu eta bi hilabete iragan aurretik ez delarik emango.           

Baso Administrazioaren informe hori bete beharrekoa izango da herri jabariko mendiei edo mendi babesgarriei eragiten badie, baso lurren eremuari, kalifikazioari eta arauei dagokienez.

HIRUGARREN ATALA.    Ur-basoen defen­tsa

70. artikulua.    Ur-basoen defen­tsa.

1.    Baso Administrazioari dagokio Gipuzkoako ur-basoen defen­tsa eta lehengora­tzea. Hala, baso lurrak babesteko eta arta­tzeko, uharreak zuzen­tzeko eta zoru ezegonkorra finkarazteko behar diren proiektuak, plan teknikoak, lanak eta neurriak egin edo hartuko ditu, ur emariak erregulariza­tze­arren eta urtegiak, komunikabideak edo ­antzeko xedeak babesten lagun­tze­arren. Era berean, beste ­batzuekin batera jardungo du eskumen honetan, derrigorrezko irizpenaren sistemaren bitartez, beste herri administrazio ­batzuek alor honi eragiten dioten espedienteak susta­tzen edo baimen­tzen badituzte.   


2.    Xede horiek bete­tzeko behar diren obrak edo lanak herri onurako­tzat ­jotzen dira terrenoen derrigorrezko desjabe­tze­rako, indarrean dagoen legeriaren arabera edota hori gara­tzeko Autonomia Erkidegoak ematen duenaren arabera, bai eta, foru arau honen 87. artikuluan aipa­tzen den nahitaezko basoberri­tzea, bidezko bada, terreno horiei ezarri ahal izateko.           

3.    Gipuzkoako Baso Administrazioak, mendi eta eremu jakin ­batzuk «ur-basoen babesgarri­tzat» jo ahal izango ditu, erago­tzi gabe beste organo ­batzuk ere esku har­tzea aitorpen horrek beren eskumenei eragiten badie.

4.    Ur-basoak berri­tzeko proiektuak eta plan teknikoak onar­tzeko tramitazioan, kontutan hartu beharko dira alor horretan eskudun­tza duen Ur-Administrazioa eta eragiten zaien mendi eta terrenoen titularrak. Behin onartu eta gero, haien zehaztapenak nahitaez bete beharrekoak izango dira, bai ustiaketen arauetan –larra­tzea barne dela– bai ur-basoak lehengora­tzeko egiten diren obra eta lanetan.        

5.    Aurreko puntuan aipatutako plan eta proiektuen tramite, iragarpen, interesatuei ­entzute, onarpen eta ­gutxieneko edukiari buruzko guztia foru arau hau erregelamenduz gara­tze­rakoan zehaztuko da.

71. artikulua.    Ur-basoak zain­tzeko lagun­tzak.   

Gipuzkoako Foru Aldundiak, herri mendietan nahiz partikularretan lurzoruak arta­tzeko lanetarako bidezko deri­tzo­ten lagun­tzak eman ahal izango ditu. Lagun­tza horien erregulazioa, foru arau honen 86. artikuluan eta hurrengoetan basoberri­tze­ari buruz eta 96. artikuluan baso lanen sustapenari buruz ezar­tzen denarekin bat etorriko da.           

72. artikulua.    Lur atxi­kipenak nahitaezkoak diren lanetarako.

Obra edo lan bereziak, hala nola, ur-hesiak, harri-lubetak, landare­tzazko ainguraketak, kanalizazioak edo ur-basozain­tza­ren teknika eska­tzen duen bestelako edozein egiteko terrenoak behar direnean desjabetu ahal izango dira, Katalogoko mendietan dauden terrenoak badira ere.     

73. artikulua.    Ur-basoei buruzko azterketak eta proiektuak.

Foru arau hau erregelamenduz gara­tze­rakoan, atal honetan ur-basoei buruz ezarri diren xede orokorretarako behar diren azterketak nola egin eta proiektuak nola ida­tzi zehaztuko da.        


III. KAPITULUA.    MENDIEN BABESA

LEHENENGO ATALA.    ‑Basoko izurriteak eta gai­tzak eta airearen eta lurren kutsa­dura          

74. artikulua.    Baso Administrazioaren eginkizunak.

1.    Baso Administrazioari dagokio Euskadi osorako erakundeek emandako arauak gara­tzea eta gauza­tzea mendietako, enbor biltegietako eta bertatik ateratako produktuetako izurriteen eta gai­tzen azterketa, zain­tza, kokapen, eragin eremuaren mugaketa eta iraungipenari dagokionez, terrenoen eta bertako ekoizpenen jabe­tza eta ezaugarriak edozein direla ere.         

2.    Preben­tzioaren alorrean, basoetako izurriteak eta gai­tzak eragoztearren, tratamendu fitosanitario egokiak eta beharrezkoak diren basogin­tzako tratamenduak egiteko obligazioa dute mendi eta enbor biltegien titularrek, tratamendu fitosanitarioetan lehentasuna eman beharko diete produktu biodegradagarriei eta ekologikoei.

3.    Aurreko zenbakian aipatutako betebehar hori titularrek egin ezean, Baso Administrazioak indarrean dagoen landare osasunari buruzko legeriak aurreikusten dituen nahitaez eginarazteko bitartekoak erabili ahal izango ditu.

75. artikulua.    Jakinarazi beharra.

Mendien titularrek eta ustia­tzaileek, mendi horietan diren izurrite eta gai­tzen berri emateko obligazioa dute Baso Administrazioari.

76. artikulua.    Hartutako neurriak gauza­tzea.

1.    Baso izurrite eta gai­tzen aurka Baso Administrazioak har­tzen dituen neurriak, eragindako terrenoen eta enbor biltegien titularrek gauzatuko dituzte.       

2.    Baso Administrazioak baso lurren jabeekin, herri erakundeak izan ala pribatuak izan, hitzar­menak sinatu ahal izango ditu baso izurriteak edo gai­tzak aurrez zain­tzeko edo iraungi­tzeko lanak egiteko; eta zuzenean gauzatu ahal izango ditu izurritearen edo gai­tza­ren kokapenak, eragin mailak edo hedadurak hala eska­tzen badute.

77. artikulua.    Lagun­tzak.

Izurrite edo gai­tza­ren larritasun edo zabalpenagatik Euskadi osorako erakundeen organo eskudunak tratamendua derrigorrez egin beharreko­tzat ­jotzen duenean, eragindako guneen titularrek aurrez zain­tzeko eta iraungiarazteko lanak behar bezala eta behar diren epeetan egin beharko dituzte eta horretarako foru arau honetan ezar­tzen diren lagun­tzak jaso ahal izango dituzte.

78. artikulua.    Agente kaltegarrien jarraipena eta kontrola.

1.    Baso Administrazioak, airearen kutsa­durak basoetan sor ditza­keen ondorioen segimendua egin ahal izango du ezarritako arautegiaren arabera, basoetako kalteen azterketak eta basoen egoerari buruzko urteko balan­tzeak egiten lagun­tze­arren.    

2.    Baso Administrazioari dagokio, baita ere, nekazari­tza eta baso lurren kutsa­dura eragozteko ezarritako arautegia bete dadin begira­tzea.

BIGARREN ATALA.    Basoko suteak. Arrisku guneak           

79. artikulua.    Basoko suteak.

1.    Baso Administrazioari dagokio, beste herri administrazioekin eta mendi titularrekin batera, mendia baso suteetatik babestea, aurrez zain­tzeko, piztutako sua itzal­tzeko eta su hartutako mendia lehengora­tzeko egitekoetan.

2.    Baso Administrazioari dagokio Foru Administraziotik nahiz Euskadi osorako erakundeetatik eratorritako babes neurriak gauza­tzea; horien barruan egongo dira informazio eta heziketa jarduerak lan­tzea eta defen­tsa­rako neurriak ezar­tzeko erabakiak har­tzea eta gauza­tzea.

80. artikulua.    Arrisku guneak.

1.    Gipuzkoan basoko suteak izateko arrisku egoerak sor­tzen dituzten giro, geologia, urtaro eta leku ezaugarri bereziak ain­tzat hartuta, Diputatuen Kon­tseiluak «arrisku gune­tzat» jo ahal izango ditu zenbait eremu, baldin eta baso suteen arriskuak eta meha­txa­tutako balioen garran­tziak sute arriskutik babesteko babes neurri bereziak har­tzea eska­tzen badute.          

2.    Arrisku guneak izenda­tzeko foru dekretuan eta garapen arauetan, suteak aurrez eragozteko hartu beharreko neurriak, terrenoen titularrei emango zaizkien lagun­tza motak eta zenbatekoak eta neurri horiei eusteko bitartekoak zehaztuko dira.

81. artikulua.    Suteak eragozteko neurriak.

1.    Baso Administrazioak, landa inguruneko entitateei eta elkarteei ­entzun ondoren, ondorengo neurriak hartuko ditu basoko suteak aurrez eragozteko:

1.1.    Derrigorrez bete beharreko neurriak.

a)    Nekazari­tza, abel­tzain­tza eta baso ustialekuetan –enbor biltegiak barne direla– bete beharreko segurtasun arauak ezarriko ditu.

b)    Suebakiak ireki eta arta­tzeko, arboladiak garbi­tzeko, sastrakadiak eta ustiaketa meharreko larreak kontrola­tzeko, ur hartuneak, deposituak eta sarbideak eraiki­tzeko eta suteak aurrez eragoztearren mendia egoki­tzeko bestelako edozein bitarteko jar­tzeko oinarrizko arauak emango ditu.  

1.2.    Izaera informatiboko neurriak.

Basoko suteetarako arrisku mailak zehaztuko ditu, alde batetik mendien titularrek eta erabil­tzaileek horien berri izan dezaten eta bidezkoak diren neurriak har daitezen, eta, bestetik, nekazari­tzan eta basogin­tzan, txan­gozaletasunean edota bestelako jardueretan baso sutea sor­tzeko arriskua duten erabilerak mugatu ahal izan daitezen. Neurri horiek hedabideen bitartez zabalduko dira, jendeak ezagutu ­ditzan.  

1.3.    Prestakun­tza eta heziketa neurriak.

a)    Zaintaldea horni­tzea, presta­tzea eta treba­tzea sustatuko du landa inguruneko profesionalen erakundeekin elkarlanean, erakundeok lan hori bere kideen artean zabalduko dutelarik.        

b)    Beste herri administrazio, nekazari­tza eta basogin­tzako profesional elkarte eta mendi federazio eta elkarte ­batzuekin batera, suteak aurrez eragozteko heziketa eta publizitate kanpainak bul­tza­tzen eta zabal­tzen lagunduko du, horretarako ahalik eta zabalkunderik handieneko bideak erabilita.          

82. artikulua.    Suteak eragozteko neurriak gauza­tzea.

1.    Ingurune naturalean eragina duten gaietan eskumena duten herri administrazioek sute arriskuak murrizteko neurriak hartuko dituzte, hala nola komunikabideetako areketan eta eragin guneetan, etxe­bizi­tza, fabrika eta bestelako eraikinen inguruko babesguneetan eta atse­denleku, zabortegi, zakartegi eta hondakindegietako mugetan landaredia eta sasiak garbi­tzea.          


2.    Garbiketa eta segurtasun neurri berak har­tzera behartuak egongo dira titularrak, kon­tze­siodunak eta partikularrak sutea zabaldu dezaketen beren jabe­tza­peko edo mendeko hari elektrikoei, bideei, basoko pistei, enbor biltegiei, eraikinei, instalazioei eta terrenoei dagokienez.    

3.    Administrazioarenak nahiz kontratudun eta partikularrenak diren baso inguruetan ibili ohi diren ibilgailuak eta makinak su piztu berriak edo zabaldu gabeak itzal­tzeko behar diren bitartekoez hornituta egongo dira.  

83. artikulua.    Erretako lur sailen baso izaerari eustea eta basoberri­tzea.

1.    Erretako baso sailak berreskura­tzea berma­tzeko debekatuta geldi­tzen da mendiak edo baso sailak birkalifika­tzeko erabakirik har­tzea 30 urte ­gutxienez igaro arte.

2.    Debeku horren salbuespena ezar­tzen da, baldin eta sutea izan aurretik, birkalifika­tzeko aurreikuspena jasota bazegoen ondorengo agiriren batean:

a)    Aldez aurretik onartutako planeamenduko agiri batean.

b)    Onar­tzeko dagoen planeamenduko agiri batean, baldin eta ingurumen eraginaren azterketa aldekoa izan bada edo, hori nahitaezkoa ez den kasuan, jendaurreko informazio tramitea bete bada.

84. artikulua.    Erreketak egiteko baimenak. Suaren aisialdiko erabilera ondareko mendietan eta mendi pribatuetan.

1.    Jabe­tza publiko nahiz partikularreko finketan, nekazari­tza eta basogin­tza lanen barruan sasiak, sastrakak edo zuhaitz mozketaren ondorengo zaborrak erre­tzeko, aldez aurretik Baso Administrazioaren baimena eduki beharko da, erreketak egiteko baldin­tzak eta badaezpada hartu beharreko neurriak zehazten dituena.

2.    Ondareko mendietan eta mendi pribatuetan txan­gozaleek sua eginez gero katalogoko mendien aisialdiko erabilera arau­tzen duen 62 b) artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.

85. artikulua.    Suteak itzal­tzea.

1.    Basoan sutea dagoela edo hasten dela ikusten duen per­tsona orok ahalik eta azkarren itzal­tzen saiatu behar du, sutaraino dagoen distan­tziak eta suaren indarrak uzten badiote; ezinezkoa badu, ahalik eta azkarren jakinaraziko dio eskumena duen Agintari­tzari.

2.    Basoko sutea itzal­tzeko lana, Baso Administrazioko teknikarien eta basozainen zuzendari­tza­pean, inguruko zaintaldeen eta boluntarioen lagun­tza­rekin eta Foru eta Udal Suhil­tzaileen giza eta material baliabideen lankide­tza estuarekin egingo da.

3.    Baso suteak itzal­tzeko lanetan, jardueraren ardura duen teknikariak agintari­tza­ren agente izaera izango du eta sua itzal­tzeko baliabide publiko eta pribatuak mugiarazi ahal izango ditu jarduera plan baten arabera. Era berean, beharrezkoa izanez gero eta jabeen baimenik eskura­tze­rik ez izan arrean, erabaki dezake ekipoak eta baliabideak baso edo nekazari­tzako finketan sar­tzea, bide pribatuetatik pasa­tzea, horma edo itxi­turetan zuloak egitea, ura erabil­tzea, larrialdiko suebakiak egitea eta suebakien bidez aldez aurreko erreketak egitea, aurreikuspen normalen barruan suak harrapa ditza­keela irizten dion eremuetan.           


4.    Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuko du Aldundiko teknikari eta langileen defen­tsa juridikoa, suteak itzal­tzeko lanetan emandako agindu eta gauzatutako jardueren ondorioz sortutako eran­tzu­kizunengatik jurisdikzio zibil nahiz penalean irekitako prozeduretan.  

5.    Zaintaldeak beren borondatez kide izan nahi duten eta homologaturik egongo diren lagunek osatuko dituzte eta tresneria eta jan­tzi egokiak izango dituzte. Prest egotea konpen­tsa­tzeko saria eta sor­tzen zaizkien gastuak ordainduko zaizkie, eta berariazko istripu aseguru bat ere izango dute. Zaintaldeak nola osatu eta sari­tzeko eta fun­tziona­tzeko irizpideak foru dekretuz ezarriko dira.

6.    Baso suteak eragoztearren, jagole­tzan eta itzal­ketan lagun­tzeko zerbi­tzu egokiak itundu ahal izango ditu Foru Aldundiak Gipuzkoako Baso Jabeen Elkartearekin. 


7.    Foru Aldundiak mendian ari diren kontratudunei beren giza eta material baliabideekin sua itzal­tzen lagun­tzea eskatu ahal izango die lanean ari diren lekutik gertu suteren bat pizten bada. Lagundu behar hori kontratu administratiboen baldin­tza berezietan aipatuko da, lan horri legozkiokeen tarifak xedatuz.


V. TITULUA

MENDIAK BASOBERRITU ETA HOBE­TZEA ETA BASOLANAK SUSTA­TZEA   

I. KAPITULUA.    XEDAPEN OROKORRAK

86. artikulua.    Xedapen orokorrak.

1.    Titulu honetan arau­tzen denaren bidez, herri mendiak nahiz partikularrenak sistema naturalez edo artifizialez basoberri­tzeko, berri­tzeko eta hobe­tzeko zereginetan esku hartuko du Baso Administrazioak, lurzoruaren, bertako animalia eta landareen aniztasunaren, ur baliabideen eta paisaiaren defen­tsa eta artapena zain­tze­arren.

2.    Lurralde Historikoaren titularitateko mendietan, Baso Administrazioak sistema naturalez edo artifizialez basoberri­tzeko lanak eta hobekun­tza tekniko, sozial eta ekonomikoak gauzatuko ditu.

3.    Mendiak basoberri­tzeko lanetan Ingurumen Eraginaren Ebaluaketarako arautegia bete dadin zainduko du Baso Adminis­trazioak.

4.    Baso Administrazioak lankide­tza­rako neurriak ­hitzartu ahal izango ditu Gipuzkoako Basozaleen Elkartearekin, mendi partikularren antolamendua eta kudeaketa hobe­tzeko eta arrazoizkoago bihur­tzeko.

87. artikulua.    Nahitaezko basoberri­tzeak.

1.    Herri onuraren eskakizunez Diputatuen Kon­tseiluak, bidezko txos­ten teknikoak egin ondoren, mendi edo alderdi jakin bat basoberri­tzeko proiektua herri onurako­tzat jo ahal izango du; horrelakoak «nahitaezko basoberri­tzeak» izendatuko dira.

2.    «Nahitaezko basoberri­tzea» onar­tzeak lan horiek egiteko behar diren lur sailak hartu beharreko­tzat ­jotzea ekarriko du berarekin, indarrean dagoen Nahitaezko Desjabe­tze­aren Legeak ezarritakoaren arabera.  

3.    Nahitaez basoberritu beharreko alderdian lehendik bestelako herri onuraren aitorpena duen zatirik balego, basoberri­tzeko proiektutik kanpo geratuko litza­teke hori.

4.    Edozein modutara ere, ebazpena hartu baino lehen, entzu­teko tramitea eskainiko da bi hilabetez, eragindakoek alegazioak egin ahal izan ditza­ten.

88. artikulua.    Zerga onurak.

1.    Basoberri­tzeko edo birsor­tzeko lanak egiten diren mendietan zerga onurak edukiko dira, indarrean dauden zerga arauetan xedatutakoaren arabera.

2.    Horretarako, Baso Administrazioak ziurtagiri egokiak egingo dizkie interesatuei.

89. artikulua.    Hobekun­tza Planak.

1.    Katalogoko mendien titularrak beharturik egongo dira beren mendietan ustiaketak baimen­tze­rakoan Baso Adminis­trazioak ezar­tzen dituen hobekun­tza planak bete­tzera.     

2.    Hobekun­tza planak gauza­tzean, zenbait urtetako diru sarrerak metatu ahal izango dira hobekun­tza jakin ­batzuk egitearren, urtero egitea komenigarri­tzat ­jotzen ez bada.  

90. artikulua.    Basoberri­tze baimenak eta kontrola.

1.    Basoberri­tze­rakoan titulu honetan aipa­tzen diren lagun­tzen artekoren bat eskuratu duten mendiak Baso Adminis­trazioaren ikuskapenaren eta tutore­tza­ren mendean gera­tzen dira.

2.    Basoko espezieak erabiliz basoberri­tze lanak egin nahi dituen mendi jabe orok Baso Administrazioaren baimena eskatu beharko du. Eskaera horretan Gipuzkoako Agrologia Motetako Mapari dagokion jarduera azalera adierazi beharko da, baita poligonoaren eta lurzatiaren katastroko erreferen­tzia ere, Nekazari­tza Ustialekuen Erroldan jasota dagoen moduan; erabiliko den espeziea edo espezieak zehaztuz.

3.    Bidezko iri­tzi­tako egiaztapen eta informeak egin eta hilabeteko epean, Baso Administrazioak baimena eman edo ukatu egingo du arrazoitutako ebazpenaren bidez.        

4.    Basoberri­tze lanetarako lur sailak presta­tzeko erabiliko den makineria autopropul­tsa­tua lan horietarako baimendutako enpresen erroldan izena emanda dagoen enpresaren batek kudeatutakoa izango da eta Gipuzkoako mendien ezaugarrietara egokituta egongo da. Makineria baldin­tza atmosferikoak aldekoak direnean bakarrik erabiliko da mendiari, bideei eta komunikabideei kalterik ez eragiteko.     

5.    Tratamendu fitosanitarioetan erabiliko diren gai kimikoak legediak homologatu eta baimendutakoak izango dira eta baimendutako neurri eta moduan aplikatu beharko dira; tratamendu fitosanitarioetan lehentasuna eman beharko diete produktu biodegradagarriei eta ekologikoei.

91. artikulua.    Basoen eta finka mugakideen arteko ­gutxieneko tarteak.

Basoberri­tze lanak egiten direnean, zuhaiztien eta finka mugakideen artean ­utzi beharreko tarteen arauak hartu beharko dira kontuan. Hala, bi aldeek ados jarrita bestelakorik erabaki ezean eta inguru horretan ohiturazko ordenan­tzak edo usadioak ez badaude, zuhai­tzak ondoko finken mugatik ­gutxienez ondorengo tartea ­utzita aldatu beharko dira:

a)    Basoen artean: 2 metro.

b)    Muga bara­tza, larre edo fruitu arboladiekin denean:         

1.    Eukaliptus motako zuhai­tzak alda­tzen direnean: 6 metro.

2.    Gainerako espezie hostozabaletakoak direnean: 4 metro.

3.    Koniferoak edo erre­txi­nadunak direnean: 3 metro.

c)    Muga landa ­etxe edo nekazari­tza erabilerako beste eraikinekin denean: ­Gutxienez 40 m lineal eraikinetik.   

d)    Baso landaketak egin ondoren eraikitako etxe­bizi­tza edo nekazari­tza eraikinen kasuan ezingo da aipaturiko tarte horiek gorde­tzeko eskatu, ezta egur mozketa egin ostean mendia basoberri­tzen denean ere.

II. KAPITULUA.    ‑KATALOGOKO MENDIEN ETA MENDI BABESGARRIEN BASOBERRI­TZEA ETA HOBEKUN­TZA

LEHENENGO ATALA.    Baso Administrazioa partaide dela    

92. artikulua.    Basoberri­tze lanak Baso Administrazioa partaide denean.

1.    Katalogoko mendietan eta mendi babesgarrietan, basoberritu eta hobetu daitezkeen terreno ­etzeak nahiz nekazari­tza­tik baztertuak diren edo aurreko hamar urteetan zuhaitz mozketaren bitartez ustiaketa ekonomikoa izan ez duten mendiak direnean, basoberri­tzeko lanak Baso Administrazioak berak egin ahal izango ditu bere kargura.

2.    Era berean, katalogoko mendiak edo mendi babesgarriak naturagune babestuaren barruan edo berorren eragin gunean daudenean ere, Baso Administrazioak egin dezake basoberri­tzeko lana oso-osorik bere kargura.

3.    Gainerako kasuetan, azkena egindako amaierako mozketan ustiatutakoaren izaera eta balioa eta terrenoa basoberri­tzeko lanen eta espezieen ezaugarriak kontuan hartuta, katalogoko mendien titular diren erakundeek, Baso Administrazioak egin beharreko basoberri­tze lanetarako, inber­tsioaren %20tik %50era bitarteko zenbatekoa jarri beharko dute, dirua ordainduta edota, eskualdeko langileak erabil­tzen baditu, lanaren zati bat beren gain hartuta.

4.    Mendia basoberri­tzeko lanetarako eskualdeko landa ingurunean langilerik ez dagoelako enpresen beharra badago, kontratazioa Baso Administrazioak egingo du.    

BIGARREN ATALA.    Baso Administrazioa partaide ez dela

93. artikulua.    Basoberri­tze eta hobekun­tza lanetan Baso Administrazioa partaide ez denean.

Katalogoko mendien jabe diren herri erakundeek beren mendietako basoberri­tze edo hobekun­tza lanak egin ditza­kete bere kargura nahiz hirugarren baten lankide­tza­rekin, horretarako gauza­tzen dituzten proiektu edo hitzar­menak Baso Administrazioaren onarpena jaso ondoren. Era berean, 96. artikuluan baso lanak susta­tzeko aurreikusten diren lagun­tzak eskuratu ahal izango dituzte.

94. artikulua.    Proiektuak edo hitzar­menak eta Baso Administrazioaren eginkizunak.

1.    Basoberri­tzeko edo hobe­tzeko lanetarako proiektuak edo hitzar­menak onartu ondoren, bertan xedatutakoaren arabera gauzatuko dira lanak. Proiektu horiek gaian aditua den baso teknikari batek ida­tzi beharko ditu.

2.    Baso Administrazioak basoberri­tzea edo hobekun­tza baimen­tzen den terrenoen gainean bere eskumena mantenduko du eta egiten diren lanak eta ustiaketak zainduko ditu, hitzar­menen edukia eta baso araudian ezarritakoa bete daitezen.           

95. artikulua.    Proiektu edo hitzar­menen edukia.

1.    Mar­txan jar­tzen diren proiektu edo hitzar­menek zuhaitz estalduraren iraunkortasuna bermatu beharko dute buru­tzen direnerako, bai basoberri­tze naturala eraginez bai basoberri­tze artifiziala –erabatekoa edo haren osagarria– eginez, kasu batean zein bestean irizpide tekniko egokien arabera. Xede hori bete­tzeko, proiektu edo hitzar­menetan bertan burutu behar diren jarduerak zehaztuko dira, eta, edozein modutara ere, espero diren amaierako ustiaketen zenbatekoekin helburu hori bete­tzeko asmoa jasoko da.

2.    Aurreko paragrafoan ezarritakotik salbue­tsita gera­tzen dira fun­tsezko oinarria duten arrazoi tekniko, ekologiko, sozial edo ekonomikoengatik bestelako neurriak har­tzea komeni den kasuak, bai eta foru arau honetako 68. artikuluan xedatutakoaren arabera baimendutako erabilera aldaketa dutenak ere.

III. KAPITULUA.    BASO LANAK SUSTA­TZEA    

96. artikulua.    Baso lanak eta ekin­tzak susta­tzea.

1.    Foru Aldundiak lagun­tza teknikoa eta diru lagun­tzak eman ahal izango dizkie herri erakundeei, erakunde pribatuei edota partikularrei, bakarka edo elkartuta, beren jabe­tza­peko mendietan nahiz foru arau honen ondorioetarako mendi­tzat hartutako nekazari­tza lur baztertuetan, besteak beste, mendien zeregin ekonomiko, ekologiko eta sozialak zaindu eta ugari­tzen lagun dezaketen ondorengo inber­tsioak, ekin­tzak edo lanak egiteko asmoa badute:         

a)    Basoberri­tze lanak, lan horiei dagozkien gastu guztiak barne.

b)    Basozain­tzako tratamenduak, hala nola sasiak garbi­tzea, bakanketak eta soiluneak egitea, kima­tzea, hazkundeko adar mozketak egitea, kimuak hauta­tzea, espezie hostozabalen basobera baso garai edo tantaidi bihur­tzea eta basoak baso larra­tze­rako presta­tzea.

c)    Baso suteak prebenitu eta egur mozketaren hondarren biomasa aprobe­txa­tzeko lanak, zorua hobe­tzeko substratuak sor­tzeko, indarra sor­tzeko errekina egiteko edo bestelako xedeetarako, adar eta hondar horiek zuzenean erre daitezen eragozteko, horren bitartez energia berriztagarrien erabilera areagotuz eta eraginkortasun energetikoa hobetuz.

d)    Tratamendu fitosanitarioak, basoetako gaitz eta izurriteen aurkakoak.

e)    Espezie bakarreko zuhaiztietan, lehendik daudenetan nahiz aldatu berrietan, baso aniztasuna eta baso sistemen biodiber­tsi­tatea eta paisaia zaindu eta hobe­tzeko lanak.   

f)    Azpiegitura eta hobekun­tze­tarako inber­tsioak, hala nola basoko pistak, baso ekoizkinetarako aterabideak, ur hartuneak eta su-bitarteak egitea.

g)    Nekazari­tza-basogin­tza ingurunean zuhai­tzak zaindu eta hobe­tzea, zuhaitz ilarak edo arboladiak bideetan, erreketan, haizearen aurkako hesietan, finkak bereizteko heskaietan eta bestelakoetan berreskura­tzeko denean eta, hala, landa ingurunean paisaia ­ontzen eta enplegua, ekologi aberastasuna eta aniztasuna handi­tzen badira.

h)    Herri ondareko mendien edo mendi pribatuen kudeaketa eta ustiaketa moduei ezarritako mugapenengatiko konpen­tsa­zioak.

i)    Herrien eta irabazirik gabeko erakundeen baso ondarea eratu edo areago­tzeko mendi erosketak, baldin eta basoaren sustapena eta kudeaketa iraunkorra eta izadia zain­tzea helburu badute.

j)    Basoak antolatu eta hobetu eta ingurunea zain­tzeko eta ziurtagiria duten basoetako gaien erabilera sustatu eta bertako produktuak ekoi­tzi eta merkatura­tzeko azterlanak, proiektuak eta planak. 

2.    Lagun­tza izan dezakete, baita ere, egurra basotik atera­tzeko, arrastaka eramateko, zuri­tzeko, xeha­tzeko eta mendian garraia­tzeko makineria eta basoberri­tze lanak egin aurretik lurra presta­tzeko makineria erosteak eta egoki­tzeak.    

3.    Erregelamenduz zehaztuko dira lagun­tzen onuradunek bete behar dituzten baldin­tzak, mendi, finka edo ustialekuen ezaugarriak, egin beharreko inber­tsio edo lanen ezaugarri teknikoak eta lagun­tzen zenbatekoak, lehentasuna izango dutelarik mendi bat baino gehiago elkarturik taldean aurkezten diren proiektuek edo proposamenek.

VI. TITULUA

BASO PLANGIN­TZA

I. KAPITULUA.    XEDAPEN OROKORRAK

97. artikulua.    Baso plangin­tza­ren oinarri nagusiak.

Baso Administrazioak Gipuzkoako mendien ingurumen, ekonomia eta gizarte alderdia modu iraunkorrean bul­tza­tzeko beharrari eran­tzungo dion plangin­tza egingo du, mendiaren fisonomia hobe­tzea, duen aniztasun biologikoa lurzoruen artapena eta ur-hezetasunen maila eta kalitatea ahalbide­tzea eta landa enplegua eta atse­den, heziketa eta zien­tzia zerbi­tzuen eskain­tza bul­tza­tzea xede­tzat hartuta, betiere ain­tzat hartuta akordio eta arteztarau paneuroparretan eta Europar Batasunaren eta Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeen baso estrategiako ebazpen, hitzar­men eta protokoloetan emandako gomendioak.

98. artikulua.    Baso antolaketarako jarraibideak.

Baso Administrazioak, bere eskumenaren eremuan eta ingurune naturalean eragina duten gaietan eskumena duten gainerako herri administrazioekin eta mendien titularrak diren erakunde eta partikularrekin lankide­tzan, ondorengo xedeak bete­tzera zuzenduko ditu bere jarduerak:

1.    Arboladiak dituzten mendien aniztasuna eta iraupena berma­tzea, baso lurraldea eta ekologi eta paisai ingurunea mugatuz, antolatuz eta egituratuz.

2.    Izadia errespetatuko duen eta ondasun eta zerbi­tzuen hornidura iraunkor eta igarrian eraginkorra izango den baso kudeaketa iraunkor baterako jarraibideak ezar­tzea.

3.    Baso lurraldea behar diren komunikazioko, aurrezain­tzako eta defen­tsako azpiegiturez eta ikerketarako, informazio iraunkorrerako eta prestakun­tza teknikorako egitura malguez horni­tzea.

4.    Egurra erabil­tzen duen sektorea trinko­tzea, ahalbiderik handiena -lehen aipatutako helburuekin bat datorrena- izan dezan enpresari­tza­ren jarduna erraztuta.

5.    Basogin­tza landa eta hiriko gizartearekin uztar­tzea, ingurumenarekiko eta basoekiko kultura sortuta.

II. KAPITULUA.    ‑BASO BALIABIDEEN ANTOLAKETA PLANAK (BBAP) ANTOLAKETA PROIEKTUAK ETA BASO KUDEAKETA IRAUNKORREKO PLAN TEKNIKOAK (BKIPT)     

99. artikulua.    Horrelako planen beharra.

1.    Alde batetik baso inguruneak ezaugarri bereziak dituenez eta zuhai­tzen hazkun­tza zikloak konplexuak, hauskorrak eta luzeak direnez gero, eta, bestetik, ingura­tzen duen eta, neurri handi batean, beraren mendean dagoen eremu sozio-ekonomikoak dituen ezaugarriak dituenez, mendietan izan beharreko esku har­tzea plangin­tza agiriak eta baso antolaketarako jarraibideak zehatz-mehatz beteta moldatu behar da, eta eragindako agente guztiak partaide direla eta mendietatik eratorritako ondasun eta zerbi­tzuen eskari/eskain­tzak landa ekonomiara itsas­ten saiatuta antolatu behar da denboran eta espazioan zehar.

Horretarako, antolatu beharreko baso gunearen eta lurren ezaugarriak kontuan hartuta, baso baliabideen antolaketa planak (BBAP), baso antolaketako proiektuak edo baso kudeaketa iraunkorreko plan teknikoak beharko dira.       

2.    Baso antolaketako proiektuak nahiz kudeaketako plan teknikoak gai horietan adituak diren baso teknikariek ida­tzi beharko dituzte eta naturagune babestuen kasuan baliabide naturalen antolaketa planek eta erabilera eta kudeaketa plan gidariek xedatutakora egokitu beharko dute. Era berean babestutako flora eta fauna espezieak eta paisaia babesteko irizpideak eta arauak bete beharko dituzte.      

100. artikulua.    Baso Baliabideen Antolaketa Planak (BBAP).

1.    Baso Administrazioak baso plangin­tzako tresna gisa baso baliabideen antolaketa planak (BBAP) prestatu ahal izango ditu, eta lurraldearen antolaketa eta kudeaketaren barruan kontuan hartu beharreko agiria izango da.         

2.    Plan horien edukia nahitaezkoa eta betearazlea izango da foru arau honetan araututako gaietan. Halaber, balio orientagarria izango dute lurralde plangin­tzako gainerako tresna, jarduera edo alorreko programei dagokienez.        

3.    BBAPen lurralde eremua ezaugarri geografiko, sozioekonomiko, ekologiko, kultural edo paisajistiko homogeneoak dituzten eskualde mailako edo baliokideko baso sailek osa­tzen dute.

4.    BBAPen idazketa lanetan baso teknikari aditu batek parte hartu beharko du eta Diputatuen Kon­tseiluaren foru dekretu bidez onartu beharko dira. Planak, besteak beste, ondorengo xedapen eta elementuak jaso beharko ditu:

a)    Lurralde eremuaren mugapena, ingurune fisiko eta biologikoaren ezaugarriak eta planaren helburuak.

b)    Lurraldea erabilera eta gaitasunen arabera bana­tzea: Agrologia motak, planak har­tzen duen eremuaren barruan dagoen baso ekosistema osoaren eta dauden paisaien deskribapena eta azterketa, egun dituen erabilera eta ustiaketak, auzo edo elkarte izaerakoak barne, baita babestekoak diren elementuak ere, herri erabilerako bide sarea eta abelbideak barne hartuta.

c)    Zuzenbide eta administrazio alderdiak: Titularitatea, katalogoko mendiak, mankomunitateak, jabe eta erabil­tzaile elkarteak, antolaketa proiektuak edo indarrean dauden bestelako plangin­tza eta kudeaketa tresnak.

d)    Ezaugarri sozioekonomikoak: Demografia, espezializatutako eskulana, baso industriak eta baso zerbi­tzuetako enpresak.

e)    Planean zehaztutako helburuak bete­tzeko beharrezkoak diren ekin­tzen plangin­tza, biodiber­tsi­tatearen zain­tza kontuan hartuta eta egur nahiz larre ustiaketaren aurreikuspenak, basoberri­tze lanetarako aurreikuspenak eta baso sailak zaindu eta hobe­tzeko jarduerak jasoz, baita bide eta baso pista berriak ireki­tzeko, ur-basoak berri­tzeko, baso suteak prebenitu eta itzal­tzeko, aisia erabilera arau­tzeko eta mendiak antola­tzeko aurreikusitako obrak eta inber­tsioak ere, beharrezkoa denean, ehiza, larre eta mikologia antolaketa ere barne hartuz.   


f)    Planaren jarraipena, kontrola, eta ebaluaketa egiteko oinarrizko irizpideak eta plana berrikusteko epeak.

g)    Programatutako ekin­tze­tarako aurreikusten diren kostuak.

5.    Plan horiek presta­tze­rakoan kon­tsulta egin beharko zaie toki erakundeei, nekazari­tza sindikatuei, baso jabe pribatuei, eraginda gerta daitezkeen bestelako erabil­tzaileei eta interesdunak izan daitezkeen gainerako gizarte eta erakunde eragileei; era berean jendaurrean jar­tzeko tramiteak bete beharko dira.

6.    Baso Baliabideen Antolaketa Planak (BBAP) har­tzen duen lurralde eremu bera har­tzen duen Natura Baliabideen Antolaketa Plana (NBAP) egonez gero, NBAPk BBAPren izaera eduki ahal izango du, baldin eta Baso Baliabideen Antolaketa Planaren helburuak eta xedapenak bil­tzen baditu eta Baso Administrazioaren aldeko irizpena jaso­tzen badu.

101. artikulua.    Baso antolaketako proiektuak.

1.    Baso antolaketako proiektuak kudeaketa antola­tzeko sistema dira, mendi bakarra edo mendi mul­tzo bat har dezakete eta baso kudeaketa iraunkorraren plangin­tza­ren fun­tsezko oinarri dira; hala, egin­tza dasokratiko orokorrekoak edo mugatukoak izan daitezke, egoera bereziagatik bestelako epea komeni ezean hamar urteko iraupena izango dute eta hamarkada bakoi­tza­ren buruan berrikusi egingo dira.

2.    Egin­tza dasokratiko orokorrekoak, eremu zabal bateko beharrak ase behar dituzten ekoizkinak eta erabilerak, besteak beste egurrezkoak, abel­tzain­tza­koak eta astialdikoak, eskain­tzen dituzten mendietan egingo dira.

3.    Egin­tza dasokratiko mugatukoak, berriz, isolaturik daudelako, garran­tzi murri­tza dutelako edo duten ohian egoeragatik antolaketa orokorra behar izateko adinakoak ez diren mendietan edo mendi mul­tzo­etan egingo dira.

4.    Baso antolaketako proiektuak Baso Administrazioaren ardura duen Departamentuak emandako foru aginduaren bidez onartuko dira. Katalogoko mendien kasuan, Baso Adminis­trazioaren onarpenaz gain, erakunde titularrarena ere beharko da.

102. artikulua.    Baso antolaketako proiektuen edukia.   

Baso antolaketako proiektuek, ­gutxienez, honako xedapen hauek izango dituzte:

a)    Alde batetik, mendiak dituen ezaugarri eta ondasunak eta zerbi­tzuak sor­tzeko dituen ahalbide guztiak, eta, bestetik, ustia­tzeko dituen murrizpenak, arriskuak eta mugak ager­tzen dituzten analisien eta zerrenden mul­tzoa.

b)    Basogin­tza­rako politikak ematen dituen jarraibideak, mendiaren titularrak egiten dituen iradokizunak eta dituen beharrak eta lehendik mendian egin diren lanetan izandako esperien­tzia kontuan hartuta, epe luzerako helburua eta antolaketa aldirako jokabideak zehazteko eta programa­tzeko aukera emango duen sintesia.

c)    Ekonomia eta finan­tza alderdien balan­tzea, behin-behinekoa, programatutako lan horiek ustiaketetan, erabileretan eta diru sarreretan izango dituzten emai­tzak eta lanak egiteko behar diren bitartekoak, gastuak eta inber­tsioak azalduko dituena.

103. artikulua.    Baso Kudeaketa Iraunkorrerako Plan Teknikoak (BKIPT).

1.    Baso Kudeaketa Iraunkorrerako plan teknikoek herri ondareko mendietan, babesgarrietan eta mendi partikularretan dauden ustiagaiak eta erabilgaiak eta horien banaketa zehaztuko dituzte, mendiak ustia­tzeko, arta­tzeko eta hobe­tzeko sistema gisa. Era berean, basoak nola berrituko diren adieraziko dute; hala, teknika naturalen bitartez denean zuhaitz mozketak egingo diren lekuak eta kopuru edo inten­tsi­tate egokiak zehaztuko dira, eta teknika artifizialak erabil­tzen direnean, berriz, basoberri­tzeko lanen ezaugarriak eta erritmoa.

Baso ziurtagiria eskuratu nahi duten herri ondareko mendietan, babesgarrietan nahiz mendi partikularretan nahitaezkoak izango diren baso kudeaketa iraunkorrerako plan teknikoen helburu nagusiak izango dira mendiaren iraunkortasuna eta behar bezalako berri­tzea, ustiaketen alderdi ekonomikoak eta kudeaketa iraunkorrak eska­tzen dituen ingurumen eta gizarte alorreko irizpideak bateratuz.

2.    Baso kudeaketa iraunkorreko plan teknikoak nahitaezkoak izango dira mendietan edozein jarduera egiteko, baldin eta par­tzela bakarrean 20 hektareatik gorako lur azalera, edo titular beraren hainbat par­tze­len artean 35 hektareatik gorako azalera har­tzen badute. Plan horiek hamar urterako ida­tziko dira hazkun­tza azkarreko espezieen kasuan eta 20 urterako hazkun­tza ertain edo man­tso­koen kasuan.

a)    Baso Kudeaketa Iraunkorreko Plan Teknikoaren indarraldia amai­tzen denean, luzatu ahal izango da, berrikuspena egin ondoren, 10 urteko beste aldi baterako hazkun­tza azkarreko espezieak direnean, edota beste 20 urterako hazkun­tza ertain edo man­tsoko espeziek direnean.

b)    Egiaztatutako arrazoiak daudenean, baso kudeaketa iraunkorreko plan teknikoak indarraldia amaitu aurretik berrikusi ahal izango dira, titularrek hala eskatuz gero.

c)    Planean aurreikusitako jardueraren baten fun­tsezko aldaketa egin aurretik Baso Administrazioari jakinarazi beharko zaio.

d)    Baso Administrazioak plana indargabetu dezake bertan jasotako jarduerei buruzko ez bete­tze larriak edo jakinarazi gabeak gertatu direla antze­manez gero.  

3.    Baso kudeaketa iraunkorreko plan teknikoek ­gutxienez ondoren zehazten diren puntu hauek jaso beharko dituzte: Planak har­tzen dituen finka edo finken identifikazio datuak; finkaren eta ingurune fisiko eta naturalaren deskribapen legala eta administratiboa; katastroko lurzatien identifikazioa jaso­tzen duen kartografia; ustiaketa eta jardueren programa, eta ingurumen eraginaren azterketa, aplikagarria den araudiaren arabera beharrezkoa den neurrian.

4.    Baso kudeaketa iraunkorreko plan teknikoak Baso Administrazioaren ardura duen Departamentuak emandako foru aginduaren bidez onartuko dira.

VII. TITULUA

ZIGOR ARAUAK

I. KAPITULUA.    URRAKETAK

104. artikulua.    Tipifikazioa.

Mendi alorreko urraketa administratibo­tzat hartuko dira ondorengo hauek:

1.    Katalogoko mendietan, zuhaiztietan eta bertako eraikun­tza eta azpiegituretan aldaketak, kalteak eta isurketak egitea.

2.    Katalogoko mendietan 24 eta 25. artikuluetan aipatutako zedarri, seinale eta mugarriak alda­tzea.

3.    Nahitaezkoa den baimenik gabe 30. artikulutik 32.era bitartean aurreikusitako okupazioak eta erabilerak egitea eta obretan erabilitako makinak, materialak eta gaiak mendian uztea.

4.    44 eta 53. artikuluetan aurreikusitako ustiaketak egitea behar diren baimenak eskuratu gabe, beharrezkoak izanez gero, edo Baso Administrazioak zehaztutako baldin­tza tekniko eta administratiboak bete gabe, edo 44. artikuluko 3, 4, 5, 6 eta 7 puntuetan aurreikusitakoa ain­tzat hartu gabe.

5.    Baso pistak egitea Baso Administrazioak jarritako baldin­tzak bete gabe, 44.4 artikuluan xedatutako moduan.          

6.    Katalogoko mendien ustiaketa lanak hastea horretarako Baso Administrazioak, 51. artikuluan xeda­tzen den moduan, eman beharreko baimena eduki gabe.

7.    Ondareko mendietan eta mendi partikularretan ustiapen lanak egiteko Baso Administrazioak, 52. artikuluan xeda­tzen den moduan, ezarritako betebeharrak eta mugapenak ez bete­tzea.

8.    54. artikuluan xedatutakoaren arabera, ustiaketak egiteko Baso Administrazioak jarritako mugapenak eta zehaztapenak ez bete­tzea.

9.    55. artikuluan ezarritako basoberritu beharra ez bete­tzea edo mendia basoberri­tzeko Baso Administrazioak emandako aginduak edo baldin­tzak bete gabe uztea.

10.    57. artikuluan jasotakoa betez, Baso Administrazioak larraketarako ezarritako mugak ez bete­tzea.

11.    Katalogoko mendietan larre ustiapena eta esleipena egitea 57 eta 58. artikuluetan xedatutakoa bete gabe.

12.    Ahuntz eta txe­rri azienda libre eta inolako kudeaketarik gabe larra­tzea Herri Onurako Katalogoko mendietan, 59. artikuluan xeda­tzen den moduan.

13.    60. artikuluan xeda­tzen den moduan, abereak kontrola­tzeko arauak eta nekazari­tzako jarduera onak urra­tzea.

14.    62. artikuluan astialdirako ezarritako erabilera baldin­tzak ez bete­tzea (ibilgailuak erabili eta aparka­tzea, sua egitea, hots elementuak erabil­tzea, kanpa­tzea, iturri, urbegi eta errekak zain­tzea, etab.).

15.    67. artikuluan xedatutakoa ez bete­tzea, azpiegiturak eta interes orokorreko lanak egiteko proiektuek katalogoko mendiei eragin diezaieketenean.

16.    Mendietan erabilera aldaketak egitea 68. artikuluan jasotako baimenak izan gabe eta eragindako eremua lehengora­tzeko proiektu edo proposamenik ez aurkeztea 68.4 artikuluan aurreikusitako kasuetan.

17.    Ur-basoen mendi edo eremu babesgarriak izenda­tze­rakoan ezarritako eginbeharrak, 70 eta 73. artikuluetan aipatutakoak, ez bete­tzea.

18.    Basoetako izurriteak eta gai­tzak eragozteko 74. artikuluan aurreikusten diren preben­tzio neurriak har­tzeko obligazioa ez bete­tzea.

19.    76 eta 77. artikuluetan aurreikusitakoa betez basoetako izurriteen eta gai­tzen aurka hartutako neurriak ez bete­tzea.

20.    Erreketak edo sua baimenik gabe egitea eta, oro har, basoan sutea piztea eragin dezakeen edozein egin­tza edo egin­tza­rik eza. Hor barruan sar­tzen da Baso Administrazioak 81, 82 eta 84. artikuluetan ezarritakoa betez suteak aurrez eragozteko ezarritako neurriak ez har­tzea, eta suterik egonez gero 85.1 artikuluan zehazten den moduan abisurik ez ematea, bai eta 85.7. artikuluaren arabera mendian ari diren kontratudunek lagun­tzeko duten obligazioa ez bete­tzea ere. 

21.    Suak erretako mendiak edo lursailak birkalifika­tzea 30 urte igaro aurretik, 83. artikuluan xedatutakoa urratuz.

22.    Baso espezieekin basoberri­tze lanak egitea eta makineria eta produktu fitosanitarioak erabil­tzea behar den baimena eduki gabe edo 90. artikuluan xedatutakoa bete gabe.

23.    Baso baliabideen antolaketa planetan, baso antolaketako proiektuetan eta baso kudeaketa iraunkorreko plan teknikoetan aurreikusitako zehaztapenak ez bete­tzea.      

24.    Mendiari eragindako kalteak lehengoratu eta konpon­tzeko emandako xedapenak eta hartutako neurriak ez bete­tzea, ez eta kautelazko neurriak ere.

25.    Baso lurretan baimendu gabeko hondakin isurketak egitea.

26.    Foru arau honetako xedapenei eta berau gara­tzen duten dekretuei dagokienez, basozain­tzak egindako ikerketa, ikuskapen eta kontrol jarduerak egitez edo ez-egitez eragoztea, eta 85.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, sute itzal­ketaren teknikari arduradunak gauzatu behar dituen egin­tzak oztopa­tzea.

27.    Baso Administrazioari mendien salmenta ez jakinaraztea 38. artikuluan aurreikusitako kasuetan.

28.    75. artikuluan xedatutako moduan, basoetako izurrite eta gai­tzen berri emateko obligazioa ez bete­tzea.

29.    91. artikuluan zehazten diren basoen eta finka mugakideen arteko ­gutxieneko tarteak ez errespeta­tzea.

30.    Foru arau honetan zehaztutako betebeharrak edo debekuak guztiz edo zati batean ez bete­tzea.

31.    Publizitate estatikoa, Baso Administrazioak esanbidez baimendutakoa izan ezik.

105. artikulua.    Sailkapena.

1.    Urraketa oso larriak izango dira 104. artikuluan tipifikatutakoak eta mendien aldaketa eragiten dutenak, horiek konpondu edo lehengora­tzeko hamar urtetik gora behar izanez gero eta kostua 200.000 €-tik gorakoa bada.

2.    Urraketa larriak honako hauek dira:

a)    104. artikuluan tipifikatutakoak eta mendien aldaketa eragiten dutenak, horiek konpondu edo lehengora­tzeko hamar urtetik gora behar izanez gero eta kostua 2.000 eta 200.000 € artekoa bada.

b)    104. artikuluan tipifikatutakoak eta mendien aldaketa eragiten dutenak, horiek konpondu edo lehengora­tzeko sei hilabete baino gehiago baina hamar urte baino ­gutxiago behar izanez gero eta kostua 2.000 €-tik gorakoa bada.

c)    Sutearen berri ez ematea, 104.20 artikuluan tipifikatutakoa.

d)    Mendian ari diren kontratudunek lagun­tzeko duten obligazioa ez bete­tzea, 104.20 artikuluan tipifikatutakoa.

e)    104.26 artikuluan tipifikatutakoa.

3.    Urraketa arinak honako hauek dira:

a)    104. artikuluan tipifikatutakoak eta mendien aldaketa eragiten dutenak, basoan inolako kalte edo galerik eragiten ez bada, edo lehengora­tzeko kostua 2.000 €-tik beherakoa bada, edo kalteak konpon­tzeko sei hilabete baino ­gutxiago behar izanez gero.

b)    104.27 artikuluan tipifikatutakoa.

c)    104.28 artikuluan tipifikatutakoa.

d)    104.29 artikuluan tipifikatutakoa.

e)    104.30 artikuluan tipifikatutakoa.

106. artikulua.    Urraketen eran­tzu­leak.

1.    Foru arau honetan aurreikusten diren urraketen eran­tzule izango dira tipifikatutako egin­tza hori bere kabuz, beste ­batzuekin batera edo bitarteko gisa balia­tzen duten beste norbaiten bidez gauza­tzen duten per­tsona fisikoak edo juridikoak.

2.    Bereziki, urraketen eran­tzule izango dira:

a)    Urraketa gauza­tzen duten per­tso­nak.     

b)    Urreketa agin­tzen duten per­tso­nak, gauza­tzaileek haiekiko kontratu bidezko edo izatezko lotura dutenean, baldin eta agindua eman zuenarekiko mendekotasuna froga­tzen bada.         

c)    Urraketa egiten lagun­tzen duten per­tso­nak, urraketa gerta­tzeko nahitaezkoa den ekin­tza bat eginez.

3.    Urraketa gauzatu duten per­tsona ezberdinen parte har­tze maila zehaztea ezinezkoa bada, eran­tzu­kizuna solidarioa izango da, eran­tzu­kizunei aurre egin diotenek gainerako parte har­tzaileen aurrean errepeti­tzeko duten eskubidea erago­tzi gabe.           

107. artikulua.    Urraketen preskripzioa.

1.    Urraketa oso larriak bost urteko epean preskribituko dira, larriak hiru urteko epean eta arinak urtebetean.  

2.    Preskripzio epea urraketa egiten den egunetik aurrera hasten da.

3.    Preskripzio epea etenda geldituko da, interesatua jakinaren gainean jarrita, zigor prozedurari hasiera ematen zaionean.

Preskripzio epea berriz hasiko da ustez eran­tzu­lea den per­tso­nari egozterik ez dagoen arrazoiagatik prozedurak hilabeteko etenaldia bete­tzen duen biharamunetik aurrera, edo eran­tzu­kizun deklaraziorik gabe prozedura amaitu­tzat ematen den biharamunetik aurrera.

Prozeduraren xedea erdiesteko jardueraren bat egiten ari bada, xede horretara arrazoizko neurrian egoki­tzen dena, ezingo da prozedura eten, baldin eta jarduera hori organo eskudunak erabaki badu eta behar bezala dokumentatuta badago.   

II. KAPITULUA.    ZIGORRAK

108. artikulua.    Zigor­tzeko ahalmena.

Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio foru arau honetan aurreikusitako urraketak zigor­tzea, eta Baso Administrazioaren ardura duen Departamentuko organoak gauzatuko du ahalmen hori Departamentuko egitura organikoa eta fun­tzionala onar­tzen duen Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.   

109. artikulua.    «Non bis in idem».

Auzibidean nahiz administrazio bidean zigorra jaso duten egin­tzak ezingo dira berriz zigortu, baldin eta subjektu, egin­tza eta oinarri berak badituzte.

110. artikulua.    Sailkapena.

1.    Titulu honetan tipifikatutako urraketei ondorengo isunak ezarriko zaizkie:

a)    Urraketa arinengatik, 100 eta 1.000 euro arteko isuna.

b)    Urraketa larriengatik, 1.001 eta 100.000 euro arteko isuna.

c)    Urraketa oso larriengatik, 100.001 eta 1.000.000 euro arteko isuna.

2.    Isuna ezar­tze­arekin batera baliogabetu edo iraungi daiteke urraketa eragin duten jarduerak gauza­tzeko gaikun­tza agiria.

111. artikulua.    Propor­tzionalitatea.

Aurreko artikuluan zehaztutako mugen barruan, zigorrak ezar­tze­rakoan kontuan hartuko dira ondorengo baldin­tzak:

a)    Zenbaterainoko kaltea eragin den.

b)    Erru maila edo nahita egindakoa izan den.

c)    Berreror­tzea, urraketa izaera bereko aurreko urraketaren iraungipen epea amaitu aurretik egiten denean.  

d)    Urra­tzaileak lortutako irabazi ekonomikoa.          

e)    Urraketaren eragin soziala, mendi, lurzoru eta uraren baldin­tza ekologikoetan izandako ondorioak.

112. artikulua.    Zigorren preskripzioa.

1.    Hutse­gite oso larriak egin ondoren jarritako zigorrak handik hiru urtera preskribituko dira, hutse­gite larriak egin ondoren jarritakoak bi urtera eta hutse­gite arinenak urtebetera.    

2.    Zigorren preskripzio epea, zigorra ezar­tzen duen ebazpena administrazio bidean irmo bihurtu eta biharamunetik aurrera hasiko da konta­tzen.     

3.    Zigorraren preskripzio epea etenda geldituko da, interesatua jakinaren gainean jarrita, buru­tzeko prozedurari hasiera ematen zaionean. Preskripzio epe osoa berriz hasiko da, zigortutakoari egozterik ez dagoen arrazoiagatik prozedurak hilabete etenda bete­tzen duen egunaren biharamunetik aurrera.   

Buru­tzeko prozeduraren xedea erdiesteko jardueraren bat egiten ari bada, xede horretara arrazoizko neurrian egoki­tzen dena, ezingo da prozedura eten, baldin eta jarduera hori organo eskudunak erabaki badu eta behar bezala dokumentatuta badago.

Era berean, zigorraren preskripzioa etenda geldituko da betearazpena etenarazteko auzitegiek emandako erabakien ondorioz, eta geldi­tzen den epea berriz konta­tzen hasiko da etenarazteko erabakia bukatu­tzat ­jotzen den biharamunetik aurrera.

113. artikulua.    Zigorra murriztea eta isuna alda­tzea.     

1.    Zigorra edo isunaren zenbatekoa murriztu ahal izango da, baldin eta urra­tzaileak, dagokion errekerimenduan ezarritako epearen barruan, urraketak eragindako egoera konpondu edo zuzendu badu.

2.    Zigor ebazpenean proposatu ahal izango da ezarritako isunaren ordez mendiaren aldeko jarduerak egitea, betiere urra­tzailearen egoera per­tso­nalak, egin­tza­ren izaerak eta, bereziki, eragindako kaltea konpon­tzeko ahaleginak horrela egitea gomenda­tzen badute. Isunaren aldaketa eraginkorra izan dadin, zigortutakoak zigor ebazpena eta bertan proposa­tzen diren ordezko jarduerak onartu beharko ditu.   


114. artikulua.    Eran­tzu­kizuna iraungi­tzea.

1.    Eran­tzu­kizuna iraungita geldi­tzen da:

a)    Zigortutako per­tsona fisikoa hil­tzen denean.

b)    Zigorra osorik bete­tzen denean.

c)    Urraketa preskribi­tzen denean.

d)    Zigorra preskribi­tzen denean.

2.    Zigortutako per­tsona juridikoa iraungi­tzen bada, ezarritako zigorra edo zigorrak betearazteko sektoreko arau administratiboei eta aplikagarri den zuzenbide pribatuko araudiari jarraituko zaie.

III. KAPITULUA.    Neurri osagarriak

115. artikulua.    Kaltea konpon­tzea eta kalte-ordaina.

1.    Kasu bakoi­tzean bidezko diren zigor penalak edo administratiboak erago­tzi gabe, urra­tzaileak eragindako kaltea konpondu beharko du zigor organoak zehaztuko dituen modu eta baldin­tze­tan. Kalteak basoko herri jabarian egin badira, betebehar hori ez da preskribi­tzen. Baso suteen kasuan, suhil­tzaile zerbi­tzuaren gastuak ere ordaindu beharko ditu. 

2.    Konponketa lanen helburua izango da kaltetutako mendia edo baso ekosistema zigortutako urraketa eragin zuten egin­tzak gertatu aurreko egoerara itzul­tzea. Konponketa ezinezkoa bada, Administrazioak dagokion kalte-ordaina eskatu ahal izango du.

3.    Era berean, kalte-ordaina eskatu ahal izango da urra­tzaileak lortutako irabazi ekonomikoa aurreikusitako gehieneko zigorra baino handiagoa denean. Kalte-ordain hori lortutako irabaziaren halako bi izango da, gehienez ere.

4.    Mendiari eragindako kalteak eta horiek konpondu edo lehengora­tzeko epeak behar bezala arrazoitutako irizpide teknikoaren arabera zehaztuko dira zigor ebazpenean.

116. artikulua.    Behar­tzeko isunak eta subsidiarioki betearaztea.

1.    115. artikuluan xedatutakoaren arabera eta dagokion errekerimenduan zehaztutako epea amaitutakoan, urra­tzaileak ez badu eragindako kaltea konpondu edo kalte-ordaina jarri, zigor­tzeko eskumena duen organoak erabaki ahal izango du behar­tzeko isunak jar­tzea edo subsidiarioki betearaztea.       

2.    Behar­tzeko isunak agindutakoa bete­tzeko behar adinako denbora tartetan banatuta errepikatuko dira, eta isun bakoi­tza­ren zenbatekoak ez du gaindituko egindako urraketaren ondorioz jarritako isunaren 100eko 20.

3.    Urra­tzaileek agindu zaien konponketa lana egiten ez badute, Administrazioak egingo du haien kontura.       

117. artikulua.    Konfiskazioa.

1.    Gipuzkoako Foru Aldundiko organo eskudunak legez kontra eskuratutako baso produktuak konfiskatu ahal izango ditu eta, urraketa larriak edo oso larriak direnean, urraketa egiteko erabilitako bitartekoak eta baliabideak ere konfiskatu ahal izango ditu.

2.    Behar ez bezalako larra­tze­aren ondoriozko urraketetan 57.4 artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

3.    Berariaz eta arrazoituta hartutako ebazpenaz urra­tzaileari kendutako produktuak, abereak, bitartekoak eta baliabideak enkante irekian besterendu ahal izango dira, eta eskuratutako zenbatekoa sortutako kalteak lehengo egoerara bihur­tzeko eta zain­tza gastuak estal­tzeko erabiliko da.

LEHEN ATALA.    Xedapen orokorrak

118. artikulua.    Prin­tzi­pioak.

1.    Zigor prozedura 30/1992 Legeko IX. tituluko II. kapituluan edo aipatu kapitulua ordezten duen estatuko legedian xedatutako prin­tzi­pioen arabera arautuko da, eta erreferen­tzia­tzat hartuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Adminis­trazioen zehapen ahalmenari buruzko 1998ko ­otsailaren 20ko 2/98 Legearen III. kapituluan jasotakoak.     

2.    Betiere, III. kapitulu honetako artikuluetan aurreikusitakoa aplikatuko da.

119. artikulua.    Bateratasuna auzibide penalarekin.

1.    Prozeduraren edozein unetan, izapida­tzaileak iri­tziz gero delitu edo falta­tzat har daitezkeela izapida­tzen dituen egin­tzak, ebazteko eskumena duen organoari jakinaraziko dio eta honek, arrazoizko irizten badio, Ministerio Fiskalari emango dio egin­tza horien berri, jakinarazitakoaren inguruan egindako jarduketei buruzko testigan­tza eskatuz. 


Era berean, Ministerio Fiskalari eskatuko zaio gauzatu diren jardueren berri eman dezala, administrazio prozeduraren gai diren egin­tzei buruz auzibide penala jarrai­tzen ari dela jakinez gero. Jakinarazpen bera eskatuko da auzibide penala administrazio prozeduraren gai diren egin­tzen emai­tza edo ondoriozko gertaeren inguruan jarrai­tzen denean.       

2.    Ministerio Fiskalaren jakinarazpena jaso ondoren, zigor prozedura ebazteko eskumena duen organoak etenda uztea erabakiko du epaileak ebazpen irmoa eman arte.

3.    Administrazioaren zigor prozedura eteteak ez du galarazten hartutako kautelazko neurriak menten­tzea, baldin eta auzibide penalean erabakitakoekin bateragarri badira. Auzibide penaleko kautelazko neurriak nahikoak badira administrazioaren zigor prozeduran ain­tzat hartutako kautelazko helburuak lor­tzeko, orduan ez dira bateragarri­tzat joko. Kautelazko neurriak mentendu eta har­tzeko egin­tza Ministerio Fiskalari jakinarazi beharko zaio.           

4.    Nolanahi ere, epailearen ebazpen penal irmoaren bidez frogatu­tzat ­jotzen diren egin­tzak lotesleak izango dira administrazioko organoen­tzat gauza daitezen zigor prozedurei dagokienez. Deliturik edo faltarik ez dagoela erabakiz gero, organo eskudunak, hala balegokio, aurrera jarraituko du zigor prozedurarekin, epaileak emandako ebazpen penal irmoan frogatu­tzat jotako egin­tzak kontuan hartuta.

5.    Administrazioak ofizioz aztertuko ditu zigor ebazpenean frogatu­tzat emandakoekiko kontraesanekoak diren egin­tze­tan oinarritutako ebazpen administratiboak, ofiziozko berrikuspen prozedurak erregula­tzen dituzten arauak betez.

120. artikulua.    Sarbide iraunkorraren prin­tzi­pioa.

1.    Prozedura sarbide iraunkorraren prin­tzi­pioaren arabera gauzatuko da. Ondorio horietarako, prozeduraren edozein unetan interesatuek beren tramitazio egoera ezagu­tzeko eta prozeduran jasotako dokumentuak ikusi eta kopiak atera­tzeko eskubidea dute.

2.    Era berean, eta entzu­naldi tramitearen aurretik, interesatuek alegazioak aurkeztu eta egoki irizten dituzten dokumentuak aurkezteko aukera izango dute.

3.    Bukatu­tzat emandako zigor espedienteetako dokumentuetarako sarbidea 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkide­arenak, 37. artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko da.       

121. artikulua.    Organo eskudunak.

1.    Organo eskudunak dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitura organiko eta fun­tzionalari buruzko foru dekretuetan zehazten direnak.

2.    Prozedura ebazteko eskudunak diren organoak hasiera emateko ere eskudunak izango dira.

3.    Baso Administrazioaren ardura duen Departamentuak zigor prozeduren instrukzioa egiteko administrazio unitate berezi bat izango balu, instrukzio hori unitateko fun­tzionarioek egingo lukete. Unitate berezirik ez badago, departamentuko idazkari teknikoak egingo du, edo, bestela, departamentuko Idazkari­tza Teknikoko beste fun­tzionario batek.

4.    Instruktoreak ez du inolako menpeko­tza fun­tzionalik izango bere instruzkio lana bete­tze­ari dagokionez, instrukzioak dirauen denbora guztian.

5.    Baso Administrazioaren ardura duen Departa­mentuaren egitura organiko eta fun­tzionalari buruzko foru dekretuak sistema objektibo bat zehaztuko du kasu bakoi­tzean instrukzioaz arduratuko den per­tsona hauta­tzeko, eta ezingo da, inola ere, ebazteko eskumena duen organoak hautatua izan.           

122. artikulua.    Interesdunak.

Prozeduran interesdunak dira, errudun­tzat jotakoaz gain, banakako nahiz taldeko eskubide edo interes legitimoen titular gisa prozedura susta­tzen dutenak.

123. artikulua.    Kautelazko neurriak.

1.    Gipuzkoako Foru Aldundiko Basozain­tza Zerbi­tzuko langileek bere jardueran zehar, legez kontrakoak izan daitezkeen egin­tzen berri izatean, beharrezko irizten dituzten behin-behineko kautelazko neurriak hartu ahal izango dituzte, konfiskazioa barne, legez kontrakoak izan daitezkeen egin­tza horiek jarrai dezaten edo errepika daitezen eragoztearren edo ustez jarduera urra­tzailea den horrek eragindako kaltea geldi­tze­arren.

Kautelazko neurriak hartuz gero, berehala ezarriko dira interesdunei entzu­naldia eskaini gabe. Nolanahi ere, basozainek akta bat egingo dute eta bertan zehaztuko dituzte, batetik, hartutako kautelazko neurria edo neurriak eta, bestetik, neurri horiek har­tze­aren arrazoia eta helburua.

Behin-behineko kautelazko neurriak har­tzen diren kasuetan dagokion zigor prozedura irekiko da lehenbailehen, eta neurri horiek hartu eta lau egunera ez bada inolako zigor prozedurarik ireki iraungita geldituko dira.         


Zigor prozedura hasteko ekitaldian zigor­tzeko eskumena duen organoak, arrazoiak emanez, hartutako neurri horiek indargabetu, mantendu edo alda­tzea erabakiko du eta gero, artikulu honetako 3. puntuan aurreikusten den ondorengo alegazio tramitea beteko du.

2.    Zigor ahalmena gauza­tzeko eskumena duen organoak, prozeduraren edozein unetan, interesatuei bost eguneko epean entzu­naldia eskaini eta arrazoitutako akordioaren bitartez, kautelazko neurriak hartu ahal izango ditu eman daitekeen ebazpenaren eraginkortasuna ziurta­tzeko edo prozedura oztopatua izan dadin galarazteko, auzipeko egin­tzak edo ­antzeko beste ­batzuk jarraitu edo errepika daitezen ekiditeko eta egin­tza horiek sortu dituzten kalteak eteteko edo arin­tzeko.        

3.    Aurreko puntuan aipa­tzen den aldez aurreko entzu­naldi horren ordez ondorengo alegazioak aurkezteko aukera eskaini daiteke epe berean, baldin eta kautelazko neurri horiek beren birtualtasuna galduko balute aldez aurreko entzu­naldi tramitea egin arte atze­ratuz gero.

4.    Interesdunei konpon­tzen zaila edo ezinezkoa den galera eragin diezaieketen edo legeek babestutako eskubideak urra­tzen dituzten behin-behineko neurririk ezingo da hartu.           

5.    Kautelazko neurriak har­tze­rakoan propor­tzionaltasun irizpidea hartuko da kontuan, modu orekatuan baloratuz neurri horiek errudun­tzat jotako per­tso­nari eragingo dioten galerak eta 2. puntuan finkatutako helburuetatik kasu bakoi­tzean bil­tzen direnak. Betiere, aukeratu beharko den neurria edo neurriak izango dira, batetik, aipaturiko helburuak arrazoizko maila batean lor­tzen dituztenak eta, bestetik, errudun­tzat jotakoari kalte ­gutxien eragiten diotenak eta indarraldia amaitutakoan neurri horien eragina konponerraza dutenak.

6.    Kautelazko neurriak kasu bakoi­tzean kautelazko helburuak bete­tzeko ezinbestekoa den denboran bakarrik mantendu ahal izango dira.

7.    Kautelazko neurriak hartu dituen organoak berak indargabetuko ditu neurri horiek, ofizioz nahiz aldeetako batek eskatuta, kasu bakoi­tzean kautelazko helburuak bete­tzeko jada ezinbesteko ez direla egiazta­tzen duenean.

8.    Organo horrek egiazta­tzen badu, ofizioz nahiz aldeetako batek eskatuta, kautelazko neurria hartu zuenean kontuan hartutako egoera aldatu egin dela, aipatu neurria aldatuko du, onartu zituen neurriak kanbiatuz edo haien lekuan beste ­batzuk hartuz, egoerak hala eska­tzen badu eta, betiere, 5. puntuan ezarritako hautapen irizpideei jarraituta.

9.    Kautelazko neurriak ondorengo kasuetan iraungiko dira:

a)    Neurriak hartu zireneko prozedurari bukaera jar­tzen dion ebazpena ematean.

Kasuan kasuko administrazio errekur­tsoa ebazteko eskumena duen organoak, arrazoiak emanda, erabakitako neurriak mantendu edo beste ­batzuk hartu ahal izango ditu errekur­tsoa eba­tzi arte.

b)    Zigor prozedura iraungi­tzat ­jotzen denean.

124. artikulua.    Egozpen aka­tsa.

Prozedura hasi eta egiaztatuko balitz urraketaren eran­tzu­leak ez direla hasiera batean errudun­tzat jotakoak, beste ­batzuk baizik, aurrenekoak absolbi­tzeko ebazpena emango da eta prozedura berria irekiko da bigarren horien aurka, baldin eta urraketa preskribituta ez badago. Lehenengo prozedura tramita­tzen den bitartean preskripzio epea ez da etendako­tzat joko, non eta egindako egozpen akats horretan bigarren prozeduran errudun­tzat jotako per­tso­nek zerikusi nabarmena izan ez duten, beren eran­tzu­kizuna saihestu nahian.   


BIGARREN ATALA.    Tramitazioa

125. artikulua.    Ofizioz hastea.

1.    Zigor prozedurak ofizioz hasiko dira organo eskudunaren erabakiz, haren ekimenez nahiz beste organo ­batzuek egindako eskaera arrazoituaren edo salaketaren ondorioz. 

2.    Beste organo ­batzuek egindako eskaera arrazoituan adierazi beharko da urraketa­tzat jotako egin­tzen kontakizuna, tipifikazioa, gertatu zireneko eguna, egunak edo aldi jarraitua, eta, ahal izanez gero, ustez eran­tzule diren per­tso­nen identifikazioa.

Eskaera arrazoituarekin batera, gaiari buruz eska­tzaileak izan ditza­keen agiriak eta frogak aurkeztu beharko dira.          

3.    Eskaera arrazoitua aurkezteak ez du inola ere ­lotzen zigor ahalmena duen organoa, alabaina, prozedura ireki edo ez ireki­tze­ari buruzko erabakia jakinarazi beharko dio eskaera egin duenari.

4.    Salaketak, berez, ez du zigor prozedurako interesdun bihur­tzen sala­tzailea.

Sala­tzaileak prozeduran izango duen partaide­tza bakarra izango da prozedura ireki edo ez ireki­tze­ari buruz eta, legokiokeen kasuan, amaiera emango dion ebazpenari buruz organo eskudunaren aldetik jakinarazpena jaso­tzeko eskubidea izatea, non eta foru arau honetako 122. artikuluan xedatutakoaren arabera legitimaziorik ez duen eta prozedura ireki­tzeko eskaera egiten ez duen.

126. artikulua.    Aldeetako batek eskatuta hastea.

1.    Zigor prozedurak alde interesatuak eskatuta ere hasi ahal izango dira. Zigor prozedura ireki­tzeko eskaera arrazoitua izango da eta, 30/1992 Legearen 70.1 artikuluan adierazitakoaz gain, honako hauek jaso beharko ditu: Ustezko urraketaren egin­tzak, gertatu zireneko eguna, egunak edo aldi jarraitua, egin­tza horiek tipifika­tzen dituzten aginduak, ustezko eran­tzu­leak, dagokion zehapen edo zehapenak eta horiek jaso­tzen dituzten aginduak. Horrek ez du erago­tziko prozeduran zehar alde interesatuak egin ditza­keen ondorengo alegazioetan datu horiek aldatu ahal izatea.


Eskaerarekin batera aurkeztu ahal izango dira eska­tzaileak bere interesdun izaera eta asmoa oinarri­tzeko dituen agiri, tresna edo froga guztiak.

2.    Aipaturiko eskaera eta horrekin batera aurkeztutako guztiaren berri emango zaie uztezko eran­tzule gisa ageri diren per­tso­nei, hamar eguneko epean eskubidez komeni zaiena alega dezaten. 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusten den zuzen­tzeko ahalmena gauzatuz, prozedura ireki­tzeko eskaeran egin daitezkeen aldaketei dagokienez, epe bera emango da alegazioak egiteko.

3.    Aurreko puntuan aipa­tzen diren alegazioak jaso edo horretarako ezarritako epea amaitu ondoren, ebazteko eskumena duen organoak erabakiko du prozedura ireki­tzeko eskaera onar daitekeen edo ez.

4.    Eskaera ez da onartuko:

a)    Lehenengo puntuan eta 30/1992 Legearen 70. artikuluan aipa­tzen diren datuak argi eta garbi jaso­tzen ez baditu eta aipatu legeko 71. artikuluan ezarritako epean zuzenketarik egin ez bada.

b)    Inolako oinarririk ez badu.

Ez onar­tzeko arrazoi hori ain­tzat har­tzeko kontuan izango dira, batez ere, eskaeran emandako arrazoibidea eta harekin batera aurkeztutako frogak.

Ez onar­tzeko arrazoi horren kasuan ez da izango aurreko puntuan aurreikusten den zuzenketarako aukerarik.

c)    Interesdun ez denak aurkezten badu.

Alderdi horren arrazoibidean eskaerak izan ditza­keen aka­tsak edo gabeziak ezingo dira zuzendu.

5.    Organo eskudunak onartezin­tzat joko balu prozedura ireki­tzeko eskaera, arrazoitutako ebazpen batean adieraziko du. Aldiz, eskaera onargarria dela iri­tziz gero, prozedura hasteko erabakia hartuko du.

127. artikulua.    Hasteko erabakia.

1.    Hasteko erabakiak, ­gutxienez, honako hauek jaso beharko ditu:

a)    Ustezko eran­tzu­learen edo eran­tzu­leen identifikazioa.      

b)    Prozedurari ekitea eragin duten egin­tzak, izan dezaketen kalifikazio juridikoa eta legozkiekeen zigorrak.      

c)    Prozeduraren instrukzioa egingo duen per­tsona, hura ezesteko erregimena berariaz aipatuz.           

d)    Prozedura ebazteko organo eskuduna eta eskumen hori ematen dion araua.

2.    Prozeduraren instruktoreari hasteko erabakiaren berri emango zaio eta errudun­tzat jotakoari eta gainerako interesdunei jakinaraziko zaie. Aldi berean adieraziko zaie hamabost eguneko epea dutela bidezko irizten dituzten alegazio, agiri edo informazioak aurkezteko eta frogaldi bat ireki­tzeko eskaera egin eta egoki ­jotzen dituzten frogabideak proposa­tzeko.          

Hasteko erabakiarekin batera aurkeztuko dira prozedura ireki­tzeko eskaera, salaketa edo arrazoitutako eskaera, eta horiei eran­tsi­tako agiriak eta frogak edota prozedura ireki­tzeko zigor eskumenaren titularrak ain­tzat hartu dituenak.         

128. artikulua.    Froga.

1.    Frogaldia irekiko da ondorengo kasuetan:

a)    Aurreko artikuluan zehaztutako alegazio tramitean interesdunetako edonork hala eska­tzen duenean frogabide zeha­tzak proposatuta, baldin eta instrukzioaren arduradunak egoki­tzat ­jotzen badu frogabide horietakoren bat. Instruktoreak frogaldia ireki­tzeko eskaera ez onar­tzeko eta frogabideak bazter­tzeko erabakiak arrazoitu egin beharko ditu, Herri Adminis­trazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 80 eta 137.4 artikuluetan xedatutakoa betez.

b)    Alde interesatuak eskaerarik egin ezean, instruktoreak beharrezko irizten duenean egin­tzak argi­tzeko eta eran­tzu­lea nor den erabaki­tzeko; horrelakoetan bost eguneko epea eman beharko zaie interesatuei bidezko irizten dituzten frogabideak proposa ditza­ten.           

2.    Frogaldia hogeita hamar lanegunekoa izango da.

3.    Frogaketa Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 81. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.        

129. artikulua.    Ebazpen proposamena.

Frogaldia amaitutakoan, halakorik egonez gero, instruktoreak ebazpen proposamena egingo du honako hauek adieraziz:  

A)    Urraketa eta eran­tzu­kizuna dagoela iri­tziz gero:

a)    Frogatu­tzat ematen dituen egin­tzak eta erabaki hori oinarri­tzeko erabilitako frogaren balorazioa.

b)    Eran­tzule­tzat ­jotzen dituen per­tso­nak, aginduak eta erabaki hori oinarri­tzeko erabilitako frogaren balorazioa.

c)    Egin­tza horiek jasota egon daitezkeen urraketen agindu tipifika­tzaileak eta horiek erabaki­tze­aren arrazoiak.

d)    Bidezko irizten dituen zigor eta ondorio osagarriak, horiek zehazten dituzten aginduak, horretarako kontuan hartu dituen zirkunstan­tziak, aginduak eta erabaki horren oinarrian dagoen balorazio froga­tzailea, eta, dagokion kasuan, isuna ordeztu edo zigorra murrizteko proposamena, eta horretarako arrazoiak.

e)    Urraketak eragindako­tzat ­jotzen duen aurreko egoeraren aldaketa eta egiaztatu­tzat ematen dituen urraketa horren ondoriozko kalteak eta galerak, guzti horren arrazoiak, proposa­tzen diren konponketa jarduerak edo kalte-ordainak eta proposamen hori egiteko arrazoiak.

B)    Urraketa edo eran­tzu­kizunik ez dagoela iri­tziz gero:

a)    Erabaki hori froga baten balorazioaren edo epailearen iri­tziaren ondorio den zehaztea eta bata zein bestearen arrazoibidea.

b)    Absoluzio proposamena.

130. artikulua.    Entzu­naldia interesdunari.

1.    Ebazpen proposamena interesdunei jakinaraziko zaie, alegazioak egiteko hamabost eguneko epea dutela adierazita. Jakinarazpenean interesdunei esango zaie aipaturiko epe horretan espedientea ikusi ahal izango dutela, behar dituzten kon­tsul­tak egin eta bertan dauden agirien kopiak eskura ditza­ten.     

2.    Entzu­naldi tramitea amaituta, instruktoreak dagokion ebazpen proposamena igorriko dio prozedura ebazteko eskumena duen organoari, espedientean jasota dauden agiri, alegazio eta informazioekin batera.        

131. artikulua.    Epeak murriztu eta luza­tzea.

1.    Instruktoreak, egin beharreko frogen kopurua eta izaera kontuan hartuta, frogaldiaren iraupena murriztu ahal izango du, betiere horretarako arrazoiak emanda eta aldeak ados badaude. Era berean, arrazoiak emanda, foru arau honetan alegazio tramiteak egiteko ezarritako epeak laburtu ahal izango ditu, baldin eta aztertutako egin­tzak ez badira larriak eta inplikatuta dauden alderdi juridikoak eta instruktoreak tramiteak egiteko interesdunen esku jarri dituen dokumentuak eta frogak ugariak eta oso konplexuak ez badira.         

2.    Instruktoreak, arrazoiak emanda, alegazio tramiteen eta frogaldiaren epeak luzatu ahal izango ditu behin bakarrik eta foru arau honetako dagokion artikuluan zehaztutako adina denboraz edo epe laburragoz, baldin eta egin beharreko froga kopurua eta horien izaera, benetako egoeren eta aztertutako alderdi juridikoen konplexutasuna eta ain­tzat har­tze­koak diren bestelako arrazoiak kontuan hartuta, beharrezkoa bada egin­tzak eta eran­tzu­kizunak behar bezala zehazteko edo errudun­tzat jotako per­tso­nen defen­tsa eraginkorra berma­tzeko.    

Luzapenak dirauen bitartean ez da konta­tzen hasiko foru arau honetako 134.4 artikuluan finkatutako sei hilabeteko epea.

132. artikulua.    Errekur­tsoak.

Frogaldia ireki­tzeko edo aldeek proposatutako frogabideren bat egiteko eskaerei ezezkoa ematen dieten instruktorearen egin­tzen aurka, errekur­tsoa aurkeztu ahal izango zaio prozedura ebazteko eskumena duen organoari, hiru eguneko epean, eta bestelako tramiterik gabe, hiru egunen barruan erabaki bat hartuko du, isiltasuna gai­tzes­pen­tzat hartuko delarik.

133. artikulua.    Jarduketa osagarriak.

1.    Ebazpena eman aurretik eta arrazoitutako akordioaren bitartez, eskumena duen organoak erabaki ahal izango du prozedura ebazteko beharrezko­tzat ­jotzen dituen jarduketa osagarriak egitea.

Jarduketa osagarri horiek hogei eguneko epean egingo dira, hala ere, epe hori moztu edo luzatu ahal izango da foru arau honetako 131. artikuluan zehaztutako eran eta arrazoiengatik.      

2.    Jarduketa osagarriak egin ondoren, interesdunei ezagu­tzera emango zaizkie emai­tzak, bost eguneko epean bidezko irudi­tzen zaiena alegatu ahal izan dezaten.    

3.    Jarduketa osagarriak egitea erabaki­tzen duen ebazpena ematen denetik aurrera etenda geldituko da 134. artikuluko 4. puntuan aurreikusten den sei hilabeteko epea, artikulu honetako 2. puntuan zehaztutako tramitea amaitu arte.         

4.    Prozeduraren amaierako ebazpena eman aurreko nahitaezko txos­tenak ez dira jarduketa osagarri­tzat hartuko.        

134. artikulua.    Prozedura ebaztea.

1.    Organo eskudunak arrazoitutako ebazpena emango du interesatuek proposatutako gai guztiei eta prozeduratik eratorritako beste ­batzuei buruzko erabakiak hartuz.

Prozedura erabaki­tzen duen ebazpenak foru arau honetako 129. artikuluan zehazten den edukia izan beharko du, aplikagarri den oinarrizko legediak finka­tzen duenaz gain.

2.    Ebazteko eskumena duen organoak ebazpen proposamenean adierazitako egin­tzen hurrenkera bakarrik aldatu ahal izango du, egin­tza horiek zehaztuz edo beste ­batzuk kontuan hartuz, baldin eta aldaketa hori aurreko artikuluan aipa­tzen diren jarduketa osagarrien edo instruktoreak egindako froga edo instrukzioen balorazio diferentearen ondorio bada. Bi kasuetan, organo eskudunak ebazpenean berariaz arrazoituko du benetan egindako aldaketa.           

Aurreko paragrafoan aipa­tzen den aldaketa hori ez da izango, inola ere, prozedura ireki zenean zehaztutako xedearekin zerikusirik ez duten egin­tzak eranstekoa, non eta errudun­tzat jotakoaren onerako ez bada. 

3.    Aurreko puntuan aipa­tzen den aldaketaren edo ebazpen proposamenean zehaztutako egin­tza eta zirkunstan­tzien kalifikazio juridiko diferentearen ondorioz, ebazteko eskumena duen organoak erabakiko balu ezin dela onartu instruktoreak proposatutako absoluzioa, ezarritakoa baino zigor gogorragoa jarri behar dela edo urraketak eragindako kalteengatik ebazpen proposamenak ezar­tzen ez duen konponketa zigor edo kalte-ordaina edota ezar­tzen duena baino handiagoa jarri behar dela, organo eskudun horrek berak, ebazpena eman aurretik, hamar eguneko epea eman beharko du interesdunek bidezko irizten dituzten alegazioak egin ditza­ten edo, dagokion kasuan, egindako aldaketan kontuan hartu izan diren egin­tzen gainean frogak egin daitezela proposa dezaten. Tramite hori amaitu bezain laster, ebazpena emango da eta aldeei jakinaraziko zaie. Aurreko paragrafoan zehazten den alegazioetarako epea jakinarazteko diligen­tzian zehatz-mehatz adierazi eta arrazoituko da ebazpen proposamenari dagokionez egindako aldaketa, eta organo eskudunaren iri­tziz behin betiko ebazpenean sartu behar dena.     

4.    Prozedurari hasiera eman eta sei hilabeteko epean ez bada ebazpenik jakinarazi, prozedura iraungi egingo da 30/1992 Legeak ezar­tzen duen moduan eta bertan zehazten diren ondorioekin.

Sei hilabeteko epe hori etenda geldituko da foru arau honetan zehazten diren kasuetan eta interesatuei egoz dakizkien arrazoiengatik prozedura geldituta dagoen bitartean.        

5.    Ebazpena betearazlea izango da administrazio bidean irmo bihur­tzen denean.

Ebazpenean, behar izanez gero, kautelazko neurriak hartuko dira ebazpenaren eraginkortasuna berma­tzeko betearazlea ez den bitartean.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.    Araba eta Bizkaiko lurralde historikoekiko eta Nafarroako Foru Erkidegoarekiko mugak.

Gipuzkoako lurralde historikoko herri mendietan eta mendi babesgarrietan, Gipuzkoak Bizkaiko eta Arabako lurralde historikoekin eta Nafarroako Foru Erkidegoarekin dituen mugei eragiten dieten jarduketak horietako administrazio eskudunekin koordinatuko dira.

Bigarrena.    Bidasoako nazioarteko zatiko jarduketak.   

Bidasoa ibaiaren nazioarteko zatian, foru arau honen arabera Gipuzkoako ibaiertz eta bazterretan Baso Administrazioak baimendu behar dituen jarduketak Lapurdiko ibar aldean eskumena duten administrazioekin koordinatuko dira, mugaz gaindiko lankide­tza­rako ezarrita dauden bitartekoen arabera.        


Hirugarrena.    Mezenasgoa.

Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzko araudiaren ondorioetarako, interes orokorreko xede­tzat hartuko dira basoaren sustapena eta kudeaketa iraunkorra eta izadia zain­tzea helburu dutenak.

Laugarrena.    Ohiturazko erabilerak.

Mankomunitateek eta par­tzuergoek, eta egon litezkeen bestelako entitateek, foru arau honetan xedatutakoaren kontrakoa ez den guztian, beren arauak eta betidanik gordetako usadio eta ohiturak beteko dituzte.

Bosgarrena.    Kontratazio publikoetan ziurtagiridun egurraren erabilera bul­tza­tzea.

Kontratazio publikoko prozeduretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek behar diren neurriak hartuko dituzte beste herrialde ­batzuetako legez kontrako egur mozketetako zura eta produktuak erostea ekiditeko eta ziurtagiria duten basoetako gaiak erostea ahalbide­tzeko.      

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek egurraren eta egurretik eratorritako produktuen kon­tsumo ardura­tsua sustatuko dute herritarren artean.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.    Foru arau hau onartu aurretik herri onurako­tzat jotako mendiak.

13. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Herri Onurako Mendien Katalogoan sartuta egongo dira foru arau hau indarrean sartu aurretik herri onurako­tzat jotako mendi guztiak.

Bigarrena.    Jabari tituluen eraginkortasuna.

Katalogoko mendietan egon litezkeen terrenoen jabari tituluak eta preskripzio eskura­tzailea egiazta­tzen duten frogak mugaketa egina ez duten mendietan bakarrik izango dira eraginkorrak.

Mugaketa egina ez duten mendietan, preskripzio eskura­tzaileak 1994ko uztailaren 8ko 6/94 Foru Araua, Gipuzkoako Mendiena, indarrean jarri baino lehen egon beharko du burutua.

Muga­tzeko egoeran sartu­tzat jotako mendietan, preskripzioaren epeak mugen neurketako ekitaldia baino lehenago egon beharko du bukatua.

Hirugarrena.    Aurrez hasitako prozedurak.

Foru arau hau indarrean sartu baino lehen hasitako prozedurei ez zaie arau hau aplikatuko, eta aurreko araudiari jarraiki bideratuko dira.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Bakarra.    Xedapenak indargabe­tzea.

Indargabetuta gera­tzen da 1994ko uztailaren 8ko 6/94 Foru Araua, Gipuzkoako Mendiena, eta foru arau honetan xedatutakoaren kontra doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehena.    Erregelamenduak emateko ahalmena.

Gipuzkoako Foru Aldundiari baimena ematen zaio foru arau honetan jasotakoa erabil­tzeko eta gara­tzeko behar diren erregelamenduzko xedapenak eman ­ditzan.

Bigarrena.    Isunak egunera­tzea.

Diputatuen Kon­tseiluak, foru dekretuz, Foru Arau honetan aurreikusitako isunen zenbatekoa eguneratu ahal izango du aldian-aldian, Kon­tsu­moko Prezioen Indizeak izandako aldaketari jarraiki.

Hirugarrena.    Foru Araua indarrean sar­tzea.

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean jarriko da indarrean.