117. zenbakia | Data 2006-06-21 | 14581 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2006ko ekainaren 6ko 1/2006 FORU DEKRETU
ARAU-EMAILEA, Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren testu bateratua onartzekoa.
Gipuzkoako Errepide eta Bideen 1994ko azaroaren
25eko 17/94 Foru Araua aldatzeko 2005eko abenduaren 2ko 11/05 Foru Arauko
amaierako lehen xedapenaren arabera, Diputatuen Kontseilua baimenduta dago
Gipuzkoako Errepideen eta Bideen Foru Arauaren testu bateratua egiteko, 11/05
foru arau hori Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta ondorengo sei hilabeteko epearen barruan.
Xedapen iragankor horrek Diputatuen Kontseiluari ematen dizkion beste ahalmenak
dira, batetik, lege testuak erregulatu, argitu eta harmonizatzekoa eta,
bestetik, 17/94 Foru Arauari orain arte egindako aldaketak testu berrian txertatzekoa.
Azkenik, aldaketa horiek dira aipatu 11/05 foru araukoak, 17/94 Foru Araua aldatzen
duen 2000ko abenduaren 28ko 7/00 Foru Araukoak eta bide azpiegiturak erabiltzeko
kanona eta «Bidegi» Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA foru sozietate
publikoaren zerga arloko araubide juridikoaren zenbait alderdi arautzen dituen
2002ko urriaren 3ko 7/02 Foru Arauaren lehenengo xedapen gehigarrikoak.
Bateratzen diren foru
arau horiek erregularizatu, argitu eta harmonizatzeko egin behar diren
aldaketez gain, beste batzuk ere egin behar dira zenbait irizpidek behartuta.
Izan ere, testu horietako arauak garbi azaltzeko komeni da, esate baterako,
genero ikuspegia lortzea, gizonezko eta emakumezkoen berdintasunerako 2005eko otsailaren
18ko 4/2005 Legearen arabera, hainbat termino zehaztea, beste zenbait testu
argitzea, komunztadurako hutsegiteak zuzentzea, artikuluen zenbaki hurrenkera egoki
lotzea eta, azkenik, arauak eta artikuluen baitan horiei buruz egiten diren
aipamenak eta erreferentziak koordinatzea.
Horregatik guztiagatik,
Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren Testu Bateratua egin da. Eranskin
bezala doa eta gorago adierazi diren aldaketak jasotzen ditu, horrela betetzen
delarik arauz emandako agindua.
Horiek horrela, Lege
Aholkularitzako Batzordearekin bat etorriz, Bide Azpiegituretarako
Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kontseiluak
2006ko ekainaren 6ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau,
XEDATZEN DUT
Artikulu bakarra. Gipuzkoako
Errepide eta Bideen Foru Arauaren Testu Bateratua onartzen da, eranskinean azaltzen
den hitzetan.
Xedapen indargabetzailea.
Honako xedapen hauek
indarrik gabe geratzen dira:
1.1994ko azaroaren 25eko
17/94 Foru Araua, Gipuzkoako Errepide eta Bideena.
2.2000ko abenduaren 28ko
7/00 Foru Araua, Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzko 1994ko azaroaren 25eko
17/94 Foru Araua aldatzekoa.
3.2002ko urriaren 3ko
7/02 Foru Arauaren, bide azpiegiturak erabiltzeko kanona eta Bidegi Gipuzkoako
Azpiegituren Agentzia SA foru sozietate publikoaren zerga arloko araubide
juridikoaren alderdi batzuk arautzen dituenaren, lehenengo xedapen gehigarria.
4.2005eko abenduaren 2ko
11/05 Foru Araua, Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzko 1994ko azaroaren 25eko
17/94 Foru Araua aldatzekoa.
Amaierako xedapena.
Foru dekretu arau hau
eta onartzen duen testu bateratua, Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean egongo dira indarrean.
ERANSKINA
GIPUZKOAKO ERREPIDE ETA BIDEEN FORU ARAUAREN
TESTU BATERATUA
AURKIBIDEA
Aurretiazko titulua. Xedapen orokorrak.
I. kapitulua. Xedea, definizioak eta sailkapena.
1. artikulua. Arauaren xedea.
2. artikulua. Definizioak.
3. artikulua. Gipuzkoako errepide eta bideen jabetza.
4. artikulua. Eskumena.
5. artikulua. Gipuzkoako errepide eta bideen sailkapena.
6. artikulua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarearen Katalogoa.
II. kapitulua. Bideen herri jabaria.
7. artikulua. Gipuzkoako errepide eta bideen jabari araubidea.
8. artikulua. Bideen herri jabaria noraino iristen den. Herri jabariko
gunea.
9. artikulua. Errepide eta bideen inbentarioak.
10. artikulua. Desatxikitzea.
11. artikulua. Jabetza aldaketak.
III. kapitulua. Administrazioen arteko harremanak.
12. artikulua. Administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza.
I. titulua. Errepide eta bideen plangintzari buruzko arauak.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
13. artikulua. Bide plangintzako agiriak.
14. artikulua. Plangintza orokorrarekin, plangintza ekonomikoarekin eta
lurralde plangintzarekin koordinatu beharra.
II. kapitulua. Gipuzkoako Errepide Plana.
15. artikulua. Gipuzkoako Errepide Planaren xedea eta izaera.
16. artikulua. Tramitatzea eta onartzea. Argitaratzea.
17. artikulua. Gipuzkoako Errepide Planaren ondorioak.
18. artikulua. Aldatu eta berrikustea.
III. kapitulua. Udal planak.
19. artikulua. Udal planen xedea, izaera eta ondorioak.
II. titulua. Errepideak egin, hobetu eta ustiatzeari buruzko arauak.
I. kapitulua. Proiektuak.
20. artikulua. Eraiketa proiektuak. Edukia.
21. artikulua. Eraiketa proiektuak tramitatzea eta onartzea.
22. artikulua. Eraiketa proiektuak onartzearen ondorioak.
23. artikulua. Aldez aurreko proiektuak. Aurreproiektuak eta trazatu
proiektuak.
24. artikulua. Informazio estudioak.
II. kapitulua. Lursailen erabilgarritasuna. Desjabetzeak.
25. artikulua. Ondasunak eskuratzea eta hartzea.
26. artikulua. Desjabetzeak zilegitzea. Herri onura eta lursailak hartu
beharra.
III. kapitulua. Finantzaketa.
27. artikulua. Finantza baliabideak.
28. artikulua. Kontribuzio bereziak.
29. artikulua. Auzolana.
IV. kapitulua. Obrak egitea.
30. artikulua. Udal lizentzia eta baimenak.
31. artikulua. Obrak kontratatzea.
32. artikulua. Mugatzea eta mugarriztatzea.
V. kapitulua. Ustiaketa.
33. artikulua. Ustiaketa. Kontzeptua.
34. artikulua. Ustiatzeko erak.
35. artikulua. Artapen planak.
36. artikulua. Ustiaketa lanak.
37. artikulua. Bide seinaleak.
III. titulua. Errepide eta bideen erabilerari buruzko arauak.
I. kapitulua. Errepide eta bideen ohiko erabilera.
38. artikulua. Erabilera orokorra.
39. artikulua. Erantzukizunak.
40. artikulua. Erabilera orokorraren eta erabilera berezien mugak.
41. artikulua. Bestelako erabilera eta aprobetxamenduak.
II. kapitulua. Herri jabariko gunearen erabilera eta ustiaketarako baldintza
orokor eta bereziak. Debekuak.
42. artikulua. Baldintza orokorrak.
43. artikulua. Sarbideak. Sarbide berriak irekitzea.
44. artikulua. Sarbideak. Sarbideen ezaugarriak eta baldintzak.
45. artikulua. Bazterbideak.
46. artikulua. Errepide eta bideetako itxiturak.
47. artikulua. Lurpeko eroanbideak.
48. artikulua. Informazio seinaleak.
49. artikulua. Aireko hariteria eta instalazioak.
50. artikulua. Errepide eta bideen zerbitzurako instalazioak.
3. kapitulua. Errepide eta bideei eta horien elementu funtzionalei
eragindako kalteak.
51. artikulua. Kalteen erantzukizuna.
52. artikulua. Kalteak konpontzea.
IV. titulua. Errepide eta bideen gune mugakideen erabilerari buruzko
arauak.
I. kapitulua. Errepide eta bideen babesguneak.
53. artikulua. Babesguneen luze-zabalera.
II. kapitulua. Babesguneetako mugak, betebeharrak eta kargak
54. artikulua. Printzipio orokorrak.
55. artikulua. Mugak.
56. artikulua. Betebeharrak eta kargak.
III. kapitulua. Zenbait jarduera, lan eta obratarako baldintzak. Debekuak.
57. artikulua. Eraiketa orokorrak.
58. artikulua. Zerbitzuguneak eta gasolindegiak.
59. artikulua. Kartelak, idazkunak eta errotuluak.
60. artikulua. Finken itxiturak.
61. artikulua. Lurpeko eroanbideak.
62. artikulua. Eraikinak.
63. artikulua. Hondakindegiak eta zabortegiak.
64. artikulua. Berotegiak eta eraikin ez finkoak.
65. artikulua. Lurketak. Indusketak.
66. artikulua. Landaketak.
67. artikulua. Zuhaitzen mozketa eta inausketa.
68. artikulua. Aireko hariteria eta instalazioak.
69. artikulua. Herriko bideak eta pasealekuak. Argiteria.
IV. kapitulua. Legezko zortasunak.
70. artikulua. Zortasunak.
71. artikulua. Kalte-ordainak.
V. kapitulua. Xedapen bereziak.
72. artikulua. Behin-behineko erabilera eta obrak.
73. artikulua. Lerrokaduraz kanpoko eraikinak eta bestelako elementuak.
74. artikulua. Publizitate debekua.
VI. kapitulua. Bestelako babes arauak.
75. artikulua. Plan bereziak eta ordenantzak.
V. Titulua. Interbentzio eta kontroleko arauak. Koordinazioa hirigintza
agiriekin.
I. kapitulua. Xedapen orokorra.
76. artikulua. Interbentzio eta kontroleko printzipio orokorrak.
II. kapitulua. Baimenak.
77. artikulua. Administrazioaren baimena.
78. artikulua. Eskumena.
79. artikulua. Izaera.
80. artikulua. Jardunbidea eta ebazpena. Administrazioaren isiltasuna.
81. artikulua. Tasak.
82. artikulua. Bermeak.
83. artikulua. Ondorioak.
84. artikulua. Beste baimen batzuekin bat etortzea.
85. artikulua. Indarraldia eta iraungipena.
86. artikulua. Errebokazioa eta baldintzen aldaketa.
87. artikulua. Baimenak etetea.
III. kapitulua. Informeak.
88. artikulua. Informea behar duten jarduketak.
89. artikulua. Edukia.
IV. kapitulua. Agindu eta debekuak.
90. artikulua. Artapena eta hobekuntzak.
91. artikulua. Eraispena.
V. kapitulua. Emakidak.
92.
artikulua. Norberarentzako aprobetxamenduak.
Lehiaketa.
VI. kapitulua. Hirigintzako udal planekin eta agiriekin koordinatu beharra.
93. artikulua. Hirigintzako planak eta bestelako agiriak egitea.
94. artikulua. Hirigintzako planak eta agiriak onartzea. Derrigorrezko
informea.
95. artikulua. Indarrean dagoen plangintza egokitzea.
VI. titulua. Defentsa eta zigor arauak.
I. kapitulua. Urraketak.
96. artikulua. Definizioa, sailkapena eta tipifikazioa.
97. artikulua. Erantzuleak.
98. artikulua. Gauzak lehengoan jartzeko eta zigortzeko neurriak.
II. kapitulua. Jardunbidea eta zigorra.
99. artikulua. Espedienteak irekitzea.
100. artikulua. Baimenik gabeko jarduera eta erabilerak geldiaraztea edo etenik
uztea.
101. artikulua. Zigortzeko jardunbidea. Eskumena.
102. artikulua. Espedientearen ebazpena.
103. artikulua. Isunak.
104. artikulua. Lehen bezala jarri beharra eta kalte-ordainak.
105. artikulua. Iraungipena.
106. artikulua. Derrigorrez bete beharra.
107. artikulua. Erantzukizun penala. Agintaritza judizialaren esku-hartzea.
III. kapitulua. Bideen herri jabariaren defentsa.
108. artikulua. Bidegabeko edukitze pribatuak.
109. artikulua. Ikerketa, mugaketa eta mugarri jartzea.
110. artikulua. Edukitzaren berreskurapena.
Lehen xedapen gehigarria
Bigarren xedapen gehigarria.
Hirugarren xedapen gehigarria.
Laugarren xedapen gehigarria.
Lehen xedapen iragankorra.
Bigarren xedapen iragankorra
Amaierako lehen xedapena.
Amaierako bigarren xedapena.
Amaierako hirugarren xedapena.
AURRETIAZKO TITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
I.
KAPITULUA. XEDEA, DEFINIZIOAK ETA SAILKAPENA
1. artikulua.Arauaren xedea.
1.Foru arau honen xedea
Gipuzkoako errepideen eta bideen lege araubidea zehaztea da.
2.Lurralde Historikoak
aitorturik dituen ahalmenen eta eskumenen indarrez, Gipuzkoako errepideen eta
bideen lege araubidearen barruan sartzen da errepideen eta bideen plangintza,
finantzaketa, proiektu, eraikuntza, aldaketa, artapen, ustiaketa, erabilpen eta
defentsarekin zerikusirik duen guztia eta haiek beren ingurunean ongi txertatzeari
dagokiona.
2. artikulua.Definizioak.
1.Arau honen
ondorioetarako «errepideak» dira ibilgailu automobilen zirkulaziorako eta
jendeak erabiltzeko egindako, atondutako eta proiektatutako herri jabetzako
lehorreko komunikabide edo azpiegitura guztiak.
2.Arau honen
ondorioetarako «bideak» dira jendeak erabiltzeko dauden herri jabetzako
lehorreko komunikabideak, baldin eta errepidetzat hartu ezin badira, zolatu
gabe daudelako edo ez dituztelako betetzen ibilgailu automobilen zirkulaziorako
egindako, atondutako edo proiektatutakoetan ohikoak diren ezaugarri eta
betebehar teknikoak.
Herri jabetzako
mendibide eta basoko pistak, zolatuta egonda ere, «bide» izango dira arau honen
ondorioetarako.
3.Arau honen
ondorioetarako ez dira ez errepide eta ez bide, honakoak:
a)Lur hiritarrean edo
aldamenean dauden kale, plaza, pasealeku eta gainerako komunikabideak, non eta
Foru Aldundiaren errepide sarean zeharbide gisa sartuta ez dauden.
b)«Zerbitzuko bideak».
Zerbitzuko bidetzat hartuko dira, nahiz eta herri jabetzakoak izan eta jendeak
erabiltzeko irekiak egon, jabeen jarduera jakinetarako osagarri edo lagungarri
izateko egindakoak direnean eta hala erabiltzen badira.
c)Jabetza pribatuko errepide
eta bideak, kasu guztietan.
4.Foru arau honen
ondorioetarako, galtzadako ertza edo kanpoko marra hau izango da: Zolatuta
dagoen eta automobilak ibiltzeko den errepide zatiaren kanpoko ertza edo marra.
Bideetan, galtzadako ertza
edo kanpoko marra hau izango da: Baldin eta zoladurarik baldin badago, zolatuta
dagoen zerrendaren kanpoko marra.
5.Laugunearen ertza edo
kanpoko marra hau izango da: Errepide edo bideko luerauzketa edo lubetetako
ezpondek eta, hala badagokio, bideen fabrika obretako eta horien zimenduetako
kanpoko parametroek lursail naturalarekin duten intersekzioko marra.
Zubi, zubibide, tunel,
egitura edo antzeko obretan, laugunearen ertza edo kanpoko marra hau izango da:
Obren ertzak lursailaren gainean duen proiekzio bertikala.
Lursail naturala
errepide edo bidearen maila berdinean dagoenean, laugunearen ertza edo kanpoko
marra hau izango da: Arekaren kanpoko marra eta, arekarik ez badago, bide
zolatuaren kanpoko marratik 50 zentimetrora dagoen marra. Zolatu gabeko bideak
direnean, laugunearen ertza edo kanpoko marra pasaerakoarena izango da.
6.Foru arau honetan aipatzen
diren distantziak beti horizontalean eta errepide edo bidearen ardatzaren
perpendikularrean neurtuko dira.
3. artikulua.Gipuzkoako errepide eta
bideen jabetza.
1.Gipuzkoako Foru
Aldundiaren Errepide Sarearen Katalogoan sartutako errepide guztien jabe Foru
Aldundia da.
2.Arau honen menpeko
gainerako errepide eta bide guztien jabe udalak dira.
3.Jendeak erabiltzeko
irekita dauden lehorreko komunikabide guztiak herri jabetzakotzat hartuko dira.
4. artikulua.Eskumena.
Gipuzkoako errepideen
eta bideen plangintza, eraiketa, aldaketa, artapena, ustiaketa eta defentsa,
haien jabe diren administrazioei dagozkie. Nolanahi ere, Batzar Nagusiek haien
gainetik ahalmena dute denek bete beharreko arauak emateko, eta foru arau honek
berak ere eskumen jakin batzuk Batzar Nagusien esku uzten ditu.
5. artikulua.Gipuzkoako errepide eta
bideen sailkapena.
Gipuzkoako errepideak
eta bideak hiru kontzepturi begira sailkatzen dira: Jabetzari begira, funtzionaltasunari
begira eta tipologiari eta ezaugarri teknikoei begira.
A.Jabetzari begiratuta.
Jabetzari begiratuta,
bitan banatzen dira Gipuzkoako errepideak eta bideak:
1. Gipuzkoako
Foru Aldundiaren errepideak.
Foru Aldundia jabe duten
errepideak dira eta «Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarea» deritzana osatzen
dute.
2.Udalen errepideak eta
bideak.
Gipuzkoako udalen bat
jabe duten errepideak eta bideak dira eta, denen artean, «Gipuzkoako Udalen
Errepide eta Bide Sarea» osatzen dute.
B.Funtzionaltasunari
begiratuta.
Gipuzkoako errepideak,
funtzionaltasuna zein duten, honako sare hauetan banatzen dira:
1.Lehentasunezko Sarea
(Sare Gorria):
Lehentasunezko Sarean
(Sare Gorria), errepide hauek sartzen dira: Nazioarteko ibilbide direnak,
Estatuko mugetara eta interes orokorreko portu eta aireportuetara doazenak,
autonomi elkarte arteko bide luzeko trafiko handia hartzen dutenak, eta
ibilgailu astun ugari edo barneko nahiz kanpoko garraiogai arriskutsuen
kantitate nabarmena jasaten dutenak.
2.Oinarrizko Sarea (Sare
Laranja):
Oinarrizko Sarean (Sare
Laranja), errepide hauek sartzen dira: Lehentasunezko Sarekoak izan gabe,
ibilbide osoak osatuz Herrialde Historikoa egituratzen dutenak eta, zirkulazio
handia izanik, beste herrialde historiko edo autonomi erkidego batzuekin
komunikatzen direnak.
3.Eskualde Sarea (Sare
Berdea):
Eskualde Sarean (Sare
Berdea) errepide hauek sartzen dira: Eskualdeak ondoko eskualdeekin lotzen
dituztenak, zirkulazio handiegirik izan gabe.
4.Sare Lokala (Sare
Horia eta Sare Grisa)
Sare Lokalean,
Gipuzkoako gainerako errepide guztiak sartzen dira, honela banatuta:
4.1.Sare Horian:
Eskualde sarekoak izan gabe, udalerri desberdinetako biztanle guneak lotzen
dituztenak edo udalerri barruan hirigunera eramaten dutenak.
4.2.Sare Grisean:
Aurreko sareetan sartzen ez diren guztiak.
Udal jabetzako
errepideak, funtzionaltasunari begira, Sare Lokalekoak dira, hau da, Sare
Horikoak edo Sare Grisekoak.
C.Tipologiari eta
ezaugarri teknikoei begiratuta.
Tipologiari eta
ezaugarri teknikoei begira, Gipuzkoako errepideak honela sailkatzen dira:
1.Autobideak:
Autobideak
-proiektatuta, eginda eta seinaleztatuta dauden eragatik- honako ezaugarriak
dituzten errepideak dira:
a)Ibilgailu automobilak
bakarrik ibil daitezke bertan.
b)Bi galtzada dituzte,
zirkulazioaren noranzko bakoitzerako bana, biak elkarrengandik ongi bereiziak.
Bereizketa, zirkulaziorako ez den lur zerrenda batez edo inoiz beste nolabait
egina dute, puntu singular batzuetan edo aldi bateko egoeratan izan ezik.
c)Ez dute inolako
errepide, bide, trenbide nahiz pasabiderekin maila bereko gurutzadurarik.
d)Aldameneko lurretara
edo lurretatik autobidera sartzerik ez dago.
2.Autobiak:
Autobiak, autobideen
betebehar guztiak izan gabe, honako ezaugarriak dituzten errepideak dira:
a)Bi galtzada dituzte,
zirkulazioaren noranzko bakoitzerako bana, biak elkarrengandik ongi bereiziak,
puntu singular batzuetan edo aldi bateko egoeratan izan ezik.
b)Ez dute inolako
errepide, bide, trenbide nahiz pasabiderekin maila bereko gurutzadurarik.
c)Aldameneko lurretara
edo lurretatik autobiara sartzerik ez dago. Sarrera-irteera jakin batzuk
dituzte, tokiaren eta distantziaren aldetik mugatuak.
3.Errepide arruntak:
Aurreko sailetan
aipatutako ezaugarriak betetzen ez dituzten errepideak dira.
Errepide arruntak
erregelamendu bidez sailkatu ahal izango dira, eraikuntzaren eta diseinuaren
aldetik zein ezaugarri dituzten begiratuta.
6. artikulua.Gipuzkoako Foru Aldundiaren
Errepide Sarearen Katalogoa.
1.Gipuzkoako Foru
Aldundiak eguneraturik edukiko du beti Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide
Sarearen Katalogoa.
Gipuzkoako Foru
Aldundiaren Errepide Sarearen Katalogoan, Aldundiaren jabetzako errepide
guztien zerrenda agertuko da, xehetasun guztiekin, bakoitzaren sailkapenaz gain
identifikazioa eta izen ofiziala ere adierazten dituela.
Katalogo horretan sartzen
ez diren errepideak Udalaren jabetzakoak eta eskumenekoak dira, eta errepide
horien administrazioa eta artapena errepideak zeharkatzen duen udalerriko
Udalari dagokio.
Gipuzkoako Foru
Aldundiaren Errepide Sarearen Katalogoa eta haren egunerapen guztiak Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratuko
dira.
2.Gipuzkoako udalek ere
beren errepide eta bideen katalogoa onartu eta eguneraturik edukiko dute.
Katalogo hori izango da oinarri arau honetan aurrerago aipatzen den inbentarioa
egiteko.
3.Errepideen
identifikazioa eta izena Euskal Autonomia Erkidego osoko erakundeek xedatutako
eran eta mugakide ditugun herrialdeekin koordinatuta ipiniko dira.
II. KAPITULUA. BIDEEN HERRI JABARIA
7. artikulua.Gipuzkoako errepide eta
bideen jabari araubidea.
Gipuzkoako errepideak
eta bideak herri jabarikoak eta erabilerakoak dira. Beraz, ezin dira ez
besterendu eta ez bahitu, eta ez dute preskribatzen. Haien jabetza eta haiek
eraikitzeko, artatzeko edo ustiatzeko herri jarduketak ez daude inolako
zergaren menpe.
8. artikulua.Bideen herri jabaria noraino
iristen den. Herri jabariko gunea.
1.Galtzadaz gain, hau
da, ibilgailuen zirkulaziorako gainazalaz gain, honako hauek ere errepideen
parte dira eta, beraz, bideen herri jabarikoak: Lauguneko elementu guztiak
(bazterbideak, bermak, arekak, pasealekuak, ezpondak eta lubetak, eustorma eta
sostengu hormak, zubi, zubibide eta tunelak, egiturak eta gainerako fabrika
obrak) eta, oro har, errepidea dela-eta egindako eraikuntza lan guztiak.
2.Errepidearen gainean,
azpian eta ezker-eskuin dauden herri jabetzako lurrak ere errepidearen parte
dira eta, beraz, bideen herri jabarikoak. Ezker-eskuin, herri jabetzako lurrak
zortzi metroko zabalera izango du autobide, autobia eta, oro har,
Lehentasunezko Sareko errepideetan (Sare Gorria), eta hiru metroko zabalera,
berriz, gainerako errepideetan, beti laugunearen kanpoaldeko marratik neurtzen
hasita.
3.Bideen herri
jabarikoak dira, errepideen elementu funtzionalak direlako, honakoak:
a)Errepideetako
seinaleak, tangak eta argiak.
b)Aforoak kontrolatzeko
instalazioak.
c)Zamak pisatzeko eta
kontrolatzeko instalazioak.
d)Errepideen zerbitzurako
dauden herri jabetzako aparkaleku eta atsedenlekuak.
e)Herri jabetzako zerbitzuguneak.
f)Errepideen zerbitzurako
dauden eraikinak, hala nola kontrolguneak eta material eta makina biltegiak.
g)Errepideak behar
bezala artatzeko eta ustiatzeko dauden gainerako lursail, eraikin eta
instalazioak.
4.Bideei dagokienez,
herri jabariak laugune guztia hartzen du, egitura, horma, fabrika obra eta
gainerako elementu funtzional guztiak barne.
5.Foru arau honetan
aurreikusitako ondorioetarako, errepideen nahiz bideen herri jabariko lur
guztiek haien «herri jabariko gunea» osatzen dute.
9. artikulua.Errepide eta bideen
inbentarioak.
1.Gipuzkoako Foru
Aldundiak eta udalek beren jabetzako bideen herri jabaria osatzen duten
errepideen, bideen eta gainerako ondasun higiezinen inbentarioa beti eginik
izango dute.
Inbentarioak agertu
beharko du errepide edo bide bakoitzaren deskribapen ahalik eta zehatzena,
luzera, hasierako eta bukaerako mugak eta ezaugarri orokorrak azalduko dituena,
ahal dela aipatutako ondasunen mugaketa agiriak ere barne direla.
2.Inbentarioak formalki
onartua behar du izan eta behar den bakoitzean zuzendu behar da, beti
eguneraturik dagoela bermatzeko.
3.Gipuzkoako errepideak
eta bideak Jabetza Erroldan inskribatzeko nahikoa izango da jabe den
administrazioan fede publikoa emateko ahalmena duen pertsonak egindako
ziurtagiri administratiboa, bertan argiro deskribatu beharko duelarik zein den
ondasuna, onartutako inbentarioan oinarrituta.
10. artikulua.Desatxikitzea.
1.Lursailak bideen herri
jabaritik desatxikitzeko beharrezkoa da desatxikidura legezkoa eta egokia dela
azalduko duen espedientearen berri jendeari eman eta, ondoren, xede horrekin
ebazpen berezia ematea.
Erabilpen pribatuek ez
dute eragingo desatxikidurarik bideen herri jabaritik, denbora luzean iraun
badute ere.
2.Antolamendu planen edo
obra proiektuen ondorioz errepide zati batzuk ordezkatzeko beste batzuk egiten
badira edo lur soberakinak geratzen badira, ordezkatutako edo soberan
geratutako lurrak ez dira besterik gabe desatxikituta geratuko. Lur horiek
bideen herri jabariari atxikita jarraituko dute, harik eta kontrakoa espresuki
erabaki arte, artikulu honetako aurreko puntuan azaldu bezala tramitatu ondoren
horri buruzko espedientea.
Bideen desatxikidura,
ostera, erabaki berezirik gabe egin daiteke, baldin eta behar bezala onartutako
hirigintza proiektu edo planak betetzean lehengo bideen ordez beste batzuk
egiten badira.
3.Aurreko puntuetan
esandakoa hala izanik ere, jabe den administrazioak desatxikidura berariaz
erabaki gabe ere ondasunak trukatu ahal izango ditu eta ordura arte bideen
herri jabarikoak ziren ondasunen ordez berriro ere herri jabarikoak izango
diren balio bertsuko beste batzuk eskuratu.
4.Desatxikidura eta
truke jarduketak kasuan kasuko errepide eta bideen inbentarioan edota
katalogoan jaso behar dira.
11. artikulua.Jabetza aldaketak.
1.Jabetzaz udalenak
diren errepideak Foru Aldundiaren errepide sarean sartu ahal izango dira, sare
hori osatzeko han sartzea komeni denean.
Foru Aldundia
errepidearen jabe egiten denean, haren elementu funtzionalak ere bereganatzen
ditu, ez ordea han egon litezkeen beste instalazio batzuk, horiek udalarenak
izaten jarraituko baitute, besterik erabaki ezean.
2.Aldundiaren
errepideetako zeharbide edo bide-zatiek saihesbiderik edo ordezko ibilbiderik
baldin badute, udalaren jabetzara aldatuko dira Foru Administrazioak hala
erabakitzean.
Eskualdatzen diren
bide-zatiei dagokienez, Foru Aldundiak erreserba eta babes araubide bat ezarri
ahal izango du, hain zuzen ere eragozteko, titular berriak ibilgailuen
zirkulazioan ezarritako mugen ondorioz, berez hiri barruko sarekoak diren
trafikoak saihesbidera eramatea eta haren funtzionaltasuna oztopatzea. Udalaren
berariazko eskumena izango da bidearen ustiaketa arrunta eta apartekoa, baina
salbuetsita zirkulazio mozketa osoak eta haren kapazitatea oztopatzen duten
neurri murriztaileak hartzea. Horrelako kasuetan, zirkulazio alorrean beste
organo batzuei aitortutako eskumenak eragotzi gabe, Foru Aldundiaren organo
eskudunaren baimena eskatu beharko da, foru arau honetan ezarritakoaren
arabera.
3.Jabetzaz Aldundiarenak
diren Sare Lokaleko, hau da, Sare Horiko eta Sare Griseko errepideek osorik edo
gehienean hiritar izaera dutenean, dagokion udalaren edo udalen jabetzara
aldatuko ditu Aldundiak, beren luzera osoan.
4.Sare Lokaleko, hau da,
Sare Horiko eta Sare Griseko errepideak dagokion udalaren edo udalen jabetzapera
aldatu ahal izango ditu Aldundiak, bere ustez errepideak ez badu udalerri
mailakoa baino zabalagoko interesa.
5.Hiri bidearen izaera
hartzen duten errepideen edo errepide zatien jabetza aldatzeko, katalogoan
sartu edo handik ateratzeari buruz berariazko erabakia hartu behar du Foru
Aldundiak, doakion udalari edo udalei entzun ondoren, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar
da, emateko egintzaren aktarik gabe.
Aldundiaren sareko
errepide bat edo errepide zati bat honako kasu honetan joko da hiri bidetzat:
Herriko saihesbidea eraikitzearen ondorioz errepide horretako trafikoa
gehienbat herri barrukoa denean, aipatu saihesbideak, eskualdaketaren gai den
errepidearen edo zatiaren alternatiba izanik, Foru Aldundiaren errepideen
sareari jarraipena ematen badio, zerbitzu maila hobea eskainiz.
Hiri bide izaera ez duen
errepidea edo errepide zatia eskualdatu ahal izateko, doakion udalak edo udalek
eskualdaketa onartzeko berariazko erabakia hartu behar dute. Jabetzaren
eskualdaketa ez badute onartzen, Batzar Nagusiek erabakiko dute, kasuan kasuko
ebazpenak eta alegazioak kontuan hartuta.
6.Aurreko puntuetan aipatzen
den jabetza aldaketarik egiten denean, ematen den errepidea edo errepide zatia
egoera onean eman behar da.
III.
KAPITULUA. ADMINISTRAZIO ARTEKO HARREMANAK
12. artikulua.Administrazioen arteko
koordinazioa eta lankidetza.
1.Gipuzkoako errepide
eta bideetan eragina duten herri administrazioen jarduketak elkarren begirunez
egingo dira koordinazioa, lankidetza, elkarri berri ematea eta bakoitzaren
eskumenak zainduz.
2.Udalak, hirigintzan
eta ingurumenean dituzten eskumenen barruan, foru arau hau betetzen eta betearazten
ahaleginduko dira eta beren udalerriko hiri edo lurralde antolamenduko arau
gisa aplikatuko dute.
Udalek ukatu egingo
dituzte foru arau honetan xedatutakoaren aurka dauden lan edo jarduketetarako
eskatutako hirigintza edo jarduera lizentzia guztiak.
3.Errepide-bideen jabetza
dagoenean utzirik, Aldundiak eta udalek akordioak eta hitzarmenak egin ahal
izango dituzte errepideak eta bideak, eta bereziki zeharbideak, lankidetzan
hobetzeko eta zaintzeko, erregelamendu bidez ezarriko diren terminoetan.
I. TITULUA
ERREPIDE ETA BIDEEN PLANGINTZARI
BURUZKO ARAUAK
I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK
13. artikulua.Bide plangintzako agiriak.
Gipuzkoako errepideen
eta bideen plangintza egiteko honako agiriak erabili ahal izango dira:
a)Gipuzkoako Errepide
Plana.
b)Udalen Errepide eta
Bide Planak.
14. artikulua.Plangintza orokorrarekin,
plangintza ekonomikoarekin eta lurralde plangintzarekin koordinatu beharra.
1.Gipuzkoako errepide
eta bideen plangintzan Euskal Herriko Errepideen Egitasmo Orokorreko
betebeharreko edukiak errespetatuko dira eta Autonomia Erkidegoko ekonomi,
lurralde eta hiri plangintzarekin koordinatuta jokatuko da.
Lurralde eta hiri
antolamenduarekin beharrezkoa den koordinazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko
lurralde antolamendua arautzen duen legeriak eta foru arau honek agintzen duten
bezala egingo da.
2.Gipuzkoako errepide
eta bideen plangintza egiteko herrialde mugakideetako plan eta proiektuekin
koordinazioa izan behar da, elkarreraginik duten jarduketei begira.
II. KAPITULUA. GIPUZKOAKO ERREPIDE PLANA
15. artikulua.Gipuzkoako Errepide
Planaren xedea eta izaera.
1.Xede hauek ditu
Gipuzkoako Errepide Planak:
a)Foru Aldundiaren
errepide sarearen helburu orokorrak ezartzea.
b)Errepide horiek beren
sailkapenari begiratuta zer ezaugarri izatera jo behar duten zehaztea.
c)Planean ezarritzako
helburuak betetzeko, aldi jakin batean errepideetan aurrera eraman beharreko
jarduketa programak egitea.
2.Gipuzkoako Errepide
Planak «lurraldeko sektore plan» izaera izango du Euskal Autonomia Erkidegoko
lurralde antolamenduari buruzko legerian xedatutakoaren ondorioetarako.
16. artikulua.Tramitatzea eta onartzea.
Argitaratzea.
1.Gipuzkoako Errepide
Plana Foru Aldundiak prestatuko du eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde
antolamenduari buruzko legerian lurraldeko alorreko planak nola tramitatu behar
diren ezartzen den eran tramitatuko da.
2.Gipuzkoako Errepide
Planaren behin betiko onarpena Batzar Nagusiek emango dute foru arau moduan.
3.Batzarretara bidali
aurretik, honako tramiteak bete behar ditu Gipuzkoako Errepide Planak:
a)Jendeari berri ematea,
gutxienez bi hilabetez, herritarrek izan dezaten alegazioak eta iradokizunak
egiteko aukera.
b)Plana aditzera ematea
Gipuzkoako udal guztiei, herrialde mugakideetako administrazio guztiei eta
Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrari, jendeari berri emateko aldian
gehi beste hilabeteko epean, ongi deritzeten alegazio eta iradokizunak egin
ahal izan ditzaten haiek ere.
c)Horien ondoren,
Errepide Plan Orokorraren Batzordeak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde
Antolamenduarenak nork bere txostena egitea.
d)Aurreko tramiteetan
jasotako alegazio, iradokizun eta oharpenak aztertu ondoren, Foru Aldundiko
Diputatuen Kontseiluak plana onartzea.
4.Gipuzkoako Errepide
Plana indarrean sartzeko, xedapen zatia osorik argitaratu behar da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratzea eragotzi gabe.
17. artikulua.Gipuzkoako Errepide
Planaren ondorioak.
1.Gipuzkoako Errepide
Plana errespetatu behar dute nola herri administrazioek hala partikularrek.
2.Foru Aldundiari
dagokionez:
a)Foru Aldundiak
Gipuzkoako Errepide Planean ezarritako helburuetara egokituko ditu errepideen
alorreko bere jarduketak.
b)Foru Aldundiak planeko
programetan aurreikusitako jarduketak egingo ditu gutxienez.
c)Ezingo da ez errepide
eta ez saihesbide berririk egin eta daudenak ezingo dira ez autobide eta ez
autobia bihurtu, jarduketa horiek Gipuzkoako Errepide Planean aurreikusita ez
badaude.
Puntu honetan xedatutako
ondorioei begira, ez da errepide berritzat hartuko lehendik dauden errepideak
zabaltzea eta hobetzea eta trazatua funtsean aldatu gabe aldatzea edo egokitzea.
3.Udalen lurralde eta
hiri antolamenduko planetan Gipuzkoako Errepide Planeko zehaztapen eta
aurreikuspenak errespetatu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde
antolamenduari buruzko legerian ezartzen den moduan.
4.Udalen errepide eta
bide planetan ezingo da egon Gipuzkoako Errepide Planaren kontrako
zehaztapenik.
18. artikulua.Aldatu eta berrikustea.
1.Plana onartzen duen
foru arauan adieraziko da zein zehaztapen aldatu ahal izango dituen Foru
Aldundiak jendeari berri emanda edo eman gabe eta Batzar Nagusiei jakinarazi
besterik egin gabe, eta zein diren, jendeari berri eman ondoren, Batzar
Nagusiek onartu behar dituztenak.
2.Gipuzkoako Errepide
Planak dauden baliabide ekonomikoetara egokitu behar du une oro.
3.Gipuzkoako Errepide
Plana, indarrean dagoen bitartean egiten zaizkion aldaketez gain, berriro
aztertu beharko da egoera aldatu delako komenigarri ikusten denean eta,
nolanahi ere, bertan jasotako jarduketa programen epeak bukatu baino urtebete
lehenago.
4.Gipuzkoako Errepide
Plana aldatzeko, lehen onarpenerako egindako tramite berdinak bete behar dira.
5.Euskal Herriko
Errepideen Egitasmo Orokorrean sartzen bada Gipuzkoako Errepide Planean jasota
ez dagoen betebeharreko edukirik, eduki horiek Gipuzkoako Planean jasotakoaren
gainetik indarra izango dute eta beren arabera aldatu edo moldatu beharko da,
berehala, Gipuzkoako Errepide Plana.
III. KAPITULUA. UDAL PLANAK
19. artikulua.Udal planen xedea, izaera
eta ondorioak.
11.Gipuzkoako udalek
beren errepide eta bideentzako Errepide eta Bideen Udal Planak egin ahal izango
dituzte, Gipuzkoako Errepide Planaren xede berarekin edo antzekoarekin.
2.Udalen errepide eta
bide planek «plan berezi» izaera izango dute, indarrean dagoen hirigintzako
legeriak aurreikusitako ondorioetarako.
3.Izaera horrekin bat
etorriz, udalen errepide eta bide planak tramitatzeko, hirigintzako legeriak
plan berezien tramitaziorako ezartzen dituen urratsak beteko dira.
II. TITULUA
ERREPIDEAK ETA BIDEAK EGIN, HOBETU ETA USTIATZEARI BURUZKO ARAUAK
I. KAPITULUA. PROIEKTUAK
20. artikulua.Eraiketa Proiektuak.
Edukia.
1.Errepideak eta bideak
egiteko, artatzeko eta hobetzeko lanetarako, eta kontratazio publikoa arautzen
duen legeriak aurreikusten dituen kasuetan, lanak hasi aurretik haien eraiketa
proiektu teknikoa onartu behar da, egingo diren lan guztiak behar den
xehetasunarekin azalduko dituena.
2.Eraiketa proiektuak
Autonomia Erkidegoan bete beharrekoak diren arau teknikoei lotuko zaizkie eta,
lanen izaera zein den, halako azterlanak jaso behar dituzte (geologikoak,
geoteknikoak, hidrologikoak, egiturazkoak edo zirkulazioari eta segurtasunari
buruzkoak), lanak egiterakoan eta geroagoko funtzionamenduan ustekabekorik eta
arazorik sor ez dadin.
3.Proiektuetan, kokatzen
diren natura edo hiri ingurunearekiko errespetua eta harmonizazioa zaintzeko,
ingurumenaren alderdiak eta kultura ondarea babestekoak aztertuko dira,
ingurumen eragina ebaluatzeko prozedurari buruz indarrean dagoen legeriaren
arabera.
4.Sare Gorriko eta Sare
Laranjako errepide edo saihesbide berriak egiteko proiektuetan azalduko dira,
lehengoez gainera eta beharrezkotzat jotzen badira, bazterlekuei eta zerbitzu
eta atsedenlekuei dagokienez egindako aurreikuspenak.
5.Desjabetzeak egin
behar izanez gero, zilegi izan daitezen, eraikuntza proiektuetan zehazki eta
banaka-banaka agertu behar dute erasaten diren eta hartu edo erosi beharrekotzat
jotzen diren lur, eraikin eta gainerako ondasun eta eskubideak.
21. artikulua.Eraiketa proiektuak tramitatzea
eta onartzea.
1.Obrak direla-eta
lurraren afekzio berriak egin behar izanez gero, eraiketa proiektuaren berri
eman behar zaio jendeari hilabetez, behin betiko onarpenaren aurretik.
Tramite hori ez da
beharrezkoa baldin eta proiektua tokiko hobekuntza txikiak egiteko bada eta
erasandako lurra jarduketa aurrera daraman administrazioarena bada.
2.Jendeari berri emateko
tramitea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
eta gutxienez herrialdeko egunkari zabalduenetako batean iragarri behar da.
3.Jendeari berri emateko
aldian edonork ezagutu ahal izango du proiektua eta iradokizunak edo alegazioak
egin ahal izango ditu lanen onura, ikusmoldea eta ingurunearekin bat datorren
ala ez gai hartuta.
4.Jendeari berri emateko
tramitean dagoen proiektua aditzera emango zaie eskumenak erasan lekizkiekeen
herri erakunde edo departamentuei eta, bereziki, erasandako udalei, aipatutako
epean eman dezaten proiektuari buruzko adostasun edo desadostasun txostena eta
egoki deritzeten alegazio edo iradokizunak egin ditzaten.
5.Proiektuetan, gainera,
ingurumen eragina ebaluatzeko prozedura jarraituko da, araudi aplikagarriaren
arabera.
6.Tramite horiek bete
ondoren, Foru Aldundiak edo udal eskudunak, jasotako alegazio, iradokizun eta
oharpenak ikusi ondoren, lanei buruzko erabakia hartuko du eta, bidezkoa bada,
tramitatutako proiektua behin betiko izaeraz onartuko du.
7.Udalen bat ados ez
badago, proiektuaren onarpenak arrazoitua beharko du izan.
8.Proiektuek lurraren
afekzio berririk ez badakarte, jendeari berri emateko tramitea eta udalei
aurretik aditzera ematekoa ez dira nahitaezkoak.
22. artikulua.Eraiketa proiektuak onartzearen
ondorioak.
l.Foru Aldundiak edo
udalek eraiketa proiektuak onartzen dituztenez geroztik badute obrak berehala
egiteko eskubidea, beti ere proiektuak goian adierazi bezala tramitatu badira.
Obrak hasi ahal izango
dira, baita indarrean dagoen hirigintza plangintzarekin desadostasunak egon
arren ere, baldin eta proiektuak aurrera eramaten dituen jarduketak Gipuzkoako
Errepide Planean aurreikusita badaude.
2.Onartutako proiektuek
erasandako lurren erreserba ekarriko dute, bost urtetarako.
Epe horrek dirauen
bitartean inongo administraziok ez du emango proiektuko aurreikuspenekin
bateragarriak ez diren eraiketetarako edo lurraren erabilera iraunkorretarako
baimenik, ez lizentziarik, ez zilegidurarik.
Arau honetako III eta
IV. tituluetan herri jabariko guneetarako eta babesguneetarako ipintzen diren
mugapenak ezartzeko orduan, errepidea proiektuan ageri den bezalakoa dela joko
da eta gune horietan egin nahiko diren jarduera, lan edo obrak V eta VI.
tituluetan aurreikusitako interbentzio eta kontrol arauen eta defentsa eta
zigor arauen mendean egongo dira.
3.Gipuzkoako Errepide
Planeko edo Errepideen Plan Orokorreko zehaztapenak aurrera eramateko egindako
proiektuak bete beharrekoak izango dira udalen hirigintza proiektuak egiteko
eta onartzeko orduan eta, desadostasunik egonez gero, haiek gainetik egongo dira.
4.Aipatu diren ondorioez
gain, eraikuntza proiektuen onarpenak titulu honetako 2. kapituluan
aurreikusten diren desjabetzeak zilegi egiteko ondorioa izango du.
23. artikulua.Aldez aurreko proiektuak.
Aurreproiektuak eta trazatu proiektuak.
1.Administrazioak «aldez
aurreko proiektuak» egin, tramitatu eta onartu ahal izango ditu, lurraren
erreserbari, zilegidura, baimen eta lizentziarik ez emateari eta herri jabariko
gune eta babesguneetarako eta hirigintza kalifikaziodun guneetarako aurreikusita
dagoen mugaketa araubideari dagokienez aurreko artikuluko 2. eta 3. puntuetan
aurreikusten diren ondorioen eragina aurreratzeko xedez. Aldez aurreko proiektu
horietan behar adinako doitasunez zehaztu behar dira, gutxienez, zein diren
proiektatutako obrek erasandako lurrak.
2.Aldez aurreko
proiektuak 21. artikuluaren arabera tramitatuko eta onartuko dira.
Ingurumen eraginari
buruzko deklarazioa egitea derrigorrezkoa denean, aldez aurreko proiektua onartzeko
tramitearekin batera egin beharko da.
3.Aldez aurreko
proiektuen onarpenak aipatutako ondorioak eragingo ditu eta, erasaten diren eta
hartu edo erosi beharrekotzat jotzen diren lur, eraikin eta gainerako ondasun
eta eskubideak zehazki eta banaka-banaka ageri badira, proiektua onartzeak, aurreko
artikuluko 4. puntuan aurreikusi bezala, desjabetzeak zilegi egiteko ondorioa
izango du.
4.Aldez aurreko
proiektuak artikulu honetako 2. paragrafoan agindutakoari jarraituz tramitatu
eta onartuz gero, eraiketa proiektua onartzeko ez da ez jendaurreko informazio
tramiterik ez entzunaldi tramiterik egin behar, eta ezta ingurumenaren gaineko
deklarazio berririk ere, aldez aurreko proiektuak onartzeko jardunbidean jada
eginda badago.
5.Aldez aurreko
proiektua tramitatzeko eta onartzeko aukera erabili denean, eraikuntza
proiektua onartzeak ez du balioko lur erreserbaren eta ondoriozko mugapenen
bost urteko epea luzatzeko.
6.Foru arau honen
ondorioetarako, aldez aurreko proiektu izaera dute 1/2.000 edo handiagoko
eskalako aurreproiektuek eta errepideei buruzko bestelako lege eta arauek aipatzen
dituzten trazatu proiektuek.
24. artikulua.Informazio estudioak.
1.Eraikuntza proiektua
eta aldez aurreko proiektua tramitatu aurretik, batez ere ingurumenaren gaineko
eraginaren deklarazioa behar den kasuetan, administrazio esku-hartzaileak,
egoki ikusten badu, informazio estudio bat egingo du eta jendeari haren berri
emango dio. Estudio horretan, bide arazoren bati eman dakizkiokeen soluzioak
definitu eta oro har baloratzeko erabilitako datuak eta egindako analisia
ezagutaraziko dira.
2.Informazio estudioaren
tramitazioak hiritarrek eta erakundeek erabakiak hartzeko prozesuan parte
hartuko dutela bermatzeko balioko du.
3.Informazio estudioek
ez dituzte sortuko aurreko artikuluan aldez aurreko proiektuetarako aurreikusi
diren ondorio juridikoak eta ez dituzte lotuko administrazioak erabakiak hartzeko
garaian.
II. KAPITULUA. LURSAILEN ERABILGARRITASUNA.
DESJABETZEAK
25. artikulua.Ondasunak eskuratzea eta
hartzea.
1.Obrak egiteko
beharrezkoak diren lur, eraikin eta bestelako ondasun eta eskubideak eskuratzea,
aldi baterako hartzea eta lehengo zerbitzuak berriro jartzeko edo berriak ipintzeko
zortasunak ezartzea desjabetuz egingo da.
2.Behar diren ondasun
eta eskubideak eskuratzeko beste bide batzuk izan daitezke trukea, salerosketa
edo, bidezkoa denean, zuzeneko okupazioa eta lagapena ere, hirigintzako
legerian aurreikusita dauden eran eginda.
26. artikulua.Desjabetzeak zilegiztatzea.
Herri onura eta lursailak hartu beharra.
1.Errepide proiektuak
onartzeak berekin dakar, derrigorrezko desjabetzeen ondorioetarako, obrak herri
onurako deklaratzea bai eta, erasandako lur, eraikin eta gainerako ondasun eta
eskubideak dokumentazioan zehazki eta banaka ageri badira, haiek hartu edo
eskuratu beharrekotzat jotzea eta zortasunak ezartzen edo aldatzen direla
deklaratzea ere.
2.Lur, eraikin eta
bestelako ondasun eta eskubideak hartu edo eskuratu beharraren eta zortasunak
ezarri beharraren deklarazioa egiterakoan kontuan hartuko dira obrak egiteko,
zerbitzuak berriro ipintzeko, eta gerora behar bezala ustiatzeko beharko diren
jardueretarako hartu edo eskuratu beharko diren guztiak.
3.Proiektuak onartzerakoan
zilegi egiten da, baita, proiektuak izan ditzakeen aldaketek erasandako
lurzati, eraikin, ondasun eta eskubide guztiak desjabetzea, baldin eta
proiektua ez bada funtsez aldatzen eta, beti ere, erabakia hartu aurretik pertsona
edo erakunde interesatuei behar den eran eta hamabost eguneko epea jarrita
berri eman bazaie, jakinarazpenaren bitartez edo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta,
alegazio eta iradokizunak egin ditzaten.
4.Zilegitasun horrek,
halaber, barruan hartuko ditu kontratazio administratiboaren legerian aurreikusten
diren obra osagarrien proiektuak ere, horiek tramitatzerakoan eta onartzerakoan
aurreko zenbakian xedatutakoa bete bada.
5.Desjabetze
ondorioetarako herri onurakotzat hartzen dira errepideen mugakide diren edo
errepideen bi ertzetan dauden jabetza pribatuko lur eta ondasun guztiak.
Laugunearen ertzetik edo kanpoko marratik kontatzen hasita, tarte horrek zortzi
(8) metroko zabalera izango du Lehentasunezko Sareko (Sare Gorria) errepideetan
eta autobide eta autobietan, eta hiru (3) metrokoa, berriz, gainerako
errepideetan.
6.Desjabetze
ondorioetarako herri onurakotzat hartuko dira ondoko lur eta ondasunak ere:
a)Errepideetako
babesguneetan dauden lursail eta ondasunak, errepide zerbitzuko jardueretarako
beharrezkoak direnak eta, herri jabetzakoak izanez gero, bideen herri
jabarikoak izango dira.
b)Errepideetako
babesguneetan dauden lursail eta ondasunak, bidearen herri jabarirako edo bide
segurtasunerako arriskugarri direnak edota, kenduz gero, errepidearen
kapazitatea gehitzeko balioko dutenak.
c)Egun dauden sarbideak
edo aurreikusita daudenak berrantolatzeko behar diren lursail eta ondasunak.
7.Ondasun eta eskubide
horiek banaka hartzeko premia desjabetzen duen administrazioak aitortu behar
du, derrigorrezko desjabetzea arautzen duen legerian aurreikusitako eraren eta
tramiteen arabera.
III. KAPITULUA. FINANTZAKETA
27. artikulua.Finantza baliabideak.
1.Errepideak eta bideak
egiteko, hobetzeko eta artatzeko obrak, sarbideak antolatzekoak eta, oro har,
errepide eta bide horien funtzionamendu eta artapen egokiak ziurtatzeko behar
diren jarduketa guztiak, administrazio jabeak finantzatuko ditu bere
aurrekontuetatik, beste entitate publiko nahiz pribatuetatik lor daitekeen
laguntzarik eragotzi gabe.
2.Obrak finantzatu ahal
izango dira, baita, hirigintzako legeriak aurreikusten dituen bestelako
bideetatik ere.
3.Baldin eta obrek eta,
bereziki, zerbitzuetarako sarbide eta bideek pertsona edo izaki juridiko
jakinei onura berezirik badakarkie, haiei kontribuzio bereziak jartzea erabaki
daiteke, beti ere zerga horiek arautzen dituen legeriak ezartzen dituen
betebeharrak betetzen direnean.
4.Obrak finantzatzeko,
administrazioak zuzeneko kudeaketako araubidean ustiatu ahal izango ditu
errepideak.
5.Administrazioak
erabaki dezake obren finantzaketa pribatua ere, eta, horretarako, ustiaketa
zeharkako gestio bitartez egitea.
28. artikulua.Kontribuzio bereziak.
1.Kontribuzio bereziak
ezarriz gero, subjektu pasibo izango dira egindako jarduketek onura zuzena
dakarkieten pertsona edo izaki juridikoak eta, bereziki, errepide edo bideko
muga ondoko lur edo establezimendu jabeak eta komunikazioa hobetzen zaien auzo
edo etxeguneetako jabeak.
2.Kontribuzioen oinarri
zergagarria ezartzeko, proiektuaren kostu osoaren ondorengo portzentajeei
jarraituko zaie:
a)Oro har, 100eko
25eraino.
b)Zerbitzu bideetan,
100eko 50eraino.
c)Lursail, etxegune eta
establezimendu jakinen sarbideetan, 100eko 90eraino.
3.Subjektu pasiboek
ordaindu beharko dituzten kuoten zenbatekoa ipintzeko, honako irizpideak
hartuko dira kontuan:
a)Onura duten lursailen
azalera edota fatxadaren edo aurrerantz geratzen den aldearen luzera.
b)Eraikigarritasun
koefizientea eta lur hiritar eta hiritargarrietako edo hiritartzeko gai
direnetako erabilera motak.
c)Lursail,
establezimendu edo etxeguneak zenbateraino dauden errepide edo bidetik hurbil.
d)Kontribuzio bereziak
ezartzeko zer egoera partikular dauden kontuan hartuta jarritako gainerako
irizpideak.
29. artikulua.Auzolana.
Auzotarren onuran
errepide eta bideak hobetzeko lanak auzolanean egiten direnean, udalek
materialak eta bestelako baliabide ekonomiko eta teknikoak ipini ahal izango dituzte
haiei laguntzeko.
IV. KAPITULUA. OBRAK EGITEA
30. artikulua.Udal lizentzia eta
baimenak.
1.Errepideak egiteko,
artatzeko eta hobetzeko lanek eta haien ustiapenarekin zerikusi zuzena dutenek
ez dute udalen hirigintza baimenaren beharrik, ez eta obra aurreko kontrol egintzaren
beharrik, eta ezingo dira geldiarazi ez eten epailearen aginduz besterik.
2.Lanak Foru Aldundiak
egitekoak badira, hasi aurretik jakinaren gainean jarriko dira erasandako udala
edo udalak, larrialdi arrazoiengatik ezinezko gertatzen ez bada, behintzat.
31. artikulua.Obrak kontratatzea.
1.Obrak kontratatzerakoan,
kontratazio publikoa arautzen duen legerian xedatzen dena beteko du
administrazioak.
2.Lizitaziorako deia egin
daiteke esleipena egiterako lurrak erabilgarri egongo direla aurreikusten
denean.
32. artikulua.Mugatzea eta mugarriztatzea.
Obrak bukatutakoan,
lurren afekzio berririk baldin badakarte, behar bezala mugatu eta mugarriak
ipini beharko dira, beti.
V. KAPITULUA. USTIAKETA
33. artikulua.Ustiaketa. Kontzeptua.
Errepide eta bideen
ustiaketan jarduera hauek sartzen dira: Errepidea edo bidea artatu eta mantentzea,
errepidea edo bidea bera eta erabiltzailea ahalik eta gehien babestea, bide
seinaleak jartzea, sarrera-irteerak antolatzea, bideen herri jabariaren
erabilpenari mugak ezartzea eta kontrolatzea eta baita babesguneetako
lurzoruaren erabilera arautzea, baimenak ematea eta zigortzea ere.
34. artikulua.Ustiatzeko erak.
1.Errepide eta bideak
beren jabe den administrazioak ustiatuko ditu, zuzenean.
2.Gipuzkoako udalen
errepide eta bideen ustiaketa udalek kontsortzio edo mankomunitateen esku utzi
ahal izango dute, halakoak eratzea komeni dela uste badute.
3.Era berean, erakunde
autonomoak edo sozietate publikoak ere eratu ahal izango dira eta jabe den
administrazioak haien esku jarri ahal izango du bere errepide eta bideen
ustiaketa.
4.Errepideak emakida
sistemaz ere ustiatu ahal izango dira, bai eta herri zerbitzuen zeharkako
kudeaketarako aurreikusita dauden bestelako sistemen bitartez ere.
Zeharkako kudeaketako
kontratuan erabakiko da ustiaketa zein arau juridiko-administratiboren eta
ekonomiko-finantzarioren arabera egingo den eta mozkinak eta ustiaketa
arriskuak nola banatuko diren.
5.Zerbitzugune publikoak
errepidearekin batera nahiz bereizirik ustiatu ahal izango dira, eta haien
ustiaketarako aurreko puntuetan aipatutako edozein formula hartu ahal izango
da.
35. artikulua.Artapen planak.
1.Errepide eta bideen
jabe diren administrazioek edo, kasua bada, ustiaketaren ardura duten
entitateek behar bezala kontrolatu behar dute errepide eta bideen artapen
egoera nolakoa den eta zer gorabehera eta kalte izan dituzten, eta, aldian
behin, artapen planak egingo dituzte, bertan beren kontura egin beharreko
jarduketak adierazirik.
2.Artapen planetan
ekitaldi ekonomiko bakoitzean egin beharko diren jarduketak jasoko dira, honako
gaien inguruan:
a)Lauguneak eta fabrika
obrak zaintzea eta egokitzea.
b)Bidezoruak sendotzea
eta birgaitzea.
c)Instalazioak, bide
seinaleak eta tangak jartzea.
d)Trafikoak antolatzea.
e)Errepide, bide eta
bazterren tratamendua, estetikari eta inguruari begiratuta, eta ingurumenaren
gaineko azterlanen ondorioz erabakitako neurri zuzentzaileen mantenimendua.
3.Artapen planetan
arreta berezia jarriko da istripu indize handieneko bide-zatietako segurtasuna
hobetzeko balioko duten jarduketetan.
36. artikulua.Ustiaketa lanak.
1.Errepide eta bideen
jabe den administrazioak edo entitate ustiatzaileak errepidea edo bidea eta
herri jabariko bestelako elementuak egokiro ustiatzeko behar diren lan guztiak
egin ditzake, nahiz zuzenean nahiz hirugarrenen bitartez.
2.Zirkulazioari erasaten
dioten obren berri emango zaio gai horretan eskumena duen administrazioari,
behar den eran lagun dezan.
37. artikulua.Bide seinaleak.
1.Errepide edo bidearen
jabe den administrazioari, eta ez beste inori, dagokio zirkulazioa behar
bezalakoa eta erabiltzaileentzako informazioa egokia izan dadin zer seinale
jarri erabakitzea.
2.Beste entitate edo pertsona
publiko nahiz pribatuen seinale onuragarriak ipintzea eta artatzea interesatuei
dagokie, aurretik errepide edo bidearen jabe den administrazioaren baimena
dutela.
3.Aurreko bi puntuetan
xedatutakotik kanpo geratzen dira larrialdietako behin-behineko seinaleak.
4.Errepideetan jartzen
diren seinaleek eredu ofizialekin bat etorri behar dute, beti.
III. TITULUA
ERREPIDE ETA BIDEEN ERABILERARI
BURUZKO ARAUAK
I.
KAPITULUA. ERREPIDE ETA BIDEEN OHIKO ERABILERA
38. artikulua.Erabilera orokorra.
1.Herritar guztiek
daukate Gipuzkoako errepide eta bideetan barrena ibiltzeko eskubidea, trafiko
eta zirkulazioari buruzko lege, arau eta seinaleak errespetatuz.
2.Bidesaria edo
erabilpen eskubideengatiko sari bat ezarri ahal izango da Gipuzkoako errepide
eta bideetan barrena ibiltzeagatik.
39. artikulua.Erantzukizunak.
1.Zirkulazioari eta bide
segurtasunari buruzko araudian xedatutakoarekin bat etorriz, erabiltzailea
Gipuzkoako errepide eta bideetan barrena dabilenean, bere arriskuz eta menturaz
dabil eta berea du erantzukizuna.
2.Hala eta guztiz ere,
beren ondasun edo eskubideetan zauririk edo kalterik jasaten dutenek
administrazioak edo errepide-bideen ustiatzaileek beren betebeharretan izan
duten ohiko edo ohiz kanpoko funtzionamendu dela medio, zauri edo kalte
horiengatik ordaina jasotzeko eskubidea daukate, legeak aurreikusten dituen
terminoetan.
3.Administrazioak edo
ustiatzaileak ez dute gertatutako zauri edo kalteengatik erantzukizunik izango,
baldin eta ezinbesteko arrazoirik egon bada edo gertaeren erruduna kaltetua
bera edo beste norbait izan bada.
40. artikulua.Erabilera orokorraren eta
erabilera berezien mugak.
1.Gipuzkoako errepide
eta bideetan barrena ibiltzeko ez da egongo, normalean, zirkulazioari eta
bideko segurtasunari buruzko legeriak eta aplikazio orokorreko gainerako lege,
arau eta ordenantzek ipinitako mugak besterik.
2.Bidearen jabe den
administrazioak, hala ere, errepidean edo bidean ibiltzeko zenbait muga ipini
ahal izango dizkie ibilgailu jakin batzuei edo denei, errepidearen edo bidearen
egoerak, segurtasunak edo zirkulazioaren gorabeherek hala eskatzen dutenean
eta, mendietan, ingurunea babestu beharrak eskatzen duenean.
Mugak izan daitezke
errepidean edo bidean barrena ibiltzeko debekua nahiz baldintza jakinetan ibili
beharra, edota administrazioaren baimena behar izatea.
Mugak beti bide,
errepide, bide-zati edo ibilbide jakinetarako ezarri behar dira eta, ahal dela,
aldi baterako.
3.Salbuespen gisa,
errepide edo bidearen jabe den administrazioak baimena eman ahal izango du
aurreko puntuan xedatutakoaren arabera ipinita dauden muga espezifikoak,
ibilgailuen neurriarengatik, daraman kargarengatik edo beste zerbaitengatik,
betetzen ez dituzten ibilgailuak errepide edo bidean ibili ahal izan daitezen.
Horrelako kasuetan, administrazioak espresuki emandako baimena behar du
ibilgailuak, eta arau honetako V. tituluan xedatu bezala eskatu eta emango da
baimen hori.
41. artikulua.Bestelako erabilera eta
aprobetxamenduak.
1.Bideen herri jabarian
ez dago zirkulatzekoa eta ibiltzekoa beste eskubiderik, eta hori aipatu diren
baldintzetan. Bideen herri jabarian bestelako erabilpen edo aprobetxamendurik
egin ahal izateko, derrigor beharko dute izan beren izaeragatik bertan kokatu
beharrekoak, zirkulazioarekin bateragarriak, eta segurtasuna eta erosotasuna
mugatuko ez dutenak.
Errepide eta bideetako
galtzada, areka eta bazterbideetan ezingo da onartu inolako erabilpen eta
aprobetxamendurik, non eta behar-beharrezkoa ez den errepide edo bideko
sarbideetarako, maila desberdinetako gurutzaduretarako eta oinezkoentzako edo
ibilgailuentzako pasabideetarako.
Salbuespen gisa, eta
beste aukerarik ez dagoenean, baimena emango da lan, obra edo zerbitzuetarako
behar-beharrezkoak diren okupazioak –aldi batekoak edo eperik gabekoak–
egiteko.
2.Aurreko atalean
aurreikusitako erabilpen eta aprobetxamenduak, errepide edo bidearen jabe den
administrazioak edo ustiatzaileak eginak ez badira, errepidearen jabe den
administrazioak espresuki emandako baimenarekin edo emakidekin bakarrik egin
daitezke, foru arau honetako V. tituluan xedatzen den eran.
Gipuzkoako errepide eta
bideen, haietako elementu funtzionalen eta herri jabariko gainerako ondasunen
erabilera eta aprobetxamenduetarako emandako baimenak eta emakidak beti egongo
dira administrazioak, ondasun horien babeserako eta funtzionamendu onerako,
jarri nahi dituen baldintzen menpe.
3.Erabilera eta aprobetxamenduetarako
hurrengo kapituluan zehazten diren baldintzak ipiniko dira, baimen edo emakidan
espresuki besterik esaten ez denean.
II.
KAPITULUA. HERRI JABARIKO GUNEAREN ERABILERA ETA USTIAKETARAKO
BALDINTZA OROKOR ETA BEREZIAK. DEBEKUAK
42. artikulua.Baldintza orokorrak.
1.Aurreko artikuluan
adierazten diren jarduera, lan eta erabilerak, galtzadari edo bideen herri
jabariko bestelako elementuei erasaten dietenean, errepide edo bideko
zirkulazioa, ahal dela, ez galarazteko eta ez zailtzeko moduan egin behar dira.
2.Obrek edo erabilerek
errepideetako zirkulazioari erasaten diotenean edo diezaioketenean, indarrean
dagoen arautegia beteko da, obretako seinaleak eta tangak ipintzeari, eta obren
babesari, garbitasunari eta bukaerari buruzkoa.
3.Aparteko izaera duten
erabilera eta aprobetxamenduak direnean eta bideen herri jabariari erasaten
diotenean, bidearen jabe den administrazioak ez du hartuko bere gain erantzukizunik,
baldin zirkulazioaren ondorioz edota errepidean, bidean edo beren elementu funtzionaletan
egiten diren artapen edo ustiapen nahiz hobekuntzako edo eraikuntzako obren
ondorioz, obretan edo instalazioetan ezer hausten, matxuratzen, hondatzen edo
kalteturik gertatzen bada.
4.Bideen herri jabariko
erabilera eta aprobetxamenduen jabe diren erakunde edo pertsonek izango dute
erantzukizuna, beren instalazioek errepideari, bideari, haietako elementu funtzionalei
edo erabiltzaileei kalterik edo zauririk eragiten badiete.
5.Instalazioen jabe
diren entitate edo pertsonak behartuta daude, gainera, instalazioak aldatzera,
baldin eta errepide edo bideari kalterik egiten badiote, edota errepide edo
bideak aldatzeko edo hobetzeko proiekturen batek beharrezko egiten badu.
43. artikulua.Sarbideak. Sarbide berriak
irekitzea.
1.Foru errepide baterako
sarbidetzat jotzen dira:
a)Errepideak bere zerbitzu
bideekin edota foru sarekoak ez diren beste bideekin dituen loturak.
b)Ibilgailuen zuzeneko
sarrera-irteerak hiriguneetara eta industriaguneetara nahiz lursail eta onibar
mugakideetara.
2.Foru sareko errepideetarako
sarbideak mugatu eta sarbideak eraiki daitezkeen tokiak derrigorrezko izaeraz
erabaki ahal izango ditu administrazioak. Orobat, lehendik dauden sarbideak
berrantolatzea sustatu ahal izango du, errepideen ustiapena eta bide
segurtasuna hobetzearren. Horrelakoetan, betiere, bidearen segurtasun baldintzetan
eta zerbitzu mailan duten eragina baloratuko da bereziki.
3.Debekatuta dago
zuzeneko sarbide berriak eraikitzea edo irekitzea autobideetan eta autobietan,
baldin eta ez badira gasolindegi eta zerbitzuguneetarako edo herri jabariko
guneetarako. Ez da baimenduko zuzeneko sarbiderik egitea ez lotuneen adarretara
eta bidegurutzeetara ez eta abiadura aldatzeko lerroetara.
4.Errepide arruntetan,
hainbat kasu bereizten dira:
a)Hirigintzako
jarduketetatik egindako sarbideak. Halakotzat jotzen da hirigintzako plangintzaren
garapenetik edo interes orokorreko zerbitzu publikoen azpiegituretatik
eratorritako edozein hirigintza jarduera edo ekintza, baina familia bakarreko
edo biko etxebizitza bakartuak eta nekazaritza ustiategi txikiak salbuetsita.
Irizpide orokor gisa, ez dute zuzeneko sarbiderik izango, ez bada sistema lokal
edo orokor baten bitartez eta sistema hori ez badago diseinatua, hain zuzen
ere, zirkulazio emarien banaketarik onena ziurtatzeko eta loturak ekar ditzakeen
eragin negatiboak minimizatzeko. Loturaren tipologia inguruko errepideen eta
inguruko alderdietako zirkulazio emarien eta ezaugarrien araberakoa izango da.
Zuzeneko sarbidea baimendu ahal izango da behar adina zuritua dagoenean ezin
dela bestelako sarbiderik egin eta kokatzekoa den lekuarengatik zirkulazioari
nabarmen eragiten ez dionean.
b)Nekazaritza
bideetatik, familia bakarreko edo biko etxebizitza bakartuetatik, nekazaritza
ustiategi txikietatik eta bestelako bide publikoetatik egindako sarbideak.
Definizio honetan sartuta daude nekazaritza bideak, abelbideak, auzo bideak
eta, kolektibitate bati zerbitzua ematen diotela eta udalerri mailatik gorako
sareren batean sartuta ez daudela, ibilgailuentzako diren bestelako bideak.
Mugatu egingo dira:
i)Ikuspenarengatik.
Sarbide guztiek errepidean izango duten ikuspenak handiagoa izan beharko du
sarbidea dagoen aldeko lerroan eta noranzkoan gelditzeko behar den distantzia
baino. Distantzia horrek hartzen duen errepide zatian ikuspen osoa eduki
beharko da bazterbidearen kanpoko ertzetik hiru metroko distantziara sarbidean
dagoen edozein oztopori dagokionez. Ezkerretara biratzea baimendua dagoenean,
ikuspen distantzia handiagoa izango da gurutzaketa distantzia baino.
ii)Beste sarbideetara
dagoen distantziarengatik. Sarbideen artean, errepideak beste bide publiko edo
pribatuekin dituen loturak barne, gutxienez 150 metroko distantzia egongo da.
5.Sarbide berritzat
hartuko dira aldatzen edo eraberritzen direnak, baldin eta aldaketak edo
eraberritzeak aurrekoen funtzionaltasuna aldatzen badu.
6.Arau honen
ondorioetarako ez dira sarbide berritzat joko lehendik dauden sarbideen ordez
egindakoak, funtzionaltasuna aldatzen ez bazaie. Kasu horretan egindako
sarbideak ezingo dira erabiltzeko ireki, ordezkatzen duten sarbide zaharra itxi
arte.
7.Aurreko puntuetan
xedatutakotik kanpo daude obretarako edo zabortegietarako behin-behineko
sarbideak, baldin eta lehendik dagoen besteren bat ezin bada erabili edo erabiltzea
ez bada komeni. Behin-behineko sarbideak egiteko baimenean nahi eta nahi ez
zehaztu beharko da epea, urtebetetik gorakoa izango ez dena, eta epea bukatzean
berehala kendu beharko da sarbidea.
8.Hirigintzako plangintzaren
berrikuspenaren edo aldaketaren ondorioz lur eremu hiritarrezinen bat birsailkatzen
bada eta han sarbide baimenduak dituzten lursailak eta jabetzak baldin badaude,
sarbideon baimena iraungita geratuko da automatikoki, eta sarbideen plan bat
eduki beharko da, aurreko zenbakietan ezarritako baldintzak beteko dituena.
44. artikulua.Sarbideak. Sarbideen
ezaugarriak eta baldintzak.
1.Gipuzkoako Foru
Aldundiaren errepideetan egiten edo aldatzen diren sarbideek aplikagarri
zaizkien arau teknikoetan ezartzen diren ezaugarri eta baldintza guztiak bete
behar dituzte eta, nolanahi ere, honakoak:
a)Sarbidearen eta
errepidearen lotuneko barne erradioak, biraketaren noranzkoan, 9 metro behar
ditu gutxienez.
b)Sarbidearen malda
errepideko galtzadatik, eta, egonez gero, bazterbide edo arekatik, hasi eta
lehen 10 metroetan ez da % 4koa baino handiagoa izango.
c)Sarbidearen lehen 10
metroak asfaltoz, hormigoiez edo antzeko materialen batez bukatuak behar dute
izan.
d)Lotunetik hasi eta
lehen 10 metroetan, sarbideak 5 metroko zabalera eduki behar du, gutxienez.
Pisuzko arrazoiak egonez
gero eta salbuespen bezala, beste ezaugarri batzuek dituzten sarbideak onartu
ahal izango dira.
2.Sarbideko ura
errepidera iritsi baino lehen bildu behar da eta errepidera heltzen eta
lauguneari erasaten utzi gabe modu egokian bideratu.
3.Sarbideetako seinaleak
errepide edo bidearen jabe den administrazioak agintzen duen bezala jarriko
dira.
4.Administrazioak
seinalatuko du lotunea zehazki zein puntutan egingo den, zirkulazio
segurtasunaren beharrei jarraituz.
5.Errepide motari eta
bertako eta sarbideko zirkulazioa zenbatekoa den begiratuta, administrazioak
hurrengo baldintzetakoren bat edo batzuk ezarri ahal izango ditu:
a)Azelerazio edo
dezelerazio lerroak eskuin sarrera-irteeretarako.
b)Lerro bereziak ezker
biraketetarako.
c)Maila desberdineko
lotuneak.
d)Beste soluzio berezi batzuk,
esate baterako, biribilguneak eta semaforoak.
6.Errepide batera ematen
duten bide partikularretan edo zerbitzubideetan, sarbideak behar bezala antolatzeko,
administrazioak, baimena ematerakoan, baldintza gisa jar dezake, maniobrak
egiten uzteko edo inguruko finketara joateko, aurrerago beharrezkotzat joko
dituen erabilera mugapenak, bidezorrak edo kargak ipini ahal izatea.
Arau honetako IV.
tituluan esaten denarekin bat etorriz, errepidearen babesgunean horrela
ezarritako erabilera mugapen, zortasun edo kargak ez dute kalte-ordainik
izango.
7.Era berean, sarbideak
antolatzeko, administrazioak berea du egindako sarbideak aldarazteko eskubidea,
errepidearen onerako sarbidea kentzea, haren ordez beste bat egitea edo beste
toki batera eramatea, komeni denean.
45. artikulua.Bazterbideak.
Lehentasunezko eta
oinarrizko sareetako (Sare Gorria eta Laranja) errepideetan bidaiarien garraio
publikoko ibilgailuentzako geraleku berriak jartzeko, bide segurtasuna bermatzen
duten neurriak hartu beharko dira.
46. artikulua.Errepide eta bideetako itxiturak.
1.Ez da utziko bide ertzeko
itxiturarik jartzen, bidearen bi ertzetan dauden lursailetako nekazaritza edo
abeltzaintzako lanak arrazoiz egiteko ezinbesteko denean izan ezik eta bide
horietatik jendea erraz ibiltzeko moduan egiten bada.
2.Beti egongo da
debekatuta errepide itxiturak egitea; hortaz, abereak ez pasatzea lortu nahi
bada, bestelako teknikaren bat erabili beharko da, Sare Lokalean bakarrik (Sare
Horia eta Sare Grisa) eta salbuespenean emango direlarik baimenak.
47. artikulua.Lurpeko eroanbideak.
1.Ur, saneamendu, gas
eta elektrizitatearen eroan-sareak eta gainerako instalazio edo zerbitzuak ezin
dira errepidearen azpitik eraman, ez eta errepidearen egituretan ainguratu.
Dena den, salbuespenez eta behar bezala zurituta dagoenean, halakoak baimendu
ahal izango dira, interes orokorreko zerbitzu publiko bat emateko komeni bada.
2.Inola ere ezingo da
jarri erregistro kutxetarik errepideko galtzadan eta bazterbidean.
3.Zirkulazioa dela-eta,
lurpeko eroanbidea zulaketa horizontala eginez eta galtzadari erasan gabe
eginaraz dezake administrazioak.
48. artikulua.Informazio seinaleak.
1.Errepideetan eta herri
jabariko guneetan, zirkulazio seinaleez gainera honelako seinaleak bakarrik
jarri ahal izango dira:
a)Kultura, aisia,
turismo edo ekonomia interesekoak diren toki, zentro edo jarduerak seinalatzen
dituztenak.
b)Interes orokorreko
zerbitzu publikoen informaziokoak.
c)Errepidearen erabiltzaileentzat
baliagarriak diren jarduera edo negozioen alorreko zerbitzuen informaziokoak.
2.Aurreko 1.c) atalean
aipatu diren informazio seinaleei dagokienez, zerbitzu bakoitzeko
norabide-seinale bakarra jarri ahal izango da noranzko bakoitzean, salbuetsita
errepidetik gertu daudelako eta jarduera eta enpresaren izena adierazten
dituzten kartelak, idazkunak edo errotuluak jardueraren lursailean edo egoitzan
bertan dituztelako, 59. artikuluan ezarritakoaren arabera, horrela emandako
informazioa erredundantea dela kontsidera daitekeenean. Zerbitzu bat baino
gehiago egonez gero, seinaleak bateratzeko agindu dezake administrazioak.
3.Interes orokorreko
zerbitzu publikoei buruzko informazio seinaleen eta kultura, aisia, turismo edo
ekonomia interesekoak diren toki, zentro edo jarduerak seinalatzeko balio
dutenen kopurua eta kokalekua banan-banan aztertuko dira, betiere seinaleen
izaera informatibo eta ez publizitarioa aintzat hartuta eta seinaleak ugaritzea
saihesteko, gidariaren arreta oztopa dezaketelakoan.
4.Foru arau honen 37.4
artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, errepideetan jartzen diren seinaleak
seinaleztapen eredu ofizialen araberakoak izango dira. Piktograma onarturik ez
duten zerbitzuen kasuan, ahal den neurrian eredu ofizialaren antzera diseinatuko
dira.
5.Jartzen diren
seinaleetaz ezin izango da inola ere baliatu publizitatea egiteko, ezta
ezkutukoa ere, eta seinalean ezin izango da jarri ondasun eta zerbitzuen
kontratazioa sustatzeko inolako aipamenik, kokalekuaren informazioaz besterik.
6.Gasolindegiak aurretik
iragartzeko seinaleetan berariazko araudia beteko da distantziei dagokienez.
49. artikulua.Aireko hariteria eta
instalazioak.
1.Errepide gainetik pasatzen
diren aireko hari eta instalazioek haientzat ezarritako ezaugarri teknikoak eta
segurtasunekoak bete behar dituzte.
2.Galiboa istripurik ez
egoteko adinakoa izango da.
3.Eusteko zutoinak herri
jabariko gunetik kanpo egongo dira, galtzadaren kanpoko ertzetik zutoinaren
altuera halako bat eta erdiko distantzia utzirik. Horrek ez du kentzen tentsio
altuko elektrizitate hariei buruz 68.2 artikuluan xedatutakoa bete beharra.
4.Txarrantxak eta
ainguraketak ere ezingo dira jarri herri jabariko gunean.
50. artikulua.Errepide eta bideen zerbitzurako
instalazioak.
1.Aurreko artikuluetan
xedatutakoak xedatu, errepide edo bidearen jabe den administrazioak herri
jabarian jarri ahal izango ditu aforo eta pisaketako instalazioak eta errepide
edo bidearen eta haren ustiapenaren zerbitzurako behar diren tresnak.
2.Errepidearen jabe den
administrazioak egin ahal izango ditu landaketak, argiteria eta
telekomunikazioko instalazioak eta aterpeak ere, galtzadako ertz edo kanpoko
marratik gutxienez hiru metrora. Distantzia hori txikiagoa izan daiteke, baldin
eta espaloi gainetan edo segurtasun langek edo beste zerbaitek babesten dituela
egiten badira.
III.
KAPITULUA. ERREPIDE ETA BIDEEI ETA HORIEN ELEMENTU FUNTZIONALEI
ERAGINDAKO KALTEAK
51. artikulua.Kalteen erantzukizuna.
1.Foru arau honetako VI.
tituluan urraketa kasuetarako aurreikusten dena alde batera utzita,
administrazioaren aurrean erantzukizun ekonomikoa izango dute edozein era eta
egoeratan errepideei, bideei, haietako elementu funtzionalei edo, oro har, bideen
herri jabariko ondasunei kalte egin dieten pertsonek.
2.Erantzukizun
ekonomikoa jardunbide administratibo arrunta jarraituz eskatuko da eta
erabakiak administrazio bidean irmoa denez geroztik indar beterazlea izango du.
3.Eskatuko den diru kopurua
kalteak konpontzearen ordaina izango da eta administrazio premiamenduz eskatu
ahal izango da.
52. artikulua.Kalteak konpontzea.
Administrazioak ahalmena
du bere kabuz jarduteko eta errepide edo bideetan eta haietako elementu funtzionaletan
eragindako kalteak berehala konpontzeko, aurreko artikuluan aipatu den
jardunbidea hasi eta tramitatu bitartean itxoin beharrik gabe.
IV. TITULUA
ERREPIDE ETA BIDEEN GUNE MUGAKIDEEN ERABILERARI BURUZKO ARAUAK
I.
KAPITULUA. ERREPIDE ETA BIDEEN BABESGUNEAK
53. artikulua.Babesguneen luze-zabalera.
Gipuzkoako errepide eta
bideen bi aldeetan babesgune bana egongo da, ondoko zabalera duena:
Metroak
Lehentasunezko eta
oinarrizko sareetako autobide etaautobietan (Sare Gorria eta Sare Laranja) 100
Lehentasunezko eta
oinarrizko sareetako gainerakoerrepideetan (Sare Gorria eta Sare Laranja) 50
Eskualde Sareko
errepideetan (Sare Berdea) . 30
Sare Lokaleko
errepideetan (Sare Horia eta Sare Grisa) 30
Bideetan ..................................................... 10
Distantzia horiek
errepide edo bideko lauguneko ertz edo kanpoko marratik hasita neurtuko dira.
II.
KAPITULUA. BABESGUNEETAKO MUGAK, BETEBEHARRAK ETA KARGAK
54. artikulua.Printzipio orokorrak.
1.Errepide eta bideetako
babesguneetan jabetza eskubidearen edo gainerako erabilera eta gozamen
eskubideen ahalmenak, arau honetan eta garatzeko eman daitezkeen arau eta
planetan ezarritako mugen barruan eta betebeharrak eta kargak betez erabiliko
dira.
2.Arau honetan edo arau
hau garatzeko eman daitezkeen arau eta planetan ezarritako muga, betebehar eta
kargek ez dute kalte-ordainak izateko eskubiderik ematen, errepide eta
bideetako babesguneetan dauden lursail eta ondasunen gaineko jabetza, erabilera
edo gozamen eskubideen eduki normalaren legezko mugapen direlako.
55. artikulua.Mugak.
1.Errepide eta bideetako
babesguneetan dauden lursail eta ondasunen gaineko eskubideen muga orokor batzuk
daude eta haien jabeek, edozein dela ere:
a) Arau honetan
ezarritako debekuak errespetatu behar dituzte.
b)Egingo dituzten
erabilera eta jarduerak, bide segurtasunarekin eta errepide edo bideen eta
hango elementuen zaintzarekin bateragarri direnak izango dira.
2.Babesguneetan dauden
lurren, eraikinen eta bestelako ondasunen erabilera arau honetan ezarritako
baldintzak betez egingo da.
56. artikulua.Betebeharrak eta kargak.
1.Gipuzkoako errepide
eta bideetako babesguneetan dauden lursail, zuhaitz, kartel, urbanizazio,
instalazio, eraikin eta eraiketak segurtasun kondizioetan eduki beharko dituzte
pertsona edo erakunde titularrek, errepide edo biderako eta han dabiltzanentzat
arriskurik ez dadin egon.
2.Aldameneko finken
jabeek ez dute utziko, inoiz ere, errepide edo bidera objekturik erortzen ezta
animaliei bidera irteten ere, horretarako beharrezko diren babes eta itxiturak
jarriko dituztelarik.
III.
KAPITULUA. ZENBAIT JARDUERA, LAN ETA OBRATARAKO BALDINTZA BEREZIAK.
DEBEKUAK
57. artikulua.Eraiketa orokorrak.
1.Debekatuta dago ezer
eraikitzea errepideetako laugunearen ertzetik edo kanpoko marratik 8 metro eta
bideetakotik 3 metro baino gutxiagora.
Gainera, errepideetako
galtzadaren ertzerako edo kanpoko marrarako gutxieneko distantzia ondoko hau
izango da:
Metroak
Lehentasunezko eta
oinarrizko sareetako autobide etaautobietan (Sare Gorria eta Sare Laranja) 50
Lehentasunezko eta
oinarrizko sareetako gainerakoerrepideetan (Sare Gorria eta Sare Laranja) 25
Eskualde Sareko
errepideetan (Sare Berdea) . 18
Sare Lokaleko
errepideetan (Sare Horia) ...... 18
Sare Lokaleko errepideetan
(Sare Grisa) ....... 12
Hurrengo paragrafoan
erabakitakoa alde batera utzi gabe, herriak zeharkatu gabe uzteko egingo diren
saihesbide edo ingurabideetan, kanpoko gunean hirigunerako gutxieneko distantzia
75 metrokoa izango da.
2.Hiri lurretan eraikuntzak
baimen daitezke goian seinalatutako distantziara baino gutxiagora, han dauden
eraikinak direnean lerrokadura markatzen dutenak. Antolaketa plana dagoenean,
distantzia plan horretan eskatzen dena izango da.
Lur eremu hiritargai eta
hiritargarrietan, eta arrazoi geografiko edo sozio-ekonomikoak horrela eskatzen
dutenean, plan partzialek eta bereziek ere jar ditzakete gutxiagoko distantziak,
baldin eta, errepideko ertzen antolaketa zuzenaren bidez eta sarbideak egoki
erabakiz, bideko segurtasuna behar bezala bermatua badago.
Distantzia gutxiagora
eraiki nahi denean, beti exijituko da distantzia horiek baimenduko dituen plan
partziala edo berezia onartuta eta indarrean egotea.
Lur hiritarrezinean gutxieneko
distantziak izaera orokorrez ezarritakoak izango dira beti, eta hirigintzako
administrazio eskudunak behar bezala onartutako eraiketak eta instalazioak
besterik ez dira utziko.
3.Administrazio
titularrak, hamabost egunetik gorako epean jendaurrean erakutsi ondoren,
arrazoi geografiko edo sozio-ekonomikoak direla medio eta Sare Lokaleko (Sare
Horia eta Sare Grisa)errepide jakin batzuetarako edo ongi mugatutako gune edo
eskualdeetako bide-zati batzuetarako, izaera orokorrez ezarritako eraikuntzako
mugalerroa baino gutxiagokoa jar dezake.
4.Sarrera kontrolekoak
eta finken itxiturei lotuak diren garitak, etxolak eta, oro har, eraikuntzak
itxituratzat joko dira eta halako kasuetarako 60. artikuluan ezarritakoaren
arabera erregulatuko dira.
5.Aurreko paragrafoetan
erabakitakoa ez da aplikatuko errepideko zerbitzurako diren eraiketetarako,
errepidearen elementu funtzionalak direnez, herri jabarikoak baitira.
58. artikulua.Zerbitzuguneak eta
gasolindegiak.
1.Hurrengo paragrafoetan
ezarritakoa alde batera utzi gabe, zerbitzugune eta gasolindegiak beren
arautegien bidez erregulatuko dira.
2.Eraiketak izaera
orokorrez ezarritako distantzietara egongo dira.
Hala ere, instalazioak
distantzia gutxiagora jarri ahal izango dira, hurrengo bi paragrafoetan
erabakitakoa bermatzen bada eta galtzadaren ertzetik edo kanpoko marratik gutxienez
ondoko distantzia hauek gordetzen badira:
Metroak
Lehentasunezko eta
oinarrizko sareetako autobide etaautobietan (Sare Gorria eta Sare Laranja) 15
Lehentasunezko eta
oinarrizko sareetako gainerakoerrepideetan (Sare Gorria eta Laranja) 12
Eskualde Sareko
errepideetan (Sare Berdea) . 12
Sare Lokaleko
errepideetan (Sare Horia eta Sare Grisa) 8
3.Aparkatzeko eta
maniobratzeko lauguneak nahikoa espazio izango du eta drainadura egokia eduki
behar du.
4.Errepiderako zuzeneko
sarbideen ezaugarriak eta baldintzak foru arau honetako III. tituluan
aurreikusitakoari lotuko zaizkio hertsiki.
59. artikulua.Kartelak, idazkunak eta
errotuluak.
1.Errepideetako
babesgunean kartel, idazkun eta errotuluak jartzeko garaian, foru arau honetako
48. artikuluan xedatutakoa beteko da.
2.Aurreko paragrafoan
seinalatutakotik salbuespena eginez, jar daitezke kartel, idazkun edo
errotuluak, jarduera egiten den finka edo eraikinean edo enpresak egoitza duen
lekuan, jarduera edo enpresaren izena adierazteko direnean.
Kartel, idazkun edo
errotulu horien ezaugarriek eta argitasunak ezingo dute bideko zirkulaziorako
oztoporik jarri, ezta kontsumoa sustatzeko edo ondasunak eta zerbitzuak
kontratatzeko komunikazio gehigarririk jarri ere, jarduerarekin edo
enpresarekin duen erlazioa edozein izanik ere.
60. artikulua.Finken itxiturak.
1.Ez da baimenduko
inolako itxiturarik egitea, baldin ikuspen baldintzak eta bide zirkulazioaren
segurtasuna murrizten baditu, ezta errepidearen eta bere elementuen artapena
eta mantenimendua eragozten badu ere.
2.Arau honen
ondorioetarako, itxitura arinak eta fabrika obrako itxiturak bereizten dira.
Itxitura arinak honako hauek dira: Piketeen gainean eta fabrika zimendurik gabe
doazen itxitura gardenak eta, orobat, pikete edo oin zuzenen multzo batez
osatuak, oinak metalezko borobilak edo egurrezkoak dituztenak eta horien artean
hari edo sareak dituztenak, betiere azalera lisokoak eta metalikoak,
sintetikoak edo zuntz begetalez eginak, erraz kendu edo lekuz alda
daitezkeenak; zokalo edo zimendu txiki bat izan dezakete, hormigoi
aurrefabrikatuzko blokez edo antzeko elementu zeramikoz osatua eta gehienez
berrogei (40) zentimetroko garaierakoa; gainera, zokalo edo zimendua korritua
badu, metxinalak eduki beharko ditu errepideko ura husten uzteko. Gainerakoak
fabrika obrako itxituratzat jotzen dira.
3.Itxiturak, betiere,
herri jabariko gunetik kanpora egingo dira.
4.Itxitura arinak jartzeko
garaian gutxienez ondoko distantzia hauek errespetatuko dira, galtzadako ertz
edo kanpoko marratik:
Metroak
Autobide eta autobiak .................................. 8
Lehentasunezko Sareko
errepide arruntak (SareGorria) 3
Oinarrizko Sareko
errepide arruntak (Sare Laranja)
............................................................... 3
Eskualde Sareko
errepideak (Sare Berdea) ... 3
Sare Lokaleko errepideak
(Sare Horia eta Sare Grisa) 2
Bideak ........................................................ 1
Errepideetan, lubeta
gainean dauden ertzetan, distantzia txikiagora jartzea baimendu ahal izango da,
baina inoiz ez bi metro baino gutxiagora, eta betiere itxituraren goiko aldea
galtzadaren sestra baino beherago geratzen bada.
5.Fabrika obrako itxiturak
jartzeko garaian gutxienez ondoko distantzia hauek errespetatuko dira,
laugunearen ertz edo kanpoko marratik:
Metroak
Autobide eta autobiak .................................. 8
Lehentasunezko Sareko
errepide arruntak (SareGorria) 8
Oinarrizko Sareko
errepide arruntak (Sare Laranja)
............................................................... 8
Eskualde Sareko
errepideak (Sare Berdea) ... 3
Sare Lokaleko errepideak
(Sare Horia eta Sare Grisa) 3
Bideak ........................................................ 3
Honelako kasuetan, itxituratik
laugunearen kanpoko ertzerainoko distantzia gutxienez itxituraren garaiera
halako bat eta erdi izango da, eta garaiera hori ezin izango da inoiz lau (4)
metrotik gorakoa izan.
Lur eremu hiritarrean
edo hiritargarrian, hirigintzako plan eta agirietan ezarritako distantzia
gordeko da, betiere plan edo agiriok onartu baino lehenago foru errepideen
sarearen titularitatea duen departamentuak aldeko irizpena eman badie, baina
inoiz ez da izango galtzadaren kanpoko ertz edo marratik hiru metrokoa baino
txikiagoa.
6.Izaera prekarioz,
laugunearen kanpoko ertzean itxitura arinak jartzea baimendu ahal izango da,
baldin lur-erauzketako ezpondei eusteko hormak badaude, baina halakoetan,
errepideen zerbitzu publikoari dagozkion interes orokorreko arrazoiengatik,
administrazioak baimena aldatu, eten edo iraungitzat jotzeko aukera izango du,
haren titularrak inolako kalte-ordainetarako eskubiderik izan gabe.
7.Konponketa eta artapen
hutsekoak diren lanez kanpo, itxiturak berreraikitzeko garaian, itxitura
berriak eraikitzeko baldintza berak beteko dira, aurri dagoen zatia itxituraren
luzera osoaren herena baino txikiagoa denean izan ezik.
8.Bide berriak egin, galtzada
bikoiztu edo plataforma zabaldu behar delako nahiz interes publikoko bestelako
arrazoiengatik itxiturak atzera eraman beharra gertatzen bada, itxiturak ostera
jarri ahal izango dira, egiturari eta laugunearen kanpo ertzetiko distantziari
dagokienez proiektua onartu aurretik zituzten baldintza beretan, baina betiere
bermaturik itxitura herri jabariko gunetik kanpo geratzen dela eta ez direla
oztopatuko bide zirkulazioaren ikuspen eta segurtasun baldintzak.
9.Itxiturak instalatzeko
edo eraikitzeko baimenak ukatu ahal izango dira errepidea handitzeko edo aldatzeko
planak edo proiektuak aurreikusita daudenean hamabi urte edo gutxiagoko epean.
Dena dela, horrelakoetan baimena eman ahal izango da, baldin eta itxiturak
errespetatzen baditu distantziak, errepideak etorkizunean izango duen
trazatuari dagokionez.
10.Sarbideko garitak,
kontrol etxolak, langak, atakak eta ateak beti kokatuko dira itxaroten ari
diren ibilgailuak galtzadatik kanpo egoteko moduan; beraz, aurreko ataletan
izaera orokorrez ezarritako distantzia baino luzeagora atzera eraman ahal
izango dira.
11.Administrazioak,
edozein unetan eta zerbitzuko beharrek horrela eskatuta, ken edo kenarazi ditzake
izaera orokorrez aurreikusitakoak baino distantzia gutxiagora dauden itxiturak.
Itxitura kentzeak ez du kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik emango, egindako
lanen edo erabilitako materialengatik izan ezik.
61. artikulua.Lurpeko eroanbideak.
1.Foru arau honetako 47.
artikuluan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, lurrazpiko eroanbideak eta
elementu osagarriak jar daitezke bakarrik errepide eta bideen babesguneetan
eraiketa eta instalazioetarako izaera orokorrez agindutako distantzia baino gutxiagora,
baldin eta horretarako arrazoiak badaude eta bidearen beraren segurtasuna, eta
eroanbideena eta elementu osagarriena, bermatuta geratzen bada.
2.Kasu horietan, galtzadaren
ertzetik edo kanpoko marratik egon behar duten distantziek ezin dute ondoko
hauek baino txikiagoak izan:
Metroak
Lehentasunezko Sareko
errepideetan (Sare Gorria) 8
Oinarrizko Sareko
errepideetan (Sare Laranja) 8
Eskualde Sareko
errepideetan (Sare Berdea) . 8
Sare Lokaleko
errepideetan (Sare Horia eta Grisa) 3
3.Errepide eta bideetan,
distantziak ezingo du metro bat baino gutxiagokoa izan laugunearen ertzetik edo
kanpoko marratik.
4.Espaloiak daudenean,
herri zerbitzuko eroanbideak jar daitezke haien azpian.
62. artikulua.Eraikinak.
1.Gipuzkoako errepide
eta bideen babesgunean egingo diren eraikinak, eraiketetarako izaera orokorrez
ezarritako gutxieneko distantzietara egongo dira beti.
2.Eraiketetarako baimena
emateko, errepidearen babesgunea hiritartzeko lanen proiektua eskatuko da beti,
eta aldez aurretik edo lanekin batera egingo dela behar bezala bermatu beharko
da.
3.Eraikinerako sarrera
errepidetik proiektatzen denean, aurreko tituluko 43 eta 44. artikuluetan
sarbideetarako ezartzen diren baldintzak betez egin beharko da.
4.Behin betiko obra
egiteko beharrezkoak gerta litezkeen aldi baterako obrak eraitsi egingo dira
obra amaitzean.
63. artikulua.Hondakindegiak eta
zabortegiak.
1.Hondakindegi eta
zabortegiak egiteko gutxienez ondoko baldintzak betetzea eskatuko da:
a)Botatzen hasi aurretik
behin-behineko sarbidea moldatuko da arau honetan aurreikusitako erradio, malda
eta gainerako baldintzetan.
b)Era berean, errepide
edo bideko lursailak mugatu eta zedarritu egin behar dira aldez aurretik.
c)Kontrako berariazko
baimenik ez badago, botako diren hondakinek ez dute errepide edo bidearen
sestra inon gaindituko.
d)Errepide edo bidearen
garbiketa ziurtatzeko, behar adinako instalazioak egin edo jarri behar dira.
e)Baimendutako lanak
amaitu ondoren, lursaila behar bezala egokituta utziko da.
2.Hondakindegi eta
zabortegietarako emango diren baimenak beti epe baterako izango dira.
64. artikulua. Berotegiak eta
eraikin ez finkoak.
1.Nekazaritzako
ustiategietako berotegiak eta, orobat, eraikuntza desmuntagarriak, ez badute
errepideko ikuspena murrizten eta ez badira finkoak, jar daitezke izaera
orokorrez ezarritako gutxieneko distantziara baino gutxiagora, baina beti herri
jabariko gunetik kanpo eta ikuspen eta segurtasun exijentziak behar bezala
bermatuta geratzen direnean.
2.Kasu horietan galtzadaren
ertzera edo kanpoko marrara egongo den distantzia ezingo da ondoko hauek baino
txikiagoa izan:
Metroak
Lehentasunezko eta
oinarrizko sareetako autobide etaautobiak (Sare Gorria eta Sare Laranja) 15
Lehentasunezko eta
oinarrizko sareetako gainerakoerrepideak (Sare Gorria eta Sare Laranja) 8
Eskualde Sareko
errepideak (Sare Berdea) ... 8
Sare Lokaleko errepideak
(Sare Horia eta Grisa) 3
3.Ez errepide ez
bideetan distantziak ezingo du 3 metro baino gutxiagokoa izan laugunearen ertzetik
edo kanpoko marratik.
65. artikulua.Lurketak. Indusketak.
1.Duten xede edo
helburua ikusita baimen daitezkeen lurketak eta indusketak bakarrik egin
daitezke.
2.Dena dela, ezingo da
ez drainadura ez saneamendua ukitu, eta ezta errepide edo bidearen laugunearen
egonkortasuna aldatu ere.
66. artikulua.Landaketak.
1.Landaketak errepide
edo bideari kalte egiten badio edo erabiltzaileei segurtasunik eza sorrarazten
badie, ezingo da ezer landatu.
2.Dena dela, zuhaitz
landaketa berriak ezingo dira egin laugunearen ertz edo kanpoko marratik hiru
metro baino gutxiagora.
67. artikulua.Zuhaitzen mozketa eta
inausketa.
1.Ezingo da zuhaitz
mozketarik egin ubidea aldatu edo lursailen ez-egonkortasuna sorrarazten
dutelako errepide edo biderako kaltegarri badira.
2.Zuhaiztiak moztu edo
inausi ondoren, hortik ateratako materiala garraiatu arte errepidearen ondoan
uzten bada, laugunearen ertz edo kanpoko marratik gutxienez hiru metrora egon
behar du.
3.Errepideko galtzadak,
pasealekuek eta arekek eta, horrela bada, bideak ere, ezin hobeto garbituta
egon behar dute une oro.
68. artikulua.Aireko hariteria eta
instalazioak.
1.Foru arau honetako 49.
artikuluan gurutzaketetarako aurreikusitakoa alde batera utzi gabe,
argindarraren, telefonoaren, telegrafiaren edo bestelako aireko instalazioak
jarri beharko dira galtzadaren ertz edo kanpoko marratik gutxienez haien
zutoinek duten altura eta erdira.
2.Tentsio altuko
hariteria elektrikoen kasuan, gutxieneko distantzia izango da, gainera,
eraiketetarako oro har eskatutakoaren berdina.
69. artikulua.Herriko bideak eta
pasealekuak. Argiteria.
l.Errepideen babesgunean
onar daitezke udal bide, pasealeku eta espaloiak, baldin eta errepideko
segurtasuna eta errepideko nahiz bide, pasealeku eta espaloietako erabiltzaileen
segurtasuna behar bezala bermatzen badira.
2.Argiteriak ez du
segurtasun ezik ekarriko errepidean dabiltzanentzat.
IV. KAPITULUA. LEGEZKO ZORTASUNAK
70. artikulua.Zortasunak.
Eraiketarik egin ezin
daitekeen babesguneetako lurrek zortasun gunearen izaera dute errepide edo
bidearen jabea den administrazioak edo, horrela bada, zirkulazio gaietan
eskudun denak, lursailak erabili edo erabiltzeko baimena eman behar duenean,
eta lur horien jabeek ondoko erabilera hauetarako utzi egin beharko dute:
a)Errepidea edo bidea
eraiki, konpondu, zaindu edo ustia dezaten, obretarako materialak, makinaria
eta erremintak behin-behinekoz biltzeko.
b)Errepidearen edo bidea
zaindu edo ustiatzeko lanak egiteko.
c)Edozein arrazoi dela
eta errepide edo bidean dauden eta bertan ibiltzeko oztopo eta arrisku diren
edozein motatako gauzak edo materialak behin-behinekoz uzteko.
d)Matxuraren edo
bestelako arrazoiren bat dela-eta, ibil ezin daitezkeen ibilgailu edo atoiak
aldi baterako han uzteko.
e)Errepide edo bidetik
datorren ura isurtzeko.
f)Zirkulazio seinaleak
edo seinale adierazleak behin-behinekoz jartzeko.
g)Errepide edo bidean
ahalik eta zerbitzurik onena eman dadin, goikoen antzeko helburuetarako diren
bestelako erabilera batzuetarako.
71. artikulua.Kalte-ordainak.
1.Erabilera horiek ekar
ditzaketen kalte eta galerak ebaluatu eta ordaindu egin behar dira
administrazioaren ondare erantzukizunari buruzko legeriako irizpideei
jarraituz.
2.Kalte-ordainen
ordainketa administrazioaren kargura izango da beti, baina goiko gauza horiek
egiteko lursaila hartu behar izan duen onuradun edo erantzuleari ordainaraz
diezaioke.
V. KAPITULUA. XEDAPEN BEREZIAK
72. artikulua.Behin-behineko erabilera
eta obrak.
Bide segurtasuna beti
ere bermatuta, administrazioak baimen bereziak eman ditzake babesguneak
behin-behinekoz erabili edo bertan obrak egiteko, edota erraz desmunta
daitezkeen instalazioak jartzeko. Kasu horietan, baimenak prekarioz eta
gehieneko epe jakin baterako emango ditu.
73. artikulua.Lerrokaduraz kanpoko
eraikinak eta bestelako elementuak.
l.Egun dauden eta arau
honek legez baimendutako distantziara baino gutxiagora dauden eraikinak,
eraiketak eta instalazioak lerrokaduraz kanpoko deklaratzen dira.
2- Lerrokaduraz kanpoko
eraikin eta gainerako elementuak direnean, horiek konpondu, zaindu edo birgaitzeko
jarduera, lan edo obretarako bakarrik eman daiteke baimena, betiere ez
badakarte bolumena handitzea ez eta balioa gehitzea ere. Lerrokadurak edo
sarbideak aldatzea badakarte, zirkulazioaren segurtasuna hobetzen bada bakarrik
baimendu ahal izango dira.
3.Dena dela,
lerrokaduraz kanpoko eraikin eta gainerako elementuetan jarduera, lan edo obrak
egin ahal izango dira bakarrik eraikin horiek bota, erretiratu edo lekuz aldatzea
beharrezko ez denean, Errepideetako Lurralde Planean edo jada onartu eta tramitatze
egoeran dagoen proiektu batean aurreikusitako jarduketek horrela eskatzen
dutelako.
4.Ezets daitezke obra
baimenak, baita halaber, eraikina, eraiketa edo instalazioa aurri egoeran
badago.
Eraikin, eraiketa edo
instalazioren bat aurri egoeran dagoela aitortzeko, egiturazko edo funtsezko
elementuak oro har hondatuta behar ditu izan, edo egin behar zaizkion obren
kostuak eraikin, eraiketa edo instalazio horren balio eguneratuak baino % 50
handiagoa behar du izan, lurraren balioa kenduta.
5.Aurreko puntuetan
ipinitako mugapenek ez dute kentzen ezarririk dauden arauak bete beharra,
interes historikoa, artistikoa edo kulturala dutelako katalogaturik dauden
eraikin edo elementuak artatzea eta baliaraztea xede denean.
74. artikulua.Publizitate debekua.
1.Errepidera dagoen
distantziari begiratu gabe, debekatuta dago publizitate oro errepidetik ikus
badaiteke, debeku horrek ez duelarik ematen kalte-ordainak izateko eskubiderik.
2.Aurreko paragrafoan
ezarritako ondorioetarako, ez dira publizitatetzat hartzen foru arau honetako
59. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitako kartel, idazkun eta errotuluak.
3.Herrietako
zeharbideetan aurreko bi paragrafoetan publizitatearen gainean, izaera
orokorrez, erabakitakoari jarraituko zaio. Salbuetsita geratzen dira, hala ere,
duten tamaina, letra mota edo kokapena direla-eta oinezkoek bakarrik irakurtzeko
diseinatuak diren eta, zirkulazio egoera arruntetan, gidarien arreta oztopatu
ezin dutela kontsideratzen den kartelak, idazkunak edo errotuluak. Salbuetsita
geratzen dira, halaber, turismorako eduki informatiboa duten seinaleak.
VI. KAPITULUA. BESTELAKO BABES ARAUAK
75. artikulua.Plan bereziak eta ordenantzak.
Atalburu honetako
Gipuzkoako errepide eta bide ondoko babesguneen erabilerari buruzko arauak osa
daitezke errepide jakin batzuk edota horien tarte batzuk zehazki babesteko plan
bereziak eta ordenantzak onartuz. Plan bereziek eta ordenantzek eduki dezakete
babesguneei buruzko aplikazioa baino handiagoa eta errepide edo bidetik ikus
daitezkeen espazio guztiak hartu.
V. TITULUA
INTERBENTZIO ETA KONTROLEKO ARAUAK. KOORDINAZIOA HIRIGINTZA AGIRIEKIN
I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRA
76. artikulua.Interbentzio eta kontroleko
printzipio orokorrak.
1.Foru arau honetan erabakitakoa
betetzen dela ziurtatzeko, Gipuzkoako errepide eta bideen jabe administrazioak
etengabe kontrolatuko ditu bideekin eta bide horien funtzionamenduarekin
zerikusirik duten edo izan dezaketen jarduera, lan eta obrak. Horregatik,
jarduketa horietan esku hartuko du, eta eginen diren arau urraketak zigortuko
ditu titulu honetan eta hurrengoan ezartzen diren neurrien bidez.
2.Gipuzkoako errepide
eta bideekin eta horien funtzionamenduarekin zerikusirik duten edo zerikusirik
izan dezaketen jarduera, lan eta obretan esku hartzeko edo haiek kontrolatzeko
orduan, administrazioak bere egingo ditu legearen aurreko berdintasunaren printzipioa,
herri administrazioen arteko koordinazioa eta esku hartzearen oinarri diren
arrazoi eta helburuen koherentzia.
3.Esku hartze eta
kontroleko neurriak ezartzerakoan, herri administrazioen autonomia eta
herritarren askatasuna eta gainerako eskubideak gutxien murrizten dituen
interpretazioari jarraituko dio administrazioak.
II. KAPITULUA. BAIMENAK
77. artikulua.Administrazioaren baimena.
1.Administrazioaren
baimena beharrezkoa izango da nahiz errepide, bide eta herri jabariko guneetan
nahiz bideak babesteko guneetan edozein motatako jarduera, lan eta obra
egiteko.
2.Besteak beste,
jarduera hauetarako behar da baimena:
A.Herri jabariko gunean:
a)Errepidean edo bidean
ibiltzeko, dimentsio, karga edo bestelako gorabeheraren bat dela-eta
administrazio jabeak jarritako baldintza bereziak betetzen ez dituzten
ibilgailuen kasuan.
b)Seinale, kartel,
idazkun eta errotuluak jartzeko.
c)Sarbideak ireki edo
berritzeko.
d)Lurrazpiko eroanbideak
jartzeko.
e)Aireko hariteria eta
instalazioak jartzeko.
f)Beste edozein
jarduera, lan edo obra motarako, nahiz eta behin-behinekoak izan eta denbora
baterako okupatu besterik ez egin.
B.Babesgunean:
a)Indusketak eta
lurketak egiteko.
b)Hondakindegiak eta
zabortegiak jartzeko.
c)Mota guztietako
instalaziotarako, zerbitzu publikokoak izan ala ez, lurrazpikoak eta airekoak
barne direla.
d)Zuhaitz eta zuhaixkak
landatzeko.
e)Itxiturak jartzeko,
nolakoa den begiratu gabe.
f)Edozein motatako
seinale, kartel, idazkun eta errotulu jartzeko.
g)Hiritartze obrak
egiteko.
h)Eraiketa mota
guztietako obretarako: Obra finkoak nahiz desmuntagarriak, lur gainekoak nahiz
lurrazpikoak, oin berrikoak nahiz eraikina handitu, aldatu edo eraberritzekoak,
eta egiturazkoak nahiz kanpoko itxura aldatzekoak.
i)Mota guztietako
eraikinak erabat edo zati batean botatzeko.
j)Mota guztietako
eraikin eta instalazioen lehen erabilera edo okupazioa eta horien erabileraren
aldaketa, obrak egin behar ez badira ere.
k)Jarduera, lan eta obra
mota guztietarako, nahiz eta behin-behinekoak eta okupazioaren aldetik aldi
baterakoak izan.
3.Aipatu ditugun
jarduketa guzti horietarako eskatu behar da baimena, egin nahi diren lurraren
izaera edo jabetza nolanahikoa den eta egin nahi dituena pertsona, entitate edo
organismo publiko edo pribatua izan, nahiz eta herri agintariek edo Estatuko
Administrazioko, Autonomia Erkidegoko edo bestelako herri administrazioetako
edozein organok sustatu, hori guztia egon daitezkeen bestelako eskumenak alde
batera utzi gabe.
4.Baimena eskatu beharretik
salbuetsita geratzen dira:
a)Errepide eta bideetako
joan-etorria eta babesguneetako nekazaritza edo lorezaintzako lanak, zuhaitz
eta zuhaixken mozketa edo landaketa izan ezik.
b)Administrazioak,
bideen jabe gisa, artatu, zaindu, hobetu edo ustiatzeko egingo dituen jarduera,
lan eta obrak eta zirkulazio, eta bide segurtasun arloan dituzten eskumenak
erabiliz beste administrazioek egingo dituzten jarduketak.
c)Indarrean dagoen
plangintzak lur hiritar gisa espresuki sailkatutako lurrean eta galtzadaren
ertzetik edo kanpoko marratik 18 metro baino gehiagora egiten diren jarduera,
lan eta obrak.
78. artikulua.Eskumena.
1.Arau honetan
adierazitako baimenak emateko eskumena, errepide edo bidearen jabe den
administrazioari dagokio.
2.Udalek eta Foru
Aldundiak, beren eskumenak erabiltzerakoan, elkarrekin izango dituzten
harremanak informazioa emanez, lankidetzan, koordinatuz eta bakoitzaren
eskumenen arloa errespetatuz edukiko dituzte.
79. artikulua.Izaera.
1.Babesguneetako
baimenek izaera arautua izango dute, eta eman behar dira egin nahi diren
jarduera, lan eta obrak arau honetan eta arau hau garatzeko erregelamenduetan
erabakitakoaren kontra ez doazenean.
Ebatzi behar denean,
indarrean dagoen araua aplikatuko da. Isiltasun kasuetan, ustezko ekintza hori
gertatu zen unean indarrean zegoena aplikatuko da.
Babesguneetako baimenen
ezespenak arrazoitu egingo dira, arau honetako erabakietan oinarrituta.
2.Herri jabariko
guneetako baimenak ematea aukerakoa da eta ezezta daitezke egokitzat ez
direnean jotzen.
Dimentsio, karga edo
bestelako gorabeheraren bat dela-eta, bidearen jabe administrazioak ezarritako
baldintza bereziak betetzen ez dituzten ibilgailuek bidean ibiltzeko baimen
berezia behar dutenean, administrazioak beharrezkotzat hartzen dituen baldintzak
jarriko ditu ibilbideari, orduei, aurretik hartu beharreko neurriei eta
bestelakoei dagokienez.
3.Errepide eta bideen
erabiltzaileak seguru eta eroso ibil daitezen, herri jabariko guneetako nahiz
babesguneetako jarduerak, lanak edo obrak egiteko baimenak epe jakin baterako
eman daitezke.
Jarduera jarraituetarako
baimenak, dena dela, gehieneko epe baterako emango dira.
80. artikulua.Jardunbidea eta ebazpena.
Administrazioaren isiltasuna.
1.Gipuzkoako Foru
Aldundiko errepideetako baimenak emateko jardunbidea ondoko arau honen
araberakoa izango da:
a)Baimena behar duen pertsona
edo erakundeak eskaera idatziz egin eta Foru Aldundian aurkeztu behar du.
b)Eskaerarekin batera,
dokumentazio hau aurkeztu behar du: Egin nahi dituen jarduera, lan eta obren
kokapena eta definizioa, eskatutakoa arau honetako erabakietara egokitzen den
eta, oro har, eskatutakoak zein neurritan eragiten dien errepidearen elementuei
eta bidearen funtzionamenduari.
Jarduera, lan eta obren
izaerak berak horrela eskatuko duenean, teknikari eskudunak sinatutako
oinarrizko edo eraikitzeko proiektua aurkeztu beharko da.
Dena dela, oin berriko
eraiketak egiteko, eraikinak birgaitzeko eta sarbide, zerbitzugune edo
gasolindegi berriak egiteko, proiektu teknikoa eskatuko da.
c)Eskaeran akatsak
daudenean edota aurkeztutako dokumentazioa nahikoa ez denean, eskatzaileari
akats horiek jakinaraziko zaizkio, konpon ditzan. Dokumentazioa ez badu osatzen,
eskaera besterik gabe artxibatu egingo dela ohartaraziko zaio jakinarazpenean.
Jakinarazpen hori jaso
eta eskatutako dokumentuen aurkezpen formala egin bitartean, ondorengo
paragrafoko epea eten egingo da.
d)Eskatutako baimenak
gehienez hiru hilabeteko epean eman edo ezeztuko dira, eskaera behar bezala
aurkeztu eta ondorengo egunetik hasita kontatzen.
e)Berariazko ebazpenik
ez bada ematen, baimena ezeztutzat hartuko da, baimen hori errepidean, bidean
edo bideen herri jabariko ondasunetan jardueraren bat egiteko baldin bada, eta
isiltasunez emantzat gainerako kasuetan.
Baimena sarbidea irekitzeko
edo berritzeko bada, beti ezeztutzat hartuko da.
Inoiz ere ez dira
administrazioaren isiltasunez emantzat hartuko arau honetan agindutakoaren
kontrako ahalmenak.
2.Udal errepidean edo
bidean jarduera, lan edo obraren bat egiteko hirigintza lizentzia behar denean,
obra baimena eta hirigintza lizentzia batera tramitatu behar dira. Hortaz,
baimen horiek emateko jardunbideak eta araubideak hirigintza lizentziakoak
izango dira.
81. artikulua.Tasak.
Arau honen aplikazioz
Foru Aldundiak emandako baimenetan tasa jarri ahal izango da, dagokien foru
arauan ezartzen den eran eta zenbatekoekin.
82. artikulua.Bermeak.
1.Baimenetan, oro har,
eta, batez ere, dimentsio, karga edo bestelako gorabeheraren bat dela-eta,
administrazioak, bidearen jabe gisa, ezarri dituen mugaketa bereziak betetzen
ez dituzten ibilgailuen pasaerako direnetan, jar dezake aldez aurretik bermea, ezarritako
baldintzak erabat betez eta errepide edo bideetan eta herri jabarian kalterik
egin gabe, baimendutakoa zuzen egingo dela segurtatzeko adinakoa.
2.Bermea erabaki
ondoren, benetan fidantza hori jarri bitartean baimenaren ondorioak etenda egongo
dira.
83. artikulua.Ondorioak.
1.Baimeneko
dokumentazioan berariaz deskribatutako jarduera, lan eta obrak bakarrik
babestuko ditu baimenak, baimen testuaren arabera egin beharreko aldaketekin.
Horretaz gain egin nahiko den jarduketa orok beste baimen bat beharko du.
2.Emango diren baimenek
administrazio emailearen eta ematen zaion subjektuaren arteko ondorioak izango
dituzte, baina ez ditu subjektuaren eta beste pertsonen arteko egoera juridiko
nahiz pribatuak aldatuko. Hau da, baimenak emango dira beti jabetzaren
eskubidea eragotzi gabe eta hirugarrenei kalterik egin gabe, ez direlarik aitzaki
izango pertsona edo erakunde onuradunek, baimendutako jarduera, lan edo obrak
egiterakoan, eduki dezaketen erantzukizun zibil, administratibo edo penaletik
libratzeko.
3.Baimenak eskualda
daitezke eskubide eta betebeharrak eskualdatzeko jarritako legezko bitartekoen
bidez eta eskuratzailea subrogatua geratuko da baimenaren hasierako titularrari
administrazioarekiko zegozkion betebehar guztietan.
Baimenaren hasierako
titularra, pertsona nahiz erakundea, hala ere, ez da administrazioarekiko duen
erantzukizunetik libratuta geratuko, eskualdatzailearen betebeharrak berariaz
hartzen ez baditu eskuratzaileak eta ez badio hori jakinarazten
administrazioari.
84. artikulua.Beste baimen batzuekin bat
etortzea.
1.Errepide eta bideetako
herri jabarian eta babesguneetan jarduera, lan edo obretarako arau honetan
aurreikusten diren baimenek ez dute titularra salbuesten beste lege xedapenen
arabera exiji daitezkeen lizentzia, baimen edo bestelako zilegidurak eskatzetik.
2.Foru Aldundiaren
baimenek, konkretuki, ez dute hirigintza edo jarduera lizentzia eduki
beharretik salbuesten, ezta hura emana dela aurreirizten ere. Ez dute
salbuesten, ezta ere, Foru Aldundiko bertako beste organo batzuetan lizentzia hori
lortzeko egin beharreko tramiteetatik.
85. artikulua.Indarraldia eta
iraungipena.
1.Errepide eta bide
arloan emandako baimenek ematen diren unetik aurrera izango dituzte ondorioak
eta baimendutako jarduera, lan edo obrek irauten duten bitarterako izango dira.
Epe baterako ematen
diren baimenak denbora horretan bakarrik izango dituzte ondorioak eta amaitu
ondoren iraungita geratuko dira.
2.Seinalatutako epean
edota, eperik ez badu, baimena eman eta ondorengo sei hilabeteen barruan
baimendutako jarduera, lan edo obrak ez badira hasten, eskatzaileak asmo hura
alde batera utzi duela ulertuko da eta baimena automatikoki iraungita geratuko.
3.Emandako baimenak, era
berean, iraungita eta ondoriorik gabe geratuko dira, ondoko arrazoi hauetako batzuk
direla medio:
—Jarduera, lan edo obrak
sei hilabete baino gehiagotan eten egiten badira.
—Egiteko eperik ematen
ez denean, jarduera, lan eta obrak ez badira ekin eta amaitzen egiteko epe
normal batean.
—Baimenean jarritako
baldintzak ez badira betetzen.
4.Aipatutako kasuetan,
baimenen iraungipena, epea dutenena salbuetsiz, ebazpen zehatz baten bidez eman
behar da, erakunde edo pertsona interesatuari entzuna izateko aukera eman
ondoren eta jakinarazpenean jar ditzakeen errekurtsoen berri emanez.
5.Baimen bat iraungita
egoteak ez du esan nahi berriz eskatu eta eman ezin daitekeenik.
6.Indarrean dauden
bitartean, baimenek administrazioaren eskura egon behar dute jarduera, lan edo
obra egiten ari diren lekuan.
86. artikulua.Errebokazioa eta baldintzen
aldaketa.
1.Baimenak errebokatu
edo dituzten baldintzak aldatu egin behar dira, emateko orduan zeuden arrazoiak
desagertu badira edo, geroago, baimena ezestea edo beste baldintza batzuekin
ematea ekarriko zuketen bestelako arrazoiak agertzen badira.
2.Erreboka daitezke,
gainera, baimendutako jarduketa debekatu egingo luketen lege irizpide berriak
finkatzen direnean.
3.Administrazioaren edo
legearen kausaz gertatutako errebokazioak egongo diren kalte eta galerak ordaintzea
ekarriko du ondorioz.
87. artikulua.Baimenak etetea.
1.Eraiketa proiektua edo
aldez aurreko proiektua tramitatzen ari diren bitartean, etenda geratuko dira
proiektu horietako zehaztapenetan esandakoaren oztopo izan daitezkeen jarduera,
lan edo obra egiteko baimenak, jendaurreko erakusketaren hasieratik hasi eta
urtebeteko gehieneko epean.
2.Errepide eta bideen
jabe diren administrazioek aldez aurretik eten ditzakete gune jakin baterako
baimen emateak bi urteko gehieneko eperako, proiektu bat idatzi ahal izateko.
Erabaki hori Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean eman behar da argitara.
3.Gune berdinean eta
helburu berdinerako ezingo dira beste etenaldi batzuk erabaki bost urte igaro
arte, aurreko etenaldiaren amaieratik kontatzen hasita.
III. KAPITULUA. INFORMEAK
88. artikulua.Informea behar duten
jarduketak.
1.Errepidearen titularra
den administrazioaren aldez aurreko derrigorrezko informea behar dute:
a)Dituzten neurri, karga
edo beste ezaugarriak direla-eta, zirkulazio eta bide segurtasunari buruzko
legerian aurreikusitako mugaketak betetzen ez dituzten ibilgailuen pasaerek.
b)Dituzten ezaugarriak
direla-eta, txirrindularien probetan edo kirol probetan kasu, errepideko
zirkulazio librea oztopatzen duten ibilgailu eta erabiltzaileen pasaerek.
2.Zirkulazio edo garraio
arloan eskumena duen administrazioak eskatuko du pasaera baimentzeko informea.
89. artikulua.Edukia.
Errepidearen jabe
administrazioak beharrezko iruditzen zaizkion ibilbide, ordu, aldez aurreko
neurri eta bestelako gauzei buruzko baldintzak finka ditzake, eta, batez ere,
bideen herri jabariari egin diezazkiokeen kalte eta galerei erantzuteko jarri
beharreko fidantza.
IV. KAPITULUA. AGINDU ETA DEBEKUAK
90. artikulua.Artapena eta hobekuntzak.
1.Errepide eta bideen
jabe administrazioak, ofizioz edo norbaitek horrela eskatuz gero, behar adinako
lan edo obra egitea aginduko du, herri jabariko guneetan eta babesguneetan
dauden ondasunak errepide edo bideetan dabiltzanentzako segurtasun baldintza
onetan mantentzeko.
2.Agindu dezake,
halaber, fatxada, itxitura eta bestelako elementuetan, leku irekietakoetan ere,
lan eta obrak egitea, legean aurreikusitako zaintzeko obligazioaren mugak
gainditzen badira ere.
3.Obrak jabeen kontura
egingo dira zaintzeko obligazioaren barrukoak badira eta aginduko dituen
administrazioaren kargura, berriz, denen onurarako hobekuntzak lortzeko
obligaziotik kanpokoak badira.
4.Segurtasun arrazoiak
direla-eta, errepide eta bideen administrazio titularrak debeka ditzake
jarduketa jakin batzuk, printzipioz baimen daitezkeenak, adibidez hormak botatzea,
zuhaitzak moztea edo antzeko jarduketa batzuk, zein den jabea begiratu gabe.
Debeku horiek ekar ditzaketen kalte ekonomikoak ordaindu egingo dira era
egokian administrazioaren ondare erantzukizunari buruzko irizpideen arabera.
91. artikulua.Eraispena.
1.Herri jabariko gunean
edo babesguneetan dauden eraikin, instalazio edo horien zatiren bat, aurri
egoeran daudelako, errepide edo biderako edota han dabiltzanentzako
arriskugarri direnean eta interes historiko edo kulturalik ez daukatenean,
administrazioak, errepide edo bidearen jabe gisa, oso-osorik edo zati batean
eraistea aginduko du, jabeari eta, kasua bada, han bizi direnei, entzunak
izateko aukera eman ondoren.
2.Era berean,
Administrazioak, errepide edo bidearen jabe gisa, Landa Ingurunearen
Garapenerako Departamentuarekin informazioa kontrastatu ondoren, errepide edo
biderako edo bideetan dabiltzanentzako arriskugarri izan daitezkeen zuhaitzak
eta/edo palaxuak moztu edo inausteko agindua emango du.
3.Eraikin batek,
zuhaiztiren batek edo bestelako ondasun batzuk, hurre-hurreko arrisku badira,
administrazioak egin beharreko lanak egin ditzake jabearen kontura, bota edo
moztu ere, egindakoaren berri berehala emanez jabeari.
V. KAPITULUA. EMAKIDAK
92. artikulua.Norberarentzako aprobetxamenduak.
Lehiaketa.
1.Eskatutako baimenaren
bidez egin nahi diren jarduera, lan edo obrak bideen herri jabariko ondasunak
norberaren probetxurako erabiliz eta gainerakoentzako erabilera mugatuz edo
erabiltzeko aukerarik utzi gabe, izango direnean, administrazioak ezezta dezake
baimen hori ez zaiolako egoki iruditzen, edota emateko espedientea hasi.
2.Aprobetxamendu hori
emateko administrazioak baldintzen agiria jartzen duenean hasiko da
espedientea.
Emakida teknikoki egokia
izan dadin edo bestelako arrazoiak direla-eta, administrazioak bete beharreko
baldintzak finkatuko ditu aprobetxamenduaren emakida esleitu aurretik. Emakida
zenbat denborarako esleitzen den ere finkatuko du administrazioak, eta ezingo
du esleitu hamar urte baino gehiagorako.
3.Baldintzen agiria
onartu ondoren, jendaurrean erakutsiko da hamabost eguneko epean eta, aldi
berean, emakida horretan interesaturik egon daitezkeenen eskaerak aurkezteko
lehiaketarako deia egingo da.
4.Eskaintzarik onenari
esleituko zaio lehiaketa, lehen eskatzaileak lehentasuna izateko eskubidea
edukiko duelarik.
5.Emakida esleitzeko
lehiaketa alde batera utz daiteke bakar-bakarrik herri entitate bati ematen
zaionean edota, irabazpiderik gabeko entitate pribatu bati herri onurarako edo
gizartearen intereserako.
Horrela esleitutako
emakidak ere ezingo dute hamar urte baino gehiagorako izan eta bakar-bakarrik
esleituko dira bidearen funtzionamendu onarekin bat datozenean eta emakidak
aipatutako helbururako direnean.
VI.
KAPITULUA. HIRIGINTZAKO UDAL PLANEKIN ETA AGIRIEKIN KOORDINATU
BEHARRA
93. artikulua.Hirigintzako planak eta
bestelako agiriak egitea.
1.Hirigintzako planak,
zein motatakoak diren begiratu gabe, eta, kasua bada, hiritartze proiektuak
edota plangintzako, exekuzioko edo kudeaketako agiriak, idatzi nahi dituzten
udal, entitate eta partikularrek errepide eta bide arloko informazio egokia
eskatuko dute Foru Aldundian edo udal eskudunetan, lanak eta hirigintzako ekintza
Errepide eta Bideen Planetako eta onartutako edo idazten ari diren
proiektuetako aurreikuspenekin koordinatzeko.
2.Hirigintzako plan eta
agiri horiek idatziko dituztenek errepide eta bideen arloan hartu beharreko
irizpide eta irtenbideei buruzko iritzia eska diezaiekete Foru Aldundiari edo
udal eskudunei, irizpide eta irtenbide horiei buruz, hiru hilabeteko epean eta
idatziz, erantzun bat eman dezan administrazioak.
3.Dena dela, foru arau
honetako 17.3 eta 22.3 artikuluetan erabakitakoari jarraituz, formulatuko diren
hirigintzako planek eta agiriek bat etorri behar dute errepide eta bideen
planetako eta plan horiek garatuko dituzten proiektuetako zehaztapenekin.
94. artikulua.Hirigintzako planak eta
agiriak onartzea. Derrigorrezko informea.
1.Antolaketa planak, arauak,
ordenantzak, hiri lurra mugatzeko proiektuak, xehetasun estudioak edota,
halakorik balego, horien aurrerapenak eta, era berean, hiritartze proiektuak
eta bestelako hirigintzako agiriak onartu aurretik, errepidearen trazatu edo
ezaugarriak aldatzen badituzte, sarbide berriak ireki behar badira edota
babesguneetako mugaketak afektatzen badituzte, bide horren jabea den
administrazioaren aginduzko informea eskatu behar da.
2.Hirigintzako plan eta
agiri horiek onartzeko jardunbidean, hasierako onarpena emateko eskumena duen
administrazioak eskatuko du informea hasierako onarpen hori eman eta berehala
eta, dena dela, behin-behineko onarpena eman aurretik, plan orokor eta
antolaketa arauen kasuetan informea eskatu eta bi hilabete iragan aurretik ez
delarik emango eta gainerako kasuetan hilabetea iragan aurretik.
Onartzeko jardunbidean
behin-behineko onarpenik aurreikusten ez denean, informea behin betiko
onarpenaren aurretik eskatu behar da, informea eskatu eta hilabete iragan
aurretik ez delarik emango.
3.Administrazioak emango
duen informea, errepideekin, bertako segurtasunarekin eta zirkulazio beharrekin
zerikusia duten alderdiei buruzkoa bakarrik izango dena, derrigorrez bete
beharrekoa izango da arau honetako eta aplikagarri diren gainerako arau
teknikoetako zehaztapenak betez emango diren agindu guztietan. Errepide berri
edo saihesbideekin zerikusia duten aurreikuspenak direnean, informea
derrigorrezkoa izateko, jarduketa horiek behar bezala onartutako plan edo
proiektuetan oinarrituta egon behar dute.
95. artikulua.Indarrean dagoen plangintza
egokitzea.
1.Berehala egitearen
kalterik gabe, errepideei buruzko planetan edo planak garatzeko proiektuetan
aurreikusitako obrak hirigintzako plan eta gainerako agiriekin ez badatoz bat,
agiri horiek tramitatzeko eskudun diren administrazioek berehala aldatu edo
berrikusiko dituzte ahalik eta erarik onenean egokitzeko.
2.Administrazio
eskudunak ez badu sei hilabeteko epean aldaketa formulatzen eta tramitazioa
hasten hasierako onarpena emateko, edota urtebeteko epean ez badu bidaltzen
behin betiko onarpena emateko, Foru Aldundia ofizioz arituko da egin beharreko
aldaketa formulatu, tramitatu eta onartuz.
3.Gipuzkoako Errepideen
Planean edota hori garatuko duten proiektuetan aurreikusitako obretara egokitzeko
hirigintzako bere plan eta agiriak aldatzera behartuta dagoenean udal
administrazioa, egokitzapen horretatik legez etorriko diren gastuak Foru
Aldundiaren kontura izango dira.
VI. TITULUA
DEFENTSA ETA ZIGOR ARAUAK
I. KAPITULUA. URRAKETAK
96. artikulua.Definizioa, sailkapena eta
tipifikazioa.
1.Urraketa
administratibotzat hartuko dira foru arau honetako aginduak hausteagatik,
artikulu honetan horrela tipifikatzen diren egintza eta omisio ez-zilegiak.
2.Urraketak izan
daitezke:
1)Arinak.
2)Larriak.
3)Oso larriak.
3.Urraketa arintzat
hartuko dira:
a)Errepidearen herri
jabariko guneetan edo babesguneetan obra, instalazio edo jarduketa onartugabeak
egitea, behar diren baimenak edo lizentziak eduki gabe, edo emandako baimenean
ezarritako baldintzaren bat ez betetzea, egoera gero legeztagarria baldin bada.
b)Herri jabariko gunean
edozein motatako materialak edo gauzak jartzea, isurtzea, botatzea, abandonatzea
edo, kargak egoki jarrita daudela bermatzeko obligazioa ez betetzeagatik, erortzen
uztea, betiere bide segurtasunari eragiten ez badio, bestela urraketa larria
izango bailitzateke.
c)Laugunean edo herri
jabariko gunean landaketa edo erabilera-aldaketa onartugabeak egitea, behar den
baimenik gabe edo emandako baimenean ezarritako baldintzak bete gabe, betiere
bide segurtasunari eragiten ez badio, bestela urraketa larria izango bailitzateke.
d)Foru jabetzako
azpiegiturak erabiltzeko kanona ez ordaintzea bide azpiegitura erabiltzerakoan,
kanona ordaindu beharra dagoen kasuetan.
4.Urraketa larriak
izango dira:
a)Errepidearen herri
jabariko guneetan edo babesguneetan obra, instalazio edo jarduketa onartugabeak
egitea, behar diren baimenak edo lizentziak eduki gabe, edo emandako baimenean
ezarritako baldintzaren bat ez betetzea, egoera gero legeztaezina baldin bada.
b)Zirkulazioaren
antolamendu, orientazio eta segurtasunarekin zuzeneko lotura duen errepideko
edozein elementu hondatzea, edo elementu horien ezaugarriak edo kokalekua
nahita aldatzea.
c)Errepidearen nahiz
horren elementu funtzionalen edozein obra edo instalazio suntsitzea, hondatzea,
alteratzea edo aldatzea.
d)Galtzadan edo
bazterbidean edozein motatako materialak edo gauzak jartzea, isurtzea, botatzea,
abandonatzea edo, kargak egoki jarrita daudela bermatzeko obligazioa ez betetzeagatik,
erortzen uztea.
e)Pintadak egitea galtzadan,
hormetan, seinaleetan eta errepide edo bideko bestelako elementuetan, horien
helburua dena dela.
f)Laugunean edo herri
jabariko gunean aireko edo lurpeko gurutzaketa onartugabeak egitea, behar den
baimena izan gabe edo emandako baimenean ezarritako baldintzak bete gabe.
g)Herri jabariko gunean
edo babesgunean informazio kartelak baimenik gabe jartzea.
h)Egintza eta omisioen
bidez, administrazio eskudunari errepide eta bideak ustiatu eta zaintzeko
zereginak betetzen eragoztea.
i)Urraketa larriak dira,
halaber, arintzat hartzen direnak baina berrerortzea dagoenean. Ondorio
hauetarako, berrerortzea dagoela kontsideratuko da urtebeteko epearen barruan
erantzule berak beste urraketaren bat egin eta behin betiko ebazpen baten bidez
jada deklaratua eta zigortua badago.
5.Urraketa oso larriak
izango dira:
a)Babesguneetan,
ezarritako gutxieneko distantziak baino gertuago, etxebizitza, merkataritza edo
industriarako eraikinak egitea edo daudenak handitzea espresuki emandako
baimenik gabe.
b)Zirkulazioaren
antolamendu, orientazio eta segurtasunarekin zuzeneko lotura duen errepideko
edozein elementu ostea, hondatzea edo suntsitzea, edo elementu horien
ezaugarriak edo kokalekua nahita aldatzea, elementu horrek bere eginkizuna bete
dezan eragozten denean.
c)Errepidearen nahiz
horren elementu funtzionalen edozein obra edo instalazio suntsitzea, hondatzea,
alteratzea edo aldatzea, jarduketa horrek galtzadari edo bazterbideari eragiten
dionean.
d)Errepidearen erabiltzaileentzat
arriskutsuak, gogaikarriak edo osasungaitzak diren edozein motatako
instalazioak jartzea edo jarduerak egitea, hala izan dadin saihesteko neurriak
hartu gabe.
e)Makineria, materialak
edo nolanahiko objektuak, baimenik gabe edo egoki seinalatu gabe, errepide edo
bidean uztea edo jartzea, edota haiekin bidea okupatzea.
f)Errepidean kalteak edo
hondamenak egitea, baimendutako mugak gainditzen dituzten zama edo kargak
eramanez.
g)Errepidearen herri
jabariko gunetik ikus daitekeen edozein motatako publizitatea ezartzea.
h)Bidearen herri
jabariko gunean edo babesgunean lur mugimenduak, indusketak eta horrelako lanak
egitea, errepidearen edo bidearen egituren edo laugunearen egonkortasunari
kalte eginez edo egonkortasun hori arriskuan jarriz.
i)Errepide edo bidearen edota
han dabiltzanen segurtasunerako Administrazioak emandako betearazte-aginduak ez
betetzea.
j)Foru arau honetan
ezarritako legezko zortasunek ematen dituzten ahalmen eta eskubideak legitimoki
erabiltzen ez uztea edo aurka egitea.
k)Ekintzak edo omisioak
egitea, puskaketa, kalte edo galerak nahita eraginez errepide eta bideetan
edota bidearen herri jabarikoak diren edozein motatako elementu edo
ondasunetan.
l)Urraketa oso larriak
dira, halaber, larritzat hartzen direnak baina berrerortzea dagoenean. Ondorio
hauetarako, berrerortzea dagoela kontsideratuko da urtebeteko epearen barruan
erantzule berak beste urraketa larriren bat egin badu eta behin betiko
ebazpenaz jada deklaratua eta zigortua badago.
97. artikulua.Erantzuleak.
1.Urraketen erantzule
izango dira aurreko artikuluan urraketa administratibo gisa tipifikatutako egintza
edo omisioak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, pribatu nahiz
publikoak.
2.Urratzailetzat hartuko
dira, era berean, jardueraren sustatzaile, agente edo kudeatzaileak, obra
egiten duen enpresa edo pertsona eta zuzendari edo kontrol lanak egiten dituen
teknikaria.
Erantzule izan daiteke
urraketa zein lur edo higiezinean egin den haren jabea ere, eta, kasua bada,
obraren oinarri den proiektu teknikoaren egilea.
3.Baimen edo kontzesioko
baldintzak ez direnean betetzen, baldintza horiek eskatzen dituzten pertsona
edo erakundeak ere erantzule izango dira.
98. artikulua.Gauzak lehengoan jartzeko
eta zigortzeko neurriak.
Urraketa
administratiboren bat dagoenean, administrazioak neurriak hartuko ditu:
l.Urraketaren erantzuleei,
pertsona edo erakunde direla ere, isun zigor egokiak jartzeko.
2.Urratutako lege antolamendua
birjartzeko, alteratutako errealitatearen arabera gauzak lehengoan jartzea
exijituz erantzuleei eta, kasua bada, bete gabe geratu diren eginbeharrak betetzeko.
3.Administrazioari edo
hirugarrenei eragindako kalte eta galerak ordaintzea eskatzeko erantzuleei.
II. KAPITULUA. JARDUNBIDEA ETA ZIGORRA
99. artikulua.Espedienteak irekitzea.
1.Urraketa baten
jardunbidea ofizioz hasiko da.
Arau honen kontrako
urraketei buruzko salaketak tramitatzera behartuta daude administrazioko funtzionarioak
eta agintariak.
2.Salaketa jaso ondoren,
organo eskudunak, egoki derizkion eginbideen ondoren, espedientea irekiko du
eta bertan konstaraziko ditu, gutxienez, urraketatzat har daitezkeen egitateak
eta horien ustezko erantzuleak.
3.Errepidean edo bidean,
haien elementu funtzionaletan edota, oro har, bideko herri jabariko ondasunetan
kalteak egiten direnean, administrazioak ahalmena izango du, berak eta
berehala, egindako kalteak konpontzeko egin beharrekoa egiteko, espedientea
tramitatu eta erabaki zain egon gabe.
100. artikulua.Baimenik gabeko jarduera
eta erabilerak geldiaraztea edo etenik uztea.
1.Espedientea irekitzearekin
batera, baimenik gabe edo baimeneko baldintzak bete gabe egiten arituko diren
jarduera, lan eta obrak direnean, organo eskudunak, gainera, berehala gelditzeko
agindua emango du.
Geldiarazteko agindua
emango du aldez aurretik entzuteko tramitearen beharrik gabe, eta zuzenean
jakinaraziko die pertsona edo erakunde interesatuei.
2.Jardueren edo lan eta
obren kasuetan, Administrazioak instalazioak prezintatu edo itxi ditzake
egokien iruditzen zaion eran.
Benetan geldiarazteko,
administrazioak eska diezaioke argindarra, ura, gasa eta telefonoa hornitzen
dituzten enpresei edo entitateei hornidura edo zerbitzu horiek kentzeko.
3.Geldierazpena ez da
altxatuko pertsona nahiz erakunde interesatuak beharrezko baimena eskatu eta
lortu bitartean, edota jarduketa hori baimeneko baldintzetara egokitzen ez duen
bitartean.
4.Publizitate kasuetan,
Hirugarren Xedapen Gehigarrian aurreikusikoaren arabera jardun dezake
administrazioak.
101. artikulua.Zigortzeko jardunbidea.
Eskumena.
1.Zigortzeko
jardunbidea, administrazioaren zigor ahalmena erabiltzeko izaera orokorrez
ezarri dena izango da.
2.Espedientea ireki,
tramitatu eta erabakitzeko eskumena izango du bidearen jabe den
administrazioak.
3.Ondorio horietarako
eta aurreko artikuluan aurreikusitako neurriak hartzeko, bidearen jabe den
administrazioko funtzionarioak eta agintariak ahalmenduta daude egiaztapenak
edo jarduketak egin behar dituzten jabetza pribatuko lursailetara sartzeko.
102. artikulua.Espedientearen ebazpena.
1.Administrazio
eskudunak emango duen ebazpenak ondoko zehaztapen hauek eduki behar ditu:
—Egiaztatutako egitateak
eta beren tipifikazioa.
—Erantzuleak.
—Zigorra.
—Lehen bezala uzteko
hartu beharreko neurriak eta kalte-ordainak, egoki direnean.
2.Jardunbidean
kalte-ordainen zenbatekoa ezin denean zehaztu, jardunbide osagarri baten bidez
finkatuko da.
103. artikulua.Isunak.
1.Arau honetan
tipifikatutako urraketa administratiboak isunaren bidez zigortuko dira.
2.Urraketen larritasuna
aintzat hartuta, isunen zenbatekoak ondoko hauek izango dira:
A.Lehentasunezko,
oinarrizko eta eskualde sareetan (Sare Gorria, Laranja eta Berdea):
—Urraketa arinak: 150
eta 1.999 euro bitartekoak.
—Urraketa larriak: 2.000
eta 7.999 euro bitartekoak.
—Urraketa oso larriak:
8.000 eta 150.000 euro bitartekoak.
B.Sare Lokalean (Sare
Horia eta Grisa):
—Urraketa arinak: 100
eta 999 euro bitartekoak.
—Urraketa larriak: 1.000
eta 3.999 euro bitartekoak.
—Urraketa oso larriak:
4.000 eta 75.000 euro bitartekoak.
C.Bideetan:
—Urraketa arinak: 60 eta
599 euro bitartekoak.
—Urraketa larriak: 600
eta 2.399 euro bitartekoak.
—Urraketa oso larriak:
2.400 eta 45.000 euro bitartekoak.
3.Isunak kuantifikatzerakoan
kontuan hartu behar dira urraketa horretatik herri jabarirako edo bidearen
erabiltzaileentzat etorri den edo etor daitekeen arrisku objektiboa eta, era berean,
nahita egin denentz edo berriz egindako urraketa den.
Era berean, kontuan
hartuko dira obren edo instalazioen balioa eta eragindako kalte edo galerena.
Dena dela, isunak
kuantifikatzerakoan kontuan hartuko da urraketa horretatik atera duen onura.
Onura hori jarritako isunaren zenbatekoa baino handiagoa bada, onuraren
zenbatekoraino igoko da isuna ere.
4.Erantzukizunaren
aringarri izango da, eta, ondorioz, isunen zenbatekoa murriztu daiteke, bere
borondatez edota administrazio eskuduneko agintarien lehen errekerimenduan
urraketaren bidez sortutako egoera zuzentzen saiatzea.
5.Urraketa beraren
ondorioz erantzule bat baino gehiago badaude, isunek beren artean izaera
independentea edukiko dute.
104. artikulua.Lehen bezala jarri beharra
eta kalte-ordainak.
1.98. artikuluan
aurreikusitakoari jarraituz, ezar daitezkeen zigorrak alde batera utzi gabe,
arau honetan tipifikatutako urraketen erantzuleak behartuta daude alteratutako
errealitatea urraketa egin aurretik zegoen bezala uztera edota jarduketa
legeztatzeko beharrezko baldintzetara egokitzera. Legezta ezin daitezkeen
eraiketak edo instalazioak egin direnean, bota, kendu edota, horrela bada,
legezko bihurtzeko aldatu egin beharko dira.
2.Dena dela,
administrazioarentzat edo hirugarrenentzat kalte edo galerak badaude, baloratu
eta kalte-ordainak eman beharko dira.
105. artikulua.Iraungipena.
1.Urraketa oso larriak
hiru urtera iraungiko dira, larriak bi urtera eta arinak sei hilabetera.
2.Hutsegite oso larriak
egin ondoren jarritako zigorrak hiru urtera iraungiko dira, hutsegite larriak
egin ondoren jarritakoak bi urtera eta hutsegite arinenak urtebetera.
3.Urraketak iraungita
geratzeko epea urraketa egin den egunetik aurrera hasiko da. Jarduera jarraikor
batetik datozen urraketetan iraungita geratzeko epea ez da hasiko jarduera
egiten ari diren bitartean.
4.Zigortzeko ahalmena
iraungita egonda ere, horrek ez dio galaraziko administrazioari exijitzea erantzuleari,
iragandako denborari begiratu gabe, gauzak itzultzea edo lehen zeuden bezala
jartzea, herri jabariko ondasunetan egindako jarduketak direnean eta ondorioek
oraindik irauten dutenean.
106. artikulua.Derrigorrez bete beharra.
1.Nahiz isunen
zenbatekoa nahiz urraketetatik eratorritako kalte-ordain eta erantzukizun
ekonomikoen zenbatekoa exiji dezake administrazioak premiamenduko bide
administratiboaren bidez, bide horretan emandako ebazpenak finkoak direnean.
2.Gauzak lehen bezala
jartzeko egin beharreko lanak egin ditzake subsidiarioki administrazioak, urratzailearen
ordez eta haren kontura.
3.Jar ditzake gainera
behartzeko isunak behin eta berriz, errekerimenduan seinalatutako epea iragan
ondoren, han exijitutako neurriak hartzen ez direnean. Behartzeko isunak ezingo
dute indibidualki egin beharreko lanaren kostuaren hamarrena gainditu eta, multzoan,
ezta kostuaren bikoitza ere.
Behartzeko isunak zigor
kontzeptuan jar daitezkeenetik independente izango dira, baina bateragarriak
izan daitezke.
Behartzeko isunak jartzea
ez da eragozpen izango, urratzaileek egindako errekerimenduaren arabera
jardutea ez bada lortzen, subsidiarioki betearazteko.
4.Urraketa herri jabaria
baimenik gabe okupatzeagatik denean, hurrengo kapituluan erabakitakoari
jarraituko zaio.
107. artikulua.Erantzukizun penala.
Agintaritza judizialaren esku hartzea.
1.Errepide eta bideen
eta haien elementu funtzionalen aurka egindako egintzak delitu edo hutsegite
badira, administrazio eskudunak agintaritza judizialaren jakinean jarri beharko
du.
2.Egintza horien
ondorioz urraketa espedientea ireki bada, jarduketak agintaritza judizialera helarazi
ondoren, administrazioak etenik utziko du zigortzeko jardunbidea, agintaritza
judizialak erabaki bitartean. Zigortzeko jardunbidea etenik uzteak ez du eragotziko
gauzak lehen bezala jartzeko administrazioak hartu beharreko neurriak hartzea,
alteratu denak bide segurtasuna eta jendearena kolokan jarri badu.
3.Ebazpen judiziala eman
ondoren, eta nahiz eta hura absolbitzekoa izan, administrazioak segi dezake
zigor espedientearen tramitazioa. Ezingo du inola ere, zigor administratiboa
jarri agintaritza judizialak jada zigortu dituen arrazoiengatik.
4.Agintaritza
judizialaren jakinean jarriko dira, halaber, arau hau gauzatzeko emandako
ebazpen administratiboei edo aginduei ez obeditzea eta menik ez egitea.
III. KAPITULUA. BIDEEN HERRI JABARIAREN
DEFENTSA
108. artikulua.Bidegabeko edukitze
pribatuak.
Bideen herri jabariko
ondasunak norberarentzat hartuta edukitzea, denbora luzean izan bada ere, ez
doa inola ere jabari horren herri titularitatearen kontra.
109. artikulua.Ikerketa, mugaketa eta
mugarri jartzea.
1.Foru Aldundiak eta
udalek, ustez, bideen herri jabariko ondasunen egoera ikertzeko betebeharra
eta, ondorioz, eskubidea dute eta horretarako eska diezazkiekete partikular,
organismo eta edozein motatako entitateri beharrezko dituzten bezainbat datu
eta informe.
2.Gainera, Foru
Administrazioak eta udalek beharrezko mugaketa administratiboak egin ditzakete
ofizioz.
Argitara eman eta
zerikusi dutela egiaztatuko duten pertsonei entzun ondoren egingo dituzte
mugaketak.
3.Mugaketak egin ondoren
mugatutako ondasunei mugarriak jarriko dizkiote beti.
110. artikulua.Edukitzaren
berreskurapena.
1.Errepide eta bideen
jabeek bideen herri jabariko ondasunei buruzko edukitza berreskuratzeko ahalmen
administratiboa dute.
2.Edukitzaren
berreskurapena, eta bideen herri jabariko ondasunak nahikoa titulu eduki gabe
hartuta edukiko dituztenak botatzea edo ondasun horiek uztea, ofizioz edo
alderdi batek eskatuz, dekretatuko du administrazioak, aldez aurretik entzuteko
tramiterik gabe eta horregatik partikularrak ezin duelarik kalte edo galerarik
erreklamatu.
3.Edukitza berreskuratzeko
beharrezko denean behar ez bezala jarri edo eraikitakoa bota edo suntsitzea,
horrela egingo du administrazioak, kontraesan espedienterik gabe eta horregatik
partikularrak ezingo duelarik kalte edo galerarik erreklamatu.
Ez da eskatuko, era
berean, kontraesan espedienterik eta ez du kalte-ordainik ere izango baimenik
gabe irekitako errepiderako sarbide berrien erabilera galarazteko beharrezko
neurriak hartzeak.
4.Aurreko paragrafoetan
aipatutako edukitza berreskuratzeko botere administratiboa eta, ondorioz,
ahalmenak ez dira iraungitzen, hortaz jarduketa horiek edozein unetan egin ditzake
Administrazioak.
5.Jarduketa horiek
ekarriko dituzten gastuak behar ez bezala okupatu edo sarbidea ireki duen
arduradunaren kontura izango dira.
LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA
Errepideetatik gertu
dauden etxegune berrietan, neurri egokiak hartzea aurrreikusi beharko da,
Garapen Iraunkorretako Departamentuak emandako txostenetetatik soinu
kalitateari dagokionez eratorritako helburuak bete daitezen bermatzeko.
Orobat 2003ko azaroaren
17ko 37/03 Legeak, Soinuarenak, ezarritako xedapenetara egokitzeko behar diren
neurriak hartu beharko dira, batez ere halako alderdiak diseinatzerakoan,
lehendik dauden bide azpiegiturei dagokienez soinu kalitatearen helburuak
beteko direla bermatzeko.
Soinua murrizteko neurri
horien artean, eta begi-inpaktua gutxitzeko helburu erantsiarekin, ahal den
neurrian, pantaila naturalak ezarriko dira, hots, zuhaitz eta zuhaixka
autoktonoak landatuko dira.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Desjabetzeen bidez, udal
administrazioak partikularren bideak edo bide-zatiak sar ditzake bere herri
bideen sarean, udal batzarrak herri onurakotzat eta hartu beharrezkotzat
deklaratu ondoren.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
1.Gipuzkoako Foru
Aldundia ahalmenduta geratzen da errepideetako herri jabariko guneetan dagoen
mota guztietako publizitatea kalte-ordainik eta aldez aurreko abisurik gabe kentzeko.
2.Era berean, Foru
Aldundia ahalmenduta geratzen da errepideetatik ikus daitekeen publizitatea kentzeko,
aldez aurretik lursailaren jabeari eskatu ondoren.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Lehen zeudenak
berreginez administrazioak egingo dituen bideak udalaren jabetzakoak edota
berregindako bide edo bideen jabearenak izango dira.
LEHEN XEDAPEN IRAGANKORRA
1.Foru arau hau
indarrean sartu aurretik aurkeztutako baimen eskaerak aurkezpen unean indarrean
dagoen arautegiaren arabera erabakiko dira.
2.Arau hau indarrean
sartu aurretik egindako urraketa administratiboei dagokienez, urraketa egileen
aldekoen den arautegian erabakitakoa hartuko da kontutan ebazteko orduan.
BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
Udalek beren errepideak
sailkatzen ez dituzten bitartean, haiek Sare Lokal Horiko errepideetarako
jarritako araubidea izango dute.
AMAIERAKO LEHEN XEDAPENA
1.Gipuzkoako Foru
Aldundia ahalmenduta egongo da arau hau betearazi, aplikatu eta garatzeko egoki
iruditzen zaizkion Erregelamendu Orokorra edo arautegi partzialak emateko.
Arau hau garatzeko
xedapenek sar ditzakete espezifikazioak edo graduazioak VI. Atalburuan
ezarritako urraketak edo zigorren zerrendan zeinak, urraketa edo zigor berriak
izan gabe edota Arauak dituen izaera edo mugak aldatu gabe, portaerak ahalik
eta zuzenen identifikatzeko edo zigorrak ahalik eta gehien zehazteko balioko
baitute.
2.Udalek, beren errepide
eta bideen defentsan, beharrezkotzat jotzen dituzten ordenantzak ere eman ditzakete,
beti ere arau honetan erabakitakoa errespetatuz.
3.Foru Aldundia
baimenduta egongo da arau honetan ezarritako isunen zenbatekoa eguneratzeko
foru dekretuen bitartez, kontsumoko prezioen indizearen aldaketa aintzat
hartuta.
AMAIERAKO BIGARREN XEDAPENA
l.Foru Arauak ez die
eragiten proiektuei eta obrak egiteari buruzko arau teknikoen indarraldiari eta
ezta ere seinale, zirkulazio eta bide segurtasunekoei, Gipuzkoan
betebeharrekoak baitira nazioarteko tratatuen edo Estatuko nahiz Autonomia
Erkidegoko legeen indarrez.
2.Foru Arauaren arautegi
ordezkagarri gisa Gipuzkoan herri jabetzako ondasunak arautzen dituen legerian
erabakitakoa hartuko da kontuan.
AMAIERAKO HIRUGARRAN XEDAPENA
Gipuzkoako Foru
Aldundiaren Errepideen Katalogoa Diputatuen Kontseiluak 2005eko azaroaren 29ko
Erabakiaz onartutakoa da, Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean 2005eko abenduaren 9an argitaratu zena.
Donostia, 2006ko
ekainaren 6a.
DIPUTATU NAGUSIA,
Joxe Joan
Gonzalez de Txabarri Miranda.
BIDE AZPIEGITURETARAKO
DEPARTAMENTUKO
FORU DIPUTATUA,
delegazio bidez,
Peru Bazako Atutxa.
(5185) (6452)