Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

14. zenbakia Data 2006-01-23 1713 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA - GIZA ESKUBIDEA, ENPLEGUA
2006ko urtarrilaren 10eko Foru Agindua, apirilak 20ko 33/2004 Foru Dekretuaren 4.f) artikulua eta eranskina eguneratzeari buruzkoa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GIZA ESKUBIDEETARAKO, ENPLEGURAKO
ETA GIZARTERATZEKO DEPARTAMENTUA

2006ko urtarrilaren 10eko FORU AGINDUA, 2004ko apirilaren 20ko 33/2004 Foru Dekretuaren 4.f) artikulua eta eranskina eguneratzen dituena.

2004ko apirilaren 20ko 33/2004 Foru Dekretuaren bidez egoera zailean dauden adingabeen babesa, garapen pertsonala eta gizarteratzea bultzatzeko diru laguntzak arautu ziren.

Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ahalmena ematen zaio Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko diputatuari, urtero 4. artikuluko f) paragrafoan zehaztutako izatezko zaintzako laguntzen zenbatekoak ezartzeko eta, kasua bada, baremo ekonomikoa eguneratzeko, ekitaldi bakoitzeko aurrekontuak eskeintzen dituen baliabideen arabera.

Eguneratze hori beharrezkotzat jotzen denez, eta aipatutako xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz,

XEDATU DUT

Lehenengo: 2004ko apirilaren 20ko 33/2004 Foru Dekretuaren 4.f) artikulua aldatzea, izatezko zaintzan hartutako adingabe bakoitzeko, gehienez ere, 162,50 euro ezarriz hilean, familia zaintzaile bakoitzak 650,00 euro baino gehiago jaso gabe.

Bigarren: Izatezko zaintza erregimenean adingabeak dituzten familia zabalentzako laguntza ekonomikoak emateko baremo ekonomikoa (apirilaren 20ko 33/2004 Foru Dekretuaren eranskina) eguneratzea, laguntza ekonomiko horiek emateko, familiaren urteko diru sarrerak, gehienez ere, ondoko formularen arabera kalkulatutakoak izango direla ezarriz:

I = (hileroko LGS x 14) + (3.650,00 x N)

I: Familia bakoitzeko urteko gehienezko diru sarrerak.

LGS: Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (2006 urterako: 540,90 /hilero).

N: Familiako kideen kopurua, izatezko zaintzan dauden adingabeak sartuta.

Hirugarren: Foru agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko indarrean, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginekin.

Donostia, 2006ko urtarrilaren 10a.M. Carmen Marín Guruceaga, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko foru diputatua.

(176) (497)