Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

248. zenbakia Data 2004-12-28 24272 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA
Udaleko eskubide publikoko zergak eta beste sarrerak biltzeko ordenantza.

ZUMAIAKO UDALA

Iragarkia

2004-11-4ko Udal Batza Osoko bilkuran, Zumaiako Udaleko Ordenantza, Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako Bestelako Sarrerak Biltzeari buruzkoa, haserako izaeraz onartu zen.

Jendaurreko agerraldi epean murtzilo edo oharpenik ez da aurkeztu.

Beraz, Araudiaren behin betiko textua, 7/1985eko apirilak 2ko Toki eraentzako oinarriak arautzen dituen 70,2 artikuloan xedatutakoarekin bat argitaratzen da.

Zumaia, 2004ko abenduaren 15a.—M.Ş Eugenia Arrizabalaga Olaizola, Alkatea.

(1764) (11713)

ZUMAIAKO UDALAREN ORDENANTZA, ZERGAK ETA ZUZENBIDE PUBLIKOAREN ARABERAKO BESTELAKO SARRERAK BILTZEARI BURUZKOA

Zumaiako Udalak, zergak eta zuzenbide publikoaren araberako bestelako sarreren bilketa gestion atzerakoan, jardunbide eraginkorrago eta arinagoak ezarri ez ezik, zerga eginbeharrak betetzen dituzten zergadunekiko harremanak hobetu ere nahi ditu, udal gestioaz fidaturik, zergen ordainketa helbideraturik baitute.

Helburu hori lortzeko, Zumaiako Udalak zergak kudeatzeko alorrean dituen arau ahalmenak erabiltzen ditu, Zerga Foru Arau Nagusiko 61. eta 76. artikuluen arabera eta Gipuzkoako Lurraldeko Zerga Bilketako Erregelamenduko 9. artikuluaz bat, zerga bilketako ordenantza baten bitartez ondokoak arautzeko:

A.  Zerga bilketako gestioaren ahalmenak udal organoei izendatzea, udal honetako antolamendu espezifikoaren arabera.

B.  Denok batera eta aldian-aldian jakinarazten diren udal zergazko zorrak borondatezko aldien zerga egutegia, herritarrak segurtasun juridiko handiagoa izan dezan zergak ordaintzerakoan.

C.  Zergak kobratzeko modua, zorrak edozein erakunde laguntzailetan ordaintzeko aukera izango dela, kutxa automatikoetan zein bulegoetan.

D.  Udalari interesatzen zaio herritarrek aldian aldiko zergak helbideraturik izatea eta horixe du oinarri objektibo eta zentzuzkotzat jokabide hori sustatzeko neurriak proposatzerakoan, bai berraztertzeko errekurtsoak aurkeztu ahal izateko, bai behar ez bezala kobraturikoak itzultzeko, bai ordainketak geroratzeko.

E.  Ordainen geroratzea onartzeko jardunbide bereziak, berariaz bereizten direla jardunbide orokorra –hori aitortzea eskumeneko ahalmena da–, ordain guztiak helbideratzeko agindu duen herritarrari ezarri beharrekoa.

Geroratzeak aitortzerakoan ordaindu beharreko interesak, berandutzazko interesa eta lehentasunezko interesa.

Horrela, ordainagiri guztiak helbideratzeko agindu duten herritarrei eta udalaren administrazio emakiden onuradunei lehentasunezko interesa aitortuko zaie.

1.art.  Helburua.

Ordenantzaren helburua da arautzeko ahalmena erabiltzea, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzeko apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta udal honetako jardunbide bereziak arautzen zituen urtarrilaren 31ko 1/1985 Zerga Foru Arau Nagusian hala onarturik baitago.

2. art.  Lege araubidea.

Zerga bilketako gestioa honela arautuko da:

1.  Zumaiako Udalaren Zerga Bilketako Ordenantza.

2.  Gipuzkoako Lurraldeko Zerga Bilketako Erregelamendua, apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretua.

3.  Zerga Foru Arau Nagusia, urtarrilaren 31ko 1/1985 Foru Araua.

3. art.  Organoak.

Zergak biltzeko gestioa honako organo hauek egiten dute, hala dagokielako:

1.  Alkatea:

A)  Likidazioak onartu eta indargabetzen ditu.

B)  Ordaina geroratu edo zatitzeko eskabideak ebatziko ditu, epeak urtebetea eta zenbatekoak 6.010 euro gaindituz gero.

C)  Zerga errolda, likidazio eta borondatezko bai behartze epeko ordainagirien aurkako errekurtsoak ebatziko ditu.

D)  Besteren erreklamazioak ebatziko ditu.

E)  Udalari ondasunak izendatzekoak ebatziko ditu.

F)  Bahituriko ondasunak saltzeko baimena emango du.

G)  Araudi hau garatzeko dokumentuak izenpetuko ditu.

H)  Legez beste organoei aitortzen ez zaizkien zereginak betetzea.

2.  Kontuhartzailea:

A)  Zerga gestioa, zerga ikuskaritza eta borondatezko epeko zein behartze bideko zerga bilketak zuzenduko ditu.

B)  Ordaindu beharra dela eta eginiko konpentsazioak ebatziko ditu.

C)  Bere kabuz konpentsatuko ditu erakunde publikoen kredituak.

D)  Kredituak kobraezintzat jotzea.

E)  Txostena ematea azaltzeko ea enkantean saldu ez diren ondasunak udalak berak bereganatu behar dituen.

F)  Aldian aldiko zergen ordain iragarkiak argitararaztea.

G)  Behartze bideko eta bahituriko ondasunak saltzeko eginbideak emango ditu.

H)  Behartze bideko jardunbidea bertan behera uzteko eskabideak ebaztea.

I)  Bahituriko ondasunak balioesteko funtzionario aditua izendatuko du.

J)  Esleituriko finkak Jabetzaren Erroldan jasotzeko egiaztagiria ematea.

3.  Zerga biltzailea:

A)  Ordaina geroratu edo zatitzeko eskabideak ebatziko ditu, epeak urtebetea eta zenbatekoak 6.010 euro gainditu ezean.

B)  Bere kabuz konpentsazioak agintzea.

C)  Bahitzeko eginbideak ematea.

D)  Zergazko eta zergaz landako erantzukizun deribazioak ematea.

E)  Kontuhartzaileak ordezkaturiko zereginak.

4. art.  Zerga erroldak.

1.  Zerga bakoitzaren errolda argitaratuko da, hamabost egunean, ordaintzeko epea hasi aurretik edo hasieran.

2.  Zerga errolden aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke alkateari, jendaurreko erakustaldia amaitu eta hilabeteko epean.

5. art.  Zerga egutegia.

1.  Aldian-aldian ordaindu beharreko zergek, zergadun guztiei batera jakinarazitakoek, honako borondatezko ordain aldiak dituzte:

—OHZ maiatzaren 15etik ekainaren 30a arte.

—EJZ urriaren 1etik azaroaren 10a arte.

—Ibilgailuak martxoaren 1etik apirilaren 5a arte.

—Ibiak, toldoak, bide okupazioak, lur-azpiko okupazioak eta taxi baimenen erroldak. Urriaren 1etik azaroaren 5a arte.

—Hilerrian guztientzat diren eremuen mantenimendua. Urriaren 1etik azaroaren 5a arte.

—Zabor bilketa, hiruhilabetero:

Lehenengo hiruhilabetea: Maiatzaren 1etik ekainaren 5era

Bigarren hiruhilabetea: Abuztuaren 1etik irailaren 5era.

Hirugarren hiruhilabetea: Azaroaren 1etik abenduaren 5era.

Laugarren hiruhilabetea. Otsailaren 1etik martxoaren 5era.

—Azoka:

Lehenengo hiruhilabetea: Otsailaren 1 etik martxoaren 5era.

Bigarren hiruhilabetea. Maiatzaren 2tik ekainaren 5era.

Hirugarren hiruhilabetea. Abuztuaren 1etik irailaren 5era.

Laugarren hiruhilabetea. Azaroaren 1etik abenduaren 5era.

—Ur hornidura: Hiruhilabetero eta Gipuzkoako Ur-Kontsortzioa, enpresa adjudikaziodunak, ezarritako epeetan.

Epemuga laneguna ez bada, ondoko lehen lanegunera pasako da.

2.  Zerga egutegia jendaurrera plazaratuko da indarraldiaren hasieran, 2005.eko urtarrilean, udalaren iragarki oholetan eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

3.  Egutegia aldatzekotan, jakinaraziko da oro har udalaren iragarki oholetan eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta.

6. art.  Nola bilduko diren zergak.

Udal zerga eta zuzenbide publikoaren araberako sarrerak honela bilduko dira:

1.  Aldian-aldian ordaindu beharreko zergak, zergadun guztiei batera jakinarazitakoak:

A)Borondatezko aldian, udalak baimenduriko erakunde laguntzaileetako bulego zein marra irakurgailudun kutxa Automatikoetan zein helbideratzeko aginduaren bitartez.

B)  Behartze bidean, udalak baimenduriko erakunde laguntzaileetako bulegoetan zein Udalaren Zerga Biltegian.

2.  Zerga eta prezio publikoen likidazioak:

A)  Borondatezko epean, udalak baimenduriko erakunde laguntzaileetako bulegoetan.

B)  Behartze bidean, Udalaren Zerga Biltegian edo jakinarazpenean bertan adierazi tokian.

3.  Hirigintzako errekurtsoen ebazpenak:

Jakinarazpenean adierazi tokian.

4.  Isunak:

A)  Borondatezko epean, udalak baimenduriko erakunde laguntzaileetako bulegoetan.

B)  Behartze bidean, Udalaren Zerga Biltegian edo jakinarazpenean bertan adierazi tokian.

7. art.  Helbideratzea.

1.  Subjektu pasiboek ordainagiriak helbidera ditzakete ezein finantza erakundetan.

2.  Aldian-aldian ordaindu beharreko eta oro har jakinarazteko ordainagirietako bat, batzuk edo guztiak helbidera daitezke.

Zerga guztiak helbideratzea helbideratze orokortzat joko da.

3.  Helbideraturiko ordainagiriak helbideratze kontura bidaliko dira borondatez ordaintzeko aldia amaitzen den egunean.

4.  Finantza erakundeak ordainagiririk itzuliko badu dirurik ez dagoelako kontuan, udalak oharra bidaliko du posta arruntaz ordaindu beharra duen herritarraren zerga helbidera, ordaindu beharraz ohartarazi eta 10 eguneko beste epe bat emateko.

5.  Saldorik ezean helbideraturiko ordainagiriak atzera botaz gero, udalak helbideratzea bertan behera utziko du edo indargabetuko, eragindakoari aurretik jakinarazita.

8. art.  Helbideratze orokorra.

1.  Udal helbideratze orokorra badatza ordaintzera beharturik dagoen herritarrak denbora mugarik gabe agintzean finantza erakundeak ordain ditzala zergadunari dagozkion zerga eta prezio publiko aldian aldikoak eta batera jakinarazteko guztiak.

2.  Helbideratze orokorreko aginduak ondoko abantailak izango ditu:

A)  Zergadunak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero beharreko epean eta moduan, errekurritutako zorra kobratzeko jardunbidea bertan behera etengo da, bermerik gordailatu beharrik gabe, errekurtsoa ebatzi dela jakinarazten zaion arte.

B)  Pertsona fisikoaren zorrak geroratzea edo epeka ordaindu ahal izatea, zenbatekoak 6.010 euro eta ordaintzeko epean urtebetea gainditzen ez badituzte, beti onartuko da, zergatikorik aurkeztu gabe eta bermerik gordailatu beharrik gabe, lehentasunezko interesa ezarrita.

3.  Helbideratze orokorrak horrelako ondorioak izan ditzan, ondoko baldintzak bete beharko dira:

A)  Helbideratzeko agindu beharko da errekurtsoa aurkeztu edo geroratzeko zein zatikatzeko eskatu baino bi hilabete lehenago.

B)  Zergadunak zerga guztiak ordaindurik izan beharko ditu.

4.  Helbideratze orokorra iraunkorra izango da zergadunak berak berariaz edo udalak funtsezkozioak direla-eta indargabetu arte.

9. art.  Geroratzean ezarri beharreko interesa.

1.  Borondatezko epean eskatutako gerorapen eta zatikapen erabakietan ez da interesik exikituko baldin eta haiei dagozkien zorrak aldizkako epemuga duten eta kolektiboki jakinarazi beharreko zorrak badira eta horiek guztiak sortzapenaren ekitaldi berean osorik ordaintzen badira.

2.  Lehentasunezko interesa:

—Lehentasunezko interesa Udal Aurrekontuan adierazitakoa da eta ez bada adierazten, berandutzazko interesa baino %2a gutxiago.

—Ordain geroratze eta zatikatzeetan lehentasunezko interesaren onuradun izango dira honako lagun hauek:

A)  Helbideratze orokorra agindu duten pertsona fisikoak, zenbatekoak eta epeak 6.010 euro eta urtebetea gainditzen ez badituzte.

B)  Udal emakiden onuradunak, zenbatekoak eta epeak direnak direla, zorrek zuzenean zerikusirik izanez gero emakidarekin.

3.  Berandutzazko interesa:

—Foru arau batek aldi horretarako xedaturikoa izango da.

—Ordain geroratze eta zatikatzeetan berandutzazko interesaren onuradun izango dira honako lagun hauek:

A)  Pertsona fisikoak, Helbideratze orokorra agindu duten pertsona fisikoak, zenbatekoak eta epeak 6.010 euro eta urtebetea gainditzen badituzte.

B)  Ordaintzera behartuta dagoen beste edonor, edozein izanik zenbatekoa eta geroratze aldia.

10. art.  Ordaina geroratu eta zatikatzea.

1.  Geroratzeko eskabidea.

Zergadunak aurkeztu beharko du geroratu edo zatikatzeko eskabidea, udal Erregistro Nagusian edo udalaren Zerga Biltegian eta derrigorrez jaso beharko ditu ondoko datu eta dokumentuak:

A)  Izen-deiturak, baltzuaren izendapena, identifikazio zenbakia eta eskatzailearen zerga helbidea.

B)  Geroratu edo zatikatu nahi den zorra, kontzeptua eta zenbatekoa adierazita. Behartze bideko aldian ordaindu gabeko zorrak badaude, guzti hauek metatzea eskatu beharko da.

C)  Zein epetarako eskatzen den geroratzea edo zatikatzea.

D)  Zergatik eskatzen duen, helbideratze orokorra agindu duten pertsona fisikoak, eskaturiko zenbatekoak eta epeak 6.010 euro eta urtebetea gainditzen ez badituzte.

E)  Bermea gordailatzeko konpromisoa adieraztea, ordaindu beharra duena udal emakidaren onuraduna edo helbideratze orokorra agindutako pertsona fisikoa izan ezean.

Ez da bermerik gordailatuko zatikatzeko eskaturiko zorrak 1.250 euros gainditzen ez baditu.

F)  Lekua, data eta eskatzailearen sinadura.

2.  Nola ebatziko dira ordaina geroratzeko eskabideak:

A)  Borondatez ordaintzeko aldikoak:

a)  Udal zerga-biltzaileak 10 egunean ebatziko ditu eskabideak zorren zenbatekoak eta epeak 6.010 euros eta urtebetea gainditzen ez dituztenean:

1.  Beti, onuradunak honako hauek izanik:

—Udal emakiden titularrak. Ez dute zertan bermerik gordailatu eta lehentasunezko interesa ezarriko zaie, zorrek zuzeneko harremana badute emakidarekin.

—Pertsona fisikoak. Helbideratze orokorra agindu badute eta zerga zorrik ez badute. Ez dute zertan bermerik gordailatu eta lehentasunezko interesa ezarriko zaie.

2.  Nahierara, onuradunak honako direla:

—Ordaintzera behartuta dagoen edonor. Ez du zertan bermerik gordailaturik eta berandutzazko interesa erantsiko zaie.

b)  Alkateak, hilabeteko epean ebatziko ditu eskabideak, zenbatekoak eta epeak 6.010 euro edo urtebetea gaindituz gero, hurrenez hurren.

Nahierara emango du, onuradunak hauek izanda:

1.  Udal emakiden titularrak. Ez dute zertan bermerik gordailatu eta lehentasunezko interesa ezarriko zaie.

2.  Pertsona fisikoak. Helbideratze orokorra agindu badute eta zerga zorrik ez badute. Bermea gordailatu beharko dute eta lehentasunezko interesa ezarriko zaie.

3.  Ordaintzera beharturiko edonor. Bermea gordailatu beharko du zenbatekoak 1.250 euro gaindituz gero. Berandutzazko interesa erantsiko zaio.

B)  Behartze bideko aldian:

a)  Udal zerga-biltzaileak 10 egunean ebatziko ditu eskabideak, zorren zenbatekoak eta epeak 6.010 euro eta urtebetea gainditzen ez dituenean. Ematea beti nahierarakoa izango da, berandutza interesa erantsita.

b)  Alkateak, hilabeteko epean ebatziko ditu eskabideak, zenbatekoak eta epeak 6.010 euro edo urtebetea gaindituz gero, hurrenez hurren.

11. art.  Aldian-aldian ordaindu beharreko zergen bilketaren gestioa.

—Ondasun Higiezinen gaineko Zerga:

1.  Zergapeko ondasunek jasaten dituzten aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoek aldaketa gertatu eta hurrengo ezarpen aldian izango dute indarra eta Erroldan jasoko dira. Jakinarazpen kolektiboko ordainagiritzat joko dira, baldin eta aldaketa horiek ez badiote aldaketarik ekarri zerga oinarriari.

2.  Zerga honi dagozkion zerga zorrak, aldian-aldian ordaindu beharrekoak eta kolektiboki jakinarazten direnak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, maiatzaren 15etik ekainaren 30a arte edo, azken hau asteguna ez bada, hurrengo asteguna arte.

—Ibilgailuen gaineko Zerga:

1.  Zergan eginiko altei dagozkien likidazio­adierazpenetatik datozen zerga zorrak ibilgailuaren zirkulazio baimena eskuratu baino lehen ordaindu behar dira.

2.  Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, martxoaren 1etik apirilaren 5a arte edo, azken hau asteguna izan ezean, hurrengo asteguna arte.

—Zabor Bilketa Tasa:

Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak 5. artikuluan ageri diren epetan ordaindu behar dira.

—Azokako Tasa:

Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak 5. artikuluan ageri diren epetan ordaindu behar dira.

—Ibiak, toldoak, bide okupazioak, lur-azpiko okupazioak eta taxi baimenak:

Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, urriaren 1etik azaroaren 5 arte edo, azken hau asteguna izan ezean, hurrengo asteguna arte.

—Hilerrian guztientzat diren eremuak mantentzeko tasa:

Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, urriaren 1etik azaroaren 5 arte edo, azken hau asteguna izan ezean, hurrengo asteguna arte.

12. art.  Kobraezinak.

1.  Udal zerga biltzaileak hala proposatuta, ordaindu beharra zuten batzuei kobratu ezin izan zaienez, Kreditu Kobraezinen Orrian ezarritako irizpide eta prozedurak kontuan izanda eta espedienteak behar bezala dokumentatuta, Kontuhartzaileak kreditu kobratuezinen adierazpena egingo du.

2.  Kreditu Kobraezinen Orriak honako kasuak arautzen ditu:

A)  Ondasunik ez dutelako eta non dauden ez jakiteagatik kobraezinak direnak.

B)  Ez ondasunik ez bizileku ezagunik ez izateagatik kobraezinak.

C)  Ondasunik ez izateagatik eta dagozkien erroldetan alta emanda ez egoteagatik kobraezinak.

E)  Kaudimengabeak.

3.  Ordaindu beharra duena kobraezintzat joz gero, zorrak behin­behingoz iraungitakotzat hartuko dira, preskripzio epearen barruan lehengoratzen ez diren bitartean. Epea iraganda, zorrak behin betiko iraungiak izango dira.

13. art.  Itzultzeak.

1.  Behar izanik gabe udal zergarik ordaindu bada, itzultzeko eskubidea aitortzeko prozedurak Administrazioak edo alde batek hala eskatuta bultzatu eta bideratuko dira.

2.  Beharrik gabe ordaindutako udal zergak Foru Aldundiak gestionatzen dituenetakoak badira, dirua itzultzeko Aldundiak ezarritako jardunbideei jarraituko zaie.

3.  Beharrik gabe ordaindutako udal zergak eskatzeko eskaerak honako tokietan aurkeztuko dira, baldin eta Udalak gestionatzen baditu zergok:

A)  Zerga zorra bi aldiz ordaindu bada:

a)  Udal Zerga Bildegian, ahoz.

b)  Zerga Bildegiak, dirua bi aldiz ordaindu dela egiaztatu ondoren, berehalako transferentzia egingo dio kontu korronte batera.

B)  Dirua itzultzeko legezko eskubidea dagoen gainontzeko kasuetan:

a)  Udaletxean, ahoz edo idatziz, itzultzeko eskubidea nabarmena bada edo nahiko egiaztatua badago.

Udalak kontu korronte batera egindako transferentzia bidez itzuliko du dirua, eskaera egin zenetik hilabeteko epean.

b)  Udaleko Erregistro Orokorrean, idatziz eta beharrezko egiaztagiriekin, baldin eta dirua epe barruan egindako deuseztatze ekintza baten ondorio itzuli behar bada.

Udalak kontu korronte batera egindako transferentzia bidez itzuliko du dirua, eskaera egin zenetik bi hilabeteko epean.

14. art.  Kobratzeko Prozedura Geldiaraztea.

Honako hauek ez dute berraztertzeko errekurtsoarekin batera bermerik aurkeztu beharrik izango, errekurtsoa behar zen garaian eta moduan aurkeztu badute, eta kobratzeko prozedura geldiaraziko da, errekurtsoa ebazten den arte:

1.  Administrazio emakida baten jabeek, errekurtsoak emakidari zuzenean lotuta dauden zorrekin zerikusia duenean.

2.  Ordaindu beharra eta helbideratzeko agindu orokorra dituztenek.

15. art.  Behartze aldia Autonomiadun Erakunde eta Udal Patronatuen errekurtsoei dagokienez.

Autonomiadun Erakundeek eta Udal Patronatuek, Zuzenbide Publikoaren arabera dagozkien ondasunak kobratzeko borondatezko epea amaituta, Udal zerga biltzaileari eskatuko diote, Patronatuko Batzordeak hartutako erabakiaren bidez, zorrak kobratzeko behartze bideari ekin diezaiola.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabeturik geratzen da, 2000ko abenduaren 27an behin betirako onartu zen Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako Sarrerak biltzea arautzen duen Ordenantza Fiskala.