Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

227. zenbakia Data 2004-11-25 22152 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ASTEASUKO UDALA
Julian Lizardi baserri babestuaren ordenantza. Behin betiko onespena.

ASTEASUKO UDALA

Iragarkia

Udalbatzarrak, 2004ko abuztuaren 4ean ospatutako Ez-ohizko Udalbatzarrean, Julian Lizardi Baserri Babestua arautuko duen Ordenantzari hasierako onespena eman zion.

Erabaki horren berri eman eta hogeita hamar egunez jendaurrean egon ondoren, ohar nahiz erreklamazioak aurkeztu ez direnez gero, behin-betiko onarturik gelditu da. Hona hemen Araudiaren testua:

Agureentzako Asteasuko «Julian Lizardi» tutoretzapeko baserriaren funtzionamendu-araudia.

1.  ZERGATIAK

Gizarte Zerbitzuetan Udalari dagozkion eskumenen baitan, eta, bereziki, hirugarren adineko pertsonak zaintzeko eskumenen baitan, Asteasuko Udalak hirugarren adinekoak zaintzeko, tutoretzapeko baserria sortu du. Baserria Udalak antolatu, kudeatu eta administratuko du.

Asteasuko tutoretzapeko baserria beste zerbitzu publiko bat gehiago da, beharrean dauden adinekoei laguntzeko eskaerari erantzuteko.

Tutoretzapeko baserria sortu da adinekoentzat bizitoki eta bizikidetzarako gune bihurtzeko, ohiko zahar-etxeetatik bestelakoa.

Agureak beraien ingurunean mantentzeko da, beraien esparruan, norbanako integrazioa eta kolektiboa errazteko eta herrian eta ingurunean ere ohitzeko.

Tutoretzapeko bizitokia da fisiko eta psikikoki ondo egon eta kanpoko laguntzarik behar ez duten pertsonentzat: Etxean jarraitzeko zailtasunak dituztelako, etxea hondatu zaielako, edo bizikidetza arazoak dituztelako, edo etxea utzi beharra gertatu zaielako edo han bizitzeko baliabide ekonomiko edo familia- eta gizarte-baliabiderik ez dutelako.

I. TITULUA

TUTORETZAPEKO BASERRIAREN ANTOLAMENDUA

I. KAPITULUA.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Tutoretzapeko baserria Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sareko ekipamendua da, jendearentzat bizitoki izateko. Udal Gizarte Zerbitzuek hirugarren adinekoen bizi-kalitatea sustatzeko ezarritako ildoan baliabide espezifikoa da.

2. artikulua.

Helburua da hirugarren adinekoei bizikidetzarako aukera ematea ohiko gizarte-ingurunetik atera gabe, komunitateko bizitzan parte hartzeko independentzi pertsonala izateko laguntzak emanez. Helburua da adineko pertsonen oinarrizko beharrak betetzea: Bizitokia eta otorduak. Bizitoki integratuaren aukera hori emanda bizikidetza esparru komunitario eta normalizatuan jasoko dute laguntza.

3. artikulua.

Tutoretzapeko bizitokia da fisiko eta psikikoki ondo egon eta kanpoko laguntzarik behar ez duten pertsonentzat: Etxean mantentzeko zailtasunak dituztelako, etxea hondatu zaielako, edo bizikidetza arazoak dituztelako, edo etxea utzi beharra gertatu zaielako edo han bizitzeko baliabide ekonomiko edo famili- eta gizarte-baliabiderik ez dutelako.

4. artikulua.

Tutoretzapeko baserriko egoiliarrek dagokien etxez-etxeko laguntza jasoko dute, besteak beste: Mantenu osoa, etxebizitza garbitzea, arropa garbitu eta lisatzea eta banako segimendua egitea.

II. KAPITULUA.  GOBERNU, ADMINISTRAZIO ETA ORDEZKARITZA ORGANOAK

5. artikulua.

Asteasuko Udalak, Gizarte Ongizate Batzordearen bidez kudeatu eta administratuko du egoitza eta ondo funtzionatzeko Udalak berak egingo du zaintza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Sailaren laguntzarekin. Azken honek aldizkako ikuskaritza egingo du.

II. TITULUA

EGOILIARRAK

I. KAPITULUA.  SARTZEKO BALDINTZAK

Asteasun bizi direnek izango dute lehentasuna.

Herrikoekin batera, kanpotarrak onartzeko aukera ere aztertuko da. Beti ere, dagokien herriko Udal konpromiso ekonomikoa eskatuko da, VI. Eranskina, eta baita VII. Eranskinean adierazitako konpromisoa ere.

Zein izan daitezke egoiliar:

—60 urtetik gorakoak.

—Asteasun bizi direnak, eta eskaera egin aurreko bi urteetan bertan erroldatuta egon direnak. Gizarte Ongizate Batzordeak egoki irizten badio, baldintza hori betetzen ez dutenak ere sar daitezke egoitzan.

—Gaixotasun kutsakorrik ez dutenak.

—Eguneroko ohiko ekintzak bakarrik egiteko moduan daudenak fisikoki zein psikikoki. Sankontzen 0 puntutik 3 puntura.

—Bizikidetza normalizatua errazteko moduko gizabidezko jokaera, ohitura pertsonal eta garbitasun ohiturak dituztenak

—Aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duten pertsonak onartu edo ez Udalbatzak erabakiko du, aurrez Asteasuko Udaleko Gizarte Ongizate Batzordearen txostena ikusita. Batzordeak, aurrez, eskatzailearen herriko gizarte-laguntzaileak egindako txostena izango du erabakiaren oinarri.

II. KAPITULUA.  EGOILIARREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

6. artikulua.

Araudi honen eta bizikidetza-arauen mugen barruan, bizitza-askatasun osoa izango dute egoiliarrek. Eta eskubidea izango dute, baita ere:

a)Baserriaren erabilpenaz gozatzeko.

b)Eguneroko lanetan behar duten laguntza izateko.

c)Hartarako jarritako orduetan bisitak izateko.

d)Oporrak egiteko; gehienez urtean 45 egun. Edozein modutan, egoiliarrak bizitokian ez dagoen egunetan normalean ordaintzen duenaren erdia ordainduko du.

e)Komunitate-bizitzako funtzionamenduan parte hartzeko bere ordezkaria aukeratzeko, hartarako ezarritako ordezkaritza-organoen bidez.

f)Halakorik behar izanez gero, gizarte-laguntzaileak kudeatuko ditu egoiliarrek eskatutako zerbitzuak eta gizarte laguntzak.

g)Gizarte Egoitzako zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeko eta hango jarduerez gozatzeko.

h)Esleitzen dioten plazaren jabe egiteko; esleipena ez da betiko.

i)Otorduak egiteko.

Otorduak jakinarazi egingo dira eta, ahal den neurrian, menuak medikuen esanetara egingo dira, egoiliarren adinaren eta egoera fisikoaren arabera.

j)Nahi dutenean etxetik ateratzeko, nora eta zenbatsu denborarako doazen esanda.

k)Ezkontzaz edo antzeko harremanez bat eginek, gela bera erabiltzeko.

l)Gelako eta ate-nagusiko giltzaren jabe izateko.

7. artikulua.

Tutoretzapeko baserriko egoiliarrek betebehar hauek dituzte:

a)Barne-araudian ezarritako bizikidetza-arauak betetzea. Elkar errespetatu, elkarrekin toleranteak izan eta elkarri laguntzeko prest egon behar dute.

b)Baserria eta ekipamenduak zaintzea.

c)Bizitokitik joan behar badute, hilabete aurretik jakinarazi behar diote gizarte-laguntzaileari.

d)Egoitzan bizitzeko bakoitzari dagokiona zintzo ordaintzea. Egoiliarrek, diru-sarreretan aldaketarik izanez gero, haren berri eman behar dute ordaindu beharrekoa egoera berrira egokitzeko.

e)Ahal duten neurrian etxeko lanetan laguntzea, tutoretzapeko baserriak ondo funtziona dezan: Instalazioak txukun mantentzea eta emandako altzariak, gauzak eta arropak etxekoak bezala zaintzea.

III. KAPITULUA.  FALTAK ETA ZIGORRAK

8. artikulua.

Egoiliarrek, nahita, baserriko bizikidetza oztopatzen badute, beste egoiliarren eta langileen eskubideak errespetatzen ez badituzte, edo baserrian sartzeko gezurretan aritzen badira, zigorra jasoko dute.

Orokorrean, Araudi honetako edozein arau ez betetzea falta bat da. Faltak arinak, larriak edo oso larriak izan daitezke. Zigorra izan daiteke araudia bete ez duena behin-behingoz edo behin betiko bizitokitik bidaltzea.

9. artikulua.

Tutoretzapeko baserritik egoiliarra bidali daiteke:

a)Egoiliarrak hala nahita, berak argi eta garbi eskatuta.

b)Zigor baten ondorioz bidalita.

c)Hilda.

d)Baserritik askotan falta izaten bada, arrazoitu gabe, oporretako 45 egunak kenduta.

e)Dagokion hileroko ordainketa egiten ez badu.

f)Baserrian sartzen utzi zioten baldintzak aldatzen badira.

10. artikulua.  Faltak eta zigorrak.

Tutoretzapeko baserriko egoiliarren ardura izango dira egoiliarren erruz gertatutako instalazioetako kalteak eta baita sortzen diren ordena arazoak ere.

Faltak izan daitezke oso larriak, larriak eta arinak.

—Falta oso larriak:

a)Hiru falta larri edo gehiago berriz egitea.

b)Tutoretzapeko baserriko egoiliarrak edo langileak fisikoki erasotzea edo tratu txarrak ematea.

c)Egoiliarrak, haren mesederako, gezurra esatea edo datuak ezkutatzea.

d)Bizitokian kalteak sortzea edo bizikidetza argi oztopatzea.

—Falta larriak:

a)Hiru falta arin edo gehiago egitea.

b)Bizitokiko edozein gauza, langileen edo beste egoiliarren gauzak ostea.

c)Dagokion tasaren ordainketa atzeratzea, arrazoirik gabe.

d)Bizitokia egoiliarren senide edo lagunek erabiltzea, behin-behingoz bada ere.

—Falta arinak:

a)Egoiliarrenganako edo langileenganako errespetu falta, tratu aldrebesa, neurriz kanpoko jokabideak eta hitzak.

b)Altzariak, tresnak, gauzak edo instalazioak erabiltzerakoan gora beherak izatea edo zabar jokatzea, adinak edo egoera fisikoak eraginda ez bada.

11. artikulua.

Aipatutako faltaren bat egiten dutenei jarriko zaizkien zigorrak honako hauek dira:

—Falta oso larriak:

Tutoretzapeko baserritik bidaltzea, behin-behingoz, hilabetetik sei hilabetera bitartean. Zenbaitetan, gerta daiteke behin-betiko ere bidaltzea.

—Falta larriak:

Bidaltzeko ohartarazpena.

Hiru hilabete baino gutxiagorako bidaltzea.

—Falta arinak:

Hitzezko edo idatzizko kargu-hartzeak.

12. artikulua.

Falta arinak bi hilabetean preskribituko dira, larriak lau hilabetean eta oso larriak urtebetean; baldin eta, beti ere, interesdunari espedientea ireki zaiola jakinarazi ez bazaio edo, falta arinen kasuan, zigorrik jarri ez bazaio.

13. artikulua.

Falta arinak Udaleko gizarte-laguntzaileak erabakiko ditu.

Falta larriak Gizarte Ongizateko Informazio Batzordeak erabakiko ditu, eta falta oso larriak, berriz, Udaleko Gobernu Batzordeak.

III. TITULUA

ERREGIMEN EKONOMIKOA

14. artikulua.

Unitate ekonomikoa osatzen dute egoiliarraren diru-sarrerak eta bere ezkontidearenak.

Egoiliarrak dituen diru-sarreren eta ondasunen araberako kuota ordainduko du, kontuan izanda pentsioak, errentak, lansariak, e.a...

Diru-sarreratzat hartzen dira:

a)Laneko etekinak, pentsioetatik edo gizarte laguntzetatik jasotakoak (aparteko ordainketak ez dira kontuan hartzen).

b)Kapital higigarri eta higiezinen errendimenduak.

c)Unitate ekonomikoaren ondare higigarri eta higiezina.

Kapital higigarriak dira kontu korronteko eta eperako gordailuak, inbertsio-funtsak edo pentsio-funtsak.

Kapital higiezinak dira landa-ondareak eta hiri-lurreko ondareak.

Ez da ondaretzat hartuko ohiko bizilekua, baldin eta ezkontidea han bizi bada.

Egoiliarrek ordainduko dute:

—Dagokien hileko/kostua Egoiliarraren alde erreserbatuko da dagokion hileroko LGSaren %20.

Defizita ordaintzen ez badu, plazaren kostua osorik ordaintzen ez badu, eta finantza-ondasunak baditu (dirutan, aurrezki kontutan, e.a...), aipatu defizita ordainduko du, gehienez 3.005,06 € beretzat geratuta.

—Patrimonio ondasunak izan eta kuota osoa ordaintzen ez duena, Udalaren alde zordunduko da.

—Eskatzailearen jatorrizko Udalaren ardura izango da ekitaldi bakoitzean indarrean dagoen hileroko gastua ordaintzea.

IV. TITULUA

ONARPEN-PROZEDURA

1. artikulua.

Tutoretzapeko baserrian plaza hartzeko hautagaiak onartzeko prozedura hasteko, interesatuak eskaera egin behar du eredu normalizatuaren bitartez. Eskaeran atal bat egongo da zuzeneko senideak (ezkontidea eta zuzeneko aurrekoak eta ondorengoak) badituen ala ez adierazteko, eta baldin baditu, haien identifikazio-datuak emateko. Eskaera, dokumentazio guztiarekin batera eta Ongizate Batzordeko lehendakariari zuzendua, Asteasuko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztuko da. Eskaera eskatzailearen jatorrizko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak izapidetu behar du, eta haren ardura izango da, baita ere, egoiliarra ezinduz gero, laguntza-egoitza batean sartzeko izapideak egitea.

2. artikulua.

Behin tutoretzapeko ostatuan, hautagaik 90 eguneko proba-denboraldia pasa beharko du. Denbora hori pasa ondoren ikusten bada egoiliarrak ez daukala egokitzeko arazoren bat eragiten dioten egoera pertsonal edo gorabehera psikiko eta fisikorik, hautagaia egoiliar moduan hartuko da.

3. artikulua.

Eskaerarekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

—Interesatuak sinatutako eskaera-orria.

—Eskatzailearen eta, hala badagokio, ezkontidearen NAren fotokopiak.

—Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.

—Diru-sarreren eta ondareen frogagiriak, honako datu hauekin:

Abian dagoen ekitaldian jasotako pentsioa(k).

Kapital higiezinen (errentak ...) edo higigarrien (aurreko ekitaldiko interesen laburpena) errendimenduak. Hala badagokio, azkeneko errenta-aitorpenaren agiria edo aitorpenik egiteko beharrik ez duela azaltzen duen ziurtagiria.

Azken 5 urtetan ondarerik eskualdatu ez duela ziurtatzen duen Ogasuneko Ordezkaritzaren agiria.

Ogasuneko Ordezkaritzak egindako ondareen ziurtagiria.

—Mediku-txostena, adierazten duena hautagaiak ez duela bizikidetza-arauak oztopatu ditzakeen gaixotasun kutsakor edo nahaste psikikorik.

—Sankontzen mendetasun-balioespena.

—Gizarte-txostena, eskatzailearen jatorrizko Udaleko gizarte-langileak egindakoa.

—Eskatzailearen Udalaren konpromiso ekonomikoa, Udalak sinatuta (VI. Eranskina).

—Eskatzailearen jatorrizko Udalaren konpromisoa, edozein zerbitzu behar izanez gero kudeaketa administratibo eta ekonomikoa bere gain hartzeko (VII. Eranskina).

—Udalak interesezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentazio.

Hautagaia onartu ondoren, plazak betetzeko itxaron- eta erreserba-zerrendak Asteasuko Udaleko Ongizate Batzordeak egingo ditu.

Baremoaren aplikazioa (I. Eranskina).

Udalak jasotzen duen dokumentazioarekin, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak kasua balioetsiko du, onarpen-baremoa oinarri. Alderdi guztiak balioetsi ondoren (gizarte- eta familia-egoera, etxebizitza, e.a.), bakoitzean lortutako balioak tutoretzapeko etxebizitzei dagozkien faktore zuzentzaileekin bidertuko dira; hauek dira faktore zuzentzaileak:

Gizarte- eta familia-egoera 3

Ezintasun fisikoa eta psikikoa 0
(Sankontzen eskala)

Etxebizitzaren egoera 3

Egoera ekonomikoa 2

Bizilekua udalerrian 3

Beste egoera batzuk 0,5

Sankontzen eskalan 3tik gora sailkatuta dauden kasuak ez dira kontuan hartzen.

Eskaerak Asteasuko Udaleko gizarte-langileak aztertu eta balioetsiko ditu, adostutako onarpen-baremoa medio; onartu, baztertu eta osoko bilkurara aurkeztu, berriz, Ongizate Batzordeak egin behar du.

Egoiliarrek ez dute etxebizitzaren gaineko eskubiderik: Ostatu hartzeko eskubidea eta Udalak egoiliarren beharren eta banaketaren arabera emandako eskubide espezifikoak bakarrik dituzte; eskubide horiek gainera, aldatu egin daitezke.

V. TITULUA

ESKUMEN BANAKETA

·  Udala (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak).

Baliabideari dagokionez:

—Tutoretzapeko baserria kudeatzea.

—Egokitzapena, ekipamendua eta mantentze-lana finantzatzea.

—Funtzionamenduaren eta alderdi ekonomikoaren segimendua egitea.

—Egituraren eta mantentze-lanen egoeraren segimendua egitea.

—Udalerrian tutoretzapeko baserria erabiltzeko dauden beharrak detektatzea.

—Hobekuntzak, aldaketak, egokitzapenak edo zerbitzuak hedatzea proposatzea.

—Plazen urteko kostua zehaztea.

—Barne-erregimeneko araudia onartzea.

—Ebaluatzea.

Erabiltzaileei dagokienez:

—Baliabidea erabili ahal izateko informazioa (edukia, laguntza eta baldintzak) eta aholkuak ematea.

—Eskaerak jasotzea.

—Behar den dokumentazioa biltzea eta eskaera aztertzea, balioestea eta ebaztea.

—Parte hartzen duten alderdien erregimen ekonomikoa zehaztea.

—Egoiliarrei, banaka eta taldeka, arreta eta laguntza eskaintzea eta beharrezko kudeaketa-lanak aurrera eramatea, arlo guztietan (osasun- eta gizarte-arloan, arlo pertsonalean, e.a...).

—Dauden prestazio eta baliabideekin koordinatuta egotea, behar denean beste egoitza-aukera bat eskura izateko.

—Baserriko langileekin koordinatuta egotea, bai egoiliarrei, bai funtzionamenduari dagokionez.

—Itxaron zerrendak egitea eta sailkatzea eta plazak betetzea.

·  Gipuzkoako Foru Aldundia:

—Osasun-balioespena egitea: Eskatzailearen egoera fisikoa, psikikoa eta funtzionala. Sankontzen.

—Baserria ikuskatzea.

VI. TITULUA

ERREKLAMAZIOAK, IRADOKIZUNAK ETA
KEXAK EGITEKO SISTEMA

Aplikatuko dira Gizarte Zerbitzuetako Erabiltzaile eta Profesionalen Eskubide eta Betebeharrei Buruzko apirilaren 6ko 64/2004 Dekretua ETA 2004ko apirilaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iradokizun eta kexen erregimena.

Tutoretzapeko baserriak ondo funtzionatzeko eta egoiliarrari kalitatezko arreta emateko, kexa eta erreklamazio guztiak berehala jakinarazi behar dira, konponbideak lehenbailehen bilatzeko.

Erabiltzaileek, senideek, langileek eta arduradunek erreklamazioak eta kexak ahoz edo idatziz egin ditzakete, era honetan:

—Bide ez formaletik: Negoziazio adiskidetsua egiten da, arazoa gehienez 10 egunen buruan konpontzeko.

—Bide formaletik: Tutoretzapeko baserrian edota Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan dagoen orria bete behar da eta Udaleko gizarte-laguntzaileari gutunazal itxi batean aurkeztu, hark erregistratu eta izapidetu dezan.

Halaber, erreklamazio-orriak egongo dira erabiltzaileen, senideen eta arduradunen eskura.

Horrez gain, baserrian postontzi bat egongo da, iradokizunak egiteko, konfidentzialtasun osoz.

ORDENANTZAKO ARAUAK HAUSTEA

Udaleko Gizarte Ongizate Batzordea.

Udaleko Gizarte Ongizate Batzordeak jakiten eta frogatzen badu eskatzailea edo haren senideak ez direla egiatan aritu eta ez dituztela betetzen araudiko betekizunak, eskatzaileari jakinarazi eta hark egoiliar izateari utziko dio; gainera, ordaindutako dirua erreklamatu egingo da eta, arau-hausleak engainatu nahian aritu bada, jurisdikzio penalean salaketa jarriko da.

XEDAPEN OSAGARRIAK

Lehena.

Asteasuko Udalak laguntza jasotzen dutenei zor-aitorpenaren dokumentua eskatuko die, onuradunen egoera ekonomikoa hobetzen bada kreditu-eskubidea erabili ahal izateko.

Halaber, eskatzaileen egoera ekonomikoa aldatzen bada, Udalari aldaketa horren berri eman behar zaio, prestazioak ematen jarraitu ala ez erabaki dezan.

Apirilaren 2ko 7/1985 legearen 70.2 artikuluak dioen moduan, Ordenantza hau indarrean sartuko da, bere testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egunetara.

Asteasun, 2004ko azaroaren 5a.—Iñaki Amenabar Aramburu, Alkatea. (10735)

I. ERANSKINA

EGOILIARRAK AUKERATZEKO BAREMOA

·  Baremoa aplikatzeko argibideak.

Baremoak egoiliar izan daitezkeenen egoeraren sei alderdi balioesten ditu: Gizarte- eta familia-egoera, ezintasun egoera, etxebizitzaren egoera, egoera ekonomikoa, bizilekua eta «beste egoera batzuk»; azken horretan sartzen dira aurreko ataletan ez dauden eta profesionalek balioetsi beharrekotzat jotzen dituzten beste alderdi batzuk.

Alderdi bakoitzak bere pisu espezifikoa dauka kalifikazio globala ateratzeko garaian. Horregatik, atal bakoitzean lortutako puntuazioa faktore zuzentzaile batekin bidertu behar da. Faktore zuzentzaileak hauek dira:

1.Gizarte- eta familia-egoera 3

2.Ezintasun egoera 0

3.Etxebizitzaren egoera 3

4.Egoera ekonomikoa 2

5.Bizilekua 3

6.Beste egoera batzuk 0,5

·  Baremoan balioesten diren alderdiak.

1.  Gizarte- eta familia-egoera.

Aldagai honetan jasotzen da eskatzailearen edota haren bikotekidearen egoera familian eta gizartean, eta azpimarratzen dira babes-faltako egoerak:

Puntuak

Bakarrik eta herrian seniderik gabe bizi direnak,gizartetik isolatuta edo abandonatuta, bizitokiegoki bat izateko aukerarik gabe 5

Seme-alabekin, senideekin edo etxebizitza parte-katuz bizi direnak, liskar larri eta etengabeetan,tratu txarrak edo baztertze fisikoa edota psikikoapairatuz, pilatuta eta bizikidetza kaltetuta; horre-lakoetan, familiagandik pixka bat urrundu etaarnasa hartzea behar izaten da, edo, bestela,
bizitoki egoki bat 4

Bakarrik eta herrian seniderik gabe bizi direnak,gizartetik isolatuta, gizarte-baliabide egokirikgabe eta norbera isolatzeko edo utzikerian eror-tzeko arriskuarekin 3

Aldi baterako senideen edo beste pertsona batzuenetxean bizi direnak, edo seme-alaben etxeetantxandaka dabiltzanak, familiarekin tirabiratan;horrelakoetan, arreta eta erreferentzia egonkorrabehar izaten dira 2

Ohiko bizilekuan bakarrik edo senideekin bizi direnak,arazo nabarmenik gabe, gizarte-baliabide egokiekineta egokitzat hartzen diren baldintzetan
1

2.  Etxebizitzaren egoera.

Aldagai honetan balioesten da eskatzailearen etxebizitza zenbateraino den egokia bizitzeko eta ze ekipamendu dituen, izan bizilekua etxe bat, zentro bat edo bestelako egoitza bat.

Puntuak

Etxebizitzarik ez dutenak edo etxebizitzara buelta-tzeko aukerarik ez daukatenak, ostatuetan,harrera-zentroetan, osasun-zentroetan eta bestela-koetan aldi baterako eta larrialdi moduan hartudituztenak eta hartutako plaza berehala utzibeharrean daudenak 5

Gaua ostatuetan pasatzen dutenak edo etxebizitzapartekatzen dutenak, haien ekonomia kaltetu alaez, eta bizilekua epe laburrean edo berehala utzibeharrean daudenak 4

Etxebizitzan bizigarritasun-egoera txarretan eta
ekipamendu desegokiekin usufruktu, errenta edoazpi-errenta egoeran bizi direla, hura uzterabehartuta daudenak edo handik joateko aginduajaso dutenak 3

Eskatzailea edo haren bikotekidea etxebizitzaren
titularra izanik, edo bizilekua egonkorra izanik,etxebizitza hori herri-gunetik urrun badago etabehar bezalako sarbiderik ez badauka, garraio-bide egokirik ez badu, arkitektura-oztopoakbaditu eta bizitzeko baldintza egokietan ez
badago (ganbarak, sotoak, etxabe hezeak, pitza-durak eta higiene eta iturriko ur falta)
2

Eskatzailea edo haren bikotekidea etxebizitzaren
titularra izanik, edo bizilekua egonkorra izanik,etxebizitzak bizitzeko ezinbesteko baldintza
guztiak betetzen baditu eta zerbitzu guztiak
eskura badauzka 1

3.  Egoera ekonomikoa.

B taula (ezkontide eta bikoteentzakoa) A taularen (bakarrik bizi diren pertsonentzakoa) %133 da; abiapuntua da dagokion urterako ezarritako kotizazio gabeko pentsioa.

A Taula Puntuak

Zenbateraino: KGP x 1 10

Zenbateraino: KGP x 1,5 9

Zenbateraino: KGP x 2 8

Zenbateraino: KGP x 2,5 7

Zenbateraino: KGP x 3 6

Zenbateraino: KGP x 3,5 5

Zenbateraino: KGP x 4 4

Zenbateraino: KGP x 4,5 3

Zenbateraino: KGP x 5 2

Zenbateraino: KGP x 5,5 1

KGP x 5,5 baino gehiago 0

B Taula Puntuak

Zenbateraino: KGP x 1,33 x 1 10

Zenbateraino: KGP x 1,33 x 1,5 9

Zenbateraino: KGP x 1,33 x 2 8

Zenbateraino: KGP x 1,33 x 2,5 7

Zenbateraino: KGP x 1,33 x 3 6

Zenbateraino: KGP x 1,33 x 3,5 5

Zenbateraino: KGP x 1,33 x 4 4

Zenbateraino: KGP x 1,33 x 4,5 3

Zenbateraino: KGP x 1,33 x 5 2

Zenbateraino: KGP x 1,33 x 5,5 1

KGP x 1,33 x 5,5 baino gehiago 0

4.  Beste egoera batzuk.

Hautagaiaren beharra areagotzen duten eta aurreko ataletan agertzen ez diren egoerak dagokion profesionalak balioetsiko ditu; atal honetan hautagaiak gehienez bost puntu lor ditzake.

5.  Bizilekua.

Bizilekuaren arabera hainbeste puntu gehituko zaizkio eskatzaileari:

Tutoretzapeko baserria dagoen eskualde berean bizi direnei: 10 puntu.

Puntuazioa, guztira:

Puntuak 1 = Faktore Zuzentzailea 1 = Benetako Puntuazioa 1 =

Puntuak 2 = Faktore Zuzentzailea 2 = Benetako Puntuazioa 2 =

Puntuak 3 = Faktore Zuzentzailea 3 = Benetako Puntuazioa 3 =

Puntuak 4 = Faktore Zuzentzailea 4 = Benetako Puntuazioa 4 =

Bukaerako Benetako Puntuazioa ................................................

II. ERANSKINA

EGOILIARREN BIZIKIDETZARAKO ARAUAK

1.  Bakoitza nahi duenean jaikiko da, betiere gosaltzeko ordua baino lehen. Egoiliarren bat ondoezik badago, gaixotuta, arduradunari jakinarazi behar dio, hark arreta eman diezaion.

2.Kideen gelak errespetatu egin behar dira; ezin da baimenik gabe edo kidea ez dagoenean haren gelara sartu, hori falta larria da.

3.Egoiliarrek kontu handiz eman behar diete gertuko senideei bizileku eta telefono-aldaketaren berri.

4.Zaratarik ez ateratzeko kontuz ibili behar da, batik bat atseden-orduetan.

5.Logeletan ezin da arroparik garbitu edo zintzilikatu, ezta jakiak gorde edo prestatu ere.

6.Saiatu behar da logeletan elektrizitatezko, gasezko edo bestelako tresnak ez erabiltzen, itotzeko edo etxebizitzak su hartzeko arriskua sortzen baita.

7.Balio ez duten gauzak botatzeko lekuak egongo dira; komonetik edo leihotik behera ez da ezer bota behar.

8.Tresnaren edo altzariren bat ondo ez badabil, arduradunari jakinarazi behar zaio, lehenbailehen konpontzeko.

9.Egoiliarrek nahi dutenean sar edo atera daitezke etxebizitzatik; horregatik, bakoitzak giltza bat izango du. Etxebizitzatik ateratakoan, egoiliarrak arduradunari esan behar dio nora doan eta gutxi gorabehera noiz bueltatuko den.

10.Egoiliarrek nahi dutenean egin dezakete otordua etxetik kanpo; betiere, arduradunari 24 ordu lehenago abisatuta.

11.Egoiliarrek jaiak, asteburuak, oporraldiak, e.a... senideekin eta lagunekin pasa ditzakete, arduradunari gutxienez 24 ordu lehenago esaten badiote nora eta norekin doazen. Dena den, urtean 45 egun baino gehiago ezin dira etxebizitzarik kanpo pasa.

12.Gainontzeko egoiliarrei, langileei eta abarrei molestatzen dieten eztabaidak saihestu egin behar dira.

13.Bisitei dagokienez, ez da ordutegi zorrotzik egongo: Egoiliarrek badakite otorduetan eta atsedenaldietan ez dela komeni bisitaririk izatea.

14.Janariari dagokionez, menu orokorra egongo da. Medikuak hala diagnostikatu duenetan bakarrik emango zaie egoiliarrei menu berezia.

15.Osasun-zerbitzuak mediku titularrak, erizainak eta larrialdi-zerbitzuetakoek emango dituzte, Tolosaldeko eskualdekoek, hain zuzen.

16.Egoiliarra ospitaleratuz gero, familia arduratuko da osasun-laguntzaz, arretaz, bisitez, gaixoa zaintzeaz eta abarrez.

17.Egoiliarrek ezin dute etxebizitzara altzaririk ekarri.

18.Egoiliarrek tutoretzapeko baserriko zerbitzuak behar bezala erabili eta errespetatu behar dituzte: Logelak, bainugelak, jangela eta egongela (Julian Lizardi eraikinaren lehenengo solairuan eta bigarren solairuan ezker-eskuin daude).

Arau hauetan aintzat hartzen ez diren gaietan Udaleko Gizarte Ongizate Batzordeak ezarritakoa egingo da.

III. ERANSKINA

ARROPA

Markatutako arropa: Gutxienekoa.

—Gizonezkoak:

6 musuzapi.

6 azpiko arropa oso.

4 galtzerdi pare.

bata 1 eta zapatilak.

4 alkandora.

4 galtza.

2 jertse.

Hotza egiten duenerako arropa.

Garbiketa-poltsa, beharrezkoa den guztiarekin.

—Emakumezkoak:

6 musuzapi.

6 azpiko arropa oso.

4 media edo panty.

bata 1 eta zapatilak.

4 alkandora eta 4 gona edo, bestela.

4 soineko.

2 jertse edo txaketa.

Hotza egiten duenerako arropa.

Garbiketa-poltsa, beharrezkoa den guztiarekin.

IV. ERANSKINA

Asteasu, 200..........................................................................

Alde batetik, ......................................................................... jaunak/andreak, Asteasuko Udaleko alkate-lehendakariak.

Eta bestetik, jaunak/andreak .................................................

AZALTZEN DUTE

Bat: Asteasuko Udala Julian Lizardi tutoretzapeko baserriaren jabea dela; eraikina Asteasuko kale nagusian dago, 40 zenbakian.

Bi: ................................................................ jaunak/andreak Asteasuko (Gipuzkoa) Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez aipatu tutoretzapeko baserrian sartzeko baimena eskatu zuela eta, Asteasuko Udaleko Gizarte Ongizate Batzordeak dagokion txostena egin eta gero, eskaera hori onartu egin dela, .................................................................-(e)ko osoko bilkuran.

Horregatik, bi aldeek,

HONAKO HAU ADOSTU DUTE

Bat: Asteasuko Udalak ......................................................... jaunari/andreari baimena ematen dio Julian Lizardi tutoretzapeko baserriko ............ zenbakidun gela erabiltzeko, etxebizitza partekatuz eta ondorengo artikuluetan ezarritako baldintzetan.

Bi: Baserrian hauek egongo dira erabilgai:

—Esleitutako logela, banakoa edo partekatua (bikoitza).

—Baserrian denentzako diren guneak, partekatuta.

Hiru: Baserria erabat ekipatuta eta erabiltzeko baldintza egokietan egongo da, ez da kanpotik altzaririk eraman beharko.

Lau: Asteasuko Udalak zerbitzu hauek bermatuko ditu:

—Elikadura aldetik, pentsio osoko erregimena.

—Etxeko-lanak egiteko laguntza.

—Jai-egunetan, gutxieneko zerbitzuak.

Bost: Egoiliarren eskubideak eta betebeharrak:

5.1.  Tutoretzapeko ostatuko egoiliarrek bertako eguneroko lanak egin eta instalazioak zaindu behar dituzte.

5.2.  Egoiliarrek, bere kasa, beharrezko iruditzen zaizkien objektu pertsonalak instala ditzakete, altzariak ezik.

5.3.  Hauetarako eskubidea ere badute:

a)Baserria erabiltzeko.

b)Eguneroko lanetan behar duten laguntza profesionala jasotzeko.

c)Baserrian bisitak jasotzeko.

d)Baserriko eta bizikidetzako funtzionamenduan parte hartzeko, ezartzen diren ordezkaritza-organoen bitartez.

e)Gizarte-zentroko zerbitzu eta instalazioak erabiltzeko, kasuaren arabera.

5.4.  Tutoretzapeko ostatuko egoiliarrek betebehar hauek dituzte:

1.Dagokion urtean baserriko egonaldiagatik ezarritako zenbatekoa puntual ordaintzea. Alde horretatik, egoiliarrek beren diru-sarreren edozein aldaketaren berri eman behar dute.

2.Egoiliarrek bizikidetzako ezinbesteko arauak bete behar dituzte: Elkar errespetatu, elkarrekin toleranteak izan eta elkarri laguntzeko prest egon behar dute.

3.Osasunak uzten dien heinean, egoiliarrek beren logela garbitu behar dute egunero.

4.Baserria eta bertako ekipamendua zaindu behar dute; ekipamendua gaizki erabiliz gero sortutako kalteen ardura egoiliarrena izango da.

5.Baserria utzi beharra edo nahia arduradunari jakinarazi behar diote, gutxienez hilabete aurretik, baserria betirako edo aldi baterako uzteko beharra edo asmoa.

6.Egoiliarrek tutoretzapeko baserriko zerbitzuak behar bezala erabili eta errespetatuko dituzte: Logelak, bainugelak, jangela eta egongela (Julian Lizardi eraikinaren lehenengo solairuan eta bigarren solairuan ezker-eskuin daude).

Sei: Egoiliarrek kasu hauetan utziko dute tutoretzapeko baserria:

—Nahita baserriko bizikidetza oztopatzen badute, beste egoiliarren eta langileen eskubideak errespetatzen ez badituzte, edo baserrian sartzeko gezurretan aritzen badira.

—Baserrira hainbat egunetan edo aldizka agertzen ez direnean, justifikaziorik gabe; barne-araudiko 5.3.4 atalean aipatu 45 egunak kenduta.

—Bere borondatez hala erabakitzen dutenean.

—Ezinduak direnean edo arreta berezia behar dutenean. Kasu horretan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek txostena idatziko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak balioespena egin ondoren eta Sankontzen gaitasun/ezgaitasun fisiko eta psikikoari buruzko taula oinarri. Txosten hori Gizarte Ongizate Batzordeak onartu egin behar du eta Asteasuko Udaleko osoko bilkuran berretsi egin behar da.

—Behin egoiliarraren ezintasuna balioetsita, baserrian baja emango zaio eta eskaera egin zeneko Udaleko Gizarte Zerbitzuen ardura izango da laguntza-egoitza batean sartzeko izapideak egitea.

—Hileroko diru-kuotak ordaintzen ez direnean.

—Sartzeko arrazoiak desagertzen edo aldatzen direnean.

Zazpi: Asteasuko Udalari dagozkio kontratu honetako xedapenen egikaritze- eta interpretazio-eskumen guztiak; hala ere, epaimahaietan berrikus daitezke, hala badagokie, xedapen horiek oinarri hartzen diren erabakiak.

Dokumentu hau irakurrita, eta ados daudela adierazteko, bi alderdiek kontratu honen bi ale sinatu dituzte, helburu bakar batekin, goiburuan agertzen den lekuan eta egunean.

Asteasuko Udalaren izenean, Alkatea,

Izpta.: ..................................................

Egoiliarra,

Izpta.: ...................................................

 

 

VI. ERANSKINA

KONPROMISO EKONOMIKOA

.............................................................................-ko Udalak Asteasuko Udalari hilabetean ............................................. euro ordaintzeko konpromisoa hartzen du ..........................................
.......................................................... jaunak/andreak Asteasuko tutoretzapeko baserrian ematen duen denboran.

Aurtengo ekitaldian eta datozenetan, aipatu pertsonaren egonaldiko gastuak aldatzen badira, zenbateko hori era aldatu egin daiteke.

Gastuak ordaintzeko zenbatekoa Udalak zehaztuko du.

........................an, 200......-(e)ko .....................ren .......(e)an

VII. ERANSKINA

UDALAREN KONPROMISOA

..............................................................................ko Udalak konpromiso hau hartzen du:

............................................................... jaunaren/andrearen (NA: ..............................................) egonaldian, haren beharrak aldatzen badira eta zerbitzu bereziren bat edo Asteasuko Julian Lizardi tutoretzapeko baserrian eskaintzen ez den beste zerbitzuren bat behar badu, ........................................-ko Udal honek kudeatuko ditu egin behar diren izapide administratibo zein ekonomikoak, Julian Lizardi tutoretzapeko baserriko araudiaren harrera-prozedurari buruzko IV. Tituluan zehaztutakoari jarraiki.

........................an, 200......-(e)ko .....................ren .......(e)an

Alkatea,

Izpta.: ..................................................