Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

227. zenbakia Data 2004-11-25 22146 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ASTEASUKO UDALA
Julian Lizardi-larrialdiko apartamentuaren ordenantza. Behin betiko onespena.

ASTEASUKO UDALA

Iragarkia

Udalbatzarrak, 2004ko abuztuaren 4ean ospatutako Ez-ohizko Udalbatzarrean, Julian Lizardi Baserri Babestua arautuko duen Ordenantzari hasierako onespena eman zion.

Erabaki horren berri eman eta hogeita hamar egunez jendaurrean egon ondoren, ohar nahiz erreklamazioak aurkeztu ez direnez gero, behin-betiko onarturik gelditu da. Hona hemen Araudiaren testua:

LARRIALDIETARAKO APARTAMENTUA

1.  Sarrera.

Larrialdietarako apartamentu izena dauka larrialdi egoeran daudenei zuzendua dagoelako, etxebizitza halabeharrez uztera behartuta daudenei, alegia (etxebizitza erortzeko zorian dagoelako, etxetik bidali egin dituztelako, etxeak su hartu duelako edo bizikidetza arazoak dituztelako). Beraz, lehentasuna emango zaie egoera jakin baten ondorioz non bizi ez dutenei.

2.  Oinarria.

Baliabide egokiak erabiliz aukera bat sortzea etxebizitzarekin zerikusia duten aldi baterako larrialdi egoeretan bazterkeria eta ohiko inguruarekiko deserrotzea ekiditeko.

·  Larrialdi egoerak:

—Etxebizitza utzaraztea edo hondatzea.

—Aurreikusterik ez dauden ingurumen-egoerak (suteak, uholdeak, e.a.).

—Asteasuko Udaleko Gizarte Ongizate Batzordeak, aztertu ondoren, aintzat hartzen dituen eskaerak.

Kasu horietan, etxebizitza falta aldi baterako konponduko da.

—Bizikidetza arazoak.

Izan ere, jendea etxebizitza uztera behartzen duten bizikidetza arazoak sortzen dira (tratu txarrak, banantze-epaiak, e.a.)

·  Zerbitzuan aintzat hartzen ez diren egoerak:

Larrialdietarako apartamentuan aintzat hartzen ez diren egoerak, tratamendu eta zerbitzu espezifikoak behar ez dituztelako:

—Gutxitasun psikikoak.

—Droga-mendetasunak.

—Buruko osasun arazoak.

—Pasadizokoak.

·  Helburuak.

1.  Asteasuko biztanleek, ohiko etxebizitzarekin zerikusia duten larrialdi egoeretan, apartamentua aldi baterako erabiltzeko aukera izatea, egoerari behin-behineko konponbidea emateko.

2.  Asteasuko biztanleek, etxebizitza oso kaltetua badute eta ezin badute beste inora bizitzera joan, apartamentua aldi baterako erabiltzeko aukera izatea.

3.  Bizikidetza arazo larriengatik etxebizitza utzi behar duten pertsonei ostatu ematea, denbora mugatu batean.

4.  Egoiliarrei informazioa, laguntza eta baliabideak ematea, gehienez hiru hilabetean apartamentua uzteko moduan egon daitezen.

3.  Zerbitzuaren egitura.

·  Funtzionamendua.

Apartamentuan hartuko dira Asteasuko Udaleko Gizarte Ongizate Batzordeak onartu dituen eskatzaileak.

Apartamentuan hartzea onartutako biztanleek barne-erregimeneko arauak betetzeko konpromisoa hartuko dute, idatziz.

·  Kudeaketa.

Apartamentua Asteasuko Udaleko Gizarte Ongizate Batzordeak kudeatuko du.

4.  Larrialdietarako apartamentuaren barne-erregimeneko araudia.

Larrialdietarako apartamentuan sartzeko eta han dauden bitartean, egoiliarrek araudi honetako xedapenak bete behar dituzte.

4.1.  Onartzeko irizpideak.

—Etxebizitzarekin zerikusia duten larrialdi egoerak bizi dituzten pertsonak har daitezke apartamentuan, salbu osasun arazoak dituztenak, toxikomanoak, pasadizokoak eta gutxiagotu psikikoak.

—Apartamentura sartzeko eskariak eskatzailea bizi den udalerriko Gizarte Ongizate Batzordeari aurkeztu behar zaizkio eta hark onartu egin behar ditu. Ondoren, Asteasuko Udaleko Gizarte Ongizate Batzordeko lehendakariari igorri behar zaizkio, hark behin betiko onar ditzan.

—Sartzeko eskaera jasota, Asteasuko Udaleko gizarte-laguntzaileak aurre-txosten bat egingo du, egoera bakoitza aztertzeko, eta gero Batzordeari aurkeztuko dio, hark onartu edo ezezta dezan.

—Presazko onarpena behar duten egoeren kasuan, pertsona berehala hartuko da, Gizarte Ongizateko Informazio Batzordeak edota Asteasuko Udaleko alkate-lehendakariak oniritzia eman ondoren; txostena egiteko epea aste betekoa izango da.

—Apartamentuko egonaldia ez da hiru hilabete baino gehiagokoa izango; luza daiteke Asteasuko Udaleko Gizarte Ongizate Batzordeak egoki deritzonean bakarrik.

Apartamentuan daudenek beste ostatu-aukera bat sortzen zaien bezain pronto utziko dute apartamentua.

—Eragindako gastuak (mantenua, e.a.) egoiliarrek ordainduko dituzte. Egoiliarrak baliabide ekonomiko gutxi baditu, Asteasuko Gizarte Ongizate Batzordeak erabakiko du zenbait ordainduko duen.

Apartamentuan sartzeko eskaerekin batera behar den dokumentazio guztia entregatu behar da.

—Arduradunek irizten diotenean larrialdi egoera gainditu dela, egoiliarrek 4 egun izango dituzte apartamentua uzteko.

4.2.  Bizikidetza arauak.

—Egoiliarren anonimatua babesteko eta segurtasunagatik, debekatua dago apartamentuko helbidea ematea.

—Egoiliarren jatorrizko udalerriko gizarte-laguntzailearen babesarekin eta Asteasuko Udaleko Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta, egoiliarrek konpromisoa hartzen dute apartamentura joatea eragin duen arazoa konpontzeko beharrezko kudeaketa-lanak egiteko.

—Apartamentuko edo tutoretzapeko baserriko egoiliarren artean hika-mikarik edo desadostasunik badago, egoiliarrek Gizarte Ongizate Batzordeko erabakiak onartu behar dituzte.

—Apartamentuko mantentze-lanetarako funtsak, baldin badaude, kudeaketa-arduradunek administratuko dituzte; gastuak ere haiek justifikatuko dituzte.

—Apartamentuan ezin da estupefazienterik erabili edo kontsumitu.

—Egoiliarrek dirua edo objektuak galtzen badituzte, apartamentuko kudeaketaren arduradunek eta Asteasuko Udalak ez dute inolako ardurarik bere gain hartuko.

—Egoiliar guztiek, apartamentuaren funtzionamendua hobetze aldera, iritzia emateko eta iradokizunak egiteko eskubidea dute.

—Horretarako, hamabost egunero egoiliarrekin bilerak egingo dira hika-mikez hitz egiteko eta apartamentuko funtzionamendua aztertu eta antolatzeko.

—Ezarritako tasak egoiliarren jatorrizko udalak ordaindu behar ditu.

—Egoiliarrek Asteasuko Udalarena den apartamentuko objektuak eta altzariak modu egokian erabiltzeko eta zaintzeko ardura dute.

Nahita edo axolagabekeria larriagatik eragindako kalteen ardura egoiliarrak berak edo, bestela, egoiliarraren jatorrizko udalak izango du.

—Astero edo hamabost egunero bilerak egingo dira, egoiliarrek apartamentuko garbiketa-lanak egiten dituztela ziurtatzeko; izan ere, egoiliarren lana da apartamentua garbitzea. Halaber, egoiliarren ardura da apartamentua eta apartamentuko objektuak txukun eta garbi edukitzea.

—Apartamentutik ateratzea libre da; betiere, ordutegiak errespetatu behar dira eta betekizunak bete (tutoretzapeko baserriko berak).

—Egoiliar guztiek elkarbizitzako arauak bete behar dituzte: Garbitasuna, higienea, ordutegiak, e.a.

—Apartamentuko haurrak haien guraso edo tutoreen ardurapean egongo dira.

—Egoiliar guztiek, apartamentuan sartu aurretik, araudia zein den jakin eta betetzeko konpromisoa hartu behar dute. Arauren bat hausten duen egoiliarra apartamentutik kanpora daiteke.

—Egoiliarrek araudi hau aplikatzea eta betetzea Asteasuko Udaleko apartamentuko kudeaketa-arduradunen ardura da.

—Araudi honetan aurreikusi gabeko gaiei dagokienez, apartamentuko kudeaketaren arduradunek beharrezko arauak idatziko dituzte eta Gizarte Ongizate Batzordeari igorri, hura jakinaren gainean egon dadin, eta, gero, osoko bileran onar daitezen.

5.  Eskaera hautatzeko irizpideak.

1.  Apartamentua hutsik badago, Asteasuko udalerriko edozein biztanle sartuko da, araudi honetan aipatu salbuespenak kenduta eta, betiere, Asteasuko Udaleko Gizarte Ongizate Batzordearen oniritziarekin.

2.  Apartamentuan sartzeko eskari bat baino gehiago badaude, Asteasuko udalerriko biztanleak izango du lehentasuna.

3.  Apartamentuan Asteasukoa ez den baten bat badago eta Udalak beharrezko ikusten badu, Asteasukoak lehentasuna izango du eta egoiliarrari bi egun emango zaizkio apartamentua uzteko.

4.  Apartamentuan Asteasuko biztanleren bat badago eta eskatzaile berria ere Asteasukoa bada, bigarrenaren eskaera ez da onartuko lehenak ez badu gehieneko egonaldi-epea bete eta oraindik beharrean badago.

6.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.  Asteasuko Udaleko Alkate-Lehendakariari zuzendutako eskaera. (I. eranskina)

2.  Eskatzailearen eta apartamentua erabiliko duten senideen NAk.

3.  Familia liburua.

4.  Eskatzailearen jatorrizko udaleko gizarte-txostena.

5.  Jatorrizko udalaren konpromiso ekonomikoa (II. eranskina).

6.  Eskatzaileak aldi baterako egonaldiaren inguruan sinatutako konpromisoa. (III. eranskina).

7.  Larrialdietarako apartamentua erabiltzeko Udal-Tasa.

2004ko Udal-Tasa: 240,40 € hilabetean.

Hamabost eguneko gutxieneko tasa ordainduko da, egonaldia egun batekoa edo hamabostekoa izan: 120,20 €.

Apirilaren 2ko 7/1985 legearen 70.2 artikuluak dioen moduan, Ordenantza hau indarrean sartuko da, bere testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egunetara.

Asteasun, 2004ko azaroaren 5a.—Iñaki Amenabar Aramburu, Alkatea. (10734)

 

 

 

 

 

 

II. ERANSKINA

UDAL-KONPROMISOA

...........................ko Udalak behean agertzen diren konpromisoak hartzen ditu pertsona hauek Asteasuko Julian Lizardi larrialdietarako apartamentuan daudenerako:

...................................................................... jauna/andrea; NA:. ............................ Haren senide:

.................................................. jauna/andrea; NA:. ...................

.................................................. jauna/andrea; NA:. ...................

.................................................. jauna/andrea; NA:. ...................

.................................................. jauna/andrea; NA:. ...................


1.  Asteasuko Udalari jarritako tasak ordaintzea, zehaztutako egunetan.

2.  Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez eta Asteasuko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta, egoiliarrari/familiari laguntzea, informazioa ematea, segimendua egitea, e.a.

3.  Beharren araberako baliabideak bilatzea, egoiliarra apartamentuan onartu eta hiru hilabeteren buruan, gehienez.

......................... n 2000.....(e)ko .................-ren .........-(e)an.

Alkatea,

Izpta.: ..................................................

III. ERANSKINA

JULIAN LIZARDI
LARRIALDIETARAKO APARTAMENTUA

...................................................................... jaunak/andreak (NA: .........................; jaioteguna: .....................; erroldatutako udalerria: ..................................; probintzia: .............................; helbidea: ........................................... zkia: ........ Solairua: ......).

ADIERAZTEN DU

Asteasuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Julian Lizardi larrialdietarako apartamentuko araudiaren testu osoaren fotokopia bat eskura jarri diola eta ezagutzen duela (araudia Asteasuko Udalak onartu zuen .......................................-ko osoko bileran), eta ARAUDI HORI ONARTU ETA BETETZEKO KONPROMISOA HARTZEN DUELA.

Horregatik,

ESKATZEN DIO

Asteasuko Udalari, harena den larrialdietarako apartamentuan sartzeko eta ALDI BATEAN (gehienez hiru hilabete) egoteko baimena ematea; betiere, ezarritako epeetan apartamentua uzteko konpromisoarekin.

Asteasun, .............-(e)ko .........................-ren ..........-(e)an.

Izpta.: ..................................................