24. zenbakia | Data 2004-02-06 | 2391 orria |
ZUMAIAKO UDALA
Iragarkia
2.003-03-27ko Udal Batza Osoko bilkuran, Hiri Antolaketa Arauen Arautegi Osagarriaren dokumentuaren 3. Art.aren aldaketa, Lizentziak eskatzeari eta gauzatzeko kontrolari dagokiona abala eskatzeko, haserako izaeraz onartu zen.
Jendaurreko agerraldi epean murtzilo edo oharpenik ez da aurkeztu.
Beraz, Araudiaren behin betiko textua, 7/1985eko apirilak 2ko Toki eraentzako oinarriak arautzen dituen 70,2 artikuloan xedatutakoarekin bat argitaratzen da.
Zumaia, 2004ko urtarrilaren 20a.—María Eugenia Arrizabalaga Olaizola, Alkatea.
(82) (827)
Obren baimenak eskatu, bideratu eta baimenen egikaritza kontrolatzeko eta hirigintzako probetxamenduak neurtzeko Zumaiako Arau Subsidiarioen Arautegi Osagarriaren aldaketa: 3. artikulua.
(Testu hau aipaturiko artikuluaren lehenengo eta bigarrengo paragrafoen artean barneratuko da):
«(...)—Edozein eraikuntza hiri-lurzoruan eraiki daiteke, lurrek orube izaera lortzen dutenean edo urbanizazioa eta eraiketa aldi berean egikaritzea ziurtatzen denean, bakarrik.
—Orube izaera ez duten lurretan baimena eskuratzeko eta urbanizazio lanak egingo direla bermatzeko, zera ezarriko da:
—Lizentzia eskaeran partikular interesdunak espresuki konpromisoa hartzea, eraikuntza eta urbanizazio lanak aldi berean egiteko.
—Eskaera horretan, partikularrak konpromisoa hartzea eraikuntza ez erabiltzeko urbanizazio lana bukatuta egon arte eta baldintza hori ezartzea, eraikin osorako edo zati baterako bideratzen diren jabetasun edo erabilera eskubidearen lagapenetan.
—Konpromiso horrek eragina izango du, beharrezko zerbitzu publikoak eman ahal izateko, beharrezkoak diren azpiegitura guztietan ere.
—Obra horiek egiteko fidantza gisa, obren egikaritza errealaren kostuari dagokion %100a arteko abala aurkeztuko da urbanizazio lanak egiteko berme modura, sustapen publikoan izan ezik. Egikaritza errealaren kostuaren portzentaia hau gutxitzen joan liteke obra egiten doan heinean, ondorengo kontzeptuetan oinarrituz:
Lurren egokitzapena (eraispenak barne).
Fabrika-obrak (hormak, hormatxoak, ...).
Azpiegiturak (ur-sarea, saneamendu-sarea, argindarraren hornidura, herriko argiak, telefonia eta beste zenbait).
Zoruak, zolak eta zoladurak.
Kaleko altzariak.
Abala murrizteko eskaera, egindako obraren ziurtapenarekin batera aurkeztu beharko da, obra horien zuzendari tekniko eskudunak behar bezala sinatuta eta ikus-onetsita, eta udaleko zerbitzu teknikoek eta dagozkien konpainiek (Ur Partzuergoa, Iberdrola, Telefonika,) egiaztatuta.
—Urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean egiteko betebeharra ez betetzeak, aurreko atalburuan adierazitako fidantza galtzea eragingo du eta lizentzia iraungitzea kalte ordainetarako eskubiderik gabe, eraikitakoa erabiltzea eragotziz, hirugarrengo igorleen eskubidearen eragozpenik gabe egin zitzaizkiekeen kalte eta galeren ordainketarako, edozein kasutan hirugarren erosle horiek subrogatuta geratuz aurreko jabearen lekuan eta postuan hirigintzako bere eskubide eta betebeharretan, eta baita, administrazio urbanistiko eskudunarekin honek adostutako konpromisoetan ere.
Edozein eraikuntza lurzoru urbanizagarrian, berdinbanaketa eginda, behin betiko onartutako Plan Partzialean eta Urbanizazio proiektuan oinarrituz bakarrik egin daiteke, lizentzia eskaeretan aurreko atalburuaz arautu beharko direlarik (...)».