Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

247. zenbakia Data 2002-12-31 22715 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ASTEASUKO UDALA
2003 urterako zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespnea.

ASTEASUKO UDALA

Iragarkia

Publiko informazioko arauzko epea igaro denez batere erreklamazio edota oharpenik aurkeztu gabe, behin-betiko onartutzat jo dira Udalbatzarrak 2021eko urriaren 9an hartutako hasierako erabakiak, non 2003go ekitaldirako Ordenantza Fiskalen aldaketari buruzkoak, eta 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan.

 

Onartutako aldaketak honela geratzen direlarik:

 

Udalerriko jarduera ekonomikoen gaineko Zerga ordainarazteko zenbait ahalmen Arautzen duena.

 

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek Zerga Ordenantza honetan azaltzen diren koefizienteak eta indizeak zehaztu ditu. Horretarako, araudiak ahalmena ematen dio Udalari: jarduera ekonomikoen gaineko zerga arautzen duen uztailaren 5eko 13/1989 Foru Araua (10 eta 11 artikuluak) eta presako zerga neurriak ezartzen dituen apirilaren 5eko 7/1991 Foru Arauan aipatu 11. artikulua geratu den moduan.

 

II.KUOTA MINIMOEN PONDERAZIOA

2. artikulua.

Asteasun kargatzen diren jarduerentzat, Foru Aldundiak zerga honen tarifetan ezarritako kuota minimoak I. eranskinean azaltzen den koefizientearen arabera igoko dira.

 

3. artikulua.

Ordenantza honetako 2. artikuluan ezarri den koefiziente igoera ez zaie probintziako kuotei eta kuota bereziei aplikatuko, ezta Foru errekarguari ere.

III.ZERGA KUOTA

4. artikulua.

Tarifek ezartzen dituzten kuota minimoa dago, eta horri eransten zaio Ordenantza honetako 2. artikuluaren eta, bere kasuan, Foru Errekarguaren arabera dagokion koefizientea. Eta horrela lortzen da zerga honen kuota.

 

IV.KUDEAKETA ARAUAK

5. artikulua.

1.Zerga hau kudeatzeko, likidatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko ahalmenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzita daude, Udalbatzarrak bere garaian erabaki zuen moduan. Hori dena (baldintzak eta edukia) Udalak eta Foru Aldundiak jaso zuten sinatu zuten hitzarmenean.

2.Dena den, aurreko paragrafoan aipatu ahalmen horiek Foru Aldundiarenak izango dira, probintziako kuotei eta kuota bereziei dagokienez.

 

 

V.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta horren zati diren koefizienteak (I. eranskina) Udalbatzarrak I. eranskinean agertzen den egunean onartu zituen. Ordenantza hau, bestalde, 2002ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta aplikatuko da harik eta aldatzea edo indarrik gabe uztea erabakitzen den arte.

 

eranskina

•Bilera eguna: Hasierako onarpena 2002-10-09. Behin betiko onarpena 2002-11-28.

•Ezarritako kuota minimoak igotzeko koefiziente bakarra: 1,50.

 

Zerga Ordenantza, ondasun higiezinen gaineko kuotak finkatzeko funtsezko elementuak Arautzen dituena.

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek zerga honetako karga tasa zehaztu du, ondorengo artikuluan agertzen den moduan. Horretarako, araudiak ahalmena ematen dio Udalari: Ondasun Higiezinen gaineko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua (14.3 artikulua).

 

 

II.KARGA TASA

2. artikulua.

1.Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hiri ondasunei aplikatzeko karga tasa da eranskinean aipatzen den ehunekoa.

 

2.Ondasun Higiezinen gaineko Zergan landa ondasunei aplikatzeko karga tasa da eranskinean aipatzen den ehunekoa.

 

 

III.ZERGA OINARRIA ETA KUOTAK

3. artikulua.

1.Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hiri ondasunei aplikatzeko zerga oinarria da ondasunaren balio katastrala.

 

2.Ondasun Higiezinen gaineko Zergan landa ondasunei aplikatzeko zerga oinarria da ondasunaren balio katastrala.

 

3.Zerga honen kuota zehazten da aurreko ataletan aipatutako zerga oinarriei dagozkien karga tasak aplikatuz. Karga tasak Ordenantzako 2. artikuluan daude.

 

 

IV.KUDEAKETA ARAUAK

4. artikulua.

Zerga hau kudeatzeko, likidatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko ahalmenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzita daude, Udalbatzarrak bere garaian erabaki zuen moduan. Hori dena (baldintzak eta edukia) Udalak eta Foru Aldundiak jaso zuten sinatu zuten hitzarmenean.

 

V.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta horren eranskina Udalbatzarrak eranskinean agertzen den egunean onartu zituen. Ordenantza hau, bestalde, 2002ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta aplikatuko da harik eta aldatzea edo indarrik gabe uztea erabakitzen den arte.

eranskina

•Bilera eguna: hasierako onarpena 2002-10-09, behin betiko onarpena 2002-11-28.

a)Hauek dira Hiri Ondasun Higiezinen Gaineko Zergari aplika dakiokeen karga tasa:

— Hiri bizitegia: 0,19.

— Hiri industriala: 0,35.

b)Landa Ondasun Higiezinen Gaineko Zergari aplika dakiokeen karga tasa hau da: 0,50.

 

Zerga Ordenantza, trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko kuotak finkatzeko funtsezko elementuak Arautzen dituena.

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek zerga honetako kuota minimoak zehazten ditu, eranskinean agertzen den koefizientea aplikatuz. Horretarako, araudiak ahalmena ematen dio Udalari: Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko uztailaren 5eko 14/1989 Foru Araua (4.4 artikulua). Kuota minimo horiek artikulu horretako lehen atalean aipatzen direnak dira.

 

II.ZERGA KUOTA

2. artikulua.

Aurreko artikuluan aipatzen den koefizientea aplikatuz, zerga hau eranskineko tarifen arabera eskatuko da.

 

 

III.ZERGAREN KUDEAKETA

3. artikulua.

1.Zerga honen kasuan, norberak likidatu beharko du ordaindu beharrekoa; horretarako, udaletxean emango zaie inprimakia zerga honen subjektu pasiboei nahiz zerga honen inguruko espedienteak bideratzen dituzten gestoriei.

2.Zerga autolikidazioa aurkezterakoan ordainduko da.

 

4. artikulua.

Zerga hau ordaindua izan denaren egiaztagiria izango da zorra kitatzean udaletxean emandako behin betiko ordainagiria.

 

5. artikulua.

1.Zerga honen ordainketak egunean izatea egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea ezinbestekoa da, Trafiko Buruzagitzan honako gai hauen inguruko espedienteak bideratu daitezen eskatzeko:

a)Ibilgailua gidatzeko gaitasunaren ziurtagiria.

b)Ibilgailuaren behin betiko baja.

c)Ibilgailuaren aldaketa, beti ere, zerga honi dagokionez, ibilgailuaren sailkapena aldatzen bada.

d)Ibilgailuaren eskualdatzea.

e)Ibilgailuaren zirkulazio baimenean agertzen den subjektu pasiboaren helbidearen aldaketa.

2.Ohiko kuotak ordainduak izan direla egiaztatzen duen ordainagiria aurkeztea ezinbestekoa izango da, zerga honen pean dauden ibilgailuen matrikulazio espedientea Trafiko Buruzagitzan irekitzeko; jakina, matrikulatu beharra dauden ibilgailuen kasuetan.

 

IV.KUOTEN ITZULTZEA

6. artikulua.

Zergaren subjektu pasiboari itzuli egingo zaizkio ibilgailuari behin betiko baja ematean subjektu pasiboari tokatzen zaizkion kuota proportzionalak. Zergaren subjektu pasiboari itzuli egingo zaio, halaber, behin-behineko likidazioan behar baino gehiago ordaindutakoa. Eta itzuliko zaio ibilgailuaren bajaren berri izan ondoren —Trafiko Buruzagitzatik jakinaraziko dute baja— edo behar baino gehiago ordaindutakoaren nondik norakoak ezagutu ondoren. Bestalde, Udalak duen jardunbidea jarraituko da dirua itzultzeko.

 

V.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta horren eranskina Udalbatzarrak eranskinean agertzen den egunean onartu zituen. Ordenantza hau, bestalde, 2002ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta aplikatuko da harik eta aldatzea edo indarrik gabe uztea erabakitzen den arte.

eranskina

•Bilera eguna: hasierako onarpena, 2002-10-09. Behin betiko onarpena, 2002-11-28.

•Udalak 1,40 koefizientea onestua du ibilgailu guztientzat.

•Kuotak honako hauek dira:

Ibligailuen potentzia eta mota Kuota Eurotan

A)Turismoak:

9 zaldi fiskaletik beherakoak 25,24

9 tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 50,48

12 tik 13,99 zaldi fislakera bitartekoak 84,14

14tik 15,99 zaldi fislakera bitartekoak 117,80

16 tik 19,99 zaldi fislakera bitartekoak 151,45

20 zaldi fiskaletik gorakoak 185,11

Ibligailuen potentzia eta mota Kuota Eurotan

B)Autobusak:

21 plaza baino gutxiagokoak 116,62

21etik 50 plazatara bitartekoak 166,10

50 plaza baino gehiagokoak 207,62

C)Kamioiak:

Karga erabilgarriko 1.000 kg baino gutxiagokoak 59,19

Karga erabilgarriko 1.000tik 2999 kg. bitartekoak 116,62

Karga erabilgarriko 2.999tik 9.999 kg. bitartekoak 166,10

Karga erabilgarriko 9.999 kg. baino gehiagokoak 207,62

D)Traktoreak:

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 24,74

16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 38,88

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 116,62

E)Trakzio mekanikozko ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi atoiak:

Karga erabilgarriko 1.000 kg baino gutxiagokoak 24,74

Karga erabilgarriko 1.000tik 2.999 kg bitartekoak 38,88

Karga erabilgarriko 2.999 kg.tik gorakoak 116,62

F)Bestelako ibilgailuak:

Ziklomotoreak 6,19

125 z.k.-rainoko motozikletak 6,19

125tik 250 z.k.-rainoko motozikletak 10,59

250etik 500 z.k.-rainoko motozikletak 21,21

500etik 1.000 z.k.-rainoko motozikletak 42,41

1.000 z.k.-tik goragoko motozikletak 84,81

Aintzakotzat izan behar da, apirilaren 4ko 26/97 Foru Dekretuaren 28. artikuluak uztailaren 5eko 14/89 Forua arauaren 2.1.d) artikulua aldatu duela, zergaren salbuespenak eta hobariak (bonifikazioak) arautzen duena, adieraziz salbuestuak izango direla "...minusbalituen ibilgailuak, eta ezgaitasun fisikoa duten pertsonek gidatuak izateko egokituta dauden ibilgailuak, baldin eta 13,50 zaldi fiskaleko potentzia gainditzen ez badute eta pertsona minusbalituenak edo ezgaitasun fisikoa duten pertsonenak badira".

 

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko Zerga Arautuko duen Ordenantza Fiskala.

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udalak, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak erregulatzen dituen Foru Arauean nahiz tributu hau bereziki arautzen duen Foru Arauean aurrikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta exijituko du Ordenantza honi jarraiki. Aplikatuko diren tarifak jasotzen dituen eranskina ere Ordenantza honen zati izango da.

 

2. artikulua.

Ordenantza hau udal barruti osoan aplikatzekoa da.

II.ZERGA HAU TOKATZEN ZAIEN EGINTZAK

3. artikulua.

Udalak eman beharreko hirigintza baimena behar duen edozein eraikuntza, obra edo instalazio egiteari tokatzen zaio zerga hau; eta berdin izango dio baimena aterata izan edo atera gabe izan.

 

4. artikulua.

Honakook izango dira, banan banan adierazita, zerga hau ezartzea tokatzen zaien egintzak:

1.Solairu berriko edozein eraikin edo instalazio egiteko obralanak.

2.Dagoeneko zutik dagoen edozein eraikin edo instalazio handitzeko obrak.

3.Dagoeneko zutik dagoen edozein eraikin edo instalazioren egitura aldatzea dakarten konponketa eta berrikuntza lanak.

4.Dagoeneko zutik dagoen edozein eraikin edo instalazioren kanpoko itxura aldatzea dakarten obrak.

5.Eraikinen barne antolamendua aldatuko duten obrak, eraikina edozertarako erabiltzen dela ere.

6.Behin-behineko obralanak, hau da, Lurraren Legeko textu bateratuko 58. Artikuluko 2 atalean azaltzen direnak.

 

7.Zerbitzu publikoak instalatzeko obrak.

8.Lur erauzketak, hala nola hondeaketak, berdinketak eta betelanak, ez badira, behintzat, aurretik onartu edo baimendutako beste Hirigintza edo Eraikuntza Proiekturen batean egin beharreko obratzat zehaztu eta programatuak.

9.Eraikinak erastea, aurri zorian daudela aitortuetakoak erastea salbu.

10.Aparkalekuak, industria, merkataritza nahiz lanbide iharduerak, zerbitzu publikoak edo lurrazpiari emanen zaion beste edozein erabilera antolatzeko egindako lurpeko instalazioak.

11.Bide publikotik ikusteko moduan propaganda kartelak jartzea.

12.Baliabide ekonomikoak badirela erakusten duten inbertsioen bidez edozein obra, eraikuntza edo instalazio egitea, tokatzen den obra baimena edo hirigintza baimena aterata.

 

5. artikulua.

1.Ez zaie zerga hau tokatzen Udalaren jabetzako eraikinetan egindako eraikuntza, obra eta instalazioei, beti ere, Udala bera bada obren jabea.

 

2.Nahiz eta berez zerga hau ezartzea tokatu, salbuetsiak egongo dira eta ez dute ordaindu beharrik izango, Estatuak, Elkarte Autonomoak, Lurralde Historikoak edo Toki Entitateek egindako eraikuntza, instalazio edo obrak direnean, nahiz eta kudeaketa erakunde autonomo batek egina izan. Obra, instalazio eta eraikuntza horiek, inbertsio berriko obrak edota azpiegitura zaharren maitenimenduko lanak izan, zuzenean beharko dute izan honako helburuotako bat: errepideak, trenbideak, portuak, aireportuak, obra hidraulikoak eta herrien saneamendu nahiz ur zikinen tratamentua.

Horiek horrela izanik ere, nekazaritzan, abelzantzan eta basogintzan diharduten baserrietan egiten diren berritze lanetarako Udalak dirulaguntzak ematen ditu eta aurrentzean ere eman ahal izango ditu, bidezko iritziz gero.

III.SUJETU PASIBOAK

6. artikulua.

1.Honakook dira zerga hau ordaintzera behartuak daudenak, eta hortaz, zergadun esango zaie: eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten diren higiezinen jabeak izanik Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 33. artikuluak zehazten dituen pertsona fisiko nahiz juridikoak eta erakundeak, beti ere, obren jabe ere badirenean; gainerako kasuetan, obraren jabea denari iritziko zaio zergadun.

 

2.Udal Administrazioaren aurrean behar den moduan egiaztatzen ez bada obraren jabea beste pertsona edo erakunde bat dela, beti ulertuko du Udalak, obraren jabea lanean ari diren higiezinaren jabea bera dela, eta hari ezarriko dio zerga.

 

7. artikulua.

1.Zergadunaren ordezko sujetu pasibo iritziko zaio, dagozkion lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak eginten ari denari, baldin eta zergaduna bera ez bada.

 

2.Nolanahi ere, zergadunaren ordezkoari exijitu ahal izango dio Udalak ezagutzera eman diezazkiola zergadun den pertsona edo entitatearen izena eta helbidea.

 

IV.ZERGA OINARRIA

8. artikulua.

1.Zergaren oinarria eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa izango da.

2.Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, interesatuek aurkeztutako exekuzio materialaren aurrekontua hartuko da, baina, beti ere, tokatzen den Elkargo Ofizialaren oniritzia izan beharko du.

3.Aurrekontua aurreko atalean esanda bezala aurkezten ez bada, edo tokatzen den baimenik atera gabeko eraikuntza, instalazio nahiz obren kasuetan, zergaren oinarria Udal teknikariek erabakiko dute, proiektuaren kostua zein izan daitekeen zehaztu eta finkatuta.

 

 

V.ZERGAREN KUOTA

9. artikulua.

Zergaren oinarriari eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.

 

VI.SORTZAPENA

10. artikulua.

Eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan sortzen da zerga, bai eta beharrezko den lizentzia atera ez bada ere.

 

 

VII.KUDEAKETA

11. artikulua.

Tokatzen den lizentzia ematerakoan behin behineko likidazioa egingo da, zergaren oinarria interesatuek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuta, beti ere, aurrekontuak dagokion Elkargo Ofizialaren oniritzia badu; gainerakoetan, zergaren oinarria udal teknikariek zehaztuko dute, proiektua zer kostako den irizten diotenaren arabera.

 

12. artikulua.

Dagokion lizentzia eman ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontu osagarri bat aurkeztu beharko da, aurrekontuaren igoeraren araberako behin-behineko likidazio berri bat egiteko.

13. artikulua.

1.Benetan egindako eraikuntzak, instalazioak nahiz obrak eta horien benetako kostua ikusirik, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena egin ondoren, hala behar bada, aurreko atalean aipatzen den zerga oinarria aldatu egingo du, eta behin betiko likidazioa egingo; eta behin betiko likidazio horren arabera, aldea ordaintzeko eskatu edo, hala tokatzen bada, interesatuari itzuli egingo dio.

2.Aurreko atalean ezarritakoa bete ahal izateko, obra bukatu edo behin-behingoz onartu ondorengo lehen hilabetearen barruan, Udalari aditzera eman beharko zaio hala gertatu dela Udal Administrazioak berak horretarako eskainiko duen inprimakia betez. Aitorpenari obraren zuzendari teknikoaren ziurtagiria erantsi beharko zaio, tokatzen den elkargo ofizialak ikuskatua, hala egitea tokatzen denean. Ziurtagiri horrek jaso beharko duobrak guztira zer kosta diren, baita teknikariaren gastuak ere, hala nola, proiketua idatzi eta zuzentzearena, mozkin industrialarena, nahiz bestelakoak.

14. artikulua.

Zergaren likidazioari dagozkionetarako berdin balioko du administrazioak baimena espreski emana izan edo baimena isiltasun administratibo positiboaren bidez emana izan.

15. artikulua.

Udalak zerga hau autolikidazioaren bidez exijitu ahal izango du.

16. artikulua.

Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak ez egitea erabakiko balu, eta hori idatziz espreski adierazi, eginiko behin-behineko likidazioa itzuliko dio Udalak edo bertan behera utzi.

 

17. artikulua.

Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuli edo bertan behera utziko du, baldin eta ez bada gertatzen, titularrak berritzea eskatu eta Udalak baimena berritzea.

 

VIII.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere eranskina, 2002ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta horrela jarraituko du, aldatzea edo indargabetzea erabaki arte.

eranskina

•Sesioaren data: Behin behinekoa 09-10-2002, Behin betikoa:28-11-2001

•Udalak ondoren zerga-tipoak aplikatzen ditu:

 

%

Hiri eta beste edozein motatakoak 4

Industri eta Merkatal motatakoak 5

Baserri eta Nekazal motatakoak 2

— Bonifikazioak:

Babes Ofizialeko Etxebizitzek, %25ekoa.

Ordenantza, zerbitzu publikoa emateagatik edo administrazio jarduera burutzeagatik ordaindu beharreko Tasak Arautzen dituena.

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek tasak ezartzen eta eskatzen ditu, eranskinean aipatzen diren zerbitzuak emateagatik edo jarduerak burutzeagatik. Eta ezarri eta eskatu, gainera, Ordenantza honen eta hazienda lokalak arautzen dituen Foru Arauaren arabera egiten dira. Ordenantza honen zati dira, bestalde, aipatu tasak.

2. artikulua.

Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.

 

 

II.EGITATE EZARGARRIA

3. artikulua.

Egitate ezargarria da Udal administrazioak benetan zerbitzua ematea edo jarduera burutzea, hala eskatu zaiolako, edo, zeharka, partikularren egiteagatik edo ez-egiteagatik zerbitzua ematera edo jarduera burutzera bultzatua ikusi delako.

 

 

III.SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1.Zergadun moduan, subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak eta juridikoak, eta entitateak (Gipuzkoako Zergen inguruko Foru Arau Orokorra, 33. artikulua); hain zuzen, pertsona eta entitate horiek izango dira zerbitzuak edo jarduerak eskatzen dituztenak, edo horien onuradunak direnak edo horiek eragiten dietenak.

2.Zergadunaren ordezkoak hauek izango dira:

a)Etxebizitzen edo lokalen jabeak, etxebizitzetako edo lokaletako okupatzaileak zerbitzuen edo jardueren onuradunak izateagatik edo haiei zerbitzuek edo jarduerek mesederen bat eragiten dietelako jartzen diren tasen kasuan. Jabe haiek okupatzaile onuradunei kuotak eska diezazkieke.

b)Arriskua aseguratzen duten entitateak edo sozietateak, baldin eta jarritako tasak ematen den zerbitzua arrazoi hauetakoren batengatik bada: suari eta hondamenei aurre hartzeko; sua itzaltzeko; eraikuntzaren eta eraispenen inguruan; eta, oro har, pertsonak eta ondasunak babesteko. Zerbitzua mantentzeko lanak ere barruan sartzen dira.

c)Obren egileak eta kontratistak, baldin eta lurzoruaren eta hirigintza antolakuntzaren inguruko araudian aurreikusten diren hirigintza lizentziak emateagatik jarritako tasak badira.

5. artikulua.

Tasak ordaintzera behartuta daude:

a)Zerbitzua ematea edo jarduera burutzea partikularrek eskatzen duten kasuetan, zerbitzua edo jarduera eskatzen duenak.

b)Partikularrek eskatu gabe, Udal administrazioa haien egietagatik edo ez-egiteagatik zerbitzua ematera edo jarduera burutzera bultzatua ikusten den kasuetan, egite edo ez-egite hura lepora dakiokeenak.

6. artikulua.

Subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen direnek ere Ordenantza honetatik sortutako zerga zorrak ordaindu beharko dituzte.

IV.SALBUESPENAK, GUTXIAGOTZEAK

ETA HOBARIAK

7. artikulua.

Salbuepenak edo beste onura fiskalak emateko, dagokion araudi orokorrean esaten dena beteko da. Salbuespenak eta onura fiskalak Ordenantza honen eranskinean daude.

 

V.ZERGA OINARRIA

8. artikulua.

Zerga oinarria da zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitza, eranskinean esaten den moduan.

 

 

VI.KUOTA

9. artikulua.

1.Zerga kuota kalkulatzeko hiru bide daude, eranskinaren arabera: tarifa bat aplikatzea; aurretik jarritako kopuru jakin bat aplikatzea; edo bi bide horien nahasketa bat.

 

 

VII.SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

10. artikulua.

1.Tasa sortzen da zerbitzua ematen denean edo jarduera burutzen denean.

 

VIII.LIKIDAZIOA ETA SARRERA

11. artikulua.

Udal administrazioak kontzeptu bakoitzarengatik likidatu beharrekoa likidatuko du. Udal administrazioak, halaber, likidatutako kopurua dirutan jasoko du. Eta hori guztia eranskinean ordainarazpen bakoitzari buruz agertzen diren arauen arabera egingo da.

 

IX.TASEN KUDEAKETA

12. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasen likidazioari, bilketari eta ikuskapenari dagokionez eta zergen inguruko arau hausteari eta kasu bakoitzean jarri behar diren zigorren kalifikazioari dagokionez, Gipuzkoako Zergen inguruko Foru Arau Orokorrean esaten dena beteko da.

 

 

X.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta horren eranskina Udalbatzarrak eranskinean agertzen den egunean onartu zituen. Ordenantza hau, bestalde, 2002ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta aplikatuko da harik eta aldatzea edo indarrik gabe uztea erabakitzen den arte.

eranskina

A)Ur hornidura zerbitzua:

— Azpiegitura, canon finkoa:

€/seihilabeteak

Etxebizitzak 10

Industriak 30

Bonifikazioak eta salbuespenak, etxez-etxeko hornidurari dagokionez, gizarte-ongizate batzordeak proposatutakoak.

 

A)Kide bakar bat denean:

— Hileko 385,50 euro bitartean jasotzen dutenak, erreziboaren salbuespen osoa izango dute.

— Hileko 385,51tik 415,56 euro arte jasotzen dutenak, erreziboaren % 75eko bonifikazioa izango dute.

— Hileko 415,57tik 445,62 euro arte jasotzen dutenak, erreziboaren %50eko bonifikazioa izango dute.

B)Etxebizitzan hainbat kide bizi direnean:

— Hileko 453,98 euro arte jasotzen dutenak, exentzio osoa izango dute (70.650 pta jubilazio pentsio gutxienekoa ezkontidea bere gain edukiz gero.

— Hileko 453,99 tik 552,75euro arte jasotzen dutenak, erreziboaren %75eko bonifikazioa izango dute. (Ezkontidea bere gain edukiz gero pentsio minimotik G.S.L.ren % 125 era).

— Hileko 552,76 tik 663,30 euro arte jasotzen dutenak, erreziboaren %50eko bonifikazioa izango dute.(G.S.I.ren %125 etik G.S.I.ren %150 era).

B)Zabor bilketa:

€/seihilabeteak

1. Etxez-etxeko bilketa zerbitzua 25/24

2. Industria, Komertzio, Taberna, Jatetxe eta

gainontzekoak 50,49

3. Baserriei zabor bilketa zerbitzuagatik 18,03

— Bonifikazio eta salbuespenak gizarte-ongizate batzordeak diktaminatutakoak, Ur hornifura zerbitzuan aplikatuko diren baremo berdinekin.

C)Establezimendu irekiera baimenak emateagatiko zerbitzua:

1.Tarifa orokorra eta minimoa:

%

1.1. JGOKA espedienteei lotuta ez dauden jarduerak

ireki eta, Jarduera Ekonomikoen gaineko zergarengatik, ordaindu beharreko urteko kuotei

aplikatuko zaien karga tasa 100

 

1.2. JGOKA espedienteei lotuta dauden industria

eta merkataritza establezimendua ireki eta, establezimenduan edo lokalean burutuko den jarduera dela-eta Jarduera Ekonomikoen gaineko zergarengatik ordaindu beharreko urteko

kuotei aplikatuko zaien karga tasa 325

 

2.Tarifa bereziak:

Euroak

2.1. Biltegiak, oro har 150,25

2.2. Banketxeak eta aurrezki kutxak 1.803,04

2.3. Aisiladi elkarteak 300,51

2.4. Joko aretoak 450,76

2.5. Dantzalekuak 901,52

2.6. Pubak etadiskotekak 601,01

2.7. Jatetxeak, tabernak eta kafetegiak, 3. Mailakoak 270,46

2.8. Jatetxeak eta tabernak, 2. Mailakoak 360,61

2.9. Jatetxeak eta tabernak, 1. Mailakoak 480,81

2.10. Banketxeak eta aurrezki kutxak 1.803,04

2.11. Gas deposituak 200

Euroak

D)Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubidearen 50/1999 legearen 3. Arti-

kuluak eskatzen duen baimena emateko zerbitzua 30

 

— Tarifak ezartzeko arauak: Arriskutsua izan daitekeen txakurra edukitzeko baimena emateko garaian, eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak Erregistroan izen-emateko txartela bidaltzeko unean tasa hau ordaintzeko betebeharra eskatuko da.

Halaber, baimena berritzeko garaian ere eskatuko da.

 

E)Telekomunikazio kokagunearen mantenimendu zerbitzua: 50 euro.

— Tarifak ezartzeko arauak: Inguruan dauden etxearen lehen erabilerako baimena ematean, hauek telekomunikazio kokagunearekin lotura badaukate tasa hau ordaintzeko betebeharra eskatuko da.

Tasa hau urtero ordainduko da telekomunikazio kokagunearen mantenimenduaren kontzeptupean.

F)Julian Lizardi Baserri babesturako egonaldiaren zerbitzua emateagatiko Tasa:

Euroak

Hileko/koste/plaza 540,91

Hileko/koste/plaza (Herritarrentzat) 480,81

Asteasu, 2002ko abenduaren 16a.—Alkatea.

(1123) (14172)

—————————