Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

10. zenbakia Data 2002-01-16 912 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZIZURKILGO UDALA
Udal hilerriko barne funtzionamenduari dagokion erregelamendua. Behin betiko onespena.

ZIZURKILGO UDALA

Iragarkia

Zizurkilgo Hilerriko Barne Funtzionamenduaren Araudia 2001eko azaraoren 5ean egindako Osoko Bilkuran hasiera batean onartu zen eta 2001eko azaroaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen onarpen hori. Jendeaurreko informazio epe barruan inongo erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, 7/1985 legearen 49.C artikuluak jartzen duenaren arabera, behin betiko onartutzat joko da.

Horren ondorioz, Toki Erregimeneko Oinarriek arautzen duten 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ohartemandakoaren arabera, Araudi hori osorik argitaratzen da

Zizurkil, 2002ko urtarrilaren 7a.—Juan Manuel Erasun Eizmendi, Alkatea.

(14) (275)

ZIZURKILGO HILERRIKO BARNE FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDIA

I.

XEDAPEN OROKORRAK

1.Kokagunea

1. artikulua.

Zizurkilgo Udal Hilerria Zizurkilen dago, Urkamendi deituriko kokagunean.

2.Ezaugarriak

2. artikulua.

300 nitxo ditu; 25 hilobi; 9 ehortz-toki; 148 banakako hezurtegi eta hezurtegii amankomuna.

3.Jabegoa

3. artikulua.

Hilerria Zizurkilgo Udalaren jabetzakoa da eta berari dagokio hilerriarekiko erantzunkizuna, eta gobernu, epaitegi eta osasun arloko aginteei gordetzen zaie legez dagokien esku-hartzea.

4.Erantzunkizunak

4. artikulua.

Zizurkilgo Udalari dagokio:

a)Hilerria administratzea, antolatzea, mantentzea, zaintzea eta egokitzea.

b)Eraikitze eta urbanizazio lanak egitea.

c)Hilobien errejistroaren ardura.

d)Gorpu eta gorpuzkiak hilobiratzea, hilobitik ateratzea, errduzitzea eta indarrean dagoen hildakoei buruzko osasun legeak eskatzen duena egiteko baimenak ematea.

e)Hilobiratzeko eskubideak ematea, onartzea, aldatzea, bere onuradunak izandatzea eta horri dagozkion tituluak bideratzea eta ematea.

f)Hilobien emakidak erat, izapidatu eta, hala dagokionean, bukatutzat eman.

g)Langileak izendatu eta aldatzea.

h)Tarifak ezarri eta jaso.

i)Araudi hau betetzea zaindu eta beharrezko denean zigortu.

j)Hilerria isteko espedientea bideratu.

k)Hilerriaren titularra eta herriko jarduerak araupetzen dituen erakunde publikoa izanik, berari dagokion beste edozein funtzio egitea.

5. artikulua.

Partikularrei dagokie:

a)Hilerrian hilobiratze duina izateko eskubidea, sexua, arraza eta erlijioa kontuan hartu gabe.

b)Bakoitzak bere ehortz-tokia, nitxoa, adierazten diren garbitasun, kontserbazio, apaindura eta estetika baldintzetan mantentzea. Hilerriko estetikarekin bat ez datorren elementurik ez jartzea.

c)Zerbitzua egiteagatik Zerga Ordenantzan ezartzen diren eskubideak eta tasak ordaintzea.

d)Udalak edo bestelako edozein administraziok edo erakunde eskudunek ematen dituen xedapenak errespetatzea eta betetzea.

5.Organo Kudeatzailea

6. artikulua.

Hilerriaren zuzendaritza Zizurkilgo Udalari dagokio zuzenean, eta bere esku geratuko da Organo Kudeatzaile bat izendatzea, pertsonala zein kide anitzekoa, zerbitzuaren funtzionamendu egokiaren erantzule izango litzatekeena.

6.Erabilera onartu eta debekatuak.

7. artikulua.

Hilerri barruan gizalegezko portaera esijituko da.

8. artikulua.

Debekatua dago, udalak horretarako baimen zehatz eta berezia ematen ez badu, Hilerrira bertako orden ona aztora dezaketen edonolako ibilgailu eta animalia sartzea.

Zerbitzuko udal ibilgailuei, ehortz-furgoiei eta Hilerrian bertan erabiliko diren lan edo/eta eraikuntza materialeak daramatzatenak bakarrik sartu ahal izango dira, baldin eta gidariek beharrezko lizentzia eta baimenak badituzte.

Beti ere, garraiobide horien jabeak izango dira Hilerriko bide edo instalakuntzetan eragindako kalteen erantzule eta berehala konpondu edo, kasua bada, eragindako kalteen indemnizaziora behartuak egongo dira. Jabea bertan ez badago, erantzunkizun bera esijitu ahal izango zaio berehala kaltea eragin duen ibilgailuko gidariari.

9. artikulua.

Partikularrek egindako lanak, jendearentzako irekia dagoen ordutegian egin beharko dira eta esiji daitezkeen lizentzia eta baimenak eduki beharko dituzte.

Hilobietan jarri edo inskribatu nahi diren hilartitzak, oroigarriak eta sinboloak zentsuratu ahal izango ditu Udaletxeko Alkatetzak eta, beti ere, Udalak horretarako ezarriak dituen ereduei egokitu beharko zaizkie.

Hilerrian ezingo da sartu ez bertatik atera objeturik, dagokion baimenik gabe, eta galerazi egingo da jartza edo kendu egingo dira hilerriko izaera merezi ez dutenak.

10. artikulua.

Gauez, bereziki debekatua dago hilobiratzeak egitea eta edonolako lanak egitea Hilerrian, behar bezala justifikatutako salbuespenak ezik. Hilerria itxia egongo da gaueko 21,00 tatik goizeko 08,30tara. Ordutegi hori aldatu ahal izango du Udalak.

II.

ERABILERA ARAUDIA, «HILDAKOEN OSASUN ZAINGOAREN ARAUDIAREN» ARABERA

1.Definizioa (gorpua, gorpuzkiak)

11. artikulua.

Araudi honen ondorioetarako, definizio hauek izango dira kontutan: Gorpua: Giza gorputza, benetako heriotza gertatu eta lehenengo bost urteetan. Heriotzaren eguna eta ordua Erregistro Zibilean ageri direnak izango dira. Gorpuzkia: Giza gorputzaren hondarrak, materia organikoa desegiten denean, benetako heriotza gertatu eta bost urte igaro ondoren.

2.Hilobiratzeak

12. artikulua.

Hilobiratzeak indarrean dauden lege xedapenen arabera egingo dira. Nahitaezko baldintza da heriotza Erregistro Zibilean inskribratzea, hil izanaren zalantzarik gabeko adierazpenak daudela ziurtatzen duen medikuaren agiriarekin. Heriotz ziurtagiriarekin, Udalak horretarako jarritako dependentzietan kreditatuko da, eta bertan eskuratuko da lurperatzeko baimena. Lurperatzea ez da egingo heriotzetik hogeitalau ordu igaro arte.

13. artikulua.

Gorpua aurkezten duen hileta-enpresa edo pertsonak legezko edo araubidezko xedapenek exijitutako agiriak ekarri beharko ditu.

Hilerriko Administrazioari nahiko aurrerapenez jakinaraziko zaio zein zerbitzu eman behar dituen.

14. artikulua.

Hilerritik bertatik edo beste hilerri batetik lekualdatu ondoren egiten diren hilobiratzeetan, kontutan izango dira osasun aginduak, legedian bai goragoko Agintariek eta bai udal osasun zerbitzuek zehaztutako arretan jartuz.

15. artikulua.

Gorpua ukitzen duten objetuak, hala nola, maindireak, burkoak, hil-oihalak, gorputzarekin batera lurperatu edo kaltzinazio edo errausketa bidez desegingo dira.

16. artikulua.

Hilerriko arduradunak bete eta bete arazi egin behar ditu lurperatzearen inguruan indarrean dauden xedapenak.

17. artikulua.

Lurperatzeetarako ordutegi bat egongo da, ondorengoa:

—Lanegunetan (astelenenetik ostiralera): 9tatik 20,45tara.

—Jaiegunetan eta larunbatetan: Ez da lurperatzerik egongo, Udalari 24 ordu lehenago jakinarazten zaionean ezik.

Ordutegi hau aldatu ahal izango du Udalak. Berria onartu ondoren, Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratuko da.

18. artikulua.

Inoiz ezingo da gorpu bat beste baten gorpuzkinekin lurperatu; hala ere, kontzesio bidez eskuratutako hilobien kontzesiodunek, hilobiratzetik beharrezko 5 urteak igaro ondoren, dauden gorpuzkiak hilobitik atera ahal izango dituzte eta hezurtegiaren barruan dagokion ehortz-kutxan jarri. Horrela, beste hilobiratze bat egin ahal izango da hilobian.

19. artikulua.

Ez zaio hilobirik ukatuko hilobiratzeko aurkezten den ezein gorpuri, legezko tramiteak jarraitu baditu; behartsuek dohainik lurperatzeko eskubidea dute eta heriotza gertatzen den herriko Udalaren kontura izango da; Foru Aldundiaren menpeko edo zaintzako establezimendu batetan gertatzen bada, administrazio honen betebehar subsidiarioa izango da hilkutxa jartzea.

20. artikulua.

Lurperatzeak fabrikako obra-hilobietan egingo dira. Baldintzak Hildakoen Osasun Zaingoaren Araudian ezarritakoak izango dira.

3.Hilobitik ateratzeak eta berrilobiratzeak

21. artikulua.

Gorpuak eta gorpuzkiak hilobitik atera daitezke Hilerrian bertan lekualdatu eta berrilobiratzeko edo beste hilerri batetara eramateko. Bi kasuetan arauzko baimena beharko da eta garai bakoitzean indarrean dagoen Hildakoen Osasun Zaingoaren gainontzeko arauak beteko dira, norberaren segurtasunerako neurri guztiak hartuz.

22. artikulua.

Hilobitik ateratzeko baimena, ondoren lekualdatzeko edo ez lekualdatzeko, Osakidetzari eskatuko zaio, eta eskaerari hilobitik atera nahi den gorpuaren lurperatze ziurtagiria erantsiko zaio.

Lehen aipatutako baimena udal baimenari erantsi beharko zaio.

23. artikulua.

Aurreko artikuluetan ezarritakoarekiko salbuespen dira epai bidez egindako hilobitik ateratzeak. Kasu honetan bertan adierazitakoari erantzungo zaio.

24. artikulua.

Lurperatu zirenetik 10 urte igaroak ez dituzten gorpu edo gorpuzkiak hilobitik ateratzeko, beharrezko osasun neurriak hartu beharko dira.

25. artikulua.

Hilobitik ateratzeak horretarako aurrikusitako ordutegian egingo dira.

4.Gorpuzkiak garbitzea

26. artikulua.

Hezurtegietan gorde edo errausteko hilobi edo ehortz-tokietako gorpuzkiak garbitu edo hustutzea, bertako azken hobiratzetik gutxienez 5 urte igaro ondoren izango da. Hilobietan dauden egur, erropa, hil-oihal, etab. kaltzinatu edo erraustu egingo dira. Gorpuzkiak ehortz-kutxan jarri ahal izango dira nitxo hezurtegietarako eraikuntzan, edo erraustuak izango dira.

27. artikulua.

Hilobitik ateratzeak, gorpuzkiak lekualdatzea edo ehortz-tokiak garbitzea familiartekoek edo izendatutako lagunak egingo du, horiek hilerriko arduradunaren aurrean eta aurrikusitako ordutegian. Beharrezkoa izango da Udalaren baimena.

III.

BARNE ARAUDIA

1.Zuzendaritza eta administrazioa

28. artikulua.

Udalaren egitekoa izango da Hilerrian egiten diren lurperatze, hilobitik ateratze eta gainontzeko zerbitzuak administratzea eta eskubideak biltzea. Gaitasuna du beharrezko lan burokratikoak antolatzeko eta bere zaingopean egongo dira liburuak.

29. artikulua.

Udalak Hilerriko zerbitzuen liburu hauek eramango ditu:

—Lurperatze eta hilobitik ateratzeen Errejistro Orokorreko Liburua. Datu hauek jasoko dira: Orden zenbakia, hildakoaren izen-abizenak, lurperatze data, sexua, adina, egoera zibila, heriotzerako arrazoia, hilobi zenbakia eta bertako orden letra, behin behingo edo behin betiko hilobia, hilkutxaren materiale klasea, sortutako eskubideak. Eta, dagokionean, hilobitik atera zeneko data eta gorpuaren edo gorpuzkien egoera berria (beste Hilerri batetan edo Hilerri bereko beste toki batetan).

—Hilerriko Fitxategi Orokor bat. Bertan hilobi bakoitzak bere fitxa izango du eta dagozkion datuak jasoko ditu: Zesioak, eman diren datarekin, emaleen izen-abizenak, eta hilobiratzeei buruz edo beste edozein gaietan hilobiari eragiten dioten aldaketekin.

—Liburuetan jasotzen den informazioak interesatzen den datua zehazki bilatzen eta estatistikak egiten utziko duen antolakuntza administratibo bati erantzungo dio.

30. artikulua.

Udalaren baimena lortzeko, beharrezkoa izango da ondorengo dokumentazioa aurkeztea:

1.Hilobiratzeak:

a)Eskaera orria bete.

b)Dagokion Epaitegiak emandako hilobiratzeko baimena.

c)Gorpu bat kontzesio administratibo bidez emandako hilobietako batetan egiteko, horretarako titulu kreditatzailea.

d)Gorpua eskubidearen titularrarena berea bada, bere edo bere oinordekoen baimena aurkeztu beharko da.

e)Gorpua beste udalerri batetik lekualdatzen bada, dagokion Osakidetzaren baimena.

f)Heriotz ez naturala bada, epaitegiaren baimena.

g)Dagokion Ordenantza Fiskalean ezarritako eskubideak ordaindu izanaren erreziboa.

2.Hilobitik ateratzeak:

a)Eskaera orria bete.

b)Osakidetzaren baimena.

3.Hilerrian bertan lekualdatzeak:

a)Eskaera orria bete.

b)Gorpuzkiak berrilobiratzeko, kontzesio titulua kasua denean.

c)Ordenantza Fiskalean ezarritako eskubideak ordaindu izanaren erreziboa.

31. artikulua.

Eskatutako zerbitzuaren arabera, partikularrek beharrezko dokumentazioa aurkezten dutenean, Udalak baimena emango du, hirukoiztua. Kopia bat hilerriko pertsonal arduradunari emango zaio, zuzen dagoela eta hilobiratzea, hilobitik ateratzea edo lekualdatzea bidezkoa dela ziurtatzeko. Beste kopia bat Udaletxean geratuko da. Eta hirugarrena familiartekoentzat izango da.

Udalaren baimenean datu hauek agertuko dira:

a)Hildakoaren izen-abizenak.

b)Heriotz-data.

c)Eskatzailearen izen-abizenak eta hildakoarekiko harremana.

d)Egingo den zerbitzua (hilobiratzea, hilobitik ateratzea edo lekualdatzea).

Udalak hilerriko pertsonal arduradunari emango dion baimenaren alea, Udalera itzuliko da jatorrizko alea behar bezala sinatua, zehazki bete denaren ziurtagiri, eta Errejistro Liburuan idazteko.

3.  Jakinarazpenak

32. artikulua.

Behin behingo zesioen epemugak hiru hilabete lehenago jakinaraziko dira. Behin betiko lurperatzera edo Hezurtegira lekualdatzea eskatzen ez bada, Hezurtegi Arruntera eramango dira.

IV.

HILOBI-ERABILERA ESKUBIDEAK

33. artikulua.

Udal Hilerrian honelako hilobiak daude:

a)Banakako nitxoak, in situ hormigoiezkoak, 0,80 x 0,80 x 2,50 dimentsiodunak gutxi gora behera.

b)In situ hormigoiezko ehortz-tokiak, bakoitzak 6 unitate dituelarik.

c)Materiale eta neurri desberdinetako panteoiak.

d)Banakako hezurtegiak, in situ hormigoiezkoak, 0,35 x 0,35 x 0,35 dimentsiodunak gutxi gora behera.

e)Hezurtegi Arrunta.

f)Hilobi arrunta, hiru departamendu dituena eta gutxi gora behera 2,50 x 1 x 2,50 dimentsioduna.

34. artikulua.

Hilobien hilobi-erabilera eskubideak uztea zesioaren denboraren arabera egiten da, eta hiru alternatiba daude:

1.Hilobi-erabilera eskubide Iraunkorra.

2.Denboraldi batetarako hilobi-erabilera eskubidea

3.Hilobi-erabilera eskubide arrunta.

35. artikulua.

Lurperatzeko eskubidea uzteak, iraunkorra edo denboraldi batetarakoa, ez dakar salerosketa; Udalak gorpua edo gorpuak hilobian egotea errespetatzea dakar, gehienez ere 75 urtetarako zesioa kontzesio bidez egiten dela, edo heriotz egunetik hasi eta 10 urtetarako epe batez; horregaitik, familiak utzitako edozein hilobi iraunkor Udalaren jabetza osora itzuliko da, eta horrek ez dio indemnizatua izateko eskubiderik emango.

36. artikulua.

Aurreko artikuluak aipatzen duen zesioa komertziogai izan ez badaiteke ere, «mortis causa» eskualdatzeak onartuko dira, Udalak baimena ematen badu, kontzesioaren epea amaitzen den bitartean.

37. artikulua.

Hilobi bat erabiltzeko eskubidea, bere klase edo xedea edozein delarik ere, pertsona bakar baten izenean emango da beti.

1.Hilobi-erabilera eskubide jarraitua

38. artikulua.

Udalak erabakitako hilobiak, gehienez ere 75 urterako utziko dira interesatuek eskatuta.

39. artikulua.

Udalak esleipendunari hilobi zehatz bat lurperatzeetarako erabiltzeko eskubidea ematen dio, gehienez ere esleipena ematen denetik hasi eta 75 urtetako eperako. Esleipendunek ez dute inolako kalteordainetarako eskubiderik izango edozein arrazoiengaitik Hilerria isten bada edo esleipenaren epea amaitzen bada; indarean dagoen legediaren menpeko hilobi-erabileraren eraginetarako geratuko da.

40. artikulua.

Udalak, Hilerriaren erreformagaitik edo isteko erabakia ez den beste arrazoi batengaitik hilobi hauetakoren bat kendu beharko balu, beste bat esleituko dio esleipendunari.

41. artikulua.

75 urtetara emandako lurperatzeetan, gorpua ehortzi ondoren, onuradunek aukera izango dute, legezko epea igaro ondoren, gorpuzkinak bildu eta beste hilobi batetara edo nitxo hezurtegien eraikuntzara lekualdatzeko.

42. artikulua.

Esleipendunek tapa zein hilarria aldatu ahal izango dituzte, baldin eta aurrikusitako neurriei egokitzen bazaizkie eta adierazitako ezaugarrietako materialeak erabiltzen badituzte.

43. artikulua.

Erabat debekatua dago hilobiak saltzea eta beste edozein irabazi-jarduera.

44. artikulua.

Ez da baimenduko ez lurperatzerik ez gorpua lurpetik ateratzerik erabilera-eskubidearen titularrak sinatutako dagokion baimenik gabe; baimen hori ez da eskatuko lurpetik atera beharreko gorpua hilobiaren titularrarena denean bakarrik.

45. artikulua.

Hilobien erabilera-eskubidearen titularren betebeharra da, hauek garbitasun, edertasun eta zaintza egoera egokian edukitzea.

46. artikulua.

Denbora baino lehenago ematearen iraungitzea eta eskubidea itzultzea aditzera eman ahal izango da. Hau, ondorengo kasuetan gertatuko da:

a)Hilerria hondamen egoeran dagoelako. Honek dagokion espediente administratiboa bideratzea eskatuko du.

b)Hilobi edo ehortz-tokia uzteagatik. Horrela dela ulertuko da titularra hiltzen denetik urtebete igaro eta eskubidearen titular berriak bere alde eskualdatzea eskatzen ez badu.

c)Eskualdatzea egin ondoren, hilobia egoera txarrean badago, eta Udalak horretarako emandako epean txukuntzen ez bada.

d)Hilerrrian emandako zerbitzuen edo jaso ditzakeen aprobetxamendu berezien ordainarazpenerako Ordenantzan ezarritako eskubide eta zergak ez ordaintzea. Beharrezko izango da aurrez zorpeko ziurtagiria aurkeztea, bide exekutiboz kobratzeko, eta hau gauzatzea ezinezkoa izatea.

e)Bere titularrak uko egitea.

f)Ematearen utzikeria edo hilobia edo ehortz-tokia utzita dagoenaren itxuragatik. Horrela joko dira ez erabiltzea eta mantenimendurik eza. Arrazoi honengaitik aurrez itzultzea gauzatzeko, dagokion espediente administratiboa bideratu beharko da.

g)Kontzesioan aipatzen diren eta araudi honetan zejhazten diren betebeharrak ez betetzeak ere iraungitzea ekar dezakete, espedientea bideratu ondoren. Esleipendunak udal ondasuna aurrez itzultzeagaitik kalteordaina jasotzeko eskubidea galduko du.

Nolanahi ere, uzte-deklarazioak espediente administratiboa eskatzen du, Udalaren iniziatibaz, eta jasoko du esleipenduna deitzea helbide ezaguna duenean, eta helbidea ezaguna ez bada, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako edikto bidez.

47. artikulua.

Hilobia utzi edo ez zaintzegaitik, esleipendunak falta egin dezake, harekiko eskubide guztiak galdu ahal izango dituelarik.

2.Denboraldi bateko hilobi-erabilera eskubidea

48. artikulua.

Hilobi-erabilera denboraldi batetarako eman daiteke, gehienez ere hamar urteko eperako. Gorpuzkinak lurperatzeko hezurtegien erabilera izaera amaigabez utziko da.

49. artikulua.

Hilobiak gehienez ere 10 urterako utziko dira, luzaezina izango da eta epea amaitzen denean gorpuzkinak jaaso eta erraustu egingo dira. Horrela ez izateko, ematea amaitzeko epea baino hiru hilabete lehenago lurperatze iraunkor batetara lekualdatzea eskatu edo hezurtegi zerbitzua kontratatu beharko da.

3.Baterako hilobi-erabilera eskubidea

50. artikulua.

Baterako hilobi-zesioek gehienez ere sei urtetako iraupena izango dute, eta dohainik egingo da.

51. artikulua.

Epea amaitu ondoren, gorpuzkinak lurpetik aterako dira eta baterako hezurtegia eramango dira, aurrez familiartekoei jakinarazi gabe.

4.Esleipena

52. artikulua.

Hilobi bat 99 urtetarako uztea instantzia bidez eskatuko zaio Udalari eta Alkatea izango da erabakiko duena.

53. artikulua.

99 urterako Hilobi Eskubiderako eta Denboraldi Baterako eta Baterako Hilobi Eskubiderako eskaerak udaletxean aurkeztuko dira.

5.Tasak

54. artikulua.

Hilobi Eskubide eta Hilerrian ematen diren zerbitzu guztiek tasak sortuko dituzte, Baterako Hilobi Eskubideak ezik. Tasa horiek udaletxean ordainduko dira, indarrean dagoen Udal Ordenantzaren arabera.

Hilobi iraunkorrei dagozkien mantenimenduagaitiko urteroko ordainketak, urtero egingo dira, urte haseran.

V.

ESKUALDATZEAK

1.Herentziazko oinordekotza

55. artikulua.

Gorpuak edo gorpuzkiak dituzten 99 urterako hilobi-zesioen titularitatea ezingo da inoiz bizien artean eman, eta suzesio edo herentzia bidez bakarrik eskualdatu ahal izango dira.

56. artikulua.

Zesioduna hiltzen denean, zesioa oinordekoaren edo testamentu-egikaritzean izendatutako legatudunaren esku geratuko da. Testamentugileak hilobi-erabilera eskubidean oinordeko izateko bi edo lagun gehiago izendatuko balitu, adinez nagusien denari bakarrik eskualdatuko zaio. Oinordekoa edo legatuduna izendatu gabe balego, derrigorrezko oinordekoek beraien artean izendatuko dute eskubidea nori eskualdatuko zaion eta udaletxean aurkeztu beharreko titularitate aldaketa eskaerari derrigorrezko oinordeko guztien adostasuna ageri den agiria erantsi beharko zaio. Hilobi-erabilera eskubidearen titularitatea nori eskualdatzeari buruzko erabateko adostasunik ez badago, adinez nagusien den derrigorrezko oinordekoari eskualdatuko zaio eta, derrigorrezko oinordekorik ez badago, Kode Zibileko 947 eta 954 arteko artikuluetan jasotako adinez nagusien diren ahaideei, bertan ezarritako ordenari jarraiki.

VI.

HILERRIKO PERTSONALA

1.Hilerriko arduraduna

57. artikulua.

Hilerriko zerbitzuak gobernatu, zaindu, gorde eta emateko bertako arduradun bat egongo da. Hilerriko udal langilearen izendapena Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritakoaren arabera izango da; indarrean dauden xedapenek eta, bereziki, Araudi honek zehaztutako eskubide eta betebeharrak izango ditu.

58. artikulua.

Hilerriko arduradunaren betebehar espezifikoak izango dira ondorengoak:

a)Gorpuak jasotzean bertan egon eta hauek Deposituan jarri edo berehala lurperatu.

b)Lurperatu aurretik, familiari edo ordezkariei Errejistro Zibilaren dagokion lizentzia edo baimena exijitu; horrez gain, Udal baimena. Heriotza indarkeriaz gertatu balitz, Barruti-Epailearen lurperatze agindua exijituko du. Ez da lurperatzerik baimenduko aurrez aipatutako agiririk gabe.

c)Ez da gorpua lurpetik ateratzea baimenduko dagokion Autoritatearen agindurik eta Udal baimenik gabe; era berean, heriotza indarkeriaz gertatu balitz, Epaitegiaren agindua beharko da.

d)Ez da baimenduko, behar bezala baimenduta gorpuak edo gorpuzkinak lurpetik ateratzen direnean, hilkutxan leudekeen objetuak beste pertsona batek jasotzea; hilerriko arduradunaren falta oso larria izango da Hilerriko lurperatzeetaan dauden gorpuzkin, jantzi, hilkutxa edo objetuak desagertzea.

e)Beti beteko ditu hijiene arauak, eta puntualki jakinaraziko dizkie administrazio zerbitzuei ikusitako hutsunean: Era berean, bere zaintzan izango ditu Kapera eta Gorputegia eta gianontzeko dependentziak garbitzea eta lurrak, landareak eta zuhaitzak egoera onean mantentzea.

f)Bisitariak egoki jokatzeko arduraduna izango da, eta dagokion autoritatera jo ahal izango du beharrezko ikusten duenean.

VII.

HILETA-ENPRESAK

1.Jarduera esparrua eta erantzunkizunak

59. artikulua.

Hileta-enpresak jartzeko baimena ematea Udalari dagokio, baina ezingo du baimen hori eman aurrez Osakidetzaren aldeko txostena eduki gabe.

60. artikulua.

Udalak onartu egingo die legez ezarritako hileta-enpresei Udalak horretarako ezarritako dependentzietan hildakoaren familiartekoei edo ordezkariei interesatzen zaizkien agiriak gestionatzeko, baina hauen izenean emanaz; eta espedienteetan agertu ahal izango dira poderearekin edo baimen bereziarekin.

61. artikulua.

Hileta-enpresen ardura izango da gorpua estaltzen duen buzo edo plastikoa kentzea lurperatu aurretik.

Betebehar hori ez betetzeak, ezar litezkeen zigorrez gain, lurperatzetik 10 urte igaro ondoren gorpua desegitea bere esku geratzea erakarriko du.

VIII.

INSKRIPZIOAK

1.Ezaugarriak

62. artikulua.

Lurperatze ereduaren arabera, hildakoen datuekin inskripzioak egingo dira hilarri edo plaketan, horretarako udalak onartuko duen formularioan agerduko den udal ereduaren arabera.

Inskripzioak Udalak exekutatuko ditu, interesatuek ordainduta, guztiek hilerriaren estetika orokorra jaso dezaten.

Honetarako, interesatuek Udalari jakinaraziko dizkiote agertuko diren datuak eta Udalak eskeintzen dituen eredu desberdinen artean aukeratu ahal izango du.

Beti ere, inskripzioak eskatzen diren momentuan ordainduko dira, Udalak horretarako ezarriak dituen tarifen arabera eta aukera desberdinen artean aukeratu duen ereduaren arabera. Mantenimendua beraien kontura izango da.

Interesatuek debekatua dute Udalak ezarria duen ereduari apaindura edo osatzeko elementuak gehitzea.

IX.

ARAU-HAUSTEAK

63. artikulua.

Arauhauste dira hilerriaren barruan edonork eragindako min eta kalteak.

Faltaren izaeraren arabera zigortu ahal izango dira, eta horretarako irekitako espediente administratiboan baloratu eta kalifikatuko da.

X.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Araudi honetan aurrkisten ez denean, Udal Erregimenaren arloan idarrean dagoen legeria eta Hildakoen Osasun Zaingoaren araudia hartuko dira kontutan.

XI.

AZKEN XEDAPENA

Araudi hau indarrean sartuko da testua bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost eguneko epean.