Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 2001-12-31 24418 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ASTEASUKO UDALA
2002 urterako zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespena.

 

 

ASTEASUKO UDALA

Iragarkia

Publiko informazioko arauzko epea igaro denez batere erreklamazio edota oharpenik aurkeztu gabe, behin-betiko onartutzat jo dira Udalbatzarrak 2001eko urriaren 3an hartutako hasierako erabakiak, non 2002go ekitaldirako Ordenantza Fiskalen aldaketari buruzkoak, eta 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan.

 

Onartutako aldaketak honela geratzen direlarik:

 

Udalerriko jarduera ekonomikoen gaineko Zerga ordainarazteko zenbait ahalmen Arautzen duena.

 

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek Zerga Ordenantza honetan azaltzen diren koefizienteak eta indizeak zehaztu ditu. Horretarako, araudiak ahalmena ematen dio Udalari: jarduera ekonomikoen gaineko zerga arautzen duen uztailaren 5eko 13/1989 Foru Araua (10 eta 11 artikuluak) eta presako zerga neurriak ezartzen dituen apirilaren 5eko 7/1991 Foru Arauan aipatu 11. artikulua geratu den moduan.

 

II.KUOTA MINIMOEN PONDERAZIOA

2. artikulua.

Asteasun kargatzen diren jarduerentzat, Foru Aldundiak zerga honen tarifetan ezarritako kuota minimoak I. Eranskinean azaltzen den koefizientearen arabera igoko dira.

 

3. artikulua.

Ordenantza honetako 2. artikuluan ezarri den koefiziente igoera ez zaie probintziako kuotei eta kuota bereziei aplikatuko, ezta Foru errekarguari ere.

III.ZERGA KUOTA

4. artikulua.

Tarifek ezartzen dituzten kuota minimoa dago, eta horri eransten zaio Ordenantza honetako 2. artikuluaren eta, bere kasuan, Foru Errekarguaren arabera dagokion koefizientea. Eta horrela lortzen da zerga honen kuota.

 

IV.KUDEAKETA ARAUAK

5. artikulua.

1.Zerga hau kudeatzeko, likidatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko ahalmenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzita daude, Udalbatzarrak bere garaian erabaki zuen moduan. Hori dena (baldintzak eta edukia) Udalak eta Foru Aldundiak jaso zuten sinatu zuten hitzarmenean.

2.Dena den, aurreko paragrafoan aipatu ahalmen horiek Foru Aldundiarenak izango dira, probintziako kuotei eta kuota bereziei dagokienez.

 

 

V.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta horren zati diren koefizienteak (I. Eranskina) Udalbatzarrak I. Eranskinean agertzen den egunean onartu zituen. Ordenantza hau, bestalde, 2002ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta aplikatuko da harik eta aldatzea edo indarrik gabe uztea erabakitzen den arte.

 

eranskina

•Bilera eguna: Hasierako onarpena 2001-10-03. Behin betiko onarpena 2001-11-30.

•Ezarritako kuota minimoak igotzeko koefiziente bakarra: 1,45.

 

Zerga Ordenantza, ondasun higiezinen gaineko kuotak finkatzeko funtsezko elementuak Arautzen dituena.

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek zerga honetako karga tasa zehaztu du, ondorengo artikuluan agertzen den moduan. Horretarako, araudiak ahalmena ematen dio Udalari: Ondasun Higiezinen gaineko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua (14.3 artikulua).

 

 

II.KARGA TASA

2. artikulua.

1.Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hiri ondasunei aplikatzeko karga tasa da eranskinean aipatzen den ehunekoa.

 

2.Ondasun Higiezinen gaineko Zergan landa ondasunei aplikatzeko karga tasa da eranskinean aipatzen den ehunekoa.

 

 

III.ZERGA OINARRIA ETA KUOTAK

3. artikulua.

1.Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hiri ondasunei aplikatzeko zerga oinarria da ondasunaren balio katastrala.

 

2.Ondasun Higiezinen gaineko Zergan landa ondasunei aplikatzeko zerga oinarria da ondasunaren balio katastrala.

 

3.Zerga honen kuota zehazten da aurreko ataletan aipatutako zerga oinarriei dagozkien karga tasak aplikatuz. Karga tasak Ordenantzako 2. artikuluan daude.

 

 

IV.KUDEAKETA ARAUAK

4. artikulua.

Zerga hau kudeatzeko, likidatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko ahalmenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzita daude, Udalbatzarrak bere garaian erabaki zuen moduan. Hori dena (baldintzak eta edukia) Udalak eta Foru Aldundiak jaso zuten sinatu zuten hitzarmenean.

 

V.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta horren eranskina Udalbatzarrak eranskinean agertzen den egunean onartu zituen. Ordenantza hau, bestalde, 2002ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta aplikatuko da harik eta aldatzea edo indarrik gabe uztea erabakitzen den arte.

eranskina

•Bilera eguna: hasierako onarpena 2001-10-03, behin betiko onarpena 2001-11-30.

a)Hauek dira Hiri Ondasun Higiezinen Gaineko Zergari aplika dakiokeen karga tasa:

— Hiri bizitegia: 0,18.

— Hiri industriala: 0,30.

b)Landa Ondasun Higiezinen Gaineko Zergari aplika dakiokeen karga tasa hau da: 0,50.

 

Zerga Ordenantza, trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko kuotak finkatzeko funtsezko elementuak Arautzen dituena.

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek zerga honetako kuota minimoak zehazten ditu, eranskinean agertzen den koefizientea aplikatuz. Horretarako, araudiak ahalmena ematen dio Udalari: Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko uztailaren 5eko 14/1989 Foru Araua (4.4 artikulua). Kuota minimo horiek artikulu horretako lehen atalean aipatzen direnak dira.

 

II.ZERGA KUOTA

2. artikulua.

Aurreko artikuluan aipatzen den koefizientea aplikatuz, zerga hau eranskineko tarifen arabera eskatuko da.

 

 

III.ZERGAREN KUDEAKETA

3. artikulua.

1.Zerga honen kasuan, norberak likidatu beharko du ordaindu beharrekoa; horretarako, udaletxean emango zaie inprimakia zerga honen subjektu pasiboei nahiz zerga honen inguruko espedienteak bideratzen dituzten gestoriei.

2.Zerga autolikidazioa aurkezterakoan ordainduko da.

 

4. artikulua.

Zerga hau ordaindua izan denaren egiaztagiria izango da zorra kitatzean udaletxean emandako behin betiko ordainagiria.

5. artikulua.

1.Zerga honen ordainketak egunean izatea egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea ezinbestekoa da, Trafiko Buruzagitzan honako gai hauen inguruko espedienteak bideratu daitezen eskatzeko:

a)Ibilgailua gidatzeko gaitasunaren ziurtagiria.

b)Ibilgailuaren behin betiko baja.

c)Ibilgailuaren aldaketa, beti ere, zerga honi dagokionez, ibilgailuaren sailkapena aldatzen bada.

d)Ibilgailuaren eskualdatzea.

e)Ibilgailuaren zirkulazio baimenean agertzen den subjektu pasiboaren helbidearen aldaketa.

2.Ohiko kuotak ordainduak izan direla egiaztatzen duen ordainagiria aurkeztea ezinbestekoa izango da, zerga honen pean dauden ibilgailuen matrikulazio espedientea Trafiko Buruzagitzan irekitzeko; jakina, matrikulatu beharra dauden ibilgailuen kasuetan.

 

IV.KUOTEN ITZULTZEA

6. artikulua.

Zergaren subjektu pasiboari itzuli egingo zaizkio ibilgailuari behin betiko baja ematean subjektu pasiboari tokatzen zaizkion kuota proportzionalak. Zergaren subjektu pasiboari itzuli egingo zaio, halaber, behin-behineko likidazioan behar baino gehiago ordaindutakoa. Eta itzuliko zaio ibilgailuaren bajaren berri izan ondoren —Trafiko Buruzagitzatik jakinaraziko dute baja— edo behar baino gehiago ordaindutakoaren nondik norakoak ezagutu ondoren. Bestalde, Udalak duen jardunbidea jarraituko da dirua itzultzeko.

 

V.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta horren eranskina Udalbatzarrak eranskinean agertzen den egunean onartu zituen. Ordenantza hau, bestalde, 2002ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta aplikatuko da harik eta aldatzea edo indarrik gabe uztea erabakitzen den arte.

eranskina

•Bilera eguna: hasierako onarpena, 2001-10-03. Behin betiko onarpena, 2001-11-30.

•Udalak 1,35 koefizientea onestua du ibilgailu guztientzat.

•Kuotak honako hauek dira:

Ibligailuen potentzia eta mota Kuota Pztak. Eurotan

A)Turismoak:

9 zaldi fiskaletik beherakoak 4.050 24,34

9 tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 8.100 48,68

12 tik 13,99 zaldi fislakera bitartekoak 13.500 81,13

14tik 15,99 zaldi fislakera bitartekoak 18.900 113,59

16 tik 19,99 zaldi fislakera bitartekoak 24.300 146,05

20 zaldi fiskaletik gorakoak 29.700 178,50

Ibligailuen potentzia eta mota Kuota Pztak. Eurotan

B)Autobusak:

21 plaza baino gutxiagokoak 18.711 112,46

21etik 50 plazatara bitartekoak 26.649 160,16

50 plaza baino gehiagokoak 33.312 200,21

C)Kamioiak:

Karga erabilgarriko 1.000 kg. baino gutxia-

gokoak 9.498 57,08

Karga erabilgarriko 1.000tik 2999 kg bitar-

tekoak 18.711 112,46

Karga erabilgarriko 2.999tik 9.999 kg bitar-

tekoak 26.649 160,16

Karga erabilgarriko 9.999 kg. baino gehia-

gokoak 33.312 200,21

D)Traktoreak:

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 3.969 23,85

16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 6.237 37,49

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 18.711 112,46

E)Trakzio mekanikozko ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi atoiak:

 

Karga erabilgarriko 1.000 kg baino gutxia-

gokoak 3.969 23,85

Karga erabilgarriko 1.000tik 2.999 kg bitar-

tekoak 6.237 37,49

Karga erabilgarriko 2.999 kg.tik gorakoak 18.711 112,46

F)Bestelako ibilgailuak:

Ziklomotoreak 993 5,97

125 z.k.-rainoko motozikletak 993 5,97

125tik 250 z.k.-rainoko motozikletak 1.701 10,22

250etik 500 z.k.-rainoko motozikletak 3.402 20,45

500etik 1.000 z.k.-rainoko motozikletak 6.804 40,89

1.000 z.k.-tik goragoko motozikletak 13.608 81,79

Aintzakotzat izan behar da, apirilaren 4ko 26/97 Foru Dekretuaren 28.artikuluak uztailaren 5eko 14/89 Forua arauaren 2.1.d) artikulua aldatu duela, zergaren salbuespenak eta hobariak (bonifikazioak) arautzen duena, adieraziz salbuestuak izango direla "...minusbalituen ibilgailuak, eta ezgaitasun fisikoa duten pertsonek gidatuak izateko egokituta dauden ibilgailuak, baldin eta 13,50 zaldi fiskaleko potentzia gainditzen ez badute eta pertsona minusbalituenak edo ezgaitasun fisikoa duten pertsonenak badira".

 

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko Zerga Arautuko duen Ordenantza Fiskala.

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udalak, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak erregulatzen dituen Foru Arauean nahiz tributu hau bereziki arautzen duen Foru Arauean aurrikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta exijituko du Ordenantza honi jarraiki. Aplikatuko diren tarifak jasotzen dituen Eranskina ere Ordenantza honen zati izango da.

 

2. artikulua.

Ordenantza hau udal barruti osoan aplikatzekoa da.

 

II.ZERGA HAU TOKATZEN ZAIEN EGINTZAK

3. artikulua.

Udalak eman beharreko hirigintza baimena behar duen edozein eraikuntza, obra edo instalazio egiteari tokatzen zaio zerga hau; eta berdin izango dio baimena aterata izan edo atera gabe izan.

 

4. artikulua.

Honakook izango dira, banan banan adierazita, zerga hau ezartzea tokatzen zaien egintzak:

1.Solairu berriko edozein eraikin edo instalazio egiteko obralanak.

2.Dagoeneko zutik dagoen edozein eraikin edo instalazio handitzeko obrak.

3.Dagoeneko zutik dagoen edozein eraikin edo instalazioren egitura aldatzea dakarten konponketa eta berrikuntza lanak.

4.Dagoeneko zutik dagoen edozein eraikin edo instalazioren kanpoko itxura aldatzea dakarten obrak.

5.Eraikinen barne antolamendua aldatuko duten obrak, eraikina edozertarako erabiltzen dela ere.

6.Behin-behineko obralanak, hau da, Lurraren Legeko textu bateratuko 58. artikuluko 2 atalean azaltzen direnak.

 

7.Zerbitzu publikoak instalatzeko obrak.

8.Lur erauzketak, hala nola hondeaketak, berdinketak eta betelanak, ez badira, behintzat, aurretik onartu edo baimendutako beste Hirigintza edo Eraikuntza Proiekturen batean egin beharreko obratzat zehaztu eta programatuak.

9.Eraikinak erastea, aurri zorian daudela aitortuetakoak erastea salbu.

10.Aparkalekuak, industria, merkataritza nahiz lanbide iharduerak, zerbitzu publikoak edo lurrazpiari emanen zaion beste edozein erabilera antolatzeko egindako lurpeko instalazioak.

11.Bide publikotik ikusteko moduan propaganda kartelak jartzea.

12.Baliabide ekonomikoak badirela erakusten duten inbertsioen bidez edozein obra, eraikuntza edo instalazio egitea, tokatzen den obra baimena edo hirigintza baimena aterata.

 

5. artikulua.

1.Ez zaie zerga hau tokatzen Udalaren jabetzako eraikinetan egindako eraikuntza, obra eta instalazioei, beti ere, Udala bera bada obren jabea.

 

2.Nahiz eta berez zerga hau ezartzea tokatu, salbuetsiak egongo dira eta ez dute ordaindu beharrik izango, Estatuak, Elkarte Autonomoak, Lurralde Historikoak edo Toki Entitateek egindako eraikuntza, instalazio edo obrak direnean, nahiz eta kudeaketa erakunde autonomo batek egina izan. Obra, instalazio eta eraikuntza horiek, inbertsio berriko obrak edota azpiegitura zaharren maitenimenduko lanak izan, zuzenean beharko dute izan honako helburuotako bat: errepideak, trenbideak, portuak, aireportuak, obra hidraulikoak eta herrien saneamendu nahiz ur zikinen tratamentua.

Horiek horrela izanik ere, nekazaritzan, abelzantzan eta basogintzan diharduten baserrietan egiten diren berritze lanetarako Udalak dirulaguntzak ematen ditu eta aurrentzean ere eman ahal izango ditu, bidezko iritziz gero.

 

III.SUJETU PASIBOAK

6. artikulua.

1.Honakook dira zerga hau ordaintzera behartuak daudenak, eta hortaz, zergadun esango zaie: eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten diren higiezinen jabeak izanik Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 33. Artikuluak zehazten dituen pertsona fisiko nahiz juridikoak eta erakundeak, beti ere, obren jabe ere badirenean; gainerako kasuetan, obraren jabea denari iritziko zaio zergadun.

 

2.Udal Administrazioaren aurrean behar den moduan egiaztatzen ez bada obraren jabea beste pertsona edo erakunde bat dela, beti ulertuko du Udalak, obraren jabea lanean ari diren higiezinaren jabea bera dela, eta hari ezarriko dio zerga.

 

7. artikulua.

1.Zergadunaren ordezko sujetu pasibo iritziko zaio, dagozkion lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak eginten ari denari, baldin eta zergaduna bera ez bada.

 

2.Nolanahi ere, zergadunaren ordezkoari exijitu ahal izango dio Udalak ezagutzera eman diezazkiola zergadun den pertsona edo entitatearen izena eta helbidea.

 

IV.ZERGA OINARRIA

8. artikulua.

1.Zergaren oinarria eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa izango da.

2.Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, interesatuek aurkeztutako exekuzio materialaren aurrekontua hartuko da, baina, beti ere, tokatzen den Elkargo Ofizialaren oniritzia izan beharko du.

3.Aurrekontua aurreko atalean esanda bezala aurkezten ez bada, edo tokatzen den baimenik atera gabeko eraikuntza, instalazio nahiz obren kasuetan, zergaren oinarria Udal teknikariek erabakiko dute, proiektuaren kostua zein izan daitekeen zehaztu eta finkatuta.

 

 

V.ZERGAREN KUOTA

9. artikulua.

Zergaren oinarriari Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.

 

VI.SORTZAPENA

10. artikulua.

Eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan sortzen da zerga, bai eta beharrezko den lizentzia atera ez bada ere.

 

 

VII.KUDEAKETA

11. artikulua.

Tokatzen den lizentzia ematerakoan behin behineko likidazioa egingo da, zergaren oinarria interesatuek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuta, beti ere, aurrekontuak dagokion Elkargo Ofizialaren oniritzia badu; gainerakoetan, zergaren oinarria udal teknikariek zehaztuko dute, proiektua zer kostako den irizten diotenaren arabera.

 

12. artikulua.

Dagokion lizentzia eman ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontu osagarri bat aurkeztu beharko da, aurrekontuaren igoeraren araberako behin-behineko likidazio berri bat egiteko.

 

13. artikulua.

1.Benetan egindako eraikuntzak, instalazioak nahiz obrak eta horien benetako kostua ikusirik, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena egin ondoren, hala behar bada, aurreko atalean aipatzen den zerga oinarria aldatu egingo du, eta behin betiko likidazioa egingo; eta behin betiko likidazio horren arabera, aldea ordaintzeko eskatu edo, hala tokatzen bada, interesatuari itzuli egingo dio.

2.Aurreko atalean ezarritakoa bete ahal izateko, obra bukatu edo behin-behingoz onartu ondorengo lehen hilabetearen barruan, Udalari aditzera eman beharko zaio hala gertatu dela Udal Administrazioak berak horretarako eskainiko duen inprimakia betez. Aitorpenari obraren zuzendari teknikoaren ziurtagiria erantsi beharko zaio, tokatzen den elkargo ofizialak ikuskatua, hala egitea tokatzen denean. Ziurtagiri horrek jaso beharko duobrak guztira zer kosta diren, baita teknikariaren gastuak ere, hala nola, proiketua idatzi eta zuzentzearena, mozkin industrialarena, nahiz bestelakoak.

14. artikulua.

Zergaren likidazioari dagozkionetarako berdin balioko du administrazioak baimena espreski emana izan edo baimena isiltasun administratibo positiboaren bidez emana izan.

15. artikulua.

Udalak zerga hau autolikidazioaren bidez exijitu ahal izango du.

16. artikulua.

Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak ez egitea erabakiko balu, eta hori idatziz espreski adierazi, eginiko behin-behineko likidazioa itzuliko dio Udalak edo bertan behera utzi.

 

17. artikulua.

Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuli edo bertan behera utziko du, baldin eta ez bada gertatzen, titularrak berritzea eskatu eta Udalak baimena berritzea.

 

VIII.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere Eranskina, 2002ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta horrela jarraituko du, aldatzea edo indargabetzea erabaki arte.

eranskina

•Sesioaren data: Behin behinekoa 03-10-2001, Behin betikoa: 30-11-2001.

 

•Udalak ondoren zerga-tipoak aplikatzen ditu:

 

%

Hiri eta beste edozein motatakoak 4

Industri eta Merkatal motatakoak 4,5

Baserri eta Nekazal motatakoak 2

— Bonifikazioak:

Babes Ofizialeko Etxebizitzek, %25ekoa.

 

•Hirilurren balioen gehikuntzaren gaineko Zerga.

 

eranskina

%-eko portzentaiak eta tipo zergatzaile maximoa aplikatzen du udalak:

Portzentaiak %

a)1 urte 5 urtera bitarteko 2,6

b)10 urte artekoa 2,4

c)15 urte artekoa 2,5

d)20 urte artekoa 2,6

Karga tasa: 10

 

Ordenantza, udalerriko jabari publikoa norberak bakarrik edo modu berezian erabiltzeagatik ordaindu beharreko Tasak Arautzen dituena.

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek tasak (eranskina) ezartzen eta eskatzen ditu, udalerriko jabari publikoa norberak bakarrik edo modu berezian erabiltzeagatik Eta ezarri eta eskatu, gainera, Ordenantza honen eta hazienda lokalak arautzen dituen Foru Arauaren arabera egiten dira. Ordenantza honen zati dira, bestalde, aipatu tasak.

2. artikulua.

Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.

 

 

II.EGITATE EZARGARRIA

3. artikulua.

Egitate ezargarria da udalerriko jabari publikoa norberak bakarrik edo modu berezian erabiltzea.

 

III.SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1.Zergadun moduan, subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak eta juridikoak, eta entitateak (Gipuzkoako Zergen inguruko Foru Arau Orokorra, 33. artikulua); hain zuzen, pertsona eta entitate horiek izango dira udalerriko jabari publikoa norberak bakarrik edo modu berezian norberaren probetxurako erabiltzen dituztenak, Gipuzkoako hazienda lokalak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 20.2 artikuluaren arabera.

2.Ibilgailuak edo gurdiak espaloietatik barrena sartzeko eta ateratzeko, edo sarrera egiteko, zaintzeko, aldatzeko edo kentzeko, udal jabari publikoa norberak bakarrik edo modu berezian erabiltzeagatik ezarritako tasen kasuetan, zergadunaren ordezkoak izango dira ibilgailuentzat edo gurdientzat sarrera dagoen finkaren edo lokalaren jabeak. Jabe horiek onuradunei kuotak eska diezazkieke.

3.Estatuak, Autonomia Erkidegoek eta Toki Entitateek ez dute tasarik ordaindu beharrik izango, haiek zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoak emateko eta hiritarren segurtasuna bermatzeko edo nazioa defenditzeko jabari publikoa eurek bakarrik edo modu berezian erabili beharra izaten dutenean.

 

5. artikulua.

Lizentziak norbaiten izenean emango dira, eta hark ordainduko ditu tasak, edo, aprobetxamenduaren onuradunak, bestela.

 

IV.SALBUESPENAK, GUTXIAGOTZEAK ETA HOBARIAK

6. artikulua.

Salbuepenak edo beste onura fiskalak emateko, dagokion araudi orokorrean esaten dena beteko da.

 

 

V.ZERGA OINARRIA

7. artikulua.

Zerga oinarria da zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitza edo udalerriko jabari publikoa modu berezian erabiltzea, eranskinean esaten den moduan.

 

 

VI.KUOTA

8. artikulua.

1.Zerga kuota kalkulatzeko hiru bide daude, eranskinaren arabera: tarifa bat aplikatzea; aurretik jarritako kopuru jakin bat aplikatzea; edo bi bide horien nahasketa bat.

 

2.Udalerriko jabari publikoa norberak bakarrik edo modu berezian erabiltzean, hausi edo hondatu ere egiten bada, onuraduna behartua egongo da, batetik, jabari publikoa berrearaikitzeko edo konpontzeko kostu guztia ordaintzera eta, bestetik, kostu hori aldez aurretik ordaintzea; dagokion tasa ere ordaindu beharko luke, ordaintzea tokatuko balitzaioke.

Konpondu ezinezko kalteak eginez gero, Udalari kalte ordainak eman beharko zaizkio, hain zuzen hausi diren ondasunek balio duten bezainbeste edo kaltetutako ondasunen hondatzeak balio duena.

Udalak ezingo ditu atal honetan aipatzen diren kalte ordainak eta diru itzultzeak barkatu, ez zatiz, ez osoz.

 

 

VII.SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

9. artikulua.

1.Udalerriko jabari publikoa norberak bakarrik edo modu berezian erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasa sortzen da, tasaren egitate zergagarriaren izaeraren arabera, jabari hura norberak bakarrik edo modu berezian erabiltzen hastean; bestalde, Udalak aurretik eska dezake tasa osoa edo tasaren zati bat ordaintzea. Tasa sortzen da, baita ere, jarduerari edo espedienteari hasiera emango dion eskaera aurkeztean; jarduera ez da burutuko edo espedientea ez da bideratuko harik eta ordainketa egin arte.

2.Tasaren izaera materiala dela-eta tasa aldian behin sortzen bada, tasaren sorrera eguna izango da urteko urtarrilaren 1a eta zergaldiak urte naturala iraungo du. Hori, ordea, ez da horrela izango jabari publikoa norberak bakarrik edo modu berezian erabiltzeari ekin edo uzten den kasuetan; kasu horretan, zergaldia gorabehera hori kontuan hartuta antolatuko da, eta kuota proportzionalki banatuko da, eranskinean esaten den moduan.

3.Subjektu pasiboari leporatu ezin dakiokeen arrazoiarengatik jabari publikoa erabili edo aprobetxatu ezin denean, dirua itzuli egingo da.

 

 

VIII.LIKIDAZIOA ETA SARRERA

10. artikulua.

Udal administrazioak kontzeptu bakoitzarengatik likidatu beharrekoa likidatuko du. Udal administrazioak, halaber, likidatutako kopurua dirutan jasoko du. Eta hori guztia eranskinean ordainarazpen bakoitzari buruz agertzen diren arauen arabera egingo da.

 

TASEN KUDEAKETA

11. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasen likidazioari, bilketari eta ikuskapenari dagokionez eta zergen inguruko arau hausteari eta kasu bakoitzean jarri behar diren zigorren kalifikazioari dagokionez, Gipuzkoako Zergen inguruko Foru Arau Orokorrean esaten dena beteko da.

 

 

X.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta horren eranskina Udalbatzarrak eranskinean agertzen den egunean onartu zituen. Ordenantza hau, bestalde, 2002ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta aplikatuko da harik eta aldatzea edo indarrik gabe uztea erabakitzen den arte.

anexo

1.Horniketa lanetan aritzen diren enpresek udalerriko lurzorua, lurrazpia edo bide publikoen gainak eurek bakarrik edo modu berezian erabiltzea.

Herritar guztiei edo herritar kopuru handi bati eragiten dien horniketa enpresek udalerriko lurzorua, lurrazpia edo bide publikoen gainak eurek bakarrik edo modu berezian erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezioa izango da enpresa horiek, udalerrian, urtean zehar fakturatzen duten diru kopuru gordinaren %1,5a.

 

 

2.Hileta zerbitzuak.

Pezetak Euroak

Panteoietarako lurren emakida:

a)50 urteko epeagatik, m2 10.000 60,10

b)50 urte bitarteko luzapenagatik, m2 10.000 60,10

Hezurtegiaren emakida:

a)"Behin-betiko" emakidagatik, plakaren

zenbatekoa barne 20.000 120,20

Nitxoen emakida.

a)12 urteko epean, plaka, apala eta kako-

en zenbatekoa barne 30.000 180,30

b)5 urte bitarteko luzapenagatik 15.000 90,15

— Bonifikazioak eta salbuespenak:

Udal hilerriko nitxoen emakida eta lurperatze gastuak dohain dira, urtebetez herrian erroldatuak daudenentzat, hamar urteko epean. Epe honetatik aurrera norbaitek nitxoaren emakida luzatu nahiko balu ordaindu beharko luke. Kanpotarrek edo erroldatze epe hori betetzen ez dutenek gaur egunerarteko tasak ordaindu beharko dituzte (hau da, salbuespenik gabe).

 

 

 

3.Kioskoak e.a.

Erabilpen publikoko lurretan kioskoak, mahaiak, aulkiak, festetako postuak, kaleko salmenta, eta bestelako elementuak jartzeagatiko tasa.

Kalean kiosko, postuak e.a. ipintzeagatik:

Pzta./eguneko €/eguneko

1. Aldizkako okupaziogatik eta gutxienez 4 egun edo hilearenzati-

kiagatik, egun edo zatikiko 300 1,80

2. Noizik behinkako okupazioagatik,

egun edo zatikiko, m2 200 1,20

 

4.Udal frontoia eta probalekuak erabiltzeagatiko tasa.

Pzta./eguneko €/eguneko

a) Erabilpena, garbiketa erabiltzaile-

engan izanik 5.000 30,05

b)Erabilpena, garbiketa udal zerbi-

tzuak egiten cdu 8.000 48,08

c) Harrien alokairua, probalekutik

knpo erabiltzeko 5.000 30,05

 

5.Kamioien aparkalekua.

Pzta./urteko €/urteko

Asteasun ibilgailuen gaineko zerga

ordaintzen duten erabiltzaileei 1000 6,01

Besteentzat beheko taula aplikatuko da (kopuruak urteko):

Kamioiak:

Pezetak Euroak

Karga erabilgarriko 1.000kg baino gutxia-

gokoak 9.498 57,08

Karga erabilgarriko 1.000tik 2999 kg bitar-

tekoak 18.711 112,46

Karga erabilgarriko 2.999tik 9.999 kg bitar-

tekoak 26.649 160,16

Karga erabilgarriko 9.999 kg. baino gehia-

gokoak 33.312 200,21

 

Ordenantza, zerbitzu publikoa emateagatik edo administrazio jarduera burutzeagatik ordaindu beharreko Tasak Arautzen dituena.

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek tasak ezartzen eta eskatzen ditu, eranskinean aipatzen diren zerbitzuak emateagatik edo jarduerak burutzeagatik. Eta ezarri eta eskatu, gainera, Ordenantza honen eta hazienda lokalak arautzen dituen Foru Arauaren arabera egiten dira. Ordenantza honen zati dira, bestalde, aipatu tasak.

2. artikulua.

Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.

 

 

II.EGITATE EZARGARRIA

3. artikulua.

Egitate ezargarria da Udal administrazioak benetan zerbitzua ematea edo jarduera burutzea, hala eskatu zaiolako, edo, zeharka, partikularren egiteagatik edo ez-egiteagatik zerbitzua ematera edo jarduera burutzera bultzatua ikusi delako.

 

 

III.SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1.Zergadun moduan, subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak eta juridikoak, eta entitateak (Gipuzkoako Zergen inguruko Foru Arau Orokorra, 33. artikulua); hain zuzen, pertsona eta entitate horiek izango dira zerbitzuak edo jarduerak eskatzen dituztenak, edo horien onuradunak direnak edo horiek eragiten dietenak.

2.Zergadunaren ordezkoak hauek izango dira:

a)Etxebizitzen edo lokalen jabeak, etxebizitzetako edo lokaletako okupatzaileak zerbitzuen edo jardueren onuradunak izateagatik edo haiei zerbitzuek edo jarduerek mesederen bat eragiten dietelako jartzen diren tasen kasuan. Jabe haiek okupatzaile onuradunei kuotak eska diezazkieke.

b)Arriskua aseguratzen duten entitateak edo sozietateak, baldin eta jarritako tasak ematen den zerbitzua arrazoi hauetakoren batengatik bada: suari eta hondamenei aurre hartzeko; sua itzaltzeko; eraikuntzaren eta eraispenen inguruan; eta, oro har, pertsonak eta ondasunak babesteko. Zerbitzua mantentzeko lanak ere barruan sartzen dira.

c)Obren egileak eta kontratistak, baldin eta lurzoruaren eta hirigintza antolakuntzaren inguruko araudian aurreikusten diren hirigintza lizentziak emateagatik jarritako tasak badira.

5. artikulua.

Tasak ordaintzera behartuta daude:

a)Zerbitzua ematea edo jarduera burutzea partikularrek eskatzen duten kasuetan, zerbitzua edo jarduera eskatzen duenak.

b)Partikularrek eskatu gabe, Udal administrazioa haien egietagatik edo ez-egiteagatik zerbitzua ematera edo jarduera burutzera bultzatua ikusten den kasuetan, egite edo ez-egite hura lepora dakiokeenak.

6. artikulua.

Subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen direnek ere Ordenantza honetatik sortutako zerga zorrak ordaindu beharko dituzte.

 

IV.SALBUESPENAK, GUTXIAGOTZEAK ETA HOBARIAK

7. artikulua.

Salbuepenak edo beste onura fiskalak emateko, dagokion araudi orokorrean esaten dena beteko da. Salbuespenak eta onura fiskalak Ordenantza honen eranskinean daude.

V.ZERGA OINARRIA

8. artikulua.

Zerga oinarria da zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitza, eranskinean esaten den moduan.

 

 

VI.KUOTA

9. artikulua.

1.Zerga kuota kalkulatzeko hiru bide daude, eranskinaren arabera: tarifa bat aplikatzea; aurretik jarritako kopuru jakin bat aplikatzea; edo bi bide horien nahasketa bat.

 

 

VII.SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

10. artikulua.

1.Tasa sortzen da zerbitzua ematen denean edo jarduera burutzen denean.

 

VIII.LIKIDAZIOA ETA SARRERA

11. artikulua.

Udal administrazioak kontzeptu bakoitzarengatik likidatu beharrekoa likidatuko du. Udal administrazioak, halaber, likidatutako kopurua dirutan jasoko du. Eta hori guztia eranskinean ordainarazpen bakoitzari buruz agertzen diren arauen arabera egingo da.

 

IX.TASEN KUDEAKETA

12. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasen likidazioari, bilketari eta ikuskapenari dagokionez eta zergen inguruko arau hausteari eta kasu bakoitzean jarri behar diren zigorren kalifikazioari dagokionez, Gipuzkoako Zergen inguruko Foru Arau Orokorrean esaten dena beteko da.

 

 

X.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta horren eranskina Udalbatzarrak eranskinean agertzen den egunean onartu zituen. Ordenantza hau, bestalde, 2002ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta aplikatuko da harik eta aldatzea edo indarrik gabe uztea erabakitzen den arte.

eranskina

A)Ur hornidura zerbitzua:

Pzta./hiruhilabeteko €/hiruhilabeteko

1.Etxez-etxeko ur hornidura.

a)Hiruhilabeteko 30 m3 probetxatze-

ko eskubidearekin 1.110 6,67

b)30 m3tik 50 m3 bitarteko kontsu-

moa (m3ko) 43 0,26

c)50 m3-tik gora (m3-ko) 49 0,29

— Kontadoreen alokairuaren kanona:

*Etxez-etxekoentzako, 154 0,93

*Industria, merkatal eta antzekoak 257 1,54

*Nekazal eta abeltzain ustiapenak 154 0,93

— Azpiegituren kanona tartearekin:

Pzta./m3 €/m3

*Etxebizitzak 14 0,08

*Industria, merkatal eta antzekoak 20 0,12

*Nekazal eta abeltzain ustiapena. 14 0,08

Pezetak Euroak

2.Industria, merkatal eta antzeko ihardueren ur hornidura.

Hiruhilabeteko 45m3 probetxatzeko eskubi-

dearekin 2.498 15,01

Gainontzeko m3-ak 62 0,37

3.Nekazal eta ganadu ustiapenen ur

hornidura 28 0,17

4.Zisternaz egindako ur hornidura.

a)Pertsonal kontsumorako 49 0,29

b)Beste erabilpenetarako (igerilekua ea) 694 4,17)

5.Eransketarako eskubideak 6.168 37,07

6.Piszinak betetzeagatiko tasa, urteko

eta m3ko 411 2,47

— Bonifikazioak eta salbuespenak, etxez-etxeko hornidurari dagokionez, gizarte-ongizate batzordeak proposatutakoak.

 

a)Kide bakar bat denean:

— Hileko 62.455 (€ 375,36) pzta. bitartean jasotzen dutenak, erreziboaren salbuespen osoa izango dute.

— Hileko 62.456 (€ 375,37) pzta.tik 67.456 (€ 405,42) pzta arte jasotzen dutenak, erreziboaren % 75eko bonifikazioa izango dute.

— Hileko 64.457 (€ 387,39) pzta.tik 72.120 (€ 433,45) pzta arte jasotzen dutenak, erreziboaren %50eko bonifikazioa izango dute.

b)Etxebizitzan hainbat kide bizi direnean:

— Hileko 73.550 (€ 442,04) pzta. arte jasotzen dutenak, exentzio osoa izango dute(70.650 pta jubilazio pentsio gutxienekoa ezkontidea bere gain edukiz gero.

— Hileko 73.550 (€ 442,04) pzta.tik 90.150 (€ 541,81) pzta. arte jasotzen dutenak, erreziboaren %75eko bonifikazioa izango dute. (Ezkontidea bere gain edukiz gero pentsio minimotik G.S.L.ren % 125 era).

- Hileko 90.151 (€ 541,82) pzta.tik 108.10 (€ 64,97) pzta. arte jasotzen dutenak, erreziboaren %50eko bonifikazioa izango dute.(G.S.I ren %125 etik G.S.I.ren %150 era).

 

B)Zabor bilketa:

Pzta./hileko €/hileko

1.Etxez-etxeko bilketa zerbitzua 648 3,89

2.Industria, Komertzio, Taberna, Jate-

txe eta gainontzekoak 1.296 7,79

3.Baserriei zabor bilketa zerbitzuagatik 1.050 6,31

— Bonifikazio eta salbuespenak gizarte-ongizate batzordeak diktaminatutakoak, Ur hornifura zerbitzuan aplikatuko diren baremo berdinekin.

C)Hirigintz baimenak:

Pztak. Euroak

1.Segregazio baimena 20.000 120,20

2.Habitabilitate edota lehen erabilpeneko

baimena 5.000 30,05

3.Edozein P.E.R.I., Zati plana, Urbanizazio Proiektu, Xehetasun Ikerketa, Errepartzelazio Proiektu, Konpentsazio

Proiektu eta antzekoak izapidatzeagatik 250.000 1.502,53

 

4.Hirigintz Kontsultak 5.000 30,05

5.Obra handien baimenak:

a)3.000.000 (€ 18.030,36) pzta.ko

aurrekontua baino gutxiagokoak 10.000 60,10

b 3.000.000 (€ 18.030,36) eta 10.000.000 (€ 60.101,21) pezeta

bitartekoak 20.000 120,20

c) Aurrekontua 10.000.000 (€ 60.101,21) pezetatik gorakoak

dutenak 30.000 180,30

 

D)Hileta zerbitzuak:

Nitxo eta panteoien hilobiratzea, gorpu ateratzea, gorpukinak hilerriaren barruan nahiz kanpoan lekualdatuz: 10.000 Pzta. / 60,10 €.

 

E)Establezimendu irekiera baimenak emateagatiko zerbitzua:

1.Tarifa orokorra eta minimoa.

1.1.JGOKA espedienteei lotuta ez dauden jarduerak ireki eta, Jarduera Ekonomikoen gaineko zergarengatik, ordaindu beharreko urteko kuotei aplikatuko zaien karga tasa: %100

1.2.JGOKA espedienteei lotuta dauden industria eta merkataritza establezimendua ireki eta, establezimenduan edo lokalean burutuko den jarduera dela-eta Jarduera Ekonomikoen gaineko zergarengatik ordaindu beharreko urteko kuotei aplikatuko zaien karga tasa: %325.

 

2.Tarifa bereziak:

Pezetak Euroak

2.1.Biltegiak, oro har 25.000 150,25

2.2.Banketxeak eta aurrezki kutxak 300.000 1.803,04

2.3.Aisiladi elkarteak 50.000 300,51

2.4.Joko aretoak 75.000 450,76

2.5.Dantzalekuak 150.000 901,52

2.6.Pubak etadiskotekak 100.000 601,01

2.7. Jatetxeak, tabernak eta kafetegiak,

3. mailakoak 45.000 270,46

2.8.Jatetxeak eta tabernak, 2. mailakoak 60.000 360,61

2.9.Jatetxeak eta tabernak, 1. Mailakoak 80.000 480,81

2.10.Banketxeak eta aurrezki kutxak 300.000 1.803,04

 

Asteasu, 2001eko abenduaren 14 a.—Alkatea.

(792) (13491)