Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

237. zenbakia Data 2001-12-12 22809 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

LEGAZPIKO UDALA
Eraikinetako kanpoko osagaiak aldatzeko ordenantza. Haserako onespena eta jende aurreko erakusketa.

LEGAZPIKO UDALA

Iragarkia

Legazpiko Udal Korporazioaren Osoko Bilkurak, joan den 2001eko irailaren 26egin zuen ohiko bileran, hasierako onespena eman zion Eraikinen kanpoaldeko elementuak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa partzialari.

Jendeaurreko informazio-epea amaiturik eta alegazioak aurkeztu ez direla ikusi ondoren, aipatu Ordenantzak behin betiko onespena jasoko duela ulertuko da, beraz argitaratzeari ekingo zaio.

13.8. Artikulua honela geratuko da idatzita:

«Galdarak balkoietan jarri ahal izango dira baina elementu unitarioak direnean. Horretarako, galdararen kokalekuarekin farxadako plano bat aurkeztu beharko da eta Udal Zerbitzu Teknikoek aztertu egingo dute plano hori. Ezingo da diseinuaren ezaugarri nagusiak aldatu ezta auzo edo eraikin-multzoaren nortasun fisikoa ere, batik bat Azterketa Sozio-urbanistikoa egingo den auzoetan. Instalazioa udalak ezarriko dituen baldintzetan egingo da eta multzoaren unitatea lortu beharko du».

Legazpi, 2001eko azaroaren 27a.—Alkatea.

(2913) (12765)