Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

87. zenbakia Data 2001-05-08 8582 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

PASAIAKO UDALA
Donibaneko hirigune historikoan zirkulazio araudiaren ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena.

PASAIAKO UDALA

Iragarkia

Udal Korporazioak (Plenoak) 2001eko martxoak 31 batzarraldian hurrengo ebazpena hartu du:

Lehenengo: Donibaneko Hirigune Historikoan Zirkulazioaren Arauak erregulatzen dituen Ordenantzaren Modifikazioa behin betirako onartzea, oso-osorik Gipuzkoako Bulñetin ofizialean publikatzea erabakiz.

Bigarrena: Modifikazio hau indarrean jarriko da publikatu eta 15 egunera Erregimen Lokaleko Oinarrien Lege Erregulatzaileko 70.2 artikuluaren arabera.

ERANSKINA

Donibaneko Gune Historikoan Zirkulazioa Erregulatzeko Ordenantza Aldatzea.

ZIOEN AZALPENA

Kontuan izanik Donibaneko Hirigune Historikoko bizilagunek erabilpen guztietarako duten eremu bakarra San Joan kalea dela eta aipatu espazio urbanoa errekuperatzeko Santiago Plazak eta Hirigune Historikoak beren osoan jasaten duten trafikoa berriro arautzeko, proposatu da Donibaneko Hirigune Historikoko Zirkulazioaren Ordenantza Erregulatzailea modifikatzea hurrengo eran:

1. artikulua.

San Juan kalea, Arizabalo jauregitik hasi eta Puntetako bidearen bukaera arte, oinezkoentzako gunea da; beraz, ibilgailuak zirkulatzea eta aparkatzea debekatuta dago ordenantza honetan zehazten diren kasuetan.

2. artikulua.

Merkantziak banatzeko ordutegia honakoa izango da: 8etatik 13etara. Salbuespen gisa, inoiz arratsaldez banatu ahal izango dituzte merkantziak, Udaltzaingoari baimena eskatu ondoren.

3. artikulua.

Garajea daukatenek eta bertan bizi direnek kotxea sartu eta atera ahal izango dute enkarguak eta bestelakoak egiteko, baina ezingo dute plazan, txokoetan etab. aparkatu.

4. artikulua.

Pertsona ezindu edo elbarriak inora eraman behar izanez gero, Udaltzaingoak ibilgailua sartzeko baimen berezia eman ahal izango du; ez, ordea, ibilgailua aparkatzeko baimena.

5. artikulua.

Oinezkoen gunean obrak egin behar dituztenei, obra-lizentzia eskuratu ondoren, ibilgailua sartzeko baimena emateko aukera dago; hala ere, oinezkoen gunean aparkatzea debekatuta dagoela adieraziko zaie.

6. artikulua.

Santiago plazan aparkatzea ezinezkoa izango da Ordenantza honetako Xedapen Iragankorrak dioenarentzat kalterik gabe.

7. artikulua.

Erabat debekatuta dago San Juan kaleko eta Bonantza pasealekuko txoko, enbarkadero etab.etan ibilgailuak aparkatzea, zamalanetarako izan ezik, eta kasu honetan ere, behar-beharrezko denboran.

8. artikulua.

Araudi hau betetzeko kontrol-lanak errazteko, araudia indarrean sartzen denean, bertakoek udalean identifikazio-txartela eskatu behar dute. Aipatutako txartela lortu eta erabili ahal izateko baldintzak arau hauen eranskinean azaldu ditugu.

9. artikulua.

Inork araudi honetako punturen bat urratuko balu, Trafikoko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioko eta Bide-segurtasuneko Arau-hausteei dagozkien Zigorren Pasaiako Ordenantza Erregulatzailearen 14. artikulua urratuko luke, eta horren araberako zigorra ezarriko litzaioke. Ordenantza hau 3 aldiz urratuko balu, egoiliar-txartela urte betez kenduko genioke.

Bertan bizi denak txartela lortzea.

Aipatutako txartela eskuratu ahal izateko, bertakoek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

a)Donibaneko gune historikoan erroldatuta egotea.

b)Ibilgailua, Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zergaren Udal Erroldan alta emanda izatea.

c)Udaleko zerga-betebeharrak egunean izatea.

d)Egoiliar-txartela eskuratzeko bete beharreko baldintzaren bat desagertuko balitz, egoiliarrak txartelak ematen dituen eskubideak galduko lituzke, eta txartela entregatu beharko luke.

Xedapen iragankorra.

Hala ere, Santiago plazan aldi baterako aparkatzea galarazi arren, Hirigune Historikoan sartu baino lehenago aparkatzeko soluzioa aurkitu arte, aparkatzeko baimena izango dute ondoren zehazten den ordutegian:

—Udan: (apirilaren 1etik irailaren 30era).

21etatik hurrengo eguneko 8,30ak arte.

—Neguan: (urriaren 1etik martxoaren 31ra).

20,30etatik hurrengo eguneko 8,30ak arte.

Igande eta jaiegunetan ordutegia zabalagoa izango da: Goizeko 10:00ak arte, nola neguan hala udan.

Pasaia, 2001eko apirilaren 26a.—Alkatea.

(1029) (4564)