Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

246. zenbakia Data 2000-12-29 21078 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

LEZOKO UDALA
Unitate txikiko obrei dagokien ordenantza behin betiko onestea.

LEZOKO UDALA

Iragarkia

Lezoko Unibertsitateko Udalak, 2000ko urriaren 4ean ospatutako osoko bilkuran onartu zituen, hastapenez, Munta Txikiko Obrei buruzko Ordenantza. Jendaurrerako epea pasa eta gero, eta inolako iradokizunik aurkeztu ez denez, araudi hau behin-betikoz onartutzat eman da eta honen bitartez araudia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, hemendik aurrera indarrean izango delarik.

 

Munta txikiko obrei buruz Lezoko Udalaren Ordenantza.

Udal-korporazioaren asmoa da gero eta administrazio bizkorragoa eta eraginkorragoa egitea, eta aldi berean Lezoko herritarrengandik hurbilagoa, eta hortarako nahitaezkoa da prozedura administratiboen normalizazio prozesuari jarraitzea haien tramitazioak arinduz, beharrezkoak edo egokiak ez diren tramiteak baztertuz eta haiek ahalik eta bizkorren burutuz.

 

 

Administrazioaren aldakuntza-prozesuan aurrera egiteko, hiritarrari ematen zaizkion zerbitzuak hobetu eta gehitzearen ildotik, beharrezkoa gertatzen da beste obra kategoria bat garatzea, Munta Txikiko Obrak alegia.

Lezoko Udalari egokia iruditzen zaio obra txikitarako lizentzien eskabideak, tramitazioa eta obragintza-kontrola arautzea, hortan barne munta txikiko obrak kokatuz. Beraz, eskuhartze elementu berri bat finkatzen da, ordenamendu urbanistikoan eragin eskasekoak izanik Udalari aditzera ematea beste betebeharrik eskatzen ez duten obretarako.

 

1. artikulua.

Ordenantza honen helburua, munta txikiko obretarako lizentzia urbanistikoen eskabidea, tramitazioa eta obragintza-kontrola arautzea da.

2. artikulua.

Obra txikitzat jotzen direnak obragintza aurrekontua 5 milioi edo gutxiagokoa duten etxe-barne nahiz kanpoko obrak dira, teknikaz sinpleak eta eraikuntzaz eta ekonomiaz munta txikikoak eta etxebizitzen eta bebarruen bolumenean, erabilpenean eta zenbatekoan aldakuntzarik ez dakartenak eta, gainera, eraikinaren edota instalazioaren egituran (zutabeak, habeak, gapirioak, forjatuak e.a.), kanpoko diseinuan eta bizigarritasun edo segurtasun baldintzetan eraginik ez dutenak.

Hortan barne biltzen dira: etxebizitzen, bebarruen eta eraikinen barneko banaketaren aldaketa, haien erabilpena edozein delarik ere; finka, orube eta lurraldeen itxiturak; obrak egiterakoan inguruaren babes-itxiturak, aldamioak, eskoramenduak eta gainerako elementu lagungarriak; teilatu eta etxegainen konponketak, fatxaden txukunketak edo urbanizazio elementu puntualak (zorua berritzea e.a.); toldoak, errotuluak, markesinak eta antzekoak jartzea.

 

3. artikulua.

Munta txikiko obratzat hartzen dira, lizentzia behar duten obra txikiak izanik ere, Udalak aditzera izan dezan hari jakinarazpena ematea beste betebeharrik ez dutenak.

 

Munta txikiko obren balizkoak dira ondoren deskribatzen diren hauek:

1.Etxebizitzaren barnea eraberritzeko obrak, zoru, sabai, sukalde, bainugela, zuraje, ur instalazio, saneamendu, argia... konpontzea edo berritzea, baina betiere, ordea, obra horiek espazioen banaketan, egituraren elementuetan edota kanpoko fatxadetan eraginik ez izatekotan.

 

2.Kanpoko ateak eta leihoak aldatzea, balkoien itxiturak nolanahi ere salbu utzirik, lehen dituzten ezaugarriak oso-osorik mantenduz (neurriak, formak, koloreak...).

3.Segurtasun baldintza orokorretan eraginik ez duten instalazio-konponketak edo –berrikuntzak, udal zerbitzu-sareetatik harreren alta edo baja emateko obrak.

4.Teilaberritzeak. Teilatua berritzeko obra horiek ezin izango dute haren egitura eta/edo banaketa aldatu.

 

5.Fatxadak pintatzea lehengo kolorea mantenduz.

6.Teilatu-hodiak aldatzea.

7.Barneko ateak eta leihoak eta elementu sanitarioak (bainera, komuna, bideta, konketa) aldatzea.

4. artikulua.

Munta txikiko obren kontzeptutik kanpo geratzen dira, aplikagarri zaien araudiaren arabera "ordenazioz kanpo" kalifikatutako eraikinetan egiten diren obrak eta, era berean, izaera historiko-artistikoa dutenetan egindakoak.

 

Halaber, ez dira hartuko munta txikiko obratzat:

— Molde orotako bebarruren birgaitze obrak.

— Bebarru edo pabilioi industrialetan erabilpenak bideratzeko edo legalizatzeko obrak.

— Pabilioi eta etxebizitzen lehen okupaziorako espedienteak.

 

— Bebarruen eta iharduera industrialen irekitze-espedienteak.

 

— Bebarru eta pabilioi proiektuei dagozkien espedienteak, IGOKA Araudiaren tramitaziotik salbuetsirik egonik ere, udalak ezarritako neurri zuzentzaileen menpe jarri beharrekoak direnean.

— Gas, telefonia, zuntz optiko, Iberdrola eta neurri handiko antena instalazioei dagozkienak.

 

— Diputazio eta Eusko Jaurlaritzaren eskabide publikoei dagozkien obrak.

5. artikulua.

Aipatutako obretariko edozein ere egiteko bide publikoa okupatu beharra legokeen kasuan, hortarako behar den baimena eskatu beharko da.

Kontenedorea jarriz bide publikoa okupatzeak, hura jartzea munta txikiko obraren jakinarazpenarekin batera eskatzen denean, udalak horren berri izan dezan hari aditzera ematea beste betebeharrik ez du izango.

 

Aditzera eman zaionetik 7 egun iraganik, kontrako jakinarazpenik bidali ez bada, kontenedorea jarriz bide publikoa okupatzeko baimena baiezkotzat hartuko da.

 

6. artikulua.

Munta txikiko obra deritzatenetariko bati ekin nahi dion pertsonak, Udalari (Informazio Bulegoa) aditzera emango dio obragintza hori, Bulegoak hortarako eskuratuko dion dokumentu baten bidez, hartan azalduko beharko da:

 

1.Eskatzailearen identitatea.

2.Egin beharreko obrak: Deskripzioa, kokapena eta hasteko eta burutzeko aurreikusitako datak.

3.Obren aurrekontua. 1.000.000 peztatik gorako aurrekontuetako obretarako obra burutuko duten profesionalen aurrekontuaren kopia aurkeztu behar da.

4.Hala behar balitz, kontenedoren bide publikoa okupatzeko aurreikusitako datak.

5.Data eta eskatzailearen sinadura.

Teilaberritze, fatxada pintaketa eta teilatu-hodiak aldatzeko kasuetan, Segurtasun Estudio Oinarrikoa aurkeztu beharko du dagokion Elkargo Ofizialak bisaturik.

7. artikulua.

Lizentzia emateko dokumentu bat antolatuko du Informazio Bulegoak "Obra aditzera" izenekoa, eta hartan jasoko dira, lehen zati batean, eskatzailearen deklarazioa eta, bigarren zatian, Administrazioaren aldetik aditzera izana, berehalakoan.

 

Aditzera izate horrek eskumena ematen dio eskatzaileari deklarazioan jasotako egintza obratzeko, betiere obraren objektua Ordenantza honetan aurreikusitako munta txikiko obren balizkoei egokitzen zaien heinean, hura berraztertzeko eta, behar balitz, ez baimentzeko Udala duen eskumenaren kalterik gabe.

Aditzera eman denetik 7 egun iraganik, kontrako jakinarazpenik bidali ez bada, lizentzia urbanistikoa baiezkotzat hartuko da.

 

8. artikulua.

Obren neurriek ezin izango dute deklaratutakoa gainditu, muga horietatik kanpoko oro arau-hauste urbanistikotzat hartuko delarik.

9. artikulua.

Obragintzan zehar aldaketarik egin nahi balitz, Udalari adierazi beharko zaio horren berri.

 

10. artikulua.

Edozein Udal Teknikarik edo Udaltzain Agentek obretara sarbide librea izango du, obra horiek munta txikiko obren lizentziari egokitzen zaizkiola egiaztatzeko helburuz. Hortaz, "Obra aditzera" dokumentua obra den tokian bertan edukiko da, egiaztapena egiterakoan aztertu ahal izan dadin.

 

11. artikulua.

Munta txikiko obretarako lizentzia ematean, hilabeteko epea ezartzen da haiei ekiteko eta sei hilabetekoa haiek erabat burutzeko. Epe horren iraupena eskatzaileari erabakiaren jakinarazpena emango zaionetik kontaturik izango da.

 

Epe horiek iraganik, Udalak egindako aditzerak balio oro galduko du, eta interesatuak beste adierazpen bat egin beharko du obrari ekiteko edo hura bukatzeko.

 

12. artikulua.

Obrak egiterakoan, bide publikoetan eta inguruko gainerakoetan obren ondorioz gerta daitezkeen narrio guztiak konpontzera beharturik egongo da eta, era berean, toki haiek garbi mantentzera.

13. artikulua.

Lizentziaren eskaera eta lorpena, indarrean dagoen legediaren ildotik beharrezkoak diren beste baimenen kalterik gabe izango da.

14. artikulua.

Tasa eta zergen zenbatekoa Ordenantza Fiskaletan finkatuko da.

 

AZKEN XEDAPENA

Arau hauek argitaratu ondorengo hurrengo egunean sartuko dira indarrean eta deseman edo derogatzen ez diren bitartean indarrean jarraituko dute.

Lezo, 2000ko abenduaren 29a.—Aitor Sarasola Salaberria, Alkatea.

(1555) (13574)

 

—————————