Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

238. zenbakia Data 2000-12-18 19944 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO UDALA
Elkarteen erregistroaren behin betiko onespena.

TOLOSAKO UDALA

Iragarkia

Tolosako Udalbatzak 00-09-25eko osoko batzarraldian hasierako izaeraz onartu zuen herriaren onerako irabazi asmorik gabeko Elkarteen Erregistroa arautuko duen arautegiaren onarpena, eta horren aurrean inolako murtzilo edo iradokizunik aurkeztu ez denez, behin-betikoz onartutzat geratu da, eta hori berori jendeaurrera jakitera ematen da apirilaren 2ko 7/85 Legeko 70.artikuluko 2.zenbakian xedatuaren indarrez, Erregelamenduaren behin betiko testua, iragarki honi jarraian datorkiona izanik.

Lehena: Herriaren Onerako Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteen Erregistroa sortu da, dirua irabazteko helbururik ez duten elkarteena alegia, honako datu hauekin:

—Elkartearen izena.

—Elkartearen IFZ.

—Elkartearen helbidea.

—Jarduera nagusiak.

—Jarduera esparrua.

—Elkarteko lehendakaria edo ordezkaria.

—Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea.

—Erregistroan sartu zeneko data.

—Udal erregistroaren zenbakia.

Bigarrena: Erregistroan sartzeko eskaera egin dezaketen Elkarteak ondoko hauek dira:

Irabazi asmorik izan ez eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia eta Gizarte Segurantzak duen Elkarteen Erregistroan behar den moduan inskribatuta, Tolosako herrian gauzak egiten laguntzen duten elkarteak, zuzenean edo zeharka loturarik ez badute jarduera profesional, enpresarial edo artistikorekin.

Hirugarrena: Erregistro horretan egon nahi duten elkarteak, Tolosako udaleko Erregistroan ondoko agiri hauek aurkeztu behar ditu inskribatzeko eskaerarekin batera:

—Elkartearen Estatutuak.

—Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia eta Gizarte Segurantza Sailak duen Elkarteen Erregistroan duten inskripzio-agiriaren frogagiri eguneratua. (Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia eta Gizarte Segurantza Saileko Elkarteen Erregistrorako Gipuzkoako Ordezkaritza Donostian dago, Andia kaleko 13-5ean).

—Zuzendaritzan dauden kargudunen izen-abizenak.

—Elkartearen egoitza.

—Azken hiru urteotan Udalarekin elkarlanean egindako lanak edo jarduerak aipatuko dituen txostena.

—Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan Elkarteari dagokion epigrafearen altaren frogagiria.

Udalak, eskaera egiten den urteko asmoak eta aurrekontuak eska ditzake.

Laugarrena: Udal honetako zerbitzu teknikoek, elkarte bakoitzak aurkeztu duen txostenean aipatu dituen gauza guztien gainean txostena egingo dute, emaitzak irizpidea norainokoak diren azalduz; eta, amaitzeko, delako Elkartea Herriaren Onerako Elkarteen Erregistroan sartzeko proposamena edo ez sartzekoa islatuko da eta ondoren Gobernu Batzordeari igorri onar dezan.

Bosgarrena: Herriaren Onerako Elkarteen Erregistroan sartu izateak Herriaren Onerako Elkartetzat hartzea esan nahi du.

Seigarrena: Erregistroaren ardura idazkari Nagusiarena da. Idazkaritza izango da Erregistroan sartzeko eskaeren ardura hartuko duena.

Zazpigarrena: Udalak aukera izango du Erregistroan dagoen Elkartea handik kanporatzeko, baldin eta herriarekiko elkarlanaren kontrako jokabidea eraman duela uste badu. Erregistrotik kanpora botatzeko, arrazoiak eman behar dira eta horretarako irekitako espedientean entzunaldia izango da.

Zortzigarrena: Erregistroan izena emana duen Elkartearen erantzukizuna da sartzerakoan emandako datuen aldaketen berri ematea.

Bederatzigarrena: Erregistroan dauden Elkarteek urriaren 28ko 6/1997 Foru Arauak aipaturiko onura fiskalak izango dituzte (Arau horrek apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Testu Bateratua, aldatu egin du) eta hemendik aurrera kalera daitezkeen beste onura guztiak ere, baldin eta kasu bakoitzean arau horiek eskatutako betebehar guztiak betetzen baditu.

Elkarteek, horiez gain, zergatzepekoak ez diren beste onura mota batzuk ere jaso ditzakete Udalak hala erabakiz gero.

Hamargarrena: Elkarteek, Herriaren Onerako Irabazi Asmorik Elkarteen Erregistroan sartzeko eskabidea edozein momentutan egin dezakete.

Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin-betikoa dena, interesatuek helegite kontentzioso-administratiboa tarteratu ahal izando dute Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Goreneko Kontentzioso-Administratiborako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, egoki deritzoten besteren bat erabiltzearen kalterik gabe, ohartarazten zaielarik, hala egingo balute, aurrez Udalari jakinarazi beharko diotela, manuzkoa baita azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 110.artikuluko 3.zenbakiak galdatirakoari jarraiki.

Tolosa, 2000ko abenduaren 4a.—Alkatea. (12906)