Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

238. zenbakia Data 2000-12-18 19910 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ASTEASUKO UDALA
2001 urterako bi zerga ordenantzen obari taulen aldaketa. Behin betiko onespena.

ASTEASUKO UDALA

Iragarkia

Publiko informazioko arauzko epea igaro denez batere erreklamazio edota oharpenik aurkeztu gabe, behin-betiko onartutzat jo dira Udalbatzarrak 2000ko urriaren 4an hartutako hasierako erabakiak, non 2001go ekitaldirako bi Ordenantza Fiskalen bonifikazio taulen aldaketari buruzkoak, eta 2001ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan.

Onartutako aldaketak honela geratzen direlarik:

A.  Etxebizitzan kide bakar bat denean:

—Hileko 59.990 pzta. bitartean jasotzen dutenak, erreziboaren salbuespen osoa izango dute.

—Hileko 59.991 pzta.tik 64.991 pzta. arte jasotzen dutenak, erreziboaren %75eko bonifikazioa izango dute.

—Hileko 64.991 pzta.tik 70.280 pzta. arte jasotzen dutenak, erreziboaren %50eko bonifikazioa izango dute.

B.  Etxebizitzan hainbat kide bizi direnean:

—Hileko 70.650 pzta. arte jasotzen dutenak, exentzio osoa izango dute.

—Hileko 70.651 pzta.tik 87.850 pzta. arte jasotzen dutenak, erreziboaren %75eko bonifikazioa izango dute.

—Hileko 87.851 pzta.tik 105.420 pzta. arte jasotzen dutenak, erreziboaren %50eko bonifikazioa izango dute.

Guzti hau, Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan adierazitakoa betez argitaratzen da, guztiek honen berri izan dezaten eta aipatutako xedapenean aurrikusitako gainontzeko ondorioetarako.

Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Ordenantzen finkapen, aldatze edota ezabatzea onesten zuen erabakiaren aurka, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa tartekatu ahal izango dute interesatuek bi hilabeteko epearen barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita.

Dena den, eta aipatutako arauak baimentzen duen bezala, interesatuek errekurtsoa tartekatu ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta administrazioarekiko auzitara jo baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean, aipatu argitalpenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete bateko epean, hurrengo lanegunetik zenbatzen hasita.

Asteasu, 2000ko abenduaren 5a.—Alkatea.

(736) (12869)