Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

142. zenbakia Data 1999-07-28 11762 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ASTEASUKO UDALA
Gizarte garraioari buruzko udal ordenantza

ASTEASUKO UDALA

Iragarkia

Publiko informazioko arauzko epea igaro denez inongo erreklamazio edota oharpenik aurkeztu gabe, behin-betiko onartutzat jo da Udalbatzarrak 1997ko urriaren 29an hartutako hasierako erabakia, non «Transbono Zerbitzua» izeneko gizarte-garraio zerbitzua arautzen duen Ordenantza Arautzailea onestu zen.

Apirilaren 2ko Errejimen Lokaletko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 legearen 70.2 artikuluak adierazitakoarekin bat etorriz, aipatu araudia hitzez-hitz argitaratzen da:

TRANSBONOA ZERBITZUAREN
ORDENANTZA ARAUTZAILEA

Aiztondo Gizarte Zerbitzuen Elkartea osatzen duten herrietan Transbonoa zerbitzuaren erabilpen araudia.

1.Helburua.

Transbonoaren emakida arautzea da oinarri hauen helburua. Emakida horren bidez aukerako garraiobidea ahalbidetu nahi zaie, minusbaliaren bat dela eta, mugikortasun arazo larriak dituztenei edota, besterik gabe, garraio kolektibo arruntak erabili ezin dutenei.

Minusbaliatua gizarteratzen laguntzeko bideratu den neurri multzoa osatzera dator programa hau. Minusbaliaren baten ondorioz beren ohiko bizitza autonomiaz garatzeko zailtasun larriak dituztenei mugikortasun autonomia bat eman nahi zaie, inoren menpekotasunik izan ez dezaten. Programa hau, beraz, beren joan-etorrietan taxi zerbitzua erabili ahal izateko, bale edo bono moduan banatuko diren dirulaguntzetan gauzatuko da.

2.Onuradunak.

Ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

a)14 urtetik gorakoa izatea eta gizarte barruan bizitza autonomoa egitea eragozten dion elbarritasun psikiko edo adimen gaixotasunik ez edukitzea.

b)Aiztondo Gizarte Zerbitzuen Elkartea osatzen duten herrietako batean, Aduna, Alkiza, Asteasu, Larraul eta Zizurkil, erroldatua egotea eskaera egin baino gutxienez 6 hilabete lehenago.

c)Minusbaliatua Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen (LISMI) IV. Eranskineko baremoaren arabera, garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunak eragiten dizkieten galera funtzional edo anatomikoak dituztenak edo nolabaiteko deformazioak dituztenak izatea, hau da:

c.1.  Mugitzeko gurpil-aulkia behar izatea.

c.2.  Mugitzeko bi bastoi behar izatea.

c.3.  Aipatu LISMIko IV. Eranskineko baremoaren arabera, gutxienez, 10 puntu lortzea.

d)Osasun egoera edo beste arrazoi batzuk direla eta, bere ohiko helbidetik joan-etorriak egiteko ezgaituta ez egotea.

e)Bere izenean erregistratutako kotxerik ez izatea.

f)Gipuzkoako Foru Aldundiak eskeintzen duen Bono-Taxi zerbitzuaren eskaera egina edukirik, baldintzak ez betetzeagatik Foru Aldundiak ezezkoa ematea.

3.Zerbitzuaren kudeaketa.

Programa hau Aiztondo Gizarte Zerbitzuen sare barnean egongo da eta udalengatik kudeatua.

4.Prozedura.

Eskaera norberaren herriko oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko da, behin eskaera eta agiri guztiak bildu ondoren Gizarte Zerbitzuetako batzordera eramana izango delarik aztertua izateko eta zerbitzua ematearen balorazioa egitearren.

Eskaerari ondorengo agiriak erantsiko zaizkio:

—N.A. fotokopia.

—Elbarritasun agiria, non azaldu behar duen pertsona horren ezintasuna garraio publikoa erabiltzeko elbarritasunarengatik.

—Gizarte Zerbitzuetatik beharrezkoak ikusten diren gainontzeko guztiak.

—Foru Aldundiak Bono Taxi zerbitzua ez ematearen luzatutako idatzia.

5.Laguntza ematea eta zenbatekoa.

Eskatzaileak baldintza guztiak betetzen baditu Transbonoa zerbitzua eskeiniko zaio.

Laguntza Bono Taxi eskaera egin eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik emango da, urtea bukatu arteko hilabete guztiengatik.

Onuradun batek aurreko urtean transbono zerbitzua jasotzen bazuen eta onuradunaren egoera zein transbonoaren araudia aldatu ez badira, urte berrirako eskaera automatikoki berrituko zaio, hau da, eskaera sinatu arren zerbitzua ez du hurrengo hilabetetik aurrera jasoko baizik hilabete horri dagokiona ere bai.

1997. urterako laguntzaren zenbatekoa 6.500 pta./hilabetekoa izango da onuradun guztientzat, elbarritasun maila edo beste edozein baldintzek eraginik eduki gabe.

6.Zerbitzuaren jarraipena.

Zerbitzuaren jarraipena egitea oinarrizko gizarte zerbitzuen ardura izango da, ala nola araudian egon/egin daitezkeen aldaketak proposatzea.

7.Iraungipen zioak.

—Onuradunak baldintza bat ez betetzea.

—Zerbitzuaren araudia aldatzea.

—Gizarte Zerbitzuetako batzordeak onuradun izaera galtzeko arrazoi nahikotzat jo dezakeen beste edozein kausa.

8.

Gizarte zerbitzuetako batzordearen gain geratuko da araudi honetatik kanpo geratzen den edozein zalantza argitzea, ala nola sortu daitezkeen kasu berezi edo bestelako edozein gairi buruz irizpidea luzatzea.

9.Eranskinak

Eskaera orria:

TRANSBONO ZERBITZUAREN ESKAERA

.......................................... adinez nagusia, .......................ko bizilaguna, .................................n bizi, .............................. N.A zenbakiaren jabe,.telefono zenbakia, % elbarritasuna kalifikazioarekin eta mugikortasun barea dudanez, zuregana zuzentzen naiz eta,

ZERA ADIERAZTEN DUT:

Hau dela eta,

ZERA ESKATZEN DUT:

Beharrezkoak diren tramite eta informeak bete ondoren,

....................................n, ......ko ......................(r)en .......an.

Asteasuko Udaleko Alkate-Lehendakari jauna.

Asteasu, 1999ko uztailaren 19a.—Iñaki Amenabar Aramburu, Alkatea.

(366) (7709)