Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

223. zenbakia Data 1998-11-23 16072 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

PASAIAKO UDALA
Kultur jardueretarako dirulaguntzen arautegia

Iragarkia

Udal Batzarrak 1998ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran behin-betiko onartu du «Kultur jarduerak burutzeko subenzioen arautegia»; beraz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitarazten da, Tokiko Arauen Oinarriak Arautzeko Legeak 70. artikuluko 2. zenbakian agindutakoa betez, eta behin argitaratu ondoren indarrean sartuko da eta Erregimen Lokaleko Oinarrien Lege Arautzaileko 65.2 artikuluak agintzen duen epea bete ondoren.

Pasaia, 1998ko urriaren 26a.—Alkatea. (10779)

Kultur jarduerak burutzeko
subenzioen arautegia

1. artikulua.  Xedea.

Arautegi honen bidez, Pasaiako udalerrian kultur jarduerak sustatzeko diren dirulaguntzak nori eman eta nola eman finkatuko da.

2. artikulua.  Aurrekontuaren aurreikuspena.

Pasaiako Udalak urtero aurrekontuaren partida bat dirulaguntzak emateko gordeko du. Dirulaguntzen kopurua ebazpenaren unean dagoen diru-kredituaren araberakoa izango da.

3. artikulua.  Irizpide orokorrak.

a)Dirulaguntza borondatezkoa eta behin-behinekoa izango da.

b)Dirulaguntza emateak ez du Udala horretara derrigortzen, ez eta gerora eman daitezkeen dirulaguntzetan eskubiderik edo aurrekaririk ezartzen.

4. artikulua.  Onuradunak.

Dirulaguntza Pasaiako Udalerrian kultur egitasmoak bultzatzen dituen irabazi-asmorik gabeko edozein pertsona fisiko edo juridikok, publiko edo pribatuk eskatu ahal izango du.

5. artikulua.  Eskaerak.

Aurkezten diren eskaera-orriek, Udalak diru-eskaeretarako prestatuta daukan eredua jarraitu beharko dute.

Programaren arduradunak edo ordezkariak inprimakian agertzen diren laukitxo guztiak bete beharko ditu; bertan zehaztuko ditu helbidea, NAN zenbakia eta telefono zenbakia. Honetaz gain, dirulaguntza jasoko duen erakundearen edo pertsonaren izena zehaztuko da. Era berean, dirua sartu ahal izateko banku-kontuaren zenbakia ere adierazi behar da. Banku-kontu honen jabea erakundea bera edota arduraduna izango da.

Eskaera-orriak Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailean aurkeztuko dira, (Euskadi Etorbidea, 61.zenbakia 20.110 posta kodea, Pasaia). Eskaera-orriez gain, honako hau aurkeztu behar da:

—Eskaera pertsona fisikoak nork bere gisa egiten badu, honen NANaren fotokopia eta erakunderen batek egiten duenean, honen arduradunaren NANaren fotokopia.

Urteko ohiko jardueren egitasmoa edo ekintza zehatzaren egitasmoa. Honako hauek jaso behar dira:

—Ekintzen programa. Noiz izango diren zehazten duten datak eta epeak, metologia, aurreikusten diren helburuen zehaztapenak, zein herritarri zuzenduta dagoen, etab.

—Sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza. Ekintza edo egitasmo bererako beste erakunderen batean dirulaguntzarik eskatu den zehaztu behar da eta eman izan denetan emandako kopurua zehaztu.

Era berean, erakundeak edo arduradunak ondoren aipatzen direnak baldin baditu, hauek ere erantsi egin behar ditu.

—Eusko Jaurlaritzako elkarteen errejistro orokorrean izena emanda dutela adierazten duen ziurtagiri eguneratua.

—Eskaera egiten duen talde edo erakundearen estatutuak.

—Talde edo erakundearen curriculuma: zenbat kide diren, zenbat sail dituen eta abar.

6. artikulua.  Eskaera aurkezteko epea.

Urteko ohiko jardueretarako dirulaguntza-eskaerak, urtearen lehenengo hiruhilabetean egingo dira.

Ekintza zehatzetarako eskaerak, gutxienez, ekintza egin baino hilabete lehenago eskatuko dira.

7. artikulua.  Ebaluazioa eta eskaerak ematea.

Kultura eta Hezkuntza batzordeak eskaerak aztertu egingo ditu. Ondoren egokitasuna neurtu eta aginpidedun organoari egingo dio proposamena.

Dirulaguntza emateko eta diru-kopurua zehazteko ordenantza honetan erantsita dagoen 1. gehigarrian azaltzen denaren arabera, ondoko neurri hauek hartuko dira kontutan.

a)Ekintzaren gizarte-esparrua: Nori zuzendua dagoen.

b)Bazkide edo kideen kopurua.

c)Erakundeak edo taldeak zenbat sail dituen.

d)Beste erakunde batzuekin harremanetan egindako programak.

e)Egindako argitalpenak.

f)Erakundearen finantza-baliabideak eta beste erakundeei eskatutako proportzioa.

Ondoren aipatzen diren eskaerek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

1.  Kultur arloa garatzen ez duten programek, hau da, beste gairen bat garatzen dutenek, esaterako, bakezaletasuna, ekologia. Beste helburu bat duten programek, esaterako (hezkuntza arauturako heziketa osagarria etab.), nahiz eta haien helburuak jasotzeko ekintza kulturalak egiten dituzten.

2.  Inbentarioko materiala erosteko (altzariak, informatika, gaiak, audobisualak).

3.  Bulegoko gastuak ordaintzeko.

4.  Lokaletan konponketak eta obrak egiteko.

5.  Nominak ordaintzeko eta lansariak ordaintzeko.

8. artikulua.  Dirulaguntzaren zenbatekoa eta ordainketa.

Urteko ohiko jardueretarako dirulaguntzen zenbatekoa, gehienez ere, programaren difizitaren %50ekoa izan daiteke, hala ere, kontutan izan behar da dirulaguntza guztien batuketak ezin duela Udalak urteko programetarako duen diru-kopurua gainditu.

 

Ekintza zehatzetarako eskatzen den dirulaguntza, gehienez ere, defizitaren %50ekoa izango da, hala ere, Udalak zehazten duen diru-kopurua ez da gaindituko, interes bereziko ekintzetan izan ezik. Horrelakoetan, egitasmoaren ezaugarriak aztertu egingo dira Udalak eman dezakeen gehiengo kopurua zehazteko.

Dirulaguntza bi alditan ordainduko da: %60a behin onartu ondoren eta gainerako %40a jarduera justifikatu ondoren.

9. artikulua.  Dirulaguntzaren justifikazioa.

Urteko ohiko programetarako, abenduaren 20a baino lehenago egingo den programazioaren memoria zehatza aurkeztu behar da.

Programan agertzen den defizita memorian aurkeztutakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntza gehitzeko aukera aztertuko da.

Ekintza zehatzetarako dirulaguntzetan, ekintza egin eta hilabete baten barruan, memoria zehatza aurkeztuko da.

Bi kasuetan:

—Gastu eta diru-sarreren balantzea aurkeztuko da, baita emandako zenbatekoari dagozkion gastuen jatorrizko ziurtagiriak ere.

—Programa honetarako erabili izan diren txartelen esku-programen, argitalpen eta dokumentazio grafikoaren ale bana aurkeztuko dira.

—Emandako zenbatekoa guztiz gastatu ez bada, soberan geratu dena Udalaren dirukutxara itzuli behar da.

Kultura eta Hezkuntza sailaren bidez, aurretik dirulaguntzarik jaso duten ekintzak, (urteko ohiko jarduera gisa bai ekintza zehatz gisa) ezin izango dira beste eskaeretan sartu.

Era berean, ekintza hauek Pasaiako Udaleko beste sailen batetik dirulaguntza jaso badute, ezin izango dute beste eskaerarik egin.

10. artikulua.  Dirulaguntza kentzea.

Dirulaguntza eman izan denean eta dagokion programa aurkeztu zen bezala osotasunean bete ez denean, emandako dirulaguntza bertan behera geldi daiteke. Emandako kopurua itzultzeko ere eska dakieke.

Era berean, euskararen erabilerarako araututa dagoen udal ordenantzaren 45.artikulua, 1. puntua betetzen ez denean, Udalak dirulaguntza ken dezake.

11. artikulua.  Publizitatea.

Dirulaguntza jaso duten programek haien publizitate lanetan eta adierazpen idatzi eta ahozkoetan euskara lehenetsiko dute (hizkiaren tamainan, ordenean etab.).

Pasaiako Udalaren laguntza jasotzen duela agertu beharko dute.

12. artikulua.  Xedapen gehigarriak.

Oinarri hauetan agertzen den eginbeharretakoren bat betetzen ez bada, edota dirulaguntza ematean betebeharrak errespetatzen ez badira, dirulaguntza berriro ere berrikusi egingo da eta dagokionean, baliogabetu, gutxitu edo itzultzeko eskatu.

Araudi honen ulermenean gora-beherarik gertatzen bada Kultura eta Hezkuntza saileko batzordean argituko da.

1. GEHIGARRIA

Kultur elkarteei emateko diren
dirulaguntzen baremoa

1.  Ekintzen balorazioa.

Honako hauek hartuko dira kontutan:

—Ekintzak egitasmo baten barruan sartuta dauden.

—Egitasmoaren kalitatea.

—Euskal kulturaren sustapena.

—Ekintza kopurua.

—Ekintzaren aldizkakotasuna.

2.  Elkarteak dituen azpisailak

Puntu bat azpisail bakoitzeko. Gehienez ere 5 puntu.

3.  Aurrekontua eta defizitaren arteko proportzioa.

—0tik 100.000 pta.: 2 puntu.

—100.000-300.000 pta.: 4 puntu.

—300.000-600.000 pta.: 6 puntu.

—600.000-1.000.000 pta.: 8 puntu.

—1.000.000etik aurrera: 10 puntu.

4.  Lokalik ez edukitzea eta udalaren beste dirulaguntzarik ez jasotzea.

—Udalaren lokala badu: 0 puntu.

—Udalaren lokala beste talde batzuekin batera erabiltzen du: 2 puntu.

—Lokala badu. Jabegoan edo alokeran: 4 puntu.

—Ez du lokalik: 5 puntu.

5.  Ekintzaren gizarte-esparrua.

—Bazkideei zuzendua eta noiz behinka herritarrei: 5 puntu.

—Herritarrei zuzendua eta noiz behinka bazkideei: 8 puntu.

—Herritarrei zuzendua: 10 puntu.

6.  Beste erakunde batzuekin harremanetan egindako programak.

Gehienez ere 4 puntu, ekintza bakoitzeko bat.

7.  Argitalpenak eta publizitatea landu eta hauen zabalkundea.

—Dibulgaziozko foiletoak: 2 puntu.

—Aldikako argitalpenak: 3 puntu.

—Urteroko argitalpenak: 5 puntu.

—Hileroko edo ohiko argitalpena: 6 puntu.