Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

158. zenbakia Data 1998-08-21 11242 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ASTEASUKO UDALA
Animalien edukitza eta babesari buruzko ordenantza

ASTEASUKO UDALA

Iragarkia

Publiko informazioko arauzko epea igaro denez inongo erreklamazio edota oharpenik aurkeztu gabe, behin-betiko onartutzat jo da Udalbatzarrak 1998ko ekainaren 11an hartutako hasierako erabakia, non Animaliak Izan eta Babesteko Ordenantza Arautzailea onestu zen.

Apirilaren 2ko Errejimen Lokaletko Oinarriak arautzen dituen 7/1.985 legearen 70.2 artikuluak adierazitakoarekin bat etorriz, aipatu araudia hitzez-hitz argitaratzen da:

Animaliak izan eta babesteko Ordenantza arau-tzailea.

ARRAZOIAK

Gaur egungo gizartearen garapen ekonomikoak eta garapen honek ingurugiroan izan duen eraginak, gizarteari kontzientzia harrarazi dio ingurugiro naturalari eta gizon-emakumeok ondoan, bizilagun ditugun animaliei errespeto handiagoa izan diezajegun.

Udalen erantzukizuna da osasun publikoa zaindu eta aldi berean animaliei zor zaien errespetoa, haien defentsa eta babesa bermatzea, interes orokorretara egokituko den orekari eutsiz. Horretarako beharrezkoa da arlo honetan ziurtasun juridikoa jarriko duten arauak zehaztea. Marko arauemaile hau, duela gutxi, urriaren 29ko 6/1993 Eusko Legebiltzarreko Legea onartuz hasi da, Animaliak Babesteko Legearekin, hain zuzen ere; eta udal ordenantza batekin osatu behar da, Asteasuko udalerriarentzat bertan ezarritakoa garatuz.


Honako Udal Ordenantza honen bidez, animaliekin egiten den elkarbizitza, haiek izatea, erabiltzea, erakutsi eta merkaturatzea arautu nahi da, eta hau guztia udalerri jakin batentzat eta kontuan hartu barik zentsoan dauden ala ez, ezta animalion jabe edo ugazabak udalerri horretan bizi diren ala ez ere.

Horretarako, udalerri horretako animaliek behar duten zaintza arautzen du tratua, higienea, babesa eta garraioa eta etxeko animaliak eta lagun egitekoak babesteko arauak ezarriz, nahiz eta zentsoan ez egon eta ugazaba edo jabeen bizilekua edozein izan arren.


Horrez gain, animaliak aldi baterako zaintzeko ardura duten egoitzek bete behar dituzten arauak ere ezartzen ditu, kontsultategi, klinika eta ospitaleen betekizunak eta ezaugarriak, eta animaliak jaso, sakriflkatu eta esterilizatzeko iharduerak.

Azkenez, ikuskatu eta zaintzeko neurriak zehazten, eta lege-hausteak eta aplika daitezkeen isunak tipifikatzen ditu.

I. IDAZPURUA.

HELBURUA ETA APLIKAZIO EREMUA

1. artikulua.

Ordenantza honen helburua da, etxeko animaliak, etxekotuak edo gatibu dauden basabereak, Asteasuko udalerrian daudenak, babestu, izan, erakusgai ipini, edo merkaturatzeko arauak ezartzea, zentsoan izan ez arren eta ugazaba edo jabeen egoitza edozein izan arren, animalion eta pertsonen arteko elkarbizitza armonizatuz inguruaren osasunean eta lasaitasunean, eta pertsona eta ondasunen osasun eta segurtasunean, hurrenez hurren, izan daitezkeen arriskuekin.

Horretarako, tratu, higiene, babes eta garraioari dagokienez animaliek behar duten gutxieneko zaintza zehazten du eta egoitza espezializatuetan edukitzeko arauak ezartzen ditu, osasun zaintzarako, merkaturatzeko eta salmentarako.

2. artikulua.

Ordenantza honetatik kanpo daude eta euren arauak izango dituzte:

a)Ehizak.

b)Arrantzak.

e)Basoko faunaren zaintzak eta babesak berezko inguruan.

d)Zezenek.

e)Abelzaintzak, hornidurarako animalien hazkuntza gisa ikusita.

II. IDAZPURUA

ANIMALIAK EDUKITZEA

I. KAPITULUA.ARAU OROKORRAK

3. artikulua.

1.Ordenantza honen ondorioetarako, etxeko animaliatzat hartzen da bizi izateko pertsona baten laguntasuna behar duena.

2.Animalia etxekotuak dira, basoan eta aske jaio eta ondoan pertsona bat izatera ohitu direnak, honen beharrizana dutelarik bizitzeko.

3.Gatibu dauden animalia basatiak basati edo gatibu jaio eta gatibutasunean daudenak dira, baina hezi gabe.

4. artikulua.

1.Orokorrean, etxe partikularretan etxeko animaliak eta etxekotuak izatea baimentzen da, instalazio egokiek eta animalia kopuruak uzten badute, bai osasun aldetik, bai eta auzo edo beste herritarrentzat, edo animaliarentzat berarentzat, edo beste animalia batzuentzat egoera arriskutsuak eta erosotasunik gabeko egoera objektiboak ebitatzeari dagokionez, betiere, egoera horiek euren berezko izaeratik sortu ez direnean.

2.Kortako animaliak, haztekoak eta eskortakoak etxe partikularretan, terrazetan, gaindegietan, ganbaretan, trastelekuetan edo patioetan izateari dagokionez artikulu honen lehenengo zatian esandakoaz gain udalerri horretan dauden hirigintza-arauak erabiliko dira, eta udalaren lizentzia beharko da.

3.Txakurrak balkoian, garajean, pabilioietan, sotoan, azotean, lorategian, ganbaran edo beste edozein lekutan izatea debekatuta dago, auzo eta oinezkoentzat egoera gogaikarriak sortzen dituztenean euren usain edo zaunkengatik.

4.Era berean, animaliak parke, lorategi publiko eta hirilur gisa kalifikatutako lurretan estabulatuta edo erdi estabulatuta izatea debekatzen da.

5.Obrak zaintzeko txakurrak erabiltzen dituztenek, janaria, alojamendua eta zainketa egokia eman beharko dizkie. Animalia hori lanek irauten duten bitartean bakarrik balego udalerrian, ugazabek txakurren zentsoan inskribatu beharko lukete behin-behineko izaeraz, eta baja emango diote lanak amaitu ondoren.

5. artikulua.

1.Kumeak ez diren animalia basatiak zoologiko edo areetatik kanpo edukitzeko beren beregiko baimena izan eta segurtasun eta osasun baldintzak betetzea eskatzen da, eta egoera gogaikarriak eragitea ebitatu beharko da. Jabeek eskatzen den dokurnentazioa izan beharko dute eta auzo horretan ezelako arriskurik eta kalterik ez sortzeko erantzukizuna izango dute. Era honetako animalien erakusketa, bai aretoetan bai bide publikoan ere, arau berberek eraentzen dute.

2.Animalia basatiak edo kaltegarritzat edo ankertzat hartzen direnak ezin izango dira aske utzi kanpoan eta jendearentzat zabalik dauden lokaletan, horretarako baldintza edo barrunbe, area edo parke zoologikoetatik kanpo.

3.Alkateak, udaleko zerbitzu teknikoen txostena izan ondoren, animalia horiek etxebizitza edo lokal partikularretan izatea baimendu lezake hauen ezaugarriak kontuan hartuz, segurtasun eta osasun baldintzak betetzen direla zainduz eta inori kalterik ez zaiola egingo ziurtatuz.

6. artikulua.

1.Zeharo debekatuta dago:

a)Fabrikazio, salerosketa, bilketa, garraio eta janariak erabiltzeko toki edo ibilgailuetan animaliak sartu eta izatea.

b)lkuskizun publikoak egiten diren tokietan, igeritoki publikoetan, hondartzetan, lokal sanitarioetan eta antzekoetan animaliak sartu eta izatea, haien arau espezikoek debekatzen badute.

c)Animaliak erabiltzea (animalia handiak eta/edo arazotsuak) garraio publiko, linea erregularretan edo nahierarako zerbitzuetan eta bidaiarien lekuan.

2.Jendearentzat zabalik dauden beste egoitzen jabeek euren iritziaren arabera debekatuko dute animaliak sartu eta egotea, eta sarreran adierazi beharko dute debeku hori.

3.Toki komunitario pribatuetan, hala nola, kultur elkarteetan, josketarakoetan, auzo komunitateen erabilerarako zonetan, eta abarretan animaliak sartu eta egotea erakunde horiek dituzten arauen araberakoa izango da.

7. artikulua.

1.Aurreko artikuluetan esandakoa gora-behera, gida-txakurra daramaten eta ikusmenerako arazoak dituztenek sartu ahal izango dute toki, alojamendu, egoitza, lokal edo garraio publikoetan. Euren artean ospitale publiko eta pribatuak sartzen dira, baita osasun laguntzarako zentruak ere.

2.lkusmenerako arazoak dituenak, aurrez hala eskatu bazaio, animalia gida-txakurra dela egiaztatuko du, eta dagozkion osasun baldintzak ondo betetzen dituela ere egiaztatu beharko du.

3.Gida-txakurrek, gaixotasun arrastoak badituzte, erasotzaile azaltzen badira, edo garbitasun falta edo, orohar, pertsonentzat arriskuren bat agertzen dutenean ezin izango dute sartu aurreko artikuluan aipatutako tokietara.

8. artikulua.

1.Animalien jabeek edo edukitzaileek animalia osasun baldintza onak eskaintzeko ardura dute, janaria, edaria eta zainketa egokiak, albaitariaren laguntza, behar duten mugimendua, aginteak ezartzen dituen neurri administratiboak eta osasun neurri prebentiboak eman beharko dizkiete, eta espezie eta arraza kontuan izanda beharrizan etologiko eta fisiologikoak betetzen dituen alojamendu egokia ere bai.

2.Animaliak gaixo kutsakorren bat izan dezakeelako susmoa badu jabeak edo edukitzaileak, albaitaria horren jakitun ipiniko du. Honek eskudun aginteari jakinaraziko dio zoonosia izan dezakeeneko susmoa badu edo hori baiezta badezake.

3.Animaliak pertsonarentzat kutsakorra den gaixoren bat izanez gero, ala diagnostikatu duelarik albaitariak, eta honen iritzian sakrifikatu beharra badago, baimenduta dagoen sistema eutanasiko baten bidez egingo da eta jabearen ardurapean; era berean, gaixo kroniko sendaezinak izanik jabeek gaizki jagoten dituztenak ere sakrifikatu egin beharko dira.

9. artikulua.

1.Anirnaliak ibilgailu partikularretan garraiatzerakoan gidariaren lana eragotzi barik egingo da, trafikoaren segurtasunari kalterik egin barik eta, ikuspuntu etologiko edo fisiologikotik, baldintza egokietan.

2.Lagun egiteko animaliak goragailuetan erabiltzerakoan, aparatu hori beste pertsona batzuek erabiltzen ez dutenean egingo da, hala eskatuko balute.

10. artikulua.

Debekatuta dago:

1.Animaliei tratu txarrak ematea edo sufrimendua, mina edo larrialdia jasanarazi liezaiekeen edozein praktika egitea.

2.Bertan behera uztea, animalia eduki nahi ez duten jabeek, beste jaberen bat aurkitu beharko diote, eta azken buruan animaliak babesteko elkarteetan utzi beharko dituzte, udaleko osasun zerbitzuari jakinaraziz (edo animalientzako udal aterpetxean). Era berean, debekatuta dago Ordenanza honetan aipatzen den edozein espezietako animalien gorpuak bertan behera uztea, bai bide publikoan bai udal mugartean, eta udaleko osasun zerbitzuari eman beharko zaio haren berri, egoerari dagozkion neurriak har ditzan.

3.Mutilazioak egitea eskakizun funtzionalengatik edo arrazaren ezaugarriei eusteko, albaitariak aginduta izan ezik.

4.Drogak edo farmakoak ematea, edo kalte fisikoa edo psikikoa eragin diezaiekeen edozein mutilazio artifizial egitea, lehiaketako errendimendua handitzeko izan arren.

5.Bizitzeko behar duten janaria ez ematea edo osasun aldetik egokiak ez diren tokietan izatea.

6.Euren izaerari ez dagozkien edo tratu txarrak dakartzaten jokabideak eta jarrerak harraraztea.

7.Txakur eta oilo borrokak.

8.Animaliak bide publikoan sakrifikatzea, guztiz derrigorrezkoa izan ezean.

9.14 urte baino gazteagoak direnei edo gutxituei animaliak saldu edo ematea gurasoen edo arduradunen baimenik gabe.

10.Herriz herri animaliak saltzen ibiltzea, azoka edo baimendutako merkatuetan izan ezik.

11.Administrazioaren kontrolik gabe animaliak klinikei edo laborategiei saltzea.

12.Animaliak ematea publizitaterako, edo sari edo ordaintzat, haien transakziotik eratorritako negozio juridikoak direnean izan ezik.

13.Babestutako espezietako animaliak saltzea, bai eta haiek izan eta erakustea ere, arlo honetako legeria espezifikoa kontuan izan barik.

II. KAPITULUA.  ANIMALIEN IDENTIFIKAZIOA ETA ZENTSOA

11. artikulua.

Txakurrak eta etorkizunean zehaztu ahal izango diren animalien jabe eta edukitzaileek, jaio edo eskuratu eta hilabeteko epean, horretarako egokitutako errejistro ofizial edo pribatuetan zentsatu beharko dituzte animaliok. Era berean, adin horretatik aurrera, eskuz edo araututako aparatu elektronikoen bidez identifikatu beharko dira, kode alfanumerikoa emanez. Kode hau bizi den artean izango du animaliak aldean.

12. artikulua.

Gainera, jabeek osasun kartila izan beharko dute. Bertan ugazaba edo titularraren datuak azalduko dira, identifikaziorako kode alfanumerikoa eta animaliaren osasun egoeraren adierazgarria. Horrez gain, zein espezietakoa den, arraza, azalaren kolorea, sexua, adina, jarrera, izena eta identifikaziorako behar diren datuak (animaliaren argazkia bame, jabeak nahi izango balu). Era berean, txertoaren data eta eman zion albaitari kolegiatuaren identiflkazioa ere azalduko dira, noiz egin den desparasitazioa eta beste osasun ezaugarri batzuekin batera. Kartila edo identifikazioa galduz gero, berehala egin beharko da berria.

13. artikulua.

Heriotzagatik, desagertu, lekuz aldatu edo beste edozein arrazoigatik animalien ardura dutenek jakinarazi egin bebarko diote animaliaren baja udal administrazioari, gertatu denetik hamar eguneko epean. Horretarako, osasun kartila eta, salaketa egonez gero, honen kopia aurkeztu beharko dira. Epe horretan jakinaraziko dira baita etxebizitza aldaketak edo jabetzaren transferentzia ere.

14. artikulua.

Lagun egiteko animalien identíflkazio zerbitzu eta osasun kartilaren ordainketaz jabeak berak arduratu beharko du.

III. KAPITULUA.  LAGUN EGITEKO ANIMALIEI BURUZKO XEDAPENAK

15. artikulua.

Txakurrak lepokoarekin eta ugaletik helduta eraman beharko dira bide publikoetan eta pertsonak ibiltzen diren gainerako toki guztietan; bozala ipini beharko zaie, duten izaera eta ezaugarriak direla-eta haien arriskua aurrikusi daitekeenean, Alkateak bozala jartzeko agindua eman lezake beharrezko ikusten badu.

16. artikulua.

1.Txakurren gorotzak ezin dira bertan behera utzi bide eta plaza publikoetan, umeen parkeetan, lorategietan eta, orohar, leku apaingarrietan edo jendea ibiltzen den lekuetan.

2.Gorotzak espaloian edo oinezkoentzako zonan eginez gero, jabeak edo animalia daramanak izango du garbitzeko ardura.

3.Arau hau hautsiz gero, udal langileek edota udalkideek jabeari edo animalia daramanari dei egin diezaiokete animaliaren gorotzak kendu eta garbiketa egin dezan.

17. artikulua.

Bertan behera utzitako animaliatzat hartzen da jatorriaren eta jabearen identifikaziorik ez daramana eta inork ez dionean laguntzen. Era berean, bertan behera utzia dela esango da, identifikazioa eraman arren, jabeak edo arduradunak galdu izana ez duenean salatu.

18. artikulua.

1.Bertan behera utzitako animaliak administrazioak bilduko ditu zerbitzu propio edo itundutakoaren bidez. Bilketa eta garraioan erabilitako bideak osasun egoera egokian egongo dira eta ez diote jasanaraziko animaliei behar ez den sufrimendurik.

2.Aurreko puntuan aipatutako animaliak egutegiko hogeita harnar egun egingo dituzte gutxienez zerbitzuan (zerbitzu propioan edo itundutakoan) (aterpetxean). Jabeak berreskuratu nahi badu, jabea dela kreditatu beharko du eta mantenimenduaren gastuak eta animaliaren egonaldiarenak ordaindu beharko ditu.

Osasun gora-beherek, arriskuak edo animaliaren sufrimenduak eskatuta, aipatutako epea laburtu egin daiteke zerbitzu horretako albaitariaren iritzia kontuan hartuz.

3.Epe hori igarota inork ez badu identifikatu gabeko animalia erreklamatzen nerrri hauek hartuko dira: jabekuntza, eskatzen duen partikularrari emango zaio, animalien babes eta defentsarako elkarteari edo ikerketa lanak egiten dituzten izaera zientifikodun zentruei era, azken buruan, sakrifizio eutanasikoa egingo da.

4.Animaliak identifikazioa badu, modu sinesgarrian, bilketaren berri emango zaio jabeari. Honek zazpi egun izango ditu (lanegunak) berreskuratzeko, eta bildu duten zentruan egindako egonaldiaren gastuak ordaintzeko obligazioa du. Epe hori igarota jabeak ez badu berreskuratu aurreko atalean aipatutako destinoa emango zaio animaliari.

5.Animalien sakrifizioa animaliak kordea berehala galtzeko moduan egingo da, eta inolako sufrimendurik jasanarazi barik, eta albaitariaren kontrol eta ardurapean.

19. artikulua.

1.Animaliek pertsona edo ondasunei egin diezazkieketen kalteak saihesteko, herritarrek udaleko osasun zerbitzuei emango diete bertan behera utzitako animalien berri. Debekatuta dago bide publikoan jaten ematea uso eta kaleko animaliei, hala nola, txakurrei, katuei, eta abarri.

2.Habitat urbanoa edo kontrolik gabekoa duten animalia-espezieen proliferazioa dela eta udaleko agintariek kontrolerako beharrezko diren neurriak hartuko dituzte.

20. artikulua.

1.Horzka eginez kalteak edo zauriak eragin dituzten txakurrak eta katuak, behin lesio horiek berretsita, albaitari ikuskariak (udaleko osasun zerbitzuan adskribatutakoa) aztertu egingo ditu zerbitzuan, aterpetxean (udalekoan), hamalau eguneko epean, zauria jasan duenak zein tratamendu mediko behar duen zehazteko. Animalia aterpetxetik atera aurretik jabeak bertako egonaldia ordaindu beharko d

2.Jabeek erasoa egin duen animaliaren datuak emateko obligazioa dute, bai erasoa jasan duenari baita honen legezko ordezkariei eta hala eskatzen duten eskudun agintariei er

Agindu hau ez betetzearen ondorioak animaliaren jabearen edo edukitzailearen gain edo, hau egon ezean, gertakarien berri duen beste edozeinen gain eroriko dira.

3.Gora-behera epizootikoek uzten badute, albaitari ikuskariaren onespenaz eta jabearen erantzukizunaren pean, beren beregi onartuta, kolegiatutako albaitariak egin dezake azterketa, eta gutxienez hiru bisita egiteko obligazioa du, azkenengoa ausikada egin eta hamalaugarren egunean. Eta albaitari ikuskariari eman beharko dio emaitzaren berri egiaztagiri ofizialaren bídez, honek animaliari alta eman ahal izan diezaion, behar izango balitz azken egunean errekonozimendua egin ondoren.

III. IDAZPURUA

ANIMALIEKIN ZERIKUSIA DUTEN EKINTZAK

I. KAPITULUA.  NUKLEO ZOOLOGIKOAK

21. artikulua.

Honako ekintza hauetarako derrigorrezkoa da udal lizentzia, Ekintza Gogaikarriak, Osasunerako Gaitzak, Kaltegarriak eta Arriskutsuen Araudiak eta azaroaren 15eko 444/1994 Dekretuak eta aplikagarri diren araudiek Euskal Autonomi Elkarteko nukleo zoologikoen kontrol, erregistro eta baimenari buruz zehazten duten moduan:

a)Animalia basatiekin osatutako bildumak helburu zientifikoekin, kulturalekin edo errekreatiboekin izatea helburu nagusi duten establezimenduak.

Atal honetan sartzen dira:

—Animalia-espezieen birgaikuntzarako zentruak

—Zoosafariak

—Parke edo lorategi botanikoak

—Gordeleku zoologikoak

—Erakusketa zoologiko ibiltariak

—Zirkoak

—Bilduma zoologiko pribatuak

b)Etxekotuta bizi izateko diren animaliei bizilekua ematea helburu nagusi duten establezimenduak, gizakiarentzat produktuak edo errenta-erabilerak izateko aukera ematen dutenak izan ezik.

Atal honetan sartzen dira:

—Txakurtegiak

—Animalien egoitzak eta babeslekuak

—Hezitzeko eskolak

—Animaliak biltzeko zentruak

—Animaliak saltzeko dendak

—Txori-dendak

—Animaliak hazi, merkaturatu edo alokatzeko zentruak

c)Zaldiketa praktikatzeko zerbitzua eskaintzea helburu nagusi duten establezimenduak.

Atal honi dagozkio:

—Pikaderoak

—Kirol kortak

—Hipodromoak

—Zaldiketa eskolak

d)Granja zinegetikoak

e)Nekazal esplotazio alternatiboak

22. artikulua.

21 artikuluan zehaztu eta nukleo zoologikotzat hartutako ekintzek honako betekizun hauek izan beharko dituzte:

a)Kokagune egokia, aplikagarria den Hirigintza-Araudia kontuan izanik, eta hirigunetik distantzia nahikora, beharrezkoa denean, eta hurbileko etxebizitzei inolako kalterik eragingo ez dioten instalazioak izatea.

b)Horretarako aginpidea duten foru organoek emandako irekiera eta funtzionamendurako sailkapena eta baimen administratiboa.

c)Instalazio eta tresneria egokia establezimendua garbi edukitzeko eta animalien ongizatea bermatzeko.

Esparru lokalak eta kaiolak garbitzeko eta desinfekziorako lana zeregin hori erraztuko duten formarekin eta rnaterialekin egingo dira. Esparru hauek gutxieneko espazioa eman beharko diote barruan hartuko duten animaliaren tamainurako, honen ongizatea bermatzeko xedez.

d)Edateko uraren horniketa eta ura kanporatzeko sistema egokia, ingururako, pertsonentzat edo anirnaliarentzat berarentzat kalterik ez eragiteko moduan.

e)Animaliak bame hartzen dituen esparrua, animaliekin kontaktuan dauden materialak eta animaliek garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuak garbitu eta desinfektatzeko baliabideak.

Zeregin hauek aldian-aldian eta sistematikoki egin beharko dira, ekintzak eskatzen duen neurrian. Horretaz aparte, eta, gutxienik, urtean behin, lokala desinfektatu eta desintsektatu egin beharko du horretarako baimena duen enpresaren batek.

f)Instalazioek bermatu egin beharko dote erosotasuna, urte osoan, animaliak bertan hartzeari dagokionean, eta honetaz Animalien Babeserako urriaren 29ko 6/1993 Legeak esaten duena betetzeko.

g)Gorozkiak eta gernua osasun publikorako edo beste edozertarako inolako kalterik eragin gabe deusezteko sistemaren bat izan beharko dute.

h)Gorpuak eta gai kutsagarriak kendu eta deusezteko sistema izatea.

i)Albaitari batek prestaturiko higiene eta profilaxi egitaraua.

j)Establezimenduek espazio nahikoa izan beharko dute berrogeialdietarako, kaiola, box, tegi eta gune hesituekin hornituta egonik, zentruan dauden animalien arabera, animalien eta pertsonen arteko kutsadura ekiditeko bermatzeko behar den isolamendu nahikoarekin.

k)Esparru bakoitza egokitu egin beharko da animalia-espezie bakoitzerako aurrikusitako edukierarik handienera, eta instalazioek ere, orokorrean, egokituta egon beharko dute espezie bakoitzari dagozkion baldintza etologiko eta beharrizanen arabera.

1.Albaitaritza zerbitzuaren laguntza tekniko-sanitarioa egiaztatzea.

m)Erregistro Liburua izango du, horretarako aginpidea duen foru organoak emanikoa edo ontzat emana, non, animalia edo animalia-talde bakoitzeko, honako kontzeptu hauek jasoko diren:

—Identiflkazio indibiduala (espeziea, arraza, edadea ) edo, hau posible ez denean, kolektiboa.

—Animaliaren jatorria (inportaziorako baimena, jatorriko egiaztagiri albaitaritzasanitarioa )

—CITES agiriaren zenbakia, CITES zerrendan bildutako animalia baldin bada.

—Irteera-eguna.

—Animaliaren norakoa.

—Animalien transakzio, salmenta, zesio edo donazioei dagozkien datuak, animaliok merkaturatzea mehatxatutako espezien salerosketari eta naturaren babesari buruz indarrean dauden legerietan bereziki araututa dauden animaliak direnean.

Gainera, hazkuntzarako establezimenduak erditzeen maiztasuna eta kumeen kopurua jakinarazi beharko dute erregistro horretan jasoak izateko.

Liburuok aginpidea duten administrazioetako agente eta funtzionarien eskuragarri egongo dira.

n)Euskal Herriko Nukleo Zoologikoen Erregistroan izena emanda egotea, Jatorrizko Lurralde bakoitzean Animalien Osasunaren aginpidea duen foru organoaren menpe.

ñ)  Arrazoi sanitarioengatik animalia sakriflkatu behar bada, konortea berehala galarazi eta inolako sufrimendurik ez dakarten metodoak erabiliko dira.

Sakrifizioa albaitari batek kontrolatuko du eta bera izango da erantzukizuna duena.

o)Ekintza hauetan adieraztea derrigorrezkoa den edozein gaixotasun agertzekotan udal edo eskualdeko osasun zerbitzuei, eta aginpidea duten foru organoei jakinarazi beharko zaie.

Izaera orokorrekoak diren xedapen zoosanitarioak begiratu beharko dituzte eta horretan aginpidea duten agintedunek, prebentzioz, epizootien adierazpenetarako agin ditzatenak ere bai.

23. artikulua.

Bizirik dagoen animalia bat saltzen duenak, erosleari egiaztagiri bat eman beharko dio animaliaren arraza eta edadea zehazten dituena, albaitaritza-osasunaren egiaztagiria, Txakurren Udal Zerrendan izena emanda dagoelako egiaztagiria eta mikrotxiparen erreferentzia numerikoa jasotzen dituena, interesekoak irizten diren beste ohar batzuekin batera.

Osasun-egiaztagiriak ematen dituen establezimenduaren menpeko albaitaritza-zerbitzua egoteak ez du esan nahi establezimenduak ez duenik inolako erantzukizunik izango inkubaziogaixotasunetan, saltzeko momentuan ikusi ez direnak.

Bermarako hamabost eguneko gutxieneko epea jarri beharko da, ezkutuko zauriak edo gaixotasunak inkubazioan leudekeen kasuetarako.

24. artikulua.

Animaliak haztera edo saltzera diharduten establezmenduek hiru hilabetero Asteasuko Udalari zerrenda bat eman beharko diote saldutako animalien berri emanez, jatorria, espeziea, arraza eta erosleak jakinaraziz.

Udalak eta foru organoek, bakoitzari dagokion esparruan, etxekotutako animaliak hazi, saldu edo aldi batean mantentzera dedikatzen diren establezimenduak zaindu eta ikuskatu egingo dituzte, baita bertan behera utzitako animaliak jasotzen dituzten zentruak ere. Euren zereginari ekitean, ekintzaren jabeei dei egingo diete detektatutako gabezia higieniko-sanitarioak konpontzeko beharrezko neurriak har ditzaten.

25. artikulua.

Animaliaren bat gaisotuko balitz, zentruak berehala jakinaraziko dio jabeari edo arduradunari, izatekotan, eta honek albaitaritza-tratarnendurako edo bila joateko baimena eman ahal izango du; baina gaixotasuna kutsakorra bada beharrezkoak diren osasun-neurriak hartuko dira.

Animalia zain dezaten, horretarako baimena duen zentru batean uzten duen jabeak, animaliaren bizia jokoan izan litekeen edozein kasutarako, albaitariak lan egiteko beharrezko den baimena utziko du, baldin eta jabe horrekin hitz egiteko beste biderik ez badago.

II. KAPITULUA.  ERAKUSKETAK ETA LEHIAKETAK

26. artikulua.

Leku itxi edo irekietan, animalien lehiaketak, erakusketak edo exhibizioetarako egiten diren ekitaldi iraunkor edo aldikakoetarako, derrigorrezko baldintzak dira:

a)Ekitaldietarako bairnena izatea.

Aldikako ekitaldiak direnean, udaleko ibilbide eta gune irekiak erabiltzeko baimenen kaltetan izan barik, antolatzaileek Alkatearen Baimena izan beharko dute, Osasun Zerbitzuen txostena aldez aurretik emanda.

b)Baimen hori eskatzean honako agiriok aurkeztu beharko dira:

—Ekintzaren deskripzioa.

—Eskatzailearen izena, helbidea eta telefonoa.

—Kokapena.

—Baimena eskatzen duen ekintzaren iraupena.

—Joango diren animalien kopurua eta espezieak.

—Nukleo zoologiko ibiltaria izateko baimena, aginpidea duen foru organoak emanda.

—Ekintzan parte hartuko duten anirnaliak direla-eta eska daitezkeen agiriak (Jatorri-Gida, Osasun Kartila, dagokion udaleko erroldan izena ernanda egotea, CITES, animaliaren identiflkazio txartela, e.a.)

—Ekintzak iraungo duen aldirako, legezko erantzunkizunaren asegurua.

—Intalazioak egoki jarrita daudela esaten duen ziurtagiria, aginpidea duen teknikoak luzatua, eta dagokion Eskola Profesionalak ontzat emana.

c)Erizaintzarako lekua prestatu beharko da. Zerbitzu horren arduradun gaitasuna duen albaitari bat izango da eta, gutxienez, zirugia txikirako ekipo mediku-kirurgikoak eta oinarrizko botikina izango ditu.

d)Antolatzaile den enpresak edo erakundeak instalazioak edota ekintzek dirauten artean erabiliko diren lekuak garbitzeko zerbitzuak izan beharko ditu, eta baimenaren epea amaitzen denean garbiketa eta desinfekzio sakona egin beharko ditu bertan.

e)Ura jaso eta kanporatzeko estolderia-ahoa izan beharko dute ekitaldiko alde guztiek ondo ibiltzeko hala behar badute, eta agindutako muga guztiak onartutako limite soinuaren emisio eta inmisioei dagokienean.

27. artikulua.

Abereren bat erabiltzea oinarrizkotzat duten euskal kiroletako modalitate guztiek beharko dute aldez aurretik udalaren baimena, eta Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen baldintza eta betehebar guztiak bete beharko dituzte. Edozein kasutan ere, garrantzia emango zaio higiene, osasun eta elikaduraren baldintza guztien egokitasunari, eta azpimarratu egin behar da:

—Debekaturik dago anirnaliei alkohola, drogak edo botikak ematea edo kalte fisiko zein psikikoak sor liezazkiekeen edozein manipulazio artifizial erabiltzea, nahiz eta lehiaketan izan dezaketen errendimendua areagotzeko izan.

III. KAPITULUA.  ZEZEN IKUSKIZUN TRADIZIONALAK

28. artikulua.

1.Zezen ikuskizun tradizionaltzat jotzen dira entzerruak, zezenak soltatzea, zezentxoekin toreatzea, sokamuturrak eta amaiera odoltsurik ez duten antzekoak.

2.Zezen ikuskizun tradizionalak ospatzeko beharrezko den baimen administratiboa beharko da, Eusko Jaurlaritzak horretarako ezartzen duen araudiaren arabera.

3.Inoiz ere ez da animalia hauek zauritu, jo edo tratu txarrak jasotzen dituzten ikuskizunak ospatzeko baimenik emango.

4.Aurrean aipatutakoa ez betetzekotan, horrek ekar ditzakeen zigorren kaltetan gabe, suspenditu egingo dira.

IV. KAPITULUA.  ESPERIMENTAZIORAKO ETA BESTE XEDE ZIENTIFIKO BATZUETARAKO ANIMALIAK

29. artikulua.

Esperimentu eta beste xede zientifiko batzuetarako animaliak hazi, hornitu edo erabiltzen dituzten establezimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abelzaintza Zerbitzuak gestionatzen duen erregistro ofizialean inskribatuko dira, eta martxoaren 14ko 223/1988 Errege Dekretuan ezarritako arauak bete beharko dituzte. Horretaz gain, 199lko ekainaren 25eko aginduan xedatutakoa hartu beharko dute kontuan. Bertan, helburu horiekin erabiltzen diren animaliak babesteko arauak ezartzen dira, instalazioek ere eskudun aginteak zehaztutako ezaugarriak izan beharko dituztelarik.

V. KAPITULUA.  ANIMALIEN GARRAIOA

30. artikulua.

1.Leku batetik bestera garraiatzean animaliek nahikoa leku izan beharko dute. Garraiobideak eta enbalaketak animaliak babesteko eginak beharko dute izan, eta enbalaketa hauek animalia biziak damatzatela adierazi beharko dute nonbait. Garraioa beharrezko segurtasun neurriekin egingo da.

2.Garraioa egiten den bitartean ere animaliak zaindu egingo dira, eta behar den moduan janarituko dira.

3.Animaliak garraiatzeko erabiliko den gelatxoak osasun baldintza onean egon beharko du, behar den moduan desintsektatuta eta desinfektatuta.

4.Europako Elkarteak eta arlo horretan aplikagarri diren nazioarteko tratatuetatik eratorritako arauak beteko dira.

5.Era berean, xedapen zoosanitarioak eta, epizootiak deklaratuz gero, eskudun aginteek prebentziorako ezartzen dituztenak hartuko dira kontuan.

VI. KAPITULUA.  ANIMALIA BASATIAK

31. artikulua.

Merkataritzarako helburua dutela gatibutasunean animaliak hazteko baimena duten instalazioetako tokian tokiko fauna osatzen duten animaliak izan, salerosi eta erakusteko, halako egoeran daudela kreditatzen duen egiaztagiria beharko da.

CITES konbenioak babestutako espeziea izanez gero, CITES egiaztagiria beharko da.

32. artikulua.

Fauna aloktonoari dagokionez, ehiza debekatuta dago, bai eta animaliak izan, disekatu, merkaturatu, eta traflkoa eta erakusketa publikoa egitea ere, baita arraultzak, kumeak, propaguloak edo Europako Elkarteko xedapenen bitartez egindako nazioarteko tratatuak eta itunak babestutzat deklaratzen dituzten espezieak direnean.

Bakar-bakarrik dago baimenduta animaliak izan, merkaturatu eta erakusketa publikoak egitea aurreko lerrokadan aipatutako arauetan aurrikusitako kasuetan. Kasu horietan, animalia bakoitzeko honako dokumentazioa beharko da:

—Sarrerako Nazioarteko Egiaztagiaria.

—CITES egiaztagiria, Kanpo Merkataritzarako Zuzendaritza Nagusiko aduanak emandakoa.

VII. KAPITULUA.  ANIMALIA TXIKIEN KONTSULTORIO, KLINIKA ETA OSPITALEAK

33. artikulua.

Animalia txikiei buruzko kontsulta klinikoak eta osasun tratamendu aplikatzeko establezimendu ibiltariak honela sailkatzen dira: Albaitaritza Kontsultorioak, Albaitaritza Klinikak eta Albaitaritza Ospitaleak.

1.Albaitaritza Kontsultoriotzat hartuko dira, harrera gela, kontsultarako gela eta sendatzeko eta zirugiarako gela dituen egoitza multzoa.

2.Albaitaritza Klinika: itxaron gela, kontsultarako gela, ebakuntzak egiteko gela, instalazio erradiologikoak, laboratorios eta suspertzeko aukera eskaintzen duten lokal multzoa da.

3.Albaitaritza ospitalea: Albaitaritza kliniketarako baldintzez gain ospitaleratze gela izango du. Honek gau eta egun osasun zaintza eskainiko du eta etengabeko zaintza emango die ospitaleratutako animaliei.

34. artikulua.

Establezimendu hauek guztiek udalaren lizentzia beharko dute izan, eta aparteko eraikuntzetan edo beheko solairuko lonjetan kokatuko dira, albaitaritza ospitaleak izan ezik. Ezin da ekintza hau bete etxebizitzetarako eraikuntzetan. Era berean, ezin dira kokatu ez kumeen zaindegietan ezta animalientzako egoitzetan ere, hauek kontsulta horien titularrarenak izan ezean, eta beste egoitzetatik guztiz isolatuta egon beharko dute, egoitza batetik bestera ezingo delarik egon sarrera zuzena, eta eskatutako betekizunak izan beharko dituztelarik biek bietara.

Animaliak dotoretu edo euren ilea apaintzeko aparteko lokala beharko da.

Albaitaritza ospitaleak baimenduko dira, edozein etxebizitza eta horretarako izan den edozein eraikuntzatik aldenduta daudenean. Gutxienez 20 metro karratu izan beharko ditu plaza bakoitzeko eta espazio librea ere izan beharko du.

35. artikulua.

Ekipamenduek eta instalazioek euren arau sektorialak beteko dituzte eta gainera:

a)Zorua iragazkaitza, erresistentea eta garbigarria izango da.

b)Parametro bertikalak alikatatuta egongo dira lurretik hasi eta 1,75 metroko altueraraino, gutxienez, eta enparadua eta sabaia berauen kontserbazioa, garbitasuna eta desinfekzioa ziurtatzeko modukoak izango dira.

c)Edateko ura izango dute, hotza eta beroa, gutxienez, 80.º C-ra.

d)Hondakin organikoak, sendaketak egiteko materiala eta hondakin patologikoak ontzi zarratu eta estankoetan botako dira.

e)Animalien hondakin organikoak zaborretarako poltsa iragazkaitz eta zarratuetan botako dira.

f)Instalazio, tresna eta ibilgailuen garbiketa, desinfekzioa eta desintsektazloa establezimenduko pertsonalaren ardura da, eta modu sistematikoan, aldian aldian eta ekintzak eskatzen duen frekuentziaz egingo da. Hori horrela izanda ere, urtean behin gutxienez, lokala itxi egingo da horretarako baimen ofiziala duen enpresa batek desinfektatu eta desinsektatzeko.

36. artikulua.

Albaitaritza klinika, kontsulta edo ospitale bat zabaldu eta funtzionamenduan jartzeko, Zuzendaritza Teknikoaren ardura derrigorrez izan beharko du albaitari profesional kolegiaturen batek, eta leku horretan egiten diren albaitaritza arloko lan guztiak lanbide horretarako baimena duten kolegiatuek egin beharko dituzte.

Baimena duten klinika, kontsultorio edo ospitaleek txertatuko diren edo derrigorrezko tratamendu sanitarioa izango duten animalia guztien fitxa teknikoak bilduko dituen artxiboa izango dute, eta fitxa horretan bakoitzaren identifikazio zenbakia agertuko da. Artxibo hori dagokion agintedunaren esku izango da.

Debekatuta dago establezimendu komertzialetan edo berauenak diren beste lokal batzuetan (botiketako bulegoetan, janari dendetan, sukaldaritzakoetan edo jantokietan, animaliak saltzen dituzten dendetan eta animaliak babesteko elkarteek edo beste erakunde batzuek erabiltzen dituzten lokaletan bereziki) noizean behin, norberak nahi duenean edo aldika albaitaritza kontsultak izatea.

IV. IDAZPURUA

ERREGIMEN ZIGORTZAILEA

I. KAPITULUA.  INFRAKZIOAK

37. artikulua.

Ordenantza honi jarraituz, infrakzioak arin, larri eta oso larrietan sailkatuko dira, osasunerako dituzten arriskuak, arduragabekeria maila, sortutako kaltearen larritasuna eta berriro egin ote den kontuan izanda.

38. artikulua.

Infrakzio arintzat hartuko dira:

a)Ordenantza honetako betebeharrei ez begiratzeagatik, hiritarrentzat higienean, edota segurtasuncan edota lasaitasunean eragin larririk ez dutenak.

b)Erroldan identiflkaziorik ez duten animaliak izatea, identifikazio hori beharrezkoa denean.

c)Ordenantza honetako 9. eta 30. artikuluetan jartzen duena bete barik animaliak garraiatzen direnean.

d)Ardura eta zaintza egokiak izateko modukoak ez diren lekuetan izatea animaliak.

e)Animaliei tratu txarrak ematea edo euren izatearekin bat ez datozen jokabideak edo jarrerak izatea.

39. artikulua.

Infrakzio larritzatjoko dira.

a)Ordenantza honetako betebeharrei ez begiratzeagatik, hiritarrentzat higienean, edota segurtasunean edota lasaitasunean eragin larriak dutenak.

b)Behar duten janaririk gabe edo ikuspegi higieniko-sanitarioan desegokiak diren instalazioetan izatea animaliak.

c)Animaliei esterilizazioak edo mutilazioak egitea, edota animaliak hiltzea albaitariaren baimenik gabe edo Animalien Babeserako legean eta garapenerako arauetan ezarritakoa hautsiz.

d)Ez txertatzea edo beharrezkoak diren tratarnenduak ez egitea.

e)Baimenik gabe egiten diren animalien salmentak.

f)Establezimenduek, animaliak aldi batean izateko, kumeetarako, edo salmentarako behar diren baldintzak edota Animalien Babeserako urriaren 29ko 6/1993 legean edo garapenerako arauetan ezarrita daudenak ez betetzea.

g)Animaliei trato txarrak eman edo eraso egitea behar ez diren sufrimenduak, lesioak edo mutilazioak sortuz.

h)Animaliei, zuzenean edo janarien bidez, behar ez diren sufrimenduak edo kalteak ekar liezazkiekeen sustantziak ematea.

i)Animaliak zaindu eta gordetzean behar den zuhurtasuna ez izatea, honek kalteak ekar litzakeelarik.

j)Animaliei, agerikoak diren min edo sufrimenduak ikusirik, albaitariaren zerbitzurik ez ematea.

k)Beharrezkoa den baimen administratiborik ez duten ikuskizunetan parte hartzera behartzea animaliak.

l)Hiru infrakzio arin egitea, atzera bota ezineko erabakiaren bidez ordaindu beharreko zigorrarekin, espediente zigortzailea hasi aurreko bi urteetan.

40. artikulua.

Oso infrakzio larritzat joko dira:

a)Ordenantza honetako betebeharrei ez begiratzeagatik, hiritarrentzat higienean, edota segurtasunean edota lasaitasunean eragin oso larriak dutenak.

b)Animaliak hiltzea erasoaldien bidez edo sustantzia toxikoak emanda.

c)Etxeko edo lagun izateko animaliaren bat bertan behera uztea.

d)Zinerako edo telebistarako krudelkeria, tratu txarrak edo sufrimendu agerikoa erakusten duten filmaketak egitea animaliekin.

e)errendimendu fisiko handiagoa edo euren izatearekin bat ez datorren beste edozein jokabide eurengandik lortzeko, anestesiak, drogak edo beste produktu batzuk ematea.

f)Txakur arraza arriskutsuengandik kumeak ateratzea.

g)Pozoinduak diren.janariak ibilbide edo leku publikoetan jartzea.

h)Animaliak debekatutako ikuskizunetan parte hartzera behartzea.

i)Hiru infrakzio larri, ebazpen tinkoz isunduak, espediente isuntzailea hasi baino bi urte lehenagoko epean.

II. KAPITULUA.  ZIGORREI BURUZ

41. artikulua.

1.Infrakzioak honako koadroan ezarritakoaren arabera zigortuko dira:

a)Infrakzio arinak 5.000 eta 50.000 pezeta bitarteko isunaz.

b)Infrakzio larriak 50.001 eta 250.000 pezeta bitarteko isunaz.

e)Infrakzio oso larriak 250.001 ela 2.500.000 pezeta bitarteko isunaz.

Zigorren zenbatekoa urterokoa izango da eta kontsuramo prezioaren indizearen arabera automatikoki eguneratuko da, izan ere, indize hori aurreko urteko zigorraren zenbatekoan aplikatuko baita.

42. artikulua.

1.Ebazpen zigortzaleak infrakzioko animalien dekomisoa aginduko du, animaliaren osotasun fisikoa bermatzeko beharrezkoa denean.

Dekomisatutako animaliak horretarako gaitu diren instalazioetan zainduko dira, eta ahal izanez gero beste batzuei utziko zaie, eta azken buruan sakrifikatu egingo dira.

2.Infrakzio larri eta oso larriek, instalazioa, lokala edo establezimendua behin-behineko ixtea ekar lezakete; infrakzio larrien kasuan gehienez jota bi urterako itxiko dira, eta infrakzio oso larrien kasuan, gehienez jota lau urterako; eta, gehienez lau urteko epe batean, beste animalia batzuk hartzeko debekua ere ekar lezake.

3.Hiru urtekoa baino laburragoa den epean, infrakzio batean berrerortzeak, oso larri gisa tipifikatutako infrakzioen kasuan, baimen administratiboa galtzea ekarriko du.

43. artikulua.

1.Isunen zenbatekoaren graduaziorako eta aurreko artikuluko 2. idazatian ezarritako zigorren iraupena zehazteko honako gorabeherak hartuko dira kontuan:

a)Infrakzioaren eragin sozial eta sanitarioa.

b)Infrakzioarekin legez kanpoko irabazasmoa izatea eta lortutako irabazia.

c)Infrakzioetan berrerortzea. Berrerortzea dago bide administratiboan ebazpen irmo bitartez zigorra ezarri denean, ordenantza honetan ezarritako infrakzio batengandik zigor-espedientea hasi baino bost urte lehenagoko epean.

d)Infrakzioaren gaitzeskarritasun mailan (larritasuna emanez) eragina izan lezekeen beste edozein gorabehera. Horretarako, modu berezian kontuan hartuko da umeen aurrean edo gutxitu psikikoen aurrean animalien kontra erabilitako biolentziak.

2.Analogikoki aplikatuko dira, ahal den heinean eta sektore administratiboaren berezitasunak eskatutako matizazio eta egokitzapenekin, antijuridikotasun eta erruduntasunari buruzko zigor arauak; kontuan izan barik, helburu berberetarako, sektore horretako beste gorabehera garrantzitsu batzuei jaramon egiten zaien.

3.Ekintza berberak arau desberdinetan tipifikatutako infrakzio administratibo bi edo gehiago badakartza, zenbateko handieneko zigorra jarriko da, eta espedientea izapidatzeko eta ebazteko ahalmena izango du aginpide zigortzailea duen organoak.

III. KAPITULUA.  AGINPIDE ZIGORTZAILEARI BURUZ

44. artikulua.

1.Animalien babeserako urriaren 29ko 6/93 Legean araupetutako foru organoen aginpide zigortzailearen kaltetan gabe, ordenantza honetan xedatutakoaren araberako infrakzioak udalak zigortuko ditu.

2.Arin gisa tipifikatutako infrakzioak ebazteko aginpidedun organoa, indarreko legeak udalari ematen dizkion ahalmenen barruan, Alkatetza-Presidentzia izango da.

3.Larri gisa tipifikatutako infrakzioak ebazteko ahalmendun organoa udal osokoa izango da.

4.Oso larri gisa tipifikatutako infrakzioak foru organo aginpidedunak zigortuko ditu.

IV. KAPITULUA.  PROZEDURA ZIGORTZAILEA

45. artikulua.

Ebazpenen aurka jar daitezkeen errekurtsoentzako ordenantzan ezarritako infrakzioen zigorrak jartzeko prozedura, indarrean dagoen prozedura administratiboaren arautegiak ezarriko du.

46. artikulua.

1.Zigor espedientea hasita, eta infrakzio berriak saihesteko asmoz, espedientearen instruktoreak honako kautelazko neurriak hartu ahal izango ditu:

a)Lege honetan adierazitako egoeraren bat jasan dutelako zantzua duten animaliak ateratzea prebentzio gisa; eta animalien bilketarako zentruan sartu ondoren, berauok zaintzea.

b)Instalazio, lokal edo establezimenduak ixtea, prebentzio gisa.

2.Kautelazko neurriak berauok hartzea eragin zuten arrazoiak dirauten bitartean izango dira indarrean; dena den, animalia ateratzea ezin izango da luzatu espedientearen epazpen irmoa eman eta gero.

47. artikulua.

1.Infrakzioek delitua edo hutsa ekarriko balute, zigorra jartzeko agintedun organo administratiboak zigor-jurisdikzioari jakinaraziko dio, eta ez du jarraituko prozedura zigortzailea ebazpen judizial irmoa ematen ez den bitartean, eta ordura arte etenda izango da preskripziorako epea.

2.Agintaritza judizialaren kondenak zigor administratiboa baztertuko da.

3.Zigor jurisdikzioak ebazpen judizial irmoaren bitartez errudunarengan zigor erantzunkizunik ez dagoela adierazten duenean, administrazioak zigor espedientearekin jarraitu ahal izango du, hala badagokio, frogatutako egitateetan oinarrituz.

4.Epailearen eskuhartzea baino lehenago agintari instruktoreek hartutako kautelazko neurriak, indarrean mantendu ahal izango dira agintari judizialek horri buruz berariaz ezer esaten ez duten bitartean.

48. artikulua.

1.Ordenantza honetan ezarritako infrakzioak, arinak badira, lau hilabeteko epean preskribatuko dira, eta larriak badira, urtebeteko epean, eta, azkenik, oso larriak badira, bi urteko epean.

2.Infrakzioen preskripzio-epea, infrakzioa egin denetik zenbatuko da.

3.Infrakzioak bost urteko epean preskribatuko dira, zigorra 500.000 pezetako zenbatekoa edo handiagoa denean, eta zenbatekoa hori baino txikiagoa denean, urtebeteko epean.

4.Zigorren preskripzio-epea zigorra eragin duen ebazpenak irmotasuna hartzen duen egunaren biharamunetik hasita zenbatuko da.

XEDAPEN DEROGATZAILEA

Indargabetu egingo dira honako honekin bat ez datozen ordenantza, arau eta udal bandoak.

AZKEN XEDAPENA

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean ordenentza hau, osoko bilkuraren behin betiko onespenari dagokionean.

Asteasu, 1998ko abuztuak 10.—Iñaki Amenabar Aramburu, Alkateak.

(473) (7800)