Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

236. zenbakia Data 1997-12-11 17566 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - OBRA HIDRAULIKOAK
Idiazabalgo Hiri Antolamenduko Arauen lur eremu hiritarrezinaren arau aldaketa behin betiko onartzea
OBRA HIDRAULIKO ETA HIRIGINTZA DEPARTAMENTUA Hirigintza eta Arkitekturako Zuzendaritza Nagusia Idiazabalgo Hiri Antolaketako Arauetako Lurzoru Hiritarrezinaren Hirigintza Erregimenaren Aldaketa. (GHI-097/97-P05-A).

Diputatuen Kontseiluak, 1997ko azaroaren 18ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta hori ematen da ondoren argitara:

«Idiazabalgo Udalak tramitatu ondoren, «Hiri Antolaketako Arauetako Lurzoru Hiritarrezinaren Hirigintza Erregimenaren Aldaketa» izeneko espedientea aurkezten da Foru Aldundiak behin betiko onar dezan.

Udalak sustatutako aldaketaren helburua da indarrean dauden Hiri Antolaketako Arauetako Lurzoru Hiritarrezinaren zonakapena aldatzea eta, horretarako, bost kategori berri proposatzen dira: Mendia; bizileku bakartua Gurutzeta, Agerre eta Ursuarango nekazaritza auzoak ; babesa eta erreserba; N-1 errepidearen (Madril-Irun) bikoizdura; eta Etxegarate gaineko Zerbitzugunea. Kategori horiei babes bereziko ondorengo elementuak gainjartzen zaizkie: Ibaibideak; azpiegituren sareak; kultur ondarearen elementuak; eta natura aldetik garrantzi handiko basoak.

Udalerrian eragina duten zenbait hirigintzako gorabeherak aldatu direla eta (Idiazabalgo saihesbidea egitea, Etxegaratetik pasatzerakoan N-1 errepidea erdibitzea eta landalurrari lotu gabeko familiako etxebizitzak egiteko eskaera gehitu izana), dokumentua egiteko beharra sortu da. Gainera, landalurrari buruz dagoen informazioa hobetu egin denez, hirigintzako xedapenak hobeto zehaztu daitezke.

Udal fasean, Aurrerapena tramitatu ondoren, 1996ko azaroaren 26ko Udal Batzarrak hasierako onarpena, baldintza batzuekin, ematea erabaki zuen, eta dokumentua jende aurrean erakutsitako epean sei alegazio idatzi aurkeztu ziren.

Behar ziren informeak eginik, udal batzarrak erabaki zuen, 1997ko apirilaren 29an, tramitatutako aldaketa behin-behinekoz onartzea zenbait baldintzakin, eta berriro idaztea hirigintza araudiaren 16. eta 34. artikuluak. Horrez gain, aurkeztutako alegazioen zati bat onartzea erabaki zuen.

Espedientea onartzeko Gipuzkoako Foru Aldundian jaso ondoren, dokumentazioa Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali zitzaion eta Gipuzkoako Hirigintza Plangintzaren Atalak, 1997ko azaroaren 10ean egindako 4/1997 bileran, bi baldintza jarri zituen espedientea behin betiko onartzeko, bata, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenari lotu gabeko etxebizitza bakarra eraikitzeko aukera kentzea «Bizileku bakartua» izeneko kategoriatik eta, ondorioz, kentzea etxebitzak lurraldean sakabanatzeko aukera, eta, bestea, Oria eta Ursuaran ibaien ubideetara 50 eta 25 metroko babes zerrenda, hurrenez-hurren, ezartzea.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak aztertu behar dokumentu hori. Bi informeetan eskatzen da argitu dadila nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenari lotu gabeko etxebizitzei buruzko egoera, arautegiaren 4., 7. eta 21. artikuluetan erregulatutakoa, eta erabilera hori Lurralde Antolaketako Jarraipideetara egokitu dadila. Horrek esan nahi du, bai eraikitzeko aukera kendu egin behar dela, edo bai nekazaritza guneen inguruko eremuak argi definitu behar direla, nekazaritzarako garrantzi handia duten lurzoruak okupatu ez daitezen.

Era berean, informeetan adierazten da, alde batetik, Herri Erabilerako 2.043.1 zk. Mendia (Idiazabalgo Mendia) identifikatu eta kartografiatzeko beharra dagoela eta, bestetik, Etxegarate gaineko Zerbitzugunearen Plan Bereziak aipatu behar duela puntu horrek duen garrantzia Lizarrusti/Aralar eta Aizkorriko guneen arteko lotura bezala. Azkenik, departamentu horien ustez, dokumentuak jasotzen dituen nekazaritza eta baso arloko erregulazioaren ordez alorraren araudiak orokorrean jasotzen duena erabili behar da.

Bestela, Foru Aldundiko Hirigintzako zerbitzu teknikoek dokumentuaren edukina azterturik, adierazi dute lege aldetik zuzena dela eta helburuekin bat datorrela, eta, beraz, behin betiko onar daitekeela goian aipatutako zehaztasunekin.

Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidraulikoetako eta Hirigintzako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren, ERABAKI DU

Lehenengo. Behin betiko onartzea «Hiri Antolaketako Arauetako Lurzoru Hiritarrezinaren Hirigintza Erregimenaren Aldaketa» izeneko espedientea.

Behin betiko onarpena ondorengo baldintzekin ematen da:

1. Debekatuta gelditzen da nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenari lotu gabeko etxebizitza bakarra «Bizileku bakartua» kategoriaren barruan sartzea. Ondorioz, dokumentutik kanpo gelditzen dira debeku horrekin kontraesana sortzen duten xedapenak.

2. Babeserako 50 eta 25 metroko zerrendak ezartzen dira, hurrenez-hurren, Oria eta Ursuaran ibaien bi aldeetan, ura hazita etortzen deneko mailatik neurtuta.

3. Etxegarate gaineko Zerbitzugunearen Plan Bereziak adierazi behar du puntu horrek Lizarrusti/Aralar eta Aizkorriko guneen arteko lotura bezala duen garrantzia. Lotura hori bermatu egin baharko da ekologia, paisaia eta funtzionaltasunaren aldetik begiratuta. Gainera, lotura gorde ahal izateko, Plan Bereziak kontuan hartu beharreko guneak Hiri Antolaketako Arauen Aldaketak plangintza horren barruan sartzen duena baino handiagoa izan behar du.

4. Nekazaritza eta baso arloko erregulazioak, 11., 32., 34. eta 35. artikuluek jasotzen dituztenak adibidez, legeri zehatzean xedatutakoaren kalterik gabe ulertu behar dira edozein kasutan, eta, zehazki, uztailaren 8ko 6/1994 Foru Arauak, Gipuzkoako Mendiei buruzkoak, ezartzen duenaren kalterik gabe.

Bigarrena. Idiazabalgo Udalak aurkeztu behar du, hilabeteko epean, Herri Erabilerako 2.043.1 zk. mendia, 411,77 ha-ko Idiazabalgo Mendia, identifikatu eta kartografiatzen duen dokumentazioa, diligentziatu ahal izateko.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta bi hilabeteko epean».

Eraskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Hirigintza Arautegiaren testua.

Donostia, 1997ko azaroak 18. Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoak. (6253)(11324) LANDALUR HIRITARREZINAREN HIRIGINTZAKO ARAUTEGIA I. ATALBURUA AURRETIAZKO XEDAPENAK

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Arau hauek, indarrean sartzen diren unetik aurrera, Idiazabalgo Hirigintza Planeamendurako Hiri Antolaketako Arauetako elementuen Aldaketa Proiektu honen xede den lurraldean izango dira aplikagarri.

2. artikulua. Derrigorrezkotasuna eta hierarkia arauemailea.

Arau hauek, lege, arautegi orokor eta maila handiagoko beste xedapenen menpe egonik eta horren kalterik gabe, Garapen Plangintza osoan eta aplikazio eremuan eraginik duten Hiritartze eta Eraikuntza Proiektuetan errespetatu beharko dira. II. ATALBURUA HIRIGINTZAKO ARAUDI OROKORRA

3. artikulua. Sailkapena eta kalifikazioa.

7 zk. Planoan mugaturik dagoen eremua Landalur Hiritarrezin bezala sailkatua dago.

Hirigintzako ondorioei dagokionean, Landalur Hiritarrezinaren barruan, ondoren zerrendatzen diren bost lurzoru motak edo kategoriak kalifikatzen dira:

Mendiko Landalur Hiritarrezina.

Habitat Sakabanatuko Landalur Hiritarrezina. Gurutzeta, Agerre eta Ursuaran auzoak.

Babes eta Erreserbarako Landalur Hiritarrezina.

N-1 errepidea bitan banatzearen eraginpean dagoen Landalur Hiritarrezina.

Etxegarateko gainean dagoen Zerbitzuguneko Landalur Hiritarrezina.

Landalur Hiritarrezineko kategoria bakoitzaren esparruak 7 zk. planoan mugaturik daude.

4. artikulua. Landalur Hiritarrezineko erabilerak arautzea.

Landalur Hiritarrezinaren xedea nekazaritza, abelazkuntza eta lursailen baso- ustiapenerako erabiltzea izango da nagusiki baldin eta jarduera hauek lurzoruaren intereseko elementu naturalak, flora, fauna eta paisajea errespetatzen badituzte eta baserri-giroko oreka orokorrean, hau da, ingurugiroan eta ekologian, aldaketa nabarmenik eragiten ez badute.

Landalur Hiritarrezinean zeharo debekaturik edo oso murrizturik geratuko dira Lur Hiritar edo Hiritargaiaren berariazko erabilerak eta jarduerak (nola industriarekin lotutakoak, hala etxebizitzak, komunitatearen ekipamendukoak eta abar). Era berean, landa-giroko paisaje, ekologi edo ekoizpen kualitateak ukitu edo degradatzen dituzten edonolako jarduerak ere.

Landalur Hiritarrezinean ondorengo erabilerak baimenduko dira, kasu bakoitzari dagozkion mugapen espezifikoen baitan:

Etxebizitza erabilera, etxebizitza familiarrera emandako eraikin isolatuetan, baldin eta berorien helburua nekazaritza eta abelazkuntza ustiatzea bada.

Etxebizitza erabilera, etxebizitza familiarrera emandako eraikin isolatuetan, Gurutzeta, Agerre eta Ursuaran auzoen hedapen naturalaren barruan egiten bada.

Derrigorrez landalurrean kokatu behar diren herri-erabilera edo gizarte intereseko jarduerak; baina, betiere, ingurune fisikoan edo udalerriaren hirigintza-egituran izan dezaketen eragina dela-eta, honako Hiri Antolaketako Arau hauek aldez aurretik aldatzea edo berrikustea ekartzen ez badute.

Kokaturik daudeneko lursailekin erlazio zuzena gordetzen duten nekazaritza, abelazkuntza eta baso-ustiapenak.

Udalak, aparteko izaeraz, bereziki aurrikusi gabeko erabilerak eta jarduerak Landalur Hiritarrezinean ezartzea onar dezake baldin eta, euren ezaugarriak direla-eta, lur hiritar edo hiritargai bezala sailkatutakoan ezartzea ezinezkoa gertatzen bada. Edonola ere, kasu horretan, ezarpenak kokapen eta sarbide egokiak izango ditu, aparkalekuen zuzkidura eta beharrezko diren saneamendu eta bestelako azpiegiturak bermatuta egongo dira eta, era berean, eraikinak eta instalazio erantsiak ingurugiroan eta paisajean integratuta egongo dira. Hau guztia, behar diren txostenak eskuratu ondoren Udalak ezartzen dituen neurri zuzentzaileak betez egingo da.

Adierazgarri gisa, kontzeptu honetan honako jarduera hauek sar daitezke: harrobiak, hormigoi-plantak, zerrategiak, granjak, kontrolpeko zabortegiak, ostalaritza-zerbitzuak, kanpinak, ibilgailu- kanposantuak, landa-etxebizitzari lotutako artisau industria txikiak eta abar. Jarduera hauei, dena den, herri erabilerako edo gizarte intereseko jarduerentzako ezarri den salbuespena egin behar zaie.

Kasu guzti-guztietan Lur Legearen 16. artikuluan ezarritako prozedura jarraitu beharko da.

5. artikulua. Landalur Hiritarrezinean burutu daitezkeen eraikuntza jarduerak.

Landalur Hiritarrezinean, eta sailkapenaren ondoriozko lur kategoria bakoitzaren barruan, 6. artikulutik 10.era arte espreski zehazten diren eraikuntza-jarduerak bakarrik onartuko dira. Eta, guztiek ere, arautegiaren gainontzekoan eraikuntza mota bakoitzarentzako ezarri diren mugapen, baldintza eta ordenantza partikularrak bete beharko dituzte.

6. artikulua. Mendiko Landalur Hiritarrezina.

Lurzoru mota hau, 7 zk. Planoan mugatutako esparruei dagokio.

Udalbarrutiaren gehiengoa hartzen du bere barne eta lurrik garaienetan eta maldarik handienekoetan du eragina (oro har, %30 baino gehiagoko malda, malda gutxiagoko zenbait ibar-hondo, mendi- lepo eta kota handiagoko mendiak sartzen direlarik). Bertako probetxamendua, baso- ustiapena izaten da nagusiki (hariztiak, pagadiak eta birlandaketak), otadi, iratzeleku eta larre batzuk izaten badira ere. Ibilgailuentzako sarbideak murritzak eta baserri gutxi izaten da bertan. Zona honetan sartzen dira Udaleko menditontorrak; beraz, natura eta ekoizpen balioak ezezik, interes handia du paisaje eta aisialdiari dagokionean.

Zona honek bere barne hartzen ditu Ursuaran ibaiaren bailararen goi-aldea eta Oria ibaiaren bailararen ezkerraldea. Lurralde-esparru honen xede generikoa basozaintza da (Interes naturalistioa duten zuhaiztiak gordetzea eta Birlandaketa; hau, ustiatzeko helburuaz egiten da batzuetan eta, lurzorua higaduraren aurka babesteko xedeaz, besteetan).

Lur kategoria honi buruz proposatzen den hirigintza- araudia, honela zehazten da:

Finkaren izaera, zabalera eta erabilerarekin lotutako baso eta abelazkuntza ustiapenera emandako erabilerak eta eraikuntzak onartuko dira, baldin eta gai honetan eskuduntza duten erakundeek emandako irizpideak, planak eta arauak betetzen badituzte, abelazkuntza trinkorako granja berrien eraikuntzaren kasuan izan ezik.

Gaur egun bertan dauden eta zona honetan kokaturik geratu diren nekazaritza eta abelazkuntza integraleko ustiapenekin (baserriak) zuzenean lotutako erabilerak eta eraikuntzak onartuko dira. Gaur egun bertan dauden baserriek eta lur kategoria honetan kokaturik geratu direnek, arautegi honetako 19. eta 20. artikuluetan zehazki arauturik dauden eraikuntza-eskubideak gauzatu ahal izango dituzte.

Aisialdi jarduerekin lotutako erabilerak eta eraikuntzak onartuko dira (aterpeak, atsedenerako guneak eta antzekoak); betiere, herri sustapen eta titulartasuna izango dute.

Herrilanen gauzatzearekin, mantenimenduarekin eta zerbitzuarekin zuzenean lotutako erabilerak eta eraikuntza lagungarriak onartuko dira baldin eta Landalur honetan ezarri beharrekoak badira edo bertan ezartzea bidezkoa bada.

Esparru honetan kokatu beharreko herri erabilera eta gizarte intereseko eraikinak eta instalazioak onartuko dira, erakunde autonomiko eskudunak aurrez horretarako baimena ematen badu.

Bertan lehendik dauden erabilerak eta eraikuntzak finkatu egingo dira, espreski antolaketaz kanpokotzat aitortu ez badira. Gordetze eta hobetze lanak baimenduko dira bertan eta Landalur Hiritarrezinarentzako hartzen diren baldintza orokorretara egokitu beharko dituzte euren instalazioak. Antolaketaz kanpokotzat aitortutako eraikinetan, Lur Legearen 137. artikuluak arautzen dituen obrak bakarrik egin ahal izango dira.

Etxebizitza erabilera debekatuta dago, lehendik dagoen nekazaritza eta abelazkuntza integralerako ustiapenaren (baserria) osagaia denean izan ezik.

Arautegi honetan jasota egonik, Babes Bereziko Elementuentzako proposatu den araudiaren ondorioz sortzen diren hirigintzako mugapenak errespetatzearen kalterik gabe baimenduko dira aipatutako jarduerak.

7. artikulua. Habitat Sakabanatuko Landalur Hiritarrezina. Gurutzeta, Agerre eta Ursuaran Auzoak.

Lurzoru mota hau, Antolaketako 7 zk. Planoan mugatutako esparruei dagokio.

Gurutzeta, Agerre eta Ursuaran Auzoak hartzen ditu bere barne. Hauek, malda nahiko leunak (oro har, %30etik beherakoak) nagusitzen diren lurzoruetan daude kokatuak, 350 metro baino gutxiagoko kota altimetrikoen azpitik (Ursuaran auzoaren kasuan izan ezik, hau 375 metro inguruko altitudean baitago).

Auzo hauetan biltzen dira laborantza, baratze, fruta- arboldegi eta zelai eremurik gehienak, ia guztiak hain zuzen. Bertan garatzen da udalerri honetako nekazaritza eta abelazkuntza jarduerarik nagusiena. Udaleko baserririk gehientsuenak kokaturik dauden zona hauek bide-sare oparoaz hornituak daude eta berauek egituratzen dituzte aipatu espazio-esparruak. Bide hauei esker, erraz hel daiteke zona honetako ekoizpen eta bizitza erabileretara.

Zirkuntantzia hauek guztiek oinarrizko ingurune batune baten egitura osatzen dute, «Auzoetan Sakabanatutako Habitat» hain zuzen ere. Hemen, orotara hartuta, baserrietako iraupena eta jarduerekin nahiz euren zerbitzu eta ekipamendu maila hobetzearekin estu-estu loturik dauden biztanle eta ekoizpen balioak mantentzea eta garatzea lortu nahi da.

Honako helburu hau proposatzen da: nekazaritza eta abelazkuntza ustiatzeko jarduerak finkatzearekin batera ingurugiro eta sarbide kualitateak kontrolpean probetxatzea. Honela, piskaka-piskaka nekazal baliabideen ustiapenarekin lotu gabeko etxebizitza erabilera zurgatu ahal izateko.

Lur kategoria honi buruz proposatzen den hirigintza-araudia, honela zehazten da:

Finkaren izaera, zabalera eta erabilerarekin lotutako nekazaritza, baso eta abelazkuntza ustiapenera emandako erabilerak eta eraikuntzak onartuko dira, baldin eta gai honetan eskuduntza duten erakundeek emandako irizpideak, planak eta arauak betetzen badituzte.

Gaur egun bertan dauden eta zona honetan kokaturik geratu diren nekazaritza eta abelazkuntza integraleko ustiapenekin (baserriak) zuzenean lotutako erabilerak eta eraikuntzak onartuko dira. Gaur egun bertan dauden baserriek eta lur kategoria honetan kokaturik geratu direnek, arautegi honetako 19. eta 20. artikuluetan zehazki arauturik dauden eraikuntza-eskubideak gauzatu ahal izango dituzte.

Herrilanen gauzatzearekin, mantenimenduarekin eta zerbitzuarekin zuzenean lotutako erabilerak eta eraikuntzak onartuko dira baldin eta Landalur honetan ezarri beharrekoak badira edo bertan ezartzea bidezkoa bada.

Esparru honetan kokatu beharreko herri erabilera eta gizarte intereseko eraikinak eta instalazioak onartuko dira, erakunde autonomiko eskudunak aurrez horretarako baimena ematen badu.

Aldez aurretik erakunde autonomiko eskudunaren baimena izanik eta arautegi honetako xedapenen arabera (21. art.), etxebizitza familiarrerako (famili bat edo bikoak) eraikin isolatuak baimenduko dira gutxienez 2.000 m2-ko azalera eta gutxienez 40 m-ko aurrealdea duten lurzatietan. Hauek, sarbide zuzena beharko dute antolaketako 7 zk. planoan jasotako herri bide nagusiren batera.

Bertan lehendik dauden erabilerak eta eraikuntzak finkatu egingo dira, espreski antolaketaz kanpokotzat aitortu ez badira. Gordetze eta hobetze lanak baimenduko dira bertan eta Landalur Hiritarrezinarentzako hartzen diren baldintza orokorretara egokitu beharko dituzte euren instalazioak. Antolaketaz kanpokotzat aitortutako eraikinetan, Lur legearen 137. artikuluak arautzen dituen obrak bakarrik egin ahal izango dira.

Jarduera guzti hauen baimena, Arautegi honetan jasota dagoen Babes Bereziko Elementuentzako proposatu den araudiaren ondorioz sortzen diren hirigintzako mugapenak errespetatzearen kalterik gabe emango da.

8. artikulua. Babes eta Erreserbarako Landalur Hiritarrezina.

Lurzoru mota hau, 7 zk. Planoan mugatutako esparruei dagokio.

Kategoria honetan biltzen dira, euren ezaugarriak (ibar-hondoko lur lauak) edo euren kokapena dela-eta (hiritar erabilerako eremuetatik hurbil, komunikabide handietatik gertu), kontrolik gabeko eraikuntza eta hirigintza jardueretatik kanpo kontserbatzea interesatzen diren lurrak. Honelako jarduerek, alde batetik, udalerriaren hirigintzako garapen zuzena eragotzi dezakete etorkizunean eta, beste aldetik, udalerriaren berezko paisaje- edo ekoizpen-balioak eta abar oztopa ditzakete.

Esparru honetan debekaturik dago erabilera eta eraikunzta oro. Hala ere, salbuespen gisa, herrilanen gauzatzearekin, mantenimenduarekin eta zerbitzuarekin zuzenean lotutako eraikuntzak eta instalazioak eta, planeamenduan aurrikusi gabe egon arren ezarri beharreko herri erabilera eta gizarte intereseko eraikuntzak eta instalazioak onartuko dira (hilerria, futbol zelaia eta antzeko izaera dutenak). Era berean, bertan lehendik dauden eraikinak finkatzeko eta hobetzeko lanak baimenduko dira, espreski antolaketaz kanpokotzat aitortu ez badira. Honelakoetan, Lur Legearen 137. artikuluak arautzen dituen obrak bakarrik egin ahal izango dira.

Honela bada, lurzoru mota honetan zeharo integraturik geratzen da Aitzkorretako Kirol Ekipamendu Publikorako Eremua, gai honi buruz bere garaian bertan onetsi ziren hirigintzako xedapenak finkatu egingo direlarik.

Lur kategoria honetan kokaturik, lehendik bertan dauden baserriek, honako arautegi honetako 19. eta 20. artikuluetan bereziki arautzen diren eraikuntza eskubideak gauzatu ahal izango dituzte.

9. artikulua. N-1 errepidea bitan banatzearen eraginpean dagoen Landalur Hiritarrezina.

Lurzoru mota hau, 7 zk. Planoan mugatutako esparruari dagokio. Foru Aldundiko Garraio eta Errepide Departamentuak bide nagusi hau gerora bitan banatzeari buruz emandako trazaera adierazgarrian oinarrituta, oro har 100 metroko lur-zerrenda erreserbatu da bere bi aldeetan; honela, etorkizuneko Proiektuan eragozpena sor dezakeen jarduera oroz libre geratuko da sail hori.

Kategoria honek aldi baterako edo behin-behineko izaera izango du Landalur Hiritarrezinaren barruan; hau da, behin beti- ko Proiektua onetsi eta honek ukitzen dituen lursail zehatzak de- finiturik geratzen direnera arte. Horregatik, aipatutako onespena ematen den une berean zona hau automatikoki desagertuko da.

Esparru honetan debekaturik dago eraikuntzako jarduera oro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio eta Errepide Departamentuak onartuta egonik, N-1 errepidearen ustiapena eta zerbitzuarekin zuzen-zuzenean lotutako jarduerak izan ezik. Gaur egun esparru honetan kokaturik dauden eraikinetan, Lur Legearen 137. artikuluak arautzen dituen obrak bakarrik egin ahal izango dira.

Hala ere, aurrikusitako gainontzeko kategoriei dagozkien erabilerak eta obrak baimenduko dira (lurzoru kategoria hau desagertzen denean, lurzati bakoitzari esleitu daitekeen zonaren arabera betiere) baldin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio eta Errepide Departamentuak aldeko txostena luzatu badu.

10. artikulua. Etxegarateko gainean dagoen Zerbitzuguneko Landalur Hiritarrezina.

Lurzoru mota hau, Antolaketako 7 zk. Planoan mugatutako esparruari dagokio.

N-1 errepidea bitan banatzeko aurrikusi den trazaerarekin bat, esparru honetan Lur Legearen 87. artikuluan aurrikusi diren Plan Berezietarik bat idatziko da, honako helburu hauek izango dituelarik:

Jarduketa eremua mugatzea.

N-1 errepidetik izango duen sarbide sistema erabakitzea.

Lurraldearen atal hau zerbitzugune eta atsedenaldirako antolatzea behar diren araudiak ezarriz: erabilerei buruz (ostalaritza, turismoa, dibertimentuzkoak eta abar); eraikitzeko moduri buruz (eraikuntza berria finkatzea, lerrokadurak eta abar) eta beharrezko diren ekipamendu eta zerbitzu sareei buruz (aparkamenduen estandarrak eta abar).

Aipatutako Plan Berezia onartu bitartean, azpiegitura orokorrei dagozkien obrez gain, finkatzeko eta hobetzeko obrak bakar bakarrik baimenduko dira, baldin eta antolaketaz kanpokotzat espreski aitortu ez diren lehengo eraikinetan gaur egungo probetxamendua gehitzen ez bada eta, betiere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio eta Errepide Departamentuaren aldeko txostena baldin badute.

11. artikulua. Landalur Hiritarrezineko Babes Bereziko Elementuak.

Jasotako hirigintza txostenean oinarriturik, gorde beharreko balioak dituzten elementuak hautatu dira (natura, kultur eta funtzio balioak eta abar). Ondorioz, hirigintzako murriztapenak ezarri beharra gertatuko da eta, hauek, Landalur Hiritarrezina sailkapenaren ondorioz sortzen den kategoria bakoitzarentzako ezarri den erabilera eta eraikuntza araudian izango dute eragina.

Elementu hauetako batzuek dagoeneko badute euren arautegi propioa (esate baterako ibai, errepide, azpiegitura-sare, kultur ondare eta abarrek) eta beste zenbaiti dagokionean, arautegi espezifikoa onartu beharrean daude.

Proposatu diren babes bereziko elementuak honako hauek dira:

Ubideak (Oria ibaia, Ursuaran ibaia eta errekek).

Azpiegituren Oinarrizko Sareak (Errepideak eta herri bide nagusiak, Elektrizitate, Telefonia, Gas, Ur hornikuntza eta abarren sareak).

Kultur ondarea (Monumentu megalitikoak, eraikinak eta aurrez zerrendatuak dauden bestelako elementuak).

Hona hemen babestu beharreko elementuak:

Eraikinak:

* Ojarbide baserria

* Munoa baserria

* Gaztelu baserria

* Agerreko San Esteban baseliza

* Kurutzetako baseliza

* Albitxu baserria

* Olazagibel baserria

* San Inazio baseliza

* Oria Errota

* Mendiolaza baserria

* Urbizu Erdikoa baserria

* Urbizu Bekoetxe baserria

* Olea baserria (Ursuaran)

* Santa Engrazi eliza (Ursuaran)

* Arimasagsti baserria

* Bekokalbario baserria

* Eztenagatorre baserria

* Santa Isabel baseliza (Eztenaga)

* Maubia baserria

* Iñausti baserria

* Erlategia (Ursuaran)

* Naparrasagasti Goenekoa baserria

* Guardi baserria

* Irunbengoa baserria

Monumentu megalitikoak:

* Aitxuko trikuharria (GKA-43)

* Balankalekuko trikuharria (GKA-45)

* Bidaarteko trikuharria (GKA-37)

* Praalatako tumulua (GKA-42)

* Unanabiko tumulua (GKA-44)

* Urrezulko Armureako trikuharria (GKA-41)

* Napalatzako trikuharria (GKA- 213)

* Zorrotzarriko tumulua (GKA-178)

* Otsaarteko trikuharia (GKA-36)

Interes naturalistikoa duten basoak: Lizarrusti-Etxegarateko Basoa eta Pagadiak eta Ursuaran ibaiaren goi-erroaren bi aldeetara dauden Baso- gune Autoktonoak.

Elementu hauen mugaketa eta kokapena Antolaketako 8 zk. planoan jasota daude.

Elementu hauez gain, uholde eta lurjausien nahiz akuiferoak kutsatzeko arriskuen prebentziorako neurriak arautu dira Arautegi honen VI. Atalburuan.

Landalur Hiritarrezineko bost kategorietako bakoitzari aplikagarri zaion arautegia betetzearekin zerikusirik gabe, elementu mota bakoitzari aplikagarri zaion babes araudi espezifikoa honako hau da:

a) Ubideak

Oria eta Ursuaran ibaien eta erreken inguruko lursailetako eraikuntza eta erabilerari dagokionean, oro har aplikatzeko indarrean dagoen alorreko legeriako xedapenak eta gai horri buruz arautegi honetako 28. artikuluan barnebiltzen diren mugaketak bete beharko dira.

b) Azpiegitura sareak

Elementu hauen berariazko babesa, Arautegi honetako 23.etik 27.era bitarteko artikuluetan jasota dago.

c) Kultur ondarea

Idiazabalen indarrean dauden Hiri Antolaketako Arauetan lehendik badagoen katalogoan sarturik dauden eta izendatu ditugun eraikin eta monumentu megalitikoetan burutzen diren jarduerak, Euskal Kultur Ondarearen Legearen (uztailaren 3ko 7/1990) eta oro har aplikagarriak diren xedapenen menpe egongo dira. Era berean, Idiazabalen indarrean dauden Hiri Antolaketako Arauetako 82. artikuluan ezarritako babes araudia bete beharko dute.

Zerrendatutako monumentu megalitikoei dagokienez, 25 m-ko erradiodun babes absolutuko eremua ezarri da. Hemen debekaturik daude lur mugimenduak, era guztietako eraikuntzak eta zuhaitz landaketak.

d) Interes naturalistikoa duten baso-guneak

Sail hauetako xede bakarra baso hauek gordetzea izango da, ekosistemak berezko dinamikaz garatu daitezen ahalmenduz.

Elementu hauetan kontrolpeko baso-ustiapena bakarrik baimenduko da, balio naturalistikoak kaltetuta gerta ez daitezen. Baso-gune hauek bakanketaz ustiatuko dira eta, jarduera hau, berritze naturala ziurtatzen duten sistemen pean egongo da. Bidezkoa bada, kasu bakoitzean ezar daitezkeen plan eta baldintzen arabera lagunduko da berritze hori. Eremu honetan, erredaktatu beharreko kudeaketa eta kontserbazio planen arabera behar-beharrezkoak diren eraikinak bakarrik baimenduko dira, ez bestelakorik.

Gainerantzeko erabilerak debekatuta daude; bereziki, erauzketa-jarduerak, aipatutako planetan sartu gabeko pistak urratzea, ubideen aldaketa, luberritzeak, matarrasa, autoktonoak ez diren zuhaitzak sartzea, landaretza erretzea, arautu gabeko aisialdi-jarduerak eta, oro har, hartutako helburu nagusiaren kontrakoa den jarduera oro.

12. artikulua. Biztanlego-gunearen definizioa.

Lur legeak ezarritakoaren arabera, arautegi honetako 6., 7., 8., 9. eta 10. artikuluetan espreski baimendu gabeko eraikuntza jarduera jakin batek Landalur Hiritarrezinean biztanlego-gune baten sorrera ahalmentzen duela ulertuko da. III. ATALBURUA LANDALUR HIRITARREZINEKO ERAIKUNTZARI BURUZKO BALDINTZA OROKORRAK

13. artikulua. Eraikuntzarako araudia.

1. Kokaturik dauden zonaren berezko araudiak onartzen dituen erabileretara emandako eraikuntzak bakarrik baimenduko dira, baldin eta Arautegi honetan aurrikusten den eraikuntza mota bakoitzaren baldintza partikularrak betetzen badituzte eta Lur Legeak ezarritako betekizun orokorrei nahiz lege honekin bat datozen xedapenei lotzen bazaizkie.

2. Nekazaritza edo abelazkuntza ustiapenekin lotu gabe lehendik bertan dauden eraikuntzak finkatuko dira, Arautegi honetan ezarri den erabilera araudiak dioenaren arabera leku desegokian kokaturik daudenak izan ezik. Eraikuntza horietan finkatzeko eta hobetzeko lanak baimenduko dira, Proiektu honetan ezarritako baldintzetan betiere.

3. Antolaketaz kanpo geratzen diren eraikinak, indarrean dagoen Lur Legeak gai horri buruz aurrikusitakoaren arabera arautuko dira.

14. artikulua. Bizigarritasun, segurtasun eta eraikuntzaren kalitateari buruzko baldintzak.

1. Landalur Hiritarrezinean bizigarriak diren eraikinetan, lur hiritarra eta hiritargarrientzako ordenantzetan antzeko eremuetarako ezarrita dauden baldintzak beteko dira gelen dimentsio, aireztapen eta argiztapen, segurtasun, instalazio eta abarri dagokionean.

2. Ondorio hauetarako, granjak, ikuiluak, gortak eta abelazkuntza edo bestelako nekazal erabilerara emandako eraikinak lantokitzat hartuko dira, industri erabilerei atxikirik geratuko direlarik.

15. artikulua. Eraikuntzak landa-giroari egokitzeko baldintza orokorrak.

1. Eraikinen eitea eta bolumenari buruzko baldintzak

Bolumetria, estalkiak eta antolaera orokorrari dagokionean, zona horretan lehendik dauden betidaniko landa-eraikuntzen tipologiari egokituko zaizkie eraikin hauek.

Eraikuntzaren gehienezko profila bi oinekoa izango da eta eraikinak 7 m-ko altuera izango du gehienez. Mugaketa hauek ez zaizkie aplikatuko saihestezineko betekizun funtzionalak direla-eta, neurri hauek derrigorrez gainditu behar dituzten ekoizpen edo azpiegitura erabilerei.

2. Eraikuntzen kanpoaldearen tratamenduari buruzko baldintzak.

Estalkia egiteko, ahal delarik, kolore naturaleko zeramikazko teila edota antzeko kolorea nahiz itxura duen hormigoizko teila, edozein eratakoa, erabiliko da.

Fatxadarako, entokatu pintatua eta harri naturala (kararria edo hareharria) erabiliko dira nagusiki. Raseatu gabeko hormigoizko bukaerak espreski debekatuak daude.

Arotziak, nagusiki, zur natural edo pintatuzkoak edota landa-ingurunearekin bat datozenak izango dira.

Oro har, zona horretako betidaniko landa-eraikuntzetan erabilitako materialen kolore, itxura eta bukaera-motekin parekatuz nabarmenki ezberdinak diren materialak ez erabiltzen saiatu beharko da.

Aipatutako baldintzak oro har derrigorrezkoak badira ere, landa-giroko berezko ekoizpen- erabilerarako diren eraikin laguntzaileetan Udalak bestelako irtenbideak eman ditzake kasuan-kasuko, kanpoaldearen tratamenduari dagokionean, baldin eta zona horretako eraikuntzaren irizpideak behar bezala bermatzen badira.

3. Ingurugiroaren tratamendurako baldintzak.

Itxiturak, ahal delarik, heskai, zurezko hesi, alanbre eta bistako harri-hormaz egingo dira. Espreski debekatuak daude bloke aurrefabrikatuez eta bistako hormigoizko hormaz egindako itxiturak eta landare- elementuez hornitu gabeko sare metalikozko hesiak. Itxitura hauek, gehienez ere, 2 metroko altuera hartu ahal izango dute asendatzen diren lursailaren sestra-gainean.

Eustormak harriz egitea gomendatzen da edo, bestela, behin bakarrean erabiltzeko den enkofratua harriz bukatuta.

Lur-berdinketakedo betelanak egiten diren guztietan, belarra erein edo zuhaiskak landatu beharko dira, paisajearekiko inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin.

Oin berriko eraikinei dagokienean, hauen inguruan zuhaitzak landatzea (ahal delarik, bertako landare motak) edo bestelako landare-pantailak ezartzea eska dezake Udalak; betiere, kasu bakoitzean egoki eta bidezkotzat jotzen duen era eta kantitatean. IV. ATALBURUA LANDALUR HIRITARREZINEAN ERAIKITZEKO BALDINTZA PARTIKULARRAK

16. artikulua. Nekazaritza, abelazkuntza edo baso ustiapenerako eraikinak.

Nekazaritza, abelazkuntza edo baso ustiapenerako eraikin berri guztiek nahiz lehendik dauden instalazioak handitu edo birmoldatzeko lanek, gai honetan eskuduntza duten erakundeen planei edo arauei egokitzeaz gain, ondorengo arautegia bete beharko dute:

a) Eraikuntza hauetan debekaturik daude etxebizitza, garaje eta industri erabilerak eta finka ustiatzeko premiazkoak ez diren beste guztiak.

b) Eraikinek oin bakar bat izango dute gehienez, baldin eta bi oin eskatzen dituen ezinbesteko betekizun teknikoren bat ez badago.

c) Lurzatiaren mugekiko gutxienez 5 m-ko atzeraemangunea errespetatuko da, ubide, errepide eta bideen babeserako arauek ezarritako atzeraemanguneak bezalaxe.

d) Granja eta ikuilu trinkorako instalazioetan gutxienez 300 m-ko atzeraemangunea errespetatuko da granja ezarri behar deneko lursailetatik hurbilen dagoen besteren etxebizitzara. Honekin zerikusirik gabe, aplikagarriak diren beste arauak ere errespetatu beharko dira. Animalia motak edota instalazioen dimentsioak direla-eta, jarduera bereziki gogaikarria gerta daitekeenean, distantzia hori handiagoa izan daiteke. Gutxieneko lurzatiak 5.000 m2-ko azalera izango du, eraikitzeko baldintza gisan, gehienezko probetxamendua 0,5 m3/m2 ezarri delarik.

e) Eraikuntza mota bakoitzari dagozkion higiene era osasun neurriak hartuko direla bermatu eta justifikatuko da, bereziki hondakinak biltegiratu, hustu eta isurtzeari dagokionean.

f) Gutxienez 500 m2-ko azalera izanik, baserriei lotu gabeko baratzera erabiltzen diren lurzatietan lanabesak gordetzeko txabolak egin ahal izango dira. Txabola hauek 12 m2-ko azalera hartuko dute gehienez, 2 metroko altuera gainditu gabe eta hiriko zerbitzurik ez dute izango. 500 m2 baino gutxiagoko azalera izanik baratzerako ematen diren lurzatietan kutxatzar bat ezarri ahal izango da xede berberaz eta honako neurri hauek izango ditu gehienez ere: 2,50 m. x 0,75 m. x 0,75 m.

g) Eraikuntza hauek guztiek eta, bereziki, herrigunetik hurbil dauden txaboletan, kontserbatzeko eta garbitzeko egokiak diren materialak erabiliko dira eta ingurunearekiko batasuna gordez eratuko dira.

h) Eraikuntza hauetariko edozein gauzatu ahal izateko Gipuzkoako Foru Aldundian nekazaritzan eskuduntza duen epartamentuaren aldeko txostena beharko da derrigorrez. Hala ere, garrantzi txikiko obrak edo instalazioak direnean eta egoki baderitzo, Udalak betekizun horretatik libre utz dezake eskatzailea.

17. artikulua. Herri lanei lotetsiriko eraikuntzak eta instalazioak.

1. Horrelakotzat hartuko dira komunikabide eta herri ibilguen azpiegituraren eraikuntza, zerbitzua eta mantenimendurako instalazio eta eraikin laguntzaileak; ur hornidurarako, saneamenduko eta hondakin urak arazteko zerbitzuak; gasa eta energia elektrikoaren hornikuntza, irratia, telebista eta bestelakoak baldin eta beren ezartze eremua sistema orokortzat espreski definitu gabe dagoenean planeamenduan.

2. Tarteak.

Indarrean dagoen alorreko legeriak kasu bakoitzean ezartzen duenarekin zerikusirik gabe, erabilera hauetara ematen diren eraikuntzek gutxienez 5 metroko tartea gordeko dute jabetzaren mugekiko, lurzati mugakidearen jabearekin bestelako akordiorik ez badago behintzat. Edozein kasutan ere, errepide, herribide edo ubideen babeserako ezarritako arauak errespetatu beharko dira.

3. Eraikitzeko baldintzak.

Eraikuntzaren altuera eta bestelako parametroek bat etorri beharko dute eraikuntzaren izaera eta xedearekin; beraz, ezarpena eta tratamentu arkitektonikoari dagokionean, ingurunea eta kokaturik daudeneko zonaren berezko balioak errespetatuko dira.

Udalak, kasu bakoitzean, bidezkoak diren eraikuntza baldintza bereziak ezarriko ditu, arrazoitutako ebazpena emanez.

4. Azpiegiturak eta hiritartzea.

Instalazio hauek behar bezalako zuzkidura izango dute aparkamendurako sarbidea eta zerbitzuen azpiegiturari dagokionean (ura, saneamendua, isurkinen arazketa, energia elektrikoa eta beharrezkoak gerta daitezkeen gainontzekoak). Era berean, lurzatia egoki hiritartu beharko da, landa- giroan integratzeko oro har ezarri diren arauak betez.

5. Errepide zerbitzuak.

Idiazabalgo udalbarrutian zehar igarotzen diren errepide nagusian instala daitezkeen errepide zerbitzuek (gasolindegiak, ostatuak, errepideko jatetxeak eta abar) goian aipatutako arautegia betetzeaz gain, bide horietatik sarbideak arautzeko azterketa beharko dute eta bere garaian ezarriko den aparkamenduen estandarra ziurtatuko dute, instalzio bakoitzak sortarazten dituen eskaerekin bat etorriko dena. Udalaren baimena lortu aurretik eta honekin zerikusirik gabe, instalazio hauek Errepideen Zuzendaritzaren arauzko baimena beharko dute.

18. artikulua. Herri eta gizarte intereseko eraikuntzak eta instalazioak.

1. Justifikazioa.

Landa giroan kokaku beharrekoak diren herri erabilerako eta gizarte intereseko eraikuntza eta instalazioak, Lur Legan aurrikusitako prozeduraren arabera izapidetuko dira.

Landalur Hiritarrezinean artikulu honetan aurrikusi den edozein erabilera baimendu ahal izateko, Sustatzaileak behar bezala justifikatu beharko du erabilera hori landalurrean kokatzea beharrezko eta oso komenigarri dela, landalurra delako lekurik egokiena.

2. Eraikuntzaren baldintza orokorrak.

a) Eraikuntza berriari lotutako lurzatiaren gehienezko probetxamendu bolumetrikoa 0,5 m3/m2 izango da.

b) Jabetzaren mugekiko gutxienez 5 m-ko atzeraemangunea errespetatuko da eta, honetaz gain, ubide, errepide eta bideen babeserako arauek ezartzen dituztenak.

c) Altuera eta har daitekeen azalera eraikuntza berriari dagokionak izango dira; horretarako, kokapenak, osaketa arkitektonikoak eta erabilitako materialek ingurugiroa errespetatu beharko dute.

d) Eraikin eta instalazio hauek altxatzerakoan, hiritartze osagarri egokia erabaki beharko da sarbide, azpiegitura, lorategiak, lurzatien itxiturei eta abarrei dagokienean. Bereziki, hondakin urak arazteko eta isurtzeko sistema egokiabermatu beharko da.

Udalak kasu bakoitzean zuzkidura handiagoa eska badezake ere eta horren kaltetan izan gabe, eraikuntzaren 100 m2 bakoitzeko gutxienez aparkaleku bat bermatuko duen zerbitzua ziurtatuko da.

19. artikulua. Lehendik dauden baserriak birmoldatu, hobetu eta handitzeko lanak.

Lehendik dauden baserriak birmoldatzeko eta hobetzeko lanak baimenduko dira; hau da, finkatzeko, birbanatzeko, zerbitzuak hobetzeko, etxebizitza jarduerarekiko zaharkituak edo bateragarritasun txikia duten erabilerak aldatzeko lanak eta abar baimenduko dira, baldin eta lehendik zegoen eraikinaren konstante geometrikoak errespetatzen badira (hartzen duen azalera, profila, estalkiaren maldak eta abar) eta burutzen diren aldaketen ondorioz, eraikinak izan ditzakeen balio arkitektonikoak, historikoak edo etnografikoak aldatzen ez badira. Era berean, estalkipeko eremuen bizigarritasuna eta erabilera gaitasuna hobetu ahal izango da, horretarako, estalkipea indarrean dauden legezko xedapenek eskatzen duen gutxienezko estandarrera arte altxatuz, baldin eta lehendik zegoen eraikinaren itxura, hegalkinak eta estalkiaren malda aldatzen ez badira eta baserri berriak eraikitzeko aurrikusi diren altuerak gainditzen ez badira. Estalkia berreraikitzerakoan, lehendik zeuden materialen berdin-berdinak erabiliko dira.

Udalbatzak, zenbait kasutan, lehendik dauden baserriei atxikitako handiketak baimendu ahal izango ditu, baldin eta nekazaritza eta abelazkuntza ustipenaren berariazko premietan oinarrituz justifikatzen bada. Aipatutako jarduerek, betiere, honako arau hauek bete beharko dituzte:

a) Handiketaren ondoren, har daitekeen azalerak gehienez ere 50 m2-ko gehikuntza suposatuko du handituden oin bakoitzeko, azalera eraikiak nahiz itxiak horren barne sartuko direlarik. Baserria etxebizitza bikoitzekoa bada, eskubide hau etxebizitza bakoitzarentzako dela ulertuko da.

b) Handitutako gorputzak ubideen, errepideen eta bideeen babeserako arauek ezarritako atzeraemanguneak errespetatuko ditu, lurzatiaren mugarekiko 5 m-ko tartea gordetzeaz gain.

c) Baimendutako erabilerak etxebizitza, garaje partikularra eta nekazaritza eta abelazkuntzarako instalazio osagarriak izango dira.

d) Eraiki beharreko gorputz berriaren profila, lerrokadurak eta tratamendu arkitektonikoari dagokionean, lehendik zegoen eraikinaren ezaugarri geometrikoei eta osaketari egokituko zaizkie; handiketaren ondorioz profila ez da funtsean aldatuko eta, betiere, landa-giroan ohizkoak diren eraikuntza mota era materialak mantenduko dira.

e) Birmoldatu edo handitutako baserriek irtenbide egokia izango dute saneamendu eta hondakin uren arazketa nahiz isurketarako instalazioen osotasunari dagokionean.

Lehendik dauden baserritakoren batean nekazaritza eta abelazkuntza jarduerak etxebizitzatik banantzeko edo etxebizitza laguntzaile berri bat ezartzeko komenigarritasuna proposatzen bada, Udalbatzak nekazaritza eta abelazkuntza ustiapenaren berariazko premiak justifikaturik, baserriari lotutako eta honen lurretan kokatutako etxebizitza berri bat eraikitzeko baimena eman dezake. Kasu honetan, ordea, lehengo baserria konpondu egin beharko da bai nekazaritza eta abelazakuntzarako erabiltzeko edo baita etxebizitzarako erabiltzeko ere.

Eraikuntza berriak, kasu honetan, honako eraikuntza baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Baserri bakoitzeko etxebizitza bakar bat eraiki ahal izango da. Baserria bikoitza bada, eskubide hori bizitza bakoitzari dagokiola ulertuko da, bi baserri izango balira bezalaxe.

b) Eraikuntza berria, lehengo baserritik gutxienez 50 metrora kokatu beharko da derrigorrez eta inolako sarbide berririk egin gabe. Zerbitzuen azpiegiturako sare nagusietatik egin beharreko hartuneak batera burutuko dira. Eraikuntza berria jabetzaren mugekiko gutxienez 5 m atzerago egongo da eta ubide, errepide eta bideekiko ezarritako atzeraemanguneak errespetatuko ditu.

c) Ez da, inola ere, 400 m2 baino azalera handiagorik eraikiko. Azalera honen barne sartzen dira era guztietako soto, erdisoto, garaje, atari estaliak, hegalkin itxiak nahiz irekiak eta 2 m baino gehiagoko altuera libreko estalkipeko probetxamenduak.

d) Eraikin berriak bi oin eta estalkipea izango ditu gehienez. Estalkiak %30etik %40ra bitarteko malda izango du. Lursail naturaletik teilategalera neurtuta, eraikinak 7 metroko altuera izango du gehienez eta estalkiaren gailurrak ez du inola ere 10 m-ko altuera gaindituko, lursail naturalaren punturik behenetik neurtuta.

e) Eraikin berrian honako erabilera hauek bakarrik baimenduko dira: etxebizitza, garajea eta nekazaritza edo abelazkuntzarako instalazio osagarriak.

f) Eraikin hau altxatzearekin, hirigintza osagarri egokia lortuko da sarbide, azpiegitura, aparkamendu, lurzatien itxitura eta abarri dagokionean eta, hondakin uren arazketa eta isurketa sistema bereziki zainduko da. Lursail naturalaren profil kaltetuko duen lur mugimendurik ez da burutu ahal izango.

Baserria handitzeko eskubidea gauzatzerakoan nahiz etxebizitzarako eraikin atxikia egiterakoan, baserriak eta bere ondasun guztiek, eraikuntza berria barne dela, batune funtzional zatiezina osatuko dute erregistroan eta honako xedapen honetatik eratorritako etxebizitzarako eraikuntza-eskubide guztiak agortuko dira, 21. artikulua aplikatzetik erator daitezkeenak izan ezik. Baimena lortu ahal izateko, baldintza hauek guztiak justifikatu beharko dira Jabego Erregistroak luzatutako ziurtagiria aurkeztuz. Bertan, dagokion udal baimenarik gabe inolako zatiketarik ezin dela egin azalduko da.

Artikulu honetan adierazitako edozein jarduera burutu ahal izateko, bere premiak nahikoa justifikatuta geratu beharko du ustiapenaren beraren atal gisa Idiazabalgo Udalak edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundian nekazaritza arloan eskuduntza duen Departamentuak espreski ezarritako txostenean azaltzen diren betekizunak betez.

20. artikulua. Nekazaritza eta abelazkuntza ustiapenerako eraikin berria, etxebizitza familiarra duena.

Nekazaritza eta abelazkuntza ustiapen batune gisa baserri berri bat eraikitzen bada eta honek, derrigorrez, etxebizitza bertan ezarri beharra ekartzen badu, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Gutxienez 5 Ha. lursail izatea jabetzan. Edonola ere, eraikina hartuko duen lurzatiak gutxienez 5.000 m2-ko azalera izango du eta errepide nagusiren batetik edo lehendik dagoen baserri-bideren batetik sarbidea izango du.

b) Idiazabalgo Udalak edo, bestela, nekazaritza arloan eskuduntza duen Departamentuak ezarritako betekizunak betez, eraikuntza berriaren xedea eta helburua nekazaritza eta abelazkuntzarako ustiapen berria sortzea dela agirien bidez frogatzea eta, era berean, jarduera aurrera ateratzeko etxebizitza eduki behar da edota, ustiapen horren bideragarritasuna eta jarraipena ziurtatuko duten bermeak ezarri behar dira.

c) Eraikin berriak etxebizitza bat hartuko du gehienez eta, eraikuntza eskubideei nahiz hirigintzako baldintzei dagokienean, 19. artikuluan lehendik dauden baserriei lotutako etxebizitza eraikin berriei buruz ezarritakoa beteko da.

Lurzati nagusiak nahiz jabetzako gainontzeko lursailek batune funtzional bakar bat eta jabetza zatiezina osatuko dute; honela, lurraren nekazaritza eta abelazkuntza ustiapenerako beharrezko diren instalazioei atxikitako eraikuntza- eskubide guztiak agorturik geratuko dira. Zehaztapen hauek guztiak Jabego Erregistroan azalarazi beharko dira, udal baimenarik gabe inolako zatiketarik ez dela onartuko bezalaxe, eraikitzeko baimena eman aurretik justifikatu beharko direlarik.

21. artikulua. Etxebizitzarako eraikin berria Habitat Sakabanatuko Landalur Hiritarrezina. Gurutzeta, Agerre eta Ursuaran auzoak.

Gurutzeta, Agerre eta ursuaran auzoetan etxebizitzarakoe raikin isolatu berriak egin ahal izango dira honako mugapen eta baldintza hauen barruan:

a) Eraikin berri hauek, gutxienez 2.000 m2-ko azalera eta gutxienez 40 m-ko aurrealdea duten lurzatietan bakarrik eraiki ahal izango dira. Gainera, lurzati hauek sarbide zuzena beharko dute Habitat Sakabanatuko Landalur Hiritarrezin bezala mugaturik dauden Gurutzeta, Agerre eta Ursuaran Auzoak egituratzen duten bide nagusietakoren batera, hauek antolaketa 7 zk. planoan azaltzen direlarik.

b) Lurzatiaren barruan, famili bakarreko edo biko etxebizitza bat eraiki ahal izango da.

Solairu eraikigarriak 400 m2-ko azalera izango du gehienez famili bakarreko etxebziitzaren kasuan eta, 600 m2-koa, familibiko etxebizitzaren kasuan. Solairu eraikigarriaren azalera honen barne sartzen dira era guztietako soto, erdisoto, garaje, atari estaliak, hegalkin itxiak nahiz irekiak eta 2 m baino gehiagoko altuera libreko estalkipeko probetxamenduak.

c) Eraikin berriak honako atzeraemangune hauek izango ditu:

Sarbide den herri bidearekiko atzeraemangunea:

* Gutxienez: 7,50 m bidearen ardatzera edota, bestela, Gipuzkoako Errepideetako Foru Arauak ezarritakoa.

* Gehienez: 30 m bidearen ardatzera.

Lurzatiaren mugekiko gutxieneko atzeraemangunea:

* Gutxienez: 10 m.

* Gehienez: Aparteko kasuren batean, lurzatiak eite geo- metriko irregularra badu, atzeraemangune punturen bat behin-behinekotasunez gutxieneko 5 m arte murriztu ahal izango da.

d) Eraikin berriak bi oin eta estalkipea izango ditu gehienez. Estalkiak %30etik %40ra bitarteko malda izango du. Lursail naturaletik teilategalera neurtuta, eraikinak 7 metroko altuera izango du gehienez eta estalkiaren gailurrak ez du inola ere 10 m-ko altuera gaindituko, lursail naturalaren punturik behenetik neurtuta.

e) Eraikin berrian honako erabilera hauek bakarrik baimenduko dira: etxebizitza, garajea eta etxebizitza jarduerarako instalazio osagarriak.

f) Eraikin hau altxatzearekin, hirigintza osagarri egokia lortuko da sarbide, azpiegitura, aparkamendu, lurzatien itxitura eta abarri dagokionean eta, hondakin uren arazketa eta isurketa sistema bereziki zainduko da. Lursail naturalaren profil kaltetuko duen lur mugimendurik ez da burutu ahal izango.

g) Eraikin hauen sustatzaileek derrigorrez euren kontura gauzatu beharko dituzte lurzatia hiritartzeko eta zerbitzuez hornitzeko lanak eta, gainera, bere garaian Udalak ezartzen duen hiritartze-kanona ordaindu beharko dute, eraikuntza kokatzen den auzoan Udalak dagoeneko buruturik dituen bide eta azpiegituren sarea gauzatzeak eta hobetzeak sortarazten dituen gastuen laguntza gisa.

22. artikulua. Mendiko bordak eta aterpeak.

Mendiko bordak eta aterpeak, Mendiko Landalur Hiritarrezinean bakarrik ezarri ahal izango dira. Herri ekimenez edo Euskal Mendi Federakuntzaren elkarte edo filialen baten ekimenez sustatuko dira, honakobaldintza hauek betez:

1. Ibilgailuentzako sarbidea.

Ibilgailuentzako sarbidea izateko, ibilgailuen zirkulazioa izan dezaketen bideekin muga egiten duten lurzatietan kokatu beharko dira bordak eta bide horietatik gutxienez 50 metrora. Bestela, helburu horrekin bide edo pista berririk ez da ireki ahal izango.

2. Gutxieneko tarteak.

500 metro N-1 errepidetik eta lehendik dagoen edozein eraikuntzatik.

10,00 metro, kokaturik dauden lurzatiaren mugetatik eta ubideetatik.

3. Eraikitzeko baldintzak.

Gehienezko azalera: 50 m2.

Gehienezko altuera: 3 m.

Hondakin urak arazteko sistema eta zaborren errauskailua izango ditu, azken hau eraikinari atxikia edo bertan sartua egongo delarik. V. ATALBURUA SISTEMA OROKORREI LANDALUR HIRITARREZINEAN APLIKA DAKIEKEEN XEDAPENAK ETA ORDENANTZAK

23. artikulua. Hiriarteko errepideak.

Idiazabalgo udalbarrutian egonik Gipuzkoako Foru Aldundiari dagozkion errepideak honako hauek dira:

Interes nagusidun errepidea (Errioxa sarea).

N-1. Madriletik Irunerako errepidea. Idiazabal eta Etxegarateko mendatearen arteko zatia.

Eskualde Sareko errepidea (Sare Berdea).

GI-2738. Segura eta Zegaman barrena, Idiazabaltik Altsasurako errepidea.

Auzoko errepidea (Bigarren mailako sare Horia).

GI-3431. Ursuaran eta Pagoeta auzoetarako errepidea.

Errepide hauen gain eragina duten eraikinen atzeraemangune, obra, sarbide eta azpiegituren pasabideei buruzko arautegia zein gainerantzeko hirigintza-ukipenak, azaroaren 25eko 17/1994 Foru Arauan, Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzkoan, ezarritakoaren arabera erregulatuko dira.

24. artikulua. Herri auzobideak.

1. Landalur Hiritarrezineko zona desberdinen arautegiak ezarritako atzeraemanguneen kaltetan izan gabe, eraikin berri orok gutxienez 7,50 m-ko tartea gorde beharko du herri auzobideen ardatzarekiko.

2. Finken itxiturek metro bateko tartea gorde beharko dute lur-berdinketaren kanpoko ertzetik, zolatutako zonatik edota herri auzobideen arekatik. Eta, aurrez aurre dauden itxituren arteko sekzioa 6 m. baino gutxiago ez dela inoiz izango ziurtatu behar da.

3. Udalak herrian lehendik dauden baserri-bideen sarea hobetu eta luzatu dezake. Horretarako nahikoa izango du aldez aurretik dagozkion obra arrunten proiektua idatzi eta izapidetzea eta ukitutako lursailak desjabetzea.

25. artikulua. Energia elektrikoaren hornikuntzarako azpiegiturak. Goi-Tentsioko sarea.

1. Goi-Tentsioko linea elektrikoen inguruan kokatzen diren eraikinak, instalazioak, zuhaitz landaketak eta abar ondorengo legeetan aipatzen diren zorpenen eraginpean egongo dira: 1968ko azaroaren 28ko Goi-Tentsioko Airetiko Lineen Arautegia, 1966ko urriaren 20ko Dekretua eta arautegi hauen ordez etorkizunean ezar daitezkeen arauen eraginpean.

2. Energia elektrikoaren bidezorrak ez du eragotziko ukitutako lursailen erabilpena; honela bada, lur horiek itxi, laboratu edota, halakorik gertatuz gero, eraikitzerik ere izango da dagozkion mugapenen barruan.

3. Zuhaitz landaketak debekatuta egongo dira eta eraikinak nahiz instalazioak ezingo dira eraiki ez linea elektrikoen proiekzioan ez eta berauen inguruan, Arautegiak ezartzen dituen distantzien barruan, honako kasu hauetan:

Basoa, zuhaitzak eta zuhaiztiak:

U

1,5 + ______, gutxienez 2 metrora. 100 m

Etxeak edo eraikinak. Pertsonentzako helgarriak gertatzen diren puntuetan:

U

3,3 + ______, gutxienez 5 metrora. 100 m

Etxeak edo eraikinak. Pertsonentzako helgarriak ez diren puntuetan:

U

3,3 + ______, gutxienez 4 metrora. 100 m

U = Tentsio konposatua, KVtan.

4. Distantzia hauek zenbatzeko, airetiko lineetan kontuan hartuko dira linearen tentsioko zatiaren eta zuhaitz, eraikin edo industri instalazioen artean lor daitezkeen egoerarik kaltegarrienak.

26. artikulua. Ur hornikuntzarako azpiegiturak.

Landalur hiritarrezinean ezarri beharreko instalazio eta eraikin berriek, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bere kontrolpean duen sare nagusiari buruz ezarritako mugapenak eta zorpenak errespetatu beharko dituzte.

Hornikuntzarako sare nagusiaren gainontzekoari dagokionean, Udaleko Ur Zerbitzuak ezarriko ditu kasuan-kasuan bidezkoak diren baldintzak.

27. artikulua. Gas hornikuntzarako azpiegiturak.

Gas hornikuntzarako sareari dagokionean, Landalur Hiritarrezinean burutzen diren eraikuntza jarduerek eta nekazaritza nahiz baso ustiapenerako lanek honako zorpen hauek errespetatu beharko dituzte:

1. Bidezor iraunkorra.

Hodieria lurpetik daraman gasbidearen gainean eta honen erdi-erdian, 4 metro zabaleko lur-zerrenda. Eremu honetan golde- lanak burutu ahal izango dira gehienez ere 50 cm-ko sakoneran.

2. Landaketaren zorpena.

Hodieriaren gain-gainean eta 10 metro zabaleko lur- zerrendan ez da zurtoin luzeko zuhaitz edo zuhaiskarik landatu ahal izango.

3. Eraikuntzaren zorpena.

Hodieriaren hurbileneko mugatik neurtzen hasita 20 metro zabaleko lur-zerrendan ez da inolako etxe edo eraikuntzarik altxa ahal izango. Premia justifikatuta dagoenean, konpainia hornitzaileak eraikitzea baimen dezake, hodieriaren proiekzio horizontalarekiko 5 metroko gutxieneko tartea gordez.

28. artikulua. Ibai ibilguak eta ubideak.

1. Landalur Hiritarrezinean ezartzen diren eraikin guztiek gutxienez 10 metroko atzeraemangunea gordeko dute ibai ibilgu eta ubideetatik.

2. Ibai ubideen bi aldeetan, ibaiertzetik hasi eta 5 metroko zabalera herri erabilerako zorpean geratuko da (Indarrean dagoen Ur Legearen 6. artikulua).

3. Mugapen guzti hauek, edonola ere, «Euskal Herriko Autonomi Elkarteko kantauri isurialdeko ibai ubideen ertzak Antolatzeko Alorreko Lurralde Plana» indarrean sartzen denean erator daitezkeen xedapen berriak aplikatzearen kalterik gabe ezarri dira. VI. ATALBURUA LANDALUR HIRITARREZINEAN INGURUGIROA, PAISAJEA ETA NATURAREN BABESERAKO ARAUAK

29. artikulua. Ingurugiroaren babesa.

Ingurugiroaren babesari dagokionean kutsadura akustiko, atmosferiko, eta ibai ibilguenaren kontrola, saneamendu sarera egiten diren isurketen erregulazioa, sute eta bestalako arriskuen aurkako babesa , gai honi buruz indarrean dagoen legeriak eta eskuduntza zuzena duten erakundeek ezartzen dituzten xedapenak beteko dira.

30. artikulua. Hondakin uren saneamendua.

Aurreko artikuluan ezarritakoaren kaltetan izan gabe, saneamendua eta etxebizitzetako ur isurketei dagokionean, honako arau hauek ezarri dira:

a) Landalur Hiritarrezinean kokatuta egonik, euren inguruan ur beltzen saneamendurako sarerik ez duten eraikinak, hondakin urak arazteko instalazio egokiez hornitu beharko dira.

b) Etxebizitzarako edota etxebizitza eta nekazaritza-abelazkuntzarako ustiategi familiar tradizional gisa bakar- bakarrik erabiltzen diren eraikuntzen saneamendu instalazioek hobi septikoa edo putzu baliokidea (Emscher, Imboff edo antzekoa) izango dute, bai eta iragazki bakterianoa ere. Araztutako emaria lurrean bertan iragazi edo ubide natural batean isuri ahal izango da, ezarritako baldintzen barruan betiere. Lurrean bertan iragazi ahal izateko, ur freatikoa ez dela kutsatua gertatuko ziurtatu be- harko da, eta iragazketa material iragazkarriz beteta edo hodi po- rotsuz hornituta egon behar duten lur-zerrenden bitartez egingo da.

Hobi septikoak, tipologia, dimentsio eta eraikuntza diseinuari dagokionean, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailordetzak «Gune Isolatuetako Hondakin Uren Tratamendurako Sistemak» delako argitalpenean ezarritako irizpideei egokituko zaizkie.

c) Etxebizitzarako edota nekazaritza eta abelazkuntza ustiapenerako ez diren eraikinetan eskatzen diren instalazioak proiektu batean jaso beharko dira, Udalak eta gainerako erakunde eskudunek onetsi beharko duten proiektu batean hain zuzen ere, eta isurketa indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen baldintzekin bat datorrela bermatu beharko da.

Eraikuntza hauek abere ustiapenerako erabiltzen badira, hondakinak biltegiratu eta ezabatzeko ustiategian eratuko diren sistemen proposamen zehatz bat aurkeztu beharko da. bertan, honako alderdi hauek aurrikusi beharko dira gutxienez:

Zimaurtegiak eta purinen putzuak kokatzeko proposatzen den lekua, ubideetatik urrun ezarri beharko direlarik. Honetarako, zonalde karetsuetan ahalik eta arretarik handiena erabiliko da, lur azpiko urak kutsatuta gerta ez daitezen.

Ustiategiak, abere moten arabera, urtean zenbat hondakin solido edota likido sortuko duen aurrikustea.

Hondakinak gordailuetan zenbat denboran egongo diren aurrikustea.

Aurrikusitako denboran hondakinak egoki biltzeko proposatzen diren zimaurtegi eta putzuak zenbatekoak diren eta zenbateko edukiera duten. paramentu guztiak iragazkaitzak proiektatuko dira beren eraikuntzan, bildutako zimaurren iragazketa eragotzi ahal izateko.

Zein modu proposaten den zimaurrak ezabatzeko, kasu guztietan ere ingurugiroa kutsatzen ez duten sistemak erabili beharko direlarik. Ondorio hauetarako, zimaurrak ustiategiaren jabetzako lurzatian isuri behar badira, gehienezko dosi onargarria 30 m3-koa izango da Ha eta urte bakoitzeko. isurketak egiteko behar hainbat lursailik ez badago, bestelako irtenbideak proposatu eta zehaztu beharko dira.

Proposamena ikusi ondoren Udalak bere erabakia hartuko du, egokia bada ontzat emanez edo osatu gabe edo oker leudekeen alderdiak osatzeko eta zuzen ditzala jabeari eskatuz, edota proposamena baztertuz baldin eta helburuak lortzeko egokia edo eraginkorra ez bada.

d) Isurketak ubide naturaletara egin ahal izateko, nahiz eta aurrez arazketa egina izan, administrazio eskudunak, hau da, Eusko Jaurlaritzako Herrilan Departamentuak ezarritako baldintzak bete beharko dira.

31. artikulua. Zabortegiak eta hondakindegiak.

1. Idiazabalgo udalerrian debekatuta dago zaborrak eta hondakinak kontrolpeko zabortegiez kanpo isurtzea.

2. Hala ere, eta aparteko izaeraz, baimendutako obra gisa burututako hondeaketatik eratorritako lurrak isurtzeko baimena eman dezake udalak baldin eta lur horiek kontrolpeko zabortegira garraiatzea zeharo garestia bada edo zabortegiak isurketa hartzeko behar adinako erritmoa ez badu, edota lursailen jabeak hala eskatzen duenean nekazaritza-abelazkuntzarako edo basogintzarako erabilpenaren ahalmenak hobetu nahi dituelako, baldin eta Landalur Hiritarrezinean badago. Honelakoetan, betelana egin beharreko sailak behar bezalako drenaia duela ziurtatu beharko da (proiektu tekniko bat aurkeztuz Udalak bidezkotzat jotzen badu), ukituta gerta daitezkeen elementu naturalak nahiz eraikitakoak egoki babestuak daudela, ondorioztatzen diren profilak ingurunean integratzen direla (hau hiritarra nahiz landatarra izan) eta ukitutako lursailaren azalera berreskuratuko dela. Azken helburu hau lortzeko, behar adinako lodierako landare-lur geruza ipiniko da eta kokaturik dagoen lurraldearen ezaugarri paisajistikoekin bat datozen zuhaitz, zuhaiska eta belarkiak landatuko dira.

Isurketa hauek, «Hondakin inerte edo inertizatuen Kudeaketa»ri buruzko Eusko Jaurlaritzaren 423/1994 Dekretuan eta etorkizunean eman daitezkeen xedapenetan bildutakoa bete beharko dute.

32. artikulua. Zuhaiztien babesa.

1. Baso autoktonoak moztea debekatua dago, berauek hobetzeko ez bada behintzat eta, kasu honetan, administrazio eskudunak luzatutako baimen berezia eskatuko da.

2. Era berean, herri ubideen ertz eta erriberetan kokaturik dauden zuhaitz eta zuhaiskak moztea debekatua dago, baldin eta garbitu eta hobetzeko egiten ez den; eta, kasu honetan ere, aipatutako erakundeak luzatutako baimena beharko da.

33. artikulua. Ibai ibilguak ukitzea.

Ibai ibilguen gaineko eragina suposatzen duten obrak burutu ahal izateko, administrazio eskudunaren aldez aurretiko baimena beharko da.

34. artikulua. Landaketak.

Zuhaitz landaketak, indarrean dauden legezko xedapenen arabera gauzatuko dira eta, betiere, lurraldeak nekazaritza eta abelazkuntza ustiatzeko eskaintzen duen gaitasuna oztopatzen ez den lekuetan. Oinarrizko irizpide gisa, habitat sakabanatuko zonaldean kokatuta egonik %30eko malda baino gutxiago duten belardietan ez da zuhaizti handirik landatuko, ez eta Babes eta Erreserbarako eremuetako lurretan ere.

35. artikulua. Arriskuen prebentzioa.

1. Uholde arrisku handia dagoen eremuetan (Oria ibaiaren erriberan kokaturik daudenak, Proiektu honi erantsitako Hirigintza Informazioko 5.1 planoan azaltzen direlarik), Erreserba eta Babeserako zonari esleitzen zaion hirigintza araudia dela-eta, oso murriztua dago eraikitzeko eta erabiltzeko ahalmena. Udalak, hala ere, eremu arriskudun hauetan jarduerak baimentzearren, Eusko Jaurlaritzako herri ubideetaz arduratzen den erakundearen txostena jasoko du.

2. Proiektu honi erantsirik doan Hirigintza Informazioko 5.1 planoan adierazita dauden lur mugimenduen arrisku handiko eremuetan, ez da eraiki ahal izango etxebizitzarako edo pertsonak luzaroan egoteko eraikinik. Eremu hauetan kokaturik dauden baso-gune «babesleak» bakanketaz bakarrik ustiatu ahal izango dira eta, betiere, lurraren zurgapena mantendu eta higadura eragotziko duten birlandaketa egokiak ziurtatuz. Basoa ustiatzerakoan matarrasa ekidituko da. Helburu hauetarako pisten irekiera arreta handiz planifikatuko da, eremu hauetan beste arriskuez gain higadurarena gehitu ez dadin.

3. Udalbarrutian, lurpeko urak kutsatzeko arrisku ertaina duten eremuetan, (ikus Proiektu honi erantsirik doan Hirigintza informazioko 5.1 planoa), landalur hiritarrezinari dagozkion erabilera eta eraikuntza araudia mantenduko dira.

Hala ere, jardueren izaeragatik edo eratorritako ondorioak direla-eta, lurpeko urak kutsatzeko arrisku ziurra dagoenean (zabortegiak, zimaurtegiak, ikuluak, granjak, hobi septikoak eta abar) Udalak egoki irizten dituen txostenak eskatuko ditu eta jarduera edo instalazio jakin horri dagozkion baldintzak ezarriko ditu; era berean, baimena uka dezake frogatutako eraginkortasuna duten neurri zuzentzaileak jartzea ezinezkoa gertatzen denean.

36. artikulua. Landalur Hiritarrezineko paisajea errepide eta bideetaik ikusteko ahalmena babestea.

1. Landalur Hiritarrezineko paisajea errepide eta bideetatik ikusteko ahalmena babestearren,eraikitzeko edota edonolako instalazioak edo erabilerak ezartzeko aukerak bereziki mugatu ahal izango dira. Xede hori dela-eta, Proiektu honi erantsirik doan Hirigintza Informazioko Ikusgarritasun mapa (5.2 zk.) kontuan hartuko da.

2. Arrazoi berberaz, itxituren eta hesien altuera mugatu ahal izango da edota ikusgarritasun hori eragotzi edo galarazten duten zuhaitzak leku jakin batzuetan landatzea debekatu ahal izango da.

37. artikulua. Landare geruza berjartzea.

1. Landalur Hiritarrezinean gauzatzen diren era guztietako hondeaketetan, lanen titularrak landaretza naturala berjarri beharko du, obren ondorioz kaltetuak suertatu diren lursailetan ere beharrezko den landare-lur geruza jarri beharko duelarik.

2. Trazaeraren egokitzapenak egin ondoren erabilpenik gabe geratzen diren errepide eta bide zatietan ere neurri berberak hartuko dira; horretarako, oraindik kontserbatzen den lurzorua altxako da aldez aurretik.

38. artikulua. Landalur Hiritarrezinean lurrak mugitzea eta pistak urratzea.

Landalur Hiritarrezinean lurrak mugitzeko eta pistak urratu ahal izateko baimena beharko da eta baimen hori ukatu ahal izango da lanen xedea justifikatzen ez denean, xede hau landa-ingurunea ustiatzeko jarduera ez denean edota baimen daitekeen obra edo eraikina ez denean.

39. artikulua. Airetiko hariteria ingurunean integratzea.

Udalak hainbat baldintza jarri ahal izango ditu argindar eta telefonoaren airetiko hariteriaren trazaera eta elementuei dagokienean, paisajean eta nekazaritza eta baso- probetxamenduetan eragiten diren kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.

40. artikulua. Publizitatea.

1. Lur Legean ezarritakoaren arabera, Landalur Hiritarrezinean debekatuta dago hormirudiak, euskarriak eta, oro har, «kanpoko publizitatetzat» har daitekeen publizitate-hesi oro jartzea.

2. Era berean, elementu naturalen gainean margotutako publizitatea jartzea debekatzen da, hauen kokapena edozein delarik ere.

41. artikulua. Ingurugiroaren gaineko inpaktua.

1. Honako artikulu honetan xedatutakoa, Landalur Hiritarrezineko Proiektu orok indarrean dagoen legezko antolaketa derrigorrez bete beharraren kalterik gabe aplikatuko da.

2. Ekainaren 28ko 1302/1986 Errege Dekretu Legegilean eta irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuan edota aipatutako Dekretu hauek ordezkatuz edo garatuz sor daitekeen ingurune-arautegian barnebildutako obra, instalazio edo jarduerak burutzeko ekimen pribatu nahiz publikoko Proiektuak baimendu eta gauzatu aurretik, «Ingurugiroaren gaineko Inpaktuaren Ebaluazioa» gainditu beharko dute, aipatutako legezko xedapenetan aurrikusten den eran.

3. Aurreko atalean aurrikusi ez diren proiektuak, baina ingurugiroko faktore desberdinen gain (biztanlego, flora, fauna, lurzoru, aire, ur, klima, paisaje, ondasun material, ondare historiko-artistikoak eta arkeologikoak barne direla, eta abarren gain) izan ditzaketen ondorio zuzenak edo zeharkakoak kontuan izanik, 1985eko ekainaren 27ko Europako Kontseiluaren Zuzendaritzaren (85/337/CEE) «proiektu pribatu eta publiko jakin batzuek ingurugiroaren gainean izan ditzaketen eraginak ebaluatzeari buruzkoa», I eta II Eranskinetako zerrendetan azaltzen diren proiektuek, aipatutako 1302/1986 Dekretuaren 2. artikuluko gutxieneko edukia betetzen duen Ingurune- Inpaktuaren Azterketa erantsi beharko dute derrigorrez.

Udalak, Proiektua baimendu aurretik, jendaurrean erakusgai jarriko du eta berorri buruz egokitzat jotzen dituen txostenak jasoko ditu. Ondoren, Inpaktu-Aitorpena egingo du, ingurugiroa eta baliabide naturalak behar bezala babesteko Proiektu horrek hartu behar dituen baldintzak zehaztuz (proiektuaren eta berau gauzatzeko, ustiatzeko eta obrak edota jarduerak bertan behera uzteko baldintzak).

Era berean, Proiektua dagozkion baldintzetan baimendu ondoren, Proiektuaren fase bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen direla ziurtatu ahal izateko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu Udalak.

Aurrean aipatutako 1302/1986 Dekretuko 9-2 artikuluan aurrikusitako zirkunstantziaren bat gertatzen bada, obrak edo jarduera eteteko erabakia hartu ahal izango da. VII. ATALBURUA AZKEN XEDAPENAK

42. artikulua. Azken xedapenak.

1. Hirigintzako Arau hauek indarrean sartzen direnean, lerrun berdineko edo txikiagoko xedapen guztiak baliogabeturik geratuko dira baldin eta Hiri Antolaketako elementuen Aldaketa Proiektu honen eremuan egonik, haiekin bateragarriak gertatzen ez badira.

2. Idiazabalgo Hiri Antolaketako Arauetan edo Hirigintzako Planeamenduan egonik, Aldaketa honen xede den lurralderako Hirigintza Arauak baliogabeturik geratuko dira. Arau horietatik, Proiektu honetan aurrikusi ez diren alderdiak erregulatzen dituztenak bakarrik iraungo dute indarrean.