Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

93. zenbakia Data 1996-05-15 6359 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

Legazpiko Udala
Edifizioetako kanpoko elementuen aldaketa arautzen duten Ordenantzaren zati baten aldaketa. Behin-betiko onespena.
Iragarkia

Legazpiko Udal-Gorporazioaren Osoko Bilkurak, joan den 96-4-30ean egin zen bileran, bertaratutakoen ahobatez ondorengo erabakia hartu zuen:

«Edifizioetako kanpoko elementuen aldaketa arautzen duen Ordenantzaren zati baten aldaketa behin-betirako onartzea».

Toki-Jaurpidearen Oinarrien 7/85. Legearen 70-2. artikuluan ezarritakoaren arabera, onartu den aldaketa osorik argitaratuko da.

13. Artikulua. Gas naturala edifizioetara sartzeko egingo diren obrek emango diren baimenetan zehaztuko diren ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

1.-Zurtoina, Naturgas S.A. delakoaren hartunetik zuzenean atarira, eraikuntzaren beste gela batera edo fatxadan sartuta baina ongi aireztatuta joango da. Ez dira gasbidearen etzandak tramuak fatxadan jarriko, behar-beharrezkoak direnean salbu.

2.-Armairu erregulatzailea fatxadan sartuta joango da ongi aireztatuta, atari barruan edo edifiziaren gela komun batean.

3.- Kontagailuen armairua armairu erregulatzailetik ahalik eta gertuen joango da, edifizioaren fatxadatik behar ez diren tarteuneak ekidinez.

4.-Hodien «orraziak» ez du inola ere ez etxearen teilatua igaroko.

5.-Aireztapen saretxoak eta galdarak uniformetasun-irizpideak jarraituz eta fatxadan lerrokatuta jarriko dira. Atari batean ezarritako lehen saretxoak gainontzekoen ezarrera, diseinu eta lorrokadura markatuko du.

6.-Gasaren linea eta, hala badagokio, derrigorrez fatxadan ageriko den armairuaren tapa fatxadaren koloreekin pintatuz disimulatuko da.

7.-Aldatuko diren fabego publikoko elementuak espaloi edo lorategiak, odu egokian konponduko dira instalakuntza bukatzean eta hirigintzaren egoera zuzena bermatzeko eskatutako abala finkatuko da.

8.- Debekatuta dago balkoietan eta fatxadaren ageriko elementuetan galdarak jartzea.

Azken erabakia: Aldaketak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIA-LEAN osorik argitaratu eta 15 egunetara hartuko du indarra.

Legazpi, 1996ko maiatzak 7.-Juan Ramón Larrañaga, Alkateak. (921)(5272)