Kanalak eta datuen ereduak

Zerga informazioa lortzeko zerbitzua (XML)

Eskaerak

Zerbitzu honetarako sarbidea eskatzeko, Zerga informazioa emateko eskaera bete eta bidali dezakezu.

Azalpen orokorra

Zerbitzu honen bidez zerga informazioa eskatu eta xml fitxategi batean lortu daiteke. Zerbitzu honek erantzuna ematen die dituzten ezaugarriengatik (tamaina handia, informazio zabala eta landua eta abar) informazioa geroago tratatu beharreko fitxategi batean sartzea behar duten zerga informazioko eskaerei.

Katalogo bat dago hainabt datu jasotzen dituena. Lagapena hartzen duen administrazioaren beharren arabera, haien profila sortzen da katalogoko datuen artean errekeritu diren datuei esker.

  • Nola eskatu: lehendabizi, erabiltzailearentzat baimendutako profila hautatu behar da, ondoren kontsulaten ekitaldia adierazi eta azkenik aurrez prestatutako fitxategi bat erantsi behar da. Fitxategi honen lerro bakoitzean, eskaeran aipatutako pertsona bakoitzaren identifikazio datuak adierazi behar dira. IFZ edo IFK, eta deiturak eta izena edo sozietate izena.
  • Eskaera batean gehienez sartu daitezkeen pertsonen kopurua: 9.999 pertsona. Eskaera fitxategia 9.999 lerrotik gorakoa bada, eskaera muga hori gainditzen ez duten fitxategietan banatzen da.
  • Erantzuteko epea: gauzak normal joanez gero, erantzuna 24 orduko epean jasotzen da.
  • Eskaeren egoeraren kontsulta: zerbitzuak aukera ematen du eskaeren egoeraz galdetzeko.
  • Erantzunaren formatua: sistemak 2 fitxategi sortzen ditu: bata xml formatuan eta bestea csv formatuan. Bietan informazio bera jasota dago. Fitxategi horiek nahi adina aldiz kontsultatu eta deskargatu daitezke.