Kanalak eta datuen ereduak

Zerga ziurtagiriak (PDF) lortzeko zerbitzua

Eskaerak

Zerbitzu honetan sartzeko eskatu nahi baduzu, Zerga informazioa emateko eskaera bete eta bidali dezakezu.

Azalpen orokorra

Zerbitzu honen bidez, zerga ziurtagiriak (pdf) ziurtagiriak eskatu eta lortu daitezke organismo hartzaileak kudeatzen dituen prozedura edo espediente administratiboetan aipatutako pertsonei edo entitateei buruz.

  • Nola eskatu: aplikazioan aipatutako urratsei jarraitu behar zaie. Hautatu ziurtagiri eredua eta idatzi IFZ/IFK nahiz izena eta lehen bi deiturak edo sozietate izen.
  • Gehienez eskaeran zenbat pertsona satu daitezkeen: 20 pertsona
  • Erantzuteko epea: oro har zerga ziurtagiriak berehala egiten dira, eta ia online kontsultatu daitezke; halere, badira ziurtagiri eredu batzuk osorik automatizatuta ez daudenak eta egiteko epea lanegunetan 24 ordukoa dutenak.
  • Eskaeren egoeren kontsulta: zerbitzuak badu eskaeren egoera kontsultatzeko aukera bat.
  • Ziurtagiria egiteko abisua: erabiltzaileak bere posta e-maila adierazi dezake, ziurtagiria prest dagoenean abisu bat jasotzeko.
  • Erantzunaren formatua: sistemak pdf fitxategi bat sortzen du, zerga ziurtagiri bakoitzeko. Fitxategi horiek nahi adina alditan ikusi eta deskargatu daitezke 3 urtetan.
  • Egiaztapen kode segurua: zerga ziurtagiriek egiaztapen kode bat izaten dute, ziurtagiriaren hartzaile diren hirugarrenek Ogasun eta Finantza Departamentuko webgunean hura egiazkoa dela begiratu ahal izateko.