Kanalak eta datuen ereduak

Zerbitzu elkarreragileak - NISAE

Herritarrek administrazioen esku dauden datuak eta dokumentuak ez emateko duten eskubidea gauzatze aldera, Gipuzkoako Foru Aldundiak administrazioen arteko informazio-trukea bultzatu nahi du. Elkarreragingarritasuna, hain zuzen ere, horixe da; informazio-sistemek, eta, beraz, sistema horien euskarri diren prozedurek, datuak partekatzeko eta elkarren artean informazioa eta ezagutza trukatzeko duten gaitasuna.

Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Sailak zerbitzu elkarreragileak eskaintzeko plataforma NISAE - Euskadiko Administrazioen Elkarreragingarritasun eta Segurtasun Nodoa da.

  1. Zerga betebeharrak. Pertsona interesdunak ea egunean dituen zerga-betebeharrak Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko jakiteko.
  2. JEZ epigrafeak. Erakunde edo pertsona zergadun bat alta emanda dagoen Jarduera Ekjonomikoen gaineko Zergaren epigrafeak.
  3. Helbide fiskalaren datuak. Pertsona fisiko edo juridiko baten helbide fiskalari buruzko datuak.
  4. Nomina - ordaintzaileak. Pertsona fisiko baten nomina-oirdaintzaileen datuak.

Pertsona fisiko baten gaitasun ekonomikoa islatzen duten zerbitzuak, irizpide fiskaletan oinarrituta.

  1. Errenta maila (PFEZ). PFEZari lotutako errentei buruzko informazioa (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak). Zergadunak aurkeztutako azken aitorpenetik aterako da, edo, aurkeztu ez badu, IFZ bati dagokionez hirugarrenek aitortutako errenta-egozpenetatik.
  2. Ondare maila. Pertsona fisiko bat titular den ondasun eta eskubide ekonomikoei buruzko datuak.
  3. Kontu maila. Pertsona fisiko bat titular den finantza-erakundeetako kontuak eta horietako saldoen zenbatekoa.
  4. Ondasun higiezinak. Pertsona fisiko bat titular den ondasun higiezin, hiri-ondasun eta landa-ondasunei buruzko informazio zehatza.
  1. IZFEko dagokion aholkulariarekin harremanetan jartzea, eta hark emango dizkizu hurrengo urratsetarako formalizatu beharreko dokumentu-ereduak.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Estatuko Administrazio Orokorrarekin 2017ko martxoaren 24an eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 2018ko abenduaren 5ean sinatutako administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko lankidetza-hitzarmenei atxikitzeko protokoloa sinatzea, hala badagokio, eta IZFEri bidaltzea.
  3. "Bitartekaritza Plataformako Zerbitzuei Baimena emateko Eskaera" (Estatuko Administrazio Orokorra) sinatzea eta IZFEri bidaltzea.
  4. IZFEk NISAEn alta izapidetuko du, eta dokumentazio guztia helaraziko die.
  • 2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa:
    • Zerga-datuen izaera erreserbatua: 92. artikulua
    • Datuak hirugarrenei laga edo jakinaraz dakizkieken kasuak: 92.1 artikulua.
    • Baliabide informatikoak edo telematikoak erabiliz datuak lagatzea: 92.2 artikulua.
    • Ezin izango zaie interesdunei eskatu Zerga Administrazioaren ziurtagiriak aurkeztea telematikoki informazio hori ematen bada. 92.2 artikulua.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena:
    • Herritarrek herri-administrazioen esku dauden datuak eta dokumentuak ez aurkezteko duten eskubidea: 28.2 artikulua.
  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena:
    • Elkarreragingarritasunaren protagonismoa. Administrazio bakoitzak eskura dituen interesdunei buruzko datuak eskuratzeko bidea eman beharko die gainerako administrazio publikoei.
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Digitalak Bermatzeari buruzkoa (EB) 2016/679 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.
  • 4/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren eremuan Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala arautzen duena.
    • Antolaketa-elkarreragingarritasuna/Elkarreragingarritasun semantikoa/Elkarreragingarritasuna
  • 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duena bitarteko elektronikoen bidez.