Zerbitzari segurua

Behin Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan sartuta, ordenagailuaren eta egoitzako zerbitzarien arteko informazio guztia konexio seguru batetik doa, HTTPS eta SSL protokoloak erabiliz.

Foru Aldundiko egoitza elektronikoko zerbitzari segurura konektatuta bazaude, zure nabigatzailearen egoera-barran giltzarrapo itxi baten ikonoak agertu behar du.

Sistema honek ziurtatzen du:

  • Konektatuta zauden zerbitzariak benetan Gipuzkoako Foru Aldundiarenak direla eta hirugarren batek ez duela haien lekua hartu. Zentzu honetan, gure zerbitzariak Izenpeko ziurtagiria du, nazioarteko autoritate ziurtagilea.
  • Zure nabigatzailearen eta gure zerbitzariaren arteko informazioak zifratuta bidaiatzen duela, honen edukia hirugarren batek lor ez dezan.

Gure zerbitzari segurura konektatzen zarenean, zure nabigatzaileak eta zerbitzariak informazio pribatua nola trukatu adosten dute. Datuak bidaltzen dituzunean, zure nabigatzaileak hauek zifratu edo kodifikatu egiten ditu eta gure webguneak bakarrik deszifra ditzake. Beraz, Interneteko erabiltzaile batek, konexio erdian kokatuta, informazio hori lortuko balu, ezingo luke deszifratu eta ez lioke balioko. Berdin gertatzen da zerbitzari segurua bada zure nabigatzaileari informazioa bidaltzen diona, honek bakarrik deszifra ahal izango baitu informazioa, zuk bakarrik ikus dezakezula bermatuz.

Jasaten ez diren nabigatzaileak

Kasu batzuetan, eta sistema eragilearen eta nabigatzailearen arteko konbinazioaren arabera, segurtasunagatik ezingo da egoitza elektronikoan sartu. Adibidez, Windows XP eta Internet Explorer 8 erabiltzen dituzten erabiltzaileek muga hau izango dute.

Hau horrela da nabigatzaileak segurtasun trukea algoritmo ahul baten bidez egiten duelako eta jada, hau ez da ziurtzat hartzen. Oro har, hau gertatzen da sistema eragilearen edota nabigatzailearen fabrikatzaileak aplikazio hauei euskarria ez ematea erabaki duelako, hau da, ez ditu hobetuko seguruak izaten jarrai dezaten, maila altuagoko bertsioa eta eguneratuagoa instalatzea gomendatuz.

Horrenbestez, erabiltzaile guztientzat ziurtatutako goi mailako segurtasuna bermatzearren, egoitza elektronikoak ez ditu jasaten teknologikoki gainditutako aplikazio hauekin egindako konexioak, ezin baitute bermatu informazioa ez dela bidean hartua izango.

Erabiltzaile hauei, eguneratutako sistema eragile eta nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen diegu, bai egoitza elektronikoan sartzeko, baita beste webguneetan sartzeko ere, adibidez, banka elektronikoan, web posta elektronikoan edo aisiarekin lotutako beste batzuetan.