Tramites Servicios Tramites Servicios


Abereen lekualdatzea/mugitzea (LARRETOKIAK)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gipuzkoako herri onurako larretokietara espezie ezberdinetako abereak lekualdatzeko beharrezkoa den dokumentazioaren izapidea egitea.


Nork tramitatzen du

  • EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DPTUA.
  • Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
  • Abeltzaintza Zerbitzua

Nori zuzenduta

  • Abeltzainak

Baldintzak

  • Jatorrizko eta hartzaile diren ustiategiak edo tokiak REGA datu baseetan zuzen erregistratuta egon behar dute, dagokien espezieak edukitzeko moduan.
  • Abereak egoki identifikatuta egon behar du eta Gipuzkoako dagokion erroldan izena emanda.
  • Osasun kalifikazioa duen ustiategia izatea eta egin zaizkion froga edo kontrolen emaitzak aldekoak izatea (dagokionean).
  • Garraiolaria eta garraio ibilgailua: SIRENTRAn abereak garraiatzeko baimenduta eta izena emanda egotea (dagokionean)


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

  • Batere ez

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Batere ez

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Abereen lekualdatzea/mugitzea (LARRETOKIAK)


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Abereak lekualdatzeko agiriak aplikaziotik berehala eskuratu ahal izango dira (beharrezkoak diren baldintzak betetzen badira)


Administrazioaren isiltasuna

Ez dagokio

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


ESTATUKO ARAUDIA 

Orokorra: 

2003ko apirilaren 24ko 8/2003 Legea, abere osasunari buruzkoa. 

2007ko ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretua, abereen mugimenduen erregistro orokorra eta abereak banaka identifikatzeko erregistro orokorra ezarri eta arautzen dituena. 

1990eko abuztuaren 31ko 226/1990 Dekretua, Euskal Autonomi Elkarteko abere garraioa araupetzen duena. 

Berezia: 

Behiak:

- 1996ko abenduaren 20ko 2611/1996 Errege Dekretua, animalien gaitzak erauzteko programa nazionalak arautzen duena.

- 1998ko irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretua, behi espezieko animalientzako identifikazio eta erregistro sistema ezartzen duena.

- 2000ko urriaren 13ko 1716/2000 Errege Dekretua, behi eta txerri espezieko animalientzako erkideen arteko mugimenduetan osasun baldintzak ezartzen duena.

Ardiak eta ahuntzak:

- 1996ko abenduaren 20ko 2611/1996 Errege Dekretua, animalien gaitzak erauzteko programa nazionalak arautzen duena.

- AGINDUA, 2014ko urriaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ardi- eta ahuntz-aziendak identifikatu eta erregistratzeko garatu eta aplikatzeko arauak ezartzen dituena.

Zaldiak:

- 2009ko urriaren 2ko 1515/2009 Errege Dekretua, zaldi-azienda identifikatzeko eta erregistratzeko sistema ezartzen duena.

 



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Animaliak lekualdatu aurretik hurrengo jarraibideak kontuan izan behar dira:

  • Jatorrizko eta hartzaile diren ustiategiek ez dituzte animalien mugimenduak eragozten dituzten neurririk ezarrita eduki behar.
  • Mugitu nahi diren abereek ez dituzte mugimenduak egitea eragozten dieten neurririk ezarrita eduki behar.
  • Garraiobideak behar bezala desinfektatuta egon behar dute.(Dagokionean)