TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Abereak (espezie ezberdinetakoak) lekualdatzea/mugitzea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

EAE-an eta Estatuaren barruan espezie ezberdinetako abereak lekualdatzeko beharrezkoa den dokumentazioa eskatzea.


Nork tramitatzen du

  • EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DPTUA.
  • Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
  • Abeltzaintza Zerbitzua

Nori zuzenduta

  • Abeltzainak

Baldintzak

  • Jatorrizko eta hartzaile diren ustiategiak edo tokiak REGA-MARM datu baseetan zuzen erregistratuta egon behar dute, dagokien espezieak edukitzeko moduan.
  • Abereak egoki identifikatuta egon behar du eta Gipuzkoako dagokion erroldan izena emanda.
  • Garraiolaria eta garraio ibilgailua: SIRENTRAn abereak garraiatzeko baimenduta eta izena emanda egotea.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

  • Batere ez

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Batere ez

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

 Abereak (espezie ezberdinetakoak) lekualdatzea/mugitzea


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Abereak lekualdatzeko agiriak aplikaziotik berehala eskuratu ahal izango dira (beharrezkoak diren baldintzak betetzen badira)


Administrazioaren isiltasuna

Ez dagokio

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


ESTATUKO ARAUDIA

Orokorra:

2003ko apirilaren 24ko 8/2003 Legea, abere osasunari buruzkoa.

2007ko ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretua, abereen mugimenduen erregistro orokorra eta abereak banaka identifikatzeko erregistro orokorra ezarri eta arautzen dituena.

1990eko abuztuaren 31ko 226/1990 Dekretua, Euskal Autonomi Elkarteko abere garraioa araupetzen duena.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1991ko otsailaren 15eko Agindua, Euskal Autonomi Elkartetik irten eta beste autonomi elkarteetara doazen abere -garraioak arautzen dituena.

2009ko martxoaren 20ko 361/2009 Errege Dekretua, hiltegira eramaten diren abereekin batera elikakateari buruz aurkeztu beharreko informazioa arautzen duena.

Berezia:

Txerriak

1996ko otsailaren 9ko 205/1996 Errege Dekretua, behi, txerri, ardi eta ahuntz espezietako animaliak identifikatu eta erregistratzeko sistema bat ezartzen duena.

2000ko martxoaren 3ko 324/2000 Errege Dekretua, txerri azienden ustiategiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena.

 

Hegaztiak

2003ko martxoaren 28ko 372/2003 Errege Dekretua, oilo erruleen instalazioen erregistro orokorra xedatu eta arautzen duena.

2005eko irailaren 16ko 1084/2005 Errege Dekretua, haragitarako hegaztizaintza antolatzekoa.

Txitako arrautzak

2003ko martxoaren 14ko 328/2003 Errege Dekretua, hegaztien osasun plana ezarri eta arautzen duena, III. ERANSKINA.

Untxiak

2004ko ekainaren 25eko 1547/2004 Errege Dekretua, untxi ustiategien antolaketa arauak ezartzen dituena.

Akuikultura

2008ko urriaren 3ko 1614/2008 Errege Dekretua, akuikulturako animalien eta produktuen baldintza zoosanitarioei, eta uretako animalien hainbat gaixotasun saihestu eta kontrolatzeari buruzkoa.

Erleak

2002ko otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretua, erle-ustiategien antolaketa arauak ezartzen dituena.

BESTELAKO ESPEZIEAK

2009ko uztailaren 3ko 1082/2009 Errege Dekretua, ehiza ustialekuetako animaliak, akuikultura kontinentalekoak, zoologia guneetakoak eta basa animaliak lekuz aldatzeko abere osasuneko baldintzak ezartzen dituena.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Animaliak lekualdatu aurretik hurrengo jarraibideak kontuan izan behar dira:

  • Jatorrizko eta hartzaile diren ustiategiek ez dituzte animalien mugimenduak eragozten dituzten neurririk ezarrita eduki behar.
  • Mugitu nahi diren abereek ez dituzte mugimenduak egitea eragozten dieten neurririk ezarrita eduki behar.
  • Garraiobideak behar bezala desinfektatuta egon behar dute.
  • Abereak hiltegi batera eraman nahi badira, "Elikakateari buruzko informazioa - Aitorpena" agiriarekin eraman beharko dira.