TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Abereak (zaldi, asto eta mandoak) lekualdatzea/mugitzea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

EAE-an eta Estatuaren barruan zaldi, asto eta mandoak lekualdatzeko beharrezkoa den dokumentazioa eskatzea.

Nahi izanez gero, lekualdatzen diren abereak Zaldien Erroldan bajan ematea.


Nork tramitatzen du

  • EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DPTUA.
  • Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
  • Abeltzaintza Zerbitzua

Nori zuzenduta

  • Abeltzainak

Baldintzak

  •  Jatorrizko eta hartzaile diren ustiategiak edo tokiak REGA-MARM datu baseetan zuzen erregistratuta egon behar dute, zaldi aziendak edukitzeko moduan.
  • Abereak egoki  identifikatuta egon behar du eta Gipuzkoako Zaldi Azienda erroldan izena emanda.
  • Garraiolaria eta garraio ibilgailua: SIRENTRAn abereak garraiatzeko baimenduta eta izena emanda egotea.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

  •  Batere ez

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Batere ez

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

  Sakatu tramitazioa hasteko:

  1. zaldien gida 

    


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ
  • Pasahitza

Zuzeneko arretarako bulegoak

  •  Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak
  • Baimendutako albaitarien bidez


TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Abereak lekualdatzeko agiriak aplikaziotik berehala eskuratu al izango dira (beharrezkoak diren baldintzak betetzen badira).


Administrazioaren isiltasuna

Ez dagokio

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


* Espezifikoa:

- 2009ko urriaren 2ko 1515/2009 Errege Dekretua, zaldi-azienda identifikatzeko eta erregistratzeko sistema ezartzen duena.

* Orokorra:

-          2003ko apirilaren 24ko 8/2003 Legea, abere osasunari buruzkoa.

-          2007ko ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretua, abereen mugimenduen erregistro orokorra eta abereak banaka identifikatzeko erregistro orokorra ezarri eta arautzen dituena.

-          1990eko abuztuaren 31ko 226/1990 Dekretua, Euskadiko Autonomia Elkarteko Abere Garraioa araupetzen duena.

-          1991ko otsailaren 15eko Agindua, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartetik irten eta beste Autonomi Elkarteetara doazen abere-garraioak arautzen dituena.

-          1994ko irailaren 16ko 1881/1994 Errege Dekretua, Europako Erkidego barneko trukeetan eta hirugarren estatu batzuetatik iritsitako animalien, espermaren, obuluen eta enbrioien inportazioetan aplikatu daitezkeen osasun-poliziako baldintzak ezarri dituena -betiere, baldintza hauei dagokienez, 1992ko urriaren 30eko 1316/1992 Errege Dekretuaren A eranskinaren 1. atalean jasotako xedapenak bete behar ez badituzte-.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Animaliak lekualdatu aurretik hurrengo jarraibideak kontuan izan behar dira:

  • Garraiatzen den bitartean Zaldi azienda identifikatzeko dokumentua aberearekin batera eraman beharko da.
  • Jatorrizko eta hartzaile diren ustiategiek ez dute animalien mugimenduak eragozten dituzten neurririk ezarrita eduki behar.
  • Mugitu nahi diren abereek ez dute mugimenduak egitea eragozten dieten neurririk ezarrita eduki behar.
  • Garraiobideak behar bezala desinfektatuta egon behar dute.
  • Eskakizuna egitean lekualdatuko diren abereak Zaldien Erroldan bajan eman nahi diren edo ez zehaztu beharko da.
  • Abereak hiltegi batera eraman nahi badira, “Elikakateari buruzko informazioa – Aitorpena” agiriarekin eraman beharko dira.